Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 166

2008
‎Bere buaz beste egiten duen gazteak irudikatzen du besteak sentituko direla errudun. Baina ez da konturatzen gero bera ez dela egongo presente, hori ikusi ahal izateko. Hor dago distortsioa.
‎XXI. mende hasia zelarik, Gipuzkoako Baso Zerbitzuak lehen mendeurrena ospatu zuen. Hori bai, zerbitzu hori sortu zenez geroztik, bere edukiak, lorpenak eta oinarrizko barne organigrama bera ez dira eboluzionatu eta ez da errealitatera egokitu Europan eta nazioartean area eta espezie babestuen kudeaketan izandako aurrerapenekin bat etortze aldera.
‎Gogortasun horretan, latza behar du izan txanpa jo ondorengo erritmoari bizi bizi eustea, trainerua abiadura hartu eta gero ezin baita gelditu. Txanpa jotzea bera ez da zailena. Gerokoa da gogorra.
‎«Sarrera egiteko, alde bakoitzean hamar metro inguruko garaierako hormak jasotzen zituzten, 200 edo 300 metro ezkerrera eta beste horrenbeste eskuinera». Sarrera bera ez zen ate bat izaten, korridorea baizik: hamar metroko luzera du.
‎Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma irabazi eta gero, Laurent Cantet zuzendari frantziarraren lana gutxieneko bermearekin dator Donostiara. Zuzendaria bera ez da ezezaguna, duela bederatzi urteko Zinemaldian zuzendari berrien saria irabazi baitzuen. Ressources humaines lanarekin.
‎Behin, gurasoekin lagun baten etxera, haren baserrira joan eta, haren amarekin gurea solasean ari zela, halako batean gure amak inbitatu zuen hura, egun batean Hondarribira joan zedin, zer eta «plaian paseo bat» egingo zutela, eta hark, lagunaren amak, biak erdaraz ari, «ez, ez», bera ez zela plaiara joango, bera itsasoak «tiratu» egiten zuela, eta, gure amak, «olatuak bota?», ezetz, joateko lasai, ez zuela botako, eta hark, bota ez, «tiratu, tiratu» egiten zuela itsasoak.
‎AEBetako Gobernuak inoiz egin duen esku hartzerik handiena izango da. George Bush AEBetako presidenteak bozketaren osteko agerraldian esan zuen bera ez dela esku hartzearen aldekoa, baina kasu honetan beharrezkoa zela. Plana onartu dute, baina ez dago argi eraginkorra izango den edo ez.
‎De Beauvoirren aurreko feminismoa sufragismoa zen funtsean eta oinarrian. «De Beauvoirrek, sustraietara joz, eskubideen aldetik berdintasuna eskatzetik haratago, emakumeari gizonezkoaren estatu bera ez aitortzeko arrazoiak aztertu zituen, eta egoera hori aldatzeko aukera bilatu».
‎Historia lan taldeko kide transmisio lan horietan dabil Jeannot Arotzarena. Zapataren mundua ongi ezagutua du, nahiz eta bera ez den horretan aritu. Etxegintza zuen ofizioa, erretretan sartu aitzin.
‎Hasieratik teknikoa zena apurka apurka itxuraldatu, eta gero eta politikoagoa agertzen zaigu, soilik politikoa baita EAJ Ezker Batua Aralarrek alkate erdarazalea babestea, soilik politikoa baita aurrekontuak murriztea estrategikoak omen diren porlanezko monumentuak lehenetsiz, soilik politikoa baita Biziberritze plan bera ez betetzea... Politikoa barik komikoa ere bada, baina Bilboko euskaldunontzako hain grazia txikiko adar jotzea denez, hasia naiz pentsatzen ez ote den erdal mundu euskaltzaleari zuzendutako txiste bat.
‎Gasteizen ezagutu nuen, unibertsitatean. Ez dut fakultatea aipatuko, ze ez nuke nahi inortxok ere zeratzea, ezagutzea, ez bera ez ni. June.
‎barne porrot baten epopeia da. Idazketa bera ez da nahikoa, «escrire est peu» (idaztea gutxi da), ariketa bizirik gabea da.
‎Batzordeak iruzurra salatzeko emandako hainbat argudio (itsasgarriaren erabilpena eta Plutoni egindako erreferentziak aipatu zituen) «azalekoak» direla esan zuen, «tertulia baterako egokiak baino ez». Batzordeak aztertutako gaietan, linguistikan, epigrafian eta euskal filologian esaterako, bera ez dela aditua onartu zuen Gilek, baina adituen ekarpena ezbaian jarri zuen. «Gorrotxategik dio Plutonen erreferentzia ezinezkoa dela erromatar garaian, baina erreferentzia horiek Interneten aurki daitezke erraz asko».
‎Galdera horrek erantzun mitifikatu anitz sortzen ditu, eta Zugarramurdiko herritar batzuk desmitifikatzearen bidetik joatea proposatuko dute asteburu honetan. Taldea bera ez da elkarte osatu bat, baizik eta herriko lagun talde bat sorginkerien mito horretaz «asperturik» bildua dena, lagun horietako bat den Helena Xurio Arburuak erranik. Sorgin deitzen ziren horiek belarrak ongi ezagutzen zituztela, hori bederen jakina da, Arantxa Zubietak eman sendabelarrei buruzko ikastaldia eginen dute etzi.
‎Izan ere, kanpoko erasotzaileek eta korporazio zabor bonoen edukitzaileek konpainia erosteko ordaindu dutenaren funtzioa da, eta negozioa egin barik, beraiek zatikatzen ari dira, ixten, eta ekonomia industrialerako behar denaren kontrakoa egiten. Hori dela eta, sektore finantzarioa ikertu behar da, zeren, testu-liburuen arabera, bera ez baita ekonomiaren partea, jabego sektorea ekonomiaren partea ez den bezala. Kontsumo prozesu independenteak dira, bizkarroien modura.
2009
‎Garaiotako seinalea da, modu batera zein bestera, ordenagailuaren aginpidea. Askoren ustez, gainera, bateraezinak dira hura eta herri literatura; azken honek, itxuraz, iritsiezinak baititu literatura idatziaren sona eta ospea, finkotasuna bera ez aipatzearren.
‎Sinadurak bildu eta entregatzea garrantzitsua da. Legea denontzat bera ez izatea dakar dekretu horrek. Eta sinadurekin lege aberrazio horren aurka erreferenduma egitera derrigortuko ditugu.
‎Fisikoki puntu puntuan dago Abreu, eta litekeena da debutatzeko aukera izatea. Baina bera ez da izango arreta gune bakarra. Elxen Iban Zubiaurre hasieratik ariko baita.
‎Horrexegatik, Borgesek bere lehenengo liburuaren eskuizkribua eman zion aitari irakur zezan, eta zuzenketak egin ziezaizkion. Baina aitak ezetz esan zion, bera ez zela nor zuzenketak egiten ibiltzeko, idazleak berak zuzendu behar zituela liburuko akatsak, aldi batean jalkitzen utzi eta gero.
‎Israelgo espazio agentziako buruzagi egondako Itzhak Ben Israelen iritzian: Satelite bat espazioratzea bera ez da albiste serioa; kezkagarria dena da Iranek zerbait jaurtitzeko ahalmena handitu duela jakitea.
‎Izan ere, adituen arabera, ez dirudi Livnik Netanyahurekin bat egiteko asmorik duenik. Biek ala biek azken egunetan hitz gogorrak izan dituzte Hamasen eta hura sostengatzen dutenen aurka, baina Likudeko burua Tel Avivek sinatutako bake akordioen aurka agertu izan da beti, Livni bera ez bezala. Hori izan da, agian, zalantzan zeuden milioi bat israeldarretatik asko Kadimaren alde bozkatzera bultzatu dituena.
‎Baina guztien gainetik, nolabait legez kanporatzeekin bizirik irauten jakin izan dugu. Gure existentzia bera ez dago arriskuan. Jokoan dago herrialde honen etorkizuna bera.
‎Zalduak eta biok umore horri dimentsio errealistagoa, historikoagoa eta intelektualagoa eman nahi diogu. Jendeak ahaztu egiten du Kixotea bera ez zela bakarrik leitzen, baizik eta entzun ere egiten zela, taldeka irakurtzen baitzen, alfabetatuek alfabetatugabekoei leituz, eta han ere funtziorik garrantzitsuena barre egitea zen, komunalki ondo pasatzea eta pentsatzea.
‎Halere, nik ez dut uste gustura gelditu denik eginiko lanarekin. Baina bera ez da beti kexuka eta koplaka dabilen horietakoa.
‎Kasu batzuetan galdera batzuen zentzua errotik aldatu dute, beste kasu batzuetan galderak nahastu dituzte gaztelaniazko galderan konorterik ez duen baina arnasa hartzen duen pertsonak euskarazkoan konortea du, baina ez du arnasa hartzen... Hizkuntzaren arabera esanahi bera ez duten galdera horietako bat azterketan sartuz gero, epaimahaiak erabakiko luke, eta baliogabetu egingo lukete galdera hori.
‎Kantua bera ez da helburua, bitartekoa baizik». Josep Romeu kantariak (Tarragona, 1986) aho bizarrik gabe hitz egiten du.
‎Lea Artibaiko taldeetan Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegi jardun ziren adin mailarik gazteenean, eta Xabier Iturraspe, Xabat Galletebeitia eta Eneko Arrate 19 urtetik 24 urte artekoetan. Sariketa bera ez, baina Lea Artibaikoek irabazi zituzten bizkaiera egokiena erabili zuen bertsolariarentzako saria eta finalistarik gazteenarentzakoa ere bai; Xabier Iturraspek eta Josune Aramendik irabazi zituzten, hurrenez hurren.
‎Ez genuen onartu?, dio Aitzine Biainek. Bera da konboian doan euskaldun bakarra; hala ere, bera ez dago astelehen gauean eskualdera sartzeko baimena lortu zuten hogei taldekideren artean. Politikariak baino ez dira sartu; Irlanda, Erresuma Batua, Suitza, Grezia eta Italiatik joandako hamabi diputatu eta beste zortzi lagun.
‎Alsazian topatu genuen gerran ibilitako nire familiako azken kidea. Alemaniako armadan sarrarazi zuten, eta gerraren amaieran aliatuei azaldu behar izan zien bera ez zela alemaniarra. Nurembergen izan ginen, naziek mitin handiak erabilitako lekuan.
‎Beraien lagunek eta haien lehengusuek izan ezik. Nori sinestarazi nahiko lioke bera ez dela ohartu horretaz edo ez diola axolarik?
‎Baina ez zuen zakur baten burezurra hautsi nahi horretarako. Bere iritziaren kontra eta bera ez zegoela, kide batek zakur bat anestesiatu, burua ireki eta amorruarekin hildako zakur baten garun zatitxo bat injektatu zion. Berehala gaixotu zen.
‎Sparks eko Dick Graves' Nugget kasinoko nagusiak euskal jai txikia antolatzea hartu zuen gogoan, ustez etekina bilduko zuela. Dick Graves bera ez zen euskalduna, baina euskal jatorrikoa zuen emaztea: Flora Agirre, eta euskaldun odolekoa zuen John Ascuaga kasinoko managerra ere.
‎–Medikuak beti zuhurrak izaten dira. Baina bera ez zela pilotaria esan zidan, nire sentsazioak zirela garrantzitsuena eta nire besoa bizi ari zela sendatzen. Nik neure burua ondo ikusten nuen entrenamenduetan, eta jokatu nahi nuen.
‎Hala ere, denak ez zeuden pozik. Michael Jackson bera ez zegoen ados kontzertu kopuru hain handiarekin. –Nola eman ditzaket nik 50 kontzertu??, esan zuen.
‎Oso nahasia zelako, lana eta nekea erruz ekarri zion egoera zail batean egokitu zitzaion Gasteizko elizbarrutia gotzain bezala zerbitzatzea, hildako, desagertu, espetxeratu eta deserriratu asko eta asko eragin baitzuen gatazka hark. Eliz elkartea bera ez zen sufrimendutik libratu, ezta hurrik eman ere: laiko, erlijioso erlijiosa eta apaiz ugari hil zuten; beste askok zigorrak eta konponbiderik gabeko galerak jasan zituzten.
‎–Jendea aztoratua dago. Atzo, metroan nindoala, mutil bat eztulka hasi zen, eta aldamenean zen emakumea bera ez kutsatzeko esanez garrasika hasi zitzaion?. Iritzi berekoa da Valeria Gramuglia soziologiako ikaslea ere.
‎Egitasmo batek eraginez gero, edonork dauka gai horren gainean iritzia emateko eskubidea... baldin eta jada martxan ez badago, AHTa eta erraustegia kasu. Diputatuak esan bezala, benetan helburua erabakitze prozesua aberastea bada, ez lituzke maila berean jarri eskuduntza esparru bera ez duten zein garapen maila ezberdinetan dauden egitasmoak. Horrelako adierazpenekin aipaturiko egitasmoak justifikatu baino ez baititu egiten.
‎Alkortak 38 urte ditu, eta Zumarragan (Gipuzkoa) sortua da. 2008an bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina bera ez zen presente izan auzian.
‎Atzo auto asko sartu ziren Buttonen eta Red Bullen artean. Barrichello bera ez zen sailkatu lehen hamarren artean, urtean lehen aldiz. McLarenek bi gidariak ditu hor, laugarren Hamilton eta seigarren Kovalainen.
‎Harriturik dagoela atzematen da bere testuan. Eta bera ez da gaztetto bat, gizona da, ez daki euskaraz eta, dirudienez,, no es de la ETA?.
‎–Etor dadila aireko laguntza berehala?, zioen Palia Pandelis herriko emakume batek. Eta bera ez da izan sua itzaltzeko lanetan izan den atzerapena arbuiatu duen bakarra. Herritar askok Gobernuak krisia kudeatzeko izan duen eraginkortasun falta kritikatu dute.
‎Alegia, eskola aldia amaitu ondoren ere gutxiengoak kontuan izango dituen gizartea. Azken batean, eskola bera ez ezik, gizartea bera ere, aniztasunera kondenatua, dagoela dio Aali Salem Aslamouk.
‎Regina Otaolak, PPko batzarkide taldeko eledunak,, erradikalen mezulari? izatea egotzi dio ahaldun nagusiari, eta ETAren biktima guztiei tratu bera ez ematea egotzi dio.
‎–Ezohiko pizgarria izanik, arrazoizkoa litzateke ezabatu ahal izatea?, esan zuen Punto Radio irratiak egin zion elkarrizketan. Espainiak erabaki du zergapeko guztiei kenkaria kentzea, baina baliteke EAEn gauza bera ez gertatzea. Gipuzkoak, esaterako, errenta txikienak dituztenei ez kentzea defendatuko du.
‎Ni eta herriko beste lagun bat joan ginen, sekulako ilusioarekin. Entrenamendu ona egin genuen eta biak pasatu ginen, baina azkenean bera ez zuten hartu?. Hamar urte, azpiko kategorietatik lehen taldera daraman bidea egiteko:
‎Bistan da ETAk (eta belaunaldi berriek bide bera ez hartzeko) behin betiko armak utziko dituela, soilik, irtenbide negoziatu baten ondorioz. Irtenbidean noizbait Estatu espainiarrak parte hartu du eta negoziazio prozesu baten edukiak Anoetako Aldarrian aipatzen diren esparruetara egoki daitezke.
‎Elkarrekin ateratako Argiak diskoko kantuen eskubideak izan ezik, horiek ez ditugu lortu. Musikaren industria krisian dago, baina musika bera ez. Krisiak dauzkagun gabeziak azaleratu ditu, baina zorigaitz hau aukera bihurtu behar dugu, eta musikariok inplikatu eta gidari izan behar dugu.
‎Hortik irteteko, beraz, deus egiten ez duen horren aurrean paso egitea da, bera ez balitz, ez balego bezala. Pilotalekuan horrela dihardute ikusle batzuek:
‎Bi estatu horiek Euskal Herriarekin beste harreman mota bat balute, agian bera ez litzateke independentista izango. Espainiak eta Frantziak Euskal Herria onartu eta errespetatuko balute, agian beste egitura mota baten aldekoa izango zen bera ere.
‎Munduan bakarretakoa eredu horrekin. Partida bera ez zen oso aberatsa izan zaleentzat. Entrenatzaileentzat, bai.
‎Lumiére (1976) eta L' adolescente (1979). Egileak atzo onartu zuen lehen filmak kritika onak eta arrakasta handi samarra lortu zuela, baina bigarrenarekin ohartu zela bera ez zela zinema zuzendaria.
‎Jone Etxeberria: Azken finean, antzerki hutsa da hau, oinarria bera ez delako egokia. Hitz egin dezakegu isurketaz eta nahi dugun guztiaz, protokoloak sinatu eta abar, baina oinarria ez bada aldatzen...
‎Hizkuntza zehatza ez bada, ez da pentsatzen dena zehaztasunez esaten. Esaten dena, pentsatzen den bera ez bada, ez dago benetako lanik. Benetako lanik gabe, ezin lortuko dira artea eta morala.
‎Palestinarrak gero eta banatuago ikusten ditut, Palestinako konstituzio prozesua bera geldirik dago: egungo presidentea bera ez da zilegi. Baina Hamas ere ez da elkarrizketa errazten duen indar politikoa...
2010
‎Hala argudiatu du bere ezetza. Dioenez, bera ez da estatuaren tresna, eta bere askatasun artistikoa aldarrikatu du.
‎Horren ondorioz, Europako Kontseiluak Flavinen artelanak hormako argiztapen aparatu moduan sailkatu behar direla dio, eta Bill Violaren bideoak ez omen dira artelana, instalazioa bera ez delako artelana, argi efektuek eragindako operazioen emaitza baizik. Europako Kontseiluaren hitz horiek irakurrita, bi artisten lanak artelanak izateko piztuta egon behar dutela ondorioztatu behar dugu.
‎Haren eta Alberdiren lanen arteko bi ezberdintasun aipatu zituen Sancristovalek. Moorek, eskulturagile askok bezala, pieza handientzako maketak igeltsua eta gisako bitarteko materialekin egiten zituen, baina gero pieza bera ez zuen hark lantzen. Ordea, ohikoa zen Alberdi aldamio batera igota pieza handi bat zuzenean lantzen ikustea.
‎Garai hartan Jai Batzordean zegoen. Egunero bilerak egiten zituzten, baina bera ez zen joan abuztuaren 26an egindakora. Telefonoz deitu zioten orduan.
‎Entzun gauza batzuk edo pentsaketa batzuk. Tresna bera ez badut aitarekin ikasi, beste anitz gauza. Jo dut ene aitarekin ere.
2011
‎«Bai, baina euskal izaera edo euskara bera ez dira ofizialak lurralde guztietan», dio besteak. Euskal izatea eta euskara bera debekatuta, baztertuta eta itota ikusi genituen, eta herrialde eta eremu batzuetan oraindik egoera horretan dago.
‎Batzordeko lehendakari Simon Hughes diputatu demokrata liberalak berak aitortu zuen Gobernuaren eta Enbaxadaren bitartez «iradoki» zietela Barredoren parte hartzea. Askatasunerako Fundazioko kideak onartu zuen bera ez zela oso pertsona ezaguna, baina argi utzi nahi izan zuen ez zela Espainiako Gobernuaren izenean mintzatzen ari. Fundazioko kide gisa, Currinen eta Nazioarteko Harreman Taldearen lana deitoratu zuen Barredok.
‎Baita Abelek ere, behe behetik hasi eta partida asko irabazita iritsi zela oroitzen naiz. Nik ondo jokatu nuen final hura, eta bera ez zen batere eroso ibili. Abelen aurkako final guztiak irabazi ditut, sinatuko nuke igandekoa hala izatea, baina zaila izango da?».
‎Liburuak ez badu copyright loturarik, hau da, jabari publikoko liburua bada, liburuaren edukiak ere irakur daitezke.KnolKnol (http://knol.google.com) hainbat gairi buruz idatzitako artikulu biltegi bat da. Artikuluak edozien hizkuntzatan idaztea posible bada ere, interfazea bera ez dago euskaratuta. Wikipediarekin antza duela pentsa daitekeen arren, baditu hainbat ezberdintasun:
‎alabaren hiltzailea kalean egotea eragotzi nahi du. «Guztiak pertsonak gara, bera ez da nire alaba baino gehiago. Justizia espero dut».
‎Libiako gerraren dramak, herrialdea bera ez ezik, Mediterraneo itsasoa ere protagonista du. Otsailetik, Muammar Gaddafiren erregimenaren aurkako matxinada hasi zenetik, milaka lagunek utzi dute herrialdea, eta horietako anitzek itsasora jo dute, Europako kostara ailegatzeko esperantzan.
‎Jainkoak «japoniarren aldera zuzentzen zituela balak», zioen. Bigarrena, bera ez baizik berekin dendan zegoen lagun bat hilgarria gertatu zen misio baterako hautatu zutenekoa. Eta Holokaustoaren berri izan zuenekoa da hirugarrena.
‎Brian Currin abokatu hegoafrikarrak gidatzen duen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bilera egingo du gaur Donostiako Bakearen Etxean. Odon Elorza Donostiako alkate ohiak Juan Karlos Izagirre alkateari atzo jakinarazi zion bera ez dela talde horretako kideekin bilduko Bakearen Etxean.Ez zaio egokia iruditzen bilera hori hor egitea, haren arabera, Udaleko Giza Eskubideen Batzordearen oniritzik ez baitu jaso. Efe berri agentziak zabaldu duenez, Elorzak eskutitza igorri zion Izagirreri atzo.
‎subiranotasun adierazle bakar bat ere onartu ez digun ordenamendu juridiko bat. Frankismoa bera ez zen izan diktadura faxista kriminal bat, lasaitasun eta atseden aro bat baizik, Mayor Orejak esan zuenez. Atzerago ere egin genezake, sistematikotasun estu batez:
2012
‎Komunikabideen «erabilera politikoari berehalako amaiera» eta nazioarteko harremanak «errotik aldatzea» dira beste proposamenetako batzuk, Kubarekikoa eta AEBekikoa aipatzen dituztelarik espresuki. Chavezen ustez, MUDen izena bera ez da egokiena, Venezuelako eskuinak agintzen baitu. «Inperialisten kontrairaultza» besterik ez da.
‎Horren ondorioa da aurkeztu duen plana. Hala ere, egindako proposamena bera ez da aurrerapausoa Herrira ren ustez. Atzo bertan, ostirala izanik, ehunka euskal herritar milaka kilometro egitera aterako zirela ohartarazi zuen; «euren bizitzak arriskuan jarriko dituzte bisitak egin ahal izateko».
‎Bestalde, hautsak harrotzen jarraitzen du joan den astelehenean Turkia hego ekialdeko Gaziantep hirian lau hildako laga zituen erasoaren egileei buruzko nahasmenduak. PKK-k bera ez zela izan azaldu arren, Erdoganek gerrilla kurduari egotzi zion hilketa. Atzo, ordea, bestelako aukera batzuk aipatu zituen Bulent Arinç Turkiako lehen ministrordeak, erasoaren atzean atzerriko potentziaren bat egon daitekeela iradokita.
2013
‎Banatzeko, aldiz, bat baino ez da behar. Baina sistema hori ondo apurtzeko, onuragarriak diren erabakiak hartzeko, beharrezkoa izaten dira bitartekaritza lanak egiten dituzten terapeutak, harremana bera ez suntsitzeko. Umeak baldin badaude, are gehiago.
‎Turkiako Radikal egunkariaren arabera, Hakan Fidan zerbitzu sekretuetako burua bitan elkartu da Ocallanekin. Erdoganek adierazi du bera ez dela elkarrizketatuko PKK-ko buruarekin. Demirtasek erran du oraingoz ez dutela hori eskatzeko asmorik, baina egin diren elkarrizketen «elementu nagusia» estatuko ordezkaritzaren eta Ocallanen arteko harremanak direla uste du BDPko diputatuak.
‎Elkarlanarekin esperimentatzen ari zarete Valentzian. Valentzia bera ez al da. Nafarroa bezala, gizarte esperimentu erraldoi bat izan azken hamarkadotan?
‎Umea nintzela, hainbat infekzio jasan eta gero, amigdalak kendu zizkidaten ospitalean. Ebakuntza bera ez dut ondo gogoratzen, baina bai ohean pasatutako egunak, banillazko izozkietan oinarritutako dieta bat gozatuz. Geroago, amigdala izeneko gure gorputzaren beste atal bat zegoela ikasi nuen.
‎Hori izan da azken 25 urte luzeetan torturaren benetako errealitatea Euskal Herrian, agintariek tortura salaketak «ETA eta bere ingurunearen» kontsignak besterik ez direla esan izan duten bitartean. Milaka izan dira atxilotze inkomunikatuak, eta horietan epaile bat bera ez da inoiz agertu polizia egoitzetan, eta batek berak ez du aplikatu habeas corpus ik. Nor da hemen kontsignak jarraitzen dituena?
‎Bai. Baina Jagoba Arrasate pertsona bera ez da aldatuko; egitekoa aldatuko zait taldean, hirugarren entrenatzaile izatetik lehenengoa izatera igaroko naizelako. Baina antzeko zerbait gertatu zitzaidan Elgoibarren ere, jokalari izatetik entrenatzaile izatera igaro nintzenean.
‎Interneteko domeinuak arautzen dituen ICANN erakundeak oniritzia eman zion. eus domeinuari. 2012an eskaera egin zuen PuntuEus fundazioko kideak pozik agertu ziren atzo Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako agerraldian, baina ohartarazi zuten domeinua bera ez dela helburua, tresna baizik. Ia beste urtebete dute prozesuaren bigarren inflexio puntua iristeko:
‎EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak aztertu ditu Pablo Gorostiaga Laudioko pregoilariaren izendapenaren debekuaren aurkako eta Jone Artola Bilboko Aste Nagusiko txupinerari ezarritako debekuaren aurkako helegiteak. Luis Garrido (Palentzia, Espainia, 1962) da sala horretako presidentea, baina argitu du bera ez dela epaimahaian egongo. «Bestela, ez nuke adierazpenik egingo».
‎«Andoni hainbeste inplikatzen zen mendiko kontuetan, inguruko denok ere neurri berean inplikatzea nahi zuen. Berak gauza asko uzten zituen albo batera mendiarengatik, eta askotan ez zuen ulertzen guk gauza bera ez egitea. Andonik bi abiadura zeuzkan bizitzan; bete betean edo geldirik, eta ingurukook haren erritmoan joan ezean, haserretu egiten zen (barrez).
‎Zein soinu du? Normand bera ez da musikaria. Mixel Etxekopar txirularia deitu zuen.
2014
‎Kantuen hitzak sarri «topikoetara» edo «betiko bideetara» joaten direla uste du. Bide bera ez jarraitzera, hain zuzen ere, bertsolaritzak eraman du: «Zerbait erakutsi badigu bertsolaritzak, gure bide propioak egitea erakutsi digu, eta nik kantuan ere neure bidea egin nahi nuen».
2015
‎PSN, berriz, inoizko ahulen ageri da.Giro horretan eskatu du Yolanda Barcinak maiatzaren 24ko hauteskundeetara UPNko zerrendetan «aurreko postuetan» joatea, forudun izaten jarraitzea. Barcina bera da UPNko zerrendak osatzeko batzordearen presidente, ez du ematen bere buruari kontra egingo dionik.Giro horretan erantzun dio Jose Javier Esparza zerrendaburuak ezetz, bera ez dela aurkeztuko Barcinarekin inongo zerrendatan. Alderdiaren aurpegia berritu nahi omen du, gazte eta berde balitz bezala agertu.
‎Berez, ustezko xantaiaren ikerketa Fuerteventurako informazioa jaso ostean abiatu zuten. Asiainek jasotako posta elektronikoaren datu teknikoak izan zituzten, baina, abokatuaren ustez, mezua bera ez zuten egiaztatu. Bestetik, Guardia Zibilaren kapitaina xantaia egileari amua jartzeaz arduratu zen:
‎«Naturaren kaos perfektuan edo perfekzio kaotiko horretan, kale jendearen kezkak topatzen ditu egileak, kalea ez aipatu arren». Bide batez, aurkezpenean egileak berak aitortu zuen testu gehienak Artxanda mendiaren magalean idatzitakoak direla, ilunabarrean, nahiz eta Plentziako hondartzan (Bizkaia) ondutako ale baten ondoren konturatu zen gauzak modu soilago batean esateko gogoa zeukala.Zeruari dagokionez, Gerediagaren testuetan zerua bera ez da helburu, Guillanen hitzetan. «Zerua lurreko sentimenduak islatzen dituen ispilu erraldoi bat da».
2016
‎Eta gehiengo hori beste astebetez behintzat badaukagu», argitu zuen Saladiek: «Masek esan bazuen bera ez zela oztopo izango independentziarentzat, orain du unea erakusteko». Junts Pel Sik hautagaia aldatuz gero CUP babesteko prest legokeela iradoki zuen Serrak:
‎Gainera, deialdietatik at geratu ohi den Darko Planinic bere ordezkoaz fidatzea beste erremediorik ez du Baskoniak. Hiru urterako hitzarmena du kroaziarrak, eta datorren irailean Gasteizen ariko da berriz, ziur asko, Burusis bera ez bezala. Galtza motzak janzteko paradarik ez duenean aurkezpen eta hutsarteetan taldekideekin agertu ohi duen portaerak zerbait esan nahi badu, bizi duen egoera frustragarria modu egokian jasaten ari da Planinic.
2017
‎Rafarekin estatuak beste bahitu bat galdu du, eta independentismoak onenean dagoen balio handi bat berreskuratu du. Eta horrela jarraituko dugu, lanean, estatuak bahitu bat bera ez dezan izan eta Euskal Errepublikaren eraikuntzarako balioak berreskuratzen.Ongi etorri, Rafa. Maite zaitut.
‎Eta, orduan, epifania bat izan zen. Gauzarik mingarrienak ezin ditut kontatu, gure semeak eskatu zidalako bera ez aipatzeko. Baina kale batzuk debekatuta eduki ditut, irainak jasotzeko posibilitate handia zegoelako, eta beldurra ematen zidalako horrek.
2018
‎Aitor Esteban jeltzaleak ere bat egin du, azalpenak beharrezkoak direlakoan.Ulertzekoa da haserrea. Bitxia da, ordea, Espainiarako eskatzen den neurri bera ez jotzea beharrezkotzat Euskal Herrian ere. Izan ere, Gipuzkoako aldundiak ez du azalpen gehiagorik eman nahi larunbatean herrialdean gertatu zen kaosari buruz.
‎Gauetan jokatzea tokatzen zenean, beti geratzen zen norbaitekin etxean. Gizonak ere han jokatu zuen urte batzuetan; beraz, bera ez bazen ni, edo beste norbait. Baina hara eramaten genuen, bai.Txikitatik frontoian egon arren, ez zuen bide hori hartu.Oso txikitan utzi zuen.
2019
‎Bulegoan giltzapean gordeta daukan arren, pazientearen okerragotze prozesuaren arabera, norbait xehetasun berriak gaineratzen ari zaio txostenari. Gauza jakina da herritar guztiak une oro behatuak direla, eta txostenaren inguruko gertaerak doktorea bera ez dela salbuespena adierazten du. Denborarekin argi geratuko da agintariek ez dutela bala erauzterik nahi, okerreko jendearen esku eroriko balitz, frogatu luketelako bala gobernuko segurtasun indarretako norbaiten armatik atera zela.Halako batean, Ateak dekretuz adieraziko du gertaera lotsagarria ez zela inoiz jazo; ustezko gertaeren unean filmatzen ari ziren arrakasta handiko pelikula baten gidoiaren parte izan zen dena.
‎Begirada atzera bota du Zabalak, eta gauzak aldatu diren jakitun da.. Orain mugimendua askoz masiboagoa da; gazte pila bat batu dira borrokara, eta mugimendua berriro ere politizatzea lortu dugu?. 1977an izan ziren lehen jardunaldiak Leioan (Bizkaia), eta ordutik antolatu diren guztietan egon da Zabala. . Pozgarria da mugimendua berriz politizatzen ari dela ikustea; gu hasi ginenean oso erradikala zen, eta garai gris baten ondoren berriz ere gogortzen ari da?. Olatu berri horretan kokatzen ditu gazteak, bera ez bezala ziur asko lehenengoz jardunaldi feminista batzuetan parte hartzen ari direnak. Horren adibide da Bego Beraza, Deustuko gazte talde feministako kidea.
‎Gainera, gaur egun museoen lana ez da bilduman hainbeste oinarritzen. Badirudi bildumarik gabe ere lan egin daitekeela; horregatik, agian erakunde bakar batean bilduma handi bat osatzearen aldeko jarrera hartu genuke, edo museo bakoitzaren berezitasunak zehaztu, guztiek gauza bera ez erosteko. Zalantza handirik gabe, Eusko Jaurlaritzak bildumaren nondik norakoak gidatu lituzke, beste erakundeen proposamenak eta aholkuak entzun ondoren.
2020
‎Hezkuntza arduradunek ebaluazioaz «ezer gutxi» aipatu eta, aldiz, «promozioa» lehenetsi dutela salatu du. Hala ere, planteamendua bera ez du gaizki ikusten: «Egungo egoera orokorra mantenduz gero, ebaluazio jarraitua izan daiteke aukerarik egokiena, baina kontuan hartu da, batetik, noiz itzuliko diren ikasleak eskolara, eta, bestetik, ikasle askoren egoera berezia dela:
‎Koronabirusaren gaia gure etxeetan sartu da; Covid bera ez, hala espero dut, eta gu etxean gauzka. Izua ere ate joka dugu.
‎neoliberalismo globaleko mugimendu politiko baten ardatza gobernari jakin bat jomugan jartzea bada, oso ardatz ahularekin osatuko da mugimendu hori. Azken batean, Badiouren aburuz, Macron bera ez da gauza handia, piezatxo bat, propio eraikia, Napoleon III.a bezala: ezkerraren eta eskuinaren hutsunea konpontzeko egina (biek dute antzeko adina botereratzean, nahiz eta Napoleon III.a nabarmena izan omen zen Frantziako kapitalismoa sustatzen).
‎Bai, eta gu hala eskatzen ari gara. Arrazoi humanitarioak kontzeptu juridikoa bera ez dago zehaztua zuzenbidean, eta hor asko sar daiteke. Baina, adibidez, Saharaz hegoaldekoentzat, ezin dutenean jazarpena frogatu, zergatik ez?
‎Biloba zaintzen eman du goiza, baina arratsaldean Harora joatekoa zen beste biloba bat zaintzera. «Nire alabek ez dute arazorik, baina ezagutzen ditut zorte bera ez dutenak». Kontziliazioa eztabaidaren erdian kokatu du gaitzak, hain zuzen.
‎Oso eskubaloizaleak ez direnak, nire alde egongo dira, baina eskubaloizaleak direnek Bidasoa sailkatzea nahiko dute. Aita bera ez dakit noren alde egongo den. Zalantza dut etxean nire alde edo Bisdasoaren alde dauden.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia