Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2015
‎9 Berriro diot, horretarako beharrezkoa dela zeuen oinarria errezo eta kontenplazioan soilik ez ipintzea; izan ere, bertuteak lortzen eta haiek lantzen saiatzen ez bazarete, betiere txiki txiki geratuko zarete; eta Jainkoak nahi beza ez hazteagatik bakarrik izatea, izan ere, badakizue handiago egiten ez dena txikiago bihurtzen dela; ezinezkotzat dudalako maitasuna, dagoen lekuan, beti egoera berean egoteaz kontentatzea.
‎11 Erregea bere jauregian dago, eta haren erreinuan gerra asko eta gauza penagarri asko dira, baina horregatik ez du alde batera uzten bere lekua; hemen ere gauza bera, gainerako egoitzetan zalaparta ugari izan eta piztia pozoitsuak ibili eta zarata entzun arren, inor ez da sartzen han dagoen lekutik hura kenduko duenik; eta entzuten dituen gauzak ere, nolabaiteko samina ematen badiote ere, ez dira arima asaldatu eta hari bakea kentzekoak, grinak dagoeneko gaindituak daudelako, eta horrela beldur dira han sartzen, otzanago irtengo liratekeelako.
‎3 Esana dut, konparazio hauek beste egokiagorik ez delako jartzen direla; kontuan har dadin, hemen ez dagoela gorputzaren oroipenik, gorputz hartan arimarik ez balego baino gehiago, espiritua soilik balego bezala baizik, eta espirituzko ezkontzan are gutxiago, bat egite sekretu hau arimaren barru barruko erdigunean, Jainkoa bera omen dagoen lekuan, gertatzen delako; nire iritziz, sartzeko aterik behar ez duen lekuan. Ez dela sartzeko aterik behar diot, orain arte esan den guztia, dirudienez, zentzumen eta ahalmenen bidez gertatzen baita, eta Jaunaren Gizatasunaren agertze honek horrela izan behar zuen; baina espirituzko ezkontzaren bat egitean gertatzen dena oso bestelakoa da:
‎Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago: dagoen lekuan ere nekez egongo arriskurik gabe, gazteluan sartu bada ere, gauza pozoitsuak ez direlako geratuko behin edo behin berari hozka egin gabe.
‎Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak. Nik neuk uste dut, gehien gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero, ezin dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere. Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino.
‎2 Egoitza hauek Erregea dagoen lekura gehiago hurbiltzen direnez gero, handia da haien edertasuna eta ikusteko eta ulertzeko hain gauza finak daude, non adimena ez baita gai, esperientziarik ez dutenentzat guztiz ilun ez geratzeko adinako egokitasunez esateko moduari antzik emateko ere; esperientzia duenak oso ongi ulertuko du, batez ere handia badu.
‎Horregatik diot ez uste izateko gela gutxi direnik, milioika baizik; izan ere, arimak era askotara sartzen dira hemen, guztiak asmo onaz. Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arr... Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo beharra dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko.
‎Laster batean aditzera ematen du nor den. Beraz, esperientzia dagoen lekuan, nire iritziz, deabruak du kalterik egin.
‎otoitzeko atsegin hauek zeruan daudenenak bezalakoak direla: haiek, dituzten merezimenduen arabera, Jaunak nahi duena baino gehiago ikusi ez dutenez gero, bakoitza pozik dago dagoen lekuan, gozatzetik gozatzera hain alde handia badago ere, hemengo atsegin espiritual batzuetatik besteetara dagoena oso handia izan arren, hori baino askoz handiagoa.
‎Ba ote du egoterik Aitak Semea eta Espiritu Santua gabe? Ez, esentzia bat bera delako, eta bat dagoen lekuan hirurak daude, ezin zatituzkoak direlako. Nola ikusten dugu, bada, hiru Pertsonak bereizirik daudela, eta nola hartu zuen giza haragia Semeak eta ez Aitak ezta Espiritu Santuak ere?
‎Hau esan zidaten: . Honek zuen artean egotea merezi izan zuen, eta ikusten duzun jai hau guztia izango da nire Amaren gorazarrez ezarriko den egunean, eta ibili azkar hura dagoen lekuraino iristeko?.
‎Esan biezat baietz edo ezetz, zer egingo duen Angelak, bestela obedientziaren gaian eskrupuluekin arituko da. Egia da urruti deritzadala eta orain Laurentzia dagoen baino askoz ere txarrago izango dela, bere osasunari begiratuz behintzat; baina premiarik handiena dagoen lekua da, eta beraz, ez zaio begiratu behar norbere kontentuari, lurrean horri begiratzea okerra bailitzateke. Azken batean, kontenturik handiena bere aitor entzule Paulorekin egotea da, eta han horretarako aukera hobeak daude, monasteriora egokitzea izan ezik; izan ere, orain dagoen lekuan, ikusten du:
‎Egia da urruti deritzadala eta orain Laurentzia dagoen baino askoz ere txarrago izango dela, bere osasunari begiratuz behintzat; baina premiarik handiena dagoen lekua da, eta beraz, ez zaio begiratu behar norbere kontentuari, lurrean horri begiratzea okerra bailitzateke. Azken batean, kontenturik handiena bere aitor entzule Paulorekin egotea da, eta han horretarako aukera hobeak daude, monasteriora egokitzea izan ezik; izan ere, orain dagoen lekuan, ikusten du: negozioetarako Ávilan baino ere txarrago da.
‎Egia da, nik ez dudala sinesten emakumeak gutuna deabruari eman dionik, ez baitzion itzuliko hain bizkor, ezta berak dioen guztia ere; ez, emakume gezurrontzi bat izan behar du (Jainkoak barka diezadala) eta atsegin zaio berorren aitatasunarekin tratatzea. Beharbada, juzku txarra egiten ari naiz; baina nik berorren aitatasuna dagoen lekutik kanpo ikusi nahiko nuke, gaitza hobeki eragozteko.
‎du sinetsi moja haiek jasaten dituztenak eta izan dituzten sufrikarioak. Idatzi berorrek Lorenciori eta esan, idazten duenean (beharbada, San Joseren etxe horretan ez dira ohartuko eta), berorren agurgarritasunak ordaindu behar dituen diruekin, nire nebak kapera bat egiteko agintzen duela San Joserenean, ehortzia dagoen lekuan. Ez bidali berorrek Frantziskori, niri baizik, nik egingo baitut ordain-agiria; izan ere, beldur naiz ez ote dituen beste gauza batean gastatuko, batez ere orain ezkondurik dagoela.
‎Izan ere, berorrek dakienez, betiere Jainkoaren zerbitzaria izan bazen ere, orain lurreko gauzez tratatzerik nahi ez zuela zegoen; eta Haren Maiestateaz hitz egingo zioten pertsonekin izan ezik, asper asper eginik geratzen zen, nik askotan kontsolatu beharra izateraino, eta horrela, Sernara joan zen bakardade handiagoa izatearren, eta han hil zen, edota hobeki esan bizitzen hasi zen. Izan ere, nik haren arimaren gauza batzuk idazterik banu, ulertuko luke berorrek zein zor handia dion Jainkoari hain aita ona eman diolako eta zein beharturik dagoen haren seme bezala bizitzera; baina gutun batean ez dago esan den baino gehiago esaterik; dena dela, kontsola bedi berori eta sinets beza dagoen lekutik gehiago lagun diezaiokeela lurrean egonda baino.
‎Hemen uzten dizkit aita prioreak hemengo diruak kobratzeko agiriak; baina ahala falta da, Roke Huertak duena, hortik zehar baitabil bere ofizioan. Haren bidez eskatzen diot aita prioreari, Valladolidera bidal dezan, badaezpada, eta etxe honetako ama prioreagana etor dadin; izan ere, ni, Jainkoak osasun pixka bat ematen badit, hil hau eta gutxi gehiago izango naiz hemen, gero Segoviara eta handik Valladolidera joateko agintzen baitidate handik lau legoara dagoen lekuan, Palentzian, etxe bat fundatzera.
‎4 Gure aita ez dago gaur hemen, bere arreba dagoen lekuan predikua baitu, eta horrela ezin izango du idatzi, posta garraioa joan egingo delako.
‎Ez zitzaidan batere luze egin. Nik luze jardun nahi nuke honetan, baina hainbeste pilatuz, mezulariak noizbehinka baizik ez baitira aurkitzen?, uste dut hobe dela ohiko posta zerbitzua dagoen lekuan gertatzea. Azken batean, Jainkoak sufri dezagula nahi duenean, alferrik da ihes egitea.
‎3 Berorren aitatasunak arimei erremedioa ematearren soilik egin nahi duenez gero, izatez hala izan bedi, eta saia bedi haiei lagunduko diena lortzen, eta ezar beza agindu bat, hau da, fraideen monasterio bat dagoen lekuan, inor ez dadila joan mojetara hauek ezin egonik jartzera. Antequeran Millan dagoela uste dut; beharbada, ona izango da; haren gutunak behintzat, berorren aitatasunari idazten dizkionak, jostagarriak dira niretzat.
‎3 Gutunak ez ziren iritsi; alderantziz, ikaslearen bila ari da haren aita. Ez bedi horregatik nahigabetu berorren agurgarritasuna, orain aita Baltasar Álvarez dagoen lekutik hurbil bainoa. Toki horretako gotzaina ongi dagoela esan didate, eta poztu naiz.
‎Ez da harritzekoa, beste ezertan pozik ez duenez, eta bere borondateak ere izaten uzten ez dionez eta, berak dioenez, lan ugari eta izaera ahula izanik, nahigabe hartzea, gaizki ordaindua dela uste duenean. Berorren aitatasunak esan biezaio jaun horri, mesedez, berezko izaeraz utzia bada ere, ez dadila izan berarekin, maitasuna, dagoen lekuan dagoela, ezin daitekeelako hain luzaro lotan egon.
‎Hor ez balego, berorrengana jotzeko esan diot. Horregatik, arren, eskatzen diot, zabaldu berorrengana doan paper tolestua eta atera dezala gure aita Gracián maisuarentzat dena eta informa dadila non dagoen, Toledon edo Alcalán (nik uste dut Alcalá izango dela), eta dagoen lekuan dagoela, gizon hori bidal beza, arazo garrantzitsua baita, eta beste zereginik gabe baitoa.
‎Berorregatik sentituko dut, eta etxe horretan egoteko gogoa ere asko gutxituko zait. Uste dut, esan dudanez, premiarik gehien dagoen lekura bidaliko nautela.
‎4 Peru da nire neba dagoen lekua, orain aurrerantz joan dela uste badut ere. Lorenzogandik jakingo dut.
‎3 Nik benetan nahiko nuke berori dagoen lekura joatea; gauza batzuk aurrez aurre tratatzeak poz handia emango lidake, gutunez ez baitaitezke ongi tratatu. Gutxitan nahi izaten du gure Jaunak nire borondatea egitea.
‎Ez dezatela uste izan gauza ezereza denik, monasterio batean egonezina sortzea eta munduak orain ontzat dituen haientzat hain kaltegarriak diren gauzak kanpokoekin tratatzea. Ai, ene anderea, zein bestera doazen gauzak benetako espiritua dagoen lekuan!
‎Hala ere, hitz egiten ari naizen otoitz era honetan, ahalmen guztietan sortzen duen soseguagatik nik gelditasunezkoa deritzodan honetan, badirudi pertsonak oso bere gogara duela, baina batzuetan beste era batera sentitzen da, arima gozotasun honetan hain murgildua ez dagoenean; orain badirudi gizaki osoa sendotzen dela, barru eta kanpo, barne muinetan ukendu leun leuna emango baliote bezala, usain handi bat bezala, bat batean usain handia, ez gauza batena ezpada askorena? dagoen leku batera sartuko bagina bezala, eta ez dakigu zer den ezta non den ere usain hura, bakarrik gu guztion barnean sartzen zaigula; [3] honelakoa dirudi gure Jainkoaren maitasun guztiz leun honek: sartzen da ariman leuntasun handiaz, eta poztu eta asebete egiten du eta ezin du arimak ulertu ez nola ez nondik sartzen den ondasun hura.
‎Eta norbere buruagan ikus dezaten faltarik nabarmenenaz zentzatzeko erabakia har bezate eta erreza Gure Aita bat, Jainkoak hartarako grazia eman diezaien. Bakoitza, dagoen lekuan, belaunika bedi eta labur labur kontzientzia azter beza.
‎Utz itzazue, esan dudanez? beldurrak, zertan beldur izan ez dagoen lekuan. Norbaitek beldurra sartzen badizue, ager iezaiozue apaltasunez bidea.
‎2 Baina hori, karitatea dagoen lekuan eta, hain gutxi izanik, egon ziur ez dela sekula faltako sendatzeko ardurarik. Baina ahultasun eta emakumeen gaitz txiki batzuengatik, ez jardun, arren, aieneka, batzuetan min horiek deabruak jartzen baititu irudimenean; joan eta etorri egiten direnak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia