Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2017
‎Detaile txikiak izan arren badute beren garrantzia. Afaltzeko, aitonak berak egindako janari bereziak (txinatarrak edota errusiarrak jaten dituzten platerak) jartzen dizkit. Aitona oso sukaldari ona da eta gainera maitasunez egiten dit dena niri.
‎Nire sekretua da... eta lagun errementari batena noski. Nik ematen dizkiot ideiak eta berak egiten ditu burdinazko piezak. Nire benetako zaletasuna hau da:
‎Ziur nago interesatuko zaizkizula: Balezta zoragarria eta gerla makinen plano harrigarriak berak eginak.
‎Beste batzuek asmatu bazuten ere, berak egin zuen ezagun guztia ETA da leloa. Euskal Herrira etortzen zen bakoitzean 20 etxetako ateak botatzen zituen Poliziak.
‎Halaber, hura da aberats eta boteretsu, zeren zerua eta lurra, zeruko eta lurreko gauza guztiekin, bereak, berak eginak eta bere eskuko baititu: Domini est terra et plenitudo eius (Sal 23:1).
‎Hauek dira Jainkoaren mirakuluak, Jainkoak berak egin zitzakeenak eta ez bestek. Eta egin zituen jende haien alde, zeren haiek herstura haietan zirenean, bere esperantza guztia, konfiantza handirekin, Jainkoa baitan ipini baitzuten.
‎Eta bihi hura gordetzen du lurrean barrena, berak egindako ganbaretan eta bihitegietan. Eta hain da zuhur eta goaitatu ezen, kanpoan deus ezin izanez bere bilduetara bildu behar duenean, lehenik hozitu behar duen burutik hasten baitzaio bihiari, zeren, bestela, sor liteke bihi hura, buztan liteke, belar bihur liteke eta gero, handik aurrera, alferlan gerta lekioke bere lehengo zuhurtzia guztia.
‎Beraz, honelatan, kontzientziak berak egiten dizkigun erantzukiengatik, eta etxean barrena bekatuaren kerik, itaxurik eta liskarrik ez izateagatik ere, behar dugu egun beretik, geroko begira egon gabe, geure kontzientziatik zer ere nota, falta eta narrio baitugu kentzen saiatu; eta halatan, bakean eta soseguan egon, jarri eta pausatu.
‎Guztiok nahi dugu salbatu, guztiok nahi dugu joan paradisura eta guztiok dugu esperantza. Baina esperantza hutsala, alferra eta, irudiz, probetxu gutxikoa du, deskarguak egiteko dituelarik eta berak egin ditzakeelarik, egin gabe ondokoetara uzten dituenak.
‎Euskadiko Arraun Federazioaren araudia jarraituz, gizonen distantzia berak egin zituzten emakumeek hasierako lehia ofizialetan; hau da, 3 itsas milia, hiru ziaboga eta lau luzerekin. Hala ikus daiteke 2009ko Euskadiko Traineru Txapelketako eta 2010eko Gipuzkoako Traineru Txapelketako emaitzetan.
‎Etxerako itzulera errepide berberetik egiten dut egunero. Ni gabe ere, autoak berak egin lezakeela pentsatzen dut askotan. Batzuetan, etxera iristean, ez dut gogoratu ere egiten nondik pasa naizen, bidean ezkerrean dagoen zuhaitza, hainbeste gustatzen zaidana, ikusi gabe ere pasa bainaiz.
‎Margit izeneko emakume adineko batek janaria ekarri zidan; ostalariak ez ninduen bakean utzi. Pixka batez bakarrik egon nahi nuenez, zeregin bat asmatu nuen berak egin zezan. Motozikleta bat zuen, eta hurrengo goizean egunkari bila bidali nuen.
‎Aparteko antzezlea izango zatekeen. Beharbada, bezperan berak egin zuen Lord Alloarena, edo agian ez. Ez zitzaidan axola.
2018
‎Zer izango litzateke kontsumitzaileen legea bera betearazteko neurriak jarriko balituzte? Edo administrazioak berak egiten dituen kontratazioetan enpresei hizkuntza exigentziak jarriko balizkie beti?
‎Tira, behin gonbidapena onartuta, Patxik berak egindako ekarpenak sortutako hausnarketetatik hasi da. Bi sentimendu kontrajarri.
‎Hori bai, arreba alarguna eta bere familia laguntzeko prest zegoen. Huraxe izango zen hortik aurrera, berak egiten jakin ez zuen familia. Gogoetari emana zegoela, soinu handi bat sumatu zuen bere gainean.
‎Walden laku ertzeko maldatxo baten gainean bi urte eta bi hilabetez bizi zen Thoreau, berak egindako etxetxoan, nahiz eta batzuetan gurasoen eta lagunen etxean afaldu.
2019
‎Agian berak egin ez zuelako da,
‎Hori lotsagabea esaten du batek. Beharbada berak egindako okerra ondo ote dagoen begiradatxo bat ematera etorriko zen. Beharbada, hemen inor ez zegoela usteko zuen.
‎Terapia saioetan Bergwallek esan zuen berak egindako hilketa baten (Johan Asplund ena) oroitzapenak berreskuratzen ari zela. Aitortza hori egitean, barne herstura handia agertu zuen.
‎Hilketa horren berri TV3 ko Efterlyst (Wanted) programaren bidez jaso zuen Sturek, 1995eko maiatzaren 17an (Råstam, 2013). Hilketa hori berak egina zela esan zion Sturek Christianson i, urte horretako uztailean.
‎Handiturik dauzkadan bernek esertzera behartu naute oinetakoak kentzeko. Ntabonak berak eginiko ukendua ekarri dit. Oinetan ere emateko esan dit.
‎Aitak balioa eman dio Angelak berak egin izana apustua: " Berak erabakitzea izan zen onena.
‎Izugarria da. Bizikleta.com kin joaten nintzenean, elie mailako txirrindulari bat zegoen, eta, aldi berean, mekaniko lanak ere berak egiten zituen. Bi mekaniko taldearentzat izatea gauza bikaina da.
2020
‎Jon Etxebarria Txontxek begirada ezin ederragoan eskaini digu berak egindako bidaiaren berri. Barrutik kanpora, eta bueltan berriro ere abiaburura.
‎...eratura aztertzaile eta iritzi emaile gisa baino ezagunago ezker abertzaleko politikari gisa izan den gasteiztarrak bi urte Espainiako espetxeetan egindakoa da erakunde armatuan integratua egotearen akusaziopean, nahiz akusazio hori gezurra izan, eta aipatutako liburuaren zati handi bat literaturak euskal gizartean etorkizunari begira bete dezakeen zereginak hartzen badu ere, idatzi honetan soilik berak egindako autokritikari erreparatuko diot, Sarrionaindiaren autokritikaren ildoan kokaturik berea, euskal herritar guztion bizikidetzarako ekarpen ona delako ustean.
‎Abandonatutako etxearen itxura aldaketa ikusiko lukeen edozein behatzailek galdera berak egingo lituzke: Nork erosi zuen?
‎Hala ere, egon bada nire aitak aurre egin ezin dion mehatxu bat: bere emazteak berak egindakoa ustekabean.
‎Handik bi urtetara, hizkuntzalari bera azaldu zen bere zaldi gainean Mixel Kurutxet en bordan. Poz pozik zetorren eta sakelatik berak egindako karta atereaz, artzainari eman zion, bi urte lehenago emandako laguntza baliosa bihotz bihotzez eskertuz.
‎Hansen kapitainak metxari su eman eta bertako baten gerripekoaren atzeari zintzilikatu zuenean, azken honi izuaren izuz, gerripekoa kentzea ahaztu zitzaion. Korrika abiatu zen, atzetik metxa txinpartaka eta zihiztaka zeramalarik, lagunen artean sekulako larritasuna sortuaz, eta berak egiten zuen salto bakoitzean, lagunak sare gainetik beren burua uretara botatzen zuten. Bertie izuturik zegoen.
‎Han ez zegoen inor. Sukaldean argia ikusi zuen eta kapitainaren semea izango zela pentsatu zuen, kafea prestatzen, berak egiten baitzuen ainguraren guardia. Alf brankako gaztelura joan zen.
‎Bai, berak egin dezala nahi duena. Noiz ikusiko dut, teniente jauna?
‎Mendeku gogorra emango du. Eta koronelak berak egin al zuen?
‎Zer egin behar zuen mundu guztiak aberats izatera iristeko? Kazetariek normalean ez zioten horrelako galderarik egiten, Egurrola leku txarrean ez jartzeko agindua baitzekarten, honek publizitate espazio zabalak erosten baitzituen hedabideetan; baina baten batek halako zerbait galdetu balio," lan egitea" eta" arriskuak hartzea" erantzungo zukeen Endika Egurrolak, berak egin zuen bezala. Egurrolak ez zuen sekula esango berari inork ez ziola ezer oparitu, beste aberats batzuen lelo irrigarria, soberan baitzekien aitarengandik ondare garrantzitsu bat jaso zuela eta jendeak bazekiela, baina beti azpimarratuko zuen lan eskerga egin zuela Roaming bere enpresa sortu eta aurrera ateratzeko.
2021
‎Hurrengo bide elkarketan gure atzetik arituz egiaztatuko duzue. Joxek berak egingo zuela erran zuen ahopeka, bide hartatik jarraitu zuenean.
‎Manuk pentsatu zuen arratsaldean bertan Gorka eta Lorentxori galdetuko ziela segizioa egin ahal zuten. Bestela berak egin zuen, baina nahiago zuen jarraipena gazte haiek egitea, bera giro hartan nabarmen ez geratzeko. Handik gutxira Gabriela eta Felix agurtu eta etxera joan zen atseden pixka bat hartzera.
‎Interneten bidezko negozio ilun hartan jatorria topatzeko, Jakerrek berak egingo zuen bilaketa. Ez zen erraza izango estrategia apropos bat aurkitzea.
‎Ederto asmatu duk Arrano. Mutilok ikas ezazue dena ongi miatzen berak egin duen bezala. Hortaz aparte...
‎Berehala bitartekariaren laguntzaz galdera batzuk zuzendu zizkion Zawik. Lehenengoa, ordea, Zawik berak egin zion zuzenean erromantzez, baina azentu hura, doinua hain zen berezia eta arrotza, ezen ez baitzion tutik ere ulertu eta Azenarik ederki erakutsi zion aurpegi eta jarrera bidez. Handik aurrera bitartekariari arabieratik latinera itzultzeko agindu zion, galdetzeari berriro ekinez.
‎Azkenean, ezinezko amodio horrek bultzaturik eta bere lagun baten aholkuei jarraiki, herrira etorri den mediku berriarengana joan zunan. Honek, berak egiten dituen pilula batzuk eman zizkionan eta lau hilabetetan miraria egin dun. Orain Beñardorekin ateratzen hasi dun eta dagoenekoz ezkontzaren eguna finkatua zaukaten.
‎Oraingo neska mutilak, berrogei urterekin ezkontzen dira eta berrogeita bost urterekin enkargatzen dute lehen seme alaba Hego Amerikan. Guk denok barre eta algara handiz erantzun genion arren, berak egindako enbidoak denoi bihotzean zimikoa egin zigun. Neronek gazte ikusten nuen nire burua oraindik, hogeita hamabost urte bakar bakarrik, baina orain ispiluak oso bestelakoa esaten zidan:
‎Jende guztiak zituen seme alabak, semeak eta alabak; hark berriz alabak besterik ez, bi alaba, eta semerik ez. Nork lagundurik ez zuen, eta horrexek zeukan arranguraturik; berak egin behar baitzuen egiteko guztia: berak sua piztu, berak hauspoari eragin, berak ura ekarri eta berak gainerako guztiak.
‎azkarra da, sendoa, zala, okerra, ausarditsua, esku biak nun daukazan dakiana: atan bere, agintaririk egokiena legez ez deutsagu iñok begiratu emen, ainbeste gizon azkar, argi eta sendo dagozan lekuan; baiña egun batzuetatik onara Portun eta Portun baizen besterik ez da entzuten; berak igarri dabela, berak dakiala, berak egingo dabela, berak au, berak ori eta dana berak. Diego Etxalar, tragonarrua baizen ao andiagaz aurretik dala, danoen artean geuk iaso dogu Portun goren gorengo mailletaraiño, eta Portun eta gaur emengo gizon bakarra.
‎Bada Ozinbelzko mozoloagana ioan bear dozu, eta esan nik diñodala berak egin daben kaltea berberak aguro desegin daiala, nik inoiz arpegira begiratutea gura badau.
2022
‎Herriko haurren artean, Monge andereak laster hauteman zuen Ana, eta neskatila isila bereganatzea lortu zuen aise. Aste guti barru, etxera gonbidatzen zuen krakadarako, eta berak eginiko udare zuku berezia dastarazten zion. Bien artean lotura polita sortu zen.
‎Bestalde, ezin zituen Kunoren hitzak ahaztu. Musika ez zegoela konponduta jakin izan balu ezin izango zukeen jakin, zeren eta musika gorrotatzen baitzuen gaizki zebilela jakin izan balu," Makina gelditzen ari da" zen berak egingo zukeen komentario iraingarria. Menturaz egin zuen, noski, baina kointzidentzia horrek amorrarazi egin zuen Vashti, eta nolabaiteko lotsagabekeriaz hitz egin zion Konponketa Aparatuaren Batzordeari.
‎Baina Guillaume kondeak, atzeman zutelakoan edo susmagarria zelakoan, Erregeren finantza sekretarioa zen Robertet engana17 jo zuen biharamun goizean, eta erran zion Erregek berekin gelditzeko eman nahi zizkion faboreak eta diru sariak ikertu zituela, eta ez zitzaizkiola aski urte erdiz ere irauteko, eta haren bikoitza eman nahi ez bazion, utzi egin zuela. Arren galdegin zion Robertet horri lehenbailehen jakin zezala Erregeren nahia zein zen, eta hark erran zion mementoan joatea bertzerik ezin zuela berak egin. Eta gogo onez egin zuen mandatua, bai baitzekien gobernadorearen gaztiguen berri.
‎Bitartean bost urte joan zaizkigu, bost urte zaharrago gara geratzen garenok, ibiltzeko zailtasun handiagoak dauzkagu, indar gutxiago, geroz eta argi gutxiago buruan, zailtasun handiak Administrazioarekin eta burokraziarekin harremanak izateko... eta inork, inork!, ez gaitu kasurik egiten. IGO bezalako sonadun enpresa handi batek, berak egindako huts batengatik, zentimorik gal ez dezan, guk galdu behar dugu ala. Zergatik?
‎Klararen sasigelatxoaz gain, lantegiaren kantoi batean, sukaldearen aldamenean, jangela moduko bat atondu zuten, Paulek berak egindako diseinu mahai bat erdian jarrita, eta bigarren eskuko sofa bat ipini zuten ondoan. Etxe itxura hartzen ari zen; batez ere, landarez eta lorez apaintzen hasi zirenean.
‎Besteak, haren gurasoak tarteko, etxe berriagoetara joanak ziren, ezkondu zenean berak egin bezala. Denak zeuden itzuliko zirelakoan, behin eraikina eraberriturik.
‎Ertzainek egongelan pareta batean odol orbanak zeudela ikusi zuten eta biktimari kolpatu zioten gas hodi horia, 16 zentimetroko xafladun ehiza labana bat eta berak egingo zuen beste bat atzeman zituzten. burua moztu dute.
‎Hona ekarriko dut, gazteei lan horretan erakusteko. Burdinazko saif hau, eta baita besteak ere berak egin ditu. Bitxigile batek bukatu du arma.
‎Nikolas Donearen eliza berriaren ondoan. Arropa saltzaileen kalean gaskoi batek erosi zion berak egindako bat eta gehiago eramateko eskatu zion. Gutier, Dax edo Akizekoa zen, ama euskalduna izan zuena.
‎Eta halangoren baten ba jo euan harri kanpaiak eleizan, eta hasi ziren laminak ostenduten. Baia berak egin euan bat kogidu eta ekarri euan etxera (Lamina horrek salatuko du nola gal daitezkeen laminak: ikus" Azkena" kap.) (laburtua, Etxebarria 1995:
‎Nire bi pisukideak gazteekin mintzatzen ziren bitartean Evarengana hurbildu nintzen. Ez nekien nola hasi eta emakumeak berak egin zuen bere buruaren aurkezpena.
‎Macfarlanek berak egin zuen lehen urratsa. Atzetik lasai hurbildu, eta sorbaldan jarri zion eskua, emeki baina irmo.
‎Horrenbestez, Jainko pixka bat ere bai?, galdetzen du Joxe Azurmendik. Eta berehala, berak egindako galderari honako erantzun hau erantsi zion:
2023
‎" Emazte prestu batek ez luke nehoiz bertze bat jujatu berak egin nahi ez lukeen zerbaiten kariaz".
‎Theo artistekin hitzez tratuak egiten saiatzen zen; Vincent, berriz, artistekin irudi bidezko elkarrizketa edukitzen saiatzen zen. Pissarrori berak egindako Asnièresko marrazki puntilistak erakutsi zizkion. Anquetin en planteamendu monokromatikoari sagar horiz pintatutako bodegoi batekin erantzun zion.
‎1888ko martxoaren 30ean (472) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion baratze bat pintatzen jardun zela: labore lur morea, kanaberazko hesia, arrosa koloreko bi melokotoi arbola eta zeru urdin eta zuria; beharbada, berak egindako paisaien arteko onena zela; haize handia zegoenez, astoa zoruan sartutako hesolei lotuta pintatu zuela. Ingalaterrako Inpresionistan erakusketa Tersteeg ek hasi zuela eta ez Reid ek; berari ez zitzaiola gustatzen Reid ek berei buruz zuen jarrera; Reid ek koadroak ongi ordaindu ezean, artistek ez ziotela hari saldu behar.
‎Hala ere, horrelako gauzek zulo handia uzten zutela bere patrikan; aitari eta amari ostatuagatik ordaintzen ez bazien, ez zela nahi ez zuelako, baizik gastu asko zituelako, alferrikakoak ez zirenak. Hermans i asko gustatu zitzaiola berak egindako lana eta horregatik merkeago egingo ziola; komeni zitzaiola harekin harreman onetan egotea; hura saiatzen zela pintatzen ikasten, hirurogei urte eduki arren; bere sei konposizioetako lau kopiatu zituela jadanik. Theok beti bakartua egongo zela esan bazion ere, oker zebilela Vincenten karaktereari buruz.
‎Rappardek Vincenti esaten zion Anberesera joan baino lehen hilabete batzutan Nuenen en pintatzen jarraitzeko. 1884ko urriaren azkenaldian (383) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard han zegoela oraindik eta beste aste batez han egongo zela, lanez gainezka zegoela eta; inpresionismoaz asko hitz egin zutela, baina zaila zela Holandatik ulertzea zer esan nahi zuen inpresionismoak; berak egindako azken lana makalen abenida bat zela, udazkeneko hosto horiekin, orban distiratsuak zoruko orbeletan, zurtoinen itzal luzeekin txandakatuz; bidearen amaieran basetxe txiki bat eta zeru urdina udazkeneko hostoen atzean. Rappard ek esaten ziola Anberesera joan aurretik hilabete batzuk gehiago Nuenenen emateko, pintatzen.
‎Ikasketetan hasieran aurrera egin zuen Vincentek: latin errazean idazten zuten autoreen testuak berehala itzultzen zituen; Thomas Kempis jatorrizko hizkuntza irakurtzen ere hasi zen; matematiketan ere ongi hasi zen; baina, berehala, grekoko aditzak zailak gertatzen hasi zitzaizkion; Mendesi galdetzen zion ea hori ikastea beharrezkoa zen berak egin nahi zuena egiteko; askotan errepikatu zion Vincentek Mendesi Kenpis ko Thomasen liburuaren edo Bibliaren itzulpena garrantzitsuagoa zela beretzat. Garai horretan bere burua zigortzen hasi zen Vincent:
‎Ondorioz, ez zitzaizkion laudorioak gustatzen, ezta mereziak zituenean ere. Bere lana laudatzen zutenean, iruditzen zitzaion berak izan nahi zuena edo egin nahi zuena laudatzen zutela, eta ez bera zena edo berak egiten zuena.
‎Beste neskatxoak ere bazituen bere ama eta aita, eta, bai gauza bitxia, Iratiren amaren eta aitaren antz handia zuten, eta haien gauza berak egiten zituzten beti. Iratiren ama gela handian ohea egiten ari zenean, beste neskatxoaren ama ere bere ohea egiten aritzen zen armairu barruko gela handian; Iratiren aita gorbata janzten ari zenean, beste neskatxoaren ai ta ere gorbata janzten aritzen zen.
‎Xabier eta Teresa ama birjina egiteaz arduratuko zirela adostu zuten, baina koroarena konplikatuagoa izango zen. Metala lantzeko ezagun on bat zuten, eta agian berak egin zezakeen horrelako lanik. Bera zen etnografia museoak kontratatzen zuena Erdi Aroko azokan sutegiko langilearen rola betetzeko.
‎Horregatik ere Altxamendua hain erraz eta erabat garaitu zen gerraren aurreneko egunetan, aspalditik egundoko ganoraz prestaturik eta behar beste horniturik baitziren herriko txapelgorri guztiak. Horrexegatik ere, herriko gazte gehienek bat egin behar izan zuten Erreketearekin halabeharrez, edo Francoren armadara joan zuzenean gure aitajaunak berak egin bezala, sekula jantzi ez baitzuen euren odolekoek hainbeste estimatu edo gurtu ere egiten zuten txapel gorria. " Zuek jakingo, baina gogora ezazue herri honetan falangistak hiru katu baino ez zaretela", horiek izan ziren, gure amandreak ere esan zigunez, bere senarrak aguazilari esan zizkion azken hitzak, beronek eta bere bi lagunek gau hartan gure aitona amonen basetxeraino hurreratzeko asmo gaiztoari amore eman aurretik.
‎Ez dut banatzaileen telefonorik eskura. Berriz ere Mercedesari hurreratzen natzaio eta ez dakit zergatik Vogt teutoniar erara ahoskatzea otutzen zait, nire nagusiak eta Ojuelek berak egin ohi duten modura, v aren ordez f a ahoskatuz. Fogt!
‎Aise irudikatzen dut Francoren min Varela jenerala bolboraz igurtzitako tako bereziak esku ahurretan finkatzen, ondoren preso errepublikanoren baten burezurraz sakea egiteko bigarren koadro eta erditik. Aurrelaria da Armadako ministroa; tantoak berak egin edo ez, beti uzten diote sakea egiten, beti joan baita aurrez eta, egia borobila errate aldera, ea nor ausartzen den atzelari jar dadila esatera. Varelak ezker aldera lerratzen du beti proiektila, hasieratik igar dadila zein den etsaia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia