Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎industrialek beraiek ere aitortzen dute oso egingarria dela seiehun enplegu lortzea; azkenean heldu baita hirurogei bat urtero, hamarkada bateko epean
‎Baina hori baino lehen jo sozialistek jarritako beste baldintza batera, Chavesek Ibarretxe lehendakariari esandakoa: mahai bat osatzearen aldekoak direla baina mahai horretan PP egon behar dela eta PP egon ezik beraiek ere ez direla egongo. Horrexegatik diogu, mahai horretan ez dela aurrebaldintzarik jarri behar, norberak bere edukiak eraman behar dituela eta askatasun osoz eztabaidari ekin.
2001
‎Era erraz eta kuttun horretan hasten du Felipe Juaristik Euskadi Haur Literatur saria lortzera eraman duen" Animalien Inauteria" liburua. Askatasunean bizi direla pentsatzen duten animalien istorioa kontatzen da bertan, hala ere, beraiek ere gizaki edo munduaren arau ezarrien itzalaz zapalduak sentitzen dira, eta identitate propioa mantentzearen borroka hasiko dute, hori bai, estrategia bero eta sendagarri bat aurrera eramanaz...
‎Nahiz eta bazkaldu zuten ostatuko jabeak behin eta berriz esan baso hartara ez hurbiltzeko, ez zela leku segurua, bikoteak ez zion kaso zipitzik egin eta harantz joan zen, baso ilun eta zabal hura zeharkatzeko asmotan. Bat batean, ordea, tartalo bat agertu zitzaien aurrez aurre, basoa berea zela eta beraiek ere bere menpean zeudela esanaz. Beldurtu ziren, jakina, baina halere asmatu zuten hartatik nola ihes egin.
‎Jakina, horrek denak, kontrako grebak, matxinadak eta gerra zibilak, sortu zituen. Eta borroka horietan sorturiko erakunde arduratsuenak berehala jabetu ziren, «etsaia» bezala beraiek ere internazional alorrean ari zutela. Mundu guztiko herri eta langileak elkar gaitezen!
2002
‎Ibaizabal argitaletxeak kaleratzen duen «Tento» bilduma etxeko txikienei zuzendua dago, bost urtetik aurreragoko irakurleei. Tento txakurtxoa daukate protagonista, baina hari gertatzen zaizkionekin erraz identifika daitezke neskato eta mutikotxoak, beraiek ere bizi izan dituzten edota dauzkaten esperientzietan baitaude oinarriturik Ricardo Alcantarak idatzi, Iñaki Zubeldiak euskaratu eta Gustik marraztutako istorio hauek. «Tento eta pelutxezko hartza» deitu ipuinean, horrelako panpin bat oparitzen diote txakurtxoari.
‎1936ko gerran galtzaile gertatu eta bizitzari nola edo hala aurre egiten saiatzen dira «Odolbildua»ko pertsonaiak, dagoeneko belaunaldi berriak beste nahi batzuk agertzen baditu ere. Etsaiez inguraturik, beraiek ere ez dira atzean gelditzen azpijokoan aritzeko orduan. Protagonista nagusia Mentxu deritzana da, bere familia aberatsari bizkarra eman eta zuhurki berea ateratzen ahalegintzen den emakume heldua.
2003
‎Ordezkaritza politikoa galtzeaz gain erakundeetan egoteak eskaintzen dituen subentzioak, soldatak eta abar ere galdu egingo ditu. Batasunaren etorkizun politikoa iluna da, oso iluna, eta nahiz eta jende aurrean ez aipatu, beraiek ere badakite.
2004
‎Izan ere, zortzi hamar urteko haurrek badakite nola jaiotzen den ume bat, baina ez dute informazio gehiegirik. Denek dakite ume hori amatxoren tripa barruan dagoela jaio aurretik, eta beraiek ere horrela egondakoak direla, baina batzuetan hor bukatzen da beren informazio guztia. Eta liburu honek horri buruz hitz egiteko aukera ematen die bai gurasoei, bai irakasleei.
2005
‎Emakumeek egin duten bidea onuragarria da gehienontzat, eta gizon batzuei ireki digu atea beste era batera jokatzeko gure harremanetan. Beste gizon gehiengo bat oraindik mantentzen bada ere itxuraz lehengo ereduak diren horietan, beraiek ere badaukate orain beste abagune bat, lehen oso estua zena eta orain zabalagoa. Baina ez nuke esango gizonak orain paretaren kontra gaudenik ez dakit zer gertatuko zaigulako.
‎Lagun taldean topatu izan duten bortizkeriaz mintzo dira, ez direla lasai egoten, ez dagoela afektua demostratzerik... Lehenengo aldiz bildu zirenean beraiek ere ezin zutela sinetsi zein eroso eta konfiantzaz hitz egiten zioten elkarri aitortu digute lantegiko gizonek. Sorpresa izan zen beraientzat ere.
‎Fedegabea naiz, baina ez diot fede askorik nire fedegabetasunari. Katolikoak eta kristauak errespetatzen ditut beraiek ere besteok errespetatzen gaituztenean zeina ez baita beti kasua, ez horixe. Hierarkiaren kezkak irrigarriak iruditzen zaizkit.
‎Uztailaren 8ko sarekadan Joxean Etxebarri eta Enrike Agirre ziren Jose Mari Sagarduirekin batera eta azarokoan erori ziren Juan Jose Larrinaga, Fernando Irakulis eta Ernesto Alberdi. 20 urtetik gorako kartzelaldiak bete ondoren, kalean diren bost zornotzar hauen bidez izan dugu Jose Mari Sagardui Gatzaren berri, beraiek ere ederki asko ezagutu duten bizimoduaren berri. Santos Sagarduirengana, presoaren aitarengana ere jo dugu.
‎Futboleko arrakastak afrikarrei erakusten die beraiek ere bizitzan arrakasta eduki dezaketela. Futbolari esker existitzen dira.
2006
‎Dena den, begirale horiek formatzeko ikastaroak ere antolatzen dituzte, azken finean, beraiek ari baitira haur gazteekin zuzeneko lanean. Ohikoena da Dindaia Fundazioak bere zerbitzuak eskaintzea eskolei, baina gurasoek beraiek ere eskatzen dituzte. A ereduko gurasoek ere eskatu izan die horrelakorik, baina oraingoz ez dute eskari horri erantzuterik izan.
‎Baina poliziak oso ongi daki hau guztia nola egin, oso metodologia zehatza dute guk tortura kasu bat bera ere ez deskubritu ahal izateko. Gainera epaileak eskua sartzen hasi diren neurrian, pixkanaka, beraiek ere tentu handiagoarekin jokatzen hasi dira. Esate baterako, torturatzeko metodologia aldatu egin da garai batetik.
‎B. MURUAGA. Eta beraiek ere aldatu dute beraien jarrera feminismoari esker. Bestalde esango nuke gizonezkoentzat eta emakume batzuentzat garela beldurgarriak.
‎Medikuek diote beraiek ere hiritarrak direla eta adierazitako gaixotasunak jasateko edozein biztanlek duen arrisku bera dutela, baina beraien lanbideak eragindako ohitura txarrek egoera zailtzen dutela onartu dute. Hala, osasun arloan duen jakinduriagatik, medikuak automedikaziorako joera handia du.
‎Orain hobeto ulertzen dut diskoetxeak egin behar izaten duen lana disko bat kaleratzeko. Bestetik, ordea, beraiek ere kantak egitera animatuko nituzke, guk zenbat lan egin behar izaten dugun kontura daitezen. Horrela, beharbada, hobeto konponduko ginateke bata bestearekin.
2007
‎" Baliteke emakume bat bere kabuz jartzea kalean, baina ez dira igaroko bost minutu proxeneta bat hurbildu gabe,' zu norekin zabiltza?' galdetzera". Lanbroak, honenbestez, azpimarratu egin nahi du beraiek ere prostituten bizi baldintzak hobetzearen alde daudela, baina ezin dutela inola ere onartu prostituzioa lanbidetzat hartua izatea.
2008
‎Ez dut esan nahi iparraldeko jende guztia esplotatzailea denik, baina garrantzitsua iruditzen zait herritik herrira doan elkartasuna; normalean elkartasuna ez dugu topatzen dirua daukatenen artean, herri xehearen baitan baizik. Iparraldeko herritarrak dira askotan beraiek ere ez dutena ematen saiatzen direnak, eta ez gobernu boteretsuak.
‎Kurrikulum horretan beste arloak ez dira lantzen, tartean sorkuntzarena. Eta gainera irakasleei ezin zaie errua bota, beraiek ere ez baitute landu. Nola transmitituko dute?
‎Badago geuri begira informatzeko beharra. Jendeak jakin dezala borroka egitea, gure burua antolatzea, ez direla" txerri komunistaren" kapritxoak herri eskaerak baizik eta aurrerantzean, beraiek ere jasoko dituztela honen guztiaren etekinak. Garai berri batean gaude:
2009
‎Bestetik, funtzionarioei dagokienez, denetarik dago, kleroan bezala, kazetarien artean bezala… Funtzionario gehienek, dena den, ez dute presoaren kontrako ezer. Beren lana egiten dute, eta inork bizimodua ozpintzen ez badie, beraiek ere ez dira inor ozpintzen ibiliko. Diote:
‎Ni politika egiten saiatuko banintz desastre bat litzateke, ez baitakit politikaz. Baina beraiek ere ez dakite ezer kulturaz, ez dakite ezer arteaz, eta uste dute gai direla hori zuzentzeko, eta horrela gertatzen dira gertatzen direnak.
2010
‎Harremanak bi aldeekin landu nituen, baina harreman handiena errepublikar jendearekin egin nuen, 1995ean oso pesimistak ziren bi aldeak, egoera oso gogorra zen. Hango gatazka konpontzeko lotu beharreko hariak, hemengoak baino askoz konplikatuagoak zirela ikusten genuen guk, baita irlandarrek beraiek ere.
‎Kasu batzuetan, inguruko harri bat jartzen da hildakoaren izenarekin, beste batzuetan zuhaitz bat landatzen dute. Green Burial Councilek azpimarratzen duenez azken batean enpresa dira beraiek ere, ekologikoa ez ezik askoz merkeagoa da aukera hau.
2011
‎Horretarako, ezinbestekoa da bidaia hori lehenik guk egitea. Gustatuko litzaiguke sentsazio hori entzuleekin konpartitzea, beraiek ere gure musika entzutean zerbait berezia senti dezaten. Eta horien artean, badira dantzarako aproposak ere izan daitezkeen kantak.
‎Leize Gorriak gaur egun ez du arazorik, baina Le Bukowskin gertatutakoa ikusi ondoren, etorkizunean beraiek ere egoera berdina pairatzeko beldur dira, eta horren aurrean legedia errealitatera molda dezatela eskatu dute. " Kulturaren hiriburua izan nahi badugu, argi izan behar dugu jendea gure hirira musika entzutera eta kulturaz gozatzera etorriko dela, bestela jai dugu" dio Julio Biurrun Leize Gorriako jabeak.
‎Ordukoa ere euskara zuzena zen, baina adierazkortasun aldetik gogorragoa. Bikoiztaileek beraiek ere, gure itzulpenei ahotsa jartzen dietenek, ikasi dute esperientziarekin.
‎Elebakartasuna… Uste dut Europan gero eta zalantza gutxiago dutela gai horren inguruan; alegia, gero eta ageriagoa da elebakartasuna arazo dela. Behingoz, hizkuntza handietako hiztunak, beraien hizkuntzarekin munduan zehar lasai bizitzeko aukera zeukatela sinesten zutenak, konturatzen hasi dira beraiek ere badaukatela, hizkuntza kontuan, ikastekorik. Elebidun edo are hobe eleanitz bihurtzea ezinbesteko erronka da norbanakoarentzat eta eskolarentzat.
2014
‎Nafarroan euskara galtzea eta euskara izan denik ere ahaztea elkarren segidan etorri dira sarritan, baina blog honek mezu bat bidali nahi badu, hizkuntza ondarea maitatu eta zaintzeko gogoak ideologiaren gainetik egon lukeela da, eta guztiok elkartu gintuzkeela, euskaldun izan ala ez. Sinetsi nahi dut egunen batean nafar guztiek sentituko dutela euskara beraiek ere aberasten dituen balio gisa.
‎Egia da batzuetan magrebtarrekin talka ematen dela. Eta egia da ere beraiek ere pittin bat ireki liratekeela, ezjakintasunak mesfidantzari bide ematen diolako. Gasteizko alkatea ez da tentela, eta badaki nora apuntatu, gizartean magrebtarren aurkako jarrerak baitaude.
2015
‎Egunean zehar, gizonak etxetik kanpo daudela, emakumeengana joan eta beraiekin hitz egiten dute. Sentsibilizazio lanak egiten dituzte, esaten diete beraiek ere badirela mugimenduaren parte, are, beraiek gabe mugimendua ez zela posible izango.
‎Bortizkeriak bortizkeria gehiago eragiten duela? Bortizkeria asko dago gizarte honetan, estatuek beraiek ere indarkeria gehiagorekin erantzuten dute erasotuak sentitzen direnean.
2016
‎Mendebaldeko gizon zuriak arrazionalak, objektiboak, neutroak, gardenak dira, zer dagoen ondo eta zer gaizki esaten dutenak. Beraz, mendebaldeko emakume zuriek, ez badute ezer zalantzan jartzen, uste dute beraiek ere gardenak, neutroak eta arrazionalak direla. Bitxia da, gizonek emakumeei esan digutena, alegia, haiek arrazionalak/ gu irrazionalak, haiek askatasunaren alde borrokan/ gu mendekoak, haiek zientzia egiten dute/ guk magia edo horrelako zerbait… beste kulturetako emakumeekin errepikatzen ari gara.
2017
‎Jarraitzailea nintzen baina ezin nuen aldizkaria etxean jaso, ezin asumitu nezakeen gastua zelako. Gurasoen etxean irakurtzen nuen paperean, arrazoi ekonomikoengatik beraiek ere harpidetza eten behar izan zuten arte... Harpidedun ez izateko arrazoi bakarra ekonomikoa nuenez, zuek ahalegin hori egin duzuen unean, nik ere neurea egin dut".
‎Hiru bat urte dela sortu zuten taldea Beñat Muguruzak, Xabi Burgañak eta Lander Bidaurrek, beste talde batzuen kontzertuak ikusi, beraiek ere zer esan bazutela pentsatu eta agertoki batera igotzeko gogoak eraginda. Eta beraientzat garrantzitsuena mezua esan nahi zutena eta bat batekotasuna zirenez, punka aukeratu zuten buelta gehiago eman gabe.
‎Beren eredu ziren helduak ikusi dituzte beste helduak hiltzen, sarritan modu ikaragarrian. Eta beraiek ere, gaztetxo edo haur, xaxatu dituzte gauza bera egitera. Armak erabiltzen ikasi dute, izugarrikeriari beldurra galdu eta arerio edo etsai izatekotan parean jarritako edozein hiltzen ohitu.
‎Orri zuri bat izan behar dugu elkarlanerako, guztion artean, adostasunak bilatzeko. Herri honek marko juridiko propiorik ez du, bi estaturen menpe dago, eta instituzioek beraiek ere, egunen batean jarrera desobedientea hartzea nahiko genuke. Bide horretan kokatu nahi ditugu euskalgintza, eragiletza politikoa eta instituzioak.
2018
‎Agintariek gauza bat hartuko lukete kontuan: aitzindaritza hori gauzatzeko modurik onena litzateke beraiek ere, beren eguneroko jardunean, euskarari komunikazio hizkuntza izateko atea irekitzea. Horixe litzateke lidergorik indartsuena.
‎" Agintarien aitzindaritza gauzatzeko modurik onena litzateke beraiek ere, beren eguneroko jardunean, euskarari komunikazio hizkuntza izateko atea irekitzea. Horixe litzateke lidergorik indartsuena"
2019
‎Frantziako Estatuan, aldiz, musika aldizkarietan taldeari buruzko artikuluak idazten zituzten eta, orokorrean, sona nabarmena lortu zuen taldeak zenbait zirkuitutan. Erkiziak dio beraiek ere ez zirela guztiz jabetzen gertatzen ari zenaz. " Egin kontu orduan mailik ere ez genuela, beraz, geure diskoetxea zen gertatzen zenaren berri izateko iturri bakarra".
‎Bi solaskideen iritziz, ez da batere bidezkoa, gaztetxoak hasi berriak direlako eta Mendizabal eta Espinar munduko txapeldunak. Direna baino ez gutxiago eta ez gehiago tratatzea nahi dute eta horretarako pilotariak beraiek ere kontzientzia hartu behar dutela uste dute, arriskua baitago aparraldiak txoratuta edozein baldintzatan pilotan aritzeko, ahaztuta baldintza horietan gizonek ez dutela jokatzen, edo beste era batera esanda, emakume direlako bigarren mailan ari direla.
‎Ez, ez da egon halako asmorik; bai egon da probak egiteko eta ikasteko asmo bat, eta asko egin dut intuizioz. Ahotsekin ere jolastu nahi nuen, baina oso artisau erara egin dugu, eta kolaborazioek beraiek ere argitu didate bidea, eurek bideratu dute nire ahotsa ere… Mursego, Ainara Legardon, Aitor Etxebarria, Miren Narbaiza, Gaizka Insunza eta abarren kolaborazioak bai izan direla funtsezkoak soinua markatzeko.
‎" 3.000 feminista zuriri esango diegu nola beraiek ere izan daitezkeen zapaltzaileak eta arrazistak (…) Inoiz ez da dekolonialitateari buruzko mahairik izan. Historia egiten ari gara", irakur zitekeen Raizes taldeak sare sozialetan publiko egindako ohar batean, hitza hartu baino ordu batzuk aurretik.
‎Obrak izan zuen oihartzunean faktore ugarik eragin zuten: batetik ni nor nintzen (familia ultrakatoliko baten barruan hazi nintzen, ongi ezagutzen dut mundu hori eta beraiek ere ezagutzen ninduten ni), bestetik erakusketa Erorien Monumentuan egitea eskatu nuen eta utzi egin zidaten, eta gainera EH Bilduren Udalak antolatu zuen erakusketa eta oposizioak aukera baliatu zuen politikoki hari erasotzeko.
2020
‎Denak bi alderdi berberek kudeatzen dituzte. Akusazio partikular gisa aurkeztuko dira, baina beraiek ere badute erantzukizun zuzena hori kudeatu izan zen moduan eta horren kontrol faltan.
2022
‎Itzuli zirelarik, gauza bera. Ikusi zuten ez zirela ideiez aldatu; beraz, beraiek ere kanporatu zituzten.
‎Oso gogoan daukat oso ondo tratatu nindutela unibertsitatean. Ura eman zidaten, lerdea kendu, bazkaria ematera aita etorri zitzaidan… Nik unibertsitatean ikasi nahi dut, baina beraiek ere nik han ikastea nahi dute. Oso gustura egon nintzen.
‎Nola nahi dugu nerabe horiek antzerkiaz disfrutatzea, disfrutatzen irakasten ez badiegu? Nola nahi dugu kulturarekiko errespetu hori erakustea, batzuetan irakasleek beraiek ere erakusten ez badute. Nola nahi dugu antzezlan batez gozatzea, kulturak piper bat ere balio ez duen hezkuntza sistema batean sartuta badaude?
2023
‎Joxeparena zen modu bat esateko gu ez garela aurrenekoak, ezta azkenekoak izango ere, ahalduntze estrategiak martxan jartzen. Ez da derrepente gu etorri eta esan dugula," ei, ahalduntzera gatoz!", baizik eta mendeetan aritu direla emakumeak bertsotan, eta beraiek ere erabiliko zituztela euren estrategiak. Hori irudikatzeko baliatu dugu, baita gure buruez barre egiteko ere, ez baikenion utzi nahi gizon bati hori egiten.
‎Pentsa zitekeen Jesukristori entzuten ziotenek askapena gura zutela (dela Erromaren zapalkuntzatik, dela haragiaren tiraniatik, dela bestela ulertuta ere). Bada, ezta beraiek ere(" ez gara inoiz inoren esklabo izan" erantzun omen zioten). Guri dagokigunez, ez egia, ez askatasuna, ez dira gu limurtzeko kapazak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia