Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 150

2017
‎Ezta lotsatuta ere. Denboran atzera egiterik banu, berriro gauza bera egingo nuke. Une honetan ez daukat ezer galtzerik.
‎Galdera bera egiten du Paola Letalberg nobelagileak. Zelan bihurdikatzen da globoa, ardatz magnetikoaren inguruan, Axular jadanik Dantxarieneko denda baten izena delarik?
‎Ateratzen zutenean gehiago berotzen zituen eskuak hartarako. Kiskalesku leloa ez zenez, egoeraz jabetu ondoren, bera ere gauza bera egiten hasi zen. Lehia honetan zebiltzala, Mikelek eskuetan bero gehiegi sentitu eta, amorratuta, biak askara botatzea erabaki zuen.
‎Hementxe bertan egingo dut nire buruaz beste. Baina zuk ere gauza bera egitea eskatzen dizut, ene lotsaren lekuko izan baitzara. Ezin permititu dezaket zu bizirik jarraitzea.
‎Nahikoa izan zen erakustaldi hori soldaduak harrituta uzteko, beraien muturren aurretik, Ximenoren agur zeremoniatsu bat jasoz, lehen almadia igarotzeko behar bestekoa. Baina berriro ere, bi gezi nahiko ez, hor nonbait, eta armaz oldartu behar zitzaizkienean, atzeko almadiatik Martinek gauza bera egin behar izan zuen. Lau gezi nafar Aragoiko banderaren mastan iltzaturik!
‎Eskuak elkartu zituzten ohi bezala, elkarrenganako uste osoa zein adorea bilatuz eta bakoitza bere tokian jarri zen mokadu xume bat hartu ondoren, sabela korapilatuta baitzeukaten ibaiaren indarra ikusita. Petri bizia eta Gartzea isila aurrealdean jarriko ziren, zuhaitzari lotzen zuen soka askatu ondoren, eta gauza bera egingo zuten Ximenok eta Ramirok atzealdean lema luze banari eutsiz.
‎Ekin zion ba Ximenok aginduak emateari eta zatitutako izeiak zortzinaka jarri eta muturrak ginbaletekin zulatu ondoren, elkarzut jarritako beso baten lodiera zuten urkiekin lotu zituen banan banan, sokaren bidez. Gauza bera egin zuten beste zortzi enborrekin eta elkar lotu zituzten bi almadiak, ibaian bare zegoen txokoan. Ez zen soka ezta alanbrerik erabiltzen, hurritza, zumea eta haritz adar bustiak baizik, baina hau prestaketa, proba bat besterik ez zen, koadrila treba zedin.
‎Bai, ongi deritzot esaten diozuenari, arrazoia duzue. Orain arte, jakin dudanagatik, gertatutako erasoak gaizki ulertze bat besterik ez dira izan; bi aldetatik, noski, eta aurrerantzean nire ustez gainditu ditugu denon mesederako, bestela zuek ere gauza bera egin dezakezue Zangozan, ezta?
‎Bai, ongi diozu. Gauza bera egin dezakegu Zangozan, eta egingo dugu, ukatzen bazaigu Aragoiko erresuman segurtasunik gabe sartzea.
‎Eta eskularru gotorra kenduz Antsok alkaidearena estutu zuen. Gauza bera egin zuen Ximenok ere.
‎Gertatutakoak gertatuta, nahiko modu kaxkarrean gidatzen ari ziren, bai nabata eta bai almadia, eta ibai ertzerantz jotzea deliberatu zuten nafarrek, atseden hartu eta egoera zertxobait konpontzeko asmoz. Gauza bera egin zuten askoz okerrago zeuden nabatariek eta Tiermas pareko ibai bazter batean geldiarazi zituzten ontziak.
‎" Baten batek esaten badu zure alderdiaren 27 eserlekuak parlamentuan hutsaren hurrengo direla, ondo irudituko litzaizuke? Ba, hori bera egin nahi dute gurekin".
‎Bere ahora ekarri zuen gazteen galdera, eta zenbaki batekin erantzun nion. Galdera bera egin nion, eta zenbaki berarekin erantzun zidan. Badakit gezurra esan zidala, eta brometan genbiltzala, baina behin gezurra esatekotan, eskertuko nuen rankingean aurrerago jarri izan banindu.
‎Nasa bakoitzean tren luze bat egoten da, eta guk, aukeratu dugun norabidearen arabera, bakarra hartzen dugu. Txartela erosten dugunetik dakigu geltokian dagoen jende guztiak ez duela gure bidaia bera egingo: gure ondoan eser daitezen nahiko genukeen askok beste tren bat hartuko dute, eta usain eskasa ekarri duten zenbaitek, gure ondoan ez bada ere, bagoi berean egingo dute bidaia.
‎Denok edo gehienok desfasatu gara inoiz burua galtzeraino, baina gehienok ez dugu ezetz esan digulako edo gure aukera sexual berdina egin ez duelako ondokoa jipoitzen edo gurekin sexu harremanak izatera behartzen. Horregatik uste dut jaiak horretarako aprobetxatzen dituenak urteko beste edozein egunetan ere gauza bera egingo lukeela.
‎Horrela balizko bidelapurrak, mendian barna zebilen artzain bat zelakoan, despistatzen saiatuko zen. San Adriango kobazulora iritsi aurretik, halakoetan beti antzezpen bera egiten zuen: bidea ongi ikasia zuen astoa aurretik bidali eta bera atzetik arlote planta eginez, builaka, segika, asto apetatsuak ihes egin izan balio bezala.
‎Nazkak jota handik gertu pasatzen zen errekastoan sartu zuen burua behin eta berriro eskuak, aurpegia, konpultsiboki garbituz. Aizkora eta labanarekin gauza bera egin eta bi gorpuak makila batekin bide bazterrera zokoratu zituen. Ez zuen pistarik utzi nahi han bertan, badaezpada.
‎hasi bai, baina amaitu beti berdin: joaldunaren ondoan, ia ia itsatsita joareak berak baleramatza bezala, eta mugimendu bera eginez. Joaldunek aurrerantzean puska bilketa Maddi alboan zutela egitera ohitu behar izan zuten.
‎Indiarrek ere gauza bera egin dute eta beraien furgoneten ondoan jaten ari dira, mutu. Inork ez du aipatzen gertatutakoa.
‎Beraiekin zihoazenek armak kobazulo kanpoan utzi eta gauza bera egitera gonbidatu zituzten, adeitasunez, atorren beldurra eta mesfidantza uxatu nahian edo. Ez zuten beste aukerarik, eta garbi zegoen armak utzi edo ez erabat salduta zeudela balizko segada baten aurrean.
‎Apurtutako eskaileran behera joan nintzen motel eta, oinatzak estaltzeko, lastoa sakabanatu nuen nire atzean. Gauza bera egin nuen errotako zoruan, baita erlaitzean ere; atea banda apurtutik zintzilika zegoen han. Ezkutalekutik begiratu nuen eta ikusi nuen usategiaren eta nire artean zegoen lurra harzolaz eginda zegoela.
‎" Alemaniako mehatxuaren" gainean hitz egin zuen eta kontserbadoreen asmakizuna zela, txiroei haien eskubideak lapurtzeko eta gizarte aldaketa handia eragozteko; baina" langile antolatuak" horretaz konturatu ziren, eta kontserbadoreei barre handia egiten zieten. Gure borondate ona erakusteko, itsas armada murriztu nahi zuen eta, ondoren, Alemaniari ultimatum bat bidaliko zion gauza bera egiteko; bestela, jipoitu egingo genuen. Kontserbadoreengatik ez bazen, Alemania eta Erresuma Batua elkarlanean ibiliko ginen bakearen eta aldaketaren alde.
‎Onartu behar da Buchanen ikuspuntua espioiei dagokienez ez dela koherentea: alemaniarrak maltzurrak dira nortasun faltsuak hartzen dituztelako; Hannay, aldiz, heroi ausarta eta bertutetsua da gauza bera egiten duenean.
2018
‎Bizkaiera batuaren aurkako iritzia orokorra zen: ez du ezertarako balio, egoerak eta egoerak daude eta horien arabera estandarra edo etxekoa erabili lirateke, batuaren kontrakoek bizkaiera batuarekin gauza bera egin dute,...
‎Ez du imajinazio asko behar irudikatzeko hizkuntzaren eremu funtzionala bat (irakaskuntza), migrazio prozesuekin (etorkinak) nahastu eta komunikazioaren teknologia berria bezalako gaiak edo identitatearenak elkarrekin jartzen direnean, eta ikastetxe (edota ikastetxe mota) arteko konparaketa egiten badugu, horietatik ondorioztatuko diren ikasleen hizkuntz gaitasunak oso modu ezberdinekoak izango direla, gainera zuzenean erabileran eragingo dutenak. Ariketa bera egin daiteke lan munduarekin ere edo beste eremu funtzionalekin ere.
‎Den dena Peruren alde apustu egin behar omen zuen eta espero zituen irabaziekin elizako aldarea berritu nahi omen zuen. Gauza bera egitea pentsatzen zuten Koxme tabernariak, Xilbextre botikariak, Joxe Goikobordako artzainak, Iñaxita loteria saltzaileak eta baita Mañoli dendariak ere. Den denak ziur zeuden Peruren garaipenaz eta bere alde, bizitza osoan zehar aurreztutako sosak jokatzeko prest ziren.
‎Goizero, lehen argi izpiekin batera, bizikleta hartu eta hor abiatzen zen bizi zen Nafarroako Bera herritik, Ibardineko lepotik barrena, Lapurdiko Urruña aldera. Eta arratsaldero, bide bera eginez baina alderantziz, hau da, Urruñatik Berara, muga zeharkatuz bere etxera itzultzen zen.
‎Ondoren, kopa hartu, ezpainetara hurbildu, eta bi gazteei begira, tragoxka luze batez hustu zuen. Aita Goietxek gauza bera egin zuen, eta muturra sotanaren besoaz xukatu.
‎Bitartean, sorgin zarpail herren haiek kantua eta dantza bukatuak zituzten. Beraietako batek akerraren gernua (6) bildu zuen antoxina (7) batean, eta zurrutada bat edan eta gero, beste sorginei luzatu zien gauza bera egin zezaten.
‎Zortzi lagunak, beraiekin ari zela ikustean, korrika eta lasterka hasi ziren gainetik behera, maiz eroriz, altxatuz gero, eta berriro eroriz. Hori ikusterakoan, sorginen erreginak sastakai (9) zorrotz bat atera zuen bere arropen artetik, eta besteek gauza bera egin zuten.
‎Suaren Gizonek era horretan lehenengo haitzulo lerroa hustu zutenean, bigarren haitzulo ilaran gauza bera egiten hasi ziren. Baina belarra eta egur lehorrak jasotzen ari zirenean, Begi Gorik labar goreneraino ihes egin zien, eta emaztea haren atzetik, haurra estu estu heldurik zeramala.
‎Lehenengo gauza, Belarri Makur alde batera baztertu zen, ezpondaren kontra estutuz. Nik ere, oharkabean, gauza bera egin nuen. Orduan horrenbesteraino zerk izutzen zuen begiratu nuen.
‎Ezkontza hasiera hasieran zegoen oraindik, eta bikoteak beti zuen haserretzeko eta bereizteko bidea. Gizon modernoak, dibortzioaren instituzioarekin, gauza bera egiten du lege barruan. Baina guk ez genuen legerik.
‎Jende hau erotuta al dago? Nafarrez esaten genian baina hemen ere, itxuraz, gauza bera egiten ditek! Hau ez da horrela geratuko, ez horixe!
‎Behaketa egin ondoren eta hamabiak jotzear zeudenean igo zen Hassanz jauna oholtzara akolitoak inguruetan gelditzen zirelarik eta poliki poliki hurbiltzen hasi ziren inguruan egun pasa zebiltzan gurasoak eta hainbat ume. Guk ere gauza bera egin genuen, ikuskizuna irratian esandakoaren haritik joanez gero, sekulakoa izango zelakoan. Bidean hainbat entzun genituen.
‎Ni neu German nauzue, irakaslea onddoez eta perretxikoez pitorik ez dakiena. Beno, pitorik ez, supermerkatuetan badakit bereizten azpil barruan datozenak, garbi baino garbiago jartzen baitu bertan izena eta guzti, baina Joxemielen basozain lanak direla eta, aurten baietz, aurten hasi behar garela onddoetan, eta berak ezagutzen dituela pare bat aditu edo, eta baduela kako," gantxo" bat, eta hura mugitzen hasten denean, guk ere gauza bera egin behar dugula Soriako lurretan. Hura izango da kolpearen unea, onddoen kolpea alegia, eta hasia da aurrera eta atzera dagoeneko, delako kako ezagunari mingainetik tiraka.
‎Begiratu egiok GPSaren pantailari eta ikusiko duk herorrek, nola markatzen duen bidea. Ba gauza bera egiten dik basoan ere eta irtendako puntu berera eramaten hau zintzo zintzo.
‎Jadanik" Droits de l' homme" en 1948ko aldarrikapenean,' personne' hitza ere agertzen da testuan, idazleen zalantzen adierazle. Askoz geroago, 1997an, dei auzitegiko zinpekoek zin egiteko formulan" personne" eta ez" homme" erabiltzeko bozkatu zuen Senatuak; orduko, 1991n eta 1993an UNESCO k aholkatua zuen" droits de la personne" erabiltzea, eta gauza bera egin zuen 1993an Nazio Batuen Erakundeak Vienan antolatu forum batek; Amnesty International ek, bere aldetik, 1997an erabaki zuen" personne humaine" erabiltzea eta ez" homme".
2019
‎Zortziehun dolar emango dizkizut zakur horregatik. Apustua bera egin baino lehen.
‎Ez zuen behin ere gizonik hil. Eta bera egin zitzaion gauzarik errazena. Otso zakurra hiltzea mila bider zailagoa da.
‎Suak bezala berotzen zuen, baina gero desegin egiten zen. Berriro esperientzia bera egin zuen eta ondorioak berberak izan ziren. Begira zeuzkan gizonak eta barrez lehertzen jarri ziren hori ikusita.
‎Perrault atzera begira zegoela urdaia harrapatzen. Hurrengo egunean, berak gauza bera egin zuen. Baina ez zuen pusketa bat bakarrik harrapatu, baizik eta urdai guztia ostu eta jan zuen.
‎Eta arazoak hor amaitzen ez direnez, baten batek errealitateari atzea ematen diodala esango dit, XXI. mendean egonik ere, oraindik emakumezkoek gizonezkoek baino diru gutxiago jasotzen dutela lan bera egiteagatik, oraindik langabeziaren putzura botatzen dituztela haurdun geratzeagatik, oraindik aitatasun zein amatasun bajak behar baino motzagoak direla, haurrak munduratzeagatiko diru-laguntzak oraindik txikiak direla azken urteetako igoerak gorabehera.
‎Hartu zuen neska eskutik eta eraman zuen argiune hura azaltzen zen lekuraino. Atera zen Tom zulotik, suge antzera arrastaka, eta lagundu zion Beckyri ere gauza bera egiten. Eseri eta negar egin zuten.
‎Noski, nik ere gauza bera egingo nuen, nola ez! Ni ez nintzen toallaz gogoratuko.
‎Laster asko urratu zuen, beldurti eta koldar bat zela bere buruari esanaz. Baina berriro gauza bera egin zuen. Ezin, ba...
‎Aldare aurrean gelditu ziren zutik, apaizarekin batera. Etxekoak eseri zirenean beste guztiek ere gauza bera egin zuten. Beste isilune luze bat egin zen.
‎Hasi baino lehen desesperatu zen. Hartu zuen brotxa eta goiko oholean pasa zuen poliki; berriro ere gauza bera egin zuen. Margotu zuen pirrinta falta zitzaion guztiarekin konparatu zuen.
‎Euskal Herrian, nahiz eta sinbologia hau jadanik guztiz galdurik egon, eta duen zama apaingarria ahaztu gabe, lauburuaren eta zortziburuaren3 erabilpena euskal nortasunaren baieztatze eta finkatzearen prozesuan sar genezake. Gauza bera egin genezake Bretainian hiruburuarekin4, beraien nortasunaren eta nazionalismoaren banderatzat harturik baitaukate. Esbastikaren bitasunak antzekotasun handiak ditu munduko hamaika bazterretan, esate baterako, ekialdetarren oinarrizko printzipioen ikur magikoa den ying yang delakoarekin, edo aurkako bi aurpegi zituen Jano jainko erromatarrarekin... edota euskaldunon sinesmenetan agertzen zaizkigun aurkakoak diren jainko jainkosen bikote ugari eta esanguratsuekin:
‎Garai bateko euskaldunek gauza bera egin zuten, beraien bidea aukeratu eta kosmos ikuskera oso bat eraiki. Den guztia, osotasuna, izaki batengan pertsonifikatu zuten.
‎Horrela, taldekide bakoitzak uste zuen berak besteen kontuak bazekizkiela, baina besteek ez zekitela bere konturik. Halako batean taldekideak hasi ziren elkarren artean komunikatzen eta konturatu ziren gauza bera egiten zuela kide guztiekin. Margitek uste zuen trebetasun handia zuela psikoanalista moduan kasu zailak konpontzeko, Frieda Fromm Reichman ek bezala.
‎1970eko hamarkadan Erich Fromm ekin harremana izan zuen Margitek eta hura bere terapeuta izatea nahi izan zuen. Bi udatan astebeteko bi saio egin zituen harekin, Suitzako Lukarnon, eta gehiagotan ere hori bera egin nahi izan zuen, baina Erich Fromm oso okupatua zegoen eta ezin izan zuten (Dan Josefsson, 2015).
‎Norbaitek hesian alanbrea jartzeko baimena eskatu zuen. Eskatzaileak, aspaldi alkate izandakoak, bere garaian ukatu egin zion bertako bati hori bera egitea eta horrexegatik ukatu zioten baimena. Batzarrea erabakirik hartu gabe amaitu zen eta han hitz egin zenaren aktarik idatzi gabe.
‎Nora bueltatu zenean, Bihon whatsappen gora eta behera zebilen mezuak irakurtzen. Bihonek komunerako bidea hartu zuenean Norak gauza bera egin zuen. Hegaldi onaren ostean jada Oslon zegoela esanez amari bidali zion mezua, eta baita kafetegian zegoela Bihonekin ere.
‎Ba, horixe: herrien sorreraren aurretik baserriak gauza bera egiten zuen. Herri txikiaren sinbologia berbera dauka.
‎Badakizu, norbere logela oso leku pribatua da. Egunero gauza bera egiten du. Noiz behinka ateratzen da, baina oso gutxitan.
‎hemengo jabearen emaztea naiz. Orain nik ere galdera bera egin nizuke andre euskaldunak.
‎Hi, neu ere horixe bera egiteko gogoa jaten nagok, baina gu ez gaituk horrelakoak! batek.
‎Sarietan ere bada zer aldatu, gizonezkoenak handiagoak direlako dirutan. Ez al dugu emakumezkoek ahalegin bera egiten. Lortu izan dut sari batzuk berdintzea ere, eta ni pozik.
‎Emakumezkoei ere gauzak natural hartzeko eskatu izan diet beti, eta ez egiteko alderaketak gizonezkoen munduarekin. Kirolariak ondo egin behar du kirola, ondo prestatu, eta emakumezkoak ere horixe bera egin behar du, natural hasi lanean beheko mailetan, eta pixkanaka gora egin lanari esker.
‎Espedientean Lisari odol lagin bat atera ziotela agertzen zen eta Kimballi ere gauza bera egingo ziotela, edo asmo hori zeukatela bederen, baina Kimballen odol laginik ez zegoen. Aitatasun froga ez zen sekula egin.
‎Etorki dantza taldeak Pelloren bizitza bideratu zuen nolabait, eta horrela 52 egunez Afrikan ibili zen dantza dantzari, kontinente osoa zeharkatuz. Handik zenbait urtetara gauza bera egin zuten Ameriketan, lau hilabeteko bidaia eginez: Rio Janeiro, Montevideo, Buenos Aires, Rosario, Mar de Plata, Txile, Bolivia, Peru... eta leku guztiguztietan arrakasta itzela atzeman zuten.
‎" Ama hizkuntza esaten dugu hizkuntzaz erditzen garelako.Erditzen esaten dugu amak gu egiten gaituenean guk ere bera egiten dugulako ama, elkar egitea da erditzea. Antzeko zerbait gertatzen da hizkuntzarekin ere.
‎Horretarako etxez etxe ibiltzen zen. Ondotik, bere kontura ezarri zen gauza bera egiten. Zaletasunez, gazte urteetan Betti pilotari aritu zen.
‎Antzinako gizarteetan, beste mundu horrekin elkarlotzeko giltza txamanak ziren; gurean aztiek edo sorginek betetzen zuten zeregin hori. Joaldunek ez al dute gauza bera egiten, desfile bateratuaren bidez, bere joare eta polunpen soinu errepikakor, gor, ozen hori baliatuz. Ez al dira, beraz, gure txamanak, gure aztiak, naturaren, Amalurren baitan sartzen direnak, hartz totemikoa esnarazteko?
‎Riosek ohartarazi duenez, gaur egun ere gauza bera egiten jarraitzen dugu. " Ez ditugu populazioa mugatzeko neurriak hartzen, garrantzi handia ematen diogu zaintzari...
‎Nire desanimua desanimuz elikatzen zen hantxe, zer eginik ez izate horrez gizentzen zen. Gaur egun seguru nago bizimodu oinazegarri bera egiten zutela Randoisek, Despéradosek ere. Horretantxe egon litezke, geure gogoz kontra, barnean harresiturik geunden isiltasun infernuzko haren arrazoiak.
2020
‎Espainiako estatuak idatzi zuen euskal gatazkari buruzko historia formala eta legala; literaturan Patria dena, juridikoki 18/ 98 auzia izan zen. Orain, gauza bera egiten ari dira katalanen epaiketarekin, eta historia legal bat eraikitzen dute, fake izanda ere.
‎Ahalegin horretan, Rabelaisen, Cervantesen, Shakespeareren, Fieldingen eta abarren laguntza hartu nahi izan zuen. Nik, nire motzean, gauza bera egin nahiko nuke, alegia, literatura idazketaren ariketa apal gisa ulertu, ez apalategian dagoena mundua ahalik eta hoberen ezagutzeko, norberak egindako peskizan idatzia, etengabe ikasi beharra dagoena.
‎mirariz, haien ondoren erretzera atera ziren gutxiak itzuliak ziren tabernaren babesera. Elenak, Aritzi azalpenik eman gabe, gauza bera egin zuen, eta mintegikoekin bildu zen atzera. Laster alde egin zuen etxera.
‎Jakina Elenak pentsatzen zuela egiten ari zirena erokeria bat zela: batez ere bera egiten ari zena. Baina biziberritua sentitzen zen Aritzen ondoan, energia gehiagoren jabe, ederragoa, eta, batez ere, azkarragoa.
‎Bera eta Aritzen mezu bitarteko komunikazioak beti bezain joria eta suharra izaten jarraitzen zuen; Elena batzuetan harritzen zen makina ergel horren bitartez bidaltzera ausartzen zen gauzekin: halakoei buruz irakurri edo seme alaben bitartez jakin, bai, baina sekula ez zukeen usteko bera egitera iritsiko zenik. Baina, hala eta guztiz ere, ez zuten lortzen mutilarekin hitzordu bat finkatzea, arazo batengatik edo besteagatik; Elena ohartzen zen eragozpenak jartzen zituena, batzuetan, bera zela agenda konplikatua zuen, baina sinetsita zegoen desenkontruen erantzukizun nagusia Aritzena zela, hari inolako errietarik botatzeko bulkada ahal zuen bezala ekidin arren.
‎Kanpoko lanetara etorrita, gizon eta emakume arteko soldata arrakala. Lan bera eginez gero, nork defendatzen du soldata arrakala?, zeren izenean. Umea izateko adinean dauden emakumeak garestiagoak ateratzen zaizkiola enpresari?
‎Guztiek partida bera jokatzen ari ziren, baina bakoitzak bere kontsola eramangarrian. Gauza bera egin zezaketen bakoitza kontinente ezberdin batean balego, hortaz, zirkuluan elkarrekin eserita egoteak erritu moduko bat izan behar zuen, Alainelenek ulertzen ez zutena. Agian hori zen haientzat elkarrekin afaltzeko geratzea.
‎Bon, gu ohatzera goaz, bihar jaien bezpera dugu herrian. Mertxe ari da hizketan, altxatu eta mahaia jasotzeko imintzioa egin du, Estherrek eta Txispik keinu bera egin dute, gainekoa berean utz zezan, Koldo ordurako atarian da. Mari Cruzek egokiera probestu eta haiekin da aienatu.
‎" Keinu batengatik ezagutu dut... buruan ondo sartuta baitu. Orain dela urtebete hemen egon nintzenean ere keinu horixe bera egiten ikusi nuen.
‎Gero, urez betetako eltzeak bedeinkatu eta burruntzaliaren laguntzaz etxeko bazter guztiak zipriztinez bustitzen hasi zen, sukaldea, lo ganberak, komuna... Selaurura iristean gauza bera egin zuen eta une hartan zurrunbilo beltz bat aireratu zen. Suzko suge arra zen.
‎Beste bi autoetako gidariek gauza bera egin zuten. Gero, gazteek, gurasoen laguntzaz, zakuak, kanpin dendak, poltsak eta bestelako hornigaiak autoetako fardel ontzietatik atera zituzten.
‎Berehalaxe Haritzen txanda iritsi zen. Honek ibilbide bera egin zuen, hau da, etxea inguratu eta, berriro ere, ezkaratz aurrera itzuli zen.Eta han zain zegoen Harkaitz lagunaren aurrean bi eskuak manilaretik altxatu eta lehiakidearen marka gainditzen zuelako pozik esan zion:
‎Eta horrela, berehala, Supindar izenekoa ekarri zioten. Galdera bera egin zion Axularrek: Zenbat denboraz eginen duk hik Erromarako joan jina?
‎Aurki jakinen duzu eta hartarako nik egiten dudan gauza bera egin behar duzu zuk ere.
‎Hasi zen zituen jantzi apurrak eranzten eta erabat larruhutsik gelditu zen eta neskak ere gauza bera egin zuen; orduan Rustico otoitz egiteko bezala belaunikatu zen eta neska bere aurrean jarrarazi.
‎Orduantxe platera kendu zioten eta horrek une batez geldiarazi zuen, bai eta artegatu ere, baina bere pentsamenduen hari baliotsua berreskuratu zuen. " Esan zidaten gauza bera egin zezaketela Anglais kafetegian. Antzik ere ez, jauna", esan zuen, burua errukirik gabe mugituz, epaile zorrotz baten moduan.
‎Lehengo keinu bera egin zuen ofizialak.
‎Gero nire etsaiak besapean hartu zuen arrauna eta hurbiltzen hasi zen, poliki poliki aurrera eginez. Besteak gauza bera egin zuen Paulekin. Ia gainean genituen eta gure azken fina hantxe izango zela etsita geunden.
‎Antzinakoak jakintsuak ziren; gauza miresgarriak egiten zituzten, orain egitera noana bezalakoak; baina gauez egiten zituzten, ilunpean, izar egokien argitasunean edo basamortuan. Hori bera egin nahi dut, neure etxean eta egun argiz, ordea.
‎Sandokanek ere gauza bera egin zuen. Eta lorontziz lorontzi salto eginaz, ate ondoraino iritsi ziren.
‎Laino Gorrik gauza bera egin zuen. Eta Min nehaha eta bere zaldia lurpeko tunelara eraman zituen.
‎Urtero, abendua iristean, galdera bera egiten diet euskaltegiko ikasleei. Inork ba al daki zer demontre ospatuko dugun datorren asteko zubi luzean?
‎Eta, ene lagunok, ez al da dagoen guztia denon artean eta inolako diskriminaziorik gabe banatzea aurrekontu sozial baten ezagugarririk behinena? Ba horixe bera egingo dute, dagoena denon artean banatu.
‎Antza, inork ez zion esan tiroak botatzeko unibertsitatea ez dela tokirik egokiena, jendea hiltzeko AEB etako armadan izena ematea zeukala. Gauza bera egin zezakeela Kabulen edota Bassoran, horrenbeste iskanbila sortu gabe.
‎Gauza bera egingo ote nukeen lau gazte haiek ijito errumaniarrak izan ez balira?
‎Joxepita eta Iñaxita gonetan ezin kabituz zeuden euren mutilen poderioa ikusita. Joxepitak harro heltzen zion Patzikuren besoari eta Iñaxitak gauza bera egiten zuen Anjelekin. A zer inbidia ari ziren pasatzen beste neska guztiak!
‎Iruñean espainiarrek agindutako dirua eman zioten, eta horrela, poz pozik, gazteak bere bideari berrekin zion patrikak urrez beterik zeramatzala. Traizioa egin zuenak ez zuen inoiz pentsatu berari gauza bera egin ziezaioketela. Iruñeko harresietatik irten bezain pronto, espainiar erregeordeak bere sikarioak bidali zituen gaztearen atzetik, emandako dirua berreskura zezaten.
‎Hori esanda, bere burua itsasoko ur haserre apartsuetara bota zuen. Marinelek segitu zioten gauza bera eginez. Batzuek, desesperazioak hartuta, San Sebastianen bertsoak kantatzeari ekin zioten.
‎Eguerdi aldean atsedenaldi txikia egin zuen otordu moduko bat egiteko eta gauean lo egin zuen bospasei orduz Patxikuxaharren bordan. Hurrengo egunean gauza bera egin zuen, eta gauerdian Iruñeko lehen etxeetara iritsi zen. Berandu samar zen arren Nikolas Adurizen ostatuan eskatu zuen aterpe eta bertan lo egin.
‎LABBE: Beste guztiek gauza bera egitea falta da orain.
‎ROSA: Gauza bera egin genuke denok.
2021
‎Eta, ene kontakizun honen xedera etorririk, erranen dizuet haren ausardia handia heriotzaren probalekuan ikusi zela; zeren, mairuek, borrokarako prest agertuagatik, giristinoen armada handia ikustean, ihesi zihoazelako alegia egin baitzuten. Espainiarrak jazarri egin zitzaizkien; baina kondestable zaharrak eta Albako dukeak, mairuen amarruaz mesfidati, Espainiako printzea atxiki egin zuten gogoz kontra, ibaia trebesa ez zezan; baina hori bera egin zuten, debekaturik egonagatik, Arandako kondeak eta Cardonako dukeak. Mairuak, ikusi zutelarik haien gibeletik oso jende guti heldu zela, itzuli egin ziren, eta zimitarra kolpe batez Cardonako dukea hil zuten, eta Arandako dukea hain larriki zaurturik gelditu zen, non hilik balego bezala utzi baitzuten han berean.
‎Agindu ezak etorriko haizela bota zuen irribarretsu, lastotik altxatu bitartean. Denek gauza bera egin zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia