Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.373

2000
‎2015\. urtera bitartean, baldin eta datozen hauteskundeetan PSOE, IUren laguntzarekin, irabazle ateratzen bada eta bere hitza betetzen badu. Hala iragarri dute behinik behin.
‎" presoen gaiaren giltza Madrilen dago, eta egoera orokorrean aldaketarik ematen ez den bitartean ez dira mugituko". Beraz, Euskal Herria ez da gai bere hitza eta erabakia errespetatu arazteko. Presoen afera bideratzeko gai ez bagara, edozein aldaketa, baita gatazka orokorrari dagokionez ere, PPren oniritziarekin izan da?
‎Sarrionandiaren obretako giroari deserrotzearen erbestea eta nostalgiaren lanbroa darie, surrealismoaren, ironiaren eta paradoxa absurduaren herdoila itsatsi zaie bere hitzei. Lehenengo liburuetatik hona zeregin literarioaren izaera eta funtzioari buruzko etengabeko itaunean, ziurtasuna, zabaltasuna eta irizpide propioa mamitzen joan da berarengan.
‎narratzaile estradiegetikoak bi maitaleen oraineko harremana narratzen digu; eta narratzaile intradiegetikoak iraganeko gertaeren berri ematen digu. Narratzaile intradiegetiko honek gertaeretan parte hartzen du, Andoni bera da, eta narratario intradiegetikoari zuzentzen dizkio bere hitzak, hau da, istorioaren protagonista bati: Amaiari.
‎Egileak berak bigarren eleberriaz mintzatzean aipatu zuen bezala," pesimismoa gehi ironia berdin optimismoa edo" (Argia 1739) sortzen omen da. Bestalde, jazz musikaren erritmora egokitu ditu bere hitzak: hau da, eleberri hauetan errepikapenak eta itzulinguruak etengabeak dira:
‎–Pluralismoa? aldarrikatzen dutenen alderdikoa den Bizkaiko emakume batek esan zuenez, euskara ikastea zaila omen da eta gainera ez omen da hizkuntza erabilgarria(, el euskera, es difícil de aprender y de muy poca utilidad práctica?, bere hitzetan). Ez da konturatzen edo ezin da konturatu, euskaldunok Frantzia eta Espainiaren arteko muga igarotzeaz bat, anaikiro agertzen garela euskarari esker.
‎haatik, hizkuntzaren eta naziogintzaren arteko barne loturaz ez lukegauza handirik aldatuko orduko hartatik. Diodan, beraz, bere hitzez, orain arte neurezari naizena: –Hizkuntza da herri baten sorkaririk funtsezkoena, bere nazio jakintzarenoiñarria.
‎hondartzan geundela gertatu zitzaidan lehenengoz, handik aurrera sarritan errepikatuko zela oraindik ez nekienean. Txemak itsasoa eskaini zidan, eta nire gaztetasunean ilusioz hartu nituen bere hitzak. Baina gero izarrak etorri ziren, eta zenbait opari are eskuraezinago.
‎Baina Mattinekin nituen harremanetan, ni nintzen beti galtzeko, zeren, oratoria eserzizio haietan ere, oro har, hura baino trebeagoa nintzen arren, iduriz bainintzen trebeago: izan ere, gero, bizitza errealean, nik erabil nitzakeen mila hitzen aitzinean, Mattinek bakarra edo bakar batzuk erabiltzen zituen, guztiz mintzen nindutenak eta bere mihi ahalkegabeaz jaurtikitzen zizkidanak, ene hitzen kolpatzeko, desegiteko eta xehetzeko, nola okilak enborra, halako suertez, non azkenean bere hitz edo erran bakar hark ene argumentu guztiek baino gehiago balio izaiten baitzuen, nihaur haserretzen, jauzten eta enkoniatzen nintzelako, finean, ez hura...
‎...beltz bat azaldu zitzaiola, noiz eta sukaldeko beroan berant arte iruten geratu baitzen; eta, biharamunean, orobat gertatu zitzaion; eta sukaldetik uxatu eta ohildu nahi izan zuen, eta ezin; eta, izuturik, kontatu zion senarrari, eta honek ihardetsi zion ezen jabal zedila eta sosega zedila, zeren biharamunean bera jaitsiko baitzen sukalderat, emaztearen soinekoa jantzirik; eta, bete zuen senarrak bere hitza, azaldu zitzaion katu beltza, eta galdetu zion honek: " Gizona, eta iruten...?"; eta gizonak erran zion:
‎Baina aita Bartolomek, bertzeek ez bezala, bere hitza zuen eta bere predikuak zituen, eta kaperako pulpitutik zabal zitzakeen bere ideiak eta iritziak, baita Urbiaingo elizakotik ere, zeren, bertze nonbait erran dizudan bezala, Urbiango apez berria, don Laureano, aita Bartolomeren erranetarat baitzegoen, halako moldez, non honek anitz igandetan emaiten baitzituen, don Laureanoren orde, bere sermoiak, hamarretik bederatzitan bekatuari edo infer... Eta baliatzen zen, hartarakotz, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, zeren eta halakoa baitzen aita jesuitaren trebetasuna ere, historia haien hariak ezin hobeki mugitzen zituenean.
‎Gonbidatu eginen dut, halarik ere. Zeren eskatu bainion, azken bidaiari ekin baino lehen, ezen ez zedila Maddalenekin ibil, bazterren ez nahasteko eta ez aztoratzeko, ni kanpoan nengoen bitartean, eta, baldin bere hitza bete badu, hori da inportantena. Eta gehiago erranen dizuet:
‎Eta zin degiat ezen munduan ez dagoela Fierabrasen baltsamorik, zauri horiek sendatuko dituenik...! —ihardetsi zion ezin seriosago zaldun harroak, zeinak halaxe eman baitzion segida bere hitz jarioari, irri bat ezpainetan, begi bat Joxe Aberasturiri beha eta bertzea bere lagunei, eskua ezpataren heldu lekurat zeramala—: Baina kontuz ibili nuke, benturaz, zeren eta munduko ezpataririk beldurgarrienaren aitzinean egon bainaiteke, Brandebar barán de Barbaria ren aitzinean, alegia...
‎Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen. Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik ezen Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei eginen zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
‎" Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: ...skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. Eta hire amak hura guztia erran zidaan, eta bertze zerbait ere erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari:
‎Eta, horrela, bere hitz haiekin eta bere grazia berezi harekin solastatzen zitzaidala eta bere kontakizunari zetxekiola, erran zidan:
‎Eta, laborariari adio egin ondoren, pentsatu nuen: don Frantzisko hil zen, orain dela hogeita hamar urte baino gehiago hil zen, baina bizi da, zeren eta, hil zen arren, bertzeen baitan bizi baita, bere hitz haien bidez, zeinak erran komuna egin baitira. Eta pentsatu nuen:
‎" Erraiten ditek ezen Indietan dagoela mundu berria, baina bada unibertsoan mundu berri gehiagorik: izan ere, planeta bakoitza duk mundu berri bat, eta izar bakoitza, orobat" —eta, bere hitzen azpimarratzekoedo hatza altxatzen zuela, erantsi eta eratxiki zuen—: Eta Pierre Gassendiri berari aditu nizkioan, halaber, neure bizitzan peripatetikoen eta eskolastikoen kontra aditu nituen lehen hitzak, zeren eta etsai baitzituen haiek guztiak, Epikuroren miresle zen bezala, edo Kopernikorena eta Ke ple rre na, baina Galileorena bere batez...
‎Eta, hala, hutsegite haiek burutik kendu ezinik zebilela, handituz eta handituz joan ote zitzaion bere kezka eta bere zalantza hura, eta kezka hark eta antsiak bere buruaren bakartzerat eraman ote zuen, eta kontsideratzerat, halaber, ezen gezur handi hura zela bere hobi eta sepultura, halako tailuz, non deliberatu ere baitzen isilik egoiterat, eta bere hitzak eta are bizitza ere isiltasun hartan ehorzterat, harik eta egun batean, kezkak kezkaturik eta antsiak antsiaturik, barrena lehertu zitzaion arte, jartzen zelarik katolikoen eta protestanten aurka, eta erraiten zituela birao iduriko hitz haiek: " Katolikoek eta protestantek, guztiek ere ipurdian zuloa...!"?
‎Zuhaurk ere imajina ditzakezu laudorio haiek, eta, halatan, ez dizkizut orain honat ekarriko, jaun André. Bakarrik erranen dizut ezen, aitaren kortesiazko hitzen ondotik, aita jesuita mintzatu zela koadroaren justifikazino teologikoaren egiteko, eta gero Pedro Huizi bera, zeinak, ene gurasoei eskerrak eman ondoren, erran baitzuen ezen berak ez zekiela hitz egiten, pinturen eta koloreen bidez ez bazen, eta, beraz, bere hitzak aditu nahi bazituzten, belarria koadrorat hurbiltzea zutela onena, ea zer erraiten zien.
‎Eta maite dudalako gorrotatzen dut, hain zuzen ere! —eta, bere hitzetan urrunegi joan balitz bezala, eta arima oharkabean biluztu, noraezean geratu zen, harik eta bertze hitz batzuetarat jo zuen arte, bere arima biluztuaren janzteko eta maskaratzeko, bihotzak hain gordin adierazia adimenduz eta arrazoin hitzez estali nahi balu bezala—: Zeren, ona maitatzeko, gaitza gorrotatu behar baita.
‎Erran diezazuket, jaun André, ezen ezagutu izan ditudan pertsona gehienak, ehuneko lauretan hogeita hemeretzi bai, molde berekoak izan direla, estatuaren eta elizaren arauetan eta egunorozko azturetan eta ohituretan moldatuak, baina ezagutu izan ditut, halaber, arau horietarik atera izan diren bakan batzuk, edo, atera izan ez badira ere, arauen arteko zirrituetarik kanporat beha jarri izan direnak eta, behakoaren behakoaz, ikusmoldea aldatu izan dutenak, nahiz eta gero beren izatasuna bertzeei ezkutatzen ibili izan diren, edo oso giro eta gune mugatuetan azaldu behar izan duten: kapitaina izan zen horietarik bat, bere pentsatzeko manera partikular harekin, eta bere hitz egiteko modu harekin, zeren, gaizki hitz egin behar zuenean, batik bat marinelen aitzinean, mila maradizinoz eta bertze hainbat juramentuz josten baitzuen bere solasa, baina ongi baino hobeki moldatzen zen, orobat, bera baino jende ikasiagoarekin ere, baita filosofiaz, zientziaz eta teologiaz mintzatu behar izaiten zuenean ere, zeren, batetik, irakurriak baitzituen Montaigneren Entseiuak eta...
‎engainatu gintuen kargurik gorena bereganatu, eta herriaren alde azkeneraino lan egingo zuela hitz eman zuenean, zertarako eta bekadun teenager batekin lardaxkan ibiltzeko; eta engainatu gaitu hori bere herriaren aurrean solemneki ukatu duenean. Gure herriak ez du merezi enbustekerian dabilen presidenterik, gure herriak bere hitzari eutsiko dion presidentea behar du, gero barkamen eske lotsagarri eta atxikopalatua ibiltzeko beharrik izango ez duena alegia adierazi du kasik" Gure Aita" otoizten den abiadarekin, baina ahots sendoz, eta herri tribunaleko kide guztioi banan banan eta tinko begiratzen zigula. Presidente batek, garbitzaileek, taxistek edo irakasleek ez dituzten pribilegioak gozatzen ditu, eta neurri berekoa izan behar du herritarrekiko duen exigentzia.
‎Nahitarat aukeraturiko apaltasun horri esker eta sentimenduen esate xahu batean sortzen du Jose Luis Otamendik ere giro liriko berezi bat, inguru liluragarri bat, irudien zailean ez baina gardentasunean oinarrituta hunkitzeko ahalmen aparta duen sistema bat. Otamendi lañotasunaren poeta da, poesiari" poetikoa" den oro kenduta gelditzen den kristal garbi horixe eskaintzen digu, bere hitzak hunkidura aratzetarako gomita dira. Kanpai geldo horiek, agian, malkoak dira, baina gela ketsua zen, beharbada horrek eraginak dira.
‎Partaide guztiak batzen zituen lokarria, ‘munduaren ikusmolde zientifikoa’ adierazpena lantzeko balio zuten ikuspegi teoriko, interes zehatz eta ideal batzuek osatzen zuten. Adierazpen hark, bere hitzek erakutsi bezala, zientziaren ingurukoa ez ezik, ezagutza orokorraren arazoen aurrean izan behar dugun jarrerari eta munduko edozein egoeratan har ditzakegun sinesmenei buruzko hausnarketa ere islatzen zuen.
‎" Gaizki esan al dut?", galdetu zion; Xanek zirkunstantziazko bekain jasotze bat egin zuen;" mutilak konfiantzazkoa zirudin", esan zion amatxi zaharrari Mariak: konfiantza hark bere hitz, hala ere, ebidentki, ez oso bihotz altxagarriak esplikatuko balitu bezala; eta zuri zuri, berriz ere Xani beha, irribarre dultze antzeko bat eskaini zion. Xanek, solasa beste bidera nahian:
‎Iharrari begiratu zion; hau baina, ke laino batean murgilduta, begiak puntu atxikigaitzen batean jarrita, orain perspektiba luzeagoko kalkuluak egiten ari zela zirudien. Xanek gauzak zertan zeuden, su etenaz galde egingo zion, nabari zuen ordea, bere hitzak laburrak eta ez egokiak izango zirela. Estrainio samar sentitzen zen; lagun haien prestutasuna, haien sua, haien dezisioa; baina bai haien janzkera, haien begiradak, haien umorea, haien keinurik sinpleenak ere... beste denbora batekoak balira bezala zen; hain zuzen, Xanen beraren denborakoak...
‎" Hirian?", esan zuen Lazarok; harridurazko espresioa ipini zuen;" balitekek hirian egotea", erantsi zuen," hiria handia baita; balitekek beste auzo batean izatea"; ustez, horiek izan ziren Lazaroren hitzak; bazirudien mihia pixka bat trabatu egiten zitzaiola;" nik behintzat ez diat aspaldian ikusi", esan zuen; azken hori, Xanek Lazaroren ahora begira igarri zuen; izan ere, handiak ziren inguruko abarrotsak; bestalde, Lazaro hain altua zen: zuhaitz bat zirudien, tente jarriz gero; alabaina, Xanek ez zion ohartarazi, ez zitzaion gisakoa iruditu, hain zuzen ere zeukan altueragatik bere hitzak espazioan galdu egiten zirela; alta bada, Lazarok berak konprenitu ote zuen, hurrengo hitzak Xanen gainera areago makurtuz esan zituen-eta;" lehengoan", esan zuen," egundoko mozkorra harrapatu genian". Zertaz ari zen?
‎June lepotik eskegita zeukan zilarrezko gurutzetxoa ferekatzen ari zen; Kristo txiki txiki bat zegoen bertan iltzatua. " Gogoratzen naiz behin", esan zuen Junek," nik Henri orduan ezagutu bainuen, berak eta beste mutil hark aitarekin mahai honetan bazkaldu zutela"; orain lasai, sekretu gabe ari zen, hartara bere hitzak, osabak ez noski baina, Lupok eta Belek hain segur adi zitzaketela; ez ote zeuden hain zuzen ere adiketan orduantxe; eta, Xanek begiratu zielarik, ez adituarena egin ote zuten. Lupok zerbait esan zion Beleri; edo, mintzatzen ariko bailitzango aho keinu batzuk egin zituen, haren bozaren hotsa ez baitzen bederen Xanengana heldu.
2001
‎Iraultzaileago eta konprometituagoa iruditzen zait musikari bat, nahiz eta bere hitzetan ezer ez esan, pertsona gisa hartzen duen bideagatik. Jende asko zenbait eslogan abesten aritzen da baina, benetan bere egunerokotasunean ezer ere egiten ez badute, hauen bidea okerragoa da.
‎" Gutartean nabaritzen diren joera eta egokiera batzuk ikuitzeko asmotan bakarrik gatoz gaurkoan". Era xume honetan bere hitzen irakurlea lasaitu eta gero," ikuitze" horri ekiten zioten bada.
‎25 urte dira Joan Mari Irigoienek Axular irakurri zuela eta beste horrenbeste Begoña emaztearekin bizi dela. Berari eskaini dio liburua eta hartara justizia egin ere, bere hitzetan. Hiru aipuren bitartez zabaltzen da obra literario hau.
‎Esaterako, ETAk dio: «Herriak bere hitza eman du baina ez da norabide zuzena». ETAk herriak esan duena mespretxatu egiten du eta, berriz ere, bere estrategia armatua jarraitu egin behar duelakoan, nonbait distentsio egoera bat emango bada, ETA bera indarrean izango den fase batean izango da, ez ahulezian dagoen fase batean, nonbait.
‎Horri loturik," Proyecto de Organizacion Nacional" izeneko agiri estrategikoa landu zuen. Horren bitartez, eta bere hitzen arabera," se abarca casi toda la vida economica y administrativa de Euzkadi" eta" estudios sobre limites de la tierra vasca". Hau, halere, ez zen lagun bakarraren saiakera izan, zeren eta erbesteratu anitzen iritzia jaso baitzuen, ikuspegi ezberdinen harien bitartez aberriaren jantzia josiz gero itxaropena errealitate bilakatuko zelakoan:
‎mailegu bat behar du izan, inolaz ere ez limosna, eta beraz, hura itzultzeko bidea jarri behar dio. Horrela egingo du ongileak, eta bestea saiatuko da bere hitza betetzen, baina beti izango du trabaren bat bidean.
‎ETAk ez du onartzen herriak aukeratutako poliziak berari aurrea egitea. Ertzaintza ETAren helburu nagusia izatera pasa da; Euskal Herriaren izenean, bere hitzetan. Oraingoan ETAk beste pauso bat eman du, latza.
‎Orain artean esandakoaren arabera, liburuaren epilogoan J.J. Lasak egiten duen interpretaziotik aldenduz, nobelan azaltzen zaigun AMA hori beste modu batera ulertu nahi izan dugu. Obsesio bihurtzen den ama horrek, bere hitzek, protagonista izutu egiten dute. Ama da determinazio guztien batura, eta nolanahi ere, hortik ihes egin nahiak hizkuntzaren mugetatik ihes egin nahia, deserosoa gertatzen zaion hizkuntza tautologiko horretatik ihes egin nahia adierazten du.
‎Hamaika pauso, gure iritzi apalean, Saizarbitoriak orain artean egin duen ahalegin anbiziosoena gerta daiteke, nobelaren beraren luzeraz haratago, kontaketa biribila, oso" lotua" eskaintzen digulako. Forma eta egitura literario berri bat egiten saiatu da egilea, bere hitzak erabiliz" abentura literario" berri bat. Ildo honetan, jarraian datozen puntuetan, nobela honek gure baitan sortu duen irakurketa argitzen saiatuko gara, abiapuntua goian esandakoa izango delarik:
‎Genette k, aipatutako liburuan, ordura artean ikuspuntuaren arazoa aztertzen zuten lanen oinarrian hutsegite nabarmena zegoela salatu zuen: " Nork ikusten du?" eta" nork kontatzen du?" galderen, edo bere hitzetan esateko, Modu eta Ahotsaren arteko nahasketa. Haren iritziz, kontaketa modu batek edo pertsona gramatikal baten erabilera zehatzak ez du ikuspuntu mota bat baldintzatzen.
‎Konpromezu politikoa eta etikoa ez da aski, sendimenduak ere aski ez diren bezala, poesia ona egiteko[...]. Poeta ez da bere ideiengatik edo bere portaeragatik, bere sentimenduengatik ere ez den bezala, baizik eta bere poemen balioagatik, bere idazkeragatik, bere hitzengatik.
‎JESUSek, bere hitzak indartzeko, marrazki bat erakusten du. Bertan komun bat ikusten da, bi hanka eta bi esku dituena.
‎140). Eta halaxe da: isildurik dago Sarrionandiaren abotsa eta, ni, a; bere esperientziez ere isildu egitenda, ez da mintzatzen, adibidez, berak sufritutako torturaz18 zeren, bere hitzetan, «sofritu ondoren deskribatzen entseiatzen denak sentiberatasun merkea elikatzenari delako zentzazioa du eta isildu egiten da» (M, 28 or.).
‎Hankartean omen du mina. En las patorras, bere hitzetan. Gerria aztertu dut.
‎Motorren zarata errimea bihurtu eta urruntzen hasi naizen arren, bere hitzak entzun ditut:
‎Emakumearentzat, antzinako grekoentzat teatro tragikoa zen bezala, gizon gehienentzat futbol estadioa den bezala, katarsia egiteko lekua da. Hemen, erneguek, nahikariek, milikeriek, oihartzuna aurkituko dute, emakume bakoitzak besteen hitzetan bere hitzen oihartzuna topatuko baitu, genial, genial. Begi parean orraziak eta artaziak ikusi ditudanean, begiak zarratu eta ile mozkinak klik klik erortzen zaizkit lepo eta bular gainera.
‎Imajina ditzaket bere hitzak, esaterako, bizitza zelula guztien berriztatzez egina da, gorputz osoa aldatzen da etengabe, maitasuna ez da betirako. Edo, are baboago, harrokeria guztiak galdu ditut, itzul zaitez, nahi duzuna egingo dugu elkarrekin.
‎Ze kolore dute bere hitzek. Kolore lausoa, antzua, azkeneko ur hondarrarena bezalakoa.
‎Eritegira eraman dugu ohatila batean, eta bere hitzak oihartzun moduan geratu zaizkit gogoan, Lekuz kanpo bezala ibiltzen zara, hornidura bat bezala...
‎Hura palenke bat duk... ’ ‘Guretzat edozein leku dun palenkea! ’ dio Armandok. Batzuetan bai, bestetan ez zaizkit gustatzen bere ironiak, bere hitz joko zinikoak. Isilik geratu naiz, baina bera ere bai.
‎U. jaunaren artikulutxoa, orrialde batekoa izanik, mamitsua da eta ez da oraindik agortu. Hauek dira bere hitzak: " Gatozen arira.
‎Aita Altuna, besteak beste, sermoigile garaia dela eta izan dela Euskal Herrian. Ez diot deus kenduko bere hitz etorri eta hitz jarioaren orrazketari, antzinakoen segizioko baita arlo horretan, inor baldin bada: hots, Axular, Larramendi eta gure arteko beste hainbesteren segizioko; eta gidari ere bai, beraz, ez baita egiazko berrikuntzarik zahartzaroaren oinarrian eta ezagueran finkatua gerta dadina baizik.
‎Hala ere, arrisku galanta dago erredukzionismoa muturreraino eramaten bada. Einstein bera ere arrisku horretan erori zen, erredukzionismoa era erradikal batean muturreraino eraman zuen-eta, ondorengo bere hitzek agerian erakusten diguten bezala: " Fisikari baten test nagusia, kosmosa, dedukzio purua jarraituz, eraikitzeko bidea emango duen oinarrizko lege unibertsaletara iristea da".
‎Argi dago niretzat, nire barruan, nik, gogoak, nire adimena norabideratzen dudala; nire nahimenari agintzen diodala; eta nire oroimena gidatzen dudala. Eta baita ere argi dago hori horrela dela bere hitz, pentsamendu eta ekintzen buru bera dela aitortzen duen gizaki ororentzat.
‎Ez dizut sinesten, Carbayo, esan nion. Tranpa usaina hartzen ari nintzaien bere hitzei.
‎Earrainyú. Baina B ez zen gutaz errukitu; kanona bilatzetik hasi eta gero mintzatuko gara, horiexek izan ziren bere hitzak.
2002
‎Joseba Azkarragak guk aldarrikatzen ditugun eskubide horiek aipatu ditu, baina bere jarrera anekdotikoa da, Eguberri garaian eginikoa. Senitartekoak bere hitzak entzutean haserretu egin dira, Eguberri garaiko usaina hartu diote. Alegia, denak oso onak gara garai honetan, gure kontzientzia lasaitzeko beharra dago-eta.
‎Gizartearen gehiengoak nahi du herri honek bere hitza izan dezala, baina gaur egun ez dago baldintzarik hori gauzatu ahal izateko. Muturreko posizio politikoek oztopatu egiten dute herri honek hitza izatea, eta herri bezala aurrera jarraitu nahi badugu hori gainditu beharra dago.
‎Duela hamabi urte etorri zen Maria Dolors Salat i Torres Donostiara hitzaldi bat ematera, eta bere hitzen baitako sentimenduek guztiz astindu zituzten nire belarriak. Harrezkero, askotan izan gara elkarrekin, aski ongi ezagutzera iritsi arte.
‎Zuazok ez dio, inondik ere, lekurik eta baliorik kentzen batuari eta banan bana ematen dizkigu euskara batuaren onura guztiak eta, gero, euskalkiaren balioa, lekua eta zeregina zehazten saiatzen da. Nik Koldoren ondorengo ideia hauek azpimarratuko nituzke, bere hitzetan: " Ahozko jarduna da euskalkiaren berezko esparrua.
‎Erkidego atzeratuena da gurea garapenari dagokionean eta oraintxe inbidia sentitzen dugu baita Fragaren politikagatik ere. Bere presoak izan ginen batzurentzat, bere hitzak erabiltzeagatik, hau oso harrigarria da.
‎Eskertzekoak dira bere hitzak, gainera, liburua saritua izan baino lehenago esandako hitzak dira. Gazte batzuek berak baino hobeto idazten dugula ere esan zuen, nik ez dut sinesten, baina eskertzekoa da.
‎mendeko pertsonaia aipagarrienetakoa denari, bakearen Nobel sarirako hautagai eta Adiskidetasunaren Asturiasko Printzea saria jaso zuen pertsonari egindako elkarrizketa; baina ez bere hitzen inpaktua, ezin baitugu irudikatu ere egin zirrara horren eragina non amaituko den.
‎Haurrak ekolalia (esaten dizkioten hitzak errepikatzea), alilalia( bere hitzak errepikatzea) edo koprolalia (hitz lizunak esatea) eta antzeko tikak dituenean, Tourette sindromea duela pentsa daiteke.
‎Arrazionaltasunak bere hitza ez betetzeak (arrazionaltasun burokratikoa arrazoiaren aurka) eta kontrolerako gaitasun ezak (edo, Beck en hitzetan, modernizazioen arrakastek) modernitate arrunteko kategorien bidez garatutako pentsamenduekiko eta ekintzekiko ezinegona sortu du jendearengan. Arrazionaltasunaren arau sistemak, autoritaterako eta ezarpenerako botereekin, bere euskarriak leherrarazi ditu modu sistemikoan eta sistematikoan.
‎Celia Villalobos ministro ohiak berak, duela aste batzuk, uste zuen behar adina odol erreserba zegoela, eta aitortu zuen ezin zuela erantzun, «Komunitateen eskumena» zelako. Fedsang, Martín Manceñidoren lehendakaria, bere hitzekin: «Hemoterapiako Plan Nazionalak eskumenak banatzen ditu 17 erkidegoen artean, baina ez du koordinazio organorik ezartzen haien artean, eta bakoitzak bere boto txartela konpondu behar du».
‎Kaleko ate kolpeak eten zituen bere hitzak.
‎Egunero errepikatu genuke –itoka esan zuen Julenek. Ez zitzaion gustatu bere hitzen doinu presati eta urduria.
‎Kontuak kontu, aitak bere hitzari eutsi zion eta, hogeita bat urte bete nituenean, zigarro bat eskura luzaturik, hala esan zidan:
‎Zer poza sentitu nuen bere hitza bete zuenean, handik hilabetera edo! Eta zer pozik jarri zen bera ere ni pozik ikusi ninduenean!
‎Geroztik, hilero hilero bete du Eladiok bere hitza.
‎Dagoeneko hire anaia eta Orrondo falta dituk, baten batzuekin hizketan geldituta. Hau esatean, burua bueltatu zuen iragan berri zuten bihurgunera, bere hitzak egiaztatzeko bezala. Eta ezin egongo gaituk denbora guztian falta direnen kezkatan.
‎Harrituta geunden gure oroi  menarekin, ez genion halako gaitasunik ezagutzen. Gure pozean amets egingo genuen liburua bat batean hustu egiten zela bere gutun guztiekin, hustu egiten zela bere hitz guztiekin, eta gu buruz berridazteko kapaz ginela, oroimenaren indar soilaz alegia. Baina, edonola ere, gure pentsamenduak ez ziren denak hain samurrak izango.
‎" Bien arteko harremana nolako, emaitza artistikoa ere halako". Baina, niri dagokidanez, maitalearen metaforak hilketaren egun hartan galdu zuen bere hitz soilezko izaera, esperientzia haragizko bati esker: neure hatzetan sentitu nituen teknika eta sena elkar hartuta.
2003
‎Martxoaren 11n elkarrizketatu genuen Miren Azkarate. Solasaldiaren bukaerako bere hitzak paratu ditugu hasieran: «Nahita ere ez dut politikaz hitz egin nahi».
‎Euskal gatazka munduko beste gatazkaren testuinguruan kokatu zuen. Egungo globalizazio garaian bere hitzetan terrorismoaren agerpen ezberdinak daude, baina ETAk burutzen duenari terrorismoa ere deitu behar zaiola esan zuen: «Terrorismoak 50 kazetari hiltzen ditu urtero munduan, Euskal Herriko kazetariak barne».
‎Aznarren' estiloa', laguntza baino gehiago da zama, eta horrek garrantzi funtsezkoa izan behar luke oinordekoaren aukeraketan. Egiazki, zalantzagarria litzateke 2004an, oinordeko gai sagaratuetako inor Rodriguez Zapaterori irabazteko gai izatea eta, bere hitza jan eta Aznar bera aurkeztuko balitz, berdintsu. Sozialisten artean ere, bidenabar, Zapateroren' estiloa', nortasuna baino gehiago, ukituta ateratzen da Maiatzaren 25etik, eta luke gainditu datorrenean galtzerik.
‎Lehen aurkezpena Donostiako Zinemaldian egin zuen. Etxean jokatzen zuen eta bere hitzak guztiz garbiak izan ziren. Gero Euskal Zinearen Egunean ere hartu zuen parte, giro are etxekoagoan, eta han ere berdin berdin.
‎Jainkoek hitzaren arteziaz sortu zutela mundua eta gizakiak jainkoen arketipoez baliatuz nahi izan duela bere hitza ere erritoaren bidez sortzaile agertu adierazten du Felix Zubiagak «Euskararen jakinduria» saioan. Jainkoak gizakia, ala gizakiak Jainkoa, nork nor sortzen duen bere idurira, egilearen ustez oiloa eta arrautzarena bezalakoa omen da, eta edonola ere, giza jakinduriak aztertu beharrekoa.
‎Bai, bazeukan Luisekin egoteko gogoa. Negar malkoz betetako ibar bat bada ere, badagoz mundu hontan beste gauza asko, Luisek bere hitzekin erakatsiko zion bezela.
‎Eta guk hura sinetsi! Hitzeman zuenak, aldiz, bere hitza jan. Ikasiko ahal dugu noizbait, liberal edo sozialista baino gehiago nazionalista den frantses eta espainol politikari asko badabilela bazterretan!
‎Azken finean ZB. Amorebieta Etxano berria? definitzen ari da bere diskurtsoan? bere hitz eta ekintzetan?, leku bat non aspaldiko arazoak gainditutaBizitza Ona egin daitekeen, hori bai Osasuna, Bizimodua eta Geroari kalte egin etaarriskuan jarriko lukeen zentral termikoaren mamua historian ahaztu eta gero.
‎Elkarrizketa argitaratu eta hiru egunetara bildu zen sortu berria zen EHUren Euskara Batzordea. Bertan, Monrealek bere hitzak berretsi zituen. Are gehiago, unibertsitateak bere irakasleek egindako lanak berak argitaratzeko zuen eskubidea azpimarratu zuen errektoreak.
‎Esan beharra dago, semea ez daukala alfertzat, era guztietara ere, artabero samarra zarela esaten dizu sarri. Horrelakoa da zuen aita, bere hitz ezti eta samurren azpian, gezia baino zorrotzagoko esanahiak topa daitezke; agian, horregatik da hain maitagarria.
‎bizitzaren kalitatea hobetzea, herritarren elkarbizitza bultzatzea eta desberdintasun sozialak gainditzea. Izan ere, bere hitzetan, “izaera sozial handia” daukaten aurrekontuak dira. “Ohikoak ez diren gastuak 43,7 milioi euro dira.
‎Euskal aldizkarietara etorrita ordea gertatzen zaigu euskarazko zientzia eta kultura aldizkariak mundu guztiak ezagutzen ditugula. Beraien meritua bada baina baita gure herri honetan gauzak ez daudela ongi antolatuak erakusteko ere, bere hitzetan. 700.000 euskaldun dituen herrian ez dira oso normalak gure ekoizpenak.
‎Esan zituèn gauzetatik, don Justinianori ez zaio bakarra ere ahantzi. Eta bere hitza bete du. Erromesene inguruko lurrak bereganatzea izan zuen abiapuntu.
‎Gogoan daukat oraindik amaren laztana ohean ahuspez jarri ahal izan nintzen egunean, bere eskuak bizkarra igurzten zidala poliki, amaren ahotsa, bere hitzak: " Halako gorputz politte... ia hondatu dutena..." Amak ez zidan euskaraz egiten, baina orduan ez zitzaidan niri ari, bere buruari ari zitzaion.
‎Engrazio Aranzadi Kizkitzaren La casa solar vasca (1932) da nolabait gai honen gailurra. Baserria aberriaren oinarria da, euskaldunen nobleziaren eta askatasunaren bermea, edo, bere hitzetan: " centro vital en el proceso de desenvolvimiento racial".
‎Voltaire edota Entziklopedia irakurtzeak ekarri zizkien halako buruhausteak guztiei ere. Kasu gehienetan, salaketa jaso eta epaitua zenak, espetxera ez bazuen joan nahi, bere hitza jan egin behar zuen; oker egin zuela publikoki aitortzeaz gain, gogo jardunak –eta aitortza osoa, gero– egin behar zituen Arantzazuko  komentuan. M. Azurmendiren azterketaren arabera (2000), zalduntxoek ez zuten inoiz liburu entziklopedistak edukitzeagatik, edo proposamen eskandalagarriak esateagatik salatuak ziren Elkarteko kideen aldeko jarrera publikorik agertu; ez zuten ezta, modu agerian behintzat, irakurketa, idazketa eta ikerketa askatasunaren jarduna defendatu.
‎euren testamentuac cumplitu gura eztirealaco, aguindu cituezan mezaac, limosnac, edo beste obra onac atera gura eztirealaco" (Zabala, B: 180). Gainera, batek baino gehiagok hilzorian dagoenari bere arimaren lasaitasunerako laguntza eskaintzen dio, horrela herentzia utz diezaion, baina gero nahiago du auzitan sartu mezak atera eta bere hitza bete baino.
‎baldin eta zientzialari komunitateak zerbaitek —proposizio batek, teoria batek— zientziatasun estatusa duela baieztatzen badu, orduan zerbait hori zientifikoa da. Jakina, Egitura eta beste testu batzuetan Kuhnek findu egingo ditu bere hitzak, baina oinarrizko ideia aipatutakoa da. Hain zuzen, horregatik kritiko askoren ironia Kuhnekiko, zientzialari komunitateak iratxoen existentzia onartuz gero Kuhn ere iratxoak existitzen direla onartzeko gauza dela esaten dutenean.
2004
‎Dirudienez XVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran egindako ostatua zen. Bentako alaba den Maritxu Aizpuruak bertan familia" indiano"( bere hitzetan) bat ezagutu zuela kontatzen du, baina beharbada ijitoak izango zirela pentsatzen du. Berak ez zuen taberna edo antzekorik ezagutu, ezta bere gurasoek ere seguru asko.
‎Errauskailuaren aldeko datu zientifikoak ez ditut zertan ez sinetsi, baina perfektuegia zen hark irudikatutako guztia eta horrekin ez nago ados, gizakiak egiten dituen gauza guztiek alderdi onak, ez hain onak eta txarrak izaten baitituzte eta gainera leku batean onak direnak bestean ez dute zertan onak izan beharrik. Zientzia purua nabaritzen nuen bere hitzetan eta jakin badakit zientziaren aurrerakadak aldeko eta kontrako ideien arteko analisi eta eztabaidetatik sortzen direla. Beraz, ez nago ados" hau perfektua da" esaten duenarekin.
‎Elkarrizketatu genuenean Madrilgo atentatua gertatu gabea zen. Baina bere hitzek orduan bezala, edo agian gehiago, balio dute gaur. Filosofiara emana izan zara umetatik?
‎Bere belaunaldiko jendearekin eta datozenekin ilusioa galduta agertzen da musikari eibartarra, bere hitzetan" erosotasunean" bizi baitira. Hori izan zen, hain zuzen ere, diskoa ixten duen Aneren kantaren abiapuntua, ondorengo gertuetan baino ondorengo urrunetan sinesten baitu Serranok.
‎Horrek argi uzten du desagertze prozesua ez dela naturala izan. Globalizazioa, bere hitzetan, herri jakin batzuen bizi ikusmoldeak eta hizkuntza baloreak gainerako herriei zabaltzea da, herri horiek nahi izan, edo ez. Eta abantaila bailitzan aurkezten zaigun arren, mundu guztiarekiko lotura edo elkarrengandik hurbilago egotea ahaltzen duela esanaz, kultur aniztasunarekin egiten du talka, atzean kulturaren uniformizazioa besterik ez duelako:
‎Hiri iradokigarriak, aldakorrak, ez finkoak. Gizakiok legetxe, bere hitzetan.
‎Eta kalean ere, errebeldea zen adierazpen oro, abertzaletasunezkoa bezala komunista, oso estalita zegoen. Gogoan dut eskolan ezagutu nuela, Donostiako josulagunen kolegioan, Rafa Albisu eta nire orduko 13 urte haietatik gogoan dut geratu zaidala bere hitzek gaur euskalduntasuna izendatuko genukeen zera bat adierazten zutela, ez nuke esango abertzaletasuna, honetaz ez zen-eta hitz egiten.
‎Lehenago, eta horretara iristeko, irakasten duenak irakatsi behar duen horrekiko koherentzia agertu behar du, bere hitzen eta, batez ere, bere egintzen bidez, eredu bilakatuko baita ikaslearentzat.
‎Giza harremanetan eta herrien arteko trukean hizkuntzak ezar dezakeen nortasun zeinua dugu gogoeta gai.34 Eta, beste askotan eta askotan bezala, hizkuntzaren egiteko hori beste inork gutxik bezala irudikatu zigun Mitxelenak. Har dezagun bada bere hitzen dotorezia gozatzeko hutsartea: –Gizarte bat besteetatik bereizten duten ezaugarrien artean hizkuntza dugu, larriena ez bada, larrienetakoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera hitz bete 61 (0,40)
bera hitz egin 51 (0,34)
bera hitz ez 30 (0,20)
bera hitz jario 29 (0,19)
bera hitz jan 28 (0,18)
bera hitz esan 16 (0,11)
bera hitz eman 15 (0,10)
bera hitz entzun 15 (0,10)
bera hitz eragin 12 (0,08)
bera hitz ere 12 (0,08)
bera hitz erabili 11 (0,07)
bera hitz ni 8 (0,05)
bera hitz haiek 7 (0,05)
bera hitz sinetsi 7 (0,05)
bera hitz eutsi 6 (0,04)
bera hitz zer 6 (0,04)
bera hitz beta 5 (0,03)
bera hitz errepikatu 5 (0,03)
bera hitz guzti 5 (0,03)
bera hitz indar 5 (0,03)
bera hitz neurtu 5 (0,03)
bera hitz adierazi 4 (0,03)
bera hitz ahal 4 (0,03)
bera hitz azaldu 4 (0,03)
bera hitz bat 4 (0,03)
bera hitz batzuk 4 (0,03)
bera hitz behar 4 (0,03)
bera hitz bera 4 (0,03)
bera hitz efektu 4 (0,03)
bera hitz oihartzun 4 (0,03)
bera hitz ongi 4 (0,03)
bera hitz ulertu 4 (0,03)
bera hitz adi 3 (0,02)
bera hitz aintzat 3 (0,02)
bera hitz apur 3 (0,02)
bera hitz arreta 3 (0,02)
bera hitz atxiki 3 (0,02)
bera hitz bakar 3 (0,02)
bera hitz berretsi 3 (0,02)
bera hitz bukatu 3 (0,02)
bera hitz erantzun 3 (0,02)
bera hitz erran 3 (0,02)
bera hitz eskaini 3 (0,02)
bera hitz etorri 3 (0,02)
bera hitz fidatu 3 (0,02)
bera hitz gaizki 3 (0,02)
bera hitz gu 3 (0,02)
bera hitz herri 3 (0,02)
bera hitz jarri 3 (0,02)
bera hitz zain 3 (0,02)
bera hitz zuzendu 3 (0,02)
bera hitz ados 2 (0,01)
bera hitz ardura 2 (0,01)
bera hitz asmatu 2 (0,01)
bera hitz aukeraketa 2 (0,01)
bera hitz bihurtu 2 (0,01)
bera hitz bortitz 2 (0,01)
bera hitz durundi 2 (0,01)
bera hitz egiaztatu 2 (0,01)
bera hitz egon 2 (0,01)
bera hitz ekoitzi 2 (0,01)
bera hitz erakutsi 2 (0,01)
bera hitz erritmo 2 (0,01)
bera hitz esanahi 2 (0,01)
bera hitz frantses 2 (0,01)
bera hitz gogoko 2 (0,01)
bera hitz goxo 2 (0,01)
bera hitz hauek 2 (0,01)
bera hitz helarazi 2 (0,01)
bera hitz hutsal 2 (0,01)
bera hitz indartu 2 (0,01)
bera hitz inor 2 (0,01)
bera hitz irakurle 2 (0,01)
bera hitz irakurri 2 (0,01)
bera hitz irri 2 (0,01)
bera hitz joko 2 (0,01)
bera hitz jolas 2 (0,01)
bera hitz kontu 2 (0,01)
bera hitz labur 2 (0,01)
bera hitz lagundu 2 (0,01)
bera hitz lasaitu 2 (0,01)
bera hitz leial 2 (0,01)
bera hitz nola 2 (0,01)
bera hitz oker 2 (0,01)
bera hitz pisu 2 (0,01)
bera hitz poetiko 2 (0,01)
bera hitz polit 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia