Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 629

2000
‎Gertakizun odoltsu eta mingarrietatik astebetera, dena esana dagoen inpresioa du norberak, film errepikakorraren gainean aritzearen sentsazio aspergarri eta amorrugarria hedatzen da han eta hemen, gero eta sakonago. Baina dena ez da berdin, inorentzat, eta bereziki hildakoen familientzat; areago ia urte eta erdiko ETAren su etenak eta Lizarra Garaziko Adierazpenak sortu zuten prozesu politiko berriaren ondoren.
‎Hala ere, dena esatera, EHren eratzearen lehen fasean gauzak modu natural batez egin ziren, tirabirak izan arren, ikuspuntuen aldaketa nahiko baikorrak izan ziren. Su etena indarrean izan zen bitartean, prozesuak espektatibak eta hipotesiak sendoki bermatu zituen.
‎" Zentzu honetan Sarrionandiaren poesia metaliteratura da, literaturari buruzko literatura, euskaraz egindako collagea. Sarrionandiarentzat dena esanda dago, geratzen dena beste era batetan esatea da eta horrela bere poesia zertxobait manierista da. Liburuan agertzen den hitzaurrea Joseph Conrad-i egindako omenaldia da:
‎Paul White-k, CBSko informazio zerbitzuetako zuzendari ohiak formula hau proposatu zuen albisteen abiatzeak burutzeko: , kontatuko dena esan?, hots, albisteari sarrera bat egitea, albistean berean oinarrituz:
‎Gero eta baldarrago nuen nik gorputza. Giza-usainak nire besapea irabazi zuenean, ez nekien ausartuko nintzen dena esatera. Arraina  ren arantza gogoratzen nuen.
‎Poesia sozialari bezala poesia existentzialari uko eginez eta sentimentalismoari bezala baikortasunari bizkar emanda, jardun poetikoari berari buruzko jarrera berri bat zekarren Etiopiak: poeta ez da mintzo lehen pertsonan, sentimenduak gorde edo intelektualizatu egiten ditu inozotasuna ekiditearren; inguruarekiko behakoa urruna du, ez ordea insolidarioa, maite ditu baztertuak eta derrotatuak;" dena esana balego bezalako" zuhurtzia hotzak ez darama isiltasunera, baizik eta egunkarietako, liburuetako eta filmeetako erreferentziak ekartzera ingurua deskribatu eta ulertzeko collagearen teknikaz, gure oroimen kolektiboa aberastu eta osatzeko. Liburu hartan, mendeetako gai eta paisaia tradizionalak behingoz utzita gure literaturak konkistatu nahi zuen" kalea" edo" hiria" baino, mundua da oparitzen zaiguna.
‎Aurtengo lehen hilabeteotan, esate baterako, gogoan dut Bilboko galerista xume batek Jose Lull pintore valentziarrari eskainitako erakusketa, ez pintore valentziarra zoratzeko modua delako —ez niretzat behinik behin—, galeristak erakusketa antolatzerakoan jarritako ilusioa benetan deigarria zelako: erakusketari atera zekizkion etekinek bakarrik esplika ez zezaketen ilusioa( dena esateko, esan dezadan handik hamabost egunera Palomo Linares espainiar toreroaren erakusketa eskegi zuela bere galerian, Marina Dankoren hainbat lanekin batera, eta batzuek ulertzen ez badugu ere, jende ugari hurbildu zitzaiola). Baina edonola ere, ilusio hori behin eta berriro nabaritzen da artearen inguruan gauza apalak egiten saiatzen direnen artean, eta nonbait urrutitik ikusten bada, Lizarrako museo txiki batean gertatzen da hori.
2001
‎Euskeraz. Onek dena esan nahi du. Txantxetan ezin gintezke ibilli.
‎Poeman ezerezaren sentipena irudien bidez emana dago, eta alferrik du irakurleak beste hitz batzuekin hor esaten dena esatea; agian, eta poeta horretaz ere jakitun da, hizkuntzaren adierazpen ezinera heldu gara. Eta horixe da poema honek bukatzerakoan adierazten duena:
‎Inork, gorago aipaturiko poemari aipamen egitearren, ez du uste kartzelan geratzen diren funtzionarioak presoek barnean sarturik geratzen direla kartzelan. Paradoxak ez du dena esaten, beste zerbait isildu egiten du, ezkutuan uzten du.
‎Surrealismoak hizkera librea agertu nahi zuen, ordenaren hizkeraren aurretik. Gizartearen eran idatzitako batek adierazten bazuen ezin zela edozer edozein tokitan esan, surrealistek dena esateko joerarekin batera agertu zuten hizkuntzaren mugan eta bazterretan aurkitzen ziren hizkuntza anormalekiko interes berezia. Dislexiak eta afasiak nahikoa bide erakusten zuten hizkuntzaren marginalitatea zer zen ikusteko.
‎" dena esanda dago eta zer akigarria den errepikatzea.
‎" Nahiago nizuke izkiriatu gutuna hitzik gabekoa: dena esanda dago eta zer akigarri den errepikatzea, batez ere hitzek esan nahi dutena geroago eta gutiago denean" (P, 215)
‎Baina emantzipazioa ikasketa prozesu bat da, ume umetatik seme alaben autonomia eta erantzukizuna bultzatzetik hasten dena eta gurasoek dena esan behar da dagokien erantzukizuna hartu behar dute: heldutasun aroa era independentean bizi izateko seme alabei prestatzen laguntzea.
‎Lagundu erosketak egiten eta dena esango dizut berriro. Polikiago?
‎Bi hitzetan, aurreko mendean jaio eta mende honekinbatera indartuz joan den literatur kontzepzioa, lehenxeago ere aipatu duguna. B.Atxagak behin baino gehiagotan azaldu duenez (Obabakoak eta Groenlandiakolezioa lanen barruan, esaterako), erromantikoengandik zetorren originaltasunareneta jenialtasunaren kontzepzioei aurre egingo zaie teknikaren garrantzia onartuzeta originalak izateko pretentsioa alboratuz, dena esanda baitago, bai Asteasukoidazleak bai lurretakoak maiz gogorarazi dutenez (are gehiago, dena esandadagoela ere esanda dago jada Sarrionandiak Hitzen ondoezako. Orijinaltasuna, hitz sarreran iradoki legez).
‎Edo hirugarrena, ez neraman kontua. Izan ere, eta dena esateko, ni ere alai samar bainengoen. Barrea deskontrolatzen hasia dagoeneko.
‎Han dena ixten ari zirela eta etxerako bidea hartzeko garaia iritsi zitzaigun azkenean. Hasiera batean beldur pixka bat banuen, Armendariz gidatzeko ondo egongo ote zen zalantzan baina, dena esateko, berak ez zuen nik edan nuenaren erdia edan, eta gainera autoarekin oso serioa zen. Ez genuen arazorik eduki.
‎Kalera irteteko esaten diot nik askotan, mundua ezagutzera. Etxean daukala dena dio berak. Azaltzen diot gauza itzelak daudela kanpoan, tangoa, esaterako, edo zortzimilako mendiak.
‎Borges aspaldi hil zen. Hil egin genuen, dena esatera. Baina Borges, hil genuenean, garrantzi oso txikiko terroristatxo bizarguri bat baizik ez zen, ekintza kaskar batzuk egindakoa, txoriburu bat.
2002
‎Sisifo maite minezeko amodiozko istorioa elkarrizketa, bakarrizketa... mosaiko batekin adierazi du Mintegik, eta maitemintzearen prozesuaren disekzioa egiten ahalegintzen bada ere, jokabide oro ez dela ulergarri ere erakutsiko digu amaieran. Eta dena esaten da eleberri honetan, dena aztertzen, jarduera psikoanalitiko nobelatua bailitzan. Aneren ahizparen heriotzaren inguruko suspense neurtua, egituraketa erakargarria edo erritmo narratibo arina dira nobelaren bertute estilistikoak.
‎Nolanahi den? dena esan behar da?, egoera murritz samarra da oraindik.Organoak hor daude, baina pertsona bakarrez osatuta. Duten ordezkaritza eta eragina ere aski murritza da oraindik, eta eginkizunekin aurrera egiteko aski mugatutadaude.
‎Ildo berari jarraituz, Unibertsitatearekin duen loturak ere ez du den dena esaten kultur sortzailearen inguruan, zehaztasun gehiagorik eman ezean. Egia daUnibertsitatea pribilegio sozialez hornitutako erakundea dela, duda izpi barik, eszenategi instituzional mesedegarriena akademikoen zein intelektualen jardueraribegira.
‎Baina isiltasun hau ez da besteak bezalakoa, atsegina da, trenaren giro magikoari berotasuna ematen dien mila ezaugarrietatik bat gehiago, baino aldi berean nahitaezkoa dena. Gustura sentiarazten du, zirkinik ere egin gabe goaz isiltasun ia miragarri hau ez haustearren, inork ez du hitz egiteko beharra sentitzen, hitzak baliogabe bihurtu dira eta dena esana dagoela dirudi. Horregatik, nire bizkarrean ahapeka sentitu ditudan bi adinekoen ahots dardartiek burua birarazi didate eta nire inguruan begirada azkar bat botatzeko parada eman dit honek.
‎Muturreko bat emango dizut, esaten zioten mutikoek elkarri, baina gero morea jarriko zaitut (edo dizut ere, beste bertsio batean). Joan aitzinetik irabaziko dizut ateratzen zitzaien, baina orain ez da modurik irabaziko zaitut ez dena esateko. Eta haserretzen direnean pesati deituko diote elkarri, astunak direlakoan.
‎Eta egun horietan beretan" carpeteria" bat irekiko zutela ari ziren iragartzen irratian(" lurreko tapizak" edo" alfonbrak" dira, noski)," carpet" ak saltzeko. Lana du batek gero hor esaten dena esan nahi denarekin lotzeko, euskaraz ere batzuetan gertatzen den gisa. Horietan ere, jatorrizko hizkuntzari begiratu behar zaio, ongi ulertu nahi bada kontua behintzat:
‎Datuak ematen zaizkigunean, ikusleen kopuruak aipatzen dira. Eta itxuraz denak pozik kate hau, erdaraz ematen dena esan nahi dut, ikusienen artean dagoelako. Hori hartu behar dugu arrakastatzat?
2003
‎Badirudi Prestigek sortu duen hondamendiari buruz dena esanda dagoela. Hondoratu zenetik agian zutenetik hiru hilabete igaro dira eta kazetariek ondo dakite zein zaila den berri bat lehenengo orrian mantentzea.
‎Nor izatea bilatzen ez duen bertsolariak, esan beharrekoa esaten duenak, ez du joko gaia egokitzera. Aitzitik, bera egokituko zaio gaiari; gaia kontsumitu egingo du, gu hunkitzearren esan behar dena esanez. Bertsolariak nor izan behar badu, menturaz, bertsolari izatea gaitzagoa dateke.
‎Bertsolariak nor izan behar badu, menturaz, bertsolari izatea gaitzagoa dateke. Errazena gaia entzun eta gero, esan behar dena esatea da, edo hitz joko batzuk egitea edo momentuan ederki ematen duen beste norbaiten zita borobil bat botatzea. Hezkuntza, hedabide edo tradizioak dioenetik at norberak pentsatzen duena (pentsatzen badu!) botatzea zailagoa da.
‎Dutxa katarsi tipo bat da, etnografoek sinistu nahi ez badute ere. Horregatik guztiagatik dutxatzen zen Matias arratsaldean; horregatik guztiagatik eta nagia ematen ziolako goizean dutxatzeak, dena esan behar bada. Arratsaldean dutxatzen zen beraz, hipopotamoak bezala edo Madagaskarreko igel gorriak bezala.
‎Iritsi ginen, baina, halako batean pasealekura Madrid Etorbidea izena du, oker ez banago, eta telefono publiko bat jo nahi izan genuen begiz. Han zeuden altzari urbano ugariek hain txukun eta halako artaz jarriak, dena esateko eragotzi egin ziguten eginbehar behatzailea; dozenaka metro ibili genituen kabina edo telefono publikorik aurkitu gabe. Aurrerago jo genuen; gelditu egin ginen; atzera jo genuen berriro, begirada zorroztu genuen.
‎Haatik, ‘zientzialari arrunta’ izatetik ahal denik eta urrunen egon zen: bere garaiko modaren aurkako borrokalari ausarta izan zen; soilik kontinentea dominatu zuen moda bat zen, dena esateagatik, baina jarraitzaile gutxikoa Ingalaterran.
‎Zerbitzuburuak ez zion nire ziriari jaramonik egin. Begi keinu batez dena esanda zegoela eta alde egiteko adierazi zidan. Eta ospa egin nuen, Torrontegira, Elena gogoan.
‎Eta huraxe topatu behar nuen. Baina lehenago Mallonari esan beharreko dena esan behar nion.
2004
‎Bere eragin bortitza zela eta, Elizak mehatxuka ibili behar izaten zuen: " Gulan erori dena zioten abadeek pulpitoan, gosez eta egarriz ibiliko da, ur xorta bat ere ezin erdietsiz, ahuldua eta flakatua". Jendeak, pietate handiko egun haietan, errespetuz entzuten zuen predikua, baina, ai!, dozena bat buñuelo eskatzen zuen hurrengo urratsean.
‎Joan Mari Torrealdai ere bat dator: «Aukera landua, borrokatua da, dena esan behar da. Alternatiba askoz okerragoa baita».
‎Baina mundu mailan subjektu erabakigarria izateko, indar ekonomikoa bezain funtsezkoa da indar politiko eta militarra izatea, eta alde horretatik, EBk ibilbide luzea duela erakutsi dute nazioarte mailako gertakari ugarik: oraingoz, Irakeko inbasioaren ispiluak dena esaten du. Burujabetzaren sinbolo oso garrantzitsuetan amore ematea eskatzen du bide horrek, eta ez dirudi estatu handienek epe motzean defentsa, segurtasuna eta atzerri politika modukoetan amore ematekotan direnik.
‎ETAk garbi esan du bidea nondik dagoen, zer gehiago esan lezake? Niretzako dena esana dago. Eskubideak errespetatu, eta hor agertzen direnak onartzea gauza normalak dira.
‎Arazoa ez da pentsatzen dena esatea, nola esaten den baizik.
‎Hitz bitan, seduziturik naukazu. Jode, Aitor, dena esaten ari natzaizu, eta zuk ez didazu deus ere esaten.
‎baldin eta euskaldunok hizkuntza eta kultura politika totalitario bat egiteko biderik aukeratuko bagenu ere, politika arbuiagarri hori gure etxean egingo genuke, ez besterenean, espainolek eta frantsesek egin duten moduan. Beraz, dena esaten hasita, esan genuke, Arregiren ideologiak demokraziaren izenean legitimatzen duen hizkuntza politika erdaldunek besteren etxean egindakoa dela, orain guk hori bera egiteko zilegitasunik ez badugu ere geurean.
‎Nolanahi ere, mundura begiratzeko ez dago leihotzarren premiarik nahitaez. Hori da behintzat Xose Estevezi iruditzen zaion jarrerarik bidezkoena; Goetheren laguntza ederrean, dena esateko: –Postmodernoek nazionalismoak gutxiesten dituzte, atzeratuak direla argudiatuz, eta kosmopolitismoa aldarrikatzen dute.
‎Hitzak hizpidea ekarri digunez, kritika honen labetik atera dezagun beste opiltxo bat. Opilaren jabea, dena esateko, integrazio eredu bikaina dugu euskaldunok, eta, iritziak iritzi, gure azaldu nahi genioke hemendik. Horiek esanda, Ludger Mees en akuilua, euskaldun fundamentaliston ipurmasailera dator zuzen zuzen:
‎Egia esan, bakanak eta urriak izan dira halakoak. Halere, dena esateko, euskaltzale batzuek tarteka marteka agerian jarri izan dute beren ezinegona eta arrangura.395
‎Goitik beheraino, erabat harturik, hizkuntzaren erabilera betekizun sozialen barrutian bazkatzen den izakia dugu, haraindiko izpiritu ederren gogo jardunetan bainoago. Identitatearen grina bera ere barruti horretan bazkatzen den zerbait da, noski, dena esan behar baldin bada. Identitatearen kontzeptuak bizitza eratzeko sentiduen gaia ekartzen digu burura, bizi zentzuaren eraikuntza, eta ez dago asko pentsatu beharrik zentzuak ez direla eraikitzen norbera barrendurik daukan bizitza sozialaren barrutitik landa.
‎Oraindik ez diozue dena esan elkarri, ala?
‎Orain arte gai horren inguruan argitaratu diren liburuen ereduari jarraituz, Stern gertakari esanguratsuak aztertzera muga zitekeen. Alabaina, horren inguruan dena esanda dagoela iritzita, egileak ikuspuntu arras berritzailea proposatzen du: bi mundu gerren arteko epean nabarmendu ziren zientzilari juduen biografietan sakontzen du, gertakizunen aurrean komunitate zientifikoak agertu zuen jarrerak asko esaten baitu orduko egoeraz.
‎Beldurra omen dago modu esplizituan adierazteko zein den idazlearen funtzio soziala, funtziorik baldin baleuka. Eta bitartean errealitatea tematia da eta behin eta berriz jotzen du egileen atean beren iritzia eman dezaten, jarrera har dezaten, pentsatu behar dena esan dezaten. Eta idazle askori gogoa ematen dio etxeko atean jartzeko" ez dago inor, biharamunean bueltatu", biharamunean ere kartel bera topa dezaten galdetzaileek, galdetzen aspertuko diren arte.
‎—Barkatu, lagun, baina den dena ezin dizut esan. Den dena esango banizu, ez zenuke zeure gisara pentsatzen ikasiko, eta ardi makalaren pareko animalia bihurtuko zinateke. Zergatik ez duzu pittin bat pentsatzen, lagun?
‎Eta laburtasun berberaz erabaki dezaket festa hartan bi behioi egin zigutena. Balantzategitik ezkutatutako adiskideei inbidia izan niela esatearekin, dena esana dago.
‎" Ardoa, neska, ardoa, dena esan behar dun. Aupa, hi.
2005
‎Sarritan izaten dut hizpide ingurukoekin. Inguruko emakumeekin, dena esateko. Lagun batek dio berak zahartzarorako zein irudi aukeratu jakin nahi lukeela.
‎Ondoren esplorazioa egingo liguke. Kalkulu guztiak atera eta pazienteoi jakinaraziko lizkiguke, «batzuek nahiago dute ez esan, baina nik dena esaten diet pazienteei». Bularra handitzeko kasuan, tamaina desberdinak frogatzeko aukera dago, nola geratuko litzatekeen ikusteko aukera.
‎Gauzak horrela izanik, kontua zera da: entzuleari hanka egiten diona (ez ulertzeagatik edota zaratagatik) gehiegi ez dadila izan, horixe da helburua, eta, horixe lortzeko, ondo dago behin baino gehiagotan azpimarratu nahi dena esatea. Bestela, denbora luzeagoa eskaini behar zaio entzuleari informazioa ondo helarazteko.
‎Naturan dena aldatzen da, eta transgenikoekin gertatzen dena da modu gidatuan egiten dela, askoz azkarrago eta kontrol handiagoekin. Ondo baino hobeto dakigu eragindako aldaketaren emaitza, esaten dena esan arren. Bai, baina naturan badira konbinazio batzuk ezin direnak,' oztopoak' daude:
‎–Naroa, dena diozun bezala bada, eta ez dut zalantzan jartzen, hemen saltsa ederra dugu esku artean. Horren ostean deia jaso dut eta konektatzeko eskatu didate.
‎Justizia hori denborak berak egiten baitu. Era berean, ordea, eta dena esateko, ofizioak konpromezua eskatzen zueneko nostalgiak ezin abandonatu banau ere.
‎Berriz ere jaitsiera du literatur liburuak, helduen saileko literatur liburuak, hobeto esan, haurrei zuzendutako literaturazkoa hazi egin baita; helduenak galdu dituenak baino gehiago jaso baititu hark, dena esanda.
‎Deseroso samarra zen, dena esan behar bada, otorduak sukalde sabaiko soketan tantaka zeuden alkandora hezeen pean egin beharra. Askoz denbora gehiago behar zuten arropek lehortzeko, gainera.
‎Orduan barkagarria da agian gezurtxoa, nahiz eta liburu horiek irakurtzera sekula ez ailegatu eta gure zerraldo hezeetan martxan dauden metalezko eskumutur erloju hotzekin soilik lurperatuak izan, batere libururik gabe. Eta ni ez nintzen jada hain gaztea, dena esan behar bada.
2006
‎Momentuko berotasunean tentsio pixka bat kentzeko esaten dituzu. Baina tira, dena esatea ere ez da libre. Irainak baditu bere mugak, eta keinuak ere bai.
‎Gida terapeutikoek adina arrisku faktoretzat hartzen dute, baina ez generoa. Erraza da hipertentsio arterialari buruz hitz egitea, ondo justifikatuta dago; baina zaila da komeni dena esatea, jendeak uler dezan espero duguna… Nire adinera [74 años] hipertentsioaz arduraz eta gogoz hitz egiten ikasi dut. Badaezpada, gaixotasun kardiobaskularrentzako arrisku faktore nagusia delako, munduan etengabe areagotzen delako eta leku guztietan gaizki kontrolatzen delako.
‎Horra ba, nik zaindu beharreko gizona, handik gutxira ezagutuko nuena. Datu horiek ez zidaten dena esaten ordea. Denok gara gure agiriek diotena baino konplexuagoak, baita agure hura ere, harekiko tratuan ikusi ahal izan nuenez.
‎Hazia hantxe zegoen, hori egia da. Hazia, ezagutu zintudan gauean erein zenuen (eta baimenik eskatu gabe, dena esan behar bada). Baina gosea oraindik ez, ez dut uste.
‎Nire beharrik ez zuela eta oiloak ferratzera bidali ninduela ulertu nion. Sekula ez zidan dena esaten, argi izpiren bat besterik ez zidan ikusten uzten. Handik aurrerakoa neronek asmatu behar nuen, neronek bilatu behar nuen argitasuna.
‎Horrekin dena esanda geratu zen. Gu bagindoazen, amarruak eta mendekuak, presoak eta matoiak, heriotza zigorrak eta paseotxoak atzean utzita baina utzi gabe.
‎Debekatua genuen elkarrekin hitz egitea, baina berdin zion: nire aurretik pasatu ziren guztiek itzuleran zekarten irriñoak dena esaten zuen. Zazpigarrengoan deitu zidaten niri, deiak alfabetikoki egiten ari baitziren.
‎Klausi buruzko hasierako nire susmoa areagotu egin zen. Eta dena esateko: jeloskor nengoen Hermannek erakusten zion begiruneagatik.
‎Pentsatzen dena esateko aukerarik ez dagoen lekuan, satorrak nagusi, esan zuen Öchlerrek erregimenaren simaurretan hazitako idazleengatik. Hitz haiek entzun orduko, aita imajinatu nuen nik, aitzurra jasota eta adi adi, satorra aitzur buruaz jotzeko lorategiko lurra mugitzen ikusitakoan.
‎" Euskararen osasuna txarra da"," euskara gaixo dago"," euskararen ajeak"," euskararen sendabelarrak"... Metafora orok bezalaxe, osasunarenak ere nahi dena esateko ematen du. Esan nahi duguna erabaki, eta hari egokitzen zaion gaitza, sendabidea, sintoma..., aise aurkituko dugu.
‎Horietako hainbat dagoeneko erabili eta probatu ditugu. Batzuk baliagarri gertatu dira, beste batzuk ez hainbeste, eta badira zeharo kaltegarri suertatu direnak ere, dena esan behar bada.
‎Aldatu ohi da, noski, gai eremu bakoitzeko titulu kopurua, eta halaber aldatzen da gaien arteko proportzioa, hau da, urteko produkzioaren baitan liburu mota bakoitzak duen pisua. Ezusteko handiegirik gabe, dena esan behar bada ere. Oker ez banago urtero berdina da ordena:
‎Horixe Izagirrek dioena, Jose Luis Otamendiren aburuz (ikus Izagirreren elkarrizketa osoari Otamendik idatzitako epilogoa www.berria.info helbidean). Idazleak ez duela dena esan behar, alegia. Idazleak sujeritu egiten duela, beste mundu bat sortzeko pizgarriak ematen dituela... gainontzekoak irakurleak jarri behar dituela bere zakutik.
‎...n aurkeztuko dugun bigarren batek—; alegia, Aro Arkaikoan, zehazki VI. mendean lortu zen filosofiaren autonomizazio prozesua aztertzea —autonomizazio hori erakusten duten edukiak aurkeztea baino gehiago, agian— Prozesua esan dugu, izan ere, hasiera bat definitu nahi denean, batek tentazioa izaten baitu denboraren mugarria jartzeko begian; lehen filosofia noiz sortu zen zehaztearekin dena esanda balego bezala.
‎Zurrutero galanta zen, eta horrek bihotzekoa ekarri zion Somerako taberna batean zegoela, eta, bueno, alkoholzuloetako lagunek Mallonako kanposantuan eman zioten lurra, bai, baina honek, berriz, ederto errezitatzen zituen poemak, Dylan Thomas, Yeats, Whitman eta halakoenak, eta kanposantukideek gustura entzuten zizkioten, batez ere Dylan Thomas-enak, ezin hobeto errezitatzen ei zituelako haren azentu etilikoaz... bertan lurperatutako emakumeek ere tratu berezia ematen zioten, eta egunero sexuaren plazerra eskaini ere... han lurperatuta zeuden emakumeak asko zirelako, eta ingeles literaturzaleak Londresko gozotasunaz hartzen zituelako denak... Berdin ibiltzen zen, emakumeen kontuaren aldetik esan nahi dut, Atxuriko Tomasito, apur bat atzeratua zena, azokako dendarien errekaduak hara eta hona eramaten, ia ia ni nabilen moduan, baina hura suerte hobeaz, bai, dena esan behar da... Hark kristoren aldaba zeukan, itzela zen hankarteko odoloste hura, eta inguruko neskazahar eta alargun guztiek erosketak etxera ekartzeko aitzakiaz mesede hartzen zuten, mesede eta plazerra... antxoak, barbarinak, bisiguak eta halakoak sukaldean utzi ostean txitxarro ezkutua bilatzen zioten Tomasito inozenteari... praketako botoiak askatu ostean aldabari laztan pare bat eman eta han hasten zen haren erreminta handitzen, tentetzen, harrotzen... eta Tomasitoren ezpainetan irribarre inozente bat, hura eskertuko balu bezala... hantxe, sukaldeko mahai gainean, arrain freskoaren usainaz, andreak gona jaso, kuleroak erantzi eta hankartean besarkatzen zuen Tomasitoren aldaba erraldoia... gero, txokolate ontza pare bat edota bestelako gozoki batzuk eman, baita Begoñako amabirjinaren postaltxoren bat ere, eta poz pozik alde egiten zuen...
‎Erantzunek" omen"," nonbait"," ei" eta, orokorrean, litezkeen modulatzaile guztiak eramaten zituzten, ardi jabeak segurtasun osoz deus jakingo ez balu bezala. Gaztelaniaz ari zen, hori bai; gaztelania mordoilo samarrean, dena esatera, euskara berriki galdu eta erdara erabat menderatzera iritsi ez diren Pirinioetatik hurbileko herrietan, edade batetik aurrerako jendearekin, usu gertatzen den bezala. Ardia zegoen tokitik gertu, soka mutur bat ikusi zuen, odoleztatuta.
2007
‎Ez dakit, gainera, arazoa zein neurritaraino den aldi baterako irakasle mileuristarena. Gasteizko eskola hizpide, iruditzen zait han inguruan lan egiten duten batzuek irakasleena baino soldata handixeagoarekin, dena esan behar bada badutela erantzukizunik euren protektoratuan ikasi dugunon literatur formazio eskasean. Ez al da posible bestelako ikasketa planak egitea?
‎Blog honen izenak dena dio bera sostengatzen eta elikatzen duen kolektiboaz.
‎Bere gorputza piezaz pieza adjektibo ponpoxoekin goratu ez ezik gozatu ere egiten nuen, zertzuk egingo nizkion azalduz eta, ur handitan sartu gabe hala ere, xehetasunetarako ezjakinegia bainintzen ni artean, eta nire esku eta ezpainak beste tresnarik aipatu gabe, hortik aurrerakoetarako lotsaz edo. Hori dena esan eta gero lotsa aipatzea lekuz kanpo ez baldin badago.
‎edo Volksgeistaren pertsonifikatze eta jainkozkotzea Erromak Greziari ikasi dio (eta, beste mila gauza bezala, Greziak Asiari: nahi dena esango da arraza asiarraz, hori bat bakarra da nonbait!?, baina artea, filosofia, zientzia, erlijioa, politika, Europak Asiari zor dizkio). Esan gura da, Estatu teokratikoa eta Volksgeist jainkozkoa berez ez direla Erromaren asmaketak izan, nahi bada Egiptoko edo Mesopotamiakoak baizik, baina Europako Estatuek Erromatik ikasi dituzte.
‎Bueltak eta errebueltak eman nituen ohe zakarrean, Frantziako Tourreko mendiko etapa batean bizikletaren gainean banindoa bezala, atsedenik lortu gabe, ordea. Elisa, loti handia eta zaratatsua bada ere, dena esan behar, halako batean esnatu egin zen eta ezin berak ere lorik hartu. Nire aldera jiraturik sekula ahantziko ez zaizkidan hitzak esan zituen:
‎Azkue sendagileak esandakoaren aurka, Elisa bera jaisten zen erosketak egitera. Nik konpainia egiten nion, konpainia beharrezko eta ezinbestekoa, dena esan behar bada: erositakoa garraiatzen nuen; kalea zeharkatzen laguntzen nion, besotik helduta; eta igogailura sartzen nuen, ipurtaldetik bultza eginez.
‎Harri eta larri eginda nengoen, eta harri eta larri egindakoan ez naiz erantzuteko gauza izaten; ez erantzuteko, ez txintik ateratzeko gauza, dena esan behar bada. Ahoa ireki nuen eta Elisa etorri zen, erabat urduri.
‎Kikildu egin nintzen. Burdina puska hura jan nuen, ardo askorekin lagunduta, dena esan behar bada. Azkenean gustua hartu nion; izan ere, gizon biboteduna etorri zenean, deliziosoa zegoela esan bainion, jakina, Elisa ez lotsaraztearren.
‎Bigarren mailako jokalariarekin izandako gorabeherak agerian uzten duenez, motela eta dudatsua naiz ekintzetarako. Memeloa, dena esateko. Baina aldatuko naiz.
‎Hau gordinegia da nonbait, arroztuegia, alienatuegia, batezere euskaldunen irudimenerako. Izan ere, lurralde irudi horren alde agertzendirenen artean euskaldunak dira nagusi, euskaldun heldu samarrak, dena esateko.
‎Hizkuntzaren arazoa giza eta gizarte arazoa dela ohartzeko gauza ez den herribatean bizi gara. Herri patetiko batean, dena esateko. Patetikotasun horretan erantzule nagusiak badakigu zeintzuk diren makropolitikaren alorrean gauzak behatuta.Alabaina, makropolitika hilgarri horrek, euskaldun izateko duintasuna eta nortasuna hiltzen dituen makro-egitura eta politika horrek, ordezkari zintzoak dauzka gizarte zibilean.
‎Zer ikusten dugu hor? Bada,, nahi dena esanda, beti gauza bera, esaten ei duela subjektuak.
‎Hizkuntzen ikasketaren zinezko garrantzia, hizkuntzaren partizipazioan errepresentazioen sorreran (Bildung) datza. Horrekin dena esana dago, zeren ta errepresentazio horiek baitira, euren batuketak gizakia osobetetzen dutenak(...). Hizkuntzaren partizipazioa errepresentazioetan ez da metafisiko soila, adigaiaren existentzia baldintzen duena; haren moldearen gisan ere eragiten du eta bere marka ezartzen dio hari.
‎Eta nik, Iohan Mandabillakoa edo" Zaldun Bizardunak", Ingalaterran sortuak, Konprendiko jauna, mediku, otoizlari, pobreei ene ontasunak utziak ditudanak, mila hiruehun eta hogeita biko urte benedikatuan sorterritik, gazte eta airos mundu osoaren kurritzera ilki nintzenak, ondotik heldu dena diotsut.
‎lankideek ez ote lukete errezenera joko? Nire lagunen artean gertatzen dena esaten dizut: geienak ez dutela filosofia edo Teologiako gairik erabilli nai, nekeza baita.
‎72; Martmez, 2000: 94 Izan ere, etimologikoki bizi dena esan nahi du, Zhn aditzetik eratortzen denez.
‎577 Iritzi askatasun absolutua edo parrhesia (pan eta rema, alegia, dena esan) tradizio politiko luze batetik datorren gertakaria da. Teatroak hartu zuen (ikus Euripidesen kasua in Foucault, 2004), eta, halaber, Sokratesek eta Diogenes zinikoak hasi zituzten elkarrizketa publiko zirikatzaileak (ikus Bowra, 2005; Bracht/ Goulet Caze, 2000).
‎Don Valentini hori dena esan ahala konturatu naiz hanka sartu dudala zereko zereraino, erantzun baitit bera etorriko zela tabernara Plasmari mesedea pertsonalki eskatzera, eta ikusten ditut Josetxoren begiak neuri so eta txingarrezko sutan piztuta,
2008
‎Horregatik, ez bagaitu asperraldiak hilko beharrezkoa deritzot asperraldia hiltzeari. Hauteskundeak irabazteko ez dago berrikuntza ideologiko handirik proposatzerik dena esanda dago eta ez behin edo bi bider, milaka aldiz baino. Aldiz, posible da hitz berriak proposatzea eta gizarte honetan aspalditik indarrean edo ahulean dauden Narrazio Handiak zertxobait eguneratzea.
‎Lehenengo urteak oparoak izan ziren klubarentzat: Lekunberri eta Uitzira txangoak egin zituzten benetako espedizioak garai hartarako; harriak eta elurra pilatuz tranpolinak inprobisatu zituzten saltoa izan da beti norvegiarren espezialitatea; txapelketak antolatu eta eski lehiaketetan parte hartu zuten emaitza onak lortuz batez ere norvegiarrei esker, dena esan beharra dago; eta nazioarteko kongresu bat prestatzea ere egokitu zitzaien. Bitxia da orduko argazkietan trajedun gizonezkoak eta txorkatilarainoko soinekoak daramatzaten emakumezkoak eskiatzen ikustea.
‎Ipar Euskal Herrian euskararen oraiko egoeraren eta haren aldeko lan egiten denaren sintesi bat baliagarria litzatekeela uste genuen, egoera horren elementu gehienak ezagunak izanik ere. Ez dakigu helburu hori kausitu dugun, era batez" jadanik dena esana dela" ohartuz. Halere holako bilduma beharrezkoa zela pentsatu dugu, Erramun Baxoken urratsetan ibilten saiatuz.
‎Zuk ez didazu dena esan eta nik ere ez.
‎–Bai, begi beltz beltzak zituen eta herren txiki bat ere bai; hara: dena esanda dago, erantzun du Aitorrek, besoak zabaldurik, informazio guzti guztia eskaintzen balego bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
izan 316 (2,08)
den 313 (2,06)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia