Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2000
‎Orduan ez zekien zer erantzun ere, eta eman zidan erantzun bakarra honako hau izan zen: Giza Eskubideen onarpena beste garai batekoa zela, haiek beste denbora batzuk zirenez gero.
2002
‎–Belarriak zorroztuz gero –adierazi zuen Alaznek–, beste garai bateko hasperenak aditzen direla ematen dik. Entzun.
‎Izan behar zuen. Arantxari ez zitzaion jada gelditzen, egia esateko, beste garai bateko kirolari traza gehiegirik. Aurpegian hemezortzi urte zeuzkaneko tankera bazuen ere, gizentzen hasita baino gehiago zegoen.
2003
‎Orduan idazleak, behatz erakuslearen eta luzearen artean billete bat zuela, eskuarekin keinu inperatiboa egin omen zion gizonari, aurrera jarrai zezan isilik. Monikari hantustekoa iruditu zitzaion imintzioa, beste garai batekoa," filmen batean ikusia edo" esapidea zerabilela uste dut komisarian egin zituen adierazpenetan;" nazkagarri baten imintzioa" pentsatu nuen nirekiko, gorrotatu egiten baitut dirua hain modu agerian erabiltzen duen jendea. Monikari, ordea, jakin mina piztu omen zion eta isilik jarraitu omen zuen, isilik jarraitu omen zuten, leihatila banatatik kale esnatu berriei begira, bikote aldendu samartuak joan ohi diren eran.
2004
‎Inoiz txaloka hasi dira denak leihoetatik, Nero indartsu heldu bada aldatsaren amaierara, beste garai batean beraz, hiru minutu eskas behar izan zituen hartan. Lucak, zinema itxi eta etxera doanean, ordu erditik behera ez du inoiz egiten, farolen azpian geratzen delako neskekin berba egiten.
‎Horrexegatik eta Hitlerri dion fideltasun gaixotiagatik eusten dio karguari. Halako gizon batek, bestelako egoera batean, beste garai batean, ez zukeen inolako kalterik eginen. Tipo xelebrea besterik ez zen izanen.
2005
‎banekien une hartaz beti oroituko nintzela, eta beti nostalgiaz. Amak, behin, txikitako nire argazki bat atera zuen albumetik –pijamaz jantzita ageri nintzen, sehaskan, aurpegia txokolatez zikinduta–, biziki gustatzen omen zitzaiolako, beste garai baten ederra gogora zekarkiolako, eta marko bat ipini eta egongelako horman eskegi zuen. Nik ere huraxe egingo nukeen:
2008
‎Ez dut inoiz beste batekin nahasten, itxura oso berezia du, baina nortasun finkatu gabea duela esango nuke, beste leku batean egon nahi lukeela, beste garai batean bizi, beste norbait izan. Soinean daraman beroki luze astunak, ile urdindu baina oraindik kalparrez beteak eta eskuan dilindan daraman larruzko kartera maiztuak poeta baten itxura ematen diote, baina poeta txukun batena nolanahi ere.
‎–Ez du bere burua onartzen. Beste leku batean, beste garai batean hobeto legokeela irizten dio beti. Beharbada horregatik ari da taldez eta alderdiz etengabe aldatzen.
2009
‎–Baina horiek beste garai bateko kontuak dira! Neskak mutilen zain egote hori oso desfasatuta dago.
‎Ordura arte sekula entzun gabeko herria zen, mapetan kostata topatzen zena, ezdeusa, beste garai batekoa. Internet bidez bilatu behar izan zituzten hara ailegatzeko argibideak.
‎Guk beste garai batean ezagutu genuen taberna ordea. Kuartela herriaren beste muturrera eramana zuten ordurako eta Euskalduna taberna zahar zikin samar bat baino ez zenean.
‎Auschwitzeko Amical Elkarteak lan handia egin zuen gerra amaitu eta hurrengo urteetan, kontzentrazio eremuei buruzko datuak argitze aldera, eta Delboren taldeak haren laguntzaz lortu zituen zenbait deportaturi buruzko datuak. Gaur egun, hala ere, ez du beste garai bateko kemenik. Amical eko asko erbesteratuak edo erbesteratuen senide zuzenak ziren, eta, hiltzen joan diren heinean, Elkartearen jarduna ere moteltzen joan da.
2010
‎Une batzuetan esna egon nintzen, baina pentsatu eta gogoratu gabe, ohe batean egotearen gozamenean. Jakina, beste garai batean ospitaleko eta espetxeko ohe horrek nazka eta pena emango zidan; ez nintzen, ordea, gizon berbera. Izarak grisak eta latzak ziren ukitzean, estalkia mehe eta zuloduna; lastoa nabaritzen zen koltxoian; zer axola!, gorputz adarrak aise aska nitzakeen estalki haien azpian eta izara nazkagarri haien artean, meheak izan arren; pixkana desagertzen zihoan hotz izugarria, jada ohikoa zena.
‎Hortik aurrera askoz lasaiago hitz egin genuen, lasai eta luze, kontu horiek guztiak urtetan kolkoan gordeta eduki bagenitu bezala, ezkutuan ez baina bai agian entzule faltan, eta azkenean bagenuen nori azaldu. Felixinen umetako pasadizoak kontatu zizkidan Justinak, ez poeta baten hitz ederrez, ez apaiz baten berba egokiz, ez telebistako aurkezle baten ele hunkigarriz; solas motza zen harena, hitz juxtuak zerabiltzana, apaingarririk gabe, baina soiltasun hartan amaren min eta poza igarri nion; beste garai batean suertatu balitz, edo aholkulari egokiak izan balitu, desberdintasunaren balioa estimatzen ikasiko zukeen, akaso, baina bere moztadean lotsa iturri sentitzen zuen seme atzeratua, ezinbestean. Bere maitasun guztia emana zion, eta ematen zion oraindik ere, baina zeruko zigor gisa bizi zuen seme hori, eta ezerk zuen ezabatu horrek eragiten zion samina.
2011
‎Djamaa el Fna mukurutu egin ohi da ilunabarrero, suge sorgintzaileek, datil saltzaileek, beste garai bateko kontu kontalari eta urketariek, inongo turista jendeak betetzen dituzte plazako txoko guztiak, eguerdi ondoko sapa zerbait arintzen delarik. Urrutira, Atlaseko mendi gailurretan temati dirauten elur orbanek egiten diote irri sakana zapaltzen duen gohari.
‎Banekien ez zela txofertzan ibilizalea, eta adeitasunez edo errukiz bakarrik ari zitzaidala. Joëlle, berriz, ameskeria antzeko egoera batean ikusten nuen, jaioterria ikusteak beste garai batera eraman izan balu bezala.
‎Gizon zoragarria zara, Mikel, sekula ez dut zu bezalakorik ezagutu. Nahi nuke beste garai batean ezagutu bazintut. Nire bizitza guztiz desberdina izanen zen.
2012
‎Martina, beste garai bat zen. Guk errespetu handia genien gurasoei, eta zer esanik ez aitona amonei.
‎Ioritz ordea bai, apain joan zen, alkandora beltzak ondo ematen zion. Agian sobera zuen ilean bota zioten gomina distiratsua, beste garai batean ezagutu nizkion txima eroekin hobeto. Kolpez zentsuratu nuen oroitzapena.
‎Beilatoki berria, esan nahi dut. Beilatokia bera fabrika bat izan zen beste garai batean. Izugarrizko pabiloia da, ehunka metro karratu dituena.
‎Pendizaren pean zen, beste garai batean Leonek udako arratsetan hain amuruski begiratzen zion egur ustelduzko eserleku hartan bertan. Emmak orain ia ez zuen pentsatzen hartaz.
‎«Eta nor harrituko litzateke, jaunak? Bakar bakarrik nahiko itsu dagoena, nahiko murgildurik dagoena (ez naiz beldur esatean), nahiko murgildurik dagoena beste garai bateko aurreritzietan oraindik ere nekazari herrien izpiritua ez ezagutzeko eran. Non aurkitu, hain zuzen, landa herrietan baino abertzaletasun gehiago, kausa publikoarekiko zaletasun gehiago, hitz batean, inteligentzia gehiago?
2014
‎Tragoa hartu zuen. Burua goratu zuen kea gure gainetik botatzeko, eta hor goitik begiratu zidan, beste garai batean berotuko ninduten begi horiekin.
‎Don Domingo deitzea maite zuen hark, eta beste garai batean berorika egin zitzaion halako bati, baina frankismoaren hegalpean hazitako kasta hark aspaldi hautsi zituen arbasoekiko lokarri lotsagarriak, eta erdaraz aritzen ziren praktikantearen kontsultara zihoazenak oro: erdara nola hala murduskatu batean batzuk, erdara erosoan bestetzuk, baina ahots dardartiz denak, ez hizkuntzak baizik pertsonaiak sortzen zuen larderiaren ondorioz.
‎Orduan esan zenuenak gaur ez duela balio bera konturatu izanak bortxaz janzten duen desengainu keinua. Eta aurpegia mudatu duzu, beste garai batean esandakoek balio bera izanda ere, gaur beste era batera esango zenukeela pentsatu duzunean. Edota, besterik gabe, ez zenukeela esango barneratzean.
2015
‎Markelekin harrapatuko ote ninduen beldurra banuen orduan, hori bai. Agian ez da hitzik egokiena, baina Juan Mari nolabait maite nuela esan nuke, maite aspalditik gurekin izan ditugun objektuak maite izaten diren bezala, nolabaiteko atxikimendu lauso bat niola, beste garai bateko gauzekin sentitzen duguna bezalakoa. Banekien Markelena jakin izan balu kolpe handia jasoko zuela; horrek ematen zidan beldurrik handiena.
‎Postontzi hori lauki bat eta beste garai baten oroigarri den farola gris itzali erabilgaitz bat espaloian iltzatuak. Atzean, bi orriko ate handi bat, Sintagma hotelaren izena erakusten duen zilar itxurazko plaka mehe bat eta plaka zein atea neke handiz argiztatzen dituzten hiru foku txiki.
‎Arkaniarren ametsek eta mitoek sortarazitako irudia da. Beste toki batean, beste garai batean, esfingearen itxura hartuko zuen, edo suge hegoduna izanen zen. Arkaniako mitologian dragoia da mugagabeko boterea irudikatzen duen izakia.
‎Negoziazioaren bila azeleragailua zapaldu zuen ETAk, gero eta inguruabar zailagoan. Nazioartean, Berlineko harresiaren eraisteak aro baten bukaera markatu zuen, eta erakunde iraultzaile armatuentzat zailagoa izango zen beste garai baten hasiera. Espainia, Europako Batasuneko kide ordurako, estatu demokratiko homologatutzat guztiz onartua zegoen nazioartean.
‎Esango nuke, zehatz mehatz gogoratzen ez banaiz ere, Gurutz Sarasolaren lehenengo aipamena Jon Aranori zor diodala, Itsasondoko beste hainbat kontu bezala. Maite ditu Aranok heterodoxoak; denok esaten dugu maite ditugula, baina beti dira urrutikoak edo beste garai batekoak maite omen ditugun heterodoxo horiek, geure ondoan suertatuz gero xelebretzat jotzen baititugu bere inguruari edo garaiari ondo egokitzen ez zaizkionak: petralak, eroak, txilibituak, kaskailuak, gixaixoak...
‎Hasi egin nahi duela berriro. Beste herri batean beharbada, beste lanbide batekin, beste garai batean... beste pertsona batekin apika... Bai, horixe da giltza.
‎–Gero, gerokoak?, erantsi du. Bera ezkondu zenekoa beste garai bat, beste egoera bat zen. 90eko hamarkadaren hasiera zen.
beste garai bat zen hura
2016
‎ia denak modernoak dira, metalezko estalki gorriak dituztenak, industrialdea hedatu zutenean denak patroi eta estilo berari jarraituz egin balituzte bezala. Inguru hartan aluminiozko lantegia zen, parte batean behintzat, beste garai bateko arkitekturaren lekuko bakarra.
‎Itxura guztien arabera, behinola baserrian bizitako adineko bikote batena izandakoa zen etxebizitza hura, berriki hilak agian, edo egoitza batera eramanak. Bertara iritsi zinenean, guztia zen oraindik haiena eta beste garai batekoa. Sarrerako atean Egaña abizena zegoen grabatua metalezko xafla batean, eta barruan, han hemenka, baserritik ekarritako oroigarri gisako gauzak sakabanatuta:
‎Agian jarraiagoa, baina kaxkarra. Nabaria zen beste garai bateko jendeak pazientzia eta gustua zeuzkala idazterakoan, eta ez zirela muga teknologikoak edertasunaren erantzule. Tristatu egin ninduen hau ulertzeak.
‎Eta Adriana ez zen neska txarra, inondik inora ere! Bruno bezain altua ia, ilehoria, Carole Lombard baten erako azalmintz zoragarria zuela, beste garai batean beharbada neska egokia izango zen Brunorentzat, hari, antza denez, tipo «oso arioa» gustatzen zitzaiolako. Kaskarin eta buru huts samarra eta, oharkabean, krudela zela, hori ere ezin ukatuzkoa zen.
‎nola esaten zion beti amak, amerikarrek ez zekitela jaten eta are gutxiago janaria prestatzen, edozer txerrikeria egin eta horrekin moldatzen zirela; Euskal Herrian, aldiz, indabak eta buzkantza, bakailaoa piper eta tomatearekin, arroza txirlekin, konejua saltsan eta patatekin... Horrelako platerak aipatu ohi zituen, Alsinari beste mundu bateko zaporeak eta beste garai bateko usainak zekarzkiotenak; baina gero, sukaldean sartuta, kritikatu ohi zituen amerikarrak bezain alferra eta ezgauza zen Begoña ere: labean berotutako pizza, kakahuete kremaz igurtzitako ogi xerrak, frankfurt saltxitxak beren ziape eta ketchup saltsarekin, horrelako txerrikeriak prestatu ohi zituen, eta horiek janez hazi zen Alsina, euskal plater izen bitxiko eta aho gustu misteriotsuko haiek betiko gogoan geratu bazitzaizkion ere.
‎Gogorik gabe aritu zen hasieratik, Fernandori mesede hura egitea onartzeagatik damututa, espero baino lan nekezagoa gertatzen ari zitzaiolako eta beti lekuz kanpo sentitzen zelako. Ez zituen topatzen beste garai bateko inspirazioa eta gozamena. Iratiz aritu zen tai gabe pentsatzen, ezin zuen burutik kendu, eta iruditzen zitzaion ez zeukala behar adina energia bere arreta hainbeste gauza berritan jartzeko.
‎Aurrez ere egin zuen bidaia bera, baina kaleko arropa egin zuen bidaia ordukoan, eta aurten izan da zaldun jantzita lehenengoz. «Herriotako kaleetan nenbilela, nire armaduraren dilina entzuten eta nire ezpataren burua saihetsetan ez iltzatzeko borrokan, benetan beste garai bateko zaldun bat nintzela ere sentitu dut. Dirurik gabe munduaren jabe, eta zoriak aurrean jarritako edozein oker zuzentzeko gai.
‎Errebelatu zitzaizkidan aginduen kutsua zaharra zela, zaharrunoegia agian, korritzen duten denboretarako: beste garai bateko idazle batentzako betebeharrak diruditela, egungoentzako baino; gehiago zegozkiola idazle moderno bati, postmoderno edo garaikide bati baino. Eta nire ametsak gogoa irakurri izan balit bezala, guztiz logikoa litzatekeena, ondo pentsatuz gero?
2017
‎Handik aurrera beste garai bat hasiko zen haien etxean. Inaxi ez zen jada haiekin biziko eta asteroko lokutoriora bisitak bukatuko ziren.
‎Nolanahi ere, testuan marka horiek azaltzen badira ere, Benjyren buruan ez dira iraganekoak eta orainaldikoak bereizten; idiotaren buruak ez du kronologia bezalako sofistikazioen berririk. Harentzat dena da presentea, eta beste garai batean bizi izandakoak, gogoratu baino gehiago, berriro bizitzen ditu. Interpretatu gabe, erabateko objektibotasun eta neutraltasunez erreproduzitzen ditu bere bizitzako uneak.
‎Eta alkateak, urtez eta urtez itxaroteaz gogaiturik, botikarioaren alaba hartu zuen emaztetzat. Baina urteak joan eta urteak etorri, Micaela gaztearen freskotasuna ez zen desagertzen, eta zortzi urteren buruan, botikarioaren alabak, bi seme alaben ama ordurako, Micaela baino askoz gazteagoa izan arren, zaharkituago ematen zuen, eta alkateari berpiztu egin zitzaion beste garai batean izandako sentimendua. Hala, haren aurrean aurkitzen zen bakoitzean, arima eta sabelaren behekaldean gizonek nozitzen dituzten astinkadak ezin disimulatuz zihoan, eta Micaelak sorgindua zuelako notizia zabaldu zen herri osoan.
‎Niri neuri, eta batez ere ohean norberari ez dagokion epeltasuna gozatzera ohitu nintzenetik, behar beharrezko bihurtu zitzaidan beste garai batean sari lortuezin iruditutakoa. Micaelarekiko hurbiltasun erabatekoaz jabetzeko nuen aukera patuak emandako dohain gisa hartu beharrean, gabezi larritzat jo nuen arazoren bat edo besterengatik bakardadearen hoztasunera bultzatzen ninduen haren ukapena.
‎Honexek esplikatzen bide du maistra horren berririk neuk ez izatea, zeren bestalde Micaelak ezer gutxi kontatzen zidan bere bizitzaz. Nire axolagabekeriaz alde batetik, eta nire emazteak begiko ez zuelako beste aldetik, egia esan, beste garai batean estuagoak izandako Micaela eta bion arteko harremanak dagoeneko hoztuak ziren.
‎Alde batera ez zen harrigarria ere, baina fraideak gaurkotuta ikusten ohitu gara aspaldi honetan. Aita Morlansek, ordea, kaputxinoen abitu luze marroia zeraman, lokarri eta guzti, sandaliak ere bai, eta, bere irudiari indar berezia eta beste garai bateko ukitua ematen zizkiona, bizar zuri luze baina eskas eta saretua, irudietako Damaso Intzaren antzera. Itxura ezti horrekin kontrastean, begi beltz eta gogorrak zituen, betzuloetan sartuak egon arren distira bizia zerienak.
‎Baratzeko lanak egiten saiatzen da, batzuetan zeozer landatu, garbitu edo jasotzea lortzen du. Ez dizkiot gaizki egindakoak aurpegiratzen, beste garai batean esaldiekin trabatzean egiten nion bezala. Begira ez dagoenean konpondu egiten ditut sarraski txiki horiek.
‎Donostiara bueltatzen zenean, gurasoengana egiten zuen; bere hitzetan, fina bezain dekadentea zen bikote bat. Orain ulertzen dut nondik datorkion beste garai batekoa izateren itxura hori, luze eta argala, batina jantzi eta garai hauetara moldatzeko lana hartu nahi izan ez duten horietarikoa.
‎Poeta gazte hark bazekien zer garaitan bizi zen. Hain zuzen, beste garai bat ekartzeko oldarrean abiatua zen bere belaunaldia antzerkiz, armaz, kantuz eta poemaz.
2018
‎Mozorro bat denok daramagu, baina euskaltzalearena ikusezina da. Euskaltzale zaharrak beti zeukan sentsazioa, bera besteak ez bezalako beste espazioren batean zegoela, eta batez ere beste garairen batean. Espaziorik eta denborarik apenas gabeko esfera estrainio batean, euskaltzaleen uharte berekia.
‎Zer gertatuko litzateke seigarren bankurantz begiratuko balu eta nire aurpegia ezaguna egingo balitzaio? Memorian arakatuta espazio eta denbora batean kokatuko banindu, hemendik urrun, beste garai batean. Zer pentsatuko luke?
‎Ezustean heldutako zurrunbilo hura guztia gogoratu eta beste garai bateko kontuak iruditzen zitzaizkidan, lanparen ordez antortxak eta amantalen partez toga erromatarrak eramaten genituen garaikoa.
‎Hogeita hamarretan hasi ziren zabaltzen orain hiriko toki askotan sakabanatuta ikusten ziren lantegiak edo tailerrak. Industriagune pare bat baino ez zen geratzen, beste garai batekoak, zuhaitzetik jausteari amore ematen ez zioten neguko orbel setatiak. Lantegi handirik ez, ordea.
‎...abertzaleko hautagaiaren irudia emateko txandalaren prakak eta Segiko kamiseta janztea, zaila baita gaur egun ezker abertzaleko hautagai bat horrela jantzita ikustea; askozaz gordinagoa litzateke beste hautagaien antzekoagoa izatea ezker abertzalekoa ere, informal baina dotore ustean, esate baterako, baina egia da Juan Aizpitartek aztertu nahi izan zuen denbora tartea,, hain hurbil egonagatik ere, beste garai bat zela itxurari dagokionez ere. Eta harrezkero dena joan dela ikaragarri berdintzen.
2019
‎Ni, neurri batean, fase horretan nago gaur egun. Gure adineko gehienak, uste dut. Baina, sakonago eta astiroago pentsatzen jartzen banaiz, uste dut hau ere fase bat izango dela eta noizbait iritsiko dela beste garai bat, bestelako ikuspegia emango diguna, helduagoa eta orekatuagoa edo ez dakit. Gogoratzen Filoko klasean nola ikasi genuen dialektika marxista?
‎Lehoi hankadun mahaiak, bere egurrezko atzaparrekin, alfonbra urratzen zuen, arrazoiren batengatik ezinegonez balego bezala. Gelaren puntan, urruneko bazter batean, hantxe zegoen egurrezko atea, zeinak beste garai batean, beste toki batean, adreiluzko horma bat baitzeukan atzean. Coraline saiatu zen hara ez begiratzen.
‎Emakumeak ihes egiten dio gertakari historikoaren akzidentaltasunari, eta, neurri batean, bestetasuna horregatik ageri da gai honetan absolutu baten gisan. Denboraren joanean sortuz joan den egoera bat desegin daiteke beste garai batean: ondotxo frogatua dute Haitiko beltzek; kondizio naturalak, aldiz, ematen du guztiz baztertzen duela aldaketa.
‎Islamaren aurreko emakume beduinoen estatusa askoz ere goragokoa zen Koranak ematen diena baino. Niobe, Medea eta gisa bereko figura handiek gogora ekartzen dute beste garai bat, zeinean seme alabak amen ondasuna baitziren, amen harrogarria. Poema homerikoetan Andromakak, Hekubak duten garrantzia Grezia klasikoak jadanik ez zien onartzen emakumeei, ginezeoaren itzalean gorderik baitzeuden ordurako.
‎Menopausiako krisiak bitan ebakitzen du, bortizki, emakumeen bizitza; eten horrexek ematen dio emakumeari, bizitza berri? baten ilusioa; beste garai bat hasten zaio: konbertituen karraz heltzen dio; amodiora konbertitzen da, bizitzara, Jainkoaren maitasunera, artera, gizadira:
‎Loreak jartzen genituen, lurrinak, katazuri larruak. Nire adiskideek artelanak ekartzen zizkidaten, estatuak, autoak[...] Izaretan bildurik larrubizi ibiltzen naizenean, gogora datorkit beste garai batean nuen bizitza. Neure burua miresten nuen ispiluan, artista baten gisan[...] Zoramendu horretan, nahi izan dudan guztia izan naiz.
‎1778an, Moreau demografoak idatzi zuen: . Emakume aberatsak ez dira espeziearen ugaltzeari beste garai bateko engainua deritzoten bakarrak; nekazari mundura ere iritsi dira animalia guztietan gizonak bakarrik dakizkien sekretu zoritxarreko horiek; herrixketan ere engainatzen dute naturaleza?. Hasieran, burgesian zabaldu zen, coitus interruptus, a; gero, nekazari eta obreroen artean; preserbatiboa bazegoen lehendik, gaixotasun benereoen kontra, baina orduan antisorgailu gisa erabiltzen hasi ziren, eta hedatuz joan zen 1840 aldean; batez ere, bulkanizazioa hasi zenez geroztik.
‎Jainkoaren borondatez, amestu zuen parkera irteten zen bitartean, eskolta pertsonaleko bi guardia atzetik zituela? beste garai batean munduratu izan balitz, maisu ezezagun hark Ilioneus zizelkatu zuen mende goiztiar hartan! Eta Augustoren edo Neronen ordez, jarraitu zuen pentsamendua borobilduz?
‎Bakarka eta atea itxirik tindatzen zuen ilea, etxean beti bakarrik zegoen arren, sekretuan egiten zuen inorentzat sekretua ez zena, jakin zuen, egia da lotsak hilko zuela egunen batean inork berak operazio penagarria irizten zion hori aurrera eramaten harrapatuko balu. Maria Sara doktorearena bezala, bere ilea, egiaren garaietan, gaztainkara zen, baina orain ezinezkoa litzateke ile batzuen eta besteen tonuak alderatzea, bi naturak erkatzea, Raimundo Silvarenak tonu beti berdin bat badu, soto batean ahazturik egon ondoren berriz aurkitu den sitsak jandako ileorde bat dakar gogora, ezinbestez, irudi zahar, altzari, apaingarri, zokobetailu eta beste garai bateko mozorroekin nahasirik egon den ileorde bat. Ia hamaika eta erdiak ziren irteteko prestatu zenerako, atzeratuta zebilen, taxi bat berehala aurkitzeko zoria ez bazuen, beste aipu bat gogoratu zuen, erranairu zahar bat, Eroriari, ostikoz, esaera trinko eta sarkorra, honela ere itzul daitekeena, Ez baten ondoren, berandu zatoz bat, azkeneko hau egokiena litzateke kasurako, zalantzarik gabe.
‎Heriotza usaina zegoen; heriotza eta txarkeria usaina. Haren begi hotz, urrunak beste norabait begira zeudela zirudien, beste garai batera, baina berari begiratzen zioten, ez zegoen zalantzarik. Haren eskuak, latzak, gogorgunez beteak eta urteetako nekazari lanak zimelduak, beraren sabelaldean pausatu ziren, eta, azala ferekatzen zion bitartean, bizar zarpail batek erdizka ezkutaturiko ezpainek irritsezko irribarre bat eratu zuten.
‎–Horregatik diozu beste garai bateko patroi baten aurrean gaudela, ondorioztatu zuen komisarioak.
‎Ireki zuenean, ateak kirrinka isil bat egin zuen, eta Leire ezkaratz batera atera zen. Paretak, beste garai batekoak ziruditen motibo loredunez papereztatuak, zuri beltzezko argazkiz estalita zeuden. Ate nagusiaren ondoko egurrezko beira arasa zen ikus zitekeen altzari bakarra.
2020
‎Bestalde, curriculum bat badu ikerketa eta salaketa kazetaritzan. Esan liteke halakoak, beste garai batean bederen, pertsonaia aski paradigmatikoak zirela, egiazale eta independente ospearekin. Ez dakit paradigmak zer moduz eutsi dion denboraren joanari.
‎Ia Senaraino joan zitzaion ondoan. Parisez hitz egin zion, beste garai batean kaleok zuten koloreaz, giroaz, usainaz. Dena omen zihoan gainbehera, hainbeste turistarekin.
‎Klinikara bisita ugari egin behar izan zituen garai hartan Danielek, eta hantxe etortzen zitzaion diru eske, Montparnasse bulebarrean beti. Saint Jacques kaletik barrena ez sinesteko moduko istorioak kontatzen zizkion, bere buruan soilik existitzen zen beste garai batekoak. Ebakuntzekin amaitu zuen egunean, umore oneko zegoen Daniel, eta dirurik ez ziola emango baina bazkaltzera gonbidatuko zuela esan zion.
2021
‎Ez zen alferrekoa haren sona; administrazio nagusiaren ume kutuna ematen zuen, eta ez zuen onartzen bolada berean hamar bisitari baino gehiago elkartzea. Lehen aldiz, beste garai bateko bidaiari sentitzen zinen, arrantzaleak euren artean hitz egiten entzun ez ezik –nahiko ezohikoa berez, gure langileak isilak izaten baitira, beren beregi berbalapiko izateko programatu ezean–, hizkuntza guztiz ezezagun batean egiten baitzuten: ez ingelesa, ez gaztelania, ez arabiera, ez txinera, ez errusiera, ez japoniera.
‎Han ikusi nuen, haren azalean behera surf egin zitekeela, David. Gauza bakarrak salatzen zuen beste garai batetik zetorrela: haren garaierak, jesarrita horri antzematerik ez bazegoen ere.
‎Behera joan eta hirian barneratuta, gauza gehiago ere identifikatuko zuen, eta zirrara berezia eragin zion landare igokarien erresuma bihurtutako jolas parkeak. Huntzek lotuta zirauten zabuetan beste garai bateko haurren aldarri alaiak imajinatu zituen, haietan zabukatu bitartean, altzairuaren gaineko pintura zeharkatu eta bigarren azal bat osatuz. Barre haien oihartzunak entzun uste izan zituen lipar batez.
‎Kontrakoa esan nezake nik, baina ez dut desbideratu nahi. Desagertu ei dira beste garai bateko krimenak eta gizakien arteko indarkeria adierazpen gehienak, inoiz edo behin borrokaren bat gertatzen bada ere. Ez ziren txarto moldatu gure arbasoak gure oinarrizko senak askatzeko basa animaliak eta langileak utzita, baina esan behar dut piztia bat hiltzean, batez ere basurderen bat, nolabaiteko botere sentipenaren plazerarekin batera, tristura moduko bat barreiatzen dela nire barnean.
‎Txikitatik izan dut jaidura administrazioak jartzen dizkigun langileak aztertzeko. Antzinako liburuetan irakurtzen denez, beste garai bateko haurrentzat oso garrantzitsutzat jotzen ziren familia, gurasoengandik jasotako estimuluak eta, batez ere, amaren maitasuna. Zaila egiten zaigu egun halako premien irudi bat egitea, ezinezkoa ez esatearren.
‎Hila betiko. Amets egin nuen beste gizon bat nintzela, adizu, munduko beste leku batean eta beste garai batean bizi zena. Gauero gauero egin nuen amets hori.
‎Kanpoaldean, era guztietako trepetak zeuden atarian pilatuta. Olatu handien artean zabuka zebilen galeoi baten koadro itsusi bat, ispilu handi zahar higatu bat, aulki maiztuak, altzairuzko mahai herdoildu bat, kiribildutako alfonbrak, tokadisko bat, beste garai batekoak ziruditen lanparak... Ez nintzen sartzen ausartu, eta beheranzkoa hartu nuen.
2022
‎Itsasadar galiziarrak Euskal Herriarekin lotzen dituen eguneko tren zaharkitua bihurtu da, beraz, Gernikara itzultzeko aukerarik onena: beste garai bateko bidaia dirudi, batez besteko abiadurak ez baititu orduko berrogeita hamar kilometroak gainditzen.
‎Oraindik elizaren atera iristeko daudela, gizon bat atera zaie harrera egitera, sotana soinean eta beste garai bateko kapelua buruan.
‎Eduk bere bizitokia baino hiru karrika beherago aurkitu du, auzoaren nahas mahas urbanistikoan. Ibilgailuak konpontzeko lantegi bat izan zen, itxuraz, beste garai batean. Indarrean ez badu ere, bere horretan dago kotxeak sartzeko espaloiari hozkatutako jangunea.
‎Beste garai batean ez zukeen sekula nire arreta bereganatuko. Baina beste garai batean ni ere ez nintzen sekula Madrilgo Plaza Nagusiko terraza pijo honetan neska batekin geratuko.
2023
‎Gertatzen zitzaionari ezin zion zentzuko azalpenik aurkitu. Beste errealitate batean bizi zen, beste mundu batean, beste garai batean. Garai bat non, bere ametsean bezala, ihizin aritu behar zen jateko eta non harpeetan bizi baitzen.
‎Eñaut Yasmineri email bat idazten hasi zen, Hubert Vermandoisen liburua irakurri zuenean. Une batez dudatu zuen mezuarekin jarraitu ala telefonoa hartu, beste garai batez eginen zukeen bezala. Harremana urrundu ahala, telefonoak telefonoz deitzeko funtzioa galdu ahala, mezu elektronikoa bihurtua zen erosoena eta ohikoena.
‎" Noiz etorri zinen hona zure jatorrizko herrialdetik?", arakatu zuen beste batek. Zirku hutsa zen; emakume zuriek entzuleria erne eta zalapartaria osatzen zuten, eta emakume beltz eta marroiok, berriz, beste garai bateko antzezleak ginen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia