Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2005
‎Sergiok arrazoi zuen. Ibilbide luzeko trenek hauts gehiago eta neke gehiago zuten gainean, lurralde ezberdinetan zahartu denaren txapa azala, beste garai bateko ukitu bat, herdoilera iristen ez den distira ez bat, diktadoreak erortzen ziren bitartean garai berriaren etorrerak tren haiek martxan harrapatu izan balitu bezala, trenak enteratu ez bailiran erregimen aldaketaz. Eta diktadurak gera daitezke, baina martxan datozen trenak ez.
‎Eta ezinezkoa dela dakizun arren, Apezetxeari egokitu zaion bizitza zenukeela nahiago zeuretzat, daukazun hau baino. Aitor ezazu zenbateraino zaituen liluratzen izadiaren eta gizakiaren arteko beste garai bateko harreman estuak. Munduaren neurriak oinez ibiltzeak markatzen zituen aroak dituzula amets.
2006
‎zer bilakatu ziren! Orain, mundua zen bezala onartzen zuten bi lagun ziren, diruari atxikiak, eta beste garai bateko burgesiaren bertuteen jabe ere ez zirenak; eraikuntzaren bi txapuzero, ez zoriz elkarren sozio bilakatutakoak, eta, noski, elkarri ziria sakatzen lehiatzen zirenak.
‎Sai bat. Egia zen saien populazioa biderkatu zela urteotan, beste garai batean ezinezkoa litzateke sai bat hirian bertan ikustea. Baina bere iritzirako, kalte baino, onura ekartzen zuten saiek.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...ina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, l...
2010
‎Beste herri batean beste garai batean jaio izan banintz
2011
‎Hozkirriak zeharkatu dizu bizkarrezurra: eta esaneko jendea topatuko bazenu berriz, beste garai bateko jende hura, Hernandez, Vargas, lorazain bokaziorik gabeko Adam armatuak. Ez, gauza batzuk bizitzan behin bakarrik gerta daitezke, heriotzan behin bakarrik.
‎Eta aita desagertu egin zela sekula berriz ez agertzeko, dementziak jota. Bien artean ezustean sortu den komunio berri horrekin harrituta," baizea, zer esaten didazu?" zintzo bat atera zaio Idoiari Diego beste garai batera eraman duen aho biribil, zoragarritik. Gaztetatik izan du ahots polita, antzerki taldean sartzeko erreguei entzungor egin zien arren beti.
2014
‎burura datorkit beste garai batean bizi ote garen jada
2016
‎Gaizkileen munduko perla arraroa ziren: beste garai batean bizi izan balira, itsaslapur, kortsario edo sari soldaduak izanen ziren. Haien zorigaitza, eta akaso nazioarena ere, inoren arrazoi eta beharrak kontuan hartu gabe ezarritako ordenamenduarekiko adostasuna bultzatzen zituen zibilizazio batean jaiotzea zen.
‎Luisek aski ongi ezagutzen zituen Gendulainen harropuzkeriak. Aitak ezer gutxi kontatzen zuen gerrako kontuez; “hura beste garai bat izan zen”, zerbait ezkutatu nahi balu bezala aritzen zen, arrangura isil batek erretzen ziola barnekoa ez adieraztearren. Gendulainek, aldiz, atzo gertatu izan balira bezala kontatzen zizkion Ebroko batailakoak.
2017
‎Arretaz igurtzi du aurpegia aloe verazko ukenduarekin, begi zuloetan bereziki. Oso urrunak iruditzen zaizkio orain Andrew Motionen poemak, beste garai batekoak ia, ez duen min batekoak. Lasai dago.
‎Ibaiertzean paseatzen zakur jabeak eta korrikalariak. Eskuinetara, beste garai batekoa zirudien paisaia: ontziratu gabeko hondakin solidoak deskargatzeko garabi herdoilduak, txatarra mendi gorrixkak, txirbil metalikoa ketan, burdinazko hagak eta zilindroak.
2018
‎“Gutarikoa izan ez balitz, oso gaizki hitz egingo nukeen berataz”. Bada dioenik emakumezale porrokatua dela –bizizale porrokatua izaki, nola ez da ba izango? –; panpoxa hitza erabiltzen duten horietakoa oraindik, “zer moduz, panpoxa? ”, beste garai batekoa. Bada uste duenik –kaleak bere taupada propioa dauka eta zurrumurruei esker hartzen du arnasa–, gizonezkoak gustatzen zaizkiola egiaz, armairutik sekula atera gabekoa dela, gay erreprimitua.
‎“Ni ez naiz zu bezalakoa, Imanol: gizon bakarreko emakumea naiz, beste garai batekoa, nora zoaz zu amona honekin? ”.
2019
‎" Orain ez asko, adin bateko bertsolari gizonezko bat, bertsoaldi batean, harira etorri gabe, nire titiak gora eta behera aipatzen hasi zen. Gogoratzen naiz guztiz desenkajatuta gelditu nintzela, nondik atera jakin gabe, oso deseroso; beste garai batean, nik ere bere maila berean jarrita erantzungo niola uste dut, beste astakeriaren batekin, baina ez neukan gogorik; atzean jesarri nintzenean saioan zegoen beste bertsolari emakumeak esan zidan: “Nahikoa egin duzu, nahikoa egin duzu”".
‎nuke idatzi, nik uste, beste garai batean kokatutako nobela bat. Ez dakit, “XIX. mendean familia bat... ”.
‎bere berba parrasta finola da gura dudana. Bere erretorika eta lirismoa hain dira beste garai batekoak, dibertitu egiten naute. Oasi bat omen naiz bere bizimodua orain arte izan den basamortuan.
2020
‎Merline eta biok beti jende berria ezagutzeko prest, beti poemak idazteko aitzakiak erruteko prest. Gelara eraman gaituzte, gepardo tanga bat oroitu nahi dut etxeko jabearen izter artean, baina agian oker nago, agian beste garai bateko, beste leku bateko oroitzapen bat da. Gerora izan nituen lagunak Madrilen, ipuin kontalariak, eta haiek bazuten lagun bat oso eskandalosoa, ahal zuen une oro galtzak kendu eta biluztu egiten zena jendaurrean, izugarri maite zuena bere gepardo tanga erakutsi eta hortzekin kenduko zionaren peskizan ibiltzea.
2021
‎Badirudi Protoi irakaslearen garaikoa dela, biniloak, folioak eta luma estilografikoa bezala nork idazten du lumaz gaur egun?, baina hortxe dago, eta halako batean, zast!, gurera etorri da bere zahar itxurarekin, gazteak baino biziago. Biniloak ez dira iragarri bezala desagertu, baina folioak bai, aspaldi gainera, beste garai batekoak dira, aro digitalaren aurrekoak. Protoi irakasleak folioak erabiliko zituen bere jardun profesionalean, eta nik ere bai:
2022
‎Postmodernoa, postpandemikoa, postindustriala… Ematen du beti egon nahi dugula apur bat urrunago, apur bat haratago, baina ondo jakin gabe azaltzen non gauden. Beti beste garai baten ondoren, baina sekula inora heldu gabe. Antonio Gramsciren mamuak bihurtu gara, garai zaharrak joan eta berriak etorri bitartean hazten diren mamu beldurgarri horiek.
2023
‎Joseba denda zaharberritzearen oso aldekoa ez bazen ere, Ines tematu egin zen. Azuleju lauki zuriak erauzi eta beste garai bateko afixak kendu zituen paretetatik: ardi zatikatzea, zerri zatikatzea eta behi zatikatzea adierazteko ilerik eta bururik gabeko animalien gorpuak osorik, buruz behera, eta alboan haien zatiak.
‎Orduko gaiak ere ez ziren edonolakoak. Fedea, gizontasuna, baserri giroa… beste garai batekoak dira. Gauza batzuk aldatu dira, beste batzuk oraindik aldatzeke daude.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia