Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2008
‎Degemer mat, ongi etorri, bihotz bihotzez, eta on dagizuela hemengo txangoa. Bretainiako zenbait herrik senidetasun itunak eginak dituzte Euskal Herriko hainbat herrirekin, eta egunotan Xanestebango jaiak direla bitarteko, izerdi eta pats ibili dira euskaldunak eta bretoiak elkarrekin, jo eta su festan.
‎Euskal Herriaren historiarekin loturarik izan ez arren, Mesopotamia, Grezia, Erroma, islama, Antzinako erregimena, Monarkia autoritariotik absolutismorako pausoa, Amerikaren aurkikuntza, Pizkundea, Liberalismoa, Egipto eta halako gaiak ere jorratzen dituzte Euskal Herriko Atlas historikoan, egileen arabera, kontestualizatzeko beharrezkoak baitira. Atlas historikoak ikasgairako lagungarria izan behar du.
2009
‎Hogeigarren urteurrenaren harira, ospakizun eta ekitaldi uzta oparoa dute urte osoan; tartean Liburu ibiltaria ekimena. Denbora eta espazio mugarik gabeko liburutegi bihurtu asmo dituzte Euskal Herriko mendiak. Ekimen berezia da.
‎Bea Martxueta plataformako kideak uda bitartean egingo dituzten ekitaldiak aurreratu zituen. Hilabete barru, martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran, elkarretaratzeak deituko dituzte Euskal Herriko hiriburuetan. Besteak beste, krisialdiaren harira enpresaburuek duten jarrera eta administrazioek hartutako neurriak salatuko dituzte.
‎Ikasle gutxi dituzten titulazioak eraldatzen ari dira unibertsitateak, eta ikasketa berriak eskaintzea aztertzen; publikoek pribatuek baino zailtasun handiagoak izango dituzte, araudi zorrotzagoak dituztelako, besteak beste. 2010 urtera arteko epea dute unibertsitateek titulazioak berritzeko, eta, orduan, 150 gradu baino gehiago eskainiko dituzte Euskal Herriko unibertsitateek. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 75 gradu inguru izango ditu, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak 15 artean, NU Nafarroako Unibertsitateak 32, DU Deustuko Unibertsitateak 21, MU Mondragon Unibertsitateak 13; Paue eta Atturriko Unibertsitateak (Frantzia) Baionan duen fakultateak bost.
‎Egun berean bi pertsonaren gorpuak atzeman dituzte Euskal Herriko bi hondartzatan. Lehen gorpua Lapurdin atzeman zuten, Angeluko Duna hondartzan, hain zuzen ere.
‎Erdiko kalean pilatzen dira erakundeak, elkarteak, fundazioak, unibertsitateak eta beste... eta berezia bada gutxienik, erdikoa izanagatik ere, bertan dabil jende gutxien azokaren azken aurreko egunean ere. Erakusmahai bat baino gehiago dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak, Euskaltzaindiak eta herrialde diputazioek, esaterako. Horien artean txiki eta bakan ageri da Arantzazuko frantziskotarrena.
2010
‎Eta gero, Eliza autoritarioaren mekanismo guztiak. Hau da fundamentalismoa; fundamentalismoa ari da nagusitzen Eliza Katolikoan, oro har, eta fundamentalismo horren eragileak jarri dituzte Euskal Herriko elizbarrutietan ere arduradun. Baina esan dut, eta berriro diot:
‎Igandean ezagutarazitako ETAren agiriaz eta irekitako prozesuaren etorkizunaz beren iritzi eta gogoetak plazaratu dituzte Euskal Herriko politikagintza bertatik bertara jarraitzen duten pertsonek.
2013
‎Kanpokoak zein bertakoak. Guztiak gogobete nahi dituzte Euskal Herriko karriketako oroigarrien dendek. Oroigarri bakoitzak herriaren nortasuna adierazi ohi du, eta horren harira, denetarik aurki daiteke hiriburuetako dendetan.
‎Mikel Totorika eta Karmelo Landa auzipetuen plataformako ordezkariek aurrerantzean egingo dituzten ekinbideen berri eman zuten atzo Bilbon. Gaurtik hasita, «eta epaiketen ondorioak bukatu arte», bitariko batzarrak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat eragilerekin. «Ez dugu bilera formalak egiterik nahi.
‎Pauso horrek izena eta ospea eman zizkion probari, eta munduko mendiko eskiatzaile onenak erakarri zituen aurten Luz Ardidenera. Grande Coursetik bertatik doluminak bidali dituzte Euskal Herrira Andoni Areizagaren heriotza jakin bezain laster: «Albiste tristea ekarri digu aste honek.
2017
‎Espainiako Gobernua ez da gai izan zamaketariekin akordio bat egiteko; horren ordez, Kongresuan behar duen gehiengoa prestatu du azken asteetan, eta, eltze horri esker, zamaketaren sektorea liberalizatzea lortuko duen arren, presio handiegia dagoela ematen du. Zamaketarien sindikatu nagusiek grebara deitu dute, eta maiatzaren 19tik ekainaren 9ra arte lanuzteak egingo dituzte Euskal Herriko, Espainiako, Galiziako eta Kataluniako portuetan.Bat da zamaketaren azterketa politikoa gainditzea parlamentuan, bigarren saioan bada ere?, eta bestea 6.000tik gora langile dituen sektorean bake soziala lortzea. Lehena lortzeko bidean da PP, Ciudadanos eta EAJren baietzei esker, PDECAT abstentziora jotzekoa baita.
2018
‎Joan den igandean Valentzian (Herrialde Katalanak) lehorreratu zen Aquarius ontziko gutxienez 75 iheslari ekarriko dituzte Euskal Herrira. Lehen hogeiak datozen egunetan iritsiko dira Gipuzkoara, bertako foru aldundiko bozeramaile Imanol Lasak atzo goizean aditzera eman zuenez; errefuxiatuei harrera egiteko protokolo guztiak martxan daude jada.
2020
‎Aurrez aurreko eskolak eten dituzte Euskal Herriko unibertsitateetan tarte baterako. Aste honetan, Espainiako Unibertsitate ministro Manuel Castellsek erkidegoei esan die ez zaiola egokia iruditzen aurrez aurreko eskolak egitea ikasturte honetan.
‎Kaleak betetzen ari da gaur berriro mugimendu feminista, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Aurten ez dute deitu greba feminista egitera, baina mobilizazio handiak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetan eta herri ugaritan, eta euren feminismoa «antikapitalista eta antikolonialista» dela aldarrikatu dute: «Gaur berriro ere kaleak bete ditugu, eta ozen eta argi esan dugu jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, eta jasanezina planetarentzat».
‎Euskal Herriko eragile feministak gaurko antolatu behar zituen elkarretaratzeak, baina «ardura kolektiboagatik» ez dute «elkarretaratze fisikorik» eginen. Horren ordez, salaketa pankartak jarriko dituzte Euskal Herriko hiriburuetan, modu «sinbolikoan».
2021
‎Baina ez da Euskal Herritik ikasleak bidaltzea soilik, handik datozenak ere jaso behar dituzte Euskal Herriko unibertsitateetan. Hala azaldu du Barandiaranek:
‎Nazioarteko esperientzietatik ikastea da xedea, eta, horretarako, bertzeak bertze Hegoafrika, Kolonbia eta Irlandako esperientziak ekarriko dituzte Euskal Herrira. Asmoa da aitzinago filosofia bera Euskal Herriko egoerari aplikatzea, «elkargune publiko eta pribatuak» osatuta.
‎Azken egunetan, erakundeek eta mugimendu feministak elkarretaratzeak antolatu dituzte Euskal Herriko zenbait herri eta hirietan. Asteazkenean, Murchanten eta Tuteran egin zuten protesta, eta atzo, berriz, Gasteizen eta Bilbon, besteak beste.
‎Urtero egiten dituzten bi topaketak izan dira EGOren ohiko jarduerak, orain arte: udako topaketak eta neguko topaketak —gazteen oporraldiekin bat egiten dutenak— Jardunaldi horien barruan, kontzertuak ematen dituzte Euskal Herriko zenbait lekutan. Proiektuaren garapena bermatzeko, Ormazabalek «ezinbestekotzat» jo zuen ekitaldi berrietara zabaltzea, eta, erronka hori ardatz hartuta, jaialdi entzutetsuetan arituko da aurten taldea; Donostiako Musika Hamabostaldian, Soriako (Espainia) Musika Udazkenean eta Errenteriako Musikasten jaialdian.
2022
‎AEK ko eledun Aitziber Balantzategik azaldu duenez, Korrika Kulturalaren helburua da «jendarteak emandako laguntza nolabait eskertu eta herriari itzultzea». AEK «Korrika deitzen den ekinbide ero eta erraldoia» egiten hasi zenetik, milaka kultur ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herriko txoko guztietan, eta 22 Korrika honetan ere horri eusteko asmoa dute.
‎Euskal Herriko ibai guztien arroak produktu kimikoekin kutsatuta daudela ohartarazi duteIndustria petrokimikoko substantziak eta nekazaritzarako pestizidak aurkitu dituzte Euskal Herriko ibai guztietan; baita disruptore endokrinoak ere.Erakunde ofizialek kutsatzaile kimikoen inguruan 2019an egindako analisiei erreparaturik Ekologistak Martxan elkarteak argitaratutako txosten batean ageri dira datuok. Bertan, nabarmendu dute hainbat arrotako urak glifosato herbizidaz kutsatuta daudela —substantzia hori da erreketako uretan gehien aurkitu dutena—, baina azaldu dute kutsaduraren arriskua ezin dela zehaztu substantzia bakoitzaren arriskua aztertuz bakarrik; substantziak nahasita daudenez, horien arriskua handitu egin daiteke.Uraren kutsaduraren ondorioez ere ohartarazi dute txostenean:
‎Trebeki enpresako langilea da Gonzalo Collazos, baina, egunotan, furgoneta gidari lanetan aritu da. Beste zenbait boluntariorekin batera, arropa, botikak eta elikagaiak eraman ditu Ukraina eta Eslovakia arteko mugara, eta handik, gerratik ihes egin duten zenbait ukrainar ekarriko dituzte Euskal Herrira aste honetan. «Hori da garrantzitsuena», azaldu du Collazosek:
‎Azken asteetan hedabideen arreta bereganatu ez badu ere, COVID ez da desagertu. Egunero egunero, dozenaka positibo atzematen dituzte Euskal Herriko osasun erakundeek, eta, oro har, transmisioa apaltzen ari dela nabarmena izanagatik, beheranzko joera horren «mantsotzea» eta, are, positiboen «goraldi txiki bat» atzeman dituzte azken egunetan.
‎Antibiotikoen arrastoak aurkitu dituzte Euskal Herriko bost ibaitako uretan: Aragoin, Argan, Aturrin, Bidasoan eta Urumean.
‎Banaketa berri horretan hogei milioi gehiago eskuratuko dituzte Euskal Herriko lau proiektuek, 236,2 milioiraino. Erdia baino gehiago Mercedesek patrikaratuko du, Gasteizko lantegian furgoneta elektrikoak eraikitzeko egin behar dituen egokitzapenak finantzatzeko:
‎Bestelako agerraldiak ere egin dituzte Euskal Herri osoko herri eta hirietan. Castejonen (Nafarroa), adibidez, gorazarre egin diote indarkeria matxistaren biktima izan zen Sara Pinari.
2023
‎Lege berriaren inguruan jarrera desberdinak dituzte Euskal Herriko alderdiek. EAJk esan du baiezkoa bozkatuko duela.
‎Euskara ardatz izango duen hezkuntza sistema aldarrikatzeko asmoz, mobilizazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetan, Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko euskara taldeek eta Ikamak deituta. Hezkuntza euskaraz izango da lelopean hartu dituzte kaleak.
‎Erreleboa egiteko zailtasunak dituzte Euskal Herriko herri mugimenduek. Gazteen presentzia «ahula» da beste garai historiko batzuetakoekin alderatuta, eta bada kezka Euskal Herrian komunitateak ehuntzeko subjektu diren mugimenduetako eragileen artean, konpromisoarekin lotuta doan zama horri dagokionez.
‎Pete Docterren eta Kemp Powersen Soul (2020), Alain Gomisen Rewind & Play (2022), Michael Curtizen Young Man with a Horn (1950) eta Yuzuru Tachiwakaren Blue Giant (2023). Rewind & Play eta Blue Giant lehenengoz emango dituzte Euskal Herriko zinemetan.
‎Zainketa lanei buruz onartu dituzten akordioak dekalogo batean jaso dituzte Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko emakumeek. Bergaran (Gipuzkoa) bildu ziren atzo, atera dituzten ondorioak plazaratzeko, eta aldarrikatu zuten zaintza zerbitzuek «publikoak, duinak eta kalitatezkoak» izan behar dutela.
‎Gero eta gutxiago falta da Olentzero eta Mari Domingi kax kax aritu daitezen Euskal Herriko etxeetako atarietan. Gabon gauean pasatuko dira etxeetatik opariak banatzeko, baina, lehenago, geldialdi ugari egingo dituzte Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan. Iragarri dute ja lehen geldialdia:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia