2015
|
|
...n ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak erabiliz, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak
|
berak
ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik ez badu ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
|
|
7 Ez dakit diodan honetan ongi ari naizen, entzun badut ere, ez baitakit hartaz ongi oroitzen naizen. Moisesek
|
berak
ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko.... Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek ezin dituela ulertu haren handitasunak.
|
|
Oi Jainkoaren handitasuna, eta nola irteten den hemendik arima bat, Jainkoaren handitasunean pixka bat sartua eta Harekin guztiz bat egina egon ondoren; nire iritziz, ordu erdira ere iristen ez den tartean! Benetan diotsuet arimak
|
berak
ere ez duela ezagutzen bere burua; izan ere, begira zer alde dagoen har itsusi batetik tximeletatxo zuri batera; bada, hemen ere alde bera dago. Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan.
|
|
Has gaitezen, bada, ikusten nola jokatzen duen Senarrak berarekin eta nola oso osoan beraren Senar izan aurretik bere desira gartsua sartzen dion bihotzean, hain modu finez, non arimak
|
berak
ere ez baititu ulertzen; horrela, nik ere ez dut asmatuko aditzera ematen ulertzeko eran, hortik igaro denak ulertzeko eran baizik; izan ere, arimaren barru barrutik datozen bultzada hain fin eta meheak izanik, ez dakit ongi letorkiokeen zer konparazio jarri.
|
|
Horretarako, esan dudanez? guk ez dugu parterik; eta askotan desorduan desira bat dator nondik nora mugitzen den ez dakidana, eta desira honetatik, bat batean arima osora sartzen denetik, hainbestean hasten da nekatzen, bere buruaren eta sorkari guztien oso gain igotzeraino, eta Jainkoak gauza guztietatik hain ezartzen du husturik, non, ahaleginak ahalegin, iruditzen baitzaio lurrean ez dela ezer lagun egingo dionik, eta
|
berak
ere ez luke nahi, bakardade hartan hiltzea baizik. Berari hitz egiteak eta berak hitz egiteko ahaleginak egiteak, gutxi balio du; haren espiritua, ahaleginak ahalegin, ez baita aldentzen bakardade hartatik.
|
|
Berorren aitatasunak dio paper horien artean Peraltaren gutuna bidali zuela, baina ez iritsi. Aita Marianoren bidez zetorrena ez didate eman, eta
|
berak
ere ez dit letrarik idazten. Aspaldi batean ez dit idatzi.
|
|
Begira, ene aita, oso beharrezkoa baita. Lizentziadunak
|
berak
ere ez zuen nahi izaten nik berarekin halako etxekotasunik izatea; izan ere, guztia on ona bada ere, ontasun hauetatik juzgu txar ugari sortzen da maleziatsuen artean, batez ere leku txikitxo horietan, eta baita gainerako guztietan ere.
|
|
2 Ene aita Padillaz ez didate ezer esaten eta sentitzen dut;
|
berak
ere ez dit idazten; osasunez ongi izatea nahiko nuke, berorren agurgarritasunari kargu egiteko. Aita Baltasarrek joan beharra duenez gero, gure Jaunak nahi beza berorren agurgarritasunak laster batean osasuna izatea.
|
|
Simeon zintzoak ere ez zuen ikusten Haur aintzatsu gaixo bat baino besterik; Hura biltzen zuten oihalak eta Harekin prozesioan hain jende gutxi zihoala ikusirik, errazago har zitekeen jende txiroaren semetzat zeruko Aitaren semetzat baino; baina Haurrak berak eman zion aditzera. Eta horrela ulertzen du arimak ere hemen, horrelako argitasunez ez bada ere; izan ere,
|
berak
ere ez du ulertzen nola ulertzen duen, baina bere burua erreinuan ikusten duenez gero, behintzat berari eman behar zaion Erregearen ondoan, arima bera begirunez dagoela dirudi gehiago eskatzen ausartzen ez dela. Barru eta kanpo moteltzearen antzekoa da, eta azaleko gizonak (gorputzak, diot, hobeki uler dezazuen) ez luke nahi zirkinik egiterik ere, ia bidearen amaierara iritsi denak bezala atseden hartu baizik, bideari hobeki ekiteko, han horretarako indarrak bikoizten baitzaizkio.
|
|
5 Orain, bada, zeruetako erreinuan den on handia, beste batzuekin batera, uste dut nik, lurreko ezeren ardurarik ez izatean dago, beren baitan baretasuna eta aintza izatean baizik, guztiak alai egoteaz alaitzean, betiko bakean, beren baitan zorion handia izatean, guztiek Jauna santutzen eta goresten dutela eta haren izena bedeinkatzen dutela eta inork ez duela iraintzen jakitetik datorkiena. Guztiek maitatzen dute, eta arimak
|
berak
ere ez daki Hura maitatu baino besterik egiten, eta luke Hura maitatzeari utzi, ezagutzen duelako. Eta horrela maitatuko genuke hemen ere, hain perfekzio handiz eta beti era berean ez bada ere; dena dela, ezagutuko bagenu, ez genuke maitatzen dugunez maitatuko, guztiz beste era batera baizik.
|