Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2001
‎–Anaia maitea, sexua eta fornikazioa ez ditzazula zuk deblauki non nahi sar: bakoitzak bere lekua badu. Mattina emazte prunta, gurbila eta garbia zen.
2003
‎Edo bestelakorik. Arnasa bere lekura itzultzen lagunduko didanik.
‎Orduan bai. Orduan telefonoaren haria atera du bere lekutik. Ez dio beste inork deituko horrela.
‎Bi gizon erraldoiak baretu egin dira lan erraza ikusi dutenean, gizona laguntzeko prest agertu denean, baina ez dute haatik Damianen beso bihurritua askatu. Egin dioten minarekin, besoa bere lekutik atera behar diotela begitandu zaio Damiani. Horixe bakarrik nahi dugu, esan dute, argazkia.
‎Eta Damianek, gizonaren buruko ile zuriak ikusi ditu aurpegirantz erori eta kaskasoila agerian uzten. Eskurik ezean, lepoaz saiatu da gorantz egiten Aranbarri, ileak bere lekura eramateko ahaleginean. Soiltasunaren lotsa estali nahian.
‎Eta lortu du. Eraman egin ditu ileak bere lekura, berriro ere eror daitezen istant bat geroago. Berriro ere, alboko ile luze horien azpian, larrua baizik ez dagoela agerian uzteko.
‎Berak etxean egon nahi duela. Huraxe bakarrik duela bere lekua, Zorionan, Necrobia rufficollis koleoptero eskuratu berriaren ondoan.
2004
‎hartu nork bere lekua!
2005
‎Lanpara bat erori eta lurrean kiribilkatu zen sofa bere lekutik arrastaka mugitzen hasi zirenean.
‎Bai, kasu egingo dizu, hau eta bestea esango dizkizu, zure alboan joango da, baina finean ez da sekula hor egoten. Ordezko norbait izaten da, bizitzaren gauza orotarako bere lekua hartzen duena. Bi neurri izaten ditu haren bizitzak, eta bietan nagusi artearekin bizi duen hura izaten da, batere zalantzarik gabe.
‎Egunen joan etorriarekin Argosek bere lekua hartzen asmatu du Otsoenean. Aukera duen bakoitzean katetik ihes egin eta bi gizonen albora etortzen da, horixe bailuen bere benetako lekua, gizonen artekoa, eta ez sagastian dagoen zakurrarentzako bestea.
‎Ibaia eta bere erreka guztiak inork ez bezala ezagutzen zituen gizona, hantxe putzu barean itota. Ahuspez, eta beso bat bere lekutik aterata, bizkarraren gainean era harrigarrian bihurrituta.
‎Ia erori ere egin zen harri labain batek oinpean huts egin zionean. Eta Senperena zaharraren beso hura bere lekutik kanpora zegoela egiaztatu ostean, ezkerreko aldetik, alkandoratik, tiratu zion apur bat gorantz hilotzari. Ez zuen asko behar izan gorpuak erabat jiratu eta ur gainean ahozgoratzeko:
2006
‎Iluntzean jendea trenean, autobusean, autoan, oinez, etxera erretiratzen da, eguna hiltzeko lana bete ondoren. Nor bere etxera doa, nor bere lekura, nork bere lekua baitu, bere berea, leku bat munduan.
‎Iluntzean jendea trenean, autobusean, autoan, oinez, etxera erretiratzen da, eguna hiltzeko lana bete ondoren. Nor bere etxera doa, nor bere lekura, nork bere lekua baitu, bere berea, leku bat munduan.
‎Berton egin dugu hiru gau, behearen gainean lo zakuetan lo. Gela handi bat mahai jokoekin, beste bat ordenagailuekin eta hirugarren bat liburutegi gisa, nork bere lekua nolabaiteko askatasun sentsazioaz hautatu ahal izateko beste dira. Horiez gainera zaindarien bulegoa eta beste gela bi dira.
2007
‎Norberak bereari behatu behar dio. Ordea, ez naiz agure ezindu bat baino, mokorra bere lekutik noiz irtengo zaion beldurrez bizi den beste ezindu bat.
‎Aspaldi galdutako saurioaren zangoak ziruditen hiruzpalau zuhaitz korapilatsu aurkitu zituen patio barnean isilik. Idazkaria itzuli eta topatuko ez zuen beldurrez, bere lekura hurbildu zen eta, zain zegoela, olibaz jantzitako neska gazteak egin zion kasu. Eskuan zeraman kristalezko txarroa erakutsi eta ¿ Juguito de toronha?
‎Horma gainean zintzilik zeukan Ama Birjina beltzaren irudiaren gibelean Como que fueran verde cotorra paratzen zuen. Apalean liburu bat bereizi eta bere lekutik atera zuelarik, bertze mezu bat topatu zuen orrien artean gorderik: Asul turqui.
‎Arratsalde osoan irekia egondako hozkailuaren atea bere lekura itzuli eta argia piztu zuen Migelek.
‎Sonbreroa besaulkiaren gainean elkarren arteko tartean uzteko erraten dio Vanessa Redgravek eta, berokiaren barneko aldean ezkutatu ondoren, makuluak besoetan, komunera jotzen du. Atea giltzatu eta aldaketa lanak egin eta gero, bere lekura itzultzen da. Egindako ahaleginari esker, bortzehun preso –beharbada gehiago– askatzen ahal zituzten.
‎Arrunt baldarra sortu zitzaion, eta damutu egin zitzaion ahalegina egin izana. Erizainak, nolako aurpegia erakutsi ez zekiela, ez zuen deus erraten asmatu eta, bere lekutik mugitu gabe, joaten utzi zion gauzak gehiago nahasi baino lehen. Arratsalde hartan gertatutako guzia atzendurik berehala, gauzak bertze modu batean egiteko gogoa sortu zitzaion Migeli, baina berant zebilen harrezkero.
‎Hegazkinera igotzeko eskaileretan goiti baranda kiskaltzen zegoen, eta ezin izan zuen eskua gainean pausatu. Irria ezpainetan, aeromosa batek eraman zuen bere lekura; tamalez, ez zitzaion leihoaren ondoan egokitu. Aldameneko hegalaren azpira begiratu zuen urrundik, eta Habanan egindako izterbegi bakarra ikusi zuen, ilaran, barneratzeko zain.
‎Gaur argitaratu dituzte oposizioetarako emaitzak, liburuzain plaza atera dut. Niri Karmeleren haragiaren leherketak barnea hauspotzen dit oraindik, baina dena bere lekura itzuliko den itxura dauka.
‎munduan jende bakoitzari bere leku doia
2009
‎Horrela nire lekua itzultzen da bere lekura,
2010
bere lekura eroaten duzularik burua itzulita
‎Ontziola barruan, ehunka langile buzo urdinak, zapiak eta kaskoak janzten ari ziren. Tiragomen egoera ikuskatu, gomak aldatu, neurriko torlojuak bereizi, botilak gasolinaz bete, trapu zaharrak busti, suziriak prestatu, ur hodiak tenkatu eta arnasa sakon hartu ostean, nor bere lekura abiatzen da, aurrez egokitu zaion lubakira. Langile hauek edozertarako prest daude euren lanpostuak mantentzearren.
2012
‎Ni naiz eredua, esango balu bezala. Bizitzan aurrera egin duen gizona, bere lekua landu duena, adiskide baliotsuak lortu dituena. Seme, zu ez zara inor izango.
‎Ibon K.k hasperen sakona egin eta, irribarrea ahoan, aulkitik altxa da Etxeberen mahaira zakar abiatzeko, baina berehala itzuli da bere lekura.
‎Buruan duen hiriaren mapan ongi seinalatuta ditu gune arriskutsuak," Kontuz minak", pertsonen aurkako minez landatutako sailak bailiran. Ez hain aspaldi bere leku kuttun izan zirenak, jadanik ezin zapal ditzakeen auzo, taberna, ibai bazterreko pasealekuak. Kontuz, minak, bai.
‎Iraganean gelditutako etorkizuneko aberri ezinezkoaren ordezko berria asmatzen. Ez dagoen herri horrek bere lekua mapan aurkitzen ez duen bitartean ezin itzuliko dela dakienaren grinaz. Sepia koloreko argazkia margotzen, etxe zaharren ordez orube hutsak aurrena eta eraikin modernoak ondoren diseinatzen, errealitatekoekin ahalik eta antz gehien izango duten esperantzaz, oinarri horretatik dagoena hobetzeko asmo eraldatzailez.
2013
‎Halako batean automobil pare bat hurbiltzen ikusi genuen. Jendea baztertu zen, bidea uzteko, eta amerikanoaren automobil espantuzkoak lamizuloaren sarreraren ondoan bere lekua hartu zuen, iratze batzuk zanpatuta. Haren gibelean ministroaren Peugeot beltza gelditu zen.
‎Ileak belarri atzeetan orraztu eta egurrezko zoruaren gainean biluzik zegoen neskak irribarre zintzoa egin zion Benoiti. Eskerrak eman eta bere lekura itzuli zen.
2014
‎Eta ordurako patua zirudien, istripua bainoago. Ohe tolesgarri berdeari begira pentsatu zuen, hura izango zela betiko bere lekua, betiko iraungo zuela hiru oheen bazterreko leku ezegoki hark. Bakartasun hark.
‎Fite keak hartzen du eremu guzia, itsutzen zaie bista soldaduei, eta ez dute metro batean deus ikusten ahal; maskak jauntzirik ere, begiak erretzen zaizkie, zintzurrak urratzen, azala kiskaltzen. Azken mementoa heldu zaiela sinetsirik, gibelerat joan nahi dute zenbaitek; aitzindariak lotzen zaizkie ukabilka eta ostikoka, nehork ez dezan bere lekua utzi; garrasika, lurrerat jausten dira soldadu zenbait; zutik ematen dituzte aitzindariek," À votre place!" oihu eginez. Eta hori guzia shrapnell, granada handi eta ttipi, crapuillot, mitrallus eta obus erauntsi eder batez lagundurik.
‎Non dira erizain deabru horiek?!". Sarjant batek gurutzatu du erreka, eta gorpua utzirik bere lekurat itzultzeko manatu dio Lurori. Oldarra badatorrela eta hilzorian direnak salbatzeko denborarik ez dela oihu egin dio:
‎Desberdina izan zen orduan, telebista aurrean, Paul Newmanen aurrean. Burua nahastuta jarraitzen zuen Irenek lehenengo momentua pasatuta ere, ezer ez zen bere lekura itzultzen, ezer ez zen orekatzen, esnatu berriko nahasmenduarekin jarraitzen zuen, guztiz esna egon arren, zorabiatuta ia. Amari begiratu zion, ez zen ezertaz ohartu, urduri jartzen hasi zen Irene.
2015
‎Peter Zuazo, bezperan bezala, ekitaldia hasi berritan iritsi eta jesarleku berberean eseri zen. Bezperako emakumearen ondoan, zeinak, Zuazok bere lekua hartu baino lehenagotik zeukan poltsa altzoan. Esfingea mostradorean zegoen ardo kopa eskuan.
‎Testukoak zein testuingurukoak. Esfingearen irribarreak ere bere lekua zuen irudi kaotiko haien artean. Baita Odile Moresekin nahi baino gehiagotan izandako fantasiak.
‎Kopak eskuan mahairantz zihoala inguruak behatu zituen aulkiren baten bila. Baina mahaira heldutakoan, Joseba jaiki egin zen sofatik eta bere lekua eskaini zion. Romanek eskertu zion keinua, agerian zegoela ondo hezitako gaztea zela.
‎Dotorea zait zure eskuen dantza etengabea, solasaren argigarri. Eri dantzariz bere lekura jartzen duzun xerlo errebeldea. Atsegina zait erranaldiak momentu egokian eteteko duzun moldea denbora suspendituz.
‎Roman Miguelez, Kabali Simalindu gida eta Hernando Cabrera sendagileaz gain, atzean geratu da Romanen adiskide min Noel Elorriaga ere; gainerakoengandik aparte antzean ari da laukotea atseden hartzen. Alferrik galdetuko dugu zergatik den zurbila gero eta zurbilago eta kixkalia gero eta kixkaliago, ez da ezer behartua edo bihurria, bakoitzak badaki zein den bere lekua, ia ia genetikotzat har litekeen sen inplizitu batek agintzen du mugimenduetan eta ibilbidean. Afrikarrak eguzkitan, itzalean europarrak.
2016
‎Itxuraz, beltzek beti joan behar dute gutxienez eserleku bat atzerago. Giro arrotz hartan, Txominek ez du bere lekua aurkitzen Baton Rougen, oso deseroso sentitzen da, eta bere ingeles maila baxuak ere ez dio asko laguntzen. Goiz batean unibertsitateko kafetegian gosaltzen ari dela, gizonezko bat hurreratu zaio erronka jotzen:
2017
‎Jokinek bazuen Adrianen berri –Haritz eta Karrarekikoaz ez nion ezer esan, baina zerbait susmatzen zuen–, eta Haritzek eta Karrak bazekiten biekin oheratzen nintzela. Bakoitzak zuen bere lekua eta, agian, bere funtzioa.
bere lekutik mugitu ez denaren
2018
‎Bulegoko atea zabaldu, eta Giulia dago bertan, Sararen bulegokidea. Ikusi duenean, bere lekutik altxatu eta laguntzera joan da. Francescak gertatutakoa azaldu dio, baina ez dakiela zergatik dagoen horrela.
2019
‎Aurrekoaren oso antzekoa gertatu zen bigarrena ere. Ez dakit egunak, asteak edo hilabeteak pasatu ote ziren bata eta bestearen artean, baina leku berean geunden biok; alegia, azken hatsa eman nuen bazter hartan, eta nire laguna basoaren erdian galduta zegoen lehen bezala, bere lekutik mugitu gabe.
‎Ilunabarra mantso mantso ari zen lurraren gainean bere lekua hartzen; gero eta nabarmenago bereiz zitekeen mendietako isla, eta kanpoko gliziniaren azpian eserita, etengabe jardun duzue aspaldiko partez. Inolako xehetasunik ahaztu gabe kontatu dizkiozu amaren azkeneko gorabehera guztiak; eskutik helduta zeneukan, azken hurbilaren susmorik gabe, baina ustekabean egin dizu alde halako batean, argiak alde egiten duen modu berean.
‎Estoldak emana hartu ezinik zeuden, eta teilatutik zetozen hodiak ere berebat. Iragan eguneko haizearen zakarrak bere lekutik aterata zeuzkan teila batzuk; horrela, bada, etxeko balde zahar guztiak bildu, eta itoginen azpian egokitu zituen.
2020
‎Orduan tranbiaren gurpilek errailen gainean egiten duten hotsa entzun dut, eta suge berde grisa atzeraka mugitzen sentitu dut, etorritako bidetik itzultzen, metro batzuk egin eta berriz geratu den arte. Inguruan bildu den jendea ere atzera lehengo tokietara bueltatzen ikusi dut, ikusminak bakoitza bere tokitik atera ondoren berriro nor bere lekura itzultzen. Nire aurrean zutik neukan gizona ere atzeraka mugitu da, eta nigandik pixka bat urrundu denean mugikorra atera du, eta deika hasi da.
‎(EGOITZek keinua egingo dio KONTXAren MAMUAri bere lekura itzul dadin. MIRENek harritu samar begiratuko dio eta kaxara hurbilduko da.)
‎Letxuga, konpresak, galletak. Taberna batera sartzen bada lagun batekin kafea hartzera, komunera edo barrara altxatzen den unean nik bere lekua hartuko dut lagunarekin, eta edozein aitzakia jarriko dut une batez bere airea arnasteko: “Sua nahi, Mr.
‎Honela funtzionatzen du: iristen dira eta erakusleihora ateratzen ditugu; ondoren denda barruan bakoitza bere lekura; saldu ezean dendaostera itzultzen dira berriz, sei zazpi hilabeteko epean. Norbaitek liburu bat eskatzen digunean begiratzen dugun aurreneko gauza dendara noiz sartu zen izaten da:
‎Gogoan dut Leire une oro bere lekua bilatzen. Nola parte hartu lan eszeniko batean arte plastikoetatik?
‎Zenbat magia geratzen den bidean truko finalaren inpaktua posible egiteko. Azkenean, pixkanaka, Leirek topatu egin zuen bere lekua, Erikaren gorputzarekin soilik lan egitea erabaki genuen momentutik aurrera ere, bere plastikotasuna islatzeko modua: teaserra, obraren kontzeptu espaziala, kartela, lerro artean doazen hamaika irudi, esaldi, mugimendu eta ideia, bereak dira.
‎Eta ze kuriosoa gizakiok txikitatik panpinakaz jolasteko daukagun bultzada hori. Maitasun bultzada batzuetan, beste batzuetan bultzada krudela panpinari haginka eginez, hanka edo burua bere lekutik atara eta paretaren kontra botaz, jolasten, euren patuak asmatuz, manipulatuz jainko jainkosa bagina legez. Gure antza daukien izakitxo horien jaun eta jabe.
2021
‎(Isilunea. Lehen aldiz SHEPHERD JAUNA bere lekutik mugitu da, jauzi ttikiz, baina motel. Bere talaiatik farolarekin ingurua aztertu du.)
‎Azken urteetan poesiari loturik ezagutu dugu, gehienbat, bere bidea. Poeta gisa plazaratu dituen lanek kritika oso onak eduki izan dituzte, eta bere lekua egin dute generoaren euskarazko koordenatuetan, lehen aleetako forma aniztasuna gero eta gehiago naturarekiko harreman sakon batekin lotuz, Igor Estankonak aipatu izan duen bezala, “hitz gutxi batzuekin osotasuna deskribatzeko gaitasun berezko” batekin. Aipatzekoa da ibilbide poetiko horren lehenengo harria, Fitola balba, karpuki tui, nolabaiteko bisagra izan zela bi ibilbideen artean:
‎Quintaou aretoari lehentasuna emanda, Iparraldeari ematen diogu presentzia bat Berria ko orrietan: Hegoaldeko irakurleek ikusten dute Iparraldean euskarazko antzerki garaikidea leku ofizialetan ere ari dela bere lekua aspalditik merezi zuen lekua konkistatzen, eta Iparraldeko irakurleak ikusten dute euskarazko egunkari bakarrak Lapurdiraino desplazatu duela bere arreta-gunea. Jakina, hau ez da lehen aldia arreta nahikoa ematen dio Iparraldean gertatzen denari baina harri koxkor bakoitza da kontuan hartzekoa euskararen etxe komuna eraiki nahi dugunontzat.
‎Ekialdetik letorkeen usain azkar eta sakonak hantu zuen xapitoaren azpia, uhinka. Mango itzuli zen bere lekura eta bikote bilduaren gibelean zegoen pantailan Lasturko Miliaren eresia minberaki eskaintzen zuten DJ Saguxarrek grabatu irudiak agertu ziren. Soa itxuretan iltzatu zitzaidan eta Joanaren ahurra tinkatzen nuen erotzeraino.
‎Alboko mahaian, neska gazte bat ordenagailu eramangarrian ari zen idazten. Kafea amaitu, jaiki eta mutil gazte batek hartu du bere lekua. Eseri bezain laster, mutikoak gutun azal bat aurkitu du, badirudi neskak ahaztu duela.
2022
‎Arriskutsua izan daiteke. (Pausa txiki baten ondoren aurrera egingo du, gorputzarekin BEAri bultza egin eta bere lekua hartzeko) Eta biolentzia da... (publikoari zuzenduz, oihuka) Feminazi!
‎Izugarrizko hotza egiten zuela daukagu akorduan; soinean arropa geruza ugari jantzita entseatzen genuela. Lurrean itsatsitako zinta isolatzailea ere gogoratzen dugu, eszenatokia sinbolikoki bitan banatu eta aurrerantzean biotako bakoitzak bere lekua izan zezan eta bestearen espazioa errespeta genezan lagunduko ziguna.
‎Ana ez da bere lekutik mugitu, andre hark zer esango zain. Andreak barre egin du, untxi batek egingo lukeena untxiek barrerik egingo balute.
‎Aldaketekiko erresistentzia modu bat ere izan daiteke sartzen diren berri horiekiko jarrera zakarra. Edonor ez da gai lehen eraso horri buelta eman eta bere lekua egiteko.
2023
‎[64] Igartua Aristondo, A. “Joanes Igeregi: Euskarak bere lekua topatu du krisi ekologikoan”, Berria,.
‎NAHIKARIk alde egiteko profitatu du. IDAZKARIAk dena grabatu du bere lekutik mugitu barik.)
‎Antzerkiaren alorrean, berriz, zaila egiten zaigu kodigoak ulertzea. Horretarako antzerkiak eskoletan bere lekua eduki luke: antzerkiak, dantzak, gorputzak...
‎Androideek ez dute matxurarik izan. Haizetakoa haustean hartutako kolpeak txasiseko xafla bat mailatu eta errele batzuk bere lekutik aterarazi dizkio L 87t ri, baina ondo begiratu ezean ez zaio igarri ere egiten; L 88t ri, berriz, ez dio batere arrastorik utzi Ikerrek emandako ukabilkadak.
‎Aktoreak: Leire Ucha, Miriam K. Martxante, Oihane Enbeita (aurrerago taldea utzi eta Veronica Fernandezek hartuko zuen bere lekua), Ainhoa Jauregi, Miren Gaztañaga, Na Gomes, Alex Gerediaga, Itziar Izarra, Ernesto Calleja (taldea utzi zuen eta nik egin nuen bere pertsonaia), Gabriel Ocina eta Eyou (gerora bere ordez Terri Florido sartu zen).
‎Bere lana ikastetxeekin antzerkigintza lantzea eta garatzea da, tailerrak proposatuz. Hezkuntza eta antzerkia mundu ezberdinak izanik ere, biek elkarren beharra dute, azkenean ikastetxea transmisio leku bat delako non ikasleek jasotzen duten anitz baina non eman ere egiten duten; transmisio lekua den aldetik arteak eta antzerkiak badute bere lekua eskolan.
‎Bilboko Mina Espazion euskaldunon artean euskara erabiltzen bagenuen ere, gaztelaniaz hitz egiten zen gehien bat. Erdal giroa zen nagusi eta euskarak bere lekua izatea zaila bazen ere, euskarazko jarduerak egitea ezinbestekotzat jotzen genuen. Orduan bertsogintza goraldian zegoen, eta bertsolari batzuk bide berriak jorratzen hasiak ziren.
‎Nire kasuan Ander Lipus. Oholtza gainean, Niak bere lekua izan behar duen moduan, Ni Besteak ere bere lekua behar du. Honen leku hartzea handiagoa da normalean.
‎Nire kasuan Ander Lipus. Oholtza gainean, Niak bere lekua izan behar duen moduan, Ni Besteak ere bere lekua behar du. Honen leku hartzea handiagoa da normalean.
‎Antzerkiak, eta, oro har, euskal kulturak, behar duen lekua aldarrikatzen eta gauzatzen. Bakoitzak bere lekua bilatzen. Edo imajinatzen.
‎Nahi eta nahi ez, neurri horiek, erabaki horiek, erabat politikoak dira. Euskarazko antzerkiak bere lekua izan behar du, Arriagan edo Baionako antzokian, eta Lapueblan edo Erratzun. Zergatik ez?
‎EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Martinezek aurkitu zuen pelikula, eta haren inguruko tesia bukatu berri du. Harrezkero, euskarazko zinemak bere lekua bilatzen jarraitu du. Urte honetan euskarazko zinemaren erakusleiho Donostiako Zinemaldian izan ditugun Loreak eta Lasa eta Zabala bezala.
‎...ak bereziki botere ekonomiko politikoak, ez kulturalak sortutako hierarkia eta superegituretatik; Teatro Pobre bat, bere zutabeak egunerokoaren magian eta irudimenean eraikitzen dituena, eta herriari parafernalia barik erakusten, den moduan; Herritik eta Herriarentzako Teatro bat, “non adiskidetzea aukera bat den, non aurrealdeak eta atzealdeak elkarri min emateari utziko dioten, non gizakiak bere lekua hartuko duen egun batean errealitate esango diogun bozkariozko dantza horretan”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia