Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2001
‎Lana uka ahal izateko, ez du lana hartzea beste biderik, gaur, hemen. Hortan datza, bada, Kontradizioaren muiña, alegia, lana hartu egin behar duela emakumeak, berak lana uka ahal izateko; eta lana uka egiten dioela gizarteak (nahi ba duzu gizartearen indar nagusiak)".
2002
‎Uste dut azkenengo ohorezko Goya jasotzean bota zuela Antonio Bardemek saria bihotzez eskertzen zuela baina, aretoan zeuden produktoreei zuzenduz, berak lanean segitu nahi zuela. Nik gauza bera sentitzen dut telebistan behin eta berriro egin ditugun telesailak errepikatzen dituztenean.
2003
‎Oraingo elaberrian, Txomin protagonistak duen adiskide euskaldun bat, Etxeberria doktorea, medikua da eta berak lan egiten duen klinikako kirofanora gonbidatuko du gure protagonista, egin behar duen ebakuntza bat bera aurrean dela ikustera. Ebakuntza horren zertzelada eta inguru minguruak zehatz kontatuko dizkigu idazle jakingurakoak.
‎Etxenagusiak bide hori hartu eban, horretan ibili da bere irakasle denpora guztian, eta berak lan apaltzat daukan hori izan da bere eskoletatik igaro diran ikasle askorentzat, literaturaz gozatzeko, eta gehiago leiduteko grina bizitu deutsena. Liburuan bertan honetara deskribatzen deusku lehenengo eskoletako metodologia:
‎Pertsonak erritmo biologikoaren arabera eboluzionatzen du, eta, soilik ailegatzen zaizkion inpresioak aukeratzeko gaitasunari esker, ahalmena du probetxugarriak zaizkion datuak hautatzeko, datu jario ikaragarrien artean. Publizitatearen zaparradan ez da dena onuragarri oreka pertsonalarentzat, eta aukeraketak berak lan neketsua ekartzen dio gizakiari; hau da, zer hartu, zer utzi ibili behar du, komunikazioa gizabanakoaren onerako gerta dadin baino lehen.
2004
‎Hizkera kutsatu gabe gordetzen dutenengana jo dute aztertzaileek, beren herrietako ohiturazko altxorraren bila. Horiek horrela, egileak berak lanaren hitzaurrean jaso duenez" hizkuntza egokitzen" jakin behar dugu, ez baita berdin testuinguru formal batean eta informal batean hitz egitea. Gaurko gazteek euskara estandarra baino ez dakite eta horren kariaz, zenbait esparrutan, euskaraz egokitzeko biderik ez dutelako, gaztelaniaz jarduten dute.
‎EKE, erakunde txikia da, horrela esaterik baldin badago. Nafarroako Gobernua dela eta, berriz, Jaurlaritzak berak lanak ditu harekin harremanak izateko...
2005
‎ETTen beste biktima bat, bera noiz itzuliko lanari agur esateko eta berriro hutsetik hasteko. Ametsek ere ez du presarik, beraz; berak lanerako gogo gutxi, eta jatorra dirudien koitadu horrek behintzat badu soldata apur bat egun batzuetarako. Egunkarian, bestalde, berri interesgarri askorik ez.
‎Lehorrean gauza mordoak jaten dio astia artistari, itsasoan berriz ez dauka aterpearen ez otorduaren ardurarik, eta berehala harrapatu zuen estimu handian zutela denek musikaria baforeetan. Ez zitzaigun axola berak lanik ez eginagatik, enparauek eginen genuen haren ordezkoa zinezko musika entzute alde, makinaren monotoniak erotu egiten zuen jendea. Kapitainek berriz zer nahiago, musikarekin eskifaia lasai, frontera ere horrela eroaten gintuen Andonik, pozarren eta kantari.
2006
‎Deustun euskararen alde egin den guztia azpitik etorri dela dio, ikasleek bultzatuta. Baina Gotzonek berak lan handia egin du ikasleekin batera. Euskal Filologia sortu eta lau haizetara zabaldu du gure hizketa, han eta hemen agerraldiak eta hitzaldiak eginez, eta orobat, kazeta eta egunkarietan artikuluak idatzita.
‎Modernitate kapitalistaren ezarrera historikoarekin, lana funtsezko elementu bilakatu zen gizarte bizitzan. Marx-en kontzepzio antropologikoak berak lanaren zentraltasuna du oinarrian. Marx-ek lana gizakiaren esentzia bihurtu zuen.
‎Horiexek izan ziren gure arteko azken hitzak puska luze batean. Hortik aurrera, isiltasunean jardun zuen berak lanean, eta isilik utzi nion egiten nik, ezer esateko gauza ez nintzela. Lotsaz, umiliazioz, esker onez.
‎Eskuma aldera begiratu ostean baserri solte batzuk industria astunaren eremu baten erdian. Orduantxe ikusi zuen txabola biltegia, berak lan egiten zuen tailer erraldoi haien osteko Playabarri auzo txikian. Hantxe gordetzen zituzten trenetan ordurako balio ez zuten hamaika pieza:
2007
‎Nik, zuk edo edozein kazetarik baino gehiago baitaki gai horretaz. Nahikoa da berak lan hori hartzea, bere borondatez zerbait publizitatzekoa alor horretan, eta badaukagu medio bat alor hori behar bezala kubritzen duena, ezta. Adibide bat da, informazio alor asko publiko orokorrarengandik gertuago daudela adierazteko, eta tarteko bitartekaritzarik gabe.
2008
‎Horrela dakigu eukaliptoarenak berebiziko garrantzia daukala Brasilgo lurretan mundu osoko kapitalek egiten dituzten inbertsioentzako, eta ordainetan garapen eredu neoliberalaren kontra ari direnentzako ere bai. Atarahek Helsinkitik idatzi du, esplikatuz nola globalizazioa dela medio etsai beraren kontrako borrokan egin dezaketen topo Amazoniako laborari txiroek eta Finlandian multinazional berak lanik gabe utzi dituen obreroek.
‎Zenbait herritarrek ez dute zertan gutxiago kontsumitu gaurtik aurrera, lan finkoa badute, arrazoizko soldata, bikotekideak eta berak lan egiten badute...
‎Zenbait herritarrek ez dute zertan gutxiago kontsumitu gaurtik aurrera, lan finkoa badute, arrazoizko soldata, bikotekideak eta berak lan egiten badute...
‎Azkuek, funtsean, aktibo eutsi zion Euskaltzaindiari. Kanpo­baldintzak zeinahi izanik ere berak lanean segituko zuen Akademiak eskaintzen zion plataforma baliatuz. Egoera hobetuz gero, jakina, gehiago egiterik izango zuen, baina bitartean ez zen geldi egongo.
‎Hilurreneko gaixoekin eta haien familiekin egiten du lan, zerbitzu aringarrien eta buruko gaitz sendaezinen unitatean. Hilabete honetan, berak lan egiten duen unitatean 60 lagun hil dira. Bertan daramatzan zortzi urtetan 4.000 lagun agurtu ditu.
2009
‎Ez dakit zergatik izan zen atentatua. Pertsona arrunt baten kontrako atentatua izan zen, berak lan egiten zuen.
‎Kode deontologikoaren arabera, erizain honek zuen heziketarekin ezin zuen jaio berrien unitatean lan egin eta erizain berak lan proposamen horren aurrean ezetz esan behar zuela esan du erizaintza batzorde nagusiak.
2010
‎Jon Maiarentzat nobela hori idaztea gogorra izan omen zen. «Egunero ordenagailuaren aurrean eseri eta orduak sartzeak eta bakardadeak berak lanaren sentsazioa ematen zidaten, nahiz eta tarteka gozatzera iritsi nintzen. Orduan konturatu nintzen zein zaila den idazlearen ofizioa.
‎Eta ezin uka IKAS elkartea sortzeko ideia ona izan zela, 1959ko sorrera haietatik hona, elkarteak berak lan handia egin baitu Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzarako material ugari ekoiztuz.
‎IKERNE. Bai, berak lan egiten duen multinazional horretan.
‎errepikako grabatuak esku bakarrarenak direla. Eta nahiz eta ustezko egilearen letraren lagin zalantza gabeko bat ez eskuratu, grafologoek esaten dute Gilek egin zituela letrinako grabatu guztiak, berak lan kolektiboa izan zela baieztatzen duen bitartean.
2011
‎Praktika horiek bi modutara egin dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan punta puntakoak diren enpresetan egiteko aukera eskainiko da (finantza erakundeak, erakunde publikoak nahiz sektore anitzetako enpresak); eta, bestetik, ikasleak berak lan egiten duen enpresan egitea ere erabaki ahal izango du. Aldaketa honen helburua formazio praktikorako baldintzak malgutzea da, behar guztiak ase ahal izateko.
‎1941 urtean toki hartan ezkutatu zuen zerbait berreskuratzera. Baina, hain zaharra izanik, ezin zuen berak lan osoa egin.
‎JOANA. (Baxuago) Egia da! Ze egon behar dugu berak lana aurkitu arte zain. Zubipean bizitzen bukatuko dugu azkenean.
‎Ordura arte sekula egin ez zuen gauza, berak lan egiten zuen enpresako irratia entzuten hasi zen, ardura profesional hutsez eta masokismoz. Manipulazioa hain zen agerikoa, lotsagorritu eta sutu egiten baitzen informazio buletin bat entzuten zuenero.
2012
‎Urola bailaran zenbat zauri ikusi genituen inork ere aintzat hartu gabe, ezkutatzera kondenatuz. Sarri pasatzen naiz Azpeititik eta egin ohi dudan ibil­bide batean 185 metro barruan daude, ordena fisiko honetan, Carasusan bahitua bizi zen etxebizitza, ge­roztik inoiz gehiago zabaldu ez den bost alturako etxe bat, Pasaiako sabotajean poliziak hil zituen Kurro eta Pelitxoren oroimeneko monolitoa, Posadas kaboa erail zuten estrata, Angel Otaegi fusilatuaren soziedadea, Anjelek berak lan egiten zuen fabrika eta Amaya tabernan pistolaz hil zuten Francisco Machio Martos azpeitiar extremeño bakartia, hau beste delitu demos­traturik gabe, bizi zen etxea, etxe iluna, etxe tristea, leiho txikiduna, etxe isolatua orduan ere. Begiratu eta, hara!, esaten diot neure buruari, eta orduan ikusteko gai izan ez nintzena ikusten dut min handiz, min bikoitzez, jabetu ez izanarena nagusitzen zaidalarik.
‎32 Adierazi gezien bidez zein ezaugarri dagokion prebentzioaren antolaketa mota bakoitzari. Enpresariak berak Lan arriskuan formazio maila egokia Bertako prebentzio zerbitzua Prebentzioan espezializatutako enpresa Enpresako langile bat edo gehiago Enpresa txikia Kanpoko prebentzio zerbitzua 500 langiletik gorako enpresa 33 Adieraz ezazu seinale hauen esanahia. Arnasbideak derrigorrean babestu Arrisku elektrikoak Maila beretik erortzeko arriskua Baimenik gabeko pertsonak ezin dira sartu Segurtasun dutxa Erradiazio ez ionizatzailea Arrisku biologikoa Betebehar orokorra (seinale gehigarri bat lagundu dezake) Ezin da urarekin itzali Intentsitate handiko eremua
‎Jakintza unibertsitatean hartu duenak badu oinarri bat, eta sarritan pentsatzen du horrek halako postu batean kolokatzea ahalbidetuko diola. Eskola gabea, baina, prozesu ezengokor batean dago hasieratik, eta horrek berak lana bilatzera eta ardurak hartzera bultzatzen du. Garbi dago geuk ere ez dugula nahi izan gure seme alabentzako guk izan genuena, pentsatzen genuelako guk izan ez genuen hori hobea zela, baina, beharbada, gauza batzuetan oker geunden.
‎44). Marxek berak lan produktiborako proposatu zuen definizioak ezkutatzen du emakumeen produktiboa ez den lana, plusbalioa sortzen ez duelako. Gizarte arloaren ordez marxismo klasikoak lan hori naturaren arloan ezartzen du, analisi ekonomikorako lan produktiboa soilik aintzat hartuz.
‎Margak aipatu du berak lan egiten duen enpresan ere antzeko zerbait egiten ari direla, eta hortxe bukatu da gaia. Janaria ez, ordea:
‎Azkenean, unibertsitatea utzi eta lanbide heziketa egin zuen, delineatzaile. Aita pozik hala ere, bereziki berak lan egiten zuen enpresan semeari postu bat lortu zionean, Josu bulegoetan ikus zezakeenetik, aitak miresten zituen horien artean. Orduan aitak behin eta berriro esaten zion:
2013
‎Ingalaterran berak lan egiten duen zentroan lagun berezi bat omen du.
‎Berriz Lore egon zen ihardokitzerik gabe, hor berean xutik, tente, hitz batere esan gabe. Orduan Etxehorik hartu zion soka eskutik eta joan zen Josepen aldera, berak lana egiteko. Abiatu aitzin pausatu zuen bere arma mahaiaren gainean, eskuak aske ukaiteko eta hurbildu zitzaion Josepi.
2014
‎Batzuetan, ordea, hainbeste arauk ez zizun arnasa hartzen uzten eta bizitzak ihes egiten zizun, urak eskuko behatz artean bezalaxe. Adibidez, aita langabeziatik atera ezinean zebilenean, amak pentsatu zuen berak lan gehiago egin zezakeela, igande goizetan, baina hori debekatuta zegoen. Kasu korapilatsu horietan aitorleari egiten zitzaion galde.
‎Urte sabatikoa hartu duzu, nirekin jarraitzen baduzu, berak lana aurki dezake bitarte honetan.
2015
‎Beste aukera bat eskaini die ministerioak erkidegoei: astirik ez badute dekretuak egiteko, Madrilek prestatu duen curriculum osoa ezartzea.Espainiako Gobernuak berak lanean segitzen du LOMCE ezartzeko. Webgunea aurkeztu zuen atzo.
‎Olgak alde egin zuenean nori kontatu ez zekiela geratu zen Jabi: lagun zaharrekiko kontaktua galdu samarra zuen aspaldian, koadrilakoak elkartzen zirenean berak lana egin behar izaten baitzuen, eta horrek hoztu egin baitzuen pixkanaka harremana, bizkarrean emandako txaplada konbentzionaletara murriztu arte; egun librea hartu edo plan berezi bat egiten zutenean, berriz, Olgaren adiskideekin atera ohi ziren biak. Beraz, ez batzuengan ez besteengan ezin zuen entzule egokirik topatu, baina, hala eta guztiz bere ezinegona nonbaiten hustu beharra zeukanez, Ixiarri kontatu zion dena.
‎aparejadorea; baina beldur da bera adina ere ez dela egingo. Amarena da errua, ez baitu behar bezala hezi, berak lan egiten duelako eta ez duelako astirik semeaz arduratzeko. Baina politikero ustel horiek guztiek ere badute errua, ez baitute ezer egiten gauzak konpontzeko eta gazteek lana aurkitzeko.
‎Nahi beza haren ontasunak esaten asma dezadala, hau idazteko agindu zidaten pertsonetako bati on egiteko eran, Jaunak lau hilabetean ni hamazazpi urtean nengoen baino askoz aurrerago ekarri baitu. Hobeki prestatu da, eta horrela berak lan egin gabe ureztatzen du baratze hau lau ur hauekin guztiekin, azkenekoa tantaka baizik ematen ez bazaio ere; baina ongi doa eta Jaunaren laguntzaz laster murgilduko da bertan. Eta poztuko nintzateke barre egingo balu, azaltzeko era traketsa ikusirik
‎18 Prioreak nobizien maistra izateko pertsonarik ez duela ikusiko balu, bera izan bedi eta har beza berak lan hau, hain garrantzitsua delako, eta agin biezaio norbaiti lagun diezaiola.
‎Aizu, berak lan egiten du!
2016
‎–Lasai, gizona, ez da presarik izan behar, eta taberna txukuntzen jarraitu zuen emakumeak, lasai. Salbuespena egin zuen, eta garagardo bana atera zien bi gizasemeei, berak lanak bukatu artean. Bi gizon haiek baino ez zeuden dagoeneko taberna barruan.
‎–Zure aitak ez zuen nahi berak lan egiterik?
‎Ezin ukatua da gobernuak berak lana nahiko erraz utzi diela Izquierda Ezkerrari eta eskuin politiko eta mediatikoari, auziaren kudeaketa komunikatibo negargarri batekin, batez ere hasieran, Hezkuntzako lan eskaintza publikoa batere pedagogiarik gabe aurkeztu zuelarik. Eta euskalgintzako kideak ere berandu ibili dira, gara?, eta diskurtsoa egokitu gabe.
2017
‎Benetan ari nintzen: berak lana erruz egin zuen urte osoan, merezi zuen oporraldia?. Lagunen batekin edo, harea zuriko hondartzaren batera deskonektatzen.
‎–Yerazaco arratearengaineco bizcarra. Ygueraza, Sel de (1781, AGN PS LG.31 n.6)?. Autore berak lan berean (2000, 205), Izaban, Igardakua toponimoa dakar horrela dokumentaturik: Yeradacua (1563, 1568), Yaradacua (1614, 1622), Igaredacua (1701), Igardaqua (1724), Ygardacua o yzizpeta (1828).
‎Autore berak lan berean (2000, 64) Iraizotzeko Arañotz toponimoa dakar (Arañoz dokumentaturik) eta iruzkinaren amaieran esaten du ez dela baztertu behar arain (valle, ciruela) osagai moduan. Eta zergatik ez (i) ara+ gain+ (h) otz, aurrekoaren bidetik?
‎Nagusitasun horretarako arrazoi bat izan daiteke euskarazko eta gaztelaniazko sistemen etamerkatuen elkarlana. Hau da, euskaraz lehenik eta gaztelaniaz gero kaleratu direnargitaletxeetako batzuk (besteak beste, Gero Mensajero, Giltza Edebe, Alfaguara Zubia) Espainiako estatuko argitaletxeen euskal adar edo ordezkariak dira; horrela, hizkuntza gutxitubatean argitaratzean, aukera handia dago argitaletxe berak lan hori hizkuntza hegemonikoan ereeskatzeko (Lopez Gaseni, 2000; Zubillaga, 2013).
‎2 Alternatiba bat eskaintzea. Inor iraindu gabe eta berekoirik gabe «ez» esateko aukera bat alternatiba bat eskaintzea da. Lankide batek berak lan bat egiteko eskatzen badio, ez dakiela, «ez» erantzungo dio, eta esan egingo dio nola egin, denbora gehiegi galdu gabe, edo pertsona egokiagoarengana bidali, zalantzak argitzeko. Irudia:
2018
‎Etxeko lanen inguruko eztabaidetan, maiz, ez zaie erreparatzen senarrak espero izaten eta eskatzen dituen gauzei. Senarrak berak lanerako zer behar duen, horrek izugarri baldintzatzen du etxekoandreak nola antolatuko duen bere denbora. Otorduak, kasurako, senarraren lanorduen arabera antolatzen dira, eta senarrak beti izaten du iritziren bat etxeak eta seme alabek nolako itxura izan behar duten; gainera, baditu baliabide batzuk espero duen hori betearazteko, hala nola otorduak zapuztea edo, azken aukera gisa, indarkeria fisikoa erabiltzea.
‎Tailerra txikia zela esan bazioten ere, hara iritsi zen lehen egunean harritu egin zuen haren tamainak. Izan ere, lagunei esan zienez, berak lan egin ohi zuen halako bi edo hiru zen hiri kartzelakoa eta uste baino jende gehiagok egiten zuen lan bertan. Eta hala ere, nahi beste lan zegoen han egiteko.
‎Eta ez da gutxi. Karlosek berak lanak ditu izatez zutik irauten bidean aurrera korrika doan bitartean. Itzulerakoan, aurkako norantzan datorrenean, haizea alde izango duela pentsatu du bere buruari animoak emateko.
‎Kanpaina guztia Gipuzkoa.eus/ future5050helbidean egongo da. Soldata arrakala eta kontziliazioaKanpaina, mota guztietako datu ezberdinetan oinarritzen da. Hain zuzen, datuak erabilita diputatu nagusiak berak lan eremuko eta kontziliazioaren esparruko datuetan oinarrituz, Gipuzkoako egoera desorekatuaren lehen erretratua eman nahi izan du. Hain zuzen bi arlo horietan eragin nahi da berdintasunari dagokionez, Aldundiak Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko estrategian.
‎Popatik bidaliko du Korok, jakina: berak lana dauka pentsioan, horretara dedikatzen da, Norteko geltokira trenez datozen turistak harrapatzera, bere pentsioan lo egin dezaten hotelean baino merkeago. Hilabete gutxiren buruan, harremanari iraupenik opa eta aurreikusten ez zioten musikarien harridurarako, etxea erosi dute elkarrekin, Arroka kalean, erdi bana, Bekaintirok emandako hipotekari esker.
‎41). Ildo horretan doa baita ere Orixek berak lanari ematen dion jaidura folkloriko etnografikoa, Euskal Herriaren izaeraren berri eman nahi duena.
‎Nola jakin zuen berak lanaren berri. Ez dit esan.
2019
‎Errealak bi urtetan jarraian liga bereganatu??, hura bai sinestezina! Egia zen, bestalde, ikuspegi ekonomikotik begiratuta, Txefe gaizki zegoela, berak lan egiten zuen enpresa gaizki zebilelako, halako moldez, non zuzendaritzak hainbat langileri, berari ere bai, tartean, erretiro aurreratua eman baitzien, bakoitzari soldataren %75a bakarrik esleituz.
2020
‎Jeltzaleen arabera, txandak osatzeko eta plantilla bermatzeko zailtasunei konponbidea ematea dira lehentasuna, eta ez agente lehen perfileko postuak. Asier Arakistain pertsonaleko arduradunaren arabera, oztopo horiei aurre egiteko neurriak hartu zituzten aurrekontuetan, Udalak berak lan poltsa propioa sortuta. Arritxu Marañon PSE EEko zinegotziak egitura aldatzearen alde bozkatu zuen, EH Bilduren proposamenak arreta deitu ziola nabarmendu zuen arren.
‎Bide irekitzen jarri zuten. Hamabost dolarreko isuna, kontratatu zuten zuriek ordaindu zuten, beraz berak lan eginez ordaindu behar zien, eta honek kontratua sei hilabetez gehiagotzen zela esan nahi zuen. Bestalde lapurturiko tabakoak hamabi hilabete gehiago luzatzen zuen kontratua.
‎–Eta nostalgiak eraginda itzuli gara beharbada. Lanbide gogorra da, baina baditu bere onurak?, erantsi zuen eta berak lan egindako klub batzuen izenak aipatu zizkion. Nafarroako dantzalekuak ote ziren iruditu zitzaidan.
‎Batzuetan, salan liburu bat irakurtzen geratzen zen; beste batzuetan, bulego logelan lanean, itzulpengintzan, artean, gauez, Sylvia Plathen Eguneroko guztiak itzultzen zebilen?, nire zain zegoela ahaztuta, bide batez esanda. Hurbiltzen zitzaidan hatsa usaintzera, arropan itsatsita nekarren kiratsa aditzera, eta, jarraian, leporatzen zidan berak lanean lasai jarduteko zuen ezintasuna ni gaupasan nenbilen bitartean. Sylvia Plathek ulertuko ninduke, Leire, gehitu zidan behin, biluzteko ganorarik gabe ohean zerraldo etzan nintzenean.
‎Ez da horrela. Egia da, berak lan egiten zuen joaten zela erregina, baina Mertxe oso gaztea zen orduan. 16 urte izango zituen eta ofizioa ikasten ari zen.
‎Baina berak lanean jarraitzen du ezer gertatuko ez balitz bezala.
2021
‎Ez dea harrigarri halere hautetsi horiek hoin buru arin izaitea? Gainerat laguntzaileak badituztelarik beren konduen beti xuxen atxikitzeko berak lanez itoak izaitearekin ere.
‎Guk esan genion bizi zen artean ez genuela ekarriko artxiboa Donostiara. Artxiboaren muina han utzi behar genuen, bera esku hutsik ez uzteko, berak lanean jarraitzeko. 2009ko urtarrilaren 2an hil zen eta orduan bai, urtarrilaren 15ean eta 16an ekarri genuen artxiboa Donostiara.
‎Lodiak erromantzez lehor esan zion beraiekin joateko. Ukuiluan sartu ziren eta simaurra kentzeko eta garbitzeko agindu zion mutil lodiak, berak lana zuzentzen zuen bitartean. Gurdi txiki batean bota behar zituen gorotza eta lasto zikina mutil txikiaren laguntzaz.
‎hor daude hango inebriate of air, drunken bee, eta gainerakoak, ia hitzez hitz ekarriak. Baina beste poema bat da hau, eta ospitale hori Doneaneko sukaldea da, ez berak lan egiten duen lekua. Ez dut Doneane hitza erabili, sukalde soilik, eta luze jardun dut formaren eta edukiaren arteko loturaz, eta koskaren bat ere atera diot:
2022
‎Agertzen zitzaizkion kontuetan erabakia hartu baino lehen hausnarketa egiten zuen. Bere lankideei oharkabean joaten zitzaizkien kontuak airean zetozela harrapatzen hasi zen, eta, besteak beste, horregatik hasi zitzaizkion berak lan egiten zuen Ibarrekolandako komisaldegiko lankideak komisario zuhurra deitzen.
‎Aimarrek Nikon Z6 kamerarekin argazki berri bat ateratzeko zenean WhatsApp-era sartu zitzaion txat berri baten doinua entzun zuen. Argazki kamera dirutza kostatu zitzaion, baina balio handikoa zuen, ez bakarrik ematen zizkion prestazioengatik, ezen berak nahi zuen guztia egiteko aukera ematen baitzion, eta wifia izatean berak lan egiten zuen medio audiobisualekin eta idatzizko prentsarekin beste harreman mundu batean, errazagoan, azkarragoan sartzen zelako. Oraindik Otzarretako pagadian zegoen.
‎Ez zuen inorekin hitz egin eta zuzenean aldamenean zuen espazio ireki batera joan zen, bere taldeak lan egiten zuen mahai eta ordenagailu ezberdinak zeuden, eta bere bulegoa ere zegoen lekura. Leku atsegina zen, mahai biribil handia sei aulkirekin eta, aparte, berak lan egiten zuen mahaia, eramangarria eta telefonoa gainean zeudela. Ordenagailuaren tapa ireki eta barne mezua bidali zion bere nagusiari.
‎Anizkoitz eta aberats, Melusinak bere baitan biltzen ditu eraikitzaileen ezaugarri gehienak (ikus" Ezkontide" eta" Laminak" kap.). Jean d' Arras-en eleberrian langile tropa bat dauka bere menpean, inork ez baitaki nondik ekarria; herri tradizioan, aldiz, berak lan egiten du, deabruek ohi bezala:
‎Tratamendua garatu ahal izateko, halaber, odol transfusioen beharra dagoela nabarmendu zuen, eta, alde horretatik, odola emateko deia egin zuen. Odol hori berak lan egiten duen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan jasotzen dutela azaldu zuen, eta jasotako odolaren lagin bat erabili litzatekeela azaldutako tratamenduan.
‎nik egin behar nuela guardia hori, eta ez zidan argibiderik eman horren zergatiaz. Eta xantaia ere egin zidan; izan ere, Martari idatzi zion esateko ni agertzen ez banintzen berak lanean geratu behar zuela, 48 orduko guardia bat egiten. Azkenean, egin nuen guardia hori, eta kexa bat jarri nuen».
‎narrazio bat osatu dute eta bi baldintza izango ditu, alde batetik Sakanan kokatuko da, eta horretarako dokumentazio lana egin dute, eta Jose Ramon Anda Bakaikuko eskultorea oinarri izanen da. " Plastikan aulki bat sortzeko aitzakia izango da, berak lan zoragarriak egiten dituelako, eta aitzaki horrekin adierazpen moduak landuko dituzte ere bere ibilbidea, lanak eta abar aztertuko dituztela". Moldeen hastura bat suposatzen duela esan du irakasleak.
‎" Orduan ari ziren Behobia eta Bilbo arteko A autobidea eraikitzen. Lagunak esan zidan berak lan egiten zuen enpresa Donostia eta Orio arteko zatia eraikitzen ari zela eta jendea behar zutela lanerako". Bi aldiz pentsatu gabe, Roses utzi eta Orio aldera etorri zen herrikide batekin.
‎Bageunden biok etxeko fatxadetan batzuetan hazten diren belar txarrak kentzen, gazteen lana baita hori, eta nola Catalinak egun askotan burua ilargian izaten duen eta bere pentsamenduetan katigatzen den, azkenean ni belarrak kentzen eta bera bere gonari birak eragiten bukatu genuen. Bat batean, esan zidan pentsa  tzen egon zela ezen, egia bazen berriak gaztandegi bat jarri behar zuela, igual berak lana eskatu ahal izango ziola. " Zer dakin hik gazta kontuan?, guk onak ditugunak barazkiak eta txahal haragia ditun eta, gure belarra dun-eta haragia gorri bihurtzen duena", esan nion.
‎Alegia, gero eta lan gutxiago egin behar izan, nire ustean, hobeto. Marxek berak lan denbora gutxienekora murriztea proposatzen zuen, kapitalismoa gainditzeko aurretiko baldintza gisa. Ni gehiago izan naiz beti bere suhi Paul Lafargueren taldekoa, zeinak, lanaldiaren murrizketa erradikala defendatzeaz gainera –nahikoa litzateke hiru orduko jardunaldia–, nagitasunerako eskubidea defendatu zuen Le Droit à la paresse lanean –mihi gaiztoek Lafargueren jatorri karibetarra ikusten zuten teoria" alfer" horien oinarrian; nik ez dut odol karibetarrik, nahiz batzuetan kontrakoa uste izan, baina bat egiten dut erabat oinarrizko eskubide horren defentsan–.
2023
‎Gustura dago Aranbarri (Azkoitia, 1983) ikusleek Paul Urkijoren film berriari egin dioten harrerarekin. Eneko Ximenoren rola ondu du berak lan horretan," indar handiko pertsonaia".
‎Ordu arte, senarra zen eszedentzia eta baimen eske ibilitakoa, eta Pariseko aukera izan genuenean, bion artean hartu genuen erabakia: berak lan murrizketarik handiena eskatu zuen, eta, gainera, asteburuko lan txanda. Alegia, plana egin genuela esan nahi dut, familia proiektuaren barruan, biok ere geure bidea egiteko, txandaka bada ere.
‎1873ko urtarrilaren 1ean Theok Goupil and Cie eren Bruselako lantegian hasi behar izan zuen lanean. 1872ko abenduaren 13an (2) Hagatik bidalitako gutunean Vincentek Theori zorionak ematen zizkion berak lan egiten zuen enpresa berean lanean hasi behar zuelako hark; pozik agertzen zen ogibide bera izango zutelako. Brusela hiri atsegina zela, baina hasieran arrotz samarra gertatuko zitzaiola esaten zion.
‎1889ko martxoaren 22an (580) Arlestik idatzitako gutunean (579) Vincentek Theori esaten zion Salles jauna okupatua zebilela Vincenti apartamentua bilatzen hiriaren beste aldean; Salles jauna leiala zela. Vincenti esaten zion saiatzeko baimena lortzen Vincent herrira ateratzeko; denboraldi horretan egindako koadroek egonkortasuna adierazten zutela eta berak lana egin beharra zeukala.
‎Zehazki, trukean enpresak berrogei urtez kudeatuko ditu kiroldegia, udal ekipamendu berrian garatzen diren aisialdiko jarduera gehigarriak eta lurpeko aparkalekua. Ustiaketa horrek sobran gaindituko du udalak berak lanetarako kalkulatu duen diru kantitatea: 17,5 milioi euro.
‎Poesian, Amua (Elkar, 2019) izan zuen aurrekoa, eta harekin hasitako zikloa Uda betea rekin itxi zuela sentitzen zuen iazko martxoan, liburuaren aurkeztu zuenean. Edonola ere, obra berri bati ekitean, ordura arte egin gabeko zerbait edo era berriren batean egiten saiatu behar du idazleak, haren ustez; eta berak lan berrian argitasunari zuzenean begiratu ziola iritzi zion. «Liburu berriak badu Amua ko poetikaren antzik, baina liburu hau, konkretuki, pozari eskainitako lan bat dela uste dut».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 78 (0,51)
berak 9 (0,06)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia