Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2000
‎Barre egin zuen Margak, eta barre egin nuen nik ere. Barre egin genuen, baldar eta ozen egin genuen barre, eta gero, barrez artean ere, Coca-Cola banaketako kamioi herdoilduaren atzeko plataformara igota, aterki hautsi baten eta josteko makina zahar baten ondoan, buruz gora etzan ginen eskutik helduta, larrugorritan.
2001
‎Baina une horretan, senarra neurea nuen, goitik behera. Ohean, buruz gora etzanda, biluzik, hankatartea irekita. Gure gizon handi eta inportantea zeinen txiki eta bihurri bilakatzen zen bere" maskulinitatea" nire mingainarekin inguratzen nuenean!
2002
‎armario gainean aratinik: buruz gora aratu: arakatu aratza:
2003
‎Barkamena eskatu nahi zion. Rakel buruz gora jarri zen, lo oraindik ere. Gertutik haurtxo bat zirudiela pentsatu zuen Oskarrek.
2007
‎Bulego honetan ez da inor ausartzen Nekanek mahai gainean izaten dituen boligrafoak ukitzen. Boligrafo urdin, beltz eta gorri bana izaten ditu plastikozko edalontzi batean sartuta, beti buruz behera jarrita, eta hauekin batera arkatza, ondo zorroztuta eta buruz gora , etxea zaintzen duen txakurra bezalaxe, lapurraren eskuan hozka egiteko prest. Boligraforen bat falta duela ohartuz gero, ez dakit nola esan, zoratu egiten da.
2008
‎Ordu erdi zen Federerrek partida irabaziko zuela bazekiela, baina halere ez zuen poza ezkutatu ospakizunean. Emozioak lurperatzeak ez du zentzurik, eta oso dotorea ez izan arren, buruz gora etzan zen, barre gozoa aireratuz.
‎Ate zirritutik, haize hotza ailegatu zait hanketaraino, oinutsik nago. Hankak jaso eta berriz ere ohean etzan naiz buruz gora sabaiari begira. Maindire maiztu zikinduak ukitu ditut nazkaz.
2009
‎Etxetik kanpo ibiltzeko zuzia erabiltzen zen. Gari-txolen goiko muturrari, garia jo eta garaua atera ostean galtzu multzoak buruz gora ipinita egiten zen sortari su emanda sortzen zen zuzi. Bat eskuetan eta beste bat besapean eroaten zuten antzinako jatabearrek.
‎Barre egiten du gero. Eta ohean etzaten da, buruz gora eta zoriontsu. Begiak zabal-zabal.
‎KANDIDO ohean buruz gora etzanda, pentsakor. Aurrekoan ikusi zuen gizonaren oroimena datorkio.
2010
‎Auto kanpoan, jada, NAIA buruz gora etzaten du PERUk. NAIA negarrez, minduta.
‎LUKAS ohean buruz gora etzanda, musika entzuten (MP4ean), besoak buru atzean jarrita. Atean jotzen dute, baina ez du entzuten.
‎Ohean etzan eta une batez buruz gora geratu zen. Zer pentsatzen ari zen?
2011
‎Eta halaxe nahi zuen andereak, minarekin batera mamitzen zelako gozamena. Bi mihiek iltzatua, andereak benetako gizonezko gorputzarekiko konparazioa imajinatu zuen, baina erkaketa desegokia zen, susmatua buruz gora ala buruz behera ote zebilen ere ezin zuelako jakin. Gerria mugitu zuen eta itzelezko zurrunbiloa bihurtu zitzaion gogoa.
‎Belarretan buruz gora jarri, eta Lindari begiratu zion.
‎Eta beti kontu berdina; beti berriketaren bat amets baten gainean, edo ateraldi txororen bat, edo azkena irakurritako zaborren bat. Stanley buruz gora etzan eta hankak astindu zituen, iturri bizi baten antzera. Baina halere...
‎Une hartantxe, Xantik ostiko bat jo zion aireari, espasmodikoki, eta gure hizketa goxoa eten zuen, era ezinago zakarrean. Gero, bere hartantxe gelditu zen atzera, decubito supino edo prono, ez dakit, buruz gora behintzat.
‎IBI ohean buruz gora etzanda, musika entzuten, lasai, erritmoari jarraiki. Atea jotzen dute.
‎Umea ateratzen ez bada fortzepsak erabiltzen dira, eta prozesua txarto joanez gero, berriz, zesarea. OME k5 dioenez, emakumeak ez dira litotomia posizioan jarri behar( buruz gora kokatuta); emakume bakoitzak erabaki beharko luke erditzerakoan. Oxitozinaren erabilera interbentzio handitzat jo behar litzateke dituen arriskuengatik.
2012
‎Eta egia zen: buruz gora jarrita, bihotz zuri bat ageri zitzaion saihetsen partean.
‎Deseroso sentitu nintzen, goizeko argiak isurtzen duen errealitate gordinean ez baitzegoen amultsu izateko arrazoirik. Disimuluan jiratu eta buruz gora jarri nintzen. Erdi lo jarraitu nuen pixkatxo batez, Amets ere iratzarri egin zela jabetu nintzen arte.
‎Koitoan gomendatutako bikotearen posizioak Espermatozoideen grabitatearen legea errespetatzen dutenak dira haurdunaldia errazteko jarrera sexual gomendatuenak Haurdun geratzeko sexu-jarrera gomendatuenek (oinarri zientifiko zalantzagarriarekin edo gabe, ikusi dugunez) grabitatearen legea errespetatzen dute espermatozoideentzat. Emakumea buruz gora etzanda egoteko aholkuarekin batera, jarrera horiek bat datoz Newtonen legearen alde. Komeni da, noski, horiei jarraitzeko interesa ez bihurtzea inola ere faktore negatibo, barne-harremanak «neurotizatzeko» gai.
‎Olatuak egokiro borobiltzen dira. Zafla ederra bildu dut, hala ere, zazpigarrenak buruz gora aurtiki nauenean.
‎Hirukote xelebreari erreparatu nion. Itsasora begira zeuden, hondarretan buruz gora etzanda eta ukalondoen bidez enborra altxatuta. Aldamenean, maleta marroi zikin erraldoi bat zegoen, antzinakoa zirudiena:
‎Eta Ramirok, izututa, Carretas kalean behera jarraituko du korrika, non dago orratz txikia?, bere buruari xuxurlatuz non dago, non dagoen orratz txikia. ...lde zuriak, Ramirok soilik idatziko dituenak bere urratsen arrastoarekin, elurrak berriz ezaba ditzan, ezabatuz honela Ramiroren istorioa, Ramiroren arrastoa, non sartu zara?, ezabatuz Ramiroren orkatilak, non zaude?, ezabatuz belaunak, eta Ramirok, ezingo baitu korrika egin, hotza sentituko du, hotz zimela, eta lau urrats aurrerago, Jacinto Benavente plazatik gertu, lur jota, zerraldo eroriko da, buruz gora geldituz, elurretan etzanda, eta bere gainean izango duen balkoian kikilduta egongo diren usoetan pausatuko du begirada, dardararik izango ez duten uso elurtu horietan, elurrak guztiz estaliko duen arte, bere istorioa, bere istorioaren amaiera, estaliz, desagerraraziz, justu Santa Cruz elizako kanpaiak hamabiak jotzen ariko diren une berean, orratz handiak jan egin du orratz txikia.
‎Jarri buruz gora eta han bat lurrean duzula.
2013
‎Mundua alderantziz ikusteko behatxulo bat, nondik oro den bezala ikusten baita: batzuetan buruz gora eta besteetan, berriz, buruz behera.
‎Zeren, mezuak, egia esan behar bada, egia biribil bat baino ez zuen adierazten. (Versusek, garai hartan, tontotzat zeukan bere burua.) Eta, orduan, arazo psikomotoreak dituen umetxo baten antzera, Versus buruz gora etzan zen karkaraz lehertzera, inoiz bere patu txarra deitoratu gabe eta ezgaitasun bortitza kirol-lege osoz hartuz, umoredun naufrago orori dagokion moduan, hain justu ere.
‎Hiru postura erabiltzen zituen horretarako: belauniko, eserita eta buruz gora etzanda. Goizean, eguerdian eta gauean jotzen zuen, puntu kardinalen jitea ere txandakatuz.
‎Dionixiok negar-zotinari laga, uholdeak arrastatua izan zèn arrain erdi anestesiatuak, arestian galdutako borondatea berreskuratzen zuela, mugitzeari ekin zion, adimenak argitutako bidetik? eta hasperenka ari zen une hartan, ohe gainean jarraitzen zuen, bestelakoan, ez buruz behera, buruz gora baizik?. Ate-kolpetxoak entzun zituenean, berriz, hasperenak isildu eta erne jarri zen?
‎Dionixiok negar-zotinari laga –uholdeak arrastatua izan zèn arrain erdi anestesiatuak, arestian galdutako borondatea berreskuratzen zuela, mugitzeari ekin zion, adimenak argitutako bidetik– eta hasperenka ari zen une hartan –ohe gainean jarraitzen zuen, bestelakoan, ez buruz behera, buruz gora baizik– Ate-kolpetxoak entzun zituenean, berriz, hasperenak isildu eta erne jarri zen... baita ohetik jaiki ere, beste kolpetxo batzuk entzun zituenean.
2014
‎Santutxukoaren freskotasunak sustoren bat eman zion Celtako atzeko lerroari, eta bere erdiraketa bat izan zen zuri-gorrien erdiraketa onena, tamalez ez zuen errematatzailerik aurkitu (83 min). Azken aukera, dena den, etxekoek izan zuten, azken segundoan, Bermejok baloia buruz gora bidali zuenean.
‎Ezkerrera begiratuta, Mariok emaztearen bizkarra ikusten du. Berak nahiago du buruz gora egon.
‎Amaginarrebaren gelara iristean, buruz gora ikusi dute emakumea, ahoa zabalik. Elena hurreratu da harengana.
‎Denek ikusi nahi zuten mirakulua. Bi neska dantzan hasi ziren, tableta buruz gora . Inspektore-ordeak nekez berreskuratu zuen bere ordenagailua.
‎Misiolari-jarreran, eta ondoren berriz misiolari-jarreran, eta ondoren ni gainean eta hura buruz gora .
2015
‎Edo alderantzikoa: hura buruz gora erori zen, eta bizikletak aparkatzeko burdina zut asasinoa garondotik sartu zitzaion, garbiro, sablerik zorrotzena bezala, eta ezkerreko begitik irten zitzaion, begi nini-ninitik. Baina hark garrasi ttiki bat jaulki zuen, sabeletik irten zitzaion zizpuru automatiko bat, eta ez zen berehalakoxean hil, bi ostiko behintzat eman zituen azken hatsa bota aurretik, eta neskato hark ez zuen lore-izenik, bordion izena baizik, gaixoak.
‎Bere handiusteagatik lotsaturik, bai eta gudarostearen buruan erasoa jotzean egindako esku-imintzioengatik ere, Ramsay jaunak herabe samar zirikatu zituen semearen hanka biluziak berriro, eta gero, emaztearen baimena balu bezala. Ramsay andreari zooko itsas lehoi handia gogorarazi zion mugimendu batekin, arraina irentsi ondoren buruz gora jarri eta ura danba jotzen duenean, igerilekuko ura alderik alde dantzaraziz?, Ramsay jauna murgildu egin zen ilunabarreko airean, jadanik mehea, hostoen eta hesien muina hartuz, baina, ordainetan bezala, egunez eduki ez zuten distira emanez arrosei eta krabelinei.
‎" Zertan aritu zara hainbeste denboran?", egin zuen barre. Dollyk gainetik kendu eta bera buruz gora geratu zen, nerabe baten estasiarekin eta katoliko baten erruarekin. Handik gutxira, Dolly ispilu aurrean zegoen, arropa tankerako zapi arin urri haiek zuzentzen.
2016
‎Txikiagoa zirudien orain, baina lehen baino luzeagoa. Ate nagusiaren bestaldeko horman sarde-koilara-aizto erraldoi batzuk zeuden buruz gora eskegita. Ezker aldean mahai mordoxka bat zegoen ilaran, eta eskuin aldean barra, lehen bezala.
2017
‎Nola Jainkoa zerbitzatzeko bidea gogotik dagoenarentzat baita lau eta zabal, ez luke nahi Deabruak zabaltasun hari beha geniezaion; baina, zenbait mehartasun eta buruz gora ere baitu, hura nahi luke ikus genezan.
‎aterantz abiatu nintzen, mahaian ahaztutako liburua berriro oroitu, atzera egin, liburua hartu, berriro atera, eta behin jantokitik at eskaileretan gora lasterka, orain bai, mailak hirunaka igoz, pasabidean barrena ziztu bizian eta logelan sartu arte. Anaia komunean, liburua utzi nion ohe gainean, orain bai buruz gora , portada ikustean ahaztu ez zezan; leihoratu nintzen, eta han zegoen Susana, oraindik gailetarekin.
‎Baina jada berandu da gurean, berandu, nahi nuen bezala, ilargiarekin dantzan aritzeko; berandu, buruz gora jartzeko; aspaldi jausi ginelako izarretatik behera gurea omen den harreman horizontalera.
2019
‎Belaunak eta ukondoak urratu zitzaizkion. Lurrean buruz gora jarri, eta inguruan ikusi zituen. Arnasestuan, gorputzeko giharrak beroturik, jauntxoen irribarrea aurpegian, ehizaturiko piezari begira.
‎Urko bere ondora hurreratu zen. Oinarekin aldaka indartsu bultzatu, eta buruz gora jarrarazi zuen erraldoi hura. Pistola kopetara zuzendu zion, begi ertzak zimurtuta.
‎Hemendik aurrera, normalean bai: leihora edo beste edozein apal-barrenera iritsi bai, buruz gora iritsiko da, eta bertan jira eta burua beheraka duela kokatuko da. Harri  tzekoa, baina halaxe egiten dute gehienek.
2020
‎Gaurkoan proposatzen dizuedan jolasean 7 kartako ilara bat daukazue aurrean. Kartak buruz gora edo buruz behera egon daitezke.
‎Aztertzen ari zaren karta buruz behera baldin badago, buruz gora jarri eta hasi hurrengo urratsarekin
‎Aztertzen ari zaren karta buruz gora baldin badago, buruz behera jarri eta hurrengo kartara mugitu
‎Jarraibide horiei men eginez, zenbat urrats eman beharko dituzu 7 karta buruz behera egotetik buruz gora egotera pasa daitezen?
‎Ez da posible jarraibide horiekin 7 kartak buruz gora jartzea.
‎Harekin fantaseatzen geratzen da laburki, besteak behean entzuten baititu. Pentsa  tzen du Helen buruz gora etzanda dagoela. Dutxan pentsatu behar zukeen hori, baina nekatuta zegoen.
‎Marianne buruz gora etzaten da, burua burkoan, hankak edredoiaren gainean luzatuta. Lanparari begira geratzen da:
‎Orduan bueltaka hasi da trapezioaren barra ardatz hartuta, itzuliak banaka eginez hasieran eta gero abiadura areagotuta gurpil baten moduan. Segundo batzuk jiraka ibili ondoren, gelditu eta buruz behera geratu da, oinak barraren ertzetan bermatuta, eta horrela egin ditu kulunka batzuk alde batera eta bestera, berriz buruz gora jarri, barrari eskuekin heldu eta plataformara itzuli den arte.
‎Bale, etzan buruz gora eta eman besoa.
2021
‎(Nahi baduzu, badaude artikuluak interneten). Hala ere, zaila izango zen ulertzea Kopernikoren garaian, gizakiak nola demontre ote zeuden kontrako hemisferioan, buruz gora ala buruz behera. Eskerrak mende bat geroago Isaak Newton etorri zitzaigula Grabitazioko legearekin.
‎Eta honela, Anderren birkokaketa pairatu behar izan dutenetako batek ere baja hartu behar izan du. Aspalditik zekarren bizkarreko mina areagotu egin zaio azken asteetan eta, Nolotil otartekoak jateaz gain, medikuak etxean gelditzeko agindu dio, buruz gora eta sabaira begira, Josu bezala (gogoratzen Josu, gure zero pazientea izan zen).
‎Asperen egin, eta buruz gora etzan naiz. Uretatik itzultzen ikusi zaitut orduan.
‎Pediatrek lehen urtean ematen dizkizute horri buruzko aholkuak: haurra buruz gora etzan (eta zure ama mindu, bera ere ez zelako askoz lasaiago ibili, ziur asko, gu buruz behera etzaten, “eta bizirik zaudete, ez? ”), panpinarik ez inguruan, burukorik ere ez, kontuz tapakiekin, bero handiegia ez da ona, tetea katerik gabe, erretzailea baldin bazara lehen hiru hiletan... Bat-batekoa eta ustekabekoa.
‎Gau osoan zelatan aritzen nintzaion, eta alde batera okertzen bazen, fetu jarreran jartzeko, zuzendu egiten nuen: ez zen buruz behera uztea bezain arriskutsua, baina bai buruz gora uztea bainoago. Eta esnatu egiten zen.
‎Baina halaxe nengoen, haur negarlaria besotan, zeina zotinka ari zen, infernutik bueltan baletor bezala, pediatra arrotz batek burua eskukatu ondoren. Buruaren alde bat bestea baino zanpatuagoa zuela esan, eta hartu gaituen osasun langile orori entzundakoa errepikatu zigun; umea buruz gora jarri behar dela, baina burua maiz aldatu behar zaiola jarreraz, aldeetariko bat ere zanpatuta ez geratzeko. Normala dela, ordea, haurrek burua jartzeko alde kuttun bat izatea (eskerrak, “normala da”, hori esan du, hots, ez dela nire errua); orokorrean, sehaskan amari begira egoten dira.
‎PSTaburutu aurretik, pazienteek ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) eta audiograma egin eta zain bidezko antibiotikoa jaso behar dute (amoxizilina etaazido klabulanikoa). Prozeduran zehar, pazientea buruz gora etzaten da, burua kirurgialariaren kontrako aldeari begira. Bestalde, aurpeginerbioaren monitorizazioa egiteko, anestesian erlaxazio muskularra ekidin behar da ahal den neurrian (6).
2022
‎Zer, noiz, zenbat eta nola eskaini asmatzeko gaitasun berezia du emakume honek. Aritu da baso eta erreketako irudien proiekzioari zuzenean musika jartzen, ohean buruz gora etzanda kantatzen, belauniko, dantzan… berdin zaio. Berdin zaion bezala gitarra bat ala beste hartu, teklatuarekin egin, perkusioaz lagunduta ala a capella.
‎Nahikoa izango da 1,5 -2 ml botatzea sudur-hobi bakoitzean bi urte bitarteko haurrentzat eta 5 ml haur helduentzat. Etzan umea buruz behera edo buruz gora —ondoen eusten zaion moduan—, baina saiatu burua alde batera biratzen, eta saiatu atzera ez egiten. Izan ere, mukia belarrirantz bultzatzeko arriskua dago, eta horrek otitisa eragin dezake.
‎Tummy time, bai ala ez Haurra lotan jartzeko jarrerarik onena buruz gora , nahiz eta kontuz ibili behar den plagiozefalia posizional, deformazioa garezurrean, haurra ahoz gora etzanda oheratzen baita. Baina albo batean lo egitea ez da hain segurua, eta ahoz behera egitea (ahoz behera etzanda) arriskua areagotzen du bularreko haurraren bat-bateko heriotza. Hala ere, haurra bertan egotea buruz behera, barriguingoan esna dagoenean eta denbora-tarte jakin batean (eremu pediatrikoan esaten zaiona) tumm-time) oso onuragarria da zure ongizate fisiko eta emozionalerako.
‎Bota gara lurrera: Gorgoni buruz behera, eta ni buruz gora . Ergel hura konturatzerako, pistola atera patrikatik eta tiroa jo nion, kopetaren erdian!
‎Jakitun denez ezingo diola ihes egin oso urrutira igeri eginda ere, besakadak emateari utzi, eta buruz gora etzan da. Atertu du.
‎Viktor izatea. Viktor izatea eta lepoak estutzea, bere hankekin bestearen hankak zabaltzea, buruz gora dagoenari buelta ematea, sotiltasunik gabe. Eta konturatu da hori emakumeek ematen diotela.
2023
‎Mukizu batzuk botatako petardoa delakoan, hotsa sortu den eremura so egin dute instintiboki, arreta asko ipini gabe. Eurengandik hamar bat metrora, tamarindo baten gerizpean agure bat dago buruz gora etzanda. Odola.
‎Juanak ez zuen sekula elurra ikusi, eta hain zegoen emozionatuta, etxe atarian automobila geratu aurretik, atea ireki eta salto egin baitzuen. Eta irristan atariko soropilera jo, buruz gora etzan, eta elurtzan igeri hasi zen. Bistaratu ziren portxean nire senideak, eta han ikusi zuten, aurrenekoz, beren lehengusuaren neska-laguna:
‎Trena gelditu egin da. Metro batzuk aurrerago, trenbidearen bestaldeko sastraken artean, Pabloren gorputza buruz gora .
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia