Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2010
‎Esparru urri hartan, bere gorputza nabarmendu egiten zen, bazirudien eskaileretan baino zehatzagoa zela. Orkatilak ikusten nizkion, belaunak, besoak, eskumuturreko zinta beltza, ileko zinta beltza, olio koloreko begiak, ezpainak, ahoa.
‎Baina zutik jarraitu nuen, Virginiak marrubiren bat aurkitzen ote zuen, bere mugimenduak zaintzen. Ume bat bezala zebilen batera eta bestera, bizkor, etengabe belarrerantz makurtuz; baina bere gorputzak, ilun-bistan," hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala.
‎Inaugurazioa herriko festetan egingo dela, hori bakarrik." Nire gainean jarri zen, lau oinean bezala. Bularrak borobilak zituen, bere gorputz argalari zegozkion baino beteagoak. " Denok hartuko duzue parte.
‎" Hemen duk gure tximeleta!", hots egin zuen bat batean Ubanbek usainka eginez. Bertatik bertara, bere gorputzaren beroa senti nezakeen, bere izerdiaren usaina. " Ez al duzue aditzen?" Denek bezala usainka egin nuen nik ere.
‎" Bazetorrek, atera duk bere gordelekutik", adierazi zigun. Jantzita azalduko zelakoan nengoen, edo bere gorputza nolabait gordez; baina ezer gabe itzuli zen.
‎Ubanbe dena kapa gorri batekin bilduta azaldu zen jantokian, eta txalo eta oihu artean igo zen ni soinua jotzen aritutako taulada txikira. Argazkilariak hurbildu zitzaizkion segituan, eta berak, kapa erantzita, bere gorputza erakutsi zien: Ecce Homo.
‎Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta. Arazoa zen mukiak itxi egiten zizkiola birikak arnasa galarazteraino, eta bere gorputz txikiak, zazpi edo zortzi kilokoak, ez zeukala ahalmenik muki haiek mugitzeko. Gainera, bere eztulak beldurgarriak ziren, bulartxoa astindu eta akordeoi puskatu baten hotsa ateratzen zutenak.
‎Susana, medikuaren alaba. Batzuek esango dute aukeran txikia dela, doi doi pasatzen baititu ehun eta hirurogei zentimetroak, baina bere gorputza leun leun doa oinetatik buruko ileraino, eta esan liteke alfareroak buztinezko ontzi bat egiten duen bezala izan zela neska hau egina. Batzuek" panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik.
‎Zoritxarrez aterabide errealak ez dira existitzen, baina harrigarria bada ere Irantzu amultsuki pegatu zait bularrera eta bere gorputzak ez dit inongo kexurik adierazten. Itxuraz prest dago nirekin bat eginda lo egiteko, ilunabarreko zortzi eta erdiak besterik ez diren arren eta orgasmotik urrun gelditu bada ere, oso urrun.
‎Luze gabe Irantzuk arropa guztia erantzi zuen eta bere gorputz biluziaren aurrean gogoeta egin nuen goi mailako diseinu edota diseinu azkarraz.
‎Adinaren zauria ikusten dut emazte ohiaren aurpegian. Edertasuna bukatu zaio eta beldurgarria zait, ezagutu nuenean bere gorputzak menderaezina zirudielako.
‎Monikak gorde zuen urte askoan eskorpioi hori kutxatxo batean, ez inori min egiteko asmotan, ezpada, berari gaitz okerragoren bat etor zekiokeela sumatuz gero —handikien larderiaren menpean bizi ziren jopuak ez ziren ez bere gorputzaren ez gogoaren jabe, bere biziari amaiera arin eta aski garbia eman ahal izateko. Zenbait mesederen truke eskuratu zuen, aspalditik Hareneko sukaldaria zen atso zahar batengandik, eta altxor baten gisan gorde izan zuen, eskorpioia arretaz zainduz, aire eta janari faltarik izan ez zezan.
2011
‎Arrautza hartarik ateratzen da har bat, begiz ikus ahal bezain xehea, baina, jale ona, ez baita halakorik handitzeko. Jan duenean aski, gelditzen da alhatik; ordukotz hartua du bere gorputz guztia. Berak irunikako atorra baten barnean sartzen da, eta han dago geldirik.
‎Hastean xuri zelarik, orduan zuhail da, eta sabelalderat erdi bilkaturik dago. Jatetik gelditu denean, lorearen hegaletarik batez estaltzen du bere gorputz guztia, ahotik darion gozo batez elkarri lotuz estalkiaren bazterrak, edo ezpainak. Eta han da lehenik aipatu dugun itxuralat aldatzen.
‎Harat biltzen ohi ditu, ez sagarrak neguan jateko, baina bai hosto eta belar idor. Gero, jin zaionean ordua biribilkatzen da bera, hosto eta belar horiek josten bezala ditu bere gorputzari, haien gainean itzulikatuz, eta, bere ohantzearen xokorik goxoenean etzanik tinki tinkia, lokartzen da, uda hasteraino.
‎Bazterbide horiek erdikoa baino hertsiagoak dira, ezen satorrak bere gorputzaren heineko egiten ditu bere bideak. Baina nola erdiko bide horretan baitabil ardura, bai ehizarat doanean, bai ohantzerat itzultzen denean, ibiliaren bortxaz zabaltzen du bide hori.
‎Mina nabaritzen zuen gorputz osoan eta bertan Vatikanoko kontzilioa burutu izan balitz bezala sentitzen zuen burua. Ingurura begiratu eta Trastevere auzoa bere gorputz zaharkitu eta minduaz erreparatu gabe esnatzen ari zela ohartu zen. Lurrean eserita geratu zen une batez.
‎Eta musikak bere gorputzean forma hartzen zuela sentitu zuen Norak.
2012
‎Arazoak sumatuz gero, kafea eskaini. Richardsonek le geant du cafe —" kafearen erraldoia" — deitzen zion, nahiko ona egiten zuelako eta bere gorputz kankailuagatik. Lalande Biranek ez zuen eskaintza aintzat hartu, eta ibairantz jo zuen segizioaren atzetik.
‎Bere begi urdinek bidearen erdia egiten zuten normalean. Eta bere gorputzaren sasoi itxurak, beste erdia. Halaxe gertatuko zen Parisera itzultzen zenean ere.
‎—Gero, bat batean, mugimendua etorri zuan bere gorputzera, eta oihuka hasi zuan, erotuta. Benetan, Coco.
‎Maldizioka, bizkarrean zeraman erriflea bilatu zuen; alferrik berriro ere. Subofizial beltzak arma ostu ziola pentsatu zuen orduan, eta horregatik zerabilela esku hotz hura hain lotsagabe bere gorputzaren gainean maxa zikin alaenak.
‎Argitu zena, bere ausardiaren eta bere sasoiaren sekretua izan zen. Izan ere, aztertu zuten bere gorputza zauririk edo sugearen hozkarik ba ote zeukan, eta egia jakin zuten: lau koskabilo zeuzkala zorroan.
‎Baina bere mihiak kakotuta jarraitzen zuen. Aitzitik, bere gorputzaren erdialdeko mugimendua indartsuagoa egin zen. Metafora handirik gabe esanda, alde hartan ez zeukan kakorik.
‎Lanaren banaketaren ildoan ulertu baitzitekeen, artisauak, xamanak edo gerlariak sortu ziren bezala, pertsona batzuek beren sexu lana izatea trebezia berezitzat. Baina agian ez zen guztiz zentzugabea ogibideen banaketa baino lehenagoko jardueratzat hartzea, familia ereduaren sorkuntza garaikoa agian, non arrak emeari jatekoren bat eskainiko baitzion, eta emeak arrari, trukean, bere gorputza.
‎Gorputz osoa minberaturik nabaritzen zuen, hezurren bat hautsita izango balu bezala, eta buru barruan gong bat etengabe jo izan balute bezala sentitzen zuen. Korridoretik zetorren argiarekin, bere gorputza ikusteko aukera izan zuen, eta kolpe eta ubeldurak ikusteaz gain, orduan konturatu zen galtzontzilotan zegoela, manta zikin batekin estalirik.
2013
‎Une hartan, bost edo sei urte zituela, zuhaitzarekin konparatua izatea, egokia bakarrik ez, laudorio bat iruditu zitzaion, bere bakantasunaren aitorpena. Baina gero, handik hamarren bat urtera, bere konkorraren, bere gorputz deformatuaren kontzientzia betea etorri zitzaionean, bereizi egin zen bere" anaia" harengandik, zerrategitik, Obaba errekako presatik, eta nerabe estrafalario bat bihurtu zen, 60etako Oscar Wilde baten moduan bizi eta hil nahi zuena, eta ehortzia ere —kolegioko komunetan erretzen zuten kideei esan ohi zien bezala, haren moduan ehortzia izan nahi zuena," terziopelo berd... Igaro zen, ordea, aldi hura, igaro ziren beste sei urte, eta bere bizitzaren norabidea aldatu zuen zerbait gertatu zen.
‎Bere bokazioa era horretan erakutsita, Frantziskotarren Ordenan sartu zen 1768an, hemeretzi urte zituela. Arricivitak dioenez, nobizio garaietatik agerian utzi zituen gerora ere bere bereak izango zituen ezaugarriak, hots, erabateko pobretasunean bizitzeko eta bere gorputza mortifikatzeko joera. Goizeroko txokolate beroa ere ez omen zion bere buruari opa, eta berak garbitzen zuen bere tunika besteri eman ordez garbitzeko.
2014
‎Nolanahi ere, bere lehen pentsamenduek ez zuten jo bere baitatik kanpo zeuden gauzetara —gerrara, Zumalakarregiren aurkako konspiraziora edo Plateria kaleko etxe hartantxe atxilotutako Gran Viarengana—; behingoz, bere buruaz pentsatu zuen, eta bere gorputzera berriro zetorren biziaz. Buruak aise lan egiten zion orain; begiak, makalduta ahuldadeak jo zuenez geroztik, arin arin mugitzen ziren gela osoan zehar; belarriek zehazki bereizten zituzten etxeko zaratak eta enaren abistuak.
‎Martin Saldiasek hasperen egin zuen. Zorigaitzez, bera ez zen txoria, baizik eta gizon garai eta mardula, bere gorputzaren zama zela-eta zaldiei sufriarazi egiten ziena. Berak ez zeukan poliki joatea beste erremediorik.
‎Ehiztaria ezian dabilenean, bere gorputz guztia erabiltzen du.
‎Etzanda, bihotza golkoan. Tiro egiten duenak bere gorputz guztia erabiltzen du. Bere presa ezagutzen du, badaki nola mugitu behar duen gorputza.
‎Kontestu horren dimentsio materiala hitzen sonoritatean dago. Besteari, beste horri, gonbitea luzatzen dio ahotsak bere gorputzean sartzeko. Aurrez aurre, ikusmenetik haratago, entzumenari garrantzia emanez.
‎Oinak hondarrean, orpoan trazak. Beltzuria hitza esan ostean, baina, bere gorputza ez da lehen zena. Memoriak bide bat arrakalatu du.
‎Memoriak ezinbestean dituen hutsuneengatik Xamuiok hitzen bat edo beste asmatuko zuela pentsa daiteke. Bertso orijinalak berrinterpretatu zituela bere gorputz, entzumen eta ahotsarekin.
2015
‎Une hartan, bost edo sei urte zituela, zuhaitzarekin konparatua izatea, egokia bakarrik ez, laudorio bat iruditu zitzaion, bere bakantasunaren aitorpena. Baina gero, handik hamarren bat urtera, bere konkorraren, bere gorputz deformatuaren kontzientzia betea etorri zitzaionean, bereizi egin zen bere" anaia" harengandik, zerrategitik, Obaba errekako presatik, eta nerabe estrafalario bat bihurtu zen, 60etako Oscar Wilde baten moduan bizi eta hil nahi zuena, eta ehortzia ere —kolegioko komunetan erretzen zuten kideei esan ohi zien bezala—, haren moduan ehortzia izan nahi zuena," terziopel... Igaro zen, ordea, aldi hura, igaro ziren beste sei urte, eta bere bizitzaren norabidea aldatu zuen zerbait gertatu zen.
‎Matabueya hantxe zegoen, lagunaren gorpuaren ondoan, hura nola berraragitu. Herrestan urruntzen hasi zen, bere gorputz gizena isats mehe bihurtzen zela.
‎" 1936ko agorrilaren 13an ene seme nagusia errekete boluntario egin zen Iruñeko kuartelean. Eta hogei hilabete zeramatzala Mugimendu Salbatzailearen bandera defenditzen borroka frontean beti, Konfiskatze Komisio errespetagarriak dosierra irekitzea adostu du mintzo den honi, boluntario horren aitari; bandera kontrairaultzaileen defenditzearren, honezkero bere gorputzean markak dauzkan erreketearen guraso honi".
‎333. Martxoaren 24an Errenterian Ertzaintzaren patruila baten aurka molotov koktelez egindako erasoak bost ertzain eta beste bi hiritar zauritu zituen: bost ertzainak ELAkoak ziren, eta haietako batek, Jon Ruiz Sagarnak, erredura oso larriak jasan zituen bere gorputzaren hiru laurdenetan.
‎Halaxe egin zuen Merope emazteak. Behin Tartarora heldu zenean mundura itzultzeko baimena erregutu zuen bere gorputza behar bezala lurperatu ahal izateko. Persefonek mortalen mundura itzultzea utzi zion Sisifok tranparik egingo ez zuela esan baitzion.
‎Estatu espainoleko emakumeen arteko% 80aren masa korporala normala izanik ere, horren erdiak ez du bere neurriko arroparik aurkitzen —askori dieta egitea bururatzen zaio eta, horretarako, zain dituzte osasunaz arduratzen diren enpresak eta aditu gudarosteak— eta beraien gorputzekin beteezin amaitzen dute dendek agerian dituzten prototipoekin bat ez datorrela ikustean. Inditex, Mango edo El Corte Ingles bezalako inperioek ezarritako edertasun ereduak emakumeen gehiengoa bere gorputza mespretxatzera eramaten du nahitaez eta, logikoa denez, geroz eta handiagoa da beren gorputza aldatzen saiatzen direnen kopurua —egundoko negozioa gimnasio, dietista eta kirurgia plastikoarentzat, besteak beste— Modu batean zein bestean, gehienetan dendek ezarritako neurrien patroi anomaloek buru trastornoen ugaritzea dakar —era berean, buruaz eta arimaz arduratzen diren k...
2016
‎Bi puntako hedeari eusteko esku bat libre behar baitzuen, Carlosek bere gorputzaren alde batean bakarrik kokatu zituen La Banyera ra eraman beharreko gauzak. Ordea hartara hamaka besoan jaka bat bezala jarrita, janari poltsak eskutik zintzilikoinez egiteko oso era deserosoan geratzen zen, hainbat deserosoagoan lepoan jarritako toajak ematen zion beroarekin, eta azkenean aldatu egin zuen asmoa:
‎Carlosek, sofan areago etzanez, egunaren azken eguzkia jasotzen zuen leihoari bizkarra emanez egokitu zuen bere gorputza. Ez zuen esnatu nahi, eutsi egin nahi zien amets irudi haiei.
‎Ilaran jarrita egin zuten korri gasolindegirantz, nor bere gorputzari buruz kuxkurtuta, eta ez ziren Riera Blancatik Amazoniara pasa ziren arte gelditu. Ibilera guztian lagun izan zituzten oihuak eta beste soinu asko, lehen entzute batera eta paradoxaz herri festa batetikoak ziruditenak; baina hurbileko parajeari zegokionez, Carlos etortzerakoan bezain desertu zegoen dena.
‎Luze gabe, bere hankek putzuan barruratu zuten. Behin putzuan, bai bere hankek eta bai bere eskuek pitzadurarantz eraman zuten bere gorputza. Belle zaunkaka hasi zen putzuaren ertzetik.
‎Logaleak on egiten zion orain. Nagitasun bat ematen zion bere gorputzari, eta oinaze ezti baten antzeko sentsazioa, deskantsu hurbilaren ziurtasunak are eta eztiagoa bihurtzen zuena; gainera lasatu egiten zizkion memoriaren hariak, eta bere gisara uzten hartara gidaria galdu eta itsaso erdian bakarrik gelditutako txalupak bezalaxebere oroitzapen gordeenak, betiere bere memoriaren kai babestuenean mantendutakoak: ixil ixilik dago kaiaren barrenean, oroitzapen polit bat uraren gainean.
‎Putzuaren korrontea haziz zihoan doi doi, eta kulunka ere eginarazten zion bere gorputzari. Zenbat metro falta ote zitzaizkion pitzaduraraino?
‎Bere anaiari begira Carlosek errukia sentitu zuen, eta ez, kartzelara joan aurreko garaietan bezala, amorrua edo lotsa. Joanak ziren Kropotkiren harrotasunak, bere oroz gaineko begiradak, bere gorputzaren sasoitasunak. Hortz gehienak falta zitzaizkion, eta doi doi hitz egiten zuen, armiarmaren haria baino hauskorragoa ematen zuen ahotsarekin.
‎Neptunok han aparkatu zuen, bi kamioi kontainerren artean. Nahiz bere gorputzaren itxura boilatua, kemen handiz erabiltzen zuen bolantea, eta indar oihartzun bat ematen zuen bere mugimendu guztietan.
‎Jone aurrena sartu zen gelara eta, jostaketa iduri zuen korrika ttikia eginez, mahai haren atzealderaino joan zen babestera. Carlosek pentsatu zuen neskari lotsa ematen ziola bere gorputzak, zeren fluoreszentearen argi gordinera, formak xuabetzen zituen iluntasunaren mesederik gabe, bistakoa egiten baitzen berak La Fontana ko belardian sumatutakoa, alegia gerritik behera zabalduegi zegoela, haur asko izana balitz bezala, eta bere kadera eta izter handiek gorputza erabat desorekatzen ziotela. Bidoia bazter batean utzi bitartean, ordu batzuk lehenago telebistan paleontologoari entzundakoa etorri zitzaion burura, koilareak egiteko maskorren bila nekeak eta hotzak pasatzen zituzten Paleolitoko gizonen pasartea, eta deliberatu zuen lotura bat zegoela bi joeren artean, alegia zaila zela 40.000 urte lehenago bizi izandako jende harengan koketeriarik imajinatzea, zaila beraien apainketa premia hain bortitza izan zitekeenik imajinatzea, eta hain zuzen ere gauza bera gertatzen zela bere gorputzaren alde itsusia mahaiaren atzean jarriz disimulatu nahi zuen neska harekin, oso pertsona gutxik imajinatuko zuketela joera hura talde armatu batean ari zen norbaiti buruz.
‎Carlosek pentsatu zuen neskari lotsa ematen ziola bere gorputzak, zeren fluoreszentearen argi gordinera, formak xuabetzen zituen iluntasunaren mesederik gabe, bistakoa egiten baitzen berak La Fontana ko belardian sumatutakoa, alegia gerritik behera zabalduegi zegoela, haur asko izana balitz bezala, eta bere kadera eta izter handiek gorputza erabat desorekatzen ziotela. ...undakoa etorri zitzaion burura, koilareak egiteko maskorren bila nekeak eta hotzak pasatzen zituzten Paleolitoko gizonen pasartea, eta deliberatu zuen lotura bat zegoela bi joeren artean, alegia zaila zela 40.000 urte lehenago bizi izandako jende harengan koketeriarik imajinatzea, zaila beraien apainketa premia hain bortitza izan zitekeenik imajinatzea, eta hain zuzen ere gauza bera gertatzen zela bere gorputzaren alde itsusia mahaiaren atzean jarriz disimulatu nahi zuen neska harekin, oso pertsona gutxik imajinatuko zuketela joera hura talde armatu batean ari zen norbaiti buruz. Jakina, neskari berari galdetzera ea zergatik sartu zen organizazioan, ea nondik ateratzen zituen indarrak kartzela, kanposantua edo gizartearen parte handi baten mespretxua baizik eskaintzen ez zion etorkizunari aurre egiteko, ideiak aipatuko zituen seguruenik, taldearen agiri eta panfletoetan lerratzen ziren berberak.
‎Jakina, neskari berari galdetzera ea zergatik sartu zen organizazioan, ea nondik ateratzen zituen indarrak kartzela, kanposantua edo gizartearen parte handi baten mespretxua baizik eskaintzen ez zion etorkizunari aurre egiteko, ideiak aipatuko zituen seguruenik, taldearen agiri eta panfletoetan lerratzen ziren berberak. Baina koadro horretan, non kokatzen zen bere gorputzarekiko lotsa, eta lotsa hori bezalako beste hainbat sentimendu itxuraz ezdeus. Ez zegoen seguru, ezinezkoa zitzaion gai haren alde guztiak ikustea, baina batzuetan hierarkiarik ez zegoela uste izaten zuen.
‎esan zuen Jonek burua agerian jarriz. Burua zen bere gorputzeko zatirik politena, borobila eta ezpain mardulekoa.
‎Hala, Carlosek ez zuen hondartzarik edo uhinek ekarritako molusku maskor txuririk ikusi, baizik eta Zarauzko plaza nagusia bere musika kioskoa erdian zuela, eta ondorenean kale bihurri bat zine batekin. Behin zine hartan, Arratoiaren eraginez harrotutako oroitzapenak areagotu egin ziren, eta bere izpirituak bere gorputz astralak, bere anaia Kropotkik esan izango zukeen bezala bidaiatzen jarraitu zuen, zineko eszenarioaren azpiraino aurrena, eta gero berriz lau metro karratuko gordeleku bateraino. Gordelekuan, kamastra batean etzanda, berak bahitu eta gero tiro batez hildako enpresarioa zegoen.
‎Telefonoa hoska hasi zen, eta Carlosek telebista itzali eta belarrira eraman zuen entzungailua. Ordea erantzun aurreko segundu bakanetan bere izpirituak bere gorputz astralakbi hegada berri egin ahal izan zituen: lehenengoa Biarritzera, non Carlosek bere burua ikusi zuen hogeita hiru urteko, errefuxiatu politikoek maiz bisitatzen zuten Daguerre izeneko zinema batean eserita eta Sabino bere lagunarekin film pornografiko bat ikusten; bigarrena Gernikara, non berriro bere burua ikusi zuen, adoleszente itxurarekin oraingoan, eta bere aurrean eta tarima batera igota ordurako denek Kropotki deitzen zuten anaia hura.
‎—Aurrena nik egin behar dudana esan eskatu zuen Mikelek bere gorputzari pinuaren lepotik irristatzen utziz eta lurrean erdi etzanda geldituz. Nekatuta zegoen bidaiaren ondoren.
‎Dutxatu ondoren, eta bere gorputza salako leihoaren aurrean lehortzen zuen bitartean, Carlosek ogi formako lainoa bilatu zuen zeruan. Baina laino guztiak, orain, erabat papurtuta zeuden, eta oihal urdin ilun baten gainera eroritako ardo mantxak ziruditen.
‎Ordea arratsalde hartan denbora urritasunak ez zion inolako egonezinik sortu; aitzitik, sei ordutako loak emandako sosegua haziz joan zen bere baitan, eta ez bera horretan saiatu zelako edo bere pentsamenduaren indarrez, baizik eta bere zainetako odolaren ibiltze hutsaren ondorioz. Hala iruditzen zitzaion, odolak behin eta berriro kurritzen zuela bere gorputza, eta buelta bakoitzean errekako urak hondarrarekin egiten duen bezalahitz on batzuk uzten zituela bere buruan, pixkabanaka tontorrak eginez zihoazenak: bihar bukatuko duk dena; gauzak azkenean ondo aterako dituk; problemak handitzeko joera zeukat eta oraingoan ere halaxe jokatu diat; gauzak oso gaizki joanda ere atrakzio sexuala alegatuko diat.
‎Hitz on horiek pilatuz zihoazen bere buruan, ur tantak ere eroriz zihoazen bere gorputz gainera, eta Carlos gero eta seguruago sentitzen zen. Eta bere ziurtasuna orokorra zen gainera eta ez bakarrik Jon eta Joneren arazo konkretuarekin lotua; hain zuzen ere, ez zuen sentitzen, dutxatzen ari zen bitartean, masturbatzeko premiarik, hala nola egiten zuen ia beti emakume batekin oheratzeko atarian; bai, gau hartan aurre egingo zion isuri laster baten arriskuari; eta hartara, agian, gehiago gozatuko zuen Maria Teresaren gorputz ttikiaz.
‎Carlosek eten egin zuen bere pentsamenduen haria apartamentutik atera eta La Masiara abiatu bezain azkar, eta ingrabitate sentsazio atsegin bat zuela ekin zion galtzadaren estreinako tarte aldapa beheraduna jaisteari. Iruditzen zitzaion bere oinek galdu egin behar zutela zolarekiko kontaktua, eta indar egin ziola bere gorputzari beti airetik joan ez zedin. Eta sentsazio hari bigarren bat gaineratu zitzaion laster, bere begiak inoiz baino garbiago zeudela eta inoiz baino hobeto ikusten zutela.
‎Hori ere ez zitzaion gogoratzen. Bazkaldu gabe eta goseak zegoen, baina bere gorputzeko errai guztiak beren leku, denbora eta neurrian zeudela iruditzen zitzaion.
‎Hoteletik abiatutakoan baino okerrago sentitzen zen; ez gaizki, baina okerrago. Odolak jiraka jarraitzen zuen bere gorputzean barrena, baina jadanik ez zituen ordubete lehenagoko hitz sosegatzaileak uzten pasaeran; aitzitik, dena ondo bukatuko da bezalako esaldiz osatutako tontorrak deseginez zihoazkion. Bai, Diazepanaren eragina erabat desagertuko zen luze gabe, baina berak alkoholarekin ordezkatuko zuen.
‎Ausiki egina baitzen bere gorputz guzian, nik karroza utzia xinaurri habiaren133 gainian!
2017
‎Ori egia da, eta bai ere Trousseauk esaten zuna erari geiegi artzalleagatik:" ardoan bizi dana urean iltzen da" Bere urean onek esan nai zun, bere gorputza ureztatua, edo, jakintsuak esaten duten bezela, hidropesikin (goloa diote oni, baño ez neretzat).
‎Milika hemen, hagin amorratuekiko hozka hor, jarioen urrupa han. Zapla eta zapla, ipur masailak eta arima, biak dardar uzten dizkioten kolpetxoak iristen dira gero, bere gorputza gozatzera sutsuago jarri zaion seinale. Gora eta behera dabilkio, hainbestetan urratutako bide horietan erraz topatzen dituen pausaleku ezagunen bila.
‎Ezin andere izan berak sortutako seme alaba eta hitzen gainean. Emankortasunik sentitu ez —iruditzen zaidanez, ordurako ez zuen bere gorputza atsegin izango— eta ez zuen bere baitan ezertarako tokirik: soin huts.
2018
‎Piztiak bizi ziren leku batean, goblinen erregea zen Bowie, beldurgarri bihurtzen zuen pelukarekin eta makillajearekin mozorrotuta. Añesek antzokiko iluntasunean hondoratuta gogoratzen du bere gorputz argala, eserlekuaren bizkarraldea burua baino gorago duelarik, badaezpada. Laia alboan eserita eta, azken berrien arabera, Esteban, bere anaiarekin, beste aulki ilara batean.
‎Islandian, elkarrekin oporretan egonik, are zailagoa egin zitzaion ezetz esatea. Baina bere gorputzak ez zuen nahi. Eta Brunori iruditu zitzaion modu bakarra zegoela Añesek sexuarekin zuen arazoa gainditzeko:
‎Itsasoa aditzen da gure atzean, eta Añesek errezelorik gabe utzi dio nire ahotsari belarritik labaintzen," gau osoa pasa nezake honela". Nire gorputzetik ateratako bits eta bibrazio multzoa barreiatu da bere gorputzean. " Gau osoa" esan nuen," bizi osoa" esan nezakeen bezala.
‎Makalen gorputz beltzak bi alboetara geldi. Martak pijamaren gainetik jantzi ditu berokia eta botak; Rosa oihalean bere gorputzaren kontra bilduta daramala irten da etxetik. Bidean larrialdietako anbulantzia batek aurreratu du Marta.
‎Tartean egon ziren urte haietan guztietan bata bestea burutik kendu ezinik egon ostean, lepotik zintzilikatu zitzaidan lehenengo Parisen, gero berriz herriko jaietan, nire ferekak hartu zituen bere gorputzean, nirekin oheratu zen eta gero... Gero bere bizitzara itzuli zen.
2019
‎Aita, kapitain edo zena zela jantzirik, bere gorputzari graziaz, aurrez aurre eta soslaiz beha harrapatu zuten. Eskuak (eskuina nagusiki) uhaletan jartzen zituen, hatz potoloaren pose ikasiz zintzilikaturik, eta bere buruari zeiharka begiratzen zion atzera.
‎" Ni neu jaitsiko naiz jendaila baretzera". Presarik gabe jantzi zizkion bere gorputz graziosari errege ezkontzarako moduko arropak: organdi beltza, zilarrezko xintreak, kameuak, apain orraziak eta perla lodiko orratzak, balebilak, kaboxoiak.
‎Orain, anis zaketzez betetako kopatxoaren globoari patxadaz eman milizkaden gozamena eskaintzen zion bikarioak bere gorputzari. Aparta.
‎Itsututa gelditu zen une batez, bere gorputzeko elektrizitateak igoera bat izan eta astindu bat eman balio bezala.
‎Dardara bat sentitu zuen, bere gorputzaren karga elektrikoa aldatu izan balitz bezala. Erizainaren esaldiaren oihartzuna zeukan buruan:
‎Sekuentzia guztia benetan gertatzen ari balitz bezala ikusten zuen. Hala ere, azken unean, bere gorputzaren bulkada menderatu, eta erretiratu egiten zuen hatz erakuslea baleztaren kakotik.
‎Orain begi hutsez ere ikusten zuen gertatzen ari zena. Eliseok ur korrontearen mende uzten zuen bere gorputza, hankekin paretan inpultsua hartu eta aldiro metro pare bat desplazatuz. Zerbait egiten zuen okindegiko palarekin, prismatikoek erakutsi zioten zehazki zer:
‎Irribarrez dator, pausoa dotore emanez. Igo da tarimatxo baten gainera, eta jiraka hasi da ikusleei bere gorputza erakutsiz. Amaren, ahizparen eta senarraren lehen planoa:
‎Aurpegian, zimurrak jaisten zitzaizkion masailetan behera. Salbuespen bere gorputzean, eskuak eta hatzak. Txikiak eta biziak ziren.
‎Eliseok zutik jarraitu nahi izan zuen, eta bere gorputzak, kuartelean hartutako joera, deskantsu posturan kokatu zituen besoak eta hankak. Cristino isilduta zegoen.
‎—Bazen zerbait erakartzen ninduena Kepak hizketan jarraitu zuen, zerbait betidanik liluratu nauena, hauxe: ...dira, eta hainbeste bidaiatzen dute, hainbesteraino kolokatzen dira non batzuk itzulerarik gabeko punturaino heltzen baitira, eta beste batzuk itzulera txarreko punturaino, eta puntu txar horretatik itzultzen direnean itzuli dira, bai, baina halako suerte txarrez non ez duten euren gorputza aurkitu, zintzilikatuta geratu dira, geratu baitira, esaten den bezala, harantz jarrita, buruak ezin duelako bere gorputza aurkitu, eta, antza denez, Maria Sabinak jende mota hori artatzen zuen, guztiz zintzilikatuta geratu ziren pertsona horien ardura hartuz, eta lortzen omen zuen jende hori bideratzea, zuten zintzilikariotik jaitsaraziz, eta normaltasunera ekarriz gorputza aurkitzen zuten arte, hasiera batean zeuden moduan utziz.
‎1 eta 2 pertsonetan, orainean, iraganean nahiz geroan beti mantentzen direla bere pertsona izenordaineko markak; eta hori horrela da, haien artean sortutako hipotesi guztietan, beti, solaskideak, antzerkian bezala, bere gorputz eta guzti, aukeratutako pertsonaiekin bat egiten baitute:
‎Emazteak ez ditu deusek hainbertze hunkitzen nola gizon baten salbatzeko ahaltasunak. Ene salbatzaileak eginahalak egin zituen, bainan zer dezake emazte batek bere gorputz izpirituekin, ene uhainaren kontra, hau beti hain aldakor eta beti bera iduri betiereko bere aldakuntzetan?
2020
‎Emakumea bere gorputzaren eta bere buruaren jabe izateko posibilitate hori arrisku handitzat ikusi zen derrepentean, eta emakumea kontrolatzeko Elizaren eta Estatuaren makineria errepresibo gupidagabea jarri zen martxan. Emakumearen aurkako gerra deklaratu gabea izan zen, konfinamendu domestikora erreduzitu eta soldatarik gabeko lan bortxatura kondenatzeko.
‎Inkisizio kristau kapitalistak emakumea bere gorputzaz desjabetzea lortu zuen. Gero mendetan dominazio sinbolikoa izan dena sorginen erreketaren terrorismo harekin hasi zen.
‎Barrura begiratzerakoan sentitutakoak kanporatzeko hitz poetikoaren ahala baliatu zuen Alaine Agirrek. Bere buruarekin eta bere gorputzarekin are sakontasun handiagoan bizitzera behartu zuen egonaldiari aurre egiteko, ulertzen saiatzeko, zauriei putz egin eta orbandu arteko bidea goxatzeko:
2021
‎Aurkikuntza bat ote zen susmoa izan zuen. Hunkiturik, presaka konpondu zituen bere gorputz premiak eta garbiketa lanak, eta handik atera zen galdetzera ba ote zegoen orri gehiago haiek hartu zituzten lekuan. Etxejabeak gelditzen ziren orri desjosiak saldu zizkion, eta kontatu zion bere aitak antzinako gauzen zalea izandakoa zela eta liburuz betetako kutxa bat izana zuela garai batean.
‎Maisuak irakurri egiten zuen, goraki, eta ikasleak errepikatzen. Gero arbela eztiz igurzten zuen, eta haurrak miazkatu egiten zuen hitzak sinbolikoki bere gorputzean sar zitezen. Azala kendutako arrautza egosietan edo pasteletan ere idazten ziren letrak.
‎" Gizakiaren tresna guztietan harrigarriena, zalantzarik gabe, liburua da. Gainerakoak bere gorputzaren luzapenak dira. Mikroskopioa eta teleskopioa bere ikusmenaren luzapenak dira; telefonoa ahotsaren luzapena da; gero goldea eta ezpata ditugu, bere besoaren luzapenak.
2022
‎Bambi efektua haren begietan, zeru oso bat bere gorputz txikian. Betile erraldoiak kliskatuz airean mugitu zituen zaharkitutatuko modelo dikotomikoak nola maitatu vs nola gorrotatu.
‎Higatutako hogeita hamar urteren emaitza: bere gorputza jarraitzeko inertziari amore emanda, buztinezko emakumea moldatu nahi duten eskuen kontra harri bihurtua, arantza eta belusa, bular puztua, arima hustua, makilajez piztutako masailak, begi itzaliak, basaka negarrez sikaturiko bihotza, zilarrezko izarren egiari gora begira, harraskako ur zikina kanilatik behera doan bitartean.
‎" Inkisizio kristau kapitalistak emakumea bere gorputzaz desjabetzea lortu zuen. Gero dominazio sinbolikoa izan dena mendetan, sorginen erreketaren terrorismoa harekin hasi zen".
‎Kapela kendu gabe sartu zen marmolezko bainuontzi grisean, geldi geldi, urak izterrak inguratu ahala hotzikarak emango balizkio bezala. Azkenik, ura bere gorputz osoaz jabetu zen. Marmolezko bainuontziaren bizkarraldean jarri zen, eta gliziniaren itzalpetik zeruari begira geratu zen begiak itxita, begirada arrotzaren pean.
‎Pasatu zen tren bat. Joxe ondoan etzan zitzaion, bere gorputzari pega pega eginda. Bizkarraren kontra pausatu zuen burua.
‎Ez ohiko eskuak ziren gizon batengan, hatz mehe luzeak, azkazal motz garbiak, geldi geldi, ia ezin sumatuzko dar dar batez azalari mintzarazi ziotenak. Irenek, begi itxita, sentitu zituen bere gorputz osoak desiratzen zituen ferekak.
‎Liburuak bere buruari hain irmoki, eta bere gorputzari hain malguki eta bere bihotzari hain xamur eusten zion, non ez bainaun Itsaso kontra bat hau loriatzen hasiko. Hala ere, hondar oharrek lagunduta ekingo zionat hitzaurreari, batez ere, poema liburu hau postumotzat hartua izan ez dadin.
‎Presaka egiten du aldapa beherako bidea. Galeriako zera hori pikorta bat da bere gorputzean, gaztetan aurpegian etengabe sortzen zitzaizkionen antzerakoa.
2023
‎Filma bideo irakurgailuan sartu, pipa poltsa ireki eta bere gorputza sofan hondoratzen utzi du, burusia gainean duela.
‎Zerbaitek lainotu du bere oroitzapena baina uste du bere ondoko norbaitek intziri egin zuela, eta eserlekuak urduritzen hasi zirela, eta hankartetara begirada indiskretuak handik irteteko seinale gisa ulertu zituela. Eskuekin bere gorputza aztertu: hankarte handitua, bihotz taupada azkarrak, hanka dardaratiak, besape bustia...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera gorputz ez 4 (0,03)
bera gorputz guzti 4 (0,03)
bera gorputz argal 2 (0,01)
bera gorputz atera 2 (0,01)
bera gorputz aztertu 2 (0,01)
bera gorputz deformatu 2 (0,01)
bera gorputz desjabetu 2 (0,01)
bera gorputz erakutsi 2 (0,01)
bera gorputz oso 2 (0,01)
bera gorputz sartu 2 (0,01)
bera gorputz txiki 2 (0,01)
bera gorputz ahul 1 (0,01)
bera gorputz are 1 (0,01)
bera gorputz astral 1 (0,01)
bera gorputz atsegin 1 (0,01)
bera gorputz aurkitu 1 (0,01)
bera gorputz bat 1 (0,01)
bera gorputz behar 1 (0,01)
bera gorputz bero 1 (0,01)
bera gorputz berriro 1 (0,01)
bera gorputz beti 1 (0,01)
bera gorputz bildu 1 (0,01)
bera gorputz biluzi 1 (0,01)
bera gorputz blaitu 1 (0,01)
bera gorputz bulkada 1 (0,01)
bera gorputz egin 1 (0,01)
bera gorputz elektrizitate 1 (0,01)
bera gorputz erdialde 1 (0,01)
bera gorputz errai 1 (0,01)
bera gorputz forma 1 (0,01)
bera gorputz gainera 1 (0,01)
bera gorputz gizen 1 (0,01)
bera gorputz gorotz 1 (0,01)
bera gorputz gozatu 1 (0,01)
bera gorputz grazia 1 (0,01)
bera gorputz guzi 1 (0,01)
bera gorputz hain 1 (0,01)
bera gorputz hautatu 1 (0,01)
bera gorputz hein 1 (0,01)
bera gorputz hiru 1 (0,01)
bera gorputz ikusi 1 (0,01)
bera gorputz itsusi 1 (0,01)
bera gorputz itxura 1 (0,01)
bera gorputz izpiritu 1 (0,01)
bera gorputz jarraitu 1 (0,01)
bera gorputz kankailu 1 (0,01)
bera gorputz karga 1 (0,01)
bera gorputz leun 1 (0,01)
bera gorputz lotsa 1 (0,01)
bera gorputz luzapen 1 (0,01)
bera gorputz marka 1 (0,01)
bera gorputz menderaezin 1 (0,01)
bera gorputz mespretxatu 1 (0,01)
bera gorputz mortifikatu 1 (0,01)
bera gorputz muga 1 (0,01)
bera gorputz nabarmendu 1 (0,01)
bera gorputz nolabait 1 (0,01)
bera gorputz pegatu 1 (0,01)
bera gorputz pinu 1 (0,01)
bera gorputz premia 1 (0,01)
bera gorputz sala 1 (0,01)
bera gorputz sasoi 1 (0,01)
bera gorputz sasoitasun 1 (0,01)
bera gorputz sofa 1 (0,01)
bera gorputz ureztatu 1 (0,01)
bera gorputz zaharkitu 1 (0,01)
bera gorputz zama 1 (0,01)
bera gorputz zati 1 (0,01)
bera gorputz zauri 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia