Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 149

2008
‎Agiri baten bidez erantzun zion Gernikako alkateak, esanez berak ez duela esan museoa Gernikan egingo dela, Gernikan egin litzatekeela baizik; eta itxaropide faltsuak inork ezagutzen ez duen ekimen bat kaleratzen duenak sortzen dituela. «Leku onena Gernika da», Gorroñoren ustez.
‎Profesionaletako lehen urtea uste baino hobea izan da Mikel Olazabalentzat. Neguan txakalaldia izan arren, partida nagusi asko jokatu ditu, baina berak ez du uste hori bere tokia denik, oraindik.
‎Egun, partidak amaitzen direnean hasten da futbola. Futbolak berak ez du hainbesteko interesik.
‎Herri galdeketaren alde urriaren 25ean egin asmo duten ekitaldiaz sortutako ezulertuaren harira, Urkulluk esan du berak ez zuela giza kateaz hitz egin. Gernika eta Gasteiz «sinbolikoki» lotzeko asmoa dutela dio EBBko presidenteak, eta galdeketaren alde dauden gainerako alderdiekin bildu ondoren emango dutela zehatzago egingo dutenaren inguruko berri.
‎Apple etxearen sistema eragilearen kasua bitxia da benetan. Apple ek berak ez zuen euskararako interfaze paketerik eskaintzen, baina lokalizazioak egiteko aukera ematen zuen. Hori ikusita, uskal maczale batzuek euskaratu eta sarean guztientzat eskuragarri jarri zuten.
‎Anibal Alpeetatik pasa zen unea adierazten du. Pasarte historikoa da, baina berak ez du erreferentzia zehatz bat hartu; ezerezetik abiatuta moldatu du objektua.
‎Marine Pueyoren bertsioa, ostera, guztiz bestelakoa da. Ezker abertzaleko zinegotziak adierazitakoaren arabera, berak ez zeraman ikurrinarik gordeta eta ez zituen udaltzainak iraindu. Ikurrina elastikoan neraman eta ez gordeta.
‎Eta epaiketari aurre nola egingo dion ere harrotasunez azaltzen du. Beharrik ez dutela-eta ez berak ez Rodolfo Aresek ez dutela lekukorik aurkeztuko azaldu du.
‎Gizabide handiz, delako liburuxka euskaraz igortzeko eskatu dio erantzun dionari. Boz erdaldun adeitsu horrek, dei egilearen izena eta helbidea jasorik, hala eginen dutela hitz eman dio, garbi utzi eta gero berak ez duela erabakitzen bere departamentuko politika. Gure pertsonaiari irudipena gelditu zaio ez dela lehenbizikoa gisa bereko eskaria egiten, baina deiak ez direla Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuaren lineak kolapsatzeko adina izan.
2009
‎Autoa txikituta utzi zuen kolpeak. Baina berak ez zuen ezer larririk izan; eskumuturra hautsi zuen. Sustoa bai, galanta.
‎Unibertsitateen arteko ezberdintasuna baliabideetatik abiatuz gero, emaitzen araberako amildegia irekiko dela dio. Zentroen araberako titulazioa sortuko da, eta, ondorioz, titulazio berak ez du balio bera ukanen. Zentro handietako ikasleak hartzea hobetsiko dute enpresek.
‎Ez nago harro gure liburutegiaz, ez da nire gustuen araberakoa, ausazkoagoa baizik; nahiago nuke liburutegitik ateratzen ditugun liburuen zerrenda bat. Che Guevara eta Fidel Castro gazte zireneko postala dago ikusgai; berak ez du ezagutzen postala hor egotearen arrazoi pertsonala. Beste bat, Joselito a Eurovisión, El capital en bertsio laburtuaren ondoan.
‎Batzuetan oraindik okerrago da: hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du.
‎Argi neukan lau besterik ez direla bizi futboletik. Eta berak ez zuen bere burua lau horien artean ikusten. Nik zaletasun gisa neukan futbola, eta banekien ikasketak behar nituela.
‎Binakako jokoan espezializaturiko bi atzelari peto, bere etorkizuna zein zen jakingo balu bezala. GRAVN txapelketetan, berriz, Koka, Agirre eta belaunaldi horrekin egin zuen topo, baina berak ez zuen jasotzen profesionaletara igarotzeko deirik. Ez ninduen itsutzen.
‎Gainera, ikerketaren arabera, askotan emakumeen autoritatea ez da aitortzen. Horren ondorioz, emakumeak berak ez du mailaz igotzeko motibaziorik, eta enpresak ez du haiek mailaz igotzea gehiegi baloratzen.
‎Zelan eskatuko diegu bertan zeuden ehunka ume eta gazteei kalean euskaraz egin dezaten udalak berak ez badu erabiltzen ekitaldi publikoetan. Zelan eskatu erdaldunei euskara ikasteko udalak berak gure hizkuntza gutxiesten duenean?
‎Hala ere, punk jarrera geure egin, eta Umberto Ecoren apokaliptiko eta integratuen arteko banaketa klasikoa aintzat hartuz, apropos liteke jarrera apokaliptikoagotik ere zenbait galdera edo kezka azaleratzea, integratuen diskurtsoa politegi gerta ez dadin. Dena Interneten egoteak berak ez al du inolako arriskurik. Hainbesteko edukia dagoen biltegian, zaborrak zenbateko espazioa du?
‎Hiru belaunaldi, beraz. Aitaren aurrean, berak ez zielako gurasoei galdetu, eta alabaren aurrean, oraindik ezin zaiolako azaldu, baina ezin diogulako ez kontatu.
‎Fiatek eskaera horri uko egin zion. Alemaniako Gobernuak esan zuen berak ez zituela 300 milioi euro horiek jarriko, erosle berriak jarri zituela.
‎Orfeok (Breno Mello) tranbia bat gidatzen du, eta gitarra jotzen du, ez lauta mitoan bezala. Tranbia hori tragediara doa zuzenean, berak ez dakien arren. Euridices (Marpessa Down) ezagutu du bere tranbiara igo denean.
‎Erorikoari buruz eta haren ondorengo hurrengo egunez, aldiz, hotz mintzatu zen. Halere, berak ez du, ezer, gogoratzen.
‎Jaurlaritzaren ekimena begi onez ikusi arren, EGHAMek Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quirogaren jarrera kritikatu du. Duela hilabete batzuk Quirogak adierazi zuen berak ez lukeela sekula antisorgailurik erabiliko. EGHAMen irudiko, halako adierazpenekin hiesaren aurka lanean ari diren elkarteen lanari ospea kentzen dio Quirogak.
‎Egungo gobernu organoak kolore bakarrekoak dira, ez daude sentsibilitate politiko eta sozial ezberdinak ordezkatuta. BBKren Batzar Orokorrak berak ez du jasotzen herrialdean dagoen aniztasun politiko eta soziala, hautatzeko prozesuaren gabeziak direla kausa. Eta gainera, Batzarrean ez dago eztabaidatzerik eta bertan ez dira erabakiak hartzen, Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiak berresteko besterik ez baitu balio.
‎–Jerusalemgo ostiraletako merkatua bezalakoa zen, jendea barra barra leku guztietan. Denda hau nire aitak utzi zidan; berak ez zuen inoiz arazorik izan saltzeko, eta nik apenas saltzen dudan ezer?, esaten du Abu Hishamek, denda aurrean Israelgo postu militar bat duela.
‎Herri honen ukatzaileek galdera maltzur eta erasokor horrekin jarri nahi izaten gaituzte euskaldun jendeok diskriminatzaile eta baztertzaile garelako atakaren aurrean. Galdera maltzurra diot, galdera berak ez duelako zentzuzko erantzunerako biderik ematen. Galdera neutroa hau litzateke:
‎bukatzea baita. Baina, Nafarroako gobernuburuak NaBai eta Nafarroako Ezker Batuaren aurka egindako kritikak gaitzetsi ditu, eta berak ez lituzkeela egingo adierazi du. Jimenezek adierazi duenez, Sanzen adierazpenek, hitzarmenak hausten dituzte, eta terrorismoaren aurka batu egin behar da, ez hautsi?.
‎Horretarako, baina, inbertsioak egin behar izaten dira, eta, hain zuzen, arlo horretan egin du talka Jaurlaritzarekin. PSE EEren gobernuak eman zion babesa Uriarteri, baina berak ez zuen hainbesteko interesik ikusten; hitzetatik ekintzetara pasatuko zen babesik, alegia. Familiak ere denbora gehiago eskatzen zion, eta, azkenean, horixe izan da berak hartutako erabakia.
‎Filmak berak ez hotz ez bero utzi gaitu. Komunetik osteratxoa egitea ahaztu zaigu...
‎Baina asmo horren atzean zailtasun handiak ere bazeuden. Azken batean, bera Japonian bizi da, ni Frantzian, nik ez dut japonieraz hitz egiten, berak ez frantsesez, eta ez ingelesez... Oso zaila zen dena, baina bagenuen nolabaiteko asmo bat.
‎serio har ditzakezu hitzak edo umorez. Orain arte horrela hartu izan ditut, baina orain serio jarri naiz, beste buelta bat eman diot, haize sakona eman diot, kantuak berak ez duen arren.
‎Oleagak azaldu zuen aldizkari haiek iritsi egiten zitzaizkiola. Berak hainbat komunikabidetan kolaboratzen zuela garai hartan, eta bere ustez horregatik bidaliko zizkiotela, baina berak ez zizkiola inori eskatu. Komunikabideek ere jasotzen zituztela bazekiela gaineratu zuen.
2010
‎Haren ustez, Bembaren tropek herri pobreenetako jende pobreenei lapurretak egin zizkieten, eta haiek bortxatu eta hil zituzten. Fiskalaren arabera, berak ez zituen zuzenean egin krimenak, baina berea da erantzukizuna, eta, alde horretatik, delitu hori leporatzea garrantzitsua iruditzen zaio beste kasu batzuetan aplikatu ahal izateko. Bost kargu daude zabalik Bembaren kontra; tartean, bortxaketak herritarrak izutzeko tresna gisa baliatu izana.
‎Baina araudia onartu arte ezin dugu balantzerik egin. Legeak berak ez du askorik zehazten. Etorkin irregularrek duten kezkarik handiena honako hau da:
‎Adindua den arren, nahiko ongi sendatzen ari da eta badaki pare bat egunetan etxera bidaliko dutela medikuek. Poz handiz esaten diote Gabonetan etxean izango dela, eta berak ez du espero zitekeen irribarrea erakutsi. Trikota egiten jarraitzen du, Gabonak data bereziak izango ez balira bezala beretzat.
‎Errainak gogo handirik gabe gonbidatu duela Eguberriak haiekin pasatzera, eta berak ongi argi ulertu duela ez dutela joatea nahi. Etxeko lanak egiten laguntzen dion neska da daukan konpainia bakarra, baina Ekuadorreko beste neska batzuekin elkartzeko asmoa duela esan diola eta berak ez duela ausardiarik eduki haiekin joateko eskatzeko.
‎Nagusiak gero eta gai garrantzitsuagoak emango dizkio gazteari, eta norbere gazteriaren erretratu bat ikusiko du harengan. Baina gazteak argi du berak ez lukeela inoiz nagusia bezalakoa izan nahi. Nagusiak badaki duela gehiago gazteak bezala jokatu, eta, orduan, kazetaria aldatu egin nahiko du, bere gisakoa bilaka dadin.
‎Baina Greziaren zailtasunak EBko beste herrialdeetara ere hedatzen ari dira. Espainiak 3.000 milioi euro lortu nahi zituen 15 urteko bonoekin, baina 2.100 baizik ez zituen lortu; Alemaniak berak ez zuen lortu 30 urteko 3.000 milioi euro saltzea.
‎Agerraldian gogorarazi zuen berak ez duela bitartekaritza lanik egin. AHT xedea aitzinatzea eta kontrako jarrerak entzutea zela haren eginkizuna.
‎ingurua. Tontorrak berak ez du apartekorik, inguratzen duena da ikusgarria.
2011
‎Diru truke, lana, maila, norbaiten begirunea... Bai, nik uste baino jende gehiago da horrela. Izan ere, mundu osoan gertatu baita, eta gertatzen baita, ez hemen bakarrik, bai zera, kia, eta bai iraganean bai orainean bai, zoritxarrez, etorkizunean.Emilio Lopez Adan, «Beltza» idazle finari duela ez asko irakurri nion berak ez zuela sinesten auskalo noiz, aspaldian, «historiaurreko komunismoa» edo izan zenik jendartean, lanbro artean den milurtetako gizartean.Eta ni ados nago berarekin. Zailagoa da zehaztea, haatik, zergatik batzuk horren gaiztoak diren eta bertze batzuok, berriz, hain ezberdinak, zergatik orain, gure eguneroko bizitzan eta etorkizunean justizia nahi dugun.Ez dut inoiz uste, edonola ere, inozokeria eta zintzotasuna parekoak direnik.
‎Oztopo nagusiak ez dira legeak, ohiturak baizik. Egiturak oso kontserbadoreak dira, eta oso zaila da orain arteko ereduaren barruan malgutasunik lortzea.Eta zergatik ez da orain arteko eredua behar bezala garatu. Sistemak berak ez du utzi hori garatzen. Ikastetxeek aukera gutxi izan dute antolatzeko.
‎Batetik, Lorena Vindel dago, Hondurastik alde egin behar izan duen gaztea. Eta, bestetik, ihes egiten duen ama bat; semeak erresidentzia batean sartu nahi du, baina berak ez du halakorik nahi. Biak elkartu eta Huelva aldera alde egitea erabakitzen dute:
‎«Legearen aurretik, beren helburuak lehenetsi zituzten auzipetuek, xedeak betetzeko legea urratzea axola gabe».Argudio indartsurik eman ez arren, ezker abertzaleak ETArekin ez duela hautsi esan zuen, eta hori gertatu ezean ezker abertzaleak egiten duen guztia erakunde armatuaren aginduz egindakoa izango dela eman zuen ulertzera, baita hori egiaztatzeko frogarik ez badago ere. Izan ere, berak ez zuen frogarik eman epaitutakoak ETAren aginduetara ari zirela esateko. Egin duena da esan haiek ETA ez dutela salatu, ez dutela baztertu eta ez dutela harekin hautsi, eta hori gertatu ezean haren aginduei jarraitzen diela azpimarratu.
2012
‎Bernard Squarcinik ziurtatu du «ezinezkoa» zela Merahen hirugarren tiroketa saihestea, militarrak hil eta gero. Ziur dago, gainera, hiltzaileak berak ez zekiela hurrengo egunean Ozar Atorah eskolara joango zela hiru haur eta irakasle bat hiltzera. Biktimak egon dira, «baina askoz gehiago izan zitezkeen.
‎Eta ez dakigu Wellingtonek zer eduki zezakeen gure aurka Castañosen aginduak horren eraginkorki betearazteko agintzeko. Wellington odolkoiak beti adierazi zuen berak ez zuela zerikusirik izan genozidio harekin, horrela koldarra eta faltsua ere bazela demostratuz. Orain arte azaldutakoak gogoeta bat izan nahi luke, Donostian gauzatu zen genozidioaren 200 urteurrenaren oroitzapena datorren urtean egiteko.
‎Sasoi hastapeneko polemika piztu duten uztartzeez gain (zazpi zigor kolpe izan ziren uztartzeen ondorioz), Pariseko Missoup edo Lavalla izan ziren zigor kolpe iturri nagusiak. Jokoz kanpoko legearekin berak ez duela bat egiten erakutsi zuen Missoupek, aldi oro uztartze irekietan nahi zuena eginez. Lavallak, berriz, lurrean baloia eusteko tendentzia erakutsi zuen.
‎Are gehiago, presioa aurkari bidali zion. «Nik uste dut berak ez duela hori sinesten. Berak nik baino presio handiagoa izan luke, nik azken urteetan finalak jokatu ditut eta txapelak lortu.
‎2012ko urteko azterketa egin du Barcinak, eta CAN azterketatik kanpo utzi arren, horri buruz galdetu diote. Barcinak azpimarratu du CANen pertsona askok «beren borondatez» parte hartu dutela Administrazio Kontseiluan zein beste goi organoetan, berak ez bezala. «Duela bi urtetik hona ez nago goi organo horietan».
2013
‎Haren gurasoak kazetariak ziren, eta euren semea diplomazialaria izan zedila nahi zuten, eta horregatik Zuzenbidea ikasi zuen. Baina Menesesek argi zeukan berak ez zuela diplomazialaria izan nahi, hala baieztatu zuen El País egunkariko elkarrizketa batean: «Ezin naiz diplomazialaria izan.
‎Hori izan da azken 25 urte luzeetan torturaren benetako errealitatea Euskal Herrian, agintariek tortura salaketak «ETA eta bere ingurunearen» kontsignak besterik ez direla esan izan duten bitartean. Milaka izan dira atxilotze inkomunikatuak, eta horietan epaile bat bera ez da inoiz agertu polizia egoitzetan, eta batek berak ez du aplikatu habeas corpus ik. Nor da hemen kontsignak jarraitzen dituena?
‎Hasiera hasieratik utzi nahi izan du argi Christian Caujollek (Paris, 1953) berak ez duela edozein lan onartzen. Liberation egunkariko editore grafiko izandakoa da frantziarra, VU argazki agentziaren sortzailea, argazkilaria, galerista, kritikaria, World Press Photo lehiaketako epaimahaikidea eta nazioarteko hainbat argazkigintza topaketaren zuzendaria ere bai.
‎Orduan ulertuko du bidaiariak hiri horretan ordainduko duen diru kopurua negoziazio gaitasunaren araberakoa dela. Errepidean zehar, segurtasun uhalik gabe, taxiak berak ez du?, albo batera begiratu eta panoramika harrigarriaz goza daiteke. Milaka adreiluzko etxeak ageri dira, haietako asko zergak saihesteko asmoz amaitu gabe daudenak, batak bestea janez ia.
‎Horrek berresten du tortura Espainiako estatuan guztiz errotua dagoela, babes osoz aritzen direla torturatzaileak. Epaiketan bertan, fiskalak berak aipatu zuen berak ez zekiela nola atera ziren deklarazioak eta ez zitzaiola axola gainera, gauza zela frogak lortu zituztela. Bueno, estatuaren ordezkariak hori esaten duenean epaiketa batean, uste dut guztia esana dagoela.
‎Espainiak helegitea jarri zuen, ordea, eta ez zuen aske utzi Del Rio, Estrasburgok hala egiteko eskatu zion arren. Bi inputatu gehiago Atzo jakin zen Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu dituela Emilie Martin eta Jon Mindegiaga, Herrira auziaren barnean, nahiz eta Martinek berak ez duen jaso deialdirik. Joan den astean 18 lagun atxilotu eta Herrira ren hegoaldeko egoitzak ixteko agindua eman zuen Eloy Velasco epaileak berak deitu ditu deklaratzera Martin eta Midegiaga ere.
2014
‎Ofizialki Jarrera Bateratua izanagatik, estatu askok badituzte gisa horretako harremanak Kubarekin. Baina Bruselak berak ez dauka lankidetzarako bide ofizialik Habanarekin, eta, azpiegituren inbertsioekin sor daitezkeen negozio aukeretatik bazter ez geratzeko, Europako Batasuneko herrialdeek segurtasun juridikoa emango dien harreman esparru bat izan nahi dute.
‎Elizan kongregazioa egiten zen, eta dantzan aritu ziren hiru neska kongregaziotik atera zituzten. Haietako batek erantzun zuen berak ez zuela bekaturik egin eta hurrengoan ere dantza egingo zuela. Herrian libre zegoen agarratuan egitea, baita Urrategin, Madariagan eta Aizpurutxon ere.
‎Nolanahi ere, ukatu egin zuen adierazpena sinatzea «hitzarmen baten ondorioa» dela. Izagirrek berak ez zuen aukera horretaz hitz egin nahi izan, eta gaineratu zuen igandean prentsan argitaratutako gutunean Elorzari proiektuan parte hartzeko egindako gonbita modu «irekian» ulertu behar dela. Ramon Gomez PPko ordezkariak, berriz, egindako «kudeaketa negargarriaren gainetik», batzearen alde egin zuen, eta lehenik eta behin proiektua ikusgarri egin behar dela aipatu zuen.
‎Hegazkinekin egindako bonbardaketak izan dira ISISi eman ahal izan dion lehenbiziko erantzuna. AEBek jada helarazi dizkiote Iraki kontratu batean hitzartutako lehenbiziko F gerra hegazkinak? 36 saltzekoak dira?, eta Washingtonek berak ez du baztertu aire erasoak egitea. Hegazkinak, ordea, kezka eta eztabaida iturri bihurtu dira, alde batetik, zalantzan paratu delako militarki zenbateraino izan daitezkeen eraginkorrak ISIS hirietatik bidaltzeko, eta, bertzetik, sunitek eta kurduek mesfidantza handiarekin ikusi dutelako xiitek kontrolatutako estatuak arma aitzinatuak jasotzea.
‎Arnasa galtzeraino huts egiten dit. Min ematen dit eta berak ez daki ezin dudala ahantzi. Laura ez dago eta ongi badakit ergelkeria dela beste inorengan bera bilatzea (Filippo Neviani, Nek, 1997ko San Remoko musika jaialdian).
‎Galtzen ziren portugesak hemen! Hemengo gida joaten zen aitzinean, baina berak ez zekien bide erdian behar zituenak galtzen zituen edo ez! Gero, izandu zen bat, Flores izenekoa.
2015
‎Ezkerreko Frontetik UMPra, alderdi nagusiek baieztatu dute Parisen Errepublikaren plaza eta Nazioaren plaza lotuko dituen manifestazioan izango direla.FN Martxa errepublikarretik baztertua izateko aukeraren aurrean, «maniobra politiko doilorra» salatu du Le Penek. Oraindik ez baitute konbidapenik jaso, berak ez duela «batasun nazional horretan» sartzea eskatu nabarmendu du Le Penek, baina hor izateko baldintza «ahoa ixtea» ezin dela izan erantsi du.«Txantajearen aurrean» ez duela men egingo azpimarratu du FNko buruzagiak: «Hori guztia, gaur egun bizi dugun egoerari buruz inolako erantzukizunik ez daukan mugimendu politiko bakarra eta bere milioika hautesleak baztertzeko saio bat da.
‎«Let the life lead you out».Hori eskatzen du Gonzalezek, uzteko. Baina berak ez die ekoizleei bere diskoetan eskua sartzen uzten, adibidez. Bere kasa grabatzen ditu etxean, Goteborgen, eta hango estudio batean.
‎Batzuetan euskaraz idatzi ditut, besteetan ingelesez. Kantuaren gaiaren arabera askotan, eta ez naizelako ni bakarrik, Josh ere hor dagoelako, eta berak ez du ez euskaraz ez gaztelaniaz hitz egiten. Igual horregatik, eta baita ere hizkuntza desberdinetan pertsona desberdina naizelako.
2016
‎Jurik hiru urte ditu, eta ez daki neska edo mutila den. Etxean ez diote inoiz horretaz hitz egin (zertarako?), eta berak ez du inoiz galdetu. Egun batean, medikuarengana eraman dute:
‎Kataluniakoak eta biak batera inoiz ez dira egin, eta ikusi egin behar zer gertatuko zen, baina egun berean egiteak erkidegoko bozetan unionistei egingo lieke mesede. EAEn ere sekula ez dira bi hauteskunde batera izan, baina Urkulluk esan du Espainiakoak ekainaren 26an badira berak ez duela baztertzen Eusko Legebiltzarrerakoak ordurako deitzea, eta ez, berez, udazkenerako. Gertuegi ei leudeke biak bestela, gastuak aurreztu behar, Espainiako bozak berriro baleude maiatzeko eta ekaineko giroak ez omen luke mesederik egingo hemen...
‎Tamalez, Merkelek ere beste politika bat egitearen ondorioei beldurra dio. Kontuan hartzekoa da berak ez zuela Dublingo protokoloa aplikatu azken urtean eta 450.000 errefuxiatu hartu dituela Alemaniak 2015ean. Eta ez omen da damutzen horretaz, baina iragarri du Alemaniak ezin duela bide horretan jarraitu.
2017
‎Artistak kolaboratzeko prest badaude gainontzekoei ezer inposatu gabe, elkarlanerako aukerak sortzen dira, diziplina edozein izanda ere. Diziplinak berak ez, horien atzean dauden artisten esku dago hori. Bestearen gainetik jartzeko nahirik ez dagoenean, denok erlaxatzen gara, eta jolasten hasten gara.
‎Aitortu dute «krisian» daudela. «EHEk berak ez du asmatu tamainako eguneratzea egiten, ahaleginak egin arren. Horrek guztiak EHEren baitan krisia izatea ekarri du.
2018
‎«Gizartean kosta egiten da gertatutakoa aitortzea, baina Ertzaintzak torturatu du, eta datuak badaude. Denon artean konponbidea topatu nahi badugu, hori argitu da».Alkortak argi utzi nahi du berak ez duela «mendekurik» nahi. «Aitortza eskatzen dut; erreparazioari dagokionez, uste dut aitortza bera erreparazioaren zati handi bat dela, gu torturatu gaituztela etengabe frogatu beharrean e
‎Baskoniak abenduaren 27rako eta 28rako gorde zituen bere bi deialdiak, baina burutu ote ziren jakite hutsa ere ez da erraza: klubak berak ez zion txio bakar bat eskaini gertatutakoaren xehetasunei; Gasteizko komunikabideek ere ez. Bilbo Basketek azken urteetako batzar berbera fotokopiatu zuen.
‎EPPK-k, halaber, txostenean zekarren kolektiboaren «binkulazio politiko zuzena ezker abertzalearekin» izango zela. ETAk, iazko azaroan, ohar batean azaldu zuen berak ez duela gidatzen EPPK. Joan den astean, Rafael Catala Espainiako Justiziakoak adierazi zuen Madrilek ez duela aldatuko kartzela politika. Espetxe Instituzioen erabakia da jarrera horren azkeneko seinalea.Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiaren ustez, «albiste txarra» da gradua ez aldatzea euskal presoei.
‎Aukera gutxitxo sortu baitzituen aurkaria bere zelaian itxita edukitzea lortu arren. Bigarren minutuan, Kikek gora jaurti zuen; bederatzigarrenean, Jordanek kanpora bota zuen baloia, kontraeraso batean, eta Kikek berak ez zuen asmatu hogeigarren minutuan, geldikako jokaldi batean bigarren baloia astindu zuenean.Handik minutu batera azaldu zen Levante Dmitrovicen arean, eta arrisku handiz azaldu ere. Zelaia aldapa gora ikusten zuenez, baliabide bakarra kontraeraso azkarra zuen etxeko taldeak, baloia azkar jaurtiz aurrealdera.
‎«Inork ez du erantzun; nonbait, inork ez daki ezer. Argi dago inork ez duela erantzukizunik hartu nahi», azaldu du Zamorak, prentsaurreko batean.Kontuz eko eledunaren arabera, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministerioak onartu egin dio berak ez duela zigor aurrekaririk, eta hegazkinetan sartzeko baimena kentzea argudiatzea zegokiola Guardia Zibilari. Hala ere, halakorik ez dela gertatu nabarmendu du Zamorak.Otsailaren 19an, Elkarrekin Podemoseko Iñaki Bernalek Espainiako Senatuan egindako galdera baten ostean, biltzeko eskatu zion Zoidok Zamorari, osoko bilkura bertatik bertara ikusten ari zen Kontuz ekoa?.
‎Ezinbesteko erreferentzia izan zen talde bateko abeslaria izan eta hura desegin zenetik ia bi hamarkada igaro diren honetan, Stephen Malkmusek jarraitzen du bere iraganari ihes egin gabe. Ez berak ez duelako nahi. Baina haren izena agertu, eta jarraian, berehala, eta bestela izateko inolako aukerarik gabe, azaltzen da ditxosozko izena.
2019
‎Tillacentzat, berriz, negu betea eta Baionako Euskal Museoa. Funtsean, Tillac berak ez zituen gustuko «mundukeriak». Ez zuen nehoiz egin nahi izan «etxeetako obra apaingarririk».
‎Herenegun arratsaldean, bi kargu horiek aldi baterako utziko zituela iragarri zuen, BBVAri kalte ez egiteko. Edonola ere, akusazioak bere aurkako kanpaina mediatiko eta politiko baten ondorio direla aldarrikatu zuen, eta ziurtatu zuen berak ez zuela inor espiatzea agindu.Beste kasurik. Bai. Berez, Sacyrren operazioa ez zen FG Villarejo harremanari buruzko lehen notizia.
‎Familiaren kontzeptu berezia dute: nahiz eta guraso berak ez izan, haur askoren artean familia bat osatzen dute. Haurrideak balira bezala sentitzen dira asko.
2020
‎Industriak berak ez du jakinarazi, baina Transport & Environment GKE ekologistak aurreikusi du %10 inguru haziko direla hibrido entxufedunen eta elektrikoen salmentak aurten. Izan ere, Europako Batasunaren isurien araudi berria indarrean dago aurtengo urtarrilaren lehenaz geroztik auto garbienentzat (gutxiengoa).
‎Askotan esan izan diot berarekin hitz egin nahi nuela, baina berak ez zuen nahi. Senperrek esaten zidan beldurra zidala...
‎Soares Ganboak esan izan du Urrutikoetxeak «nahitaez» hartu behar izan zuela parte Zaragozan atentatua egiteko erabakian; izan ere, 1996an zioen «giroan» zegoela ETAko buruetakoa zela eta «publikoan jakina» zela hori. Baina urte berean aitortu zuen berak ez zekiela zein ziren zuzendaritzako kideak. 1995ean epailearen aurreko deklarazio batean ez zuen arlo militarrarekin lotu, eta, ETAren «bulego politikoaz» galdetzean, ez zuen haren izenik aipatu.
‎2 «Konfinamenduak berak ez dit kezkarik eragin, baina giroak eta geroak bai. Berriz berdin berdin segitzen badugu bizitzen lehen bezala… Badakit birus hori hor dagoela, baina denbora berean krisi ekonomikoa ere bada.
‎Peraltaz gain, Sancho Bandres diruzain izandakoak eta Makirrirainek deklaratu zuten atzo. Bandresek esan zuen berak ez zuela informaziorik klubaren kontutik edo kutxatik ateratzen zen diruaz, eta inork ez ziola azalpenik eman zergatik behar zen eskudirutan.
‎Askok, beldurragatik. Atzoko txandako paziente batek, esaterako, seme alabek aginduta etorri zitzaigula bota zidan, berak ez zuela nahi. 80 bat urte zituen, egunak zeramatzan etxean tripako min handiarekin.
‎Bestalde, diputatuak adierazi du berak ez duela nahi egoitzetako langileak «gaixotasunaren hedatzaile bihurtzea». Nahi ez, baina aldi berean ez du inolako asmorik agertzen egoitza guztietan beharrezko babes materiala bermatzeko, eta, jakin dakigunez, leku askotan material hori ez da existitzen.
2021
‎Hori oso gogorra, tristea eta zaila izan zen. Arras gauza guti egin ahal izan genuen, diktadurak berak ez baitzuen nahi zinemarik egon zedin. Baina nik egin ahal izan nuen; Cien niños esperando un tren, erraterako; libertate osoa hartu nuen egiteko, isilpean.
‎Proba horietan hiru lagunek eman zuten positibo eta haiek ere isolatu egin behar izan zuten. Gaur egun, bere kontaktu estu izateagatik positibo eman zutenek ziurtagiria lortu dute, baina berak ez, ordea. «Ez dut ulertzen nola antigenoek balio duten proba negatiboaren ziurtagirian eta ez sendatze ziurtagirian».
‎Iparraldera heltzen, alegia. Sarasketak ezetz esan zien, ordea, berak ez zuela okerrik egin, ez zuela zertan alde egin. Ez zuen mugaz bestaldera joan nahi.
‎Esteptarrek ez zioten Mary Jori bere jatorria ez masakrea ezkutatu. Halarik ere, berak ez zuen inoiz ere askorik galdetu, xehetasun askorik eskatu ere ez, Mike xoxonearen gainean hitz askorik egin ere ez. «Aditzera dudanez, ebaste afera izan zen, baina, gainerakoan, sekula ez nuen gertakariaz galderarik egin.
‎Ez zituen gauzak edonola egin nahi. Proposatu ziotenean saioan landa eremuari toki bat egin nahi zitzaiola, berak ez zuen klixeetan erori nahi. Ekarpen bat egiteaz gain, eskema batzuk puskatzen saiatu da.
‎Eta beste aldea defendatu egin behar da: eskubidea du esateko leporatutako ekintza hori ez dela gertatu edo berak ez duela egin. Akusazioak frogatu behar du akusatua erruduna dela.
‎Allurren irudiko ere, diskurtsoak findu beharra dago, eta horren inguruan gogoeta egin, «diskurtso berak ez duelako balio eragile sozioekonomiko guztientzat». Esan zuen euskarak tokia egin behar duela enpresaren irudian eta lehiakortasunean.
‎Eta irakasleari araua behar bezala ez betetzea ere leporatu zion mutiko batek: «Ez da justua; erraten zuen maskara emateko, baina berak ez zuen ematen». Batzuek alde ekologikotik ere hartu zuten afera:
‎«Jaun hori Cajamarca komunitate urrunean bizi da, eta, egunero, bere chacra edo etxaldera iritsi, eta lanean hasten da, laborantzarako trepetak hartuta. Zaldi gainean ibiltzen da, kapela erabiltzen du, eta behin eta berriz dio berak ez duela mozorrotu beharrik, gainerako hautagaien moduan. Alberto Fujimorik, hautagai eta presidente zela, tokian tokiko janzkera soineratzen zuen.
‎Ehunka argazki daude horren erakusgarri, eta oroitzapen pila. Keikok gauza bera egin du kanpainan, eta Castillok dio berak ez duela laborari mozorrotu beharrik».
‎Politikan ere, botereak eraikitzen ditu heroiak. Leyrerekin, hain justu, heroi bat sortu nahi dute, eta berak ez du hori izan nahi. Heroi horren kontra borroka egitea da bere bizitzaren alde egitea.
‎Ez da haren aurka irekita dagoen auzi bakarra, ordea, beste bi ikerketa ere zabalik baititu herrialdeko fiskaltza nagusiak. «Knesseteko [Israelgo Parlamentua] kide bati eginkizuna ematera behartzen nau legeak», argudiatu du, eta zehaztu du lege horrek berak ez duela galarazten inputatutako lehen ministro bati gobernua osatzeko ardura ematea.
‎Horregatik uste du pilotak txapel bat «zor» diola. «Ez da justua hainbat pilotarik txapelen bat izatea eta berak ez. Ikusteko dago ea irabaz dezakeen, baina finalean egoteak hobeto islatzen du haren benetako maila».
‎Epaiak, Eliseo Gil kondenatzen duen arren, kontrakoa adierazten du; izan ere, ageriko kontraesana planteatzen du: Eliseo Gilek berak ez zuela egin adierazten du, ez delako «behar bezala frogatu», eta ez zuela «bitarteko» batzuen bidez ere egin, halakorik existitzen ez delako: hamaika urteko prozesuan ez da «bitartekorik» identifikatu, bilatu ere ez da egin eta.
‎Mutu edo... dardarizo bizian. Herrialde Katalanetako Molins de Rein omendu berri duten Ivan Zuluetak, kasurako, Donostiako Antzoki Zaharrean, bere film labur eta super pieza guztiak berreskuratzen ari zen maratoian, orroka, amorruz eta izuz eskatu zuen emanaldia bertan behera uzteko, berak ez egindakoak zirelakoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia