Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2000
‎Tenore horretan, legeak, gizakien makurrak aurretiaz ikusteko edo zuzentzeko dira; halako zintzotasuna, halako tolesbakotasuna erakutsi behar dute. Gaitz oro eta norbanakoek gauzatu ditzaketen abusu oro ere aurreikusi behar direlako ideia aintzat hartu behar bada ezinbestean, galdua da dena. Formalitateak amaigabe ugalduko dira, herritarrei ez zaie emango bestelakorik, babes okerra baizik eta konponketa gaitza baino okerragoa izango da.
‎Gai garrantzitsuotan gure lege proiektuen oinarri izan diren horiek azaldu beharrean gaude. Berebat, proiektu horiek onura orokor, ohitura publiko, norbanakoen bozkario eta gauza guztien oraingo egoerarekin izan ditzaketen harremanak agerian utzi beharrekoak dira.
‎Erromako juriskontsultoak, ezkontzaz mintzo zirela, behin baino gehiagotan nahasi dituzte izadiaren ordena fisikoa, gizaki bizidun orori dagokiona eta zuzenbide naturala, horrek zehatz mehatz arautzen baititu gizakiak. Sustraia du horrek, gizaki aske eta adimendunek euren antzekoekin izan ditzaketen harremanetan. Hortik jarri da zalantzan ea moralitate arrastorik ote zen ordena natural soilean.
2003
‎Zuzenbide zibilaren inguruan izan behar den ideiari helduta, hauxe aipatu behar da: gure artean, zuzenbide horren barruan ez dira bakarrik sartzen hiri edo herri bakoitzaren legeak, eta kontrara, kontzeptu hori ez zaie zabaldu behar gizabanakoek eztabaida ditzaketen negozio guztiei. Izatez, bereizketa nabaria egiten dugu zuzenbide zibilaren eta kanonikoaren artean, berebat, ohitura eta ordenantzen artean.
‎Esangura horretan zuzenbide zibilak zuzenbide publikoko bestelako gaiak barruratzen ditu eta erromatar zuzenbidearen liburuetara bilduak diren beste gai eklesiastikoak ere. Halaber, bertara batzen ditu gure erabileran ez dauden hainbat gai, hain zuzen ere, erromatar zuzenbidea ikasten dutenek ikertu beharrekoak, gure erabileran dauden horiekin izan ditzaketen zerikusiak direla eta.
‎Lege batek agintzen duenez, saltzaileak bermeren bat eskaini behar du, saldutako gauzaren gain hirugarrenek izan ditzaketen eskubideei begira, baina berariazko ituna eginez gero, saltzaile horri bere egiteen ondoriozko erantzukizuna bakarrik eska dakioke; egin eginean ere, itun hori bidezkotzen da, salmenta egin delako gauzaren benetako balioa baino gutxiago ordainduta, edota salbuespena ahalbideratzen duen beste arrazoiren bat dagoelako.
‎Hainbestez, kasurako, enfiteusia arautzen dutela, ohiturek agintzen dituzte leku desberdinetako baldintza bestelakoak; baina hitzarmenaren erregela naturalek eta ekitatearen beste erregelek erabakitzen dituzte gai honetako auziak. Beraz, testamentuen arloan, ohiturek arautzen dituzte testamentuetan testamentu egileek egin ahal edota ezin bazter ditzaketen formalitateak eta xedapenak, baina ekitatearen erregelek ebatziko dituzte jaraunsleen betebeharrak, testamentu egileen borondatea interpretatzeko erak eta arazoak sortzen dituzten beste guztiak. Esana da beste leku batean, edozein izaerako gaiak eztabaidatu eta epaitzen direla erregela horien arabera.
‎Jarraian ezarriko dira, titulu desberdinen azpian, hitzarmen motak. Eta liburu horretan jarriko dira horiek izan ditzaketen akatsak, konparazio baterako, estelionatoa eta abarrekoak. Aldi berean azalduko da okerrak, egitate edo eskubidearen ez jakiteak, larderiak eta bestelako akatsek zer nolako indarra duten.
2006
‎Horrelako zalantzak sortzen direnean, gizakiek egin dezaketen bakarra da adimenaren bitartez aztertzen diren auzi eztabaidagarrietan egiten den gauza bera: asma ditzaketen argudiorik onenak proposatu behar dituzte, onartu behar dute nonbait badagoela egiazko arau erabakigarria —hau da, existentzia erreal eta gertakarizko auzi gisa—, eta barkaberak izan behar dute beren arauari dagokionez bat ez datozenekin. Frogatu baldin badugu gizabanako guztien gustuak ez daudela maila berean, eta oro har gizaki batzuek besteekin alderatuta lehentasuna dutela aho batez onartzen baldin bada —nahiz eta zaila den zehatz mehatz esatea nortzuk diren gizaki horiek—, orduan hori nahikoa da orain dugun helburuari begira.
2009
‎Baliteke hainbat plegu desberdinetan agertzea eta hainbat elementutan eraginik izatea: ...idez, balorazio eremu bat atxikitzearren, nozioak edota teknika terapeutikoak ordezkatzea, pertsonaien estatusean aldaketak gertatzea, esku hartze instituzionalaren eremuan eraldaketak gertatzea; b) kontzeptuak eratzeko etapen analisia —horrela gertatzen da, adibidez, histeriaren nozioarekin—; c) eragozpen izan daitezkeen edo, bestela, kontzeptu edo metodo bat eratzean, bide berriak urra ditzaketen irudizko elkartzeen, balio moral eta afektiboen deskribapena. Dena dela, Canguilhemen epistemologian, jakite pleguen analisiaren xede nagusia bestelakoa da:
2010
‎Hor sortzen da hasiera batek jarraipen egokia izango duelako itxaropena eta, horrekin, hainbat zereginetan lanean jarraitzeko konfiantza, nahiz eta jakin lan horiek gizabanako baten bizitza indibidualaren posibilitateak gainditzen dituztela. Horrela, bada, hizkuntza komunitateak, bere zentzu betean, leku jakin bat osatzen du, non gizakiaren helburuek —" gizakiak hizkuntzaren bidez lortu ahal dituen helburuek" — euren sorrerarako denbora, eraketarako zuzentasuna eta eraginkortasunerako iraupena eskura ditzaketen .
2016
‎Horrekin ere zenbait kasu esplikaziorik gabe uzten da, ordea. Norbaitek ‘fundamentalismo darwinista’ deritzonari erronka jotzen diona erabateko altruismo desinteresatuaren etsenpluak dira, inorengatik edo ideia batengatik bizia ematerainokoa norberetzat onurarik batere gabe (aberriarengatik edo komunismoarengatik, adibidez; hil osteko sari espiritualak itxaron ditzaketen fededunak ez aipatzeko, Afrikara gaixoak artatzera dihoan monja, esaterako nahiz eta ‘egoismo’ hori biologo estriktoak ez lukeen halakotzat aipatu ere egin behar, bailuke jo abantaila edo fitness biologikoaren erakotzat), Darwinen beraren aitorpenean" by far the most serious special difficulty which my theory has encountered" (Espezieen jatorria, VIII. kap.; berak inurrietan e...
2017
‎Bestea bihurtzen da, orduan, ez izatera jotzen dudana eta bere posibilitateak dira nik ukatu egiten ditudan posibilitateak eta kontenplatu baizik ezin ditudanak, alegia, posibilitate hilak. Horrekin, bada, gainditu egiten ditut nire posibilitate presenteak, hartzen baititut Bestearen posibilitateek gaindi ditzaketen posibilitatetzat, baina Bestearen posibilitateak ere gainditu egiten ditut, hartzen baititut bere ezaugarri bakarraren ikuspegitik berak ezin duena berezko posibilitatetzat jo Bestetasuna, nik ahalbidetzen baitut Bestea egotea, eta hartzen ere baititut ni gaindi nazaketelarik nik posibilitate berrietarantz gaindi ditzakedan posibilitatetzat. Horrela, ni (re) kontzientziaren bere baitarako izatea berreskuratu dut posibilitate infinituen sorgune etengabetzat eta, aldi berean, Bestearen posibilitateak posibilitate hilak bihurtu ditut, guztiei egotzi baitiet ez nik bizituaren izaera, alegia, zerbait emana izatearena.
2021
‎Biodibertsitatea elkar gurutzatzen duten hari horiek galtzen hasi den tapiz hori da[...] Ideia sinplea da, tapizaren korapilo asko galtzean, gene, espezie eta habitaten arteko konexio horiek higatzean, pertsonen eta birusen bektoreen (guri ezer gertatu gabe naturan betidanik egon diren birusen) arteko gertutasuna geroz eta handiagoa da eta zoonosien aukera esponentzialki handitzen da. IPBESen azken txostenaren arabera, pertsonak infektatu ditzaketen 540.000 eta 850.000 birus ezezagun artean existitzen dira naturan. Biodibertsitatearen tapizean korapiloak kentzen jarraitzen badugu, gure osasun propioa suntsitzen ari gara.
2022
‎Ez dago filosofiarik entzuketarik gabe, harrerarik, kutsatzerik, intseminaziorik gabe. Kontuan hartu beharrekoak ez dira soilik batzuek besteengan izan ditzaketen eskola eraginak, baizik eta kasu bakoitzean pentsatzeke geratu dena pentsatzeko modua. Pentsatu gabekoa entzutea:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia