2016
|
|
Sinadurak hiru helburu dauzka: a) informazio baten autoretzaren
|
berri
ematea; b) kazetariari bere lana aitortzen zaiola jakinaraztea; c) egileak edukiaren erantzule direla adieraztea. Hiru ardatz horiek bideratuko dituzte gai honen inguruan hartu beharreko erabakiak.
|
|
gioa eta inoren albisteak kopiatzea iturriak aipatu gabe. Gertakari baten
|
berri
emateko aukera bakarra kanpoko informazio iturri batek editaturiko ikus entzunezko materiala denean, garbi jakinaraziko da jatorria.
|
|
b. Langile berriak hartzeko eta ikus entzunezko enpresekin kontratuak egiteko orduan, Estilo Liburuaren
|
berri
ematea eta banatzea.
|
|
Erlijio egitatearekin loturiko albisteen
|
berri
emateko, eragin kultural eta soziala, konfesio bakoitzaren tradizioa eta interes informatiboa erabiliko dira irizpidetzat. Erabakiak irizpide profesionalen arabera hartuko dira, eta ez irizpide konfesionalen arabera.
|
|
Hortik abiatu behar du EiTBren ekoizpen informatiboak: gertakari guztien
|
berri
ematea, herritarren ikusmoldetik eta interes orokorretik. Ostean, euskal errealitatearekiko hurbiltasunak gidatu behar ditu bai informazioa bera, bai iritzi eta analisi saioak.
|
|
EiTBren erreferentzia kultural, ekonomiko, sozial eta instituzionala, lehen lehenik, euskal herritarren eremu kultural, ekonomiko, sozial eta instituzional bera da. Horren
|
berri
ematen duenean, EiTBk arduraz zaindu behar du hitzak, adierazpideak eta izendapenak zuzen eta errealitate sozial eta politikora egokiturik erabiltzen direla, eta aintzat hartzen direla tradizioa eta erakunde akademikoek balioztaturiko hizkuntza erabilerak.
|
|
Etorkinak ikusgai egiteko, haien arazo eta bizi baldintzen
|
berri
eman behar da, eta haiek gizarteari eskaintzen dizkioten balio sozial, kultural eta ekonomikoak nabarmendu behar dira.
|
|
Informazioak gizarte kohesioa bultzatuko du, bai eta immigrazioa nahiz talde kultural eta etniko guztiak modu positiboan ikusgai egitea ere. Euren nortasunari eusten laguntzen dieten gertakarien
|
berri
emango da, baina, horrez gainera, talde horiek presentzia normalizatzailea izango dute bestelako informazioetan.
|
|
Arlo horretan, desgaitasuna eta gaixotasuna dira kontuzko ildoetako bi, eta berorien tratamendua ezin da topikoetan erori. Informazioetan, pertsona desgaitu eta gaixoen ezagutza sustatuko da, eta pertsonon garapenaren, gainditze pertsonalaren eta integrazioaren
|
berri
emango da. Zentzu horretan, albistegietako azpidatziek eta eitb.eus eko albiste idatziak entzuteko aukerak informazioaren eskurapena bermatzen diete pertsona gorrei edo pertsona itsuei.
|
|
Sendabide eta terapien
|
berri
emateko, ikuspegi aniztasuna bilatuko da, zehaztasunean eta gaixoen onuran oinarritua.
|
|
EiTBk objektiboki, zorrozki eta egiazki informatzeko gizarte erantzukizuna hartzen du bere gain; horretarako, bizimodu osasungarriak sustatuko ditu, eta substantzia eta jokabide adiktiboen arriskuen
|
berri
emango du; aldi berean, gizabanakoaren askatasuna errespetatuko du, eta estereotipoak baztertuko.
|
|
Kirolean, hitzezko indarkeria maiz izan ohi da indarkeria fisikoaren atarikoa. Zentzu horretan, hizkera militar eta belizista gerra baten
|
berri
emateko berezkoa dena, baina kirol espirituaren guztiz kontrakoa dena audientzia erakartzeko amua baino zerbait gehiago da. Ikus entzuleekiko konplizitatea bilatzeko baliabide mota horiek sentsazionalismorako bidea zabaltzen dute.
|
|
Liskarren
|
berri
emateko, ez da umorea erabili behar, edo irudi eta adierazpen bortitzaktonu arinean erakutsi.
|
|
Oso kontuz jokatu behar da oroimena nahastu edo baldintzatu dezakeen informaziorik ez zabaltzeko. Lekukoen eta inplikatuen adierazpenen
|
berri
ematen denean, «oroitzapen faltsuak» edo «oroitzapen berpiztuak» sor daitezke. Horrelakoetan, lekukoek errealitatean bizi izandakoa eta komunikabideetan ikusitakoa nahasteko arriskua dute.
|
|
1.1 Bide segurtasunaren gaia ez da istripuei edo errepideen egoerari buruzko informazioan bakarrik landu behar. Beharrezkoa da albisteak euren testuinguruan kokatzea, prebentzio kanpainez informatzea, biktimen elkarteekin harremanetan jartzea, zirkulazio kodean izandako aldaketen
|
berri
ematea, eta eremu askotan (bereziki hezkuntzan) gauzatzen diren ekimenen nondik norakoak jakinaraztea.
|
|
2.7 eitb.eus webgunean eta irratietan informazio gaurkotua eskainiko da, gidarientzat zerbitzu erabilgarria izan dadin. Hala, obren, matxuren, luizien edo auto ilaren
|
berri
emango da. / > g^
|
|
1.1 Komunikabideetara lan istripuei buruz heltzen den informazioak, sarritan, ondorio latzen
|
berri
ematen du, edo biktima kopuru handia aipatzen du, edo bestelako arrazoiengatik bihurtzen da albistegai. Oso gutxi dira laneko arriskuak prebenitzeko neurriei buruzko informazioak, eta istripu txikiak eta gaixotasun isilak behin ere ez dira aipatzen albisteetan.
|
|
Prentsaurreko batean galderarik onartzen ez bada, jokabide horren
|
berri
emango zaie ikus entzuleei.
|
|
Alderdi politiko bateko barne debateen, batzarren edo hautagai aukeraketen
|
berri
ematen denean, inpartzialtasuna muturreraino eramango da, aukera bati ere mesederik ez egiteko. Saihestekoak dira aukera batzuk «ofizial» eta beste batzuk «alternatibo» gisa aurkeztera eraman dezaketen terminoak.
|
|
1.1 Ikerketak eta inkestak zehaztasunezko kazetaritzaren tresnak dira, ikus entzuleei iritzi publikoaren unean uneko egoeraren
|
berri
emateko baliagarriak. Hala ere, esan behar da marketin politikorako tresna garrantzitsu ere bihurtu direla, ikus entzuleen iritzian eragiteko erabiltzen baitira.
|
|
Telebistan edo irratian ikerketen eta inkesten
|
berri
ematen denean, EiTBren webgunera jotzeko eta bertan datuen bertsio osoagoa ikusteko gonbita egingo da.
|
|
EiTBk saioren baten webgunean edo sare sozialetan antolatutako bozketen
|
berri
ematen denean, argi geratu behar da erabiltzaileen zaletasun edo portaeren gaineko datuak jasotzeko eta parte hartzea eta interakzioa bultzatzeko helburua baino ez duela ekimen horrek. Agerian jarriko da horrela lortutako emaitzek ez dutela estatistika baliorik.
|
|
Interneten, titularrak osagai berriak hartu ditu. Albisteei, testuinguruaren
|
berri
ematen duten estekak erantsi behar zaizkie. Esteken eta ikono eta epigrafeen bidez, erabiltzailea interakziorako aukeren jakitun eta informazioa osatzen duten idatzizko zein ikus entzunezko piezen jakitun ipintzen da.
|
|
Edozelako gatazka bat dagoenean eta, beraz, jarrera bi edo gehiago daudenean, oso garrantzitsua da hala jokatzea. Auzian diren alderdietako batekin harremanetan jartzerik ez badago, horren
|
berri
eman behar zaie ikus entzuleei.
|
|
52 Gertakari baten
|
berri
emateko orduan, EiTBko berriemaileak inpartzialak izango diraazalpen, deskripzio eta kontakizunean. Jardun profesionalean ezin daiteke egon ezdesorekarik, ez joerarik.
|
|
Sekretu profesionala, kazetariak ez ezik, kazetariarekin harremana edukitzeagatik iturriak identifikatzeko datuak ezagut ditzaketen pertsonek ere gorde behar dute. Sekretu profesionalak, iturriaren izena ez ezik, beraren identitatearen
|
berri
eman dezaketen oharrak, dokumentuak eta bestelako euskarriak ere babesten ditu.
|
|
1.1 Terrorismoaren, gatazka armatuen eta gerren gainean informatzeko irizpidea interes publikoa izango da beti. Irudiez eta kazetarien lekukotzaz baliatuz, ikus entzuleak informatu egiten dira, eta errealitatearen
|
berri
ematen da.
|
|
1.3 Horiexek dira dilema nagusiak gerren, gatazka armatuen eta terrorismoaren
|
berri
ematean. Haien tratamendu informatiboan hizkera zehatza erabili behar da, iturriak orekatu, informazioa kontrastatu, eta inpaktu bisuala eta interes informatiboa uztartu egin behar dira.
|
|
Audientziari lehergailu abisuen edo bestelako mehatxuen
|
berri
eman baino lehen, aintzat hartu da alarma soziala sortzeko arriskua.
|
|
Kontuan hartu beharra dago ekintza hauen ondorioak deskribatzen dituzten eszenen ikusizko eta/ edo entzunezko inpaktua. Irudiek zehatz erakutsi behar dituzte gertaerak, eta minaren eta sufrimenduaren
|
berri
eman behar dute, baina horretan atsegin hartu gabe.
|
|
Hildako pertsonen duintasuna errespetatuko da betiere. Oso eduki bortitza duten irudiei dagokienez, audientziari horren
|
berri
emango zaio aldez aurretik.
|
|
Biktima kopuruaren kalkuluak oso desberdinak direnean, zifra desberdin horien
|
berri
emango da, iturriak zehaztuta; bestela, ez da datua aipatuko egiaztatua izan arte. Nahasteak jarraituz gero, iturririk kualifikatuenera joko da, eta haren kalkuluaren berri emango da.
|
|
Biktima kopuruaren kalkuluak oso desberdinak direnean, zifra desberdin horien berri emango da, iturriak zehaztuta; bestela, ez da datua aipatuko egiaztatua izan arte. Nahasteak jarraituz gero, iturririk kualifikatuenera joko da, eta haren kalkuluaren
|
berri
emango da.
|
|
Lan prebentzioaren arloan ezartzen diren zehapenen
|
berri
eman behar da, nahiz eta zigorra ekarri duen gertakaria aspaldikoa izan. Gomendagarri da, etorkizuneko informazioei begira, testuinguru gisa balio dezaketen datuak biltzen joatea.
|
|
Sektore bateko lan istripuen edo gaixotasun profesionalen
|
berri
ematen denean, albistearen ikuspegia ez da inplikazio ekonomikoetara bakarrik lerratuko.
|
|
Audientziari zenbait irudik sorraraz diezaioketen inpaktu edo shockaren aurrean babesa emateko, gomendagarria da gertatutakoa ulertzen laguntzen ez duen lehen planorik ez ematea. Minaren
|
berri
emateko, ez da beharrezkoa xehetasun lazgarriz betetako kontakizun gordina egitea.
|
|
1.1 Indarkeria matxista ez da agresio bat jazotzen denean bakarrik agertuko albistegietan; gaiarekin zerikusia duten ekimen guztien
|
berri
eman behar da: erakundeen kanpainak, prestakuntza egitasmoak, publizitate kanpainak, poliziaren edo epaileen jarduerak e. a.
|
|
30 Gertalekutik
|
berri
ematea
|
|
Gaur egungo gertaeren
|
berri
emateko irratiko eta telebistako edukiak erabiltzen direnean, datu hauek zehaztu behar dira: edukiok hartu diren saioaren izenburua, noiz eman zen, eta informazioa ondo ulertzeko behar diren beste guztiak.
|
|
Edukia ezabatu baino, hobe da aldatzea. Nolanahi ere, eduki aldaketen eta ezabaketen
|
berri
emango zaio audientziari.
|
|
Komunikabideen eta sare sozialen arteko harremanak noranzko bietan gertatu behar dira: irratian, telebistan eta webgunean sare sozialetako jardueren
|
berri
eman behar da, eta sare sozialek EiTBren edukiak sustatu behar dituzte. Albistegietako idazkunetan, aukeran dago Taldearen webgunearen helbidea ipintzea, edo hedabidearena, edo programarena.
|
|
67 art. Txosten hori egiteko, erredakzio kontseiluak kontsulta bat antola dezake izendapenak ukitzen dituen profesionalen artean. Izendapen horretarako proposaturiko pertsonak bere proiektuaren, gidalerroen eta antolaketaren
|
berri
emateko eskubidea du. Kontsulta ez da loteslea izango.
|