2000
|
|
Honi erantzuteko, nahiz eta ez honi bakarrik2, aurkezten dugu ondoko lana. Bertan Vienako Zirkuluaren filosofiaren tesi orokorrak,
|
bere
jatorrizko bertsioan, ikusiko ditugu, kritika garrantzitsuenak gehitu arren eta, horrela, Ikusmolde Estandarra deritzon mugimendu filosofiko analitikoan pixka bat murgilduz3.
|
2005
|
|
Honen oinarrian," gizakiak" aurrera egiteko berez duen grina dago, hau da, honek ez du inoiz bere horretan geratzeko asmorik eta," barneko sakonenetik batasuna eta osotasuna" lortzeko helburua duelarik," bere indibidualitatearen mugak gainditu nahi ditu" 114 Apenas esan beharrik ere ez dago batasun eta osotasun hori lortzea" desideratum" baten moduko zerbait dela eta, egiaz, honetara zuzenduriko bilakaera intelektuala amaierarik gabeko prozesu bat bezala ulertu behar dela. Kontua da, eta hau azpimarratu nahi dugu orain," hizkuntzak era benetan itzel batean laguntzen duela" 115 hemen, are gehiago," hizkuntzak subjektibitatetik objektibitaterako igarotzea ematen deneko puntu nagusia osatzen duela" 116 Honi esker bakarrik ahal izango du gizabanakoak
|
bere
jatorrizko esparrua gainditu eta, aldi berean, printzipioz kanpotik datorrena barneratu eta berea egin. Gizakiaren formazio prozesua dela eta, bigarrenik, ezin dugu ahaztu honek beste alde bat duela, hain zuzen, gizabanakoaren garapen pertsonalarekin loturik dagoena.
|
|
Kontua da, hizkuntzen arteko itzulpen perfektuaren ezintasun horrek, beste aldetik begiratuta bederen, aniztasun linguistikoaren berezko balioa eta hizkuntza arrotzen ikasirakas prozesu ororen sakoneko zentzua onartzera eramaten gaituela. " Espirituarentzako ariketa egokienetako bat", honela dio Humboldtek," hizkuntza batean pentsatu dena beste batean adieraztea da", ze" honi esker pentsamendua espresio era zehatz batekiko independenteagoa bihurtzen da" 150 Norbaitek gaitasuna badu ideia jakin bat
|
bere
jatorrizko hizkuntzan eta baita beste hizkuntzetan ere esateko, adiera ezberdinen arteko korrelazioa biribila ez dela ikustearekin batera, esamolde horietako bakoitzaren erlatibotasunaz kontziente izateko aukera irabazten du. Itzulpen moduko ariketa horretan, hala ere," ez dira hizkuntza horiek bertan elkarri eragiten diotenak" baizik eta, berez," mintzatzen denaren espiritua da, bi hizkuntzen erabileraren bitartez, taktu linguistiko batez eta, gainera, kontzientzia linguistiko orokorrago eta zuzenago batez jabetzen dena" 151 Horrela, bada, hizkuntza ezberdinak ezagutzea eta erabiltzea, pertsonen arteko informazio trukea errazteko bitarteko praktikoa izateaz gain, bada ere pertsona ezberdinek euren burua era orekatu batean osatzeko bide bat.
|
|
Kasu hauek, beti ere, ezagunak zaizkigun hizkuntza guztietan agertzen dira —ze gure eta jatorrizko hizkuntzen zein herrien arteko hesia hain da handia, haienganako lotura etenda dagoela— eta Amerikako oihan sakonenetan ere nekez aurkitu ahal izango genuke guztiz nahastu gabe geratutako —beste baten hizkuntza ikasi aurretik isolatutako— leinu bat. Hori bai, hizkuntza batek elementu arrotz bat hartzen duen unean —edo hizkuntza hori beste batekin nahasten hasten denean—, orduan bertan, hark bere aktibitate asimilatzailea jartzen du martxan, beste elementu hori
|
bere
jatorrizko analogiaren arabera ahal bezainbeste eraldatuz. Modu honetako nahasketen bidez, beraz, lerro analogiko luzeagoak edo motzagoak sortzen dira eta, nekez bada ere, erabat inorganikoa den masa bat saihesten da.
|
|
Geroz eta garbiago ikusten du Humboldtek gizakia hizkuntzari esker bakarrik dela gizaki (gizakia ez dago jada erabat osatuta hizkuntzaren aurretik) eta, aldi berean, hizkuntza gizakiak hitz egiten duelako bakarrik dela hizkuntza (hizkuntza ez da gizakiarengandik aparte existitzen den zerbait). Horrela, bada, era honetan gizakiaren dimentsio linguistikoaz eta hizkuntzaren dimentsio antropologikoaz jabetzen delarik, ahalegin serioa egiten du
|
bere
jatorrizko" giza-teoria" orokorra, hemendik aurrera," hizkuntz teoria" sakon eta zabal baten bidez eta bitartez garatzeko. Gizakia etengabeko formazio prozesu batean dago eta, bertan, hizkuntza indar eragile garrantzitsuena da, alegia, hizkuntzari esker bakarrik ahal dezake gizakiak bere burua osatuz eta aberastuz joan, eta baita berau inguratzen duen mundua ezagutuz eta bereganatuz ere.
|
2007
|
|
gure hizkuntz politika kudeatzeko erak ezberdinak izan daitezke, bai, baina zaila da euskararen normalizazioaren zentzua kolokan jartzea, hain zuzen erabat normala delako batek bere hizkuntzan bizi nahi izatea eta bigarren mailako bezala tratatua izan nahi ez izatea. Ez dugu ahaztu behar, baina, euskalduntze bidean jarri nahi dugun beste hori ez dela hutsetik hasten —berau
|
bere
jatorrizko hizkuntzarekiko lotua dago jada—, eta, horrenbestez, bere eskubide pertsonalak kontuan hartu dira ere euskararen inguruko eskubideak aldarrikatzerakoan. Horregatik, bada, euskararen normalizazio prozesua, neurri handi batean, belaunaldi mailako prozesu gisa ulertu behar da, non euskararen aldeko" presioa" —diskriminazio positiboa— eta" erakarpena" —lotura afektiboa— elkarrekin uztartu diren.
|