Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 17

2004
‎Alabaina, ez da bera ondo jabetzen argudio horrek hedaduraz hitz egiteko orduan erakusten duen ahultasunaz, bere metodoaren marko estura mugatu gura izanez gero bereziki. Izan ere, adigai fisikoak oroimenean oinarritzen baditugu nekez esan ahal izango genuke ideia argi eta bereiziez dihardugula; izan ere, oroitzapen ariketa ezabatua izango da beti, bere berezko ahultasunak eta ezabadurak ezinezkoa egiten dutelako hura argitasunaren eta bereizitasunaren baldintzen markoan sartzea. Berak aipatzen duen oroitzapen ariketa horrek aurrez ez luke izan behar inolako harremanik sentimenekin; ariketa razional hutsa, transzendentala, izan luke, subjektuaren eta objektuaren etena gainditzen duena.
‎Moralismo, prezeptibismo edota erlatibismo (hots, indiferentismo) batean eroriko ez bagara, behar beharrezkoa da giza jokabide eta portaeren bideragarritasun errealizatzailea metodikoki eta era fidagarri batez aztertzea. " Errealizatzaile" epitetoarekin zera adierazi nahi dugu, alegia gizakiak bere burua eta bere hurkoena errealizatzeko eta errealizatzen laguntzeko, hurrenez hurren, bere berezko duen premia eta izaera. Errealizazio eta errealizatu terminoak" erreal (itate)" hitzari estuki lotuak daude, etimologikoki ez ezik, semantikoki ere.
‎Adimenaren eboluzioa eta arrazoimenaren gauzapena ezin ere daitezke irudika gizarterik gabe. Gizakiaren gizartekoitasuna (gizakidetasuna orobat) ez da gizakiari kanpotik datorkion ezaugarri erantsi bat, bere berezko duen tasun ezabaezina baizik, gizaki izateari utziko ez badio bederen. Mintzamenak eta arrazoimenak beraz, gizartekoitasuna (soziabilitatea) dute oinarri eta ahal izateko baldintza, egitura bioneurologiko eta fono anatomiko berezi bat ezinbesteko duten bezalaxe.
2005
‎" Hizkuntza ez da hainbeste bizitzarik gabeko produktu bat bezala kontsideratu behar baizik eta askoz gehiago produkzio bat bezala", hau da," ez hainbeste erloju mekanismo hil bat bezala baizik eta bere baitatik sortutako kreazio bizi bat bezala" 81 Bi aspektu hauek oinarrizkoak eta elkarren osagarriak baldin badira ere, hark garbi ikusten du —bere garaikide askok ez bezala eta baita geroago F. Saussurek eta N. Chomskyk ez bezala— bigarrenari eman behar zaiola garrantzia82. " Hizkuntza, bere berezko esentzian kontsideratuta, beti eta une oro da zerbait iragankorra. [...] Hizkuntza bera ez da obra bat (ergon) baizik eta aktibitate bat (energeia)" 83 Honek bakarrik ere agerian uzten du bere pentsamenduaren gaurkotasuna.
‎" Karaktereak ezagutzen" eta" gida filosofikoak eskaintzen" dituen antropologia hau, beti ere, askorentzat da probetxugarria, bai" gizakia erabili eta menperatu nahi duen tratulariarentzat" bai" berau hobetzen eta osatzen saiatzen den hezitzaile eta filosofoarentzat" 38 Horrela, bada, tresna edo bitarteko egoki baten aurrean gaude, baina honek —bestelako tresna eta bitarteko guztiekin gertatzen den bezalaxe— ez du erabilera on bat bermatzen. Antropologia honen" dimentsio teleologikoak", azken finean, gizakiaren berezko askatasuna agerian jartzen du eta, honekin, baita banakoak bere berezko giza garapenean duen ardura azpimarratzen ere.
‎Horrela, bada, hizkuntza bat bere kabuz eta irakaslerik gabe ikasteko adorea duenak, beti, hizkuntza horren gramatika osoa zehazki irakurriz eta beronen lexikoa gutxienez sarritan miatuz hasi du bere jarduera. Ikasle honek ahal bezain beste forma aurkeztuko dizkio bere irudimen gaitasunari, hain zuzen, hizkuntzatik bertan hartzen dituen formak; orduan, eta bere berezko hizkuntz formazio ahalmenaren besotan erortzen uzten delarik, berak bertan aterako du hizkuntzaren formaren tipo orokor bat forma partikular haietatik. Ze gizabanakoak, hizkuntzaren kasuan bederen, ez bakarrik oroimenean baizik eta gehiago sormenean oinarritzen den haur batek bezala jokatzen du; hizkuntza arrotz batean sartzeko, beraz, batek espontaneoki edo aktiboki jokatu behar du beti eta aldi berean, eta ez bakarrik pasiboki edo hartzaileki.
‎Euskara bezalako hizkuntza bat ezagutzeak, ordura arte idazteko gutxi erabilia izan zen mintzaira batekin topo egiteak, hizkuntzaren berezko garrantzia beste nonbait ikustera eramaten du, alegia, honek giza-izakiarentzako duen funtsezko esanahian. Gizakiaren esentzia bera, azken finean, kontsideratu ere ezin da egin bere berezko linguistizitatetik at edo, bestela esanda, hizkuntza kontuan hartu gabe ezinezkoa da jakitea gizakia zer den eta zer izatera irits daitekeen. Honengatik, hain zuzen, beharrezkoa iruditzen zaio bere" gizakiaren teoria"" hizkuntzaren teoria" baten ildotik garatzea eta, honela, bere estudio antropologikoa estudio linguistiko bezala berregitea.
‎Hain zuzen hemendik abiatu behar dugu hizkuntzaren pedagogiaren eta hizkuntzen ikas irakas prozesu ororen atzean dagoena azaltzeko, hain zuzen, hizkuntz jabetzea beti eta salbuespenik gabe jarduera jakin baten fruitua delako funtsezko ideiatik. Gizabanako bakoitzak bere baitan aktibatu behar du bere berezko hizkuntz gaitasuna, eta, ikasten ari den hizkuntzaren muinarekin bat eginez, honen osagai fonetiko, lexikal eta gramatikalak suspertu eta eraberritu behar ditu. " Hizkuntza bat ezin da inolaz ere ikertu landare idortu bat bezala.
2007
‎" Hezkuntzaren posibilitatea inplizituki dago giza pertsonaren askatasunean: bere berezko gaitasunen garapena bere eginkizuna izan daiteke" 18 Askatasun horrekin batera, baina, gizakiaren hezia izateko eta hezteko" obligazioa" dator: " Gizakia, existitzerakoan", honela dio Zubirik," ezinbesteko zeregin batekin topatzen da, alegia, bere burua egin beharraren zereginarekin" 19 Kontua da giza askatasuna erlatiboa dela ze, aipaturiko hezkuntzaren beharraren eta posibilitatearen haritik, gizakiak nahi eta nahi ez ekin behar dio bere burua osatzeari.
2009
‎Eta beraz, mundua menperatu edo ezagutzeko (ikuspuntu horren barnean berdinak dira biak, ezagutu zein menperatu). Gizakiaren bere berezko jarduera dugu hau, interpretatzearena, Nietzschek errango lukeen moduan: artistarena da berez jarduera hori.
2010
‎Hizkuntza psikologiak eta psiko linguistikak, gehiago psikologiatik edo linguistikatik abiatuz, bereziki aztertzen dute lehen hizkuntzaren jabekuntza prozesua, bertan" komunikaziotik hizkuntzarako" pausoa azpimarratzen dutelarik. Kontua da, horren arabera, hizkuntzaren garapena oinarrizko egitura pragmatikotik abiatzen dela, edo, bestela esanda, haurrak bere berezko komunikazio gaitasunari esker —eta horrekin batera— garatzen duela ere hizkuntza gaitasuna. Ikerketa psiko linguistikoek, bestela, geroz eta arreta gehiago eskaintzen diote bigarren hizkuntzen jabekuntzari edota ikaskuntzari.
‎Hizkuntza, bere berezko esentzian kontsideratuta, beti eta une oro da zerbait iragankorra. [...] Horrexegatik, bada, bere benetako definizioak ezin du genetikoa baino izan27.
2012
‎Nolanahi ere, horrek ez du amodioa beti baketsua denik esan nahi, ez. Amodioak bere berezko tentsioak eta egoera bortitzak dauzka. Eta amodioaren zorigaitz horiek ezberdintasunarekin gatazkan dagoen identitatearekin loturik daude.
‎Bestetik, bigarren ezaugarria, eta hein batean lehenengoaren ondorioz, aztertu nahi dena hizkuntza bera izatean datza; hor, arazo filosofiko oro, azken buruan, hizkuntzazko arazo bilakatzen da. Bi ezaugarri horiek pentsamenduarentzat orokorrean eta zehazki filosofiarentzat arrisku handia suposatzen dute, ez baitiote filosofiari bere berezko elementuetan edo horien bidez gauzatzea ahalbidetzen; arestian esan bezala, matxinada, logika, unibertsaltasun eta arrisku elementuetan, hain zuzen. Filosofia iritzien azterketara murriztuz egia kontzeptuari uko egiten badiogu (egia kontzeptua ukatzen badugu), filosofia merkataritza zirkulazioko objektu bihurtzen da (merkataritza zirkulazioko edozein objekturekin parekagarria den gisa horretako objektu bihurtzen da).
2014
‎Ordea, musikaren ikuspuntutik auzi garrantzitsuena da erotismo berri hori musikari atxikia ote dagoen eta, funtsean, Wagnerrek ez ote duen musikan sartu margogintzan aspaldi zegoen hori. Nietzscheren iritziaren kontra, Wagner musikako lehenengo paganoa litzateke, musikari purutasuna kendu zion lehenengoa, bere berezko purutasun naturala erantziko zuena. Auzia da jakitea lizunkeria erotiko mota hori wagneriar sedukzioaren berezkoa ote den, azken batean, erredentzioaren edo purutasunaren logika baten menpekoa ote den, edo, ordea, erotismoaren eszenaratzearen helbururik behinena ez ote den erotismoa bera likidatzea espirituaren liberazioaren bidez.
2016
‎Moralak zerikusirik ez dauka zeruarekin, eta bai lurrarekin; ez du zerikusirik Jainkoaren errebelazioarekin eta erlijioarekin, ez filosofoen kontzientzia mistikoarekin. Sentimendu edo kontzientzia morala bere berezkoa du gizabereak, kanpotik inork itsatsi edo irakatsi edo ezarri beharra egon gabe, eta horregatixe da gizarteaneskuarra eta manipulaerraza.199
2017
‎Soilik zera, ‘gizon irakurtzen’ ezaugarria bera, gizonaren eta liburuaren arteko lotura gisa, nire unibertsoko artesi txiki eta berezi bat da. Forma solido eta ikusgai horren baitan, hustuketa berezi bat gertatzen da azaletik bakarrik dena trinkoa; bere berezko zentzua nire unibertsoaren barruan egotea da, nigandik hamar urratsetara, trinkotasun horren barruan, ihesaldi zorrozki tapatua eta lokalizatua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia