Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎–Ministerio de Fomento, ri dagokiona izango zen, hain zuzen, Moyano legearen administrazio orokorrari buruzko ataleko lehenengo artikulua (legearen 243 art.). Honek irakaskuntzako goreneko gobernua maila guztietan ministerio horren buruaren esku uzten zuen, eta bere agindupean Zuzendari Orokorra izango zuen, zeinak irakaskuntzaren administrazio zentralaren ardura izango zuen (244 art.). Bestalde, administrazio orokorraren barruan ere, legeak atal osoa eskaini zion. Real Consejo de Instrucción Pública, izena izango zuen erakundeari (245/ 258 art.), legeari esker ordura arte izan ez zuen egonkortasuna ziurtatuz.
2004
‎Orain, libre geratu ondoren, 23 urteko okin hau ere Afganistango Peshawarren bizi da. Gorputzez gaizki geratu dela esan dio kazetariari, baina batik bat buruan utzi dizkiola markak: «Ez dut irri egiten, ez dakit ezerekin plazer hartzen, eta gauez amesgaiztoak ditut beti».
2005
‎Bestetik, Garnier Belle Color laginak ez ditu ile zuriak egokiro estaltzen eta LOréal Excellence eta Schwarzkopf Brillance ez dituzte xerloak era homogeneoan tindatzen, tigre antzeko burua utzirik.
2007
‎Nekorak kozinatuta daudenean, ireki egin behar dira. Lehenik eta behin, komeni da triangelua sabeletik bereiztea, oskolari buruaren aldetik utzi zuen zulotik eustea eta gorputzetik hankekin tiratzea. Ondoren, brankiak kendu eta begietako aldea beherantz bultzatzen da.
2008
‎Han eta hemen miatuz, pattar pixka bat bazuen botila bat aurkitu nuen, Handsentzat; eta neuretzat galletak, kontserbako frutak, mahaspasa mordo bat eta gazta puska bat hartu nituen. Kubiertara itzuli nintzen harekin, lema buruaren atzean utzi nuen dena eta, badaezpada kontramaisuaren ondora inguratu gabe, brankako ur tankeraino joan eta bapo edan nuen; eta orduan, ordura arte ez, eman nion Handsi pattarra.
‎(off) Nik neure ametsen munduan murgildu nahi nuke, neure buruari utzi, esperientzia bizitzeko. Gizonek, bestalde, eurekin batera xamanen zereginetan parte hartzea nahi lukete.
‎Eta barrezka aldenduko da. ITXASO festa buruan uzten dugu, pozik.
‎Atentatu horretan progresisten buruak zortzi tiro jaso zituen, eta hiru egun beranduago hil zen. Hilketa horrek armada, gobernua eta alderdi aurrerakoia bururik gabe utzi zituen, eta beste alde batetik, erabakigarria izan zen II. Karlistaldiaren eztandan. Amadeo I.a Cartagenara ailegatu zenean politikoki umezurtz aurkitu zen, bere etorrera diseinatu zuena, herri ezezagun hartan bere aholkulari nagusia izan behar zuena, ez zuelako ondoan izango erabakiak hartzeko orduan.
‎Petrolio zenita aztertzen duten mundu osoko 20 herrialdetan baino gehiagotan dagoen erakunde sarea da ASPO, hau da, noiz izango den ekoizpen handieneko unea eta noiz gainbehera. Pedro Prieto presidenteordeak (Madril, 1950) ez du txotxongilo bururik uzten: hiru hamarkada petrolio baino gehiago ez direla geratzen nabarmentzen du, Espainiako egoera energetikoa dramatikoa dela dio, gasak edo energia nuklearrak ere laster dituztela, eta energia berriztagarrien defendatzaileak errealitatetik urrun daudela ziurtatzen du.
‎Pilotalekutik kanpo une garratz asko igaro dituela dio Lopezek, okerrenak enpresaz aldatzea erabaki zuenean. Udan Jai Aliverekin jokatu nahi zuen Euskal Herrian, eta, Daniako buruek uzten ez ziotenez, AEBetan ere pilotalekuz aldatu behar izan zuen. Garai hartan lau hilabete egin behar izan zituen jokatu gabe.
‎Inoiz ez diozu zeure buruari baimendu Hermanni horrela begiratzea. Hor zegoen denbora guztian, baina ez diozu zeure buruari utzi, bazenekielako, begiratzen bazenuen, mundu bat zegoela. Beldurra deitzen zaio horri.
‎–Ibon hori maite duzu orduan, baina nik erakartzen zaitut. Zure buruari utziko bazenio, gaurko emakume bat bihurtuko zintuzkedan, oraina eta betikoa bere baitan bizi dituen emakume bat, emakume tragiko bat, emakume bat, eta ez inguratzen gaituzten izaki aludun horietako bat. Edo beste modu batera esateko, ez didazu uzten, hori zure edertasunagatik, berezkoa zein jantzien bidez lortzen duzuna, bide erdia egina duzula.
‎Pentsamendu formalean, subjektuak bere burutik at uzten du dena, hau da, munduaren aberastasunari sistematikoki uko egiten dio, ukatutako hori bera baino bestea izango balitz bezala; pentsamendu formala, horrela, ezezkoaren esperientzia da, determinazio negatibo horiek, hain zuzen, bere identitatearen aukeraren oinarria direla kontuan hartu gabe.
2009
‎Bere begi erorien zirrikituetatik begiratzen ziola, aitak gezi burua jasotzeko aitonaren atzera jo, eta prozesua errepikatu zuen. Azkenean, mendi maldan hainbat aldiz gauza bera egin ondoren, Aitatxi bere suhiak gezi burua utzitako tokira hurbildu, esku ahurrean pixka batez eduki, bizkarra jaso, eta bakeroen txanpon poltsikoan gorde zuen. Aitona hil ondoren, idazmahaiko paper eta ebakin eta zirriborro artean topatu genuenean, osorik eta akatsik gabe zegoen artean.
burutik behera utzi dut
‎Baino xoriak destinuan bideak bezalakoak dire, sobera agudo ihesi egiten dutenak gure menerat beren burua uzteko.
‎Bai, nik gauzak gaizki ikusten ditut hemendik aurrerat. Gazteria gehiena galdua da, bere buruari utzia, drogaz eta bertze zikintasunez pozoinatua. Adineko jendeak, ez direnian berak burua biratuak, ez dire batere errespetatuak, eta holaxe denak beren alde batere ordenik gabe joaki dire, tira harat eta tira honerat, dena porrokatuz.
2010
‎Bizkaiko erresistentzia horda marxisten edo samalda gorri separatisten triskantza baino ez zen izan, Italiako eta Alemaniako hegazkin faxisten eta nazien sarraskia eta harakintza isilduz. Hegazkin militarrek Durango eta Gernikako etxeen hondakinak azpikoz gora utzi zituzten bezala, nazionalkatolizismoaren gerra erabatekoaren propagandan historialari ofizialek buruz behera utzi zuten gertakizunen zentzua:
‎[OFF] Erabat zabartu nintzen. Neure burua utzi egin nuen.
‎KLAUDIA. Egunen batean burua utziko duzu!
‎Agirrek De Gernika a Nueva York pasando por Berlm liburu ederreankontatzen duen bezala, nazien eskutik ihes egin ahal izateko Berlinera abiatu zenlehendakaria. Momentu ezin latzagoan bururik gabe utzi zuen Euskadiko Gobernua lehendakariaren desagerpenak.
‎Inkoherentzia bera zaie dirua mugaz harainditik jiten delarik. Eta irrigarria da nola Udalbide eta Euskal Jaurlaritzatik, ez dakit nor xuxen, EAJ dudarik gabe, aise amore eman duten nazionalismo frantsesari, Z’ ko buruaren esku utziz, beraz UMP renean, euskal kulturan nork behar duen lagundua izan edo nork ez. Inkoherentzia baten kentzeko.
2011
‎" (Metafisikaz, ezer asko ez. Gehiegi pentsatzen dut —nor naiz, zer esango ote dute—, eta ez diot neure buruari uzten naizen bezala joaten —itsasoan, igeri asko eginez, uzten joan[...] —, neuk nolakoa naizen dakidan eran. Askoz espontaneoagoa izatea gustatuko litzaidake eta neure instinto eta beharrei askatasun osoa ematea)".
‎Ez naiz beti ongi portatu zurekin, gorrotatuko nindukezu bizirik bazina. Egon adi buruak uzten dizkizun arrasto itxuraz inkoherenteetara ere, irakurle. Botila hautsiren baten hondakin porrokatuak, bart gaueko egur kiskaliaren aire urruna, scouten kanpalekuren bat behiala gitarra hippy zahartxo baten abaroan, anaitasunezko kantuak," zergatik galdu itxaropena berriz ikusteko, zergatik galdu itxaropena berriz elkartzeko", etorkizuneko enkontru gauzatu ezinak ospatuko dituen jendea, hain gutxi iraun eta hain azkar itzaltzen da udako adiskidetasun bi astez eternala.
2012
‎Felip Puig Barne kontseilariak hori ukatu egin zuen, baina dimisioa aurkeztu zion Masi. Presidenteak, ordea, ez zion onartu, eta mosso en eliteko taldeen buruak utzi zuen kargua. Orain, Masek Barne Sailetik atera du Puig, baina gobernuan mantendu du. Enpresa eta Enplegu Sailean?, CDCko kide indartsuetako bat baita.
‎Indarka ari zela, nekatuta, zuela sentitu zuen. Etsita, bere burua utzi egin zuen. Urpera zihoan mantso, hondoa jo zuen arte.
‎Internet konexioa mantsoegia zen. Nazkatuta, telefonoa burukoaren ondoan utzi zenuen. Ate joka norbait.
‎Honen egoera tamalgarrian egin nuen aurrera, eta laster iritsi nintzen lehorrera; han bizkargune batean eseri nintzen atseden hartzeko eta zer egitea komeni ote zen hausnartzeko. Pixka bat indarberritu nintzenean, herrialde hartan barrena sartu nintzen, aurkituko nituen lehen basatien esku neure burua uzteko erabakiaz, eta zenbait eskumuturreko, beirazko eraztun eta beste bitxikeriaren baten truke neure bizia erosteko asmotan, horrelakoz marinelak sarri hornitzen direnez bidaietarako, neuk ere zerbait bai bainuen aldean. Landa zuhaitz ilara luzeek banatzen zuten, ez giza eskuz landatuak, berez etorriak baizik; belar ugari zegoen eta zenbait olo soro.
‎Zeren ez da zeruaren aurka borroka egiten, ez baitzaio ihardukitzen aingeruen irribarreari! Zeure buruari utzi egiten diozu ederra, xarmanta, adoragarria den horrek herrestan eraman dezan!
2013
‎Aaa! . Katia ezusteko jostailu harekin esku artean bere burua uzten saiatu zen. Abandonatu egin zuen bere burua erabat plazerezko paroxismo hartan.
‎Oraingoz burua Rion daukat. Gorputzak eta buruak utzi arte egon nahi nuke, asko gozatzen dudalako. Piraguismoan ez dago morfologia tipo bat, asko luza daitekeen kirola da.
‎Ariketa errazago egiteko, burua eskuoihal batean berma daiteke, abdominalak indartu arte, eta zangoak 45º an baino gorago jar. Halaber, eskuak buruaren atzean utz daitezke, besoen mugimendua egin gabe.
‎Bilaketa hori barnekoa izan daiteke, hautagaiak enpresaren barruan bilatzen direnean, edo kanpokoa, kanpoan bilatzen direnean.Hautagaiek proba eta elkarrizketa batzuk egin dituzte, eta emaitzen arabera egingo da hautaketa. Normalean, prozesu horren azken urrats gisa, giza baliabideen sailak bizpahiru hautagai proposatzen ditu, eta lanpostuari dagokion saileko buruaren esku uzten du azken elkarrizketa eta azken erabakia.Langile berrientzako harrera plana. Langile berriak enpresara ahalik eta azkarrena molda daitezen, behar bezala planifikatu behar da nola sartuko diren enpresan.
‎Ez, Kench zure buruan utz ezazu!
2014
‎Neure burua uzteko eskatzea da.
2015
‎Kasu, euskal klasikoetan orain arte topatu gabe nituenak aurkitu ditut (aipatutako klasikoen nire ezagutza ez izanik batere exhaustiboa, dena esan behar bada). Harritu nau bere poesia lizunaren gordinak, kontuan harturik 1950 urtearen bueltan idatzita daudela, eta nola dabilen baten eta bestearen kontra jori, bururik utzi gabe inoren lepo gainean; Haur besoetakoa nobelan, berriz, pederastiako harreman baten kontakizun garratza ematen zaigu, literarioki nire ustez bikaina lehen erdian, esajeratuegia amaieran. Jakina da:
‎Gasteizko egoera baldintzatu dezake horrek. Guk akordiorako egin dugun eskaintza talde guztiei zabalduta dago. Une honetan kanpoan bere burua utzi duten bakarrak sozialistak izan dira, ez dutelako akordio bat ikusten gurekin. Ateek irekita jarraitzen dute sozialistentzat, hala ere.
‎Baina, X k ni uzteak baino beldur handiagoa ematen dit honek: X k ni uzteagatik nik neure burua uzteak.
‎Kolorerik gabea; ertzak eta angeluak; xumetasun tinkokoa. Baina Ramsay jaunak hartan josten zituen begiak, inoiz ez zion bere buruari uzten beste inoratzen edo saihesten, harik eta bere aurpegia ere higatu, eite aszetikoa hartu eta apaindurarik gabeko edertasun haren partaide bihurtu arte, Lilyrentzat ezin hunkigarriago. Orduan gogoratu zen. Ramsay jaunak lehen bera utzitako leku hartan zutik, pintzelari eusten?
‎Handik gertu bizi zen Angele, ordurako familiarekin, eta hippien mugimenduaren erdigune izan zen Haight Ashbury kale gurutzaketatik gertu eramaten zituen alabak eskolara. Jende ona ei ziren hippiak,, azkarrak haietako asko, baina arrunt beren buruak utziak zituztenak. Beti gitarra eskuan, beti drogatuta?.
‎utzi: bere buruari ichi eusan lurrera jausten, bere buruari utzi zion lurrera erortzen?.
‎Liburua burukoaren gainean utzi dut, kontuz, letren
‎2 Eta, ba ote da horri aurre egiteko biderik? ...nahi diola arimari, hau hainbat aldiz eta hain benetan jarri denez gero beraren eskuetan, eta gogo beteaz bere burua oso osoan eskaini dionez gero, kontura dadila honezkero ez duela bererik ezer, eta era nabarian mugimendu oldartsuaz harrapatua da; eta erabaki zuen, inoiz ikusi baduzue, anbarak jasotzen duen lasto batek baino gehiago ez egitea bere aldetik, eta hain ahaltsua denaren eskuetan bere burua uztea, gauzarik hoberena nahitaezkoa bertute egitea dela ikusten baitu. Eta lastoa aipatu nuenez gero, egia da, izan ere, erraldoi batek lasto bat jaso dezakeen bezala jasotzen baitu espiritua gure erraldoi handi honek.
‎...ere, Haren Maiestateak beragatik egiten duenari begiratuz eta bere buruari begiratzera etorriz, beharturik dagoenerako zein gutxi zerbitzatzen duen, eta egiten duen gutxi hori ere hutsegitez, hausturaz eta nagikeriaz beterik, egintzaren bat, egiten badu, zenbaterainoko inperfekzioz egiten duen ez gogoratzearren, nahiago du ahazten saiatzea eta bere bekatuak gogora ekarriz, Jainkoaren errukian bere burua uztea; zerekin ordaindurik ez duenez gero, bekatariekin beti izan duen bihozberatasun eta errukiaz erremedia dezala.
‎liluramendua apurka apurka doa kanpoko gauza hauei hilez, zentzumenak galduz eta Jainkoagan biziz. Gainezkaldia Haren Maiestateak arimaren barne muinean ematen duen albiste bakarretik dator; abiadura handi batez beragandik goragora eramaten duela iruditzen zaio, eta, bere iritziz, gorputzetik joan doakio; eta horrela, eramaten duen lekura eramaten duela, Jaunaren besoetan bere burua uzteko adore handia behar da hasieran. Izan ere, Haren Maiestateak eraman nahi duen lekuan bakez uzten duen arte (eraman, goiko gauzak ulertzera eraman esan nahi dut), noski, Harengatik hiltzeko benetan prest egotea beharrezkoa da hasieran; izan ere, arima gaixoak ez daki zer izango den hura, hasieran diot.
‎Itzar gaitezen honezkero lo honetatik, Jaunaren maitasunagatik, eta kontura gaitezen Bera maitatzearen saria ere ez digula gordetzen beste bizitzarako; bizitza honetan hasten da sari ematea. Oi ene Jesus, nork aditzera eman dezakeen zer irabazi dagoen gure Jaun honen besoetan geure burua uztean eta Haren Maiestatearekin itun bat egitean, hau da, begiradezadala nik neure Maitea eta nire Maiteak ni; eta Hark begira ditzala nire gauzak, eta nik berarenak! Ez dezagun maita, esan ohi denez, elkarri begiak ateratzeraino.
‎Ez dadila ezagut hemen beste aitarik berari buruz hitz egiteko. Eta saia zaitezte, ene alabak, Harekin gozatzea eta haren besoetan burua uztea merezi izateko erakoak izaten. Badakizue ez zaituztela Beragandik botako, alaba onak bazarete.
‎Izango dira beste aldi batzuk zeregin hori bere gain duenak zuen zer janaz, hau da, daukana zuei emateaz, arduratu behar duenekoak. Ez izan huts egingo dizuen beldurrik, zeuen aldetik Jainkoaren borondatera zeuen burua uzteko hitzean huts egiten ez baduzue behintzat. Eta neure buruaz diotsuet, ene alabak, horretan orain maliziaz huts egingo banu, bestetan sarri egin dudanez?, ez niokeela eskatuko ogi hori ezta beste ezer ere jateko.
‎Eta kontsolagarri onak dira hain neke handirako, eta baretu egingo du bere nahigabea eta asko irabaziko du, Jauna bera zerbitzatzearren igaro nahi duelako hemen eta bere penarekin bizi. Neke edo min handi bat duen bat kontsolatzea bezala da, pazientzia izan eta bere burua Jainkoaren eskuetan utz dezala esanez, beragan bete dezala bere borondatea, haren eskuetan geure burua uztea dugulako gauza guztietatik egokiena.
‎Hori isilbidez onartu daiteke, baina ez da zalantzan jarri behar. «Mesedez, ez joan, aldatu, utzi neure buruari uzten badiot»: bakardadeari beldurra, eta, beraz, bikotekidea bertan behera uztea edo arbuiatzea katastrofe gisa bizi da, egoteari uztea bezala.
‎Modernitateko masak lekua utzi dio jada potentzialtasunik ez duen gizabanako bilduma arrunt eta hipermodernoari, orakulu hipermodernoen menpe beren buruak uzten dituzten gizabanakoen bilduma deslotuari. Ez omen dago, beraz, historia egin edota eraldatu dezakeen masarik, masa modernoa atomizatu egin baita.
2016
‎Lehen Mailan jardun edo ez hein batean enpresaren araberakoa da. Nik orain pixka bat neure burua uzten badut, jaitsi egingo naute, beste bat igotzeko, eta gero oso zaila da itzultzea. Hemen beti egon behar duzu sasoi betean, enpresak ikus dezan zure onena ematen duzula.
‎Oi, zein gozoa den maitasun bidea!... Nik bai nahi nukeela buru uzterik osoenaz Jainko onaren borondatea betetzen saiatzea!?? (A Esk. 83i?
‎Ezin diedala esan nik arima txiki guztiei zein adierazgaitza den zure onberatasuna!... Nik sentitzen dut, ezinezko batez, nirea baino ahulagoa, txikiagoa den arima bat aurkituko bazenu, atsegin izango zenukeela hura oraindik grazia handiagoz betetzea, hark zure amaigabeko errukian uste osoz bere burua utziko balu. Baina zergaitik, oi Jesus, zure maitasun sekretuak besteengana zabaltzeko gogoa?
‎Bai, ni ziur nago egin daitezkeen bekatu guztiak neure kontzientziaren gain banitu ere, bihotza damuaren damuz urraturik joango nintzatekeela Jesusen besoetan neure burua uztera, berarengana itzultzen den seme galdua zein maite duen ongi dakit-eta. Ez da izan Jainko onak, bere errukiaz aurre harturik, nire arima bekatu astunetik gorde duelako ni harengana igotzea, konfiantza eta maitasunagatik baizik?
‎Bandiblup. Liburua burukoaren gainean utzi dut, kontuz, letren gainean, azalak bistan, eta poltsatik klinex
‎Benetan uste al duzue erabaki hau hartzeko hainbeste denbora behar dela? Euskara saila 2 langile eta erdirekin uztea eta teknikari bururik gabe uztea pentsatzen ari al zarete?
‎Jokalariek ez dute beren burua utzi behar sorgin batek hunkitzera. Sorginek jokalariak harrapatu behar dituzte ahal bezain zalu.
‎Ez da ezer gertatzen. Neure burua utzi nuen estaltzen.
‎Ez duzu zure burua utzi behar.
‎Ia bururik gabe utzi nau.
‎Jaz ainitz aipaldi ukan duena, bai Frantzian berean bai eta Frantziatik kanpo, klima aldaketari ihardokitzeko sailaren sustatzaile bezala eta ondorioz COP21 delakoaren buru eta kudeatzaile. Kargu hortan aitzina segitu nahiko zuen bainan denen buru utzi du ez baitzuen besterik egiten ahal...
2017
‎Eta agur! Eta amets hura egia zela ikus zezan, buruan zeukan gantxo bat burukoan utzi zion.
‎Zertarako joan nahi duzu hortik. Pilota horietako batek bururik gabe uztea nahi al duzu.
‎Pellori beste hainbat gauzen artetik atxikitzen diogu erleak laguntzen gaituela autonomiaren berriz eskuratzen, osagarriaren sailean berezik. Mixeli aditu diogu 154 naturaren errespetu handia, eta gizonek hobeko luketela menturaz erlea bere buru uztea nahi badituzte erleak salbatu. Ikusiz hitzalditik landa erlezainen inguruan bildu direla entzule mulkoak, dudarik gabe diogu arrakasta ederra izan duela gaualdiak, eta denek eskertzen dituzte kofoiaren ateak hain zintzoki eta xeheki idekitzeaz.
2018
‎Legiotik zetorren agintari militar bat zen [Fernando Avila], Fuerza Nuevaren zalea. Zuzeneko interesa zuen Nafarroan mugimendu aurrerakoia bururik gabe uzteko. Kataluniakoa ez da horretara hurbildu ere egin.
‎Gure. Komandantea? oso arrazional jokatzen hasten zen berarekin, paternalki arrazional kasik, baina, denbora laburrera, buruak utzia zion tokia grinari. Baina, Lako!
2019
‎Hoiek gaur buru uzten badira
‎gizonarentzat aski da segurtasun hori. Jainkoak, nagusiak, ordea, ez du bere burua utzi behar immanentziaren atsedenean; emakumeak begirada etsai batez so egiten dio bat batean birrindutako transzendentzia horri; emakumeak gorroto du haren inertzia aberezkoa, jadanik emakumearentzat ez baizik bere baitan existitzen den gorputz hori, kontingentzia baten esku abandonatua, emakumearen beraren kontingentzia da horren ordaina?. Violette Leducek indar handiz adierazi du sentimendu hori:
‎Hain zuzen, Marie Baxkirtseffek ez zuen sekula aurkitu gizonik haren bitartez alienatzeko bezain aparta izango zenik. Gauza bat da norberak asmatu duen eta hurbil ez dagoen jainko baten aurrean belaunikatzea, eta beste bat, noski, nork bere burua uztea hezur haragizko gizonezko baten esku. Neska gazte asko luzaro tematzen dira beren ametsaren bila mundu errealean barrena:
‎Badute bigarren arrazoia, zentzuzkoagoa eta praktikoagoa, giza fakultateekin zerikusia duena. Izan ere, 40ko hamarkadaren hasieran jaiotakoak dira biak, eta urteek ez dute barkatzen… Txistuarekiko atxikimendu sentimentalak txistularien bandan jarraitzea eskatzen zien, baina buruak uzteko agindu die. “Besoek eta hatzek ez dute lehen zeukaten azkartasuna, eta zenbait pieza interpretatzerakoan kosta egiten zitzaigun behar zen erritmoari jarraitzea”.
2020
‎Gorputzetik erauzia dago, arroztua osorik, hutsera etorria. Bere burua uztea beste erremediorik ez du.
‎Musukatzen hasi zitzaion. Teresak bere burua utzi zuen, mutilaren gogora.
‎Baina Gilles de Raisen eta Francesco Prelatiren izenak munduan zebiltzan eta dabiltza, eta biak hil eta handik bostehun bat urte geroago ere, ama batek bere umeari esaten dionean kontuz ibiltzeko Gilles de Raisekin, abisuak duen indar dramatikoagatik da, haren izugarrikeriek belaunaldiz belaunaldi gure buruetan utzi duten laztura sekulakoaren estigmarengatik.
‎Kanpoko atea itxi eta Marianne sukaldera itzultzen da. Bere ur basoa urarekin pasatu eta buruz behera uzten du ontzi xukaderan. Mariannek noiz begiratuko dion zain dago Connell.
‎177. " Orokortasun honetan, neure burua uzten dut munduko lege orokorrak eraman dezan: sentituko dudanean jakinen dut zein den.
2021
‎Zenbat aditz, zenbat izen, zenbat izenondo, zenbat aditzondo; zenbat izen abstraktu eta zenbat konkretu... Eta denborak eta berba horiek guztiek gure buruan utziko zutenaren formula definitu, aplikatu, eta emaitza utzi zigun airean eskegita aulkitik altxatu aurretik, bere hauskortasun faltsua berekin eroanda: zero.
‎Arestik Maldan behera egin zuenean T.S. Elioten aipu bat jarri zuen bere liburuaren eta bere literaturaren hasieran. Bere buruari utzitako ohar boteretsu bat: There is no safety for us, and there is no danger in the cathedral.
‎Nola esan burua dela deskantsatu nahiko lukeena, bezeroaren sorbaldaren gainean gustura egongo litzatekeela bere buru hori tarte batean, enbarazu handirik egin gabe, tarte txiki bat, besterik ez. Herbafiten lan egiten duenetik, ur edalontziak, komunera joateko baimena eta argibideak eskatu ditu, baina burua uzteko sorbalda bat, inoiz ez.
‎Emakume gazteak xaxatu egin ninduen. Bere burua utzi zidan. Beste froga bat.
‎Neure buruari utzi, eramaten utzi, nire bebarruraino herrestatu gaueko hamaiketan, Zeledon Andre Maria Zuriaren plazako zerutik gora igotzeko prestatzen ari zen garaian. Horrenbestez, amaitutzat emango zituen inoizko Andre Maria Zuriaren jairik makur zorigaitzenak.
Burutik utzi/ joan (zerbait)
‎Istorio oik ja burutik utziak ditugu.
‎(Istorio horiek ja burutik utziak ditugu.)
‎Dok.: Montoya (2003), herritarrak, OEH(" Burutik utzi. Quitar de la cabeza, olvidar.
‎Quitar de la cabeza, olvidar. [...] Hasi dute lan hau, eta ez dute burutik utziko osatu artekan.")
‎Gau osoan zelatan aritzen nintzaion, eta alde batera okertzen bazen, fetu jarreran jartzeko, zuzendu egiten nuen: ez zen buruz behera uztea bezain arriskutsua, baina bai buruz gora uztea bainoago. Eta esnatu egiten zen.
‎Gau osoan zelatan aritzen nintzaion, eta alde batera okertzen bazen, fetu jarreran jartzeko, zuzendu egiten nuen: ez zen buruz behera uztea bezain arriskutsua, baina bai buruz gora uztea bainoago. Eta esnatu egiten zen.
‎Eta helburu nagusia, indartzen ari zen talde armatu berria bururik gabe uztea.
2022
‎ez det burutik utziko,
‎Harri hura lamia batek herrian hade deitzen da ekarri zuen buru gainean, iruten ari zelarik. Harrian hautematen omen zen lamiaren buruak utzitako koska. Garai hartan, Jainkoaren lekuan jarri eta agindu nahi zuten lamiak hasiak ziren indarra galtzen.
‎37 urte ere baditut dagoeneko. Iñakik [Osa Goikoetxea] buruz burukoa uztea erabaki zuenean, pentsatu nuen oraindik bazuela zer emana, baina konturatu naiz adin horretara heldutakoan asko igartzen dela. Asko gozatzen dut modalitate honetan, baina ezin da abusatu, gorputzean eragina izan dezakeelako".
‎Eta Marcok erantzun: " Egun hauetakoren batean burua utziko duzu lanpasean ahaztuta, Esteban". Esteban hitz egitera zihoan, pentsatzen dut" besteren gauzak ez dira estreinatzen" edo horrelako zerbait esateko, Estebanek askotan esaten zuen zerbait baitzen hori, baina isilik geratu zen, ez zuen ezer esan, bakarrik eskua luzatu zion Marcori, bizkarretik fusila atera zezan.
2023
‎Antzerkiak gaitasun berezi bat baitu: argia itzali eta ikuskizuna hasten denean, zeure buruari uzten badiozu, erraz murgiltzen zara beste mundu batean.
‎Pibote bat izan zen ukitu zuena, bere furgoneta zuri distiratsuaren azal perfektua lehendabizikoz ubelduz. Ez zion bere buruari utzi furgoneta baten zauriagatik atsekabetzen, ez zen halakoa. " Lagundu" zion gizonari hiru aldiz eskerrak eman, kopeta erlaxatu, eta garagardo bat hartu zuen etxean afaria egin bitartean.
‎ETXEAN ZEGOEN, BARETZEKO SAIAKERAN, erasoak gorputzean baino gehiago buruan utzi baitzion orbaina. Zirrarak jota segitzen zuen oraindik; nahiz eta salaketa aurkeztu eta abegi oneko neska foruzain horrekin egon ondoren, lasaitu bat hartu.
‎Uriartek esaten zuen “harreman berezia” zela, anai arreben arteko afektua eta elkarren ezagutza nahasten zirelako enpresa eta negozioen mundu ez beti errazetik zetozen perdigoiekin. Carvalhok ulertu uste zuen, Uriarteren erretorika ongi estudiatuak adierazi nahi zuela anaia gaztea bekaitzez zegoela, hil eta gerorako aitak nahiago izan zuelako alaba enpresa taldearen buru utzi, bere gainetik pasatuta. Matias zuzendari komertzial nagusi baten antzeko zerbait omen zen, Carvalhok ulertu ahal izan zuen arren Uriarte bera zegoela Guadalupek jarrita bere anaiaren balizko lauhazka burugabeak bridatzeko, eta hanka sartzeak saihesteko.
‎Ideia horiek ebidentziak dira, baina sorginkeria batzuengatik, erabat ezjakinak dira gure mendean. Bestenaz populazio paganoen artean Kristoren lekuko izaitea hautatu zuen De Foucauld128 bezalako gizon batek ez zion bere buruari utziko populazio horiei buruzko informazioak bigarren bulegoari ematera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
burua 32 (0,21)
buruari 14 (0,09)
buruak 8 (0,05)
bururik gabe 7 (0,05)
buru 5 (0,03)
buruan 5 (0,03)
burutik 4 (0,03)
buruaren esku 3 (0,02)
buruz behera 3 (0,02)
Burutik 2 (0,01)
buruaren atzean 2 (0,01)
burukoaren gainean 2 (0,01)
bururik 2 (0,01)
buruaren aldetik 1 (0,01)
buruek 1 (0,01)
buruetan 1 (0,01)
burukoa 1 (0,01)
burukoan 1 (0,01)
burukoaren ondoan 1 (0,01)
burutik at 1 (0,01)
burutik behera 1 (0,01)
buruz gora 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 24 (0,16)
Pamiela 9 (0,06)
Karmel Argitaletxea 7 (0,05)
Alberdania 7 (0,05)
Berria 6 (0,04)
Maiatz liburuak 5 (0,03)
Open Data Euskadi 5 (0,03)
Consumer 4 (0,03)
Susa 4 (0,03)
UEU 3 (0,02)
Karmel aldizkaria 3 (0,02)
Booktegi 3 (0,02)
LANEKI 2 (0,01)
ETB dokumentalak 2 (0,01)
Goenkale 2 (0,01)
goiena.eus 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
HABE 1 (0,01)
Argia 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
aiurri.eus 1 (0,01)
Zarauzko hitza 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Ikas 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Urola kostako GUKA 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia