Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2017
‎Eta orduan, zer saldu ez genuela... eta zer egin ez genekiela... orduan... amak eta biok pieza bat saldu genuen. Aitak ez zigun egundo baimenik emango, baina berak ez daki gauzak zein gaizki dauden, ez daki zein zaila den merkatu beltzean jatekorik aurkitzea, eta gerra galdu dugula ere ez daki, Alsazia eta Lorena entregatu behar izan dugula ere ez... Egunkaria irakurtzen diogunean ez diogu holakorik aipatzen, kezkatu ez dadin.
‎Harrotasun hori jasanezina zen Katalinentzat, berak ez zuen nahi horrelako inor senartzat eduki.
‎Bai azkenean objektuak berak ez dauka halako baliorik, balioa ez da objektua baizik eta horrek esan nahi duena. Eta gero bestalde, bueno, saria txapela izatearen kuriositatetxo hori.
‎egunsentiko kantutan, zeruertz gorri gardenak beti gorriak, ez urdinak beren dorre, antena, terraza eta guzti, ekarriko dizkiguten etorkizuneko hiri komunistetako emakume guztiak batera bezain ederra. Berari zegokionez, ordea, berak ez zuen inoiz itsasoa ezagutuko.
‎Konplizitatearen hipotesia aztertu zuten orduan, agian Ferreirak berak ez, beste batek beraren laguntzaz egin zuela, alegia. Kristopher Pointekin tematu ziren lehendabizi, Willian Fallsekin gero, baina bide itsuak izan ziren guztiak.
‎Bada, dendara sartu nintzen norbaiti saldu ote zizkion beldur, haserre ere bai, nik ondo ordaintzeko prest bainengoen, esana nion... Bada, sartu eta kasko prusiarrez galdetu nion, baina berak ez ulertuarena eginez zer nahi nuen galdetu zidan. Galdera berritu nionenean, salakotak zirela esan zidan, ez kasko prusiarrak, eta ez zeudela salgai.
‎Afarirako, hobeto sentitu zen, baina oraindik ere sumindurik, kopetilun inguruko guztiekin. Emazteak zer zeukan galdetu zion, eta ez zeukala ezer; alabak amari gero, eta honek aitari galdetzeko, haserre, berak ez zekiela.
‎Baina zure emazteak esan digu berak ez zekiela, goizean ez zeniola ezer esan.
‎Michel Onfray filosofo frantsesari egin zitzaion Prousten galdeketak argi zirrista bat piztu zidan. Bertan aitortzen zuen, bere emazte zenak bai, baina berak ez zuela nehoiz ukan Anna Karenina leitzeko kuraiarik. Denbora eskasez.
‎Jolastokira beti bakarrik irteten zen. Han ikusten zituen bere lagunak futbolean jolasten, saltoka eta algaraka, baina berak ez zuen jolasten bere lagunak barre egingo ziotela pentsatuz.
‎Han lau txerritxo zeuden, eta esan zioten txizepozo batean zegoela, baina berak ez zekien zer zen.
‎Gutuna irakurri eta jarraian, begirada guztiek Harried en begi beltzekin egin zuten bat. Harried ek berehala esan zuenez, berak ez zuen maleta bat besterik ekarri eta ez zeukan urrezkoa zen ezertxo ere ez. Are gutxiago, antzinako faraoien amuletorik.
‎Kasu berezi horretan ez ziren tratuak eta zergak ordaindu eta Antsoren presentzia eta Ximenoren ezagutza kontutan hartuta, ibaian behera, Santakara herrirantz abiatzeko baimena eskuratu zuten, Joanesen harridurarako, berak ez baitzuen garraio berezi horren berririk inondik inora jaso.
‎Haratago ibaian behera, Karkaztelu herria eta gertu, zizterreko Oliba monasterioa. Gertu zeuden Santakaratik, lehen bidaia arrakastatsuaren helburutik hagitz gertu, gertuago Ximenoren ustez Erronkariren berpiztetik, gertuago berak ez jakin arren Roman nabatariaren balizko mendekutik. Santakara agertu zen halako batean, nekea almadiari berrien esku zein oinetan, nabarmen ausiki egiten ari zenean.
‎Eskatu diot!. Baina Berak ez... berak ez luke... Beraz ezin...
‎Margoleseren hirian seinaleak ipini dituzte espaloi bakoitzetik zakilek edo aluek ibili behar duten argitzeko. Israelgo lehen ministroak fanatismoaren kontra egin du, baina nago erru handia gobernuak berak ez ote duen. Askotan sinetsarazi nahi izan digute Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren atzean erlijioa dagoela, eta aitzakia horrekin Israelgo Gobernuak elikatu egin ditu judu ortodoxoak.
‎Baina orain inoiz baino gehiago estutu naiz gai honekin. Azkunak dio berak ez omen dakiela txinatarrak non hiltzen diren. Horrela esanda, minik egiteko intentzio barik esandako esaldia da, baina esandako guztiak kontuan hartuta, larria da agian esan nahi zuena.
‎Eta hik haurraren aurpegia erakusten diok, eta hura aurpegia ere bestearena haurrarena ikusterakoan, eta hik lasai egoteko esan, eta berak harridurazko lehen momentuak igaro ondoren ferekatzen hasi, eta hik detaile guztiak kontatzen dizkiok, eta berak ea zer egin zezakeen, eta hik ba beno handik pixka batera janariarena tokatuko zitzaiola, eta berak ez zeukala ezer egiterik, eta esne apur batekin aski izango litzatekeela, eta berak isilune labur baten ondotik ikusiko zuela ea zer egin zitekeen.
‎Ordea, desirkunde on haiek berak ez dira aski. Zeren haiek lorea bezala dira.
‎Federiko, izen honetako hirugarren enperadoreak ez zuen bere mendean ardorik edan, anitz baitzen aleman batentzat. Eta nola berak ez baitzuen edaten, begi gaitzez behatzen zien ardora emanak ziren guztiei.
‎Seme bastartak berak ez du hobenik, baina bere aitarenagatik ekarri behar du burua behera.
‎Eta hala jakin dezake batbederak ez dezakeela haragiaren kontra garaipen osorik erdiets bere ahalean fidatzen deno; berak ez duela defendatzeko indarrik asko, etsia, gogatua eta errendatua jarri artio.
‎Badakigu, jakin, ortodoxia filologikoak nekez onets litzakeen jolasak burutu direla bertan, baina argi izan dugu hasieratik Axularri irakurleak areagotzea zela helburua, ez filologiak, ez literaturak, ez euskarak berak ez baitute ezer irabazten liburua, orain arte bezalatsu, altxor eta harribitxien gordailuan bere purutasunean gorderik izatearekin.
‎Raphaël Geminianik Mes Quatre vérités liburuan azaldu zuenez, Anquetilek eta berak ez zuten apenas dopinari buruz hitz egin: " Kontuz ibiltzeko esan nion eta berak lasai egoteko erantzun.
‎Munduko Txapelketak eman zion Anquetili urtea ahogozoz bukatzeko aukera. Izan ere, berak ez zuen irabazi, baina bereak eta bi egin zituen Darrigade lagun minaren mesedetan eta Landetako semeak ortzadar maillota irabazi zuen. Hain justu ere, Anquetilek sekula jantzi ez zuena.
‎Maddik bazekien hori guztiori; azken boladan maizago errepikatzen zizkioten argudio horiek, baina berak ez zeukan heldua izateko presarik ez eta mundua edo bizitza sortzeko premiarik; nahiko zuen bere amets ulertezin horiei interpretazio logiko bat bilatzearekin eta ezuste horretan aurkitu zuen bere burua goiz batean, bere izterrak kolore gorriz margotuak aurkitu zituenean.
‎Kuzkok, bere begi beltz sakonekin dena behatuz, batzuetan pentsatu zuen alboan zituen lagunei gauean bizitakoa azaltzea, baina beraiek ere ez zuten sinetsiko kontatu nahi ziena eta agian hobe horrela, zeren gertatutakoa egia balitz, berak ez zuen berriro bakarrik gaubeilarik egingo herri sorgindu hartan.
‎Kuzkok boterea du bere barnean, txaman bat izan daiteke berak ez jakin arren eta espirituak, herri honetako espirituak, bera erabiltzen ari dira zerbait adierazteko...
‎Etortzen ez bada, haiek irabaziko dute, korapiloa aska dezakeen gizon bakarra da eta. Greziako Gobernuak jakingo balu, Karolides ez litzateke etorriko, berak ez dakielako ekainaren hamabostean zer egongo den jokoan.
2018
‎Hura zuhurra zen oso. Ez zuen egiazko arriskurik hartzen, eta oraindik gogoan dut, mendetan zehar nire begiak maitasun pertsekuzio hartara bihurtuz, basurdeek geldiarazi nindutenean berak ez zuela oso bizkor lasterka egiten, nik berriro jarraitzeko. Berak gidatzen zuen ihesa, gehien komeni zitzaion bidetik joanez beti.
‎MARKELXXXP31 edozein egoeratara moldatzeko programatuta dago, zure lagun izan zitekeen haur baten itxura eta pentsamenduak instalatu dizkiogu, besterik ez. Baina berak ez daki, berak ez daki makina bat denik, berak 15 urteko gaztetxoa dela uste du. Txikito ezizenaz ezaguna gure zientifiko taldearen artean.
‎MARKELXXXP31 edozein egoeratara moldatzeko programatuta dago, zure lagun izan zitekeen haur baten itxura eta pentsamenduak instalatu dizkiogu, besterik ez. Baina berak ez daki, berak ez daki makina bat denik, berak 15 urteko gaztetxoa dela uste du. Txikito ezizenaz ezaguna gure zientifiko taldearen artean.
‎Madalenak, zinez, aurpegi txarra dauka, gelako gehienek igarri dituztelako Leonaren salaketak. Nik, noski, banekien Madalena nire arreba borta zela, baina, berak ez... Horregatik ez du egin intzestozko bekaturik, ezjakinean zegoelako.
‎Trenbidetik irten nintzen errepidea gurutzatuz. Mirakulua izan zen une horretan nigana zuzen zuzen zetorren autobusak ni ez zapaltzea; berak ez zuen zorte bera izan, ordea. Herioren, igitaidun zaharraren, itzal hotza, atzean, hain gertutik sentitzea bizigarria egin zitzaidan; ni hilezkorra nintzelako burutazioa sortu zitzaidan kaskezurrean.
‎Kanpainaren arrakasta dela eta, Suitzako Publizitate Elkarteak Komunikatzailearen Saria eman dio Kasparri. Herritar suitzarrak Berlingo Tageszeitung egunkariari esan dionez, berak ez du ezer Nestleren aurka. Are gehiago, Nespresso kafe makina bat du etxean, baina poztu egingo litzateke iragarkiari esker kafe soroetako langileen baldintzak hobetuko balira.
2019
‎Eta asko goratzen zuten bere gorputza, bizkortasuna eta abar. Baina berak ez zien kasu gehiegirik egiten. Bi haiek Thornton bezain jatorrak eta zakarrak ziren.
‎Beste aldetik bere nagusiarekiko maitasuna, bazirudien egunetik egunera, gero eta sakonagoa zela. Inork ez zuen Bucken lepagainean pisurik jarriko berak ez bazen. Berak esandakoa agindu sakratua zen Buckentzat.
‎Ez du komunikazio arazorik izaten beste hizkuntzen kale eta plazetan. Denak makurtzen zaizkio, berak ez dauka makurtu beharrik.
‎Alizia ez zegoen oso gustura: egia esan, berak ez zuen inoiz Erreginarekin sesiorik izan, baina bazekien edozein momentutan izan zezakeela. " Eta orduan", pentsatu zuen," zer gertatuko ote zait?".
‎Hizketarako ganora galdu zuen. Amyk zerbait esaten bazion, berak ez zuen entzuten. Hamaika aldiz erantzunen bat eman behar bazen, nolabaiteko" bai, bai" esan eta aurrera.
‎Geroxeago hamaikak jo zuten. Baina berak ez zuen entzun ere egin. Geroxeago miauka triste eta ahul bat entzun zen.
‎Bazekien izeba damutua zegoela. Baina berak ez zion begiratuko. Bazekien izebaren begi malkotuak sarritan harengana itzultzen zirela, ustekabean barkatzeko adierazi nahiaz bezala.
‎Eta bere ondoan izeba Polly, barkatzeko eta barkatzeko eskatuaz. Baina berak ez zion hitz hori esaten eta honela hiltzen zen. Ai!
‎Quickek ez zekien zer markatako kotxea zuen Farebrink ek hilketaren garaian. Quick ek Farebrink i esan zion elkarrekin sauna batean egon zirela, eta Farebrinkek erantzun zion berak ez zukeela inoiz aukeratuko sauna batera joatea, saunan arnasarik hartu ezin zuelako. Quick ek ez zekien ezer Farebrink ek izter batean zuen errebolberraren tatuajeaz eta bizkarrean zuen aulki elektrikoaren tatuajeaz (Råstam, 2013).
‎Oroitzapenen inplantatzearen akusazioaren aurrean, defentsiban jarria zegoen Quick en taldea. Stahle k behin eta berriro esan zuen berak ez zuela erabili memoria berreskuratzeko terapiarik eta Säter ko zuzendari medikuak (Susanne Nyberg ek) ere gauza bera esaten zuen, baina Dadermanek ikusi zuen memoria berreskuratzeko terapia eta sendagaiak konbinatu zituztela Sture aitorpen horietara eramateko. Benzodiazepinak erabili zituzten Sture tratatzeko:
‎2009an Råstam ek egindako bisita horietako batean Bergwall ek esan zion berak ez zuela hilketa horietako bat bera ere egin. Hilketak berraztertu ziren eta ikusi zen Kwast prokuradoreak eta Penttinen poliziak hilketen txostenak apaindu egin zituztela, ziren baino koherenteagoak ager zitezen.
‎Nik geunden tabernatik alde egitea nahi nuen eta berak ez. Horixe izan zen eztabaida.
‎Baina berak ez zuen zurekin egon nahi, ezta. Tabernan egon nahi zuen, ezta?
‎Etorkina naizela esaten diet nire lagunei". Gurasoak kotxean bueltatzen diren bitartean berak ez dauka Moldaviara itzultzeko asmorik. Hegazkinez, agian bai.
‎Gorbata baitaramat. Neure buruari esan diodalako, berak ez zaitu inoiz ikusi, dagokizun emakumea topatzen duzunean, gizon bat zarela antzeman behar du berehala: ez du zure musugorriak engainatu behar, ez dute lanari lotu gabeko zure esku leunek izutu behar, ezin da tolesdurarik gabeko zure begirada gardenean galdu.
‎Pétainek ez du egiten berak nahi duena esan zuen Vendressek. Lege horiek, berak ez zituela onartzen, esan omen du, dirudienez.
‎Azkeneko eguna arte, inoiz ez zen eseri. Guk ez genion eskaini, eta berak ez zuen ezer egin, inoiz, etxekotasuntzat har zitekeenik.
2020
‎Liburua zabaltzeko aukeratu nuen pasartean poeta batek" erantzun zuzenak" eskatzen zituen (Henrich Heine). Liburuan, berriz, ikasleen jakin mina asetzeaz arduratzen den andereñoak dio berak ez daukala erantzun biribilik.
‎Borgesek berak ez zuen batere trabarik izan bere iritzi kontserbadoreak plazaratzeko (euskaldunez zeukan irudi ezkorra ere ezaguna da...), baina liburuei buruz mintzatzen zenean ez zuen aurreiritzirik maite; aitzitik, hitzaurrearen partez epilogoa izaten zen berarentzat premiazkoa. Hau da, testuak irakurri ondoren egileari zerbait gehitzeko aukera utzi behar zaiola pentsatzen zuen, ez liburuaren hasieran, ordea.
‎Adibidez, adin diferentzia handiagoa zen hogeita lau urte besterik ez Frantziako presidentearen eta lehenengo andrearen artean. Bestalde, Elenak ez zekien, Aritzez maiteminduta zegoela onartzen zuen arren, halako lurrikara bat jasateko prest egongo litzatekeen, berak ez zuelako Koldorekin apurtzeko inolako asmorik, edo horretara mugitzen zuen inolako indarrik, Brigitteren kasuan agian gertatu zen bezala. Eta, azkenik, kontua publiko egitekotan ez zekien fakultatean jarraitzeko adorerik izango zuen, hots, lotsaizunak ez zuen lana uztera behartuko; Brigitte Trogneuxek, ordea, eskola erlijioso hartan irakasten jarraitu zuen aferaren ondoren ere...
‎Eta hori guztia Olgak ote daki? Ziur berak ez duela zatiren bat asmatu?
‎Eta bizilagunak txirrina jo du, etxean guretzako telefono dei bat jaso duela esateko. Eta amonari dirua eskatu diogu kilo bat gerezi erosteko eta ezetz, berak ez duela dirua koltxoitik aterako, dendara joateko, fidantzan emango digute eta. Eta azken gerezia jan dugunean mundua behetik gora ikusi dugu, handia oso, lau hankatan gabiltzalako, gero eta mantsoago, denak erraldoiak dira inguruan, apenas ezagutzen ditugun, gero inor ez, eta konturatu orduko zulo batean sartu gara.
‎Solek gustura entzuten ditu Lolaren kontuak, baina berak ez daki zer konta diezaiokeen. Ez dio esan nahi txikitatik, Lutxanatik alde egin zuenetik, ez duela ezer jakin ez amaz ezta aitaz ere.
‎Egiak ez zion kalterik ekarriko, eta gezur batek, berriz, dena honda zezakeen. Gainera, berak ez zekien gauza handirik, jakin ere. Alegia, hegoaldeko ur libreetan ibili zirela ehizan, eta laino itxia etorri zenean, mugako marra pasa zutela konturatu gabe.
‎Hori, noski, bizirik lurpean sartzea bezalatsu zen. Horretaz gain, berak ez zuen ihes egiteko esperantzarik, baina Mary Thomasen zeuden hogeita bi lagunek bazuten ihesbiderik. Eragozpen bakarra soka lodia zen, bi ontziak lotzen zituen soka hura.
‎Negu guzti haietako bakardadearen ondoren kontu eske. Eta berak ez zeukan zer esanik. Erantzunik ez.
‎Halere, ez zeukan inora joateko gogorik eta are gutxiago hiru eguneko bidaia eskatzen zuen Biratnagar hiriraino bidaiatzeko. Klasea galdu zuen astebetez, eta berak ez zuen klase egun bakarra ere galdu nahi izaten. Hain ondo pasatzen zuen han!!!
‎Pathiri zuzendutako hitzak bukatu eta maldizioka hasi zen Sangye. Iluntzeko lurrikaran salbu mantendu zituen Himalaiako Pattibharak berak ez zuen nahi bere seme alabak lautadara irten zitezen. Beste besarkada mota bat zeukan eurentzat prest, oraingoan limbuni jendeek prestatuko greba luze baten bidez.
‎Iraillekoak berak ez azkar, baiña bai azkarkixeago.
‎Beste edozeinek ihes egingo zuen daramatzan altxor ikaragarriekin. Baina berak ez, ez da gauza hori egiteko. Gehiegi maite nau.
2021
‎Hortaz, badakit nik ederto zelan jokatu behar dudan nire aldetik; nik ere ezer gertatu ez balitz bezala. Badirudi dena esanda dagoela, nik erabaki bat hartu nuen, nire motiboak nituen, berak ez ditu konpartitzen, barru barruraino zauritzen naute berarengan dudan konfiantza falta agerian utzi baitute, baina, ez dio ezer egin, hori izan da nire jokabidea naizen bezala naizelako, berak bazekien, nirekin ezkondu aurretik, oso neska berezia nintzela, bitxi samarra, horrexegatik ere maitemindu omen zen. Gainera, berak ere baditu hamaika gauza kontatu ez dizkidanak, ziur nago, eta badakidalakoan dagoela ere bai.
‎Gehienetan ere nire nebak ez du apenas hitz egiten, ez du gustuko derrigorrezko hitzak ez baldin badira, nire neba begiratuez erantzuten ohitu da, eta zer edo zer esateko beharra baldin badu ezin nabariago zaio ondoeza aldartean, esan beharrekoa ahalik eta lasterren esaten saiatzen da eta askotan totelka edo marmarka egiteari eusten dio. Nire neba gaixoak isilean egon nahiago du, maite duten gizakiok inguratuta egon arren, aski du begi keinu xumeez erantzuteko, eta, orain bezala, Luzaroraino lagunduko nauen galdetzen diodala, purrustada batez bakarrik erantzun eta bere etxeko egongelatik alde egiten baldin badu ere, bere emazteak berak ez haserretzeko eskatuko dit, nik ondotxo dakidanez, Jaime hitz gutxiko gizona dela gogoratuz, hau da, bioi komeni zaigun aitzakia borobila anaia eta senarraren uzkurkeria nola edo hala zuritzeko, biok ere egiazko zioa ondo baino hobeto dakigu-eta.
‎Ederto, bertan egongo naiz, ziur asko, nire jaioterri ez hain maitean baina bai maitatuan. Baina, jakina, ez nion halakorik esan, berak ez zuen zergatik jakin behar Luzarorekin nuen lotura berezia eta mingarriaren ezer, berak domina bat eman behar zidan bertan jaioa izanda ia mundu osoko egunkari gehienetan agertu nintzelako. Telefonoa eskegi eta segituan nire nebarengana jo nuen.
‎Ez zen bere betebeharra, bera zinegotzi hutsa zen, portuko gauzez arduratzen zena bakar bakarrik, eta jakina, sekula ez politikaz. Bai, horixe esan zion nire nebari Udaleko jarreraz galdezka joan zitzaionean, berak ez zuela politikaz ezer jakin nahi, ez zuela ezer ulertzen, portuko gorabeherez baino bakar bakarrik, eta horregatik Alderdian sartuta zegoen, horregatik ere bakar bakarrik, bai zera!, portuko arazoak konpontzeko urtetan portuzaina izan eta gero. Luzaron, Euskal Herri osoan, gertatzen zenaz iritzirik ematekotan Alderdiak esaten zuenera jo beharrean zegoen nahitaez, bai gizon agindu esaten zuen guztiarekin bat baitzetorren, ez zion ardura, garai hartan nire nebak leporatu bezala, Alderdiak ezer argirik esaten ez baldin bazuen, Alderdiko baten batek ere erailketak eta atxiloketak parekatzen baldin bazituen, Alderdikoa izanda motibo franko izan behar zuen antzeko zerbait esateko, eta gure aitaren adiskideak nire nebari berriro erantzuten zion, udalean zeudenetariko erantzunik emateko gertu zen bakar bakarra zenez gero, politika ez zela bere benetako ardura, portuko nondik norakoak baino soil soilik.
‎Ni etxeko norbaitekin topatzeko beldurrak nago. Mâredek irribarretsu begiratzen dit, berak ez du halako ardurarik bere ama etxetik inoiz irteten ez baita, gehiena jota etxe azpiko harategi islamikoraino, berak dakien hizkuntza bakarraz barra barra egin dezakeen aldetik. Nire kasuan, ordea, ez dut ama edo arrebak ustekabean harrapatuta izateko beldurrik soil soilik, badaude hor zehar nire lehengusu Hâkim jakintsua bere supermerkatu txatxar eta zantarretik edonoiz irten litekeena, eguerdian etxean bazkaltzeko ikastolatik datorren irakasleren bat edo, edota jeneralean nire ama eta arreba ezagun dituen edonor; biak gazteleraz polito modaltzen dira-eta.
‎Hasiera batean dei haiek egin izana gogoratzen ez zuela esan zuen, dei ugari egin eta jasotzen dituen pertsona bat zelako. Baina, gogora ekarri zizkiotenez, Mari Gilbertek esaten zuena berak ez zuela inoiz esan mantendu zuen. Shannanen bila ari ziren lagun batzuek Alex Diazek eta Michael Pakek eskatu ziotelako deitu zuela adierazi zuen, Oak Beacheko bizilagunen elkartearen izenean haren familiari babesa eskaintzeko.
‎Alfak Manuren jokaera eta egoera hausnartu zuen. Ikertzaileak familia zaintzapean zuen foruzainen laguntzaz, baina berak ez zuen ezer berezirik egiten. Behin baino gehiagotan saihestu zituen saiakerak, oinarrizko betiko neurriak hartuta, baina ezin izanen zuen deus egin ongi prestatutako segada baten aurka.
‎...k elizan jende anitz zegoela eta mutilak bi zerbitzari on zituela lagun, ahalik eta adeitsuenik mintzatzera behartu zen, erranez ez zuela zalantzarik egia zioela eta gizon zintzoegitzat zeukala munduko nehori buruz gaizki erranka aritzeko, eta are gutiago berari buruz, hainbertzeko estimuan baitzuen; baina senarrak zurrumurruak entzun omen zituen, eta arren galdatzen ziola haren aitzinean errateko berak ez zuela deus erran eta ez sinesteko deus. Mutila gogo onez izan zen akort horretan; eta haren ostatalekura laguntzeko asmoz, besotik heldu zion; emakumeak, ordea, erran zion ez zela gauza ona izanen berarekin joatea, senarrak uste izanen baitzuen emazteak erranarazi zizkiola hitz horiek; eta mutilaren zerbitzarietarik bati jantziko mahukatik heldu, eta erran zion:
‎Floridek, ohartu zelarik otoitzek, arrazoiak eta malkoek ez zutela deus balio, eta gizonak bere desira gaiztoan jarraitzen zuela hain modu krudelean, non berak ez baitzuen indarrik hari gogor egiteko, bere bizitza galtzeak bezainbateko beldurra ematen zion sokorriaren bila jo zuen, eta, boz triste eta urrikalgarri batez, amari dei egin zion, ahalik eta gorakienik. Ama, alabak halako ahots batez deitzen zuela entzutean, beldur izugarri batek hartu zuen egiaz gertatzen ari zenaz, eta ahalik eta lasterrena joan zen jantzilekura.
‎Sinesten dut irudimentsuagoak izango garela, gure pentsamenduak argiagoak izango direla, naturalagoak eta etereoagoak, gure zerua bezala; gure jakintza sakonagoa eta zabalagoa, gure lautaden antzera; gure adimena, oro har, eskala handiago batekoa izango dela, gure trumoi eta tximisten, gure ibai eta mendi eta basoen antzera; are, gure bihotzak bat etorriko direla gure barrualdeko itsasoekin, zabaleran, sakontasunean eta handitasunean. Apika, bidaiariari gure aurpegietan beretan agertuko zaio zerbait, berak ez jakin zer, laeta eta glabra ri lotua, alaia eta lasaia. Bestela, zer helbururekin egiten du bira munduak, eta zergatik aurkitu zen Amerika?
‎da; indarrak berak ez othe zaizkion ttipitu. Ez diogu eskerrik, ez delakotz gai.
‎baina berak ez dio berori inori ukatzen.
‎Ez portatu hain zakarki, berak ez dik errurik eta.
‎Tamalez, ezin izan ditut hitz egokiak topatu, bistan dago ez naizela aparteko hizlaria ez badin bada lelokeriak botatzeko, esandako apurra arineketan izan dela, ez zegoela nire aldetik inoren jokabidea zuritzeko asmorik. Eta hala eta guztiz ere, ergela esan dit, hamaika aldiz gogoz eta bihotzez maitatu izan dudan emakumeak iraindu ez ezik, nik, inola ere laguntzen eta gainera biziki eta berak ez dakien motibo zehatz askorengatik gaitzesten dudan zerbaiten errudun sentiarazi egin nau. Eta ez da bidezkoa, berak ez du inor epaitzeko eskubiderik, are gutxiago bene benetan ezagutzen ez duen norbait, maitatzen hasi den norbait.
‎Eta hala eta guztiz ere, ergela esan dit, hamaika aldiz gogoz eta bihotzez maitatu izan dudan emakumeak iraindu ez ezik, nik, inola ere laguntzen eta gainera biziki eta berak ez dakien motibo zehatz askorengatik gaitzesten dudan zerbaiten errudun sentiarazi egin nau. Eta ez da bidezkoa, berak ez du inor epaitzeko eskubiderik, are gutxiago bene benetan ezagutzen ez duen norbait, maitatzen hasi den norbait. Jakin beharrean nago bere jokaera uzkur eta zakar honen zergatia.
‎Hasia naiz atsekabetzen. Honaino iritsita nola ez aitortu neure buruari sarri askotan esan ohi diodana, nire buruari harrika egiten diodala halabeharrez, badagoela motibo bat bezeroa nagusiarengana joan dadin kexatzeko asmoz, saldu beharrean uxatu gura ninduela ematen zuen, horra hor berriro neure etorkizuna kolokan, ezin diet osabak egiten dizkidan mesede guztiei muzin egin, berak ez ninduen inondik ere onartu behar bere inmobiliarian lan egiteko, egia esan, bazituen aldez aurretik gura eta behar adina saltzaile, eta guzti guztiak Kike kaskailua bezain azkarrak eta batez ere emankorrak.
‎Kostata, baina ni ere konturatu nintzen, azken azkenean, neure borroka kideen egoskorkeria ideologikoaz edota itsukeria moralaz, horregatik gaur egun aspaldi sinesten eta defenditzen nuen gehienaren aurka nago, horregatik ere politikaren joku zikinari muzin egiten diot, ez dudalako inolako gogorik berriro barreneraino hanka sartzeko, behinola erabat okertu bezala, eta Laurari ondoko hau sekula aitortuko ez diodan arren, honezkero nahikotxo kontatu egin diodalakoan, nire etorkizuna kolokan eta batez ere maite ditudan gurasoak zein semea ere ozta ozta oinazera bidean jarri egin nituelako. Hau guztia horrela izanda, eta beharbada berak ez dakiena ere, inola ere jakin ez lezakeena, niri dagokidanez inoiz jakingo ez duena, orain naiz ni atsekabetzen dena, Lauraren jokabidea gehiegizkotzat jotzen dut, berak ere orduko borroketan parte hartu edo zerikusirik benetan izan balu bezala, hau da, bere adinaren arabera ez dagokion benetako edo mamizko ezagumendurik balu bezala, hau guztiaz aparte bizi izan balitz bezala. Galdetzekotan nago, jada apurtxo bat aztoraturik, sumindurik, ea ETAren bortizkeria errotik gaitzesteko nik baino motibo gehiago duela uste duen.
‎Gizonik indartsuenak adore baga geldituten ei ziran lamiñak ikustean bakarrik, eta ez ei zan iñor azartuten euren kontra ill edo bizi iokatutera. Erri askotako ienteak, goseak, egarriak eta bildurrak amaitu bear ei zituan.Bein baten etorri zan Euskal Errira kanpotar on bat, eliz-gizona edo olangoa, paparretik bera kurutze eder bat ebala; eta kanpotar orrek esan ei eban berak ez eukala lamiñen bildurrik, eta kurutzearen izenean kenduko zituala lamiñok gure lurretatik. Iñok ez ei eutsan siñistu, baiña alan bere, gizona ikusi ebenean ain ausardi andikoa, danak gura ei eben euren etxera eroan.
‎Horretan, gonbidatuetako batek ohartarazi zuen berak ez zuela inoiz topatu sentimenduak bortizki ukitzen zizkion egoera batean modu berezian agertzeko gauza ez zen emakumerik. " Ausarkeriarako gure aldean duten gailentasun edo horrexek egiten ditu gizadiaren erdirik interesgarriena" bukatu zuen esanez.
2022
‎Berdin gertatu zen Asier Mexikora joan zenean hango familiarteko batzuk ikustera. Inoiz ikusi gabeak zituen; orduan ez bazituen ikusten betiko joango ziren, eta hori berak ez zuen nahi. Orduan ere Aimarrek eraman zuen aireportura, eta bueltan bere bila joan ere bai.
‎SCHRÖDINGERREN KATUA bestelakoa da. Jaiotzean berak ez daki ezer, bere buruaz. Hil ondoren bezala.
‎Oker ez bahago Ambaton igo duk, Bañosera ordubete luze falta zela artean. Egunonik ere ez dik esan andreak, heuk ere ez (badakik askotan ez dela antipatia edo zakarkeria kontua, arrotz itxura ikusi eta ausartu ere ez baitira egiten batzuk ezer esatera, ingelesez erantzungo diealakoan edo; baina tira, berak ez dik ezer esan eta heuk sakelakoari begira jarraitu duk). Bazkari legea egiten ari zuan igo denean, eta jaten segitu dik kilometro batzuk egin bitartean.
‎Jakina, plataforma birakari batek ontziaren luzera osoa zeharkatzen zuen, baina bertatik bere kabinara oinez joatea espero zen. Kabina batzuk beste batzuk baino hobeak ziren, eta berak ez zuen onena lortu.
‎Printzesa hori, damaren nagusi anderea zena, arras estonaturik gelditu zen ele haiek entzunik, eta segurtatu zuen senarra oso oker zebilela susmo txarra harturik halako emazte onaz, zeinari sekula ez baitzion ezagutu bertutea eta onestasuna baizik. Nolanahi ere, senarraren autoritateagatik eta harrabots deitoragarri hura iraungi zedin, denbora batez urruntzeko aholkatu zion, segurtatuz berak ez zituela halako zorakeria eta susmoak sinesten batere. Zalduna eta dama, elkarrekin baitziren printzesarekin, biziki kontent gelditu ziren andere haren aldetik zuten iritzi onarekin.
‎Eta senarrak galdegin ziolarik zergatik zegoen horrela, erran zion beldur zela haserre izanen ote zen berarekin, zaldun batekin irakurtzen ari zela kausitu zuelako. Senarrak ihardetsi zion berak ez ziola nehoiz debekatu gizonekin solastatzea, eta ez zitzaiola gaizki iduritu han eleketan egotea, baina bai bere aitzinean ihes egitea, zerbait gaitzesgarria egin izan balu bezala; eta ihes egite horrek berak pentsarazten ziola zaldun hartaz amoros zela. Hortaz, debekatu egin zion harekin mintzatzea berriz, jendaurrean nahiz bakarka, eta segurtatu zion hala egiten zuen lehen aldian pietaterik eta urrikalmendurik gabe hilen zuela.
‎Ihauteri egun batean, maskaraturik zebilela, hirian zen damarik prestu eta ederrenetako bat atera zuen dantzara; eta, oboeek eten bat egin zutenean, ez zuen huts egin hari amodiozko hitzak egiterakoan, zeinak hobeki egiten baitzituen bertze nehork baino. Baina damak, ez baitzen gibelera gelditzekoa erantzuten, aitzinera egin zezan galarazi eta geldiarazi egin zuen bat batean, segurtatuz berak ez zuela nehoiz bere senarra ez bertze nehor, eta ez zezala neholako esperantzarik izan. Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte.
‎Partitzeko tenorea heldu zitzaion, bada, eta, senarrari adio erran eta gero, hura loak hartu baitzuen, damari agur erratera jin zen, begiak malkotan hark zion amodio onestagatik, zeinagatik bere pasioa pairaezin egiten baitzitzaion, eta, hura aitortzera ez menturatzeagatik, ia trenputxarturik erori zen adio erratean, halako izerdi guzizko batez, non ez baitziren begiak soilik malkotan zituenak ezpada gorputz osoa. Eta horrela, hitzik egin gabe partitu zen, eta dama arras estonaturik gelditu zen; izan ere, berak ez zuen sekula ikusi hartarainoko dolu zeinurik. Zernahi gisaz, ez zen deusetan aldatu gizonaz zuen iritzi ona, eta otoitzez eta orazioz lagundu zuen.
‎Nik zure ondoan egon nahi dut. Erregek bazekien onartu behar zuela, bertzela hark ez zuela bakean utziko eta berak ez zuela bakerik izango.
‎Marka horiek erregistratzen dituen inor ez badago ere. Edo beharbada bai, hori ere erregistratzen da zabortegian, baina berak ez du inoiz horren berririk izan. Bonba euria egin duen zabortegiaren aldera abiatu behar du azkar.
‎Itzartzean, jabetzen zen, sekula ez zuela otsorik hil, ez eta hilko ere. Otsoak hilak zizkion hainbat ardi urteetan zehar, baina berak ez zuen erdietsi otsoa harrapatzerik sekula.
‎Hala, intimitate hasberri hartan Santxak jakin nahi izan zuen irteera haren arrazoia, berak ez baitzekien xuxen.
‎Beso ariketak egin ondoren zerbait bazkaldu zuen eta gelara erretiratu zen atseden hartzeko aitzakiaz. Bero handi harekin denek egiten zuten lo kuluxka, baina berak ez zuen logalerik. Pentsatzen gelditu zen.
‎Ez ziren lur asko, baina honek erakutsi zuen kondea eskuzabala zela. Azenarik eskertu zion eskaini ziona, egin zion ohorea, berak ez zuela ordurarte ulertu garbi utziz. Kondeak ere eskertu zizkion al Mutanabiren poemak eta zientzia liburuak oparitu izana eta bere laguntasuna eskaini zion.
‎Aharrausi egin zuen berriz. Gizonak gehiago jakiteko irrikan zegoela iduri zuen, eta berak ez zuen gehiagorik kontatu nahi, beraz, begiak goititu eta ugandarra zetorrela ikusi zuenean, arindua hartu zuen.
‎Elena konturatu zen berak ez zuela bere bizitza pertsonalaz edo lanaz hitz egin, ezta Benitok bereaz ere. Hobe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia