2005
|
|
Testuinguru honetan gogora ekarri nahi dugun Humboldten azken ideiak hizkuntzen arteko" itzulpenen" aukerekin edota mugekin du zerikusia eta, agerian geratuko den bezala, honek argibide garrantzitsuak eskainiko dizkigu hizkuntz irakaskuntzari buruz. Esan dezagun, hasteko, hizkuntza guztiak giza hizkuntzak diren heinean eta gizaki guztiak gaitasun linguistiko bat eta beraren jabe diren heinean, egiaz, posible dela hizkuntza batean adierazitakoa
|
beste
hizkuntza batean ematea. Honek ez du esan nahi, ordea, batetik besterako pausoa neutraltasun osoz eman daitekeenik, ze, azken finean, hizkuntza bakoitzak kontestu historiko propioa du eta honengatik onartu egin behar dugu ere" itzulpen perfektuaren ezintasuna" 147 Era honetan azaltzen digu berak ideia hau:
|
|
Hizkuntzen ikas irakas prozesuekin zuzenean loturikoa da jarraian komentatu nahi dugun ideia, hain zuzen, Humboldten arabera norberak bere" mundu ikuskera" sakontzeko eta bestelakoak bere baitan integratzeko duen premiarekin batera azaltzekoa dena. Aitortu eta onartu beharrekoa da, aurrenik, ezinezkoa dela
|
beste
hizkuntza bat era neutral oso batez ikastea eta, egiaz, hemendik datorkiola honen irakaskuntzari zailtasunik handiena: " hizkuntza berri orori, gehiago edo gutxiago, batek edo besteak duen mundua ikusteko eta baita hizkuntza ulertzeko era propioa gainezartzen zaio" 143 Zentzu batean bederen saihestezina da hau, ze, bestelako gauzetan gertatzen den bezalaxe, gizabanako bakoitzak bere erara eskuratzen du hizkuntza arrotz bat, hau da, ez da hutsetik hasten baizik eta egoera historiko konkretu batetik.
|
2010
|
|
Batetik," bi hizkuntzen aldi bereko jabekuntza" kontsideratuko dugu, alegia, haur batek —adituen arabera— hizkuntza berri bat hiru urte bete aurretik eskuratzen dueneko jabekuntza237 Kasu horretan" elebidun goiztiarraz" hitz egiten dugu, horra iristeko haurrak —honela Siguan eta Vila238— hiru fase igaro behar dituelarik. ...rrenean —3 urtetik aurrera—, haurrak" desberdintzen ditu bi kodeak, bai lexikalki bai morfo sintaktikoki", exijitzen du" pertsona bat—hizkuntza bat" printzipioa eta" lehen hizkuntza bezalako egiazko elebidun" bihurtzen da241 Bestetik," bigarren hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza" aipatuko dugu, hau da, haur batek —adituen arabera—
|
beste
hizkuntza bat hiru urte bete ondoren bereganatzen duenekoa242 Oraingoan, berriz," elebidun berantiarraz" mintzo gara, zeinen garapenari buruz —eta berriz ere Siguan eta Vilaren laguntzarekin243— ohar batzuk bakarrik eskainiko ditugun. Horrela, interesgarria dirudi —Kleini eta, batez ere, Krasheni jarraituz—" jabekuntza" eta" ikaskuntza" bereiztea, bata" espontaneoagoa" eta bestea" gidatuagoa" diren heinean244 Bereizketa horretan oinarritzen du Krashenek, hain zuzen," monitorearen" teoria ezaguna, zeinen arabera hizkuntza irakaskuntzak biak kontsideratu behar dituen245 Bestela, ere, aipatzekoa da nola azpimarratzen duten" analisi kontrastiboek" —" teoria chomskyar" hertsiek ez bezala— lehen hizkuntzaren egituraren eragina bigarren hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza prozesuan246 Bukatzeko, esan dezagun, labur bada ere, bigarren hizkuntz (ar) en jabekuntzaren inguruko ikerketek azken urteotan ezagutu duten hazkundea, egiaz, ez dagokiola bakarrik aztertutako gai kopuruari, baizik eta baita bertan erabilitako metodoen aniztasunari ere247.
|