Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎begi berri haiek onez eraman zezaketen letra multzo bakarra eta ez ordu laurden batez baino denbora gehiagoz kirol egunkarietakoa zen, eta hizki larriak soil soilik. ...a txirotze hari bai iritzi zion benetan tristea eta penagarria, eta analfabetismoaren atarian sentitzeak seko hondoratu zituen haren animo lehen ere ajetuak, eta halaxe, beste zereginik gabe eta oharkabean, negarrari eman zitzaion luzaroan, eta, halako batean, artean ordu txikietan, besaulkitik jaiki, eta, ordura arte sekula egin ez bezala, telebista piztu zuen; han ikusi zituenak eta hura ikusten berak egin zituenak geldi bitez geure artean, ez dira-eta lau haizetara barreiatzekoak.
‎" Gizon guztiak bezala, hau ere egoista hutsa". Ni prest nago zuri nahi bezainbat denbora emateko jarraitu du, oraingoan isilunea berak egiten zuela, baina zuk ere eskain iezadazu niri tartetxo bat: joango al gara norabait afaltzera?; lasaiago hitz egin dezakegu.
‎Gaur goizean ere, fardelak eta kargatzeko bildu garenean, begien bistakoa izan da gure arteko tentsioa eta, bide batez, gaur elkartu zaigun bidaiari berriaren euforia zeren, banan banan ahots handian agurtu gaituenean, aski lekuz kanpo geratu baita. Bestalde, nabarmen samar jantzirik egoteaz gain zapata eta galtzerdi txuriak, fraka motzak doi doian agerian uzten zituen alkandora hawaiar koloretsu bat eta begiak ikusezin egiten zizkioten eguzkitako betaurreko ispiludunak, berak egin du kopilotu lana (gaur inork ez zuen Danen alboan joan nahi). Eta bidaian zehar Tomek, horixe baita bidaiari berriaren izena, behin baino gehiagotan ohartarazi dio Dani hain agudo ez joateko, estatu honetako poliziak oso zorrotzak direla eta isunak, berriz, oso handiak.
‎Egun hartan inoiz baino beharrezkoagoa egin zitzaidan Dabiden presentzia, baina orduan bizkartzain" luxuzko ertzain", beraren hitzetan izateko ikastaro bat egiten ari zen, eta etxera itzuli zen arte ez nuen nire amorrazioa askatzerik izan. Arratsalde beranduan, Dabid heldu, eta dena kontatu nionean, berehala deitu zuen autobus konpainiara (orduan ere, nire ordez berak egin zituen egin beharrekoak).
2001
‎" etxeko zapatilak mahaitxopean eta kulero zikinak gela iluneko  palankanan!". Mezatara joateko mantila, ondo tolestuta, mahaitxoko tiraderan mutilari berak egingo dio ohea.
‎voces facultativas direlakoak ez dituela kontutan hartu, sail horretan alde eta aldi guztietan zilegi delako eta zilegi izan delako sortu ahala sortzea. Bestek bestetan usatu duen lizentziaz baliatzea baino ez du berak egin.
2002
‎Ez dugu hizkuntza sormen egokirik. Eta dohain hori falta zaigunez gero, beste norbaiti eskatzen diogu etengabe gu egiteko gai ez garena berak egin dezan: Euskaltzaindiari, hain zuzen ere.
‎Dena dela, ez dakit nik horrek harritu behar gaituen: behin baino gehiagotan ikusia nago nola Euskaltzaindiak berak egiten dituen bileretan, herrietan egiten dituen bileretan, entzuleen artean goxo goxoan nabarmentzen den aldika espainola edo frantsesa, gauzarik naturalena izango balitz bezala, inolako kezka aurpegirik ikusi gabe. Hala ere, ohart zaitez, funtsean, haiei gertatzen zaiena gertatzen zaizuela zuei ere, ez dela hor gauza berririk:
‎Eta eremu horietan bereizten ditu, batetik" nazioko euskara batua" (orain arte" euskara batua", besterik gabe, deitu izan duguna litzateke hau)," eskualdeko batua" eta" herrialdeko batua". Eta bereizketa hori dela-eta, berak egiten duen proposamen orokorra honela labur daiteke: has gaitezen azpitik, noiz, non eta zertako erabiltzen dugun hizkuntza eta hori egon dadila ahalik eta lotuen herrialdeko hizkerarekin.
2003
‎–Ez ezak sekula Nacional Bat esan, errepide hori ez  baitator gure naziotik. Kamino Berria esaiok, gure zahar mahaspasen moduan –agindu zidan Kepak, agindu gabe, berak egiten zuen moduan; gero, autoei begira, honela jarraitu zuen–: Zoazte, zoazte orain, ze iluntzean ostiak izango dira eta ilara luzean itxaron duzue...
‎Ez zen harritu batere, erabat inu  tiltzat nindukan eta. Igarri nionez, traktorea neuk gidatzea nahi zuen, eta berak egingo zuen gurdi gainetik kaka banaketa. Azaldu egin zidan, pedal hau, beste hori, palanka hau... auto  txoketan bezala, erraza ematen zuen.
‎Izan ere, 1760an, berez James Mcpherson eskoziarrak asmatu arren, Ossian bardo gaelikoarenak omen ziren poemen argitaratzeak herri txikien kulturarekiko interesa piztu zuen Europako zenbait intelektual kontrailustratuengan. Herder bera ere aritu izan zen euskaldunez, baina batez ere Humboldt hizkuntzalari prusiarra –eta Herder-en jarraitzailea– izan zen Euskal Herriaren irudi erromantikoaren zabaltzailea; berak egin zuen antzinako ohiturak eta hizkuntza misteriotsua gogotik gordetzen zituen herriaren erretratu sentikorra. Humboldtek sartu zituen, gainera, erromantikoen ideiak Euskal Herrian.
2005
‎Zainzuri pote bat askatu, entsalada bat prestatu, eta arrautzopil bat egin genuen txanpinoiekin. Postrerako, Adelak jogurt bana atera zuen, berak egina, aran eta sagar zati txikiekin, eta masusta marmeladarekin. Sukaldean ari ginen bitartean, eta gero afaltzerakoan, oso hiztun ibili zen Adela, haurtzaroko gauzak kontatuz; gure bizitzako gorabeherak ere jakin nahi zituen, bikote gisa nola konpontzen ginen...
2006
‎Bi aleman hil zitian segada batean, baina hor tematu zuan ez zuela aitortuko eta ez zuela aitortuko. Zenbat neke egunero egunero galdera berak egin eta erantzun berak entzuten! Azkenean, ordea, aitortu zian.
‎Seminarioa faltan bota balu, ez zizkion izebari beste hamar seme alaba egingo bata bestearen atzetik! Haize hartzera bidaltzen nuen berak egin zezakeen guztia gainerakooi debekatzera azaltzen zen bakoi  tzean. Nork, eta sasi apaiz hark niri sermoiak!
2007
‎Kalera iristen nintzenean belarritik belarrira irribarretsu aurkitzen nuen, nire zain. Ederki zekien bost axola zitzaizkidala auzokideen esanak, bost axola zitzaidala, alegia, berak egiten zuen guzti guztia. Nahikoa nuen beste arratsalde bat nola hala pasatzearekin, behin ume mukizu alaen hori maindire artean lotuz gero, nire musika entzun eta nire txirriak lasai lasai erre ahal izateko.
‎Izugarri kostatu zitzaion ondoko egunetan haren patxuli usaina gainetik astintzea. Sabaian dilindaka, hippyak berak egindako egurrezko antxeta batzuk ikusten zituzten. Merkadilloan saltzen omen zituen larunbatetan, beste girgileria merke batzuekin batera.
‎Euskarazko itzulpenarekin agertzen da. Euskarara itzulia da, beharbada kopistak berak eginik.
2008
‎Behin baino egon ez banintzen ere, oso ondo gogoratzen ditut han aurkitutako unibertsoaren piezatxoak: Zeramika kurtso batean berak egindako teontzi bat, hormetan orratzekin iltzatutako irudiak, leihoaren ondoan zituen landareak eta metalezko altzariaren gainean zegoen koltxoia.
‎Asko poztu da ikusleen artean ikusi gaituenean. Argiztapena berak egiten du baina atrezzo guztia ere berak prestatu du. Beraz, Katrin ez dago taula gainean, baina berak sortu du taula gaineko mundua, lorik gabeko gauetan egindako oilo, tximeleta, zuhaitz eta barkuekin.
‎–Eta azterketa berak egingo al digu, edo zuk?
‎Aita da kamusatu behar ez dudana, Barrutia irakaslea baino ez dut. Ez dago tragedia egin beharrik, bizitzak berak egiten dizkigu.
2009
‎Arrakasta! Elinorrek bazekien zer esan nahi zuen horrek, zer gutxi axola zuen zorteak, zenbat ahalegin egin behar ziren, zenbat borroka, zenbat malko Dariok, edo berak egindako karrera egiteko...
‎Nahastu egin naiz berbekin, ezta? Ba, esate baterako, etxerako erosketak berak egiten ditu gaur egun, aitak. Gaur bertan, bestelako jeneroen artean, aurtengo lehenengo marrubiak ekarri ditu; behar den moduan hitz eginda, ekarri dizkidala esan nuke, berari ez baitzaizkio marrubiak gustatzen.
‎Iñigori eskatu nion etxean egin genuen obra egin ahal izateko baimenak lortzeko eta paperak betetzeko. Udaletxera eta behar zen leku denetara joan, eta berak egin zituen, zirti zarta, guzti guztiak. Niretzat ia buruko minik gabe joan zen obra osoa.
‎Erretiroko paperak egiteko, berriz, Anderri eskatu nion, bere karrerarengatik hurbilagoko gaia zuelako, badakizu. Trankil egoteko esan zidan, berak egingo zituela-eta egin beharreko buelta guztiak; baina batzuetan berarekin joateko eskatu zidan, hala neuk ere entzun egingo nituela-eta erabakiak hartuko ziren lekuetan azalduko zizkigutenak. Niretzat, esan beharrik ere ez dago, erosoagoa izango zen Anderrek paper guztiak eginda ekartzea, nik ezertariko ardurarik hartu gabe.
‎eskubideak herritarrarenak dira, baina obligazioak, berriz, administrazioarenak. Hori dela eta, herritarrak euskara nahiz erdara erabil ditzake, berak egin behar du hautua aldi bakoitzean. Ez da inor ere nahi ez duen hizkuntza batean mintzatzera bortxatuko, segurki, baina administrazioaren egitekoa ez da halakoa, eta administrazioa behartua dago herritarrak aukeratu hizkuntzan erantzutera.
‎Beraz, herritarren sentsibilizaziorik gabe ezinezkoa da pixkanaka berdinkidetasun soziala nagusitzen joatea, baina araurik gabe ere ezinezkoa da. Horregatik, sustapen jarrerako hizkuntza politika bidezko eta eraginkorrak uztartu behar ditu sentsibilizazioa eta araua, eta arrazoi horrek berak egiten du ezinbestekoa neurriren bateko hertsadura. Horregatik hizkuntza politika bidezko eta eraginkorrak zilegitasun osoz uztartu behar ditu sustapena eta araua, muga batzuen barruan, jakina.
‎Euroituna indarrean duten Estatuetan, hiru urtez behin nahitaez egin behar da, eta egiten da, ebaluazio txostena. Europako Kontseiluak eginkizun horretarako berariaz izendaturiko Adituen Batzordea izaten da txostengilea, eta txostenean jasota geratzen dira Hizkuntzen Euroituna betetzeari buruz Adituen Batzordeak berak eginiko balorazioak eta oharrak nahiz Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak egiten dituen gomendioak. Hortaz, ebaluazio txosten hori da, Hizkuntzen Euroitunaren argitan, Europako Kontseiluak gordetzen duen argazki fidela Estatu bakoitzeko eremu urriko hizkuntzen sustapenari egina.
‎Kasurik gehienetan, merezi duenaren eta merezi ez duenaren arteko sailkapen horietako asko botere publikoak berak egiten ditu, kasu honetan, Estatua da azken instantzia. Beraz, egungo sistema eta testuinguruan, kulturak bere eremuaren mugak gainditu eta politikarenean finkatzen da bete betean, eta eremu berri horretan botereak ditu kultur adierazpenak hierarkizatzen eta sormenaren mugak lausotzen.
‎erosi nahi duenarentzat, Gurutzada Santako Bulda nola...? Buldak berak egiten ditu biktima handiak eta ttikiagoak, haziak nahiz ñimiñoak.
2010
‎Aldizkaria bataiatzeko bilera" jendetsu bat" (hamabi bat lagun) antolatu genuen Jin Garridoren aitaren tabernan (poema liburuaren marrazkiak Josu Landari egin zizkiona; berak egin zituen gure aldizkariaren lehen aleko marrazkiak ere), Donostiako Egia auzoan. Ez dakit bar horrek irekita irauten duen.
‎Hain zuzen ere, lehenago esan bezala, Josu Landaren lehen poema liburua 1980an bertan argitaratu zen Hordago argitaletxean Joxe Azurmendiren laguntzari esker. Gorago ere esan dugu liburuak beste argitalpen bat izan zuela 1979ko ekainean, offsetez Josuk berak egina, Ni eta nitarrak tituluarekin, 1980ko ekainean argitaratutako Pott Tropikala aldizkarian aipatuta agertzen dena, marjinaltasun adibide gisa," Hain da triste la vie de l, artiste (II)" artikuluan. " Azken aldi honetan nahiko normala den bezala haren poemak inongo babesik gabe irten dute kalera, inprimatze kaskar batekin, kasik esperantzarik gabe", zioten Atxagak eta bere lagunek.
‎Diru-laguntza handiagoa ukatu eta kritika egiten ziotenei" enbido" besterik ez eta hura esateko bere orrialdeak eskaintzen zizkienei" hordago"? Hori desegokitasun nabaria zen, zeren eta berak egiten zuen Argia bezalakoa izatea eskatzen baitzion Oh! Euzkadiri, eta begien bistakoa zen oso publikazio diferenteak zirela.
‎Bertan eman ziren lehen aldiz Lotsatiren bizitzaren inguruko xehetasunak. Bestalde, artikulu horren ondoan Ibon Sarasolak berak egindako beste batean Lotsatiren obraren ezaugarriak nabarmentzen zituen, itsasondoarraren lanaren balioa azpimarratuz. Hona hemen Ibon Sarasolak Lotsatiz zioena:
‎Lehenengo argazkiak Teresari umezurztegiko arduradunek emandakoak ziren, ez berak eginak. Bere bizitzako lehenengo urteko garai desberdinetan eginak ziren, hiru hilabete zeuzkanekoa, sei zeuzkanekoak... denetan azaltzen zen irribarretsu, alai, baina guztietan zuen zerbaiten zain dagoenaren keinua, belarrira ama iristeko gutxi falta zela esango baliote bezala, kontent baina zain.
‎Montefloridoko lanak bukatuta alde egitea lortu zuen, zorionez. Andresen laguntzari esker, Pio Baroja tailerrekoen memoria literario eta ikus entzunezkoak kaleratzeko berak egin behar zuen lan guztia bukatuta utzi zuen alde egin aurretik. Arduradun politikoaren babesa bermatuta zegoen, Mikel Ormazabalek esan zionez, behintzat.
‎Ankerkerian gozatzen ari nintzen. Noiz eta nola aitortuko zidan idatzi hura berak egina zela?
‎igeltsero, arotz, konponketa txikitan... artista zuan. Nire izebaren etxean ere konponketa guztiak berak egiten zizkian.
‎Poltsatik gutun azal eder bat atera zuen eta hauen barrutik marrazkiak. Figurin batzuk ziren, berak eginak. Alkandora gorriaz gainera, galtza eta txaketa urdinak ziren gizonezkoen uniformea osatzen zutenak.
‎Danielari Pio Baroja taldekoen lanarekin liburutxo bat egin zitekeela iruditu zitzaion, Raimundorenarekin batik bat. Beste hirurek ez zuten idazteko dohain handirik, Manuela Zapirainek batez ere, letrei antzemateko ere lanak zeuzkalako, baina Raimundorekin oso lotuta zegoen eta berak egiten zuen guztian ematen zuen izena, enbarazurik sortzen ez bazuen, behintzat. Erresidentziako zuzendariari aipatu zionean, horretarako aurrekonturik ez zegoela erantzun zion.
‎Cristinari ez zaio fina iruditzen zinegotzia izatea dantzaria, pellokeria dela esaten du. Egia da ez dela oso glamourotsua, baina hori ez da inon gertatzen, eta albistea emateko orduan elementu bat gehiago da agintariak berak egitea agurra Lehendakariari.
‎Eta bere kanonizazio prozesua aurrera baldin badoa ere, oztopo handiak jasan behar izan ditu. Eta ez dago isiltzerik Joan Paulo II.ak berak egindakoa ere. 1993 urtean El Salvadorrera joan zenean, bisitaldi luze bat egin zuen.
‎[4] Juan Bapta Castillo 58 urteko lesakarrak dio, Doña Manuela hil zenean, berak egin ziola dolua eta baita hilobia paratu ere, le hizo el duelo y le alargo su sepultura, Elamako jabeek Lesakako elizan hilobirik ez omen zutelakotz.
‎Eta jende guziaren ahotan dabilen hilketa ikaragarria berak egina dela aditu duenean, hanka egin omen duela herritik: Se a asuentado deste Reyno y pasado a la provincia de Guipizcoa.
‎Horra nonahi galdurik, Berdabioko istilu haien guzien kontua jaso zuen maisuaren arima. Eskerrak, halere, 1739an berak egindako etxeak bizirik eutsi dion. Oraindik hantxe baituzu Maisuborda, Berazumeko sarobe zaharretik Berazkunerakoan, bezala edo, Hartxulotik bertan, azpialdean mendebal alderaxeago Aitaborro duela.
‎[196] Badirudi bataiatu zuen apaizak berak egin zuela atautxizkoa.
‎Gaur den egunean, zenbat eskertzen den holako erantzun bat jasotze hutsa!... Baina, hain juxtu, holakoetan ohartzen da bat, berak egiten duena besterik ez dela. Fco Ignacio Yriartez, jatik ere ez baitit esan Korok.
‎Nork ekarriko zaindari hautagai hau, nork uste duzue? Bada, Ermano Baserritarrak berak, algara handienak berak egin dituelarik, denak aho bete hortz utzirik.
2011
‎Zintaren azpitik makurtuta igaro, eta gainerako poliziak zeuden lekura iritsi zirenean, guztien erdian, auzitegiko medikuaren gorputz biribila ikusi zuten; Menzel ek euritakoa zeraman esku batean, eta bestean, oxigenoa. Lany ko poliziak eguerdian deitu zionean eta mendian aurkitutakoa deskribatu, Jan kontaktuan jarri zen Alexandraren autopsia egin zuen medikuarekin eta bigarren gorpuari ere autopsia berak egiteko eskatu zion, bere iritzia ikerketarako guztiz beharrezkoa izango zelakoan.
‎–Bera da, Eli¨ka. Kabroi berak egin du hau.
‎Polizia guztiak elkarri begira geratu ziren. Oskar ere orduantxe esnatu zela ematen zuen, telefonoa eskuratu eta berak egin baitzuen hurrengo galdera:
‎Ezinbestekoa izango zuela nire laguntza, primeran etorriko nintzaiola bere zereginean. Tandem polita osatuko genuela biok, baina ni ezertan konprometitu gabe, jakina, berak egingo zuela asto lana, baina nik emandako arrastoak oso baliagarriak izango zitzaizkiola erreportaje biribil bat idazteko:
‎Garai honetan baziren kantabriarren buruzagitzan bi anaia zaldun, Julio eta Ankises, Diogenis erreginaren ahaideko zuzen. Oktabianok kantabriarrei enbaxada bidali zienean bere asmoen berri emanez, eskakizun bakarra egin zien, Erromaren aginduetara jar zitezela, alegia, eta, morrontza horren adierazgarri, har zezatela salerosketa tratuetarako txanpontzat Oktabianok berak egina zuena, bere izen, irudi eta armekin. Juliok eta Ankisesek gogorki errefusatu zituzten Oktabianoren agindu eta eskariak, eta kantabriarrei armetarako presta zitezela eskatu zieten.
‎Intiren eta bion txoletetan pattar pixka bat isuri eta, Intina itzuli zenean, aldarria berak egiteko eskatu nion. Halaxe egin zuen:
‎Nik Ez Dok Amairu utzi nuenean, nire burua guztiz galduta sentitu nuen, aurkitu nuen, eta orduan Antton Valverdek nolabait salbatu ninduen kantari bezala, berarekin hasi bainintzen, berak egiten zizkidan musika laguntzak, zenbait kanturen konposizioak ere bai... eta berarekin ibiltzen nintzen. Eta hor bagenuen halako partiketa bat, funtzioen partiketa bat:
2012
‎Nahiz eta bigarren eskukoa izan, oraindik berri berria dela bere lehenagoko ugazabak, lan kontuengatik atzerrira atera beharra izaki, lehenbailehen saltzeko premia eduki zuelako; hori esan zioten, behintzat, erosi zuen tailerrean. Autoa gauez estalpean gordeta eduki izanak ere lagundu zuela kolore zuri polit hori egoera distiratsuan mantentzen; berak egin ezin duenaz beste, ez baitu inolako babeslekurik autoa sartzeko: honek konformatu du gau guztiak hegoaldera ematen duen ostatuaren ezkaratz aldeko kalean, sokairera, igarotzeko aukerarik izanez gero...
‎Zamorak Konbentzioko gerraren harian, euskal buruzagien ustezko traizioa aitzaki hartuta, Foru Konstituzioa erabat desagertzeko unea zela gomendatzen zion Godoyri. Godoyk egin ez zuena Cánovasek berak egin zuen, ahalik eta kosturik txikiena eraginda.
2018
‎Helenek ere ekarri du jatekoa: barazkien opila, berak egina. Oso goxoa iruditu zaio Loreari.
‎" Jasanezina baita liburuetan pilatzen den hautsa!", gaineratzen du. Ezetz, ezetz, egin dio Loreak, disimuluari ozta ozta eutsiz, asko eskertzen diola, baina gustukoa omen du eskulanetan aritzea, eta berak egingo duela.
‎–Naturak egin ditik mirotzak eta arranoak hain odolzale, Pette, naturak eman zizkiek hain atzapar zorrotzak; natura horrek berak egin ditik ardiak hain otzan eta txaldan. Zer dagokio arrano bati, bere senari jaramon egin, eta ardiengana atzaparrak luzatzea baino?
‎Beraz, aste hartan zazpi bider hil nintzen. Eta bien bitartean, amaordeak zaurian hainbat txaplata ipini zizkidan, berak egindako ukenduarekin, eta zapia kentzen zidan bakoitzean, kirats izugarriko odol, zorne eta zikin nahasketa zabaltzen omen zen.
2019
‎–Lale. Nola edo hala berak egin duela uste dut.
‎Lale ez da lanera azaldu, beste behin. Aita berandu heldu da etxera afaltzera, berak egin behar izan duelako Laleren lana. Lale korrika joan da, eta amaren atzean ezkutatzen saiatu da; eserita dagoen aulki luzetik bultzaka jaikiarazi eta hesia jarri du bera eta aitaren artean.
‎Ez duzu ezagutu? Seguruena, berak egingo zizun zenbakia.
‎Asteak asteari, egun batez andere xaharrak Mari Xorri azaldu zion iritsia zela zein zen erakusteko eguna eta, nola edo hala etxean geraturik, berak egin behar zuela seme nagusiarentzako opila, gero eraztuna mami barnean sartu ahal izateko. Nekez lortu zuen hori Mari Xorrek eta, edonola ere, etxekoek jakinarazi zioten ogia mutilaren gustukoa gertatu ezean, betiko alde egin zuela jauregi hartatik.
‎Neskameek Mari Xor salatu zuten eta mirabea burua makur makur eginik agertu zitzaien. Opila berak egin zuela onartu zuen, baita eraztuna bertan sartu izana ere. Mutilak soineko ederrei buruzko galdera egin zion orduan, eta Mari Xor, gelan sartu irten bat eginik, urrezko arropak jantzia itzuli zen, dena argi, dena dirdaia.
‎Euskal Herrira etorri aurretik ere, Anton Abadia euskalarien zerrendan nuen, gehienbat Dublinen sortua zelako, baina Manexek argitu zidan aita zuberotarra zuela. Hala ere, interesgarriagoa egin zitzaidan jakitea hainbat urtez Etiopian bizi izan zela, eta berak eginiko frantsesa amariña hiztegia gerora nork eta Rimbaudek erabili zuela, poesia utzirik Afrikara jo zuenean.
‎Paper administratiboen betetzeak nardatzen zuen. Ez ote zuen hori idazkariak berak egiten ahal. Egun osoa eserita pasatzen zuten langileak alfertzat zeuzkan, hilabete saria erraz irabazten zutela iruditzen zitzaiolako.
‎" Eskua altxatu zidan, ene kapitaina, esanez halako beste bi eta gehiago ere balio zuela berak egindako lanak... Bakoitzari berea, ez da
‎Orduan, mundu guztia jiran eta adi zeukan bitartean, bururen buru kontatu zuen etxoa, gutuna iritsi zenetik etxean kiskalitako gizasemeen azken garrasiraino. Ez zuen batere ahaztuta utzi berak egindako eta sentitutako guzti guztiaz.
‎Argitaletxe batzuetan ere itzultzaileek badute proposamenak egiteko aukera. Hainbatetan, argitaletxeak berak egiten du obraren aukera, halako izenburu edo autore jakin bat katalogoan eduki nahi duelako: kasu horietan, egokiena izan ohi da, ez da beti gertatzen?
‎Horra itzultzailea bitartekari. Edo tximino, Edgar Coindreauk esaten zuenaren bidetik, autorearen" imintzio berak egin behar dituelako gustatu ala ez". Edo sabeliztun, bere ahotsaren proiekzioa autorearena dela sinetsaraziz.
‎Erdal itzulpenak, ordea, eufoniaren magia guztia hondatu dio Berbelitzi, zeren laster konturatu baita Albanista ez dela ahanzturaren ganbaran haustutako izen bat, pertsonaiaren lanbidea baino(" El ebanista..."). Hala da, behintzat, aita kaputxinoak berak egindako itzulpenaren arabera.
‎Uztailaren 2an erreparatu genion egunari, nola 5 minutu galduak zituen goiz partetik, arratsetik apenas zirkinik ere egiten baitzuen. Baina, gainbehera apurka eta poxika abiatzen denean, malkarrak berak egiten du pendiza. Gaur goizean eguzkiak 7ak eta 11 minututan zabaldu du eguna.
2020
‎–Errusiarrek à la mode jarri omen dute beren ohitura hori Parisen, esan zuen Urbinak, kristal hotsak oihartzun?. Zenbat kalte egiten diguten moda arrotzek, esan zuen gero marmarrean, erreparatu gabe, nik uste dut, berak egin berri zuena ari zela kritikatzen.
‎Ez zuen negarrik egin nahi; indartsua izan behar zuen, baina malko lodiek ihes egin zioten, amorruz, ahoa zabaltzerako. Doña Nievesekin ez zuela asmatzen aitortu zion, berak egindako ezerk ez zuela emakumea asetzen.
‎Hara gizonak ez doaz amets egitera, juglareak joaten ziren bezala edo Nemo Kapitainak berak egin zuen bezala; hiltzera doaz. Akabatu ditzaten.
‎Ja ez dute ezer erosiko. Anak altzari bat Sena ibaiaren ondoko denda batean, amak egin zuen eta berak egin nahi zuen bezala.
‎Orain berak egin du galdera. Eta gizonaren hitzek burrunba egiten dute zementuzko sabaian, zementuzko paretetan, zementuzko zoruan, zementuzko hamar metro koadro haietan, non bizitza tematu egiten den aurrera segitzen, etsi beharrean.
‎Connellek sorbaldak jaso zituen. Nolanahi ere, botika bere lan kimikoa egiten ari zaio garunean, berak egiten duena edo esaten duena gorabehera. Goizero jaiki eta dutxatzen da, liburutegira joaten da lanera, ez du fantaseatzen zubi batetik behera salto egitearekin.
‎Autotik atera eta etxea horren polita iruditu zitzaidanekoa ekarri nahi izan nuen gogora, han mendi mazelaren erdian, hain gordea non ez baitzen errepideko autoen soinurik aditzen, ipuin batean nengoela ematen zuen, amak ttikitan kontatzen zizkidan ipuin haietako batean. Eta amak esan zuen mendian gora igoko ginela, eta berak topatu zuen can Grill, eta berak egin zituen bion maletak, eta berehala iritsi ginen, ni autoan sartu eta gero. Izan ere, setiaturik nindukaten Bartzelonako pisuaren kanpoaldeko zaratek eta autoek, eta eraikin haiek guztiek eta kale arteko kantoi zorrotzek, eta lerro zuzenek eta jendearen oihuek eta jendearen irriek, eta ez nuen inora atera nahi.
‎Bitxikeria moduan, kontatuko dizuet, aspaldiko urteotan modan dagoen" futbol tenis" delakoaren asmatzailetzat zuela bere burua. Asmatu ez dakit, baina bataiatu behintzat berak egin zuen. Honela esaten zigun:
‎Azkenean, Lete ulertzea ez da hain zaila bere posizioa zilegi dela onartzen badugu, nahiz eta gero, Atxagak bezala, tarteka adiskideari" baina hik ere ulertu duk" gogorarazi. Letek berak egin zigun oharra: " ez dakit poema onak edo txarrak idatzi ditudan, baina badakit neure barruko egia agertu dudala".
2021
‎Gero burla egiten dit enkarguak egiteko dudan moduagatik, laranjak eskuan pisatzeko eragatik, merkatu osoko okerrenak arretaz aukeratuz, berak dioenez; iseka egiten dit ordubete eman dudalako enkarguak egiten, postu batean tipulak, beste batean apioa, hurrengoan fruta erosi dudalako. Noizik behin, berak egiten ditu enkarguak, azkar bai azkar nola egin erakusteko: postu bakarrean erosten du dena, zalantza izpirik izan gabe; eta saskia etxera garraia dezaten ere lortzen du.
‎Baina han sufrimenduaren eldarnio etengabea dena, hemen eten egiten du Jonanek, drogazale batek egingo lukeen moduan; poesia bera hiltzen du. Jonane minduta dago nire iritzi horrekin; galdetzen dit ea berak egin duen elipsiak ez al duen bizitzaren zentzugabetasunaren amildegia hobeto adierazten originalak baino. Joño!
‎ume umetatik ama eta aita zaintzen, haiengatik negarrez, bi anaia bihurriak zentzatu ezinik, elizan bilatzen du aterpe; goiz mezara joaten da egunero; gero, gosaldu eta eskolara; apaizak santuen bizitzei buruzko liburuak uzten dizkio; hari ere Santa Genobebaren bertsoak erakutsiko zizkion, niri bezala. Etxean, lan gehienak berak egiten ditu, geratzen zaizkien bi behiei azpiak ateratzen dizkie, garoa bota, ganbeletan belarra ipini, oiloei artoa eman, hori guztia jantzi piltzar eta esku larru batzuekin, eskuak ez zartatzeko; gero, berehala garbitzen eta lurruntzen du gorpu  tza, simaur usainik gera ez dakion; pubertaroaren hasieratik eder loratu da, txikitandik ditu ezti begiak, eta handitu ahala pinpirin punttu bat naba... Sukaldeko ontziak ere berak garbitzen ditu; hurrengo egunerako babarrunak ere berak egosten ditu.
‎–Edo berak egin zuen, esan zuen nire lankideak.
‎" Zure beta da, hori esan nahi didazu? Zu alfa zarenez, ez zaizula buruan sartzen zure anaia bezalako beta batek hark berak egitea lan zikina?"
‎Ane gardena zen berarentzat. Harrapatuak zizkion egiteko moduak eta haien erantzun gisa berak egin beharrekoak. Ziur zen horrenbeste aldiz uko egin zion etxean egongo zela, jabetza baztertuan gotorturik.
‎Hi ikusten hau zeozertan, eta laster hasiko zaik" nik, nik, niiik!" eginez. Alegia, berak egin nahi lukeela horixe. ‣ Eta gero zer gertatzen da, zure ustez?
‎Sarritan egiten zuten: basoan zehar ibili, noragabean," abenturan" aitak esaten zuen bezala; norabide jakinik gabe ibiltzen ziren, itsasoa atzean zutela beti erreferentziatzat, basoan gora igo eta igo, bidean aurkikuntzak eginez (hitz egiteko modu bat da, uda oro aurkikuntza berak egiten baitzituzten): errotak, errekak, harkaitzak... eta eskalatu, katuka igo edo saltatu zitekeen guztia.
2022
‎Eta nik ez dut lorik egiten, ezin dut lorik egin, eta nola egin nuke lo, ama besoetan dudala, ezin dut beragan eta horrela lo egiten duelako amorruan baizik pentsatu, bi bizi bizitzera behartzen nau, neurea eta lehenengo berea, berak egin ez zuena bi aldiz egitera behartzen nau munduan zehar bidaiatzen duen nire sexuarekin, nazio guztietako haurra eraman lezakeen haurrarekin, eta horrek zertarako balioko lukeela uste duzu, koitoak era horretara biderkatzea, biziaren helburua horixe balitz bezala, eta ama asebeterik ote da bere ordez bizi dudan nire biziaz, jakingo ote du berak egin ez zuen neurrigabekeria honengatik asebeteri...
‎...zitzera behartzen nau, neurea eta lehenengo berea, berak egin ez zuena bi aldiz egitera behartzen nau munduan zehar bidaiatzen duen nire sexuarekin, nazio guztietako haurra eraman lezakeen haurrarekin, eta horrek zertarako balioko lukeela uste duzu, koitoak era horretara biderkatzea, biziaren helburua horixe balitz bezala, eta ama asebeterik ote da bere ordez bizi dudan nire biziaz, jakingo ote du berak egin ez zuen neurrigabekeria honengatik asebeterik egoten, horretarakoxe bizi izanaz gustura egoten, niretzat bizitzen, ni ohetik ohera herresten ibiltzeko, eta agurraren unea mila aldiz bizitzeko berriz, etzateko eta berehalaxe jaikitzeko berriz, ia ia berehalaxe, alegia, laztan batzuen tartea, ohetik irten amaren loak ni harrapatu baino lehen, ohetik irten bertan gelditzea posible ez den arte, ...
‎Damuak, betiko. Haustura berak egin zuen, berak hautsi zuen. Zuk, Ahmed, etena zuk zeuk egin zenuen.
‎" Bikiak erditu ditut" esango balitz, amari zuzenean emango litzaioke erditzearen protagonismoa, erditzea haurdunaldiko azken etapa bezala ikusita, amak berak egin beharreko zerbait, hain zuzen. Amak jasan behar izaten du umea barrutik atera arteko prozesu osoa, ez beste inork, ez behintzat hark bezala.
‎Ama paperean zu baino aurreratuago daudenek antzezle berriak pairatuko dituen gorabeherak ezagutzearen abantaila dute, eta hori jakitearekin, gainera, gozatu egiten dute. Batzuetan abantailaz jokatzen duen ama horrek zugandik espero duenari buruzko aurreiritziak beretzat gordeko baditu ere, besteetan, tamalez, pentsatzen duena jakinarazteko premiak bultzaturik edo lotsa aspaldi galdu zuelako, irribarre maltzur batez mozorroturik bere ustez gaizki zer egin duzun adieraziko dizu, beharbada, berak egindako akatsen frustrazioa besteei aurpegiratuz baretuko delakoan.
‎Gaur zaila da ulertzea nola egin litekeen literatura Montesquieuk proposatzen duen bidetik, ez baldin bada perspektiba historikoa errespetatuta, ez baldin bada ulertzen pentsamenduari etekin praktikoak, moralak, filosofikoak...? ateratzea zuela helburu, ez soilik legeei zegokienean, baita literatura eginez ere Montesquieuk berak egin zuen bezala Persiar gutunak harribitxian.
‎Marxistek Marxen esaldiak mantra bat bezala errepikatu eta haien ideiak dogmatzat hartzen dituzte. Marxek egin zuenarekin geratzen dira eta berak egin nahi zuena ahanzten dute. Horrela, hemeretzigarren mendeko zien  tziaren mailan ainguratuta, Marxen egitasmoa ahanzten eta baztertzen dute.
‎Ezin gara zientziak bermatzen duen boterearen kontra aritu. Izan ere, osasun zientziari esker, botereak eskatzen diguna errealitateak berak egitera behartzen gaituena da. Eroak baino ez dira ibiltzen errealitatearen paretaren kontra joka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia