Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 202

2000
‎Zerritegi batean ez zen hainbertze zikinkeria izanen! Ez naiz zuregatik ari, begietan baita gizon aratza zarela, baina zure lankide batzuek eman zezaketen, bederen, kasu handiagoa beren lana egiterakoan!
2002
‎Erdi Aroan, eta ondoren ere, artaldeak ziren nagusi Baigorri aldean, egun, eskuinaldean ageri den harrizko siloa duzu artzaintzaren arrasto bakanetakoa. Goldaketek beren lana egin dute.
‎(Gara, 1999) Lizarran abian jarri zen prozesua «saboteatu nahi duten PP, PSOE, UA, UPN eta beraiekin lan egiten duten komunikabide espainiarrek euskal gizartearen gehiengoak aldarrikatu duena errespetatzen ez badute, bazterketa politiko eta soziala lortuko dute», esan zuten.
‎Ondorioz, zereginak behar bezala ez atenditzeko desegokitasun, eskumenik eza, eraginkortasun eza sentitzen da. Osasun langileek, irakasleek, gizarte laguntzaileek eta laguntza jasotzen duten pertsonekin lan egiten duten beste kolektiboek aukera asko dituzte sindrome hori jasateko, eta horrek beren lana egiteko itxaropenak zapuzten dituzten bokazio profesionalei eragiten die. Horixe gertatu zitzaion, hain zuzen, tailerreko buruari; 1973an, bokazioz aldatzea erabaki zuen enpresa batean, lanerako tailer batean.
‎Hala ere, badirudi hormona ekintza duten molekulek dituztela arrisku gutxien pertsonen osasunerako. Substantzia horiek, besteak beste, gizonezkoen edo emakumezkoen hormona ekintzak dituztenak, animaliei eman behar zaizkie eta beren lana egin behar dute, baina ezin dugu ahaztu denboraren poderioz metabolizatu egiten direla, eta, ondorioz, haien eragin farmakologikoa galtzen dutela. Baina zein da ondorioa?
2003
‎Beraz, gurasoek ez dakite ia inolako gorabeherarik ikastetxeetan. Eskola porrota Gaur egun, lana eta familia uztartzen ez direnez, haur askok bakarrik ematen dute arratsaldea, eta heldu baten begiralerik gabe ikasi behar izaten dute beren lanak egiten. Gurasoen inplikazio urri horrek, haurren soziologoen arabera, eskola porrotaren ehuneko handia eragiten du.
‎Lan horren arduradunak zentroko edo enpresa konkurrenteetako langileak izanen dira, baita prebentzio zerbitzuko kideak ere. Lantokiko edozein tokitara sartzen dira beren lana egiteko, eta informazioa tartean diren enpresa guztien artean dabilela bermatuko dute. Koordinatzaileek prebentzioa betetzeko behar diren jarraibideak emanen dituzte eta behar diren neurriak proposatuko dizkiete enpresei.
2005
‎ura sartu zen gai arriskutsuak zeuzkaten biltokietan eta erreakzioak eragindako leherketak ingurura jaulki zituen metil isozianatoa, fosgenoa (mostaza gasa), zianido hidrogenoa eta monoxido karbonikoa. Babes neurriek (baldin bazeuden) ez zuten beren lana egin: faktoria inguruko auzoetako biztanleen birikak erre zituzten gasek.
2006
‎M. G. ESNAL. Sinboloek eta beraien lana egingo dute, baina nik gizarte patriarkalaren habeak nola suntsitzen dituen, normaltzat ematen ditugun gauzak nola zalantzan jartzen dituen ikusita neurtzen dut erradikalismoa. Gizonak onartzea edo ez onartzea taldean, hori gauza puntuala da.
‎ernaltzeko. Beren lana egin eta hil egiten dira, emeak
‎CCOO “handling” eko hitzarmen sektorialean ezarritakoa betetzea eskatzen du, eta gizarte laneko antolamenduan jasotako langileen eskubideak errespetatzea. “Arauzko atsedenaldiak eta tarte denbora maximoa ez betetzea lanaldi zatituko kasuetan, langileek egindako orduak ez ordaintzea edo beren lana egiteko ezinbestekoak diren oinarrizko materialak ez izatea CCOOren ez betetze eta praktika askoren parte dira. guztiz baztergarritzat jotzen ditu”, adierazi du sindikatuak. Era berean, bidaiariak ontziratzen edo lehorreratzen diren bitartean aireontzien depositua betetzen dela salatzen du.
‎Uste dut horretan ahalegina egin dugula. Batzordeetan eta udalbatzarrean parte hartzeko aukera daukate, eta lokalak eta baliabideak badituzte beren lana egiteko.
‎Haurtxoa, Urtxintxa, Txanela eta beste zenbait proiektutako musika materiala, alegia. Eta oraindik ere beraientzat lan egiten segitzen dugu.
2007
‎Handik harat, eguzkiaren erasoak, itsasoaren kresalak eta euriaren emanak beren lana egin zuten, eta erreboluzioak –horrela azalduko zuen, beharbada, Ainhoak– jendeak bezala, gaixotasunak harrapatzen zituen noizean behin: batzuk larriak, bertze batzuk arinak; batzuetan kanpoko erasoak zirela medio, bertze batzuetan bere burua behar bezala zaintzen ez zuelako, eta kontua da, Aleidak eta Migelek arazoak izan zituztela supermerkatuan sartzeko tenorean, zeren...
2008
‎Gu babesteko, ez. Beren lana egiteko. Nik beti esan izan dut borroka federazioak Espainiako eta Arabako federazioez ari naiz, ez duela kirolariarengan pentsatzen, ez dela ari gure onerako.
‎Zenbait herritarrek ez dute zertan gutxiago kontsumitu gaurtik aurrera, lan finkoa badute, arrazoizko soldata, bikotekideak eta berak lan egiten badute...
‎Zenbait herritarrek ez dute zertan gutxiago kontsumitu gaurtik aurrera, lan finkoa badute, arrazoizko soldata, bikotekideak eta berak lan egiten badute...
‎Horretarako, ezinbestekoa da profesionalentzat hizkuntzaren oinarrizko ezagutza eguneroko lana egiteko. Baina, bestalde, mundu arabiarrarekiko gero eta interes ekonomiko handiagoa dagoenez, Espainiako enpresa askok harreman komertzial gero eta arinagoak dituzte herrialde arabiarrekin, eta beren enplegatuen artean hizkuntza hori ikastea eskatu dute beren lana egiteko. Arabiera hizkuntza ofiziala da 23 herrialdetan, eta mundu osoko 250 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute.
‎Baina etxean lan egiteaz gain, joan den mendearen erdialdetik aurrera zorrotzaile ibiltari horiek ere sedentario egin ziren, eta beren lanbidea merkatu horietan egiten dute, zorroztu ez ezik, beren lanarekin zerikusia duten tresnak saltzen baitituzte, bizitzeko eta aldaketetara egokitzeko modu bat. Etxean lan egiteaz gain, zorrotzaile ibiltari horiek beren lana egiten dute beren lanarekin zerikusia duten tresnak saltzen dituzten merkatuetan. Aiztoak edo guraizeak zorroztzea erraza dirudi, baina lanbide horrek harri ona baino zerbait gehiago eskatzen du; lan ona egiteko, zorrozteko makinak esperientzia nahikoa, denboraren erabilera egokia eta xehetasunekiko interes handia bezalako ezaugarriak izan behar ditu.
‎Irakasleen garapen profesionala zaintzea: hezkuntzaren kalitatea hobetzeko, funtsezkoa da irakasleak beren lana egiteko prestatuta eta motibatuta egotea. Horregatik, beharrezkoa da hasierako eta etengabeko prestakuntzari eta, jakina, lan baldintzei kasu egitea, eta aldi berean irakaskuntza lana erraztuko duten berrikuntza estrategiak eta programak planteatzea.
‎Eta horien artean azkenetan azkenak dira iraupen luzeko alkoholismoa arazoak eduki eta kalean bizi direnek beraiek baztertzen dituztenak. Ikusten genuen pertsona horiek ezin zutela alkohol kontsumoa utzi eta ezin zela beraiekin lan egin kronifikaziotik ateratzeko. Beraz, zerbitzu bat egokitu behar genuen beren premia egoerara; bestela, pertsona horien eguneroko gainbeheraren ikusle bihurtuko ginen.
‎Hamar lagun ari dira auzolandegi praktiko, didaktiko eta jostetako horretan parte hartzen, horiek bi begirale izango dituzte beraiekin elkarbizitzan. Parte hartzaileez gain, artean diharduten lau profesionalek beraien lan egiteko gakoak azalduko dizkiete gazteei. Blog bat ere sortuko dute, bertan izango den blogari baten laguntza izango dute horretarako.
‎Horregatik, bira honetan alderdi politikoekin baino ez gara bildu. Ekintzaileek eta babes taldeek beren lana egin dute, baina jada ez dugu nahi basati ona bagina bezala ikus gaitzaten. Herri bat gara, eta autodeterminazio eskubidea eskatzen dugu.
‎Hilurreneko gaixoekin eta haien familiekin egiten du lan, zerbitzu aringarrien eta buruko gaitz sendaezinen unitatean. Hilabete honetan, berak lan egiten duen unitatean 60 lagun hil dira. Bertan daramatzan zortzi urtetan 4.000 lagun agurtu ditu.
‎Aurreko ale batean, Jon Unanuek zioen bezala, niri ere onartezina iruditzen zait, Plan Orokor berrian, tunel horrek bere horretan jarraitzea. Lasartearrek beren lanak eginak dituzte, bidegorri txukuna egina baitute Lasartetik tuneleraino. Ibilbide ederra eta laua da.
‎«Behintzat», lan horrekin jarraitzeko eta epaiketak lurralde auzitegietan jarraitzeko «atea zabalik» utzi du Garzonek, Ezeolazaren esanetan, eta ez dutela etsiko adierazi du: «Gure eskuetan dauden bide judizial eta politiko guztiak erabiliko ditugu, eta lurralde auzitegiek beren lana egiten ez badute, nazioarteko auzitegietara joko dugu».
‎Autogintzako enpresek zailtasunak dituzte, baita Araban ere. Enpresa nagusiek eta berentzat lan egiten duten enpresa hornitzaileek. SEAko idazkari nagusiak enpresa horiei eskatu zien egutegiak alda ditzatela edo produkziorik gabeko egunak aurreikus ditzatela.
2009
‎Bestetik, funtzionarioei dagokienez, denetarik dago, kleroan bezala, kazetarien artean bezala… Funtzionario gehienek, dena den, ez dute presoaren kontrako ezer. Beren lana egiten dute, eta inork bizimodua ozpintzen ez badie, beraiek ere ez dira inor ozpintzen ibiliko. Diote:
‎Berdin egiten dute solaskideek: Kubak nolabaiteko Suedia tropikala izan behar du; Kubako osasungintza, adibidez, bertan behera laga behar da gurea bezalakoa ez delako, edo beren lan egiteko moduak ez du ezertarako balio, ez baita hemengoa bezalakoa. Kuba, inguruan duenarekin konparatu behar da, sekulako blokeoa pairatzen duela kontuan izanik.
‎Pauetik Nérac a egin dugu, nik eskatuta. Biarnoko hiriburuan zure fedekideak ez dira ni laidotzeko herabe izan, nire segizioko apezei beren lana egitera debekatuz. Beharrik Nérac en lege frantsesak agintzen duen, erlijio aferetarako.
‎LEO. Bai, beraiekin lan egiten genuen Bogan. Guk kategoria txikiagoko produktuak erabiltzen genituen, baina denetarik zeukaten.
‎xenpelar.txt eta anabitarteDonostia.txt. Biak ala biak Klasikoak13 bildumaren webgunetik jaitsi ditugu eta testu fitxategi gisa gorde, beraiekin lan egin ahal izateko.
‎Sareko bideoklub horiek DVD kalitateko edukiak eskaintzen dituzte eta, oro har, ordainpekoak dira. ADNStream plataforma bat da streaming bidezko bideoa, erabiltzaileei beren lanak egiteko aukera ematen diena erreprodukzio zerrendak eta edukietara sartu zure lehentasunen eta bozketen arabera pertsonalizatua. ADNStream ez du softwarea mahaigainera deskargatu beharrik, eta Internetera konektatutako ordenagailu bat behar da banda zabal baten bidez, konexio egonkorrarekin eta nabigatzaile batekin Adobe Flash instalatua.
‎Irakasle lana gainbegiratzeko eta sustatzeko mekanismoak “oso gutxi garatuta” daude beste herrialde batzuekin alderatuta, esan zuen Michael Davidson inkestaren koordinatzaileak. Hala, kontsultatutako Espainiako hamar irakasletik seik diote ez dutela inoiz ebaluatu beren lana egiten duten ikastetxeko zuzendariak, eta ez dutela jaso inolako “feedbackik”; kontsultatutako 23 herrialdeetatik, berriz, %22k, batez beste. % 58 ez dute inola ere gainbegiratu eskola bereko beste ikaskide edo goragokoren batek, eta% 66 ez dute inoiz ebaluatu, ezta ikastetxetik kanpoko erakunde edo eragileek ere, hezkuntzako ikuskatzaile gisa.
‎Eskola batzuetan plazak izateak aukera ematen du Europar Batasunetik kanpoko beste ikasle batzuk onartzeko Europako Eskolak irakaskuntza zentro ofizialak dira, eta estatu kideetako gobernuek batera kontrolatzen dituzte. Oinarrizko printzipioa da Europar Batasuneko erakunde eta erakundeetako funtzionarioen seme alabei kalitatezko hezkuntza komuna ematea, beren lana egiteko beren herrialdetik alde egin behar badute. Haren estatutu juridikoa ikastetxe publiko baten parekoa da; beraz, bertan ematen diren ikasketak doakoak dira ikasle profil honetarako.
‎Hamar urteotan munduan 310 diputatu hil edo epaitu gabe bahitu dituztela, edo beren lana egitea oztopatu dietela salatu du Parlamentu Arteko Batasunak. Okerren, berriz, Afganistango, Eritreako eta Palestinako diputatuak daude.
‎Bartzelonako unibertsitatean, Bolognako prozesuaren eta beronen inposizioaren aurka azaroaren 20tik fakultatean itxialdia egiten ziharduten ikasleak ateratzera bidali zituen mossoak bertako errektoreak. Mossoek, beraien lana egite aldera edo, ikasleak inongo justifikaziorik gabe eta inpunitate osoz jipoitu zituzten. Unibertsitateko ateak itxi zizkieten ikasleei.
‎NaBairen ekimenez gai horren inguruko legea prestatzen ari diren arren, bide horretan zailtasun asko agertzen ari direla azaldu du Veguek. Hori gutxi balitz bezala, badakite hainbat profesionalek uko egiten diotela beren lana egiteari, arazo deontologikoak argudiatuta.
‎Facebook sare soziala zentsuratu egin dute, baita YouTube ere, inork ez ditzan azken egunetako irudiak bertan zintzilikatu. Eta atzerriko kazetariek beren lana egiteko oztopoak topatu dituztela esan dute.
‎Hain zuzen, berme konstituzionalen legez kanpoko etetea, zapalkuntza, indarkeriaren erabilera eta armarik gabeko manifestarien aurkako oldarraldiak salatu ditu. Michelettik herritarren mugimendu eta adierazpen askatasunak urratu dituela salatu du, eta nazioarteko hainbat kazetarik beren lana egiteko izan dituzten zailtasunak kritikatu.
‎Enfrentamendu politiko armatua ematen den lurralde guztietan bezala, desinformazioa legitimoa dela onartu beharrean gaude. Aurkariari aurre egiteko baliogarria denez, etsaien eta beraientzat lan egiten dutenen jarrera Euskal Herria koloniatzat dutenez ez da harritzekoa.
2010
‎Fundazioko arduradunek nabarmendu dute, bestalde, Bilbon Iberdrola Dorrea, etorkizuneko erreferentziazko negozio gunea eta Bilboren beraren hiri ezaugarri berria izango dena, eraikitzeak indartu egiten duela argindar konpainiaren euskal jatorriarekiko jaidura. Sabino Arana Fundazioak agertu nahi izan duen beste goresmen bat Gureak Enpresa Taldearen gizarte lan bikainarenarentzat da, zehazki, laneratzearen bitartez Taldeak ahalmen urriko pertsonak erabat gizartera daitezen egindako lanarentzat. Sabino Arana Fundazioak adoretu egiten ditu, azken hogeita hamabost urteetan erakutsi dituzten dinamismo, ekimen eta eraginkortasun berekin lan egitera hemendik aurrera ere.
‎Ofizialek, ordea, beren lanetara egin zuten lasai; arropa garbia eta harridura ikusita, haien artean Parisetik etorritako kurioso batzuk suma zitezkeen. Haietako bat gurdi gainera igo eta lagunei kateak bota zizkien, eta bidaiatzeko lepokoa, eta oihalezko galtzen lokarriak.
‎PAULA. Zu ondo zaude eta hori da garrantzitsuena. Utzi ertzainei beren lana egiten.
‎50 metro baino sakonera txikiagoetan debekatuta egon arren, arraste arrantzak legez kanpo jarraitzen du. Munduko 40 herrialde baino gehiagok erabiltzen dituzte arrezife artifizial horiek duela hamarkada batzuetatik hona Arrezife artifizialek arraste sare suntsitzaileek beren lana egitea galarazten dute, eta era guztietako animaliak, landareak eta izaki bizidunak (algak, koralak edo ostrak) finka daitezke leku horretan. Bestalde, hainbat arrainek beren zokoak aprobetxatzen dituzte etxea finkatzeko.’ Hainbat azterlanek frogatu dute arrezife artifizialek mesede egiten diotela urte gutxi batzuen buruan kaltetutako eremua berreskuratzeari eta artisau arrantza jasangarriari.
‎Irakasleak aldez aurretik hautatutako web orrien zerrenda biltzen du Baliabideak: irakasleak aldez aurretik hautatutako web orrien zerrenda biltzen du gune honek, ikasleek beren lana egiteko kalitatezko informazioa aurki dezaten. Hala, denbora gutxiago galtzen da Sarean norabide jakinik gabe nabigatzean, eta Interneteko gune desegokietan sartzea eragozten da.
‎Helburua da teknologia berrien bidez gizarteratzea sustatzea, batez ere 13 eta 30 urte bitarteko gazteak, lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten emakumeak, iraupen luzeko langabeak eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonak. Gehien behar dutenei laguntzeko, tokian tokiko elkarteekin lan egiten da, beren lana egiten duten eremuko gabeziak ezagutzen baitituzte. Onuradunak Interneterako sarbidea duten ordenagailuak dituzten geletan banatuta joaten dira, inprimagailuez, eskanerrez edo webcamez gain.
‎Baliabide multimedia bat da, eta ezagutza praktikoak eskuratzea errazten du, ikaskuntzako testuinguru errealak birsortuz. Tresna didaktiko berri hau oso erabilgarria da, batez ere lanbide heziketan, eta ikasleek beren lana egingo duten lan esparruko gaitasunak garatzeko eta etorkizunean erraz erabili dituzten tresnak eta tresnak ezagutzeko pentsatuta dago. Nola funtzionatzen dute?
‎Pintura matematikoak Matematikaren arte dimentsioa pintura lan ugaritan islatzen da, halako moldez non haren begiespena eta haren gaineko lana baliagarriak izan baitaitezke diziplina horretako oinarrizko elementu konplexuagoak indartzeko. Margolari askok erabili dituzte teknika matematikoak beren lanak egiteko, eta erantzuna aurkitu dute eremu horretan beren pertzepzio bisualak koadro batean irudikatzeko. Matematika ordenaren bidez errealitatea islatzen aitzindarietako bat Piero della Francesca italiarra izan zen.
‎Zorionez, lehen destinoa Bergarako institutuan egokitu zitzaidan, 1983tik 1986ra bitartean, non ikasle jator asko aurkitu bainituen. Ez ziren problematikoak, gehienez ere oso berritsuak batzuetan, baina orokorrean erraza zen beraiekin lan egitea. Batzuk ez ditut inoiz ahaztuko, eta ez telebistan eta egunkarietan askotan agertzen direlako bakarrik, oso bereziak eta hunkigarriak zirelako baizik.
‎Truke hau ez da zentzu bakarrekoa izango, gainera. Gure sistemak berak zenbait kasutan kokapena edo beste informazio batzuk bidaliko dizkio sarean erabiltzen ditugun tresna horiei, beraien lana egiteko. Esan daiteke nolabait sistema eragilea, gure sistema fisikoa kudeatzeaz gain, sarean erabiltzen ditugun aplikazioak kudeatzeko tresna bihurtu nahi dutela.
2011
‎Ikuspuntu horretatik, AEBak denboraz kanpo ari dira lanean Egipton erregimen bat sortu nahian, demokratikoagoa izango dena, noski, baina beraiekin lan egingo duena. Oso gogor borrokatuko dute erregio horretan duten hegemonia puskatu ez dadin.
‎–Ez zait gustatzen zuzendari Jainko moduko horrek esaten digunean zer dagoen ongi eta zer gaizki, Michael Moore-ren diskurtsoen antzera. Ez da posible Fernando León de Aranoak bere pelikula guztietan halako planteamendu sozial tendentziosoak jorratzea eta gero bizitza errealean kontrakoa egitea, berekin lan egin duen jendeak esan didalako despota hutsa dela?. Langile guztiak onak eta solidarioak, jendarmeak putakumeak, arabiarrak eta beltzak asko sufritu duten pertsona zintzoak, zuri guztiak burges putakume batzuk?
‎–Eskolek beren lana egiten dute, murgiltze linguistikoa badabil, egia da, baina ez dakit honek guztiak ezertarako balioko duen: katalan berriak sortzen ari ote gara??.
‎–Kazetariek ere beren lana egingo dute.
‎JOANA. Ulertzen dut beldurtuta egotea, baina ertzainek beren lana egin behar dute. Zure herrialdeko Poliziak ere hala jokatuko du.
‎Bateraezintasun horietaz gain, bake epaileek epaile arruntentzako legeak ezartzen dituen debekuak dituzte. Horrela, jardunean dirauten artean, ezin dute alderdi politiko edo sindikatu batean izena eman, edo beraientzat lan egin (EKren 127.1 art. eta BERen 23 art.) 45 Gainera, ezin dizkiete botere, agintari eta funtzionario publiko edo korporazio ofi zialei beren egintzengatik zorionak eman edo gaitzetsi, ezta Botere Judizialeko kide legez, inongo egintza edo batzar publikora joan, erregea agurtzea edo BJKNk deitutako edo baimendutakoak salbuetsita. Era berean, legegintza hauteskundeetan edo udaletakoetan haien parte hartzea botoa ematera mugatuko da (BJLOren 395 art. eta BERen 23 art.).
‎Capelek (2003) baieztatzen du badaudela eragile egituratuak eskala bakarrean, eta beste batzuk, aldiz, eskala ezberdinetan batera mugitzen direnak. Zenbait eragilek, duten antolatzeko gaitasunagatik eta beren lanak egiteko dituzten baliabideengatik, ekimenak sustatzen dituzte, eta parte hartzen dute eragiteko gaitasun ezberdinekin politiken definizioan, tokiko mailatik hasi eta estatu mailaraino. Halaber, badaude aktore egituratuak toki mailan eragiten dutenak eta gai direnak eragiteko (negoziazio, mobilizazio edo presio bidez) modu eraginkorrean beren interesen aldeko planteamenduak aldatzeko edo sartzeko.
‎Profesionalizazioa GKEen ezaugarri bereizgarria da. Prestakuntzarik gabeko boluntarioen irudia desagertu egiten da erakundeetako plantilletan eta taldeetan, gero eta boluntario eta langile trebatu gehiago baitaude beren lana egiten duten arloetan esperientzia dutenak. Pertsonak motibatzeko eta ematen diren zerbitzuen kalitatea sustatzeko modu bat da.
‎Broker ek azaldu zuenez, antibiotiko klasikoekin batera jardungo duten konposatu berriak diseinatzeko erabiliko da informazio hori. “Badakigu bakterio zelulek zenbait antibiotiko saihesteko mekanismo espezifikoa zein den, eta horregatik hasi gaitezke pentsatzen nola eten prozesua, antibiotiko klasikoek beren lana egin dezaten”, ondorioztatu zuen.
‎Oro har, spot bat grabatzeko ez da egun bat baino gehiago behar eta, lanaldia luzatu behar bada, errentatzaileak aparteko orduen ordainketa jasoko du. Film batean etxebizitza okupatzen duten pertsonen kopurua publizitate grabazioaren antzekoa da, ordu beretan lan egiten da, baina etxea egun gehiagotan behar izan dezakete. Ohikoena da kasu horietan lanaldi bakoitzaren prezioa txikiagoa izatea higiezina behin bakarrik alokatzea baino.
‎Familiak belaunaldiz belaunaldi transmititzen ditu okerreko sinesmenak eta praktikak, tradizioari erantzuten diotenak zentzu komunari baino gehiago. Zorionez, kaltegarriak baino gogaikarriagoak izaten dira, baina, oker ez bada ere, gurasoei ohitura txarra ematen diete beren lana egiteko duten baliabide garrantzitsuena alde batera uzteko: arrazoia.
‎Hala ere, sistema horrek mugak ditu; izan ere, biltegiratutako gene horietako asko ezin dira adierazi, hau da, ez dira inoiz iristen beren funtzioa betetzera, eta, beraz, isilik eta detektatu gabe egoten dira, ez baitaude jatorrizko organismoan. Arazo hori konpontzeko, Santerok sistema bat garatu du, bere kabuz adierazi ezin diren geneek beren lana egin dezaten. Horrela, kodetzen dituzten funtzioak zein diren atzemateko aukerak maximizatzen dira.
‎Laurogeita hamaika lagun aritzen dira udan garbiketa zerbitzuan, ordutegi ezberdinetan. Beren lana egiteko, ekipo mekaniko sofistikatu bat erabiltzen dute. Ekipo horretan, bitarteko hauek daude:
‎Ikusi dituzketenek erranik, berek eginikako berina batzuez begiak zorrozturik. Aipu ditugun ikertzaile horiek ez dute bakarrik atzeman badirela langile xehe horiek, baina ere zer ari diren, zer duten alde beren lanaren egiteko, eta zer ez. Hain ongi non, guhaurek ikusten ez ditugularik, laguntzen ahal baititugu beren lanean, bai eta ere trabatzen beren lanetik.
‎Aipu ditugun ihiziek beren lanaren egiteko laket dute, lehenik, airea joan dakien nasaiki lurraren barnerat. Hau, ikertuz ezaguturik izan den gauza bat da.
‎ez hori han hazkurririk ez luketelakotz, baina zeren eta hazkurri hura gordinik baitago, gure ihizi xeheak ez baitzaizkio alha, airerik ez ukanez. Erroak laburrago dituzten belarkiak bizi dira oraino, nahiz ez azkar, ez gori, zeren eta denik ere, guti bada guti, aire gehixeago sartzen baita harat, baitute, bada, han gure langile xeheek, nahiz xuhur, beren lanaren egiteko galdatzen duten airea.
‎ukan dezan lur harek axala gogortua edo tinkatua. Hauts, beraz, lurrari axala, eta badukete gure ihizi xeheek beren lanaren egiteko nahi duten hezea.
‎– The New York Timeseko erredaktore bat daukat etxean, ezagutu nahi? Agian beraiekin lan egiteko eskainiko dizu, who knows... Euskal Herriari buruzko erreportajea egiten ari da.
2012
‎«Berriki ez dakit zenbateko dirutza ordaindu dute Cezannen lan baten truke, baina hori ez da artea, hori beste kontu bat da, bildumazaletasun elitista da hori». Galeriak bere 15 urtemuga ospatu nahi du aurtengoan, eta, horretarako, berekin lan egiten duten artistei proposamen bat egin diete stand «bereziago» bat sortzeko ARCOn. «1970eko, 1980ko eta 1990eko urteetako obrak erakutsiko ditugu.
‎Gainera, hori ezinbestekoa da zuzenbide estatu batean. 1989rako, Filipinetara joan ginen begirale moduan, han ezkerreko abokatu asko beren lana egiteagatik erailtzen ari zirelako. Noiz hasi zineten arduratzen Euskal Herriko abokatuen egoeraz?
‎" Arduradun politiko eta sindikalak baliatu ziren gure esperientziarik ezaz eta beraiek goietan zeuzkaten babesleez gure proiektu guztiak torpedeatzeko, gure eskariak desegiteko, gure proposamenak baztertzeko, gure ahaleginak blokatu eta berenganatzeko beren aintzarako, ahal zuten guztia suntsitu dute". Ahultzea ikusita, ASAMen partaide ziren bazkide instituzionalek jadanik beren lana egiten ez zutela ohartuta, elkartea berrantolatzeko lehen gogoetatan ari ziren. Baina 1967ko abuztuaren 13an dena geratu zen zintzilik.
‎Entzima horiek beren lana egiten ez dutenean, badirudi muskulu espasmoak, ahultasuna, muskulu hezurduretako mina eta zurruntasuna sortzen direla, eta hori izan liteke arrazoia artritisa daukaten pertsonek, konposatu kimiko horiek erasaten dietenean, oinazea izan dezaten artikulazioetan.
‎–hemen? alferrik da arrazoitzea; beren lana egiten dute, besterik ez; ez daude arrazoitzeko, ez esplikazioetarako. Torturatzea beren ogibidea da, Estatuaren lanbide bat.
‎Urola bailaran zenbat zauri ikusi genituen inork ere aintzat hartu gabe, ezkutatzera kondenatuz. Sarri pasatzen naiz Azpeititik eta egin ohi dudan ibil­bide batean 185 metro barruan daude, ordena fisiko honetan, Carasusan bahitua bizi zen etxebizitza, ge­roztik inoiz gehiago zabaldu ez den bost alturako etxe bat, Pasaiako sabotajean poliziak hil zituen Kurro eta Pelitxoren oroimeneko monolitoa, Posadas kaboa erail zuten estrata, Angel Otaegi fusilatuaren soziedadea, Anjelek berak lan egiten zuen fabrika eta Amaya tabernan pistolaz hil zuten Francisco Machio Martos azpeitiar extremeño bakartia, hau beste delitu demos­traturik gabe, bizi zen etxea, etxe iluna, etxe tristea, leiho txikiduna, etxe isolatua orduan ere. Begiratu eta, hara!, esaten diot neure buruari, eta orduan ikusteko gai izan ez nintzena ikusten dut min handiz, min bikoitzez, jabetu ez izanarena nagusitzen zaidalarik.
‎“Boluntario lana egitea ez da merkatuaren forma eta erabileren arabera neurtzen, bihotzekoen arabera baizik”, nabarmendu zuen. 3 Baliabide ekonomiko eta prestakuntzarako baliabide gehiago Beren jarduerari dagokionez, funtsezkoa da boluntarioek beren lana egiteko baliabideak izatea, bai ekonomikoak bai materialak. Krisiak eragindako murrizketek hainbat GKEren programak arriskuan jartzen dituzte eta proiektu berriak abian jartzea zalantzan jartzen dute.
‎Salmentak eta marketina Salmenten eta marketinaren arloan, hizkuntzetako teknikari komertziala da gehien eskatzen den profesionala. Enpresek beren lanak egingo dituzten sektorearekin zerikusia duen unibertsitateko prestakuntza eta ingeles maila altua duten pertsonak behar dituzte. 30.000 eta 45.000 euro artean kobratzen dute, %30 inguruko ordainsari aldakorrarekin.
‎Aita Galoren galera dela-eta berarengan bizitza osoan eragiten diharduten arrazoi jakinez, eta ezkutukoez? gain, badira bestelakoak ere beren lana egiten: aitaginarrebaren jokabidean gune beltzak aurkitu izanak ez dio laguntzen Mari Tereren atsekabea ulertzera hurbiltzen.
‎...a, eta egia da baita ere zu ez zarela horrelakoa, hori uste izan dut behintzat orain arte, baina oso bihotz zabala zarela pentsatzen dudan bezain aise justu kontrakoa ere etortzen zait burura, kalkulatzaile hutsa zarela alegia, senar ohiarena pozoi hutsa izan zela pentsatu ondoren hor etortzen zaizkit nire baitako saguzarrak saldoan zure portaeraren pozoia iradokitzera, gero eta saiatuago ari dira beren lana egiten nire baitako koba ilunean, errezelo txarra gero eta handiagoa da eta arrakala gero eta sakonagoa eta erosoagoa zalantzak bertan goxo egin dezan, eta laster esnatzen ez bazara eta nire kezkak uxatzen ez baditut, dizut ziurtatu hemen izango naizenik komatik esnatzen zarenean...
2013
‎Kontxan zoragarri egin dute arraunean, beren erritmotik atera gabe, beraien lana behar bezala betez. Gaur ere pare bat segundo atzean izan diren arren, ez dute burua galdu eta beren lana eginez ziabogara aurretik iritsi dira eta gero zer esanik ez poparean. Neskekin hasi ginenean oso konplikatua zen.
‎Gauzak horrela, badirudi urte guztian erakutsitako nagusitasunez gailenduko direla zumaiarrak aurtengo Kontxako estropadetan. Ongietorri beroa jaso zuten guztiek arranplan.Neskek beren lanak eginda, mutilen txanda iritsi zen. Lehendabiziko txandan oriotarrak, Tiran, San Pedro eta Bermeo nor baino nor.
‎Neskek beren lanak eginda, mutilen txanda iritsi zen. Lehendabiziko txandan oriotarrak, Tiran, San Pedro eta Bermeo nor baino nor.
‎Antzeko iritzia du Fernando Tarancon Bilboko Joker dendako arduradunak ere. Ia hogei urte daramatza denda horrek lanean komikiaren alorrean, eta Amazonek ez duela baldintza beretan lan egiten uste du. «Ez dauzkagu karta berberak.
‎Aubiac en ofizial batzuekin partekatzen nuen gela. Haien zurrungek ere beren lana egin zuten ni begiak ezin bildurik atxikitzen. Jauregian noizbait iraungi ziren asots guztiak.
‎Jean Saint Pierre Verdunetik itzuli zenean ere hitz berekin aritu zen. Soldaduek beren lana egin zutela, baina horretan Jainkoaren laguntza ukan zutela azpimarratu zuen, hain zuzen, Jainkoaren laguntzarik gabe gudu hartarik bizirik ateratzea ezinezkoa zela aditzera emanez. Mirakulu hitza maiz erabiltzen da euskaraz, eta ez dugu atal honetan sartu «ez da mirakulu» bezalako esaldien erreferentziarik, ez duelako baitezpada erlijio kargarik, nahiz eta gizarte giristino baten hizkeran agertzen den hitza izan.
‎EIDER. Ez pentsatu horretan? Utzi ertzanei beren lana egiten. Eta zuk, hobe zenuke egunkariak irakurri gabe, eta telebista ikusi gabe.
‎Diru iturrien gabeziari teknikari eta langile kualifikatuen falta gaineratu zitzaion. Gudak eragindako hildakoei, erbesteratutakoak eta erregimenak zigortutakoak eta beren lana egin ezin izan zutenak gehitu behar izan zitzaizkien, nahiz eta hainbat erakunde gutxi ordaindutako preso errepublikanoen eskulanaz baliatu ziren obrak merkatzeko. Regiones Devastadas ek, esaterako, presoen kanpamentuak zituen Eibar, Elgeta eta Gernikan38, eta Estatuak, instituzioen eta industrien eskulan beharrak asetzeko, Bilbon beste bi (Rodrigo, 2003:
‎Denek ere behiek beren lana egiten zuten bitartean, arratsaldea alaitu zuten. Bi epaile aritu ziren guztia kontrolatzen, Mikel Altzuart eta Jorge Oteiza, eta teknologia berrien laguntzarekin, guztia gainbegiratzen, Juan Mari Aleman Amaiurtarra, Joxeanen laguntzarekin.
2014
‎alde batean, bakarrik dago haien abokatua; eta, beste aldean, Eusko Jaurlaritzaren abokatua, fiskala eta akusatuen abokatua egoten dira». Fiskalei «ausardia» eskatu die, beren lana egin eta ikerketa behar bezala sustatzeko. «Onartzen dut fiskalen mea culpa», erantzun die Kalparsorok.
‎Otso haiek ilunpea behar zuten beren lana egiteko, eta une hartan distira bizi bat Angararen zabalera guztia argitzen ari zen.
‎idazleek beren lanak egiteko euskal eredu batua behar bazu ten ere, gure jende tradizionalen kultura maila apala eta euskal analfabetismoa kontuan izanda, bistan da arrazoi huts horregatik euskara batuak ez zukeela hain urte gutxitan lortuko izan duen arrakasta handia. Baina hizkuntza batuaren jaiotzarekin batera, beste mugimendu batzuk ere sortu ziren, aurrera egiteko euska ra estandarraren premia zutenak, horiek, bizirik irauteko, euskara batua nahitaezkoa zuten eta.
‎Animalia Allies Rescue Foundation Harburu nagusi, itsu eta gaixoak, Espainian inork nahi ez dituenak, dira Txari Cruz Fundazioak atzerrian adoptatzaileak aurkitzen dituen animalien profilak. Beren lan egiteko modua, Espainian adoptatzeko profila ez duten animaliei buruzko informazioa ematen dieten txakurtegi katalanekin harremanetan jartzean datza. «Gaixorik egon ohi diren txakurrak dira, askoz handiagoak dira eta bizitzaren azken urteetan bizi kalitatea eta ongizatea behar dute», azaldu du Garrigak.
‎Horren ondorioz, lanera joateko bizikleta erabiltzen duen langile bati, eta egunero 10 kilometro egin behar baditu, bi euro baino gehiagoko hobaria emango zaio joan etorrietan. Erresuma Batuanibilgailu horiek aukeratzen dituzten pertsonei ere mesede egiteko neurriak dira, beren lana egin arte. Oraingo honetan, duela zortzi urtetik hona soldaten ordainsari malguaren zati da, bere lantokira joateko lana bultzatzeko formula gisa.
‎Udal eta ingurumen baimenik ez dituzten leherketak eta esplotazio proiektu berria geldiarazi eta behar diren zigorrak ezartzea ezinbestekoa iruditzen zaie. SOS Alkerdi Plataformak egoera honen erru­dunak zein diren aditzera eman du, eta beren lana egin eta administrazioak berak sustatu duen arazo hau behin betirako konpon dezatela exijitu die Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariari, Ekonomia, Ogasun, Industri eta Enplegu Saileko kon­tseilariari eta Santiago Villares Urdazubiko alkateari.
‎Nehork ez du dudatzen, neska baten lagun edo auzo onak direla. Beren lana egin behar dute, Martxelo ETAn dela frogatu. Orain kontatzaileak erranen duena eskarniatuko dute poliziek Baltasar intelektualki kezkatia delarik.
‎Badakite. Beren lana egina baitute: xehetasun eta xeheteria guzien biltzea eskatua die Baltasarrek.
‎Aitak ere beraiekin lan egiten du.
‎Gazte andana haundia jina zen lizeoetarik beren erakasleekin. Bigarren aldikotz haurrek ere bazuten beren lana egiteko. Ikusi ditugu gibelerat partitzean emozionez nigar xortak ixurtzen, ez bakarrik haurrak...
2015
‎Egia da, beraiekin lan egiten dugunean hori ikusten dugu. Emakumeek barneratua dute zainketa beraien betebeharra dela, emakumeen gauza dela hori.
‎" Kolore desberdinetako politikariek helburu berekin lan egingo dugu"
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia