Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Eta, hartaraz gero, berehala luzatu zidan neskak kanabera eta eskaini zidan beita, amua ezin hobeki gordetzen zuena. " Amorioaren artean, zeren amorioa artea ere baita, berritasuna da inportantena, eta zu ezin uka bide onetik zoazela, mon petit, berritik berrirat zure lehen bi aldietan... Baina munduan ez dago bigarrenik hirugarrenik gabe... eta zer idurituko litzaizuke, baldin hurrengoan goiti beheiti biluztuko banintzaizu, eta bertze egiteko batzuk eginen banizkizu, guztiz ez-ohikoak...?
‎Egunkarikoak ez zuen aktibaturik segurtasun sistema —nork arraio izan zezakeen gure lan argitaratuen jakin minik! —, baina Ttipirenak bai, ezbairik gabe. Aditua nuenez, trastearen zainak agerian nahi zituena hiru aukeraz balia zitekeen pasa hitza idazteko; hirugarrenean huts eginez gero, ordenagailua berez deskonektatuko zen eta berritik hasi beharra izanen. Potzoloren mutilek, espezialistak opor ongi merezietan zeuzkatela, hortxe aurkitu zuten noski ezin gaindituzko ataka, Ttipi ezagututa, apostu egin bainezakeen ez zela nornahiren adimenaren eskura izanen.
2001
‎Kai berritik hondartza zati bat ikusten zenez, Goio ezkutuan ibiltzen ahalegintzen zen.
2002
‎Ordainketa ardoakOrdainpeko ardoak eta “ordainketa kalifikatuko ardoak” berrikuntza garrantzitsua dira produktuaren etiketetan ager daitezkeen aipamenei dagokienez, eta gainerako kategoriekiko maila gorenekoak dira, baita jatorrizko deitura kalifikatua dutenen gainetik ere. Izen berritik harrigarria da “ordainpekoa” terminoa, ez baitu hitz horren adiera ekonomikoa aipatzen, erreferentzia geografikoa baizik. Izen berria, hain zuzen, ezaugarri bereziak dituen eta inguruko beste batzuetatik bereizten duen landa ingurune edo gune batekin lotu behar da.
‎Ze unibertsitate? Dagoena euskaldundu ala berri berritik hasi?
‎Teorian berri berritik hastea izango litzateke hoberena. Tokiaz denaz bezainbatean ere berria.
2003
‎Oposizioko bozeramaileek esan zuten Senatuaren zuzenketek, Kongresuko Osoko Bilkurak lagunduta, Gobernuaren jatorrizko testua hobetzea dakartela, baina desgaitasuna duten pertsonen helmenaren inguruan desadostasuna agertu zuten. Lege berritik ondorioztatzen da ingurune, produktu edo zerbitzu guztiak irekiak eta edonorentzat irisgarriak izan behar dutela. Horregatik, egokitzapen epe eta egutegi batzuk ezarri dira.
2004
‎Ederki dakigu erretena estutzen eta estutzen aspaldi hasi zela, horren lekukotasunak non nahi eskura dauzkagu. Euskaldunak, euskaldun izango bada, bizi erretena behar du, bere berezko uretik edan behar du, berezkoa eta aldakorra duen ur zahar eta berritik .
‎Lan hori Espainian, Italian, Frantzian, Herbehereetan, Alemanian eta Ingalaterran egindako inkesten bidez egin da, eta erakusten du gure herrialdean produktu berrien% 72k ez duela bere kategoriako artikuluen batez bestekoaren erdia ere saltzen. Datu hori Ingalaterra edo Italia bezalako herrialdeetako datuekin alderatuz gero, hiru produktu berritik batek lehendik zeudenak baino gehiago saltzea lortzen du. “Ingalaterran produktu bat merkaturatzeko bi hilabete behar dira banaketa maila altuak lortzeko; Espainian, aldiz, urtebete behar da”, adierazi zuen IRI Españako zuzendari nagusi Javier Muñoz Delgadok.
‎Horrela eterraz hitz egiten du, elkarreragin ororen eustazpi gisa, eta hori" energia" gisa ulertzen du. Eta horrela indarren Fisika batetik eremuen Fisika batera zihoan bide berritik abiatu zen eta bere ideiak etorkizuneko fisika batekin hobeto bateratuko zirela ere adierazi zuen.
2006
‎Data zehatza ondo finkatu ahal izateko, zeruko esferan egun batetik bestera nabarmen higitzen den astroa behar dugu, beraz Ilargia da gure aukerarik onena. Dakigunez, bere periodo sinodikoa 29,53 egunekoa da, ilargi berritik hurrengo ilargi berrira doana, hain zuzen ere. Horrela izanik, eguneko 12° inguru higitzen da, ekialderantz betiere.
2007
‎Zortzi kasu berritik zazpi hirugarren adineko pertsonetan erregistratzen dira.
‎Txikizioaren itun berritik abiatuta, natura hanka azpian preso.Itsasoa, ai itsasoa.Lehortu nahi izan dut, biltegi
2008
‎Ostirala zen. Urteberri eguna? eta Natividad amarengana joan zen, zer zuen urte berriak berritik , urte zaharraren bidetik zihoala bazirudien??: Natalia gero eta okerrago dago, ama, eta nik ez dakit jada zer egin?
‎Langabe berri gehienak zerbitzuen sektoreko langileak dira, ia hiru langabe berritik bi. Industriakoak dira, berriz, bost langabe berritik bat eta eraikuntzakoak hamarretik bat.
‎Ostirala zen –Urteberri eguna– eta Natividad amarengana joan zen –zer zuen urte berriak berritik , urte zaharraren bidetik zihoala bazirudien? –: Natalia gero eta okerrago dago, ama, eta nik ez dakit jada zer egin...
2009
‎6 Moztutako mastak, belak edo kableak, eta ontzia salbatzeko erabilezin bihurtu diren gainerako aparailuak ohiko balioaren arabera balioetsiko dira, eta zenbateko horri herena kenduko zaio, berritik zaharrerako diferentzia dela eta.
‎Sinetsia naiz une gaizto horiek saiheste aldera ahalegindu nintzela hainbertze. Fedearen hamalau artikuluak, Jainkoaren hamar manamenduak? berritik ikasi behar izan ez nituen gauza bakarrenetarik, haietan bat heldu baitziren Erreforma eta papisteria?, Elizaren sakramentuak, zazpi bertuteak, hiru teologalak edo dibinalak eta lau kardinalak, eta haien kontrako zazpi bekatu kapitalak, hamalau obra miserikordiakoak, Espiritu Sainduaren zazpi dohainak, bortz zentzumenak, arimaren hiru potentziak... den denak ikasi nituen aste gutiren buruko.
‎2008ko Estatuko Lurzoruaren Lege berritik edo autonomia erkidegoetan kasu bakoitzean dagoen arautegitik abiatuta, ingurumen arriskuen mapak kontsultatu behar dira baldin eta lurralde batean hirigintza proiektu berriak garatuko badira, dela autonomia erkidego batean, dela eskualde batean, dela udalerri batean. Mapa horiek kontuan hartu ez badira, hondamendi egoeran erreklama daiteke.
‎Ez dakit prest nagoen ospitaleaz bestaldeko mundura itzultzeko. Izan ere, ez zait itzulera iruditzen, berri berritik hastea baizik. Oroimenak ematen didana soilik dakit, eta traidore alaena, asmatzaile hutsa da.
‎Halakoetan murgilduta ari naizela, portutik irteteko maniobra egiten hasi da beste merkante bat. Lehenago, gauza nintzenean, asko gustatu izan zait merkanteen portutik paseoan ibiltzea, kofradi berritik Xixiliraino joan eta etorri. Erakargarri izaten zitzaidan nongoak ziren erreparatzea itsasontziei.
‎Bada, erregimenaren tesien besotik helduta zihoan errezetategi morala bihurtu zen, ez gehiago ez gutxiago. Garai hartako beste faxismo batzuek bezala, frankismoak garbi ikusi zuen erabat desegin beharra zegoela zegoena, eta berritik eraiki gero, bere parametro ideologikoetan oinarri hartuta, eta hala egin zuen.
‎Garai batean, gurean espazio unibertsitarioa oraindik definitu gabe zegoenean, beharrezkoa izan zitekeen berariazko erakunde bat sortzea unibertsitate mailan euskarak tokia izan zezan normaltasunez. Alta bada, beste enbor bateko ezpala da, 2009an Euskal Herriko unibertsitate mapa osatua eta, halaber, ase dagoenean —ez ahaztu gurean 3 unibertsitate publiko, eta beste 3 pribatu daudela, UNEDeko zentroez aparte—, berritik sortuko den egitura unibertsitario bat sortu nahi izatea euskal unibertsitatea eratzeko. Estrategia okerra iruditzen zait, boluntarismoz beterik, asmo onez seguruenik ere bai, baina eskaintza unibertsitarioaren errealitatea ikusi nahi ez duena.
‎Ez genuen ezer ulertu, eta berritik hasi behar izan zuen aitzaki jaunak esplikazioak ematen.
‎Poz betia dut imajinatzen dutenian nola biziko garen hemen, Arantxakin. Neretzat dena berritik hastea izango da hori, eta ahal guziak dena ongi izaiteko emanen ditut.
‎Amak bere senarrarekin nola ez zen horren ongi ateratu, ez zian gizoneri konfintzi haundi bat emateko gogorik sorrarazten. Ez zuen bere bizia berritik egin nere aita joan eta gero. Badut uste seko desgustatua zen amodiozko afera guziz.
2010
‎bereak dira hasierako hainbat diseinu lan. Lontxo Oihartzabal izan zen horren ondoren, ordura arteko diseinuari aplikazio praktikoa erantsiz, ereduen gaiari Hezkuntza Sail sortu berritik indartsuen heldu ziona. Mari Carmen Garmendiak, azkenik, lan ohargarria egin zuen aginte esparrutik, ereduen berrazterketa nazioarteko kontestuan txertatuz (Jim Cummins eta beste zenbait aditu Euskal herriratuz horretarako, besteak beste).
‎Hemen koka daiteke Vernonenteoriak atzerriko fluxuekiko duen aplikazioa. Produktuaren bizitza zikloaren fasedesberdinetatik abiatuta, fase berritzaileak jatorrizko herrian amaitu ostean ETNenatzerrirako joera indartu egiten da atzerrian zikloa berritik hasteko aukera gehigarriaeskaintzen duen neurrian. Ekarpen kritikoek duten garrantzia ere aipatzen den arren, teoria eklektikoa edo OLI paradigma da azalpen esparru zabalena eskaintzen duena.Teoria eklektikoak iturri desberdinetatik edanez jabetzea, kokatze eta barneratzearenabantailak biltzen ditu paradigma bakar batean.
‎Lehengoak lehengo, Lesakako Juan Bapt. Urrujulegi eta Aranazko Fermin Almandoz zurginekin haserre ibili baitzen lanak pagatzeko orduan, eta berritik eginarazi lanen tasazioa, Lorenzo Taberna aranaztar zurgina eta Bautista Minondo ferron y arrendador actual de dicha erreria de Elama presente zirela. Hara kontuan aipatzen diren lanetako batzuk [230]:
‎Bietan gauza berbera esaten baita: lehengo meatzulo zaharra dela, meatze zuriduna, aspalditik abandonaturik dagoena, sarrera lurrez eta zakarraz itxirik daukana, eta berritik ustiatzeko nahitaez sarrera garbitu behar omen zaiona. Eta nik uste, aurrena Trabukok sarrera garbitu, eta ondoren Villanuebak eta ustiatu zutena, meatzulo berbera zela.
‎Kontua da, bertso hauxe bakarra dela, ahoz ahoko usario zahar eskolagabetik gelditzen dena. Gaur ahotan dabiltzan beste kantaerak, aldez edo moldez, lehendik aita Donostiak, eta batez ere Azkuek, beren kantutegietan jasotakoen arabera moldatuak eta berritik ikasiak baitira gehienak; baina, batez ere Mikel Laboarena gailendu ondoren, haren itzalpean nahasberritu direnak. Baina, nola ez, usario zabaldu horretatik, bereiz eta nabarmen, Lekuonatarren Oiartzungo kontaerak eta kantaerak gelditzen zaizkigu.
‎Izadiaren pazko jauzia! Zuhaitz biluziek ere jantzirik bistoso eta airosoenak aterako dituzte sustraien kutxa beti berritik . Eguzki izpiak ere tentetzen baitoaz:
‎Historialaria da, baina historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu da. Aitzindaria izan da euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan, baina aitzindaria izan da historiatik kanpo ere, bereziki euskararen terminologiaren arloan, oso gazte zela Jakin sortu berritik garbizalekeriari aurre egitera ausartu zenean, edota UZEIren sorrera bultzatu eta zuzendu zuenean, gerora. Askoz orrialde gehiago lituzke elkarrizketa honek, duela 74 urte Seguran (Gipuzkoa) jaio zenetik egin duena eta eragin duena behar bezala jasotzeko.
‎Ederki dakigu erretena estutzen eta estutzen aspaldi hasi zela, horren lekukotasunak non nahi eskura dauzkagu. Euskaldunak, euskaldun izango bada, bizierretena behar du, bere berezko uretik edan behar du, berezkoa eta aldakorra duen ur zahar eta berritik ".
‎Ihardukitze berritik haratago joan behar da, hausturarik egin gabe.
2011
‎Baina «irakaspenik» ez emateko eskatu zion ezker abertzaleari, eta «Euskadik azken hamarkadetan izandako aurrerapena» onar dezala. «Bere aitzindari eta haustura lanetan ari ziren bitartean, instituzioak, arauak eta prozedurak dituen nazio bat eraiki dugu!». EAJ, «aro berritik urruti»Ezker abertzaleak «oso urduri» ikusi zuen Urkullu igandeko ekitaldian, eta horrek badu arrazoi bat, Txelui Morenoren ustez: Euskal Herrian normalizaziorako prozesua aurrera egiten ari den garai honetan EAJ ez delako bertan parte hartzen ari.
‎Fundazioak, horrela, Otxogorrienea etxea bere egoitza bezala erabiliko luke, «gaur egun ez baitu egoitzarik» eta «bere fundazio helburua betez, «baita hez­kun­tza eta kultur ekin­tzetarako ere (kantua, dan­tza, musika…) erabiliko litzateke, Lesakan horre­tarako toki egokien beharra kontuan hartuz». Tantirumairuk, beraz, berritik eraiki luke ikastola, fundazioko patronatuak egindako proposamenaren arabera.
‎Fundazioak, horrela, Otxogorrienea etxea bere egoitza bezala erabiliko luke, «gaur egun ez baitu egoitzarik» eta «bere fundazio helburua betez, baita hezkuntza eta kultur ekintzetarako ere (kantua, dantza, musika…) erabiliko litzateke, Lesakan horretarako toki egokien beharra kontuan hartuz». Tantirumairuk, beraz, berritik eraiki luke ikastola, fundazioko patronatuak egindako proposamenaren arabera.
2012
‎Gaztetxoak berotuz, egurtuz. Gurean berritik gutxi duen irudiak oihartzun handia lortu du komunikabide guztietan, eta mozketek eraginiko haserreari poliziaren gehiegikeriek sorturikoa erantsi zaio, protestak beste lurraldetara ere zabalduz.
‎Alde horretatik, familia eratzea (haurrak izatea) hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipenari eragiten dioten baldintza soziohistorikoen eta norbanakoaren hizkuntza bizipenen nolabaiteko katalizatzaile9 gisa agertzen zaigu. Gainera, seme alabekiko harremana berritik eratzen dute gurasoek. harreman horretan hautua ez dago ezein jatorrizko hizkuntza azturari estuki loturik eta hiztunak identitate berriari atxikitzea aiseago du.
‎Datu horiek erakusten dute zibergaizkileek automatikoki sortzen eta banatzen dituztela mehatxu berriak, eta egunean 63.000tik 73.000ra igo direla. Asmo txarreko azken urteko software mota ezagunena troiatarra izan zen, lau malware ale berritik hiru troiarrak izan baitziren. PandaLabs ek egindako ikerketaren arabera, 2009an troiatarrek sortutako ale berrien %60 hartzen zuten bitartean, 2010ean %56ra jaitsi zen.
‎Fundazioak, horrela, Otxogorrienea etxea bere egoitza bezala erabiliko luke, «gaur egun ez baitu egoitzarik» eta «fundazio helburua betez», baita hezkuntza eta kultur ekintzetarako ere (kantua, dantza, musika…) erabiliko litzateke. Tantirumairuk, beraz, berritik eraiki luke ikastola, fundazioko patronatuak egindako proposamenaren arabera. Proposamen honek, noski, ezinegona sortu zuen ikastolako guraso, irakasle eta ikasleen artean.
2013
‎LABeko langileen ordezkarien arabera, oraindik proposamena aztertu eta horren gainean langileekin hitz egin beharrean daude. Baina eurek idatziz jaso duten akordiorako proposamenak" ez du berritik asko".
‎birkokatzera behartuko baititu. Iragana begi kritikoekin aztertu behar dela etengabe esaten ari direnentzat, argazki aztergarria erakutsi zigun Eusko Jaurlaritzak gazteak atxilotzeko orduan, berritik batere ez daukana. Madrilgo epaitegietatik datozen agindu guztiak Ertzaintzari itsuki betearazteko joera hartu zuen aspaldi Eusko Jaurlaritzak, Madrilgo gobernuen txalo artean.
‎Bilboko hirigintza plangintzaren historia xelebrean, bide onean abiatzeke geldituriko egitasmo utopiko esanguratsuenetakoa XIX. mendeko lehen urteetako «Bakearen Portua» izan zen. Ideia sozial, espazial eta urbanistiko utopikoa nonbait, berritik pentsaturiko eta eraikitako hiria aldarrikatu zuen Silvestre Pérez arkitekto akademiko idealista eta ilustratuak. Neoklasizismo arrazionalistan hezia, kasik Pariseko «ameslari»en gisan irudikatu zituen Abandoko elizate lauan barneratzen ziren kanalak, haien artean diagonalean artikulaturiko erretaula zati ortogonalak eta barroko itxurako usaia zerien plaza zirkular oparo bezain lirainak.
‎Eta Aurreztu.com beste nobedadea; Goiena.net berritik lotura zuzena duen ataria, Debagoieneko merkatari eta zerbitzu emaileen produktu eta zerbitzu eskaintza bereziak jasoko dituena –%40tik gorako deskontuekin ere bai–," bertako komertzioa eta kontsumoa sustatuz": " Eskaintzak eguneratuz joango dira, eta egun kopuru jakin bat egongo da erosketa egiteko.
‎—Jakina, baina sortu egin zaizkio berri berritik eta hik alde egin behar duk lehenbailehen hemendik, adiskide! Joan hadi berehala, arren eta arren eskatzen diat premiatu zuen zapatari zurratzaileak arrenka.
‎Petrikiloaren lagun minik minena den Garinoko Mattusek sendalariaren asmoari bultzada eman nahi izan dio, eta horretarako Xurketen alegiari buruzko bere aipamen ezaguna errepikatu du: " Ez al daukazue gogoan aurrerapenari, sugeari bezalaxe, berri berritik irteten zaizkiola hortz pozoidunak erro errotik aterata ere?"
2014
‎Aurkikuntza ekonomikoak denon esku daude, originalak bainoago ebidenteak direlako, gure bizitza ekonomikoari lotuak. Ekonomialariek (politikoak izan ala ez) berritik ezer gutxi dute, baina lehendik ezaguna zena hobeto dakite. Ekonomian errazago da ospe ona irabaztea liburu on bakar bategatik, edo Azpilkuetaren kasuan bezala, bi eranskin aski ezezagunekin.
2015
‎Erromatarren galtzadak gidaturik, Larzabaleko Larrezabal gelan, 19:30etik goiti, taloak, ostatua, karaokea eta musika prest egonen dira korrikalarien errezibitzeko, Oztibarreko gau eskola sortu berritik ez urrun. Amikuzeko gau eskolak, Oztibarreko ikastolak eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak eskuz esku antolaturik.
‎Orain dela gutxi arte, guztiok gentozen bat Euskaltzaindiaren definizioarekin. Ilgora da Ilargi berritik Ilargi betera doan 14 egun inguruko aldia, edota tarte horretako erdiko eguna, Ilargiaren erdia argituta dagoena. Parekoa da Ilbeheraren definizioa (14 eguneko epea, Ilargi betetik Ilargi berrira doana, edota tarteko erdiko eguna).
‎Garai horretan, interpretazio berriaren arabera eta udan ez bezala, Ilargi betetik berrira doan aldia litzateke Ilbehera. Ilgora, berriz, berritik betera doana (hemen ere lehen aipatutako desfaseak kontuan izan gabe). Zer gertatzen da urtean zehar?
‎Organigrama berriarekin, hori guztia zuzendu nahi omen dute: “Kontua ez zen azken 16 urteotakoa ordekzatzea baizik eta berritik sortzea. Hilabete eta erdiz lan handia egin behar izan dugu, aldaketa lasaia gauzatu ahal izateko”.
‎2. Bulego berritik betiko laguntza 322
‎2. Bulego berritik betiko laguntza
‎Ezker Abertzalea, bere aldetik, saiatu zen udaletara independentziaren aldeko aldarria eramaten, EAren babesarekin. Udaletan HBri emandako babes hori argudiatuko zuen Ardanza lehendakariak 1992ko irailean Garaikoetxearen alderdia Jaurlaritza berritik botatzeko eta, berriro ere, Alderdi sozialistari lekua egiteko.
‎Gustokoa dudan neska eskutik hartu, lurreko harri bat bilatu, horretan nahiez oztopatu eta muturkatu, eta etzanik sortu, eta izorbide berritik jalgi eta ohol bizian sartu.
‎Obrak hasi ziren 1859 an. 1867 ko otsailaren 17 an, lehen aldikotz itsas untzi gotor bat iragan zen urbide berritik , entsegu bat egin behar eta, obra guziak etzirelarik arras bururatuak. Estreinaldi ofiziala 1869 an egin zen, azaroaren 17 an, aski handizki, Eugenia frantses inperadoresa ere han izanki...
2016
‎48 ordura egin behar da, eta nahikoa izango du aldeko botoak gehiago izatea aurkakoak baino.Maiatzak 2, azken mugaHauteskundeak berriro. Bi inbestidura saioek huts eginen balute, erregeak berriz ere lehenbiziko alderdiari proposatuko lioke inbestidurara aurkeztea, eta prozesua berritik hasiko litzateke. Lehen inbestidura saiotik bi hilabeteko epea dute; beraz, maiatzaren 2ra arte.
‎Bistakoa ez niola ezetzik erran... Eta solasaz balia, istorio xaharren berritik , ez naizen sekulan osoki gelditu, ene sinestea gogoetatzetik, hots ene baitako biziaz, biziaren izanaz eta etorkizunaz dudan ikusmoldea barnatzetik eta barneratzetik.tzeko parada eman zidan. Alabaina, zergatik ukatuko dut bada, apezgaitegietan iragan dudan denbora?
‎erdia eskolako emozio hezkuntzaren proiekturako izanen da, eta bertze erdia auzotako errotulazioaren proiektua akautzeko erabiliko da. Izan ere, azken hilabeteotan auzo gehienetan berritu dira 1999an paratutako panelak, baina oraindik jartzekoak dira herriko eta Berrizaungo panelak, berri berritik egin behar baitira.
‎Orri hau jasotzeko, gerturatu datozen ostiral eta larunbatetan, Usurbilgo Erraustegiaren Aurkako Taldeak Sutegi ondoan jarriko duen mahaira. " Erronka, gutxienez 400 usurbildarren konpromisoak lortzea da", gaineratu dute bilgune berritik . Maiatzaren 29ko giza-katea girotzen hasteko, udalerri mailako giza-katea antolatuko dute maiatzaren 7 astebururako.
‎Jendarmeria berria eta ondoko egoitza sozialak,'' Office 64 de mabitat'' promotorearen eskutik aitzina doatzi urrats onean. Herriak antolaketa bat emanen du orai borobilgune berritik Purguko kurutzeraino doan bide zatiari, ondotik hau departamenduaren esku geldituko baita. I Ener ekin pasatu hitzarmeneko lanak bukatu ditu ERDF enpresak Arruntzako eskolan eta Kiroleta ezkerparetan, beren lana zutela fotovoltaiko panelen tokian eta zerbitzuan emaitea.
2017
‎Erroak barna bota ditiat. Eta, guztiarekin ere, haurra, bizitza hau berri berritik hasi banu, Pavlik bezala lepotik harria lotu eta burua itsasora botako nikek. Bizitza gogorra duk, alafedea, are zorte oneko direnentzat ere, arraiek ezpadu!
‎Hiru sailetan banatzen da apeoa, baina sailik osoena eta beteena aurreneko etxeena da; beste bi sailek, honetan ageri diren herritar guziak bereiz sailkatuz (etxejabe eta maizter) egindakoak baizik ez baitira. Nik ordea, izen zerrenda guziak berritik idazten ari beharrean, eta hiru zerrenda alferrik egiten, hauxe egin dut: aurreneko etxeen zerranda nagusia ointzat hartu, eta izartxo(*) batekin sinalatu" habitantes" delakoak edo nolabait esan maizterrak, eta laukitxo (#) batekin berriz" vecinos" delakoak edo etxejabeak.
‎Hurrengo testigua, Martin Ezpata," de çinquenta años", beste aranoar batzurekin sua itzaltzera joan omen zen lasterka Goizuetara, baina, berandu ailegatu: " despues que el fuego tomo y arrodeo las casas que se quemaron", eta ez omen dakiela ez zenbat erre ziren, ez beren jabeek salbatu ote zuten ere" el axuar que habia en ellos", eta aipatu Pedro Urrutiak bakarrik omen zuela" facultad de pagar los drechos reales", eta horregatik egin duela berritik suak erretako etxea. Eta besteak, gehienak pobreak direla," que viben de hazer carbon y sacar mena y otros oficios en las herrerias".
2018
‎Erlaro zaratatsu baten habia besterik ez zitzaidan ziega, hara bota nindutenetik, eta hatzek zer esango ohitu nahi izan nuen entzumena ere. Ordu arte hila sumatu banuen ere, apur bat aldaturik nabaritzen nuen orain airea, eta harlauzen arteko lotura erretendu berritik bakarrik etor zitekeen mudantza xume hura.
‎Dena den, bi testuak, hau da, Lizarrakoa eta Gestoreek bultzaturikoa, baliorik gabe gelditu ziren, ez baitziren bateragarriak abenduko Konstituzio errepublikanoarekin. Beraz, dena berriti berritik hasi behar izan zen.
‎Leihoa ireki eta neguaren ziurra aurpegian sentitu beste aukerarik ez zaie jada geratzen, urte berria azalean geruzatuta gera dakien nolabait, geruza haietan bereizten saiatzeko gero zer dakarren zehazki berritik , eta zer, zehazki, hotzetik.
2019
‎Gainera, CSICen" Patronato José M.ª Quadrado de Estudios e Investigacionaes Locales" sortu berritik urtero diru laguntzak jasotzen hasi zen: 1947an 5.000 pta., 1948an 10.000 pta. eta 1949an 15.000 pta.217 JCVren aurrekontuak bultzada handi bat jaso zuen 1951tik aurrera, Bilboko Udala bere egituran integratu eta udalak beste 50.000 pta. ekarri zizkionean.218 Bestalde, 213 ABA EUS:
‎Horra hor misterio guztiaren gakoa. Biologian, berritik sortuz baino ez du irauten espezieak, baina sortze hori Biziaren beraren errepikapen hutsa da, forma desberdinetan mamitua. Existentziari esker Bizia transzenditzean bermatzen du gizonak Biziaren errepikapena:
‎Ilgora eta ilbehera, hortxe dabil gizendu eta flakatu, bete eta hustu gure amandre ilargia. Ilgora osoan, berritik betera bitarteko bi asteotan, ilargia betelanean doa, trinkotzen eta indartzen. Horrek bere eragina omen du gure soinean eta gorpu  tzean.
‎Ilargia berritik betera doan bitarteko aste bi horietan gure gorputzaren eta osasunaren alde egindakoa ez omen da alferrik galtzen. Liseritzeko eta jasotzeko proportzio onenean omen dago gorputza.
‎Ohartu diozu zeure gorputzari, adibidez, bainu bero bat hartu eta gero, noiz izerditzen den gehiago eta bustiago, ilgoran edo ilbeheran? Dezentez, izerdi urtsuagoa eta errazagoa botako duzu ilbeheran eta ilargi berritik gertuago zauden egunetan areago. Baietz!
‎Ikusten duzue nolako ondrosotasunez ibili zen orduan; arazoak zituzten mariagorarekin ibai erreka guztiak gainez zihoazelako. Ba, ilargi berritik ilargi berrirako 29 egun horietan 500 litro bota zituen. Jakina, horrelakoak, 10 urtetik inoiz, behin edo birritan, gertatzen dira; horregatik nioen, hori ez dela ohikoa, baina bai normala.
‎Bergaranea, Unaienea, Txartikonea, Marikena. Azkeneko hau, izenez behintzat galdu egin baitzen, eta beste hiruak, badakit lur jota urteak egin ondoren, berritik eginak izan zirela.
‎Baliteke" nueva" horrek, borda lekuz edo orubez aldatu egin zutela ere adierazi nahi izatea, baina berritik egin zutela, hori seguru, garai artako bordak, zurezko izatean, maiz berritzen baitziren; hala eta guzi, baliteke berri berritik harrizko egin izatea, eta horrexegatik hain zuzen" nueva" hori. Edozein moduz, gerora ere urte askoan Epeletako borda deitu zion herriak, aspaldi haundiko meategiaren izena bereganatuz, nahiz sortze beretik, bezalaxe Tutereneko borda izan.
‎cien realespara alivio de reedificar un caserio que se le quemo. Herriko Tuterenea etxearen jabe zen Martin hori, eta badirudi borda erre eta berritik egin behar izandu zuela. Ikus 1686ko azter aldian:
2020
‎Historiaren istorio epikoarekin amets egiten dutenek mesfidantza eragiten didate. Ez dago tarte handirik ametsetik amesgaiztora, itxaropen sortu berritik hilketa hotz programatura. Ez ote da ontzen den guztia hondatzen dela onartzeko ezintasuna ondoez guztien iturri?
2021
‎22.6.2b Mendeko perpausari bide emateko erabiltzen da (adizki laguntzaileak menderagailua behar duela): Nola gaur dugun lehen eguna, berritik hasiko gara (Xalbador). Eta zerbaiten araberako testuingurua adierazteko (berriz ere laguntzaileak menderagailua behar du):
‎Zaharretik eta berritik
‎Ondorioz, lehenengo fase horretan," HUPE Hondakin Uren Ponpa Estazio bat eraikiko dute Txokoalden, eta Osinaldeko HUPErekin lotu; Txokoaldekoaren bitartez, bertako eta Santueneko isuriak Osinaldeko sistema orokorrera eramango dituzte. Bigarren fasean, Txokoaldeko eta Aginagako HUPEak lotuko dituzte. Aginagako kaxkoko isuriak jaso, eta Aginagako HUPE berritik Txokoaldekora eramango dituzte, Oria ibaia gurutzatuta. Hirugarren fasean, Aginagako erriberan kolektore nagusia egingo dute, eta kolektore horri hainbat hodi jarriko dizkiote, gero udalak egingo duen proiektuaren bitartez, Aginagako etxebizitzetara konektatu eta ur zikinak jasotzeko".
‎Berri berritik . Atzera berriz.
‎Testuinguru honetan, gazteek beren modura bizitzeko saiakerak egin bitartean, gurasoek bi joera nagusi izan ohi dituzte. Batzuek, ezezagun eta arriskutsu zaion mundu berritik erakarri nahi dituzte gazteak beren mundura, mundu analogiko modernora, ezaguna zaien horretara. Alferrik.
‎Behi gorri ederra, baruku berritik Esnaurian ari da, neguko bazketik Segur nahiago luke, soho belharretik Bizia iganen du, bethi zerraturik
‎Bele beltza karrankan haitzaren puntatik Ez du gehiago nahi, jan artho berritik Lumak ari zitzaio, erortzen bizkarretik Nekez aidatuko da bere adarretik
‎Gauak zure argia hartzen duen bitartean eta ozeanoek zure eragina sentitzen duten bitartean, adierazten dut zurekin ilargi berritik ilargi betera hazteko asmoa dudala.
2022
‎5 Osaera demografikoa zeharo aldatu da, gehiago aldatuko da eta itsas erresakak bezalaxe, alde batetik irabazitakoa bestetik galtzen da: beti berritik hasten.
‎Bi auzo berriak zabaltzen ari ziren eta eremu anitz eta onak zeuden eraiki gabe. Aukera handia zuten berritik hasiz gero. Arazo bakarra lantoki dendak eta bizitokiak eraiki bitartean hilabeteak pasatuko zirela.
‎Orduan La Flaca bakarrik geratuko zen. Suertea izanez gero, ordurako kazetari lanetan aritzeko moduan egonen zen eta Bilbon berritik hasi zuen. Ez zuen bere burua engainatu.
‎Euskaltegiak, baina, aukera eman die lagun kuadrilla sortzeko. Batzuk berritik hasi ziren euskara ikasten; gehienek, baina, bazuten belarria ohitua herriko euskarara. «Etxarriko euskaran moldatzen naiz, gutxi gorabehera», azaldu du Palazuelosek.
‎Bi aukera paratu zizkioten mahai gainean: «lehengo urtean egindako lanarekin berriz izena ematea edo berritik lan bat osatu eta horrekin izena ematea». Lehenbizikoa aukeratu zuen, «benetan adierazi nahi nuen mezua ikus entzunezko horretan islatua zegoelako eta hainbertze denbora eskaini nion lan horrekin berriz ere hautatua izan nahi nuelako».
‎" Hannah Arendtek ez du behartzen, momentu batez ere, barkatu ezin dena barkatzera, baldintzarik gabeko kalte kitapena, Jacques Derridak defendatzen zuen barkamen hiperbolikoa[...]. Barkamen puruak memoria suspenditzen du, berritik hastea eskatzen. Posizio hori oso urruti dago Hannah Arendten postulatuetatik, zeintzuek eskatzen baitute historiari buruzko hausnarketa etengabea eta bere osoan munstrokeriaren erraiak erakutsiz egina, inolako leungarririk gabe gauzatua.
2023
‎Bestalde, saiatzen ari gara Arartekoarekin eta alderdi politikoekin harremanetan jartzen. Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin genuen, lege berritik gaizki ikusten genituen gauzak esateko, eta uste dugu alderdi politikoetan badagoela jendea errealitatetik urrun dagoena. Egoera hauek ez dituzte ezagutzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia