2015
|
|
5 Behin Orduen Liturgian beste guztiekin nengoela, bat batean nire arima bere baitan bildu zen, eta guztia ispilu garbi baten antzekoa iruditu zitzaidan, ez atze, ez hegal, ez goi eta ez beherik ez zuena, guztia argi ez zegoenik; eta haren erdian Kristo gure Jauna irudikatu zitzaidan, ikusi ohi dudan bezala. Uste dut ispilu batean bezala argi ikusten nuela neure arimako alde guztietan, eta ispilu hau ere, ez
|
dakit
nik nola esan, guztia zizelkatzen zen Jaun berarengan, esaten jakingo ez nukeen bat egite guztiz maitetsu batez.
|
|
Izugarria iruditu zitzaidan hain une laburrean hainbeste gauza batera ikustea diamante argi honetan, eta oso samingarria, gogora etortzen zaidan bakoitzean, argitasunezko garbitasun hartan, hain gauza itsusiak irudikatzen zirela ikustea, esaterako, nire bekatuak. Eta beraz, gogoratzen zaidanean, ez
|
dakit
nik nola eraman dezakedan, eta horrela hain lotsatua geratu nintzen, non ustez ez bainekien non sartu ere.
|
|
Ez dago bihotzik hori pena handirik gabe eraman dezakeenik. Bada, hemen, azken batean, bizitza amaitzean amaituko dela eta amaiera duela jakinda ere, hain erruki handia hartzen badiogu, amairik ez duen beste horren samina ez
|
dakit
nik nola arindu dezakegun, deabruak egunero berekin daramatzan hainbeste arima ikusirik.
|
|
Ez
|
dakit
nik nola gerta daitekeen hau, baina hala gertatzen da; eta, nire ustez, ez nuke aldatuko Jaunak egiten didan mesede hau (haren eskutik baitator, eta esan dudanez, ezertxo ere ez nik lortuta, guztiz naturaz gaindikoa delako) geroago esango ditudan guztiengatik ere; ez dut esaten guztiak batera hartuta, banan banan hartuta baizik.
|
|
Honek beldurrez ibilarazten nau, burua jasotzen ausartuko ez banintz eta agerian agertu nahi ez banu bezala, jazarpenak ditudanean egiten ez dudana. Arima benetan bere buruaren jabe da, gorputzak sentitzen badu ere, eta bestalde, nahigabeturik nabil; ez
|
dakit
nik nola izan daitekeen hau; baina horrelaxe da: arima bere erreinuan dela dirudi eta guztia bere mende duela.
|
|
Eta honela, Hirutasun guztiz Santuaren egun berean utzi zituen berarekin zihoazen emakume batzuk (aitortzera ez zihoan haren ama, fraide oinutsen monasterioa handik urruti baitzen; han aitortzen zen beti eta limosna handiak egiten zituen eta haren gurasoek ere bai beraren bidez); Jainkoaren mirabe handi bati esana zion eraman zezala eta honek esan zien berarekin zihoazen emakumeei (oso ezaguna zela Sevillan emakume hura, Jainkoaren mirabea zela eta egintza handiak egiten zituela), gero etorriko zela; eta honela utzi zioten joaten. Hartu zituen marregazko bere abitua eta mantua; ez
|
dakit
nik nola mugi zitekeen jantzi harekin, baina barruko pozaz guztia zuen gutxitzat. Haren beldur bakarra oztopoak jarriko ote zizkioten zen eta zama handiaz zihoala jakingo ote zuten, bere usadioa bestelakoa baitzen.
|
|
12 Nigan itsu itsuan fidatzen dira, ez
|
dakit
nik nola; eta ni neu ere bai, mila edo bi mila dukateko zorra hartzeraino. Beraz, diruak eta tratuak gorroto nituen aldi berean, nahi du Jaunak horretan baino bestetan ez dezadala jardun; ez da hori gurutze makala.
|
|
9 Goraintzi asko aita Garciálvarezi, eta Beatrizi, horren amari eta gainerakoei, eta esan on onak izan behar dutela, Jaunak beraiekin ematen baitio hasiera fundazio horri; izan ere, laguntza kendu die, eta ez
|
dakit
nik nola konponduko diren. Egia da, okerrago litzatekeela oinetakodunekin balitz, beste toki batzuetan bezala, haiek esaten dieten bidetik joango baitira.
|
|
Beharbada, beste inor baino santuago izango da. Ez
|
dakit
nik nola bateratzen den hain espiritu handia hain banitate handiarekin. Ikusiko balu hemen zer gertatzen den ofizioak izate horretan eta saltze kontuan eta zer egiten den, harri eta zur geratuko litzateke.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren karitatearekin, ene alaba. Nire buruko mina eta arazoak balitu, berorren karitateak aitzakia izango luke hain aldi luzean niri idatzi gabe egoteko; baina hori gabe, ez
|
dakit
nik nola ez naizen kexatuko berorren karitateaz eta Katalina Jesusena ene ahizpa maiteaz. Bada, ez didate gutxi zor!; ahal banu, nik hain sarri idatziko nieke, non ez bainieke lorik egiten utziko ni hain ahaztua izateaz.
|
|
Besterik egingo ez balu ere, uste dut, kontzientzian behartua zegoela Ordenaren ohorerako. Ez
|
dakit
nik nola zabal daitezkeen hain testigantza larriak. Jainkoak eman biezaie argia.
|
|
Sufrimenduez, oinazezko heriotza hain latzaz, egunero irainak jasanez eta barkatuz. Eta ez horien bidez soilik, baita Kanta hauetan esaten dizkiozun eta Zeuri esan diezazkizun irakasten dizkiozun hitz batzuen bidez ere; maite zaituen arimarentzat hain zaurtzaileak izanik, ez
|
dakit
nik nola eraman daitezkeen, Zuk sentitzen dituenari eramaten lagundu ezik, ez haiek merezi duten arabera, gure izaera ahularen arabera baizik.
|
|
Hau egi egia da eta, hain garrantzitsua delako, gogorarazten dizuet hainbeste bider: ez du jarduten ariman inolako eragozpenik gabe berea duenean jarduten duen bezala, ezta ez
|
dakit
nik nola jardun behar duen; gauza guztiak eraz eta egoki nahi ditu. Bada, jauregia behe mailako jendez eta purtzilkeriez betetzen badugu, nola sartuko da Jauna bere gortearekin?
|