Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2004
‎Asmo hori koherentea da, batetik, legearen xedearekin, hots, kasaziotik gai zibil bat ere ez baztertzeko xedearekin, gai zibilak baitira, ezbairik gabe, nortasunari datxezkion eskubideak, Konstituzioan aitortuak?; eta, zio Auzitegian jarritako babes-errekur bestetik, Auzitegi Gorena Konstituzioaren epaile ere badela adierazi ideiarekin, gainerako jurisdikzio-organo arruntak bezala. Gainera, Konstitutsoa ordezko moduan hartu behar zen kontuan, legegintza-aukera horretan. Horregatik, ezin arbuia daiteke, behin-behineko betearazpenaren araubide berriak, errekurtso guztietan, baita errekurtso berezietan ere, izango duen eragina.
‎Liburu bikoiztuen sistemaren barruan, liburuon ale bat barrutiko epaitegiaren idazkaritzan gorde behar zen , baina sistema hori praktikan ez da gauzatu. Modu horretan, zalantzarik gabe, idazkunen iraunarazpena berma zitekeen, forma edo burokraziaren konplexutasuna gehituz.
2005
‎Hirigintza-aprobetxamenduak inskribatzeari buruzko V. kapitulua berria da oso. Hurrean ere, nolabaiteko arauketa ezarri behar zen , alegia, Erregistroaren erakundeari zor zaion begirunea bazter utzi gabe, hirigintza-aprobetxamenduaren kontzeptuari egokitzeko moduko arauketa; kontzeptu hori hiri-jabetzaren barneko kontzeptua izan arren, trafiko juridikoan sar daiteke (betiere, aldez aurretik ezarritako helburuarekin), edo, are gehiago, Erregistroko finkatzat har daiteke zenbait kasutan. Ildo horretatik, eskuratzeko moduko hirigintza-aprobetxamenduaren gaineko eskubidea jasotzen denean, aprobetxamendu hori zein finkaren gainekoa izan, eta finka horretan eginiko bazterreko oharraren bidez agerraraz daiteke eskubide hori; finka desberdinen arteko eskualdaketa zein banaketa inskripzio-idazkunean agerraraziko da; eta aprobetxamendua Erregistroko finka berezitzat hartuz gero, beste folio bat irekiko da.
‎Epaitegi eta auzitegiek edota estatuko kontseilu nahiz bulegoek berehala dekretatuko dute ez direla onartzen legearen 313 artikuluak aipatu agiri nahiz eskriturak, baldin eta horien bidez lortu nahi denean inskribatu behar zen eskubidea gauzatzea, hirugarrenei kalte eginez.
‎Edozein liburu nagusi zein laguntzailetan idazkuna hasi ondoren baina sinatu baino lehen, erregistratzaileak okerren bat antzeman badu idazkuna egin behar zen lekuaren aldetik edo eginiko lerroen aldetik, idazkuna deusezta daiteke, aurretiaz idatzitakoa ondore eta baliorik gabe geratzen dela agerraraziz, folio horretan okerretara egin delako, eta jarraian sinatuz. Deuseztaturiko lerroen luzerak nahastea sorraraz dezakeenean, inguruabar hori adierazten duen oharra egin behar da bazterrean.
‎Garai hartan ez zegoen Kode Zibilik, lurralde-kreditua erraztu behar zen , eta, horrez gain, ondasun higiezinen gaineko transakzioetan izan beharreko segurtasun juridikoak betekizun bereziak ezarri zituen, hirugarrenei begira, batik bat. Inguruabarrok inguruabar, jatorrizko Hipoteka Legea (1861) bihurtu zen doktrinak «lege berezi» deitutakoen aurreneko ondorio, hots, legeria zibilaren zenbait atal Espainia osorako batu eta indarreko lurralde-eta foru-sistemak baliogabetu zituzten legeen ondorio.
2007
‎Hezkuntzari buruzko 1970eko Legekuntza bateratuaren derrigorrezkotasu Orokorrak ezarri zuen oinarrizko hezna eta doakotasuna. Lege horren arabera, hezkuntza zerbitzu publikoa zen, eta estatua arduratu behar zen batez ere hezkuntza hori eskaintzeaz. Hori gorabehera, legeak Espainiako hezkuntza-sistemaren izaera mistoa aitortu eta sendotu zuen.
‎Konstituzio horrek eskubide ugari arautu zuen eta, gainera, 29 artikuluan ezarritakoaren arabera, konstituzioan zehatz-mehatz egindako zerrendan esanbidez aitortu gabeko beste edozein eskubide ere bil zitekeen zerrenda horretara. Orobat, 22 artikuluan ezarritakoaren arabera, ulertu behar zen legeak ezin zituela eskubideak murriztu, eta eskubide horien egikaritza oztopatzeko moduko aurreneurrizko xedapenak ere ezin zirela ezarri. Horrenbestez, eskubide horiek kasuan-kasuan sortutako abusuak auzitegiek bakarrik zeha zitzaketen «a posteriori».
‎Gainera, oinarrizko eskubideak babesteko sistema diseinatu zuen, horien babesa benetan eragingarria izan zedin. Sistema hori gauzatu behar zen , hala Larrialdiko Auzitegien bidez nola Konstituzio Bermeen Auzitegian oinarrizko eskubideen babes-errekurtsoa jarrita. Hain zuzen, babes-errekurtso hori da gaur egun Konstituzio Auzitegian oinarrizko eskubideak babesteko sistemaren aurrekaririk hurbilenekoa.
‎Edozelan ere, «gerraldia» ez zen setio-egoera aitortzearen baliokidea; gatazka militar eragingarria egotea eskatzen zen (bai gerra-adierazpen formala, bai atzerriko potentzia batekin bakea haustea, gerra modu formalean adierazi ez arren). Hau da, istilu armatuak edo horiek gertatzeko arrisku hur-hurrekoa zegoela ulertu behar zen . EKren 15 artikuluaren idazketatik ondorioztatzen da konstituziogileak salbuespen bakarra ezarri zuela heriotza-zigorraren kasuan eta, gainera, hautazkoa zela, hau da, aplikatu zitekeen zein ez.
‎Latineko izenak (habeas corpus) lege ingelesaren testuko lehen hitzei aipamen egiten die. Legean ezarri zen atxilotua fisikoki epailearen aurrera eraman behar zela horrek prozedura eta atxilotzearen baldintzak kontrolatu zitzan eta askatasun-gabetzeak aurrera egin behar zuen edo ez eta zer baldintzatan erabakitzeko, edo, bestela, atxilotua aske utzi behar zen erabakitzeko. Bistan denez, prozedura hori araubide demokratiko guztietan orokortu da.
‎gizabanakoen askatasuna eta segurtasuna, egoitzaren bortxaezintasuna, adierazpen-askatasuna, torturaren abolizioa, ondasunak konfiskatzeko debekua, prozesuaren publizitatea eta sufragio-eskubidea. Sufragio pasiboa aberastasunaren araberakoa zen (hau da, diputatu hautatzeko errenta jakin bat behar zen ), eta sufragio aktiboa, aldiz, orokorra zen, baina zeharkakoa (parrokia bakoitzean konpromisarioak hautatzen ziren, eta horiek parrokiako hautesleak hautatzen zituzten. Azken horiek barrutiko hautesleak aukeratzen zituzten, barrutiak zenbait parrokia biltzen zituen?, eta azken horiek Gorteetako diputatuak probintzia bakoitzetik).
‎Ez zuen zentzurik oposizioaren ekimenez bi prozedura desberdin egotea ganberen aurrean Gobernuaren konfiantza jokoan ipintzeko: bata zehatz araututa (zentsura-botoa) eta bestea «lasterbide» baten bidez, inolako arauketarik gabe, oinarri bakarra Gorteek Gobernuari modu esplizituan konfiantza ukatzea izanda, baina uko-egite hori nola interpretatu behar zen argitu gabe. Modu horretan, uler zitekeen Gobernuak Gorteetan porrotik izanez gero, botoen gehiengo koiunturalak eraginda, Gorteek konfiantza ukatzen ziotela eta Gobernuak kargua utzi behar zuela, bestela sisteman ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna sortuko baitziren.
‎Era berean, Konstituzioan ezarri zen Errepublikako lehendakaria karguan aritzeko aldi baterako ezinduta bazegoen, absente bazegoen edo kargua hutsik geratuz gero, Kongresuko lehendakariak ordeztuko zuela. Azken kasu horretan, lehendakari berriaren hautaketa zortzi eguneko epean deitu behar zen .
‎Hala ere, Gorteak bigarrenez deseginez gero, Gorte berrien lehenengo egintza zen Gorteak desegitea ea beharrezkoa izan zen erabakitzea. Erabateko gehiengoz erabakitzen bazen Gorteak desegitea ez zela beharrezkoa izan, Errepublikako lehendakaria modu automatikoan kendu behar zen kargutik. Eta, hain zuzen ere, horixe gertatu zen:
‎Presakoak ez ziren legeen kasuan, lehendakariak eteteko betoa zuen: Gorteei mezu arrazoitu baten bidez eskatu ahal zien presakoa ez zen legea berriz eztabaidatzeko, baina legea berriz ere onesten bazen ganberako bi herenen gehiengoaren bidez (ez ganberako kide guztien gehiengoaren bidez, botazioan zeuden ganberako kideen gehiengoaren bidez baino), aldarrikatu egin behar zen .
‎Artikulu horretan Kongresuak Gobernu osoaren kontra edo ministroetariko baten aurka zentsura-botoa erabakitzeko betekizunak ezarri ziren: idatzi ziodunaren bidez proposatu behar zen eta berrogeita hamar diputatuk sinatu behar zuten. Ganberako gainerako kideei jakinarazi ondoren, bost eguneko epea ezartzen zen, eta horretan ezin zen ez eztabaidatu ez bozkatu.
‎...egoen bi mota bereizi ziren, autonomia erdiesteko prozedurari begira («bide azkarreko» erkidegoak, gutxi gorabehera nazionalitateekin identifikatu daitezkeenak, eta «bide geldoko» erkidegoak, «grosso modo» erregioekin identifikatu daitezkeenak), eta autonomiaren edukiari dagokionez (nazionalitateek eskumenen gorengo maila lor zezaketen hasieratik, eta erregioen kasuan trantsizio-aldia igaro behar zen eskumenen maila hori erdiesteko). Amaitzeko, ez da ahaztu behar autonomia-erkidego batzuek eskumen bereziak zituztela ezaugarri bereizleak zirela eta (hizkuntza eta kultura bereziak, «eskubide historikoak», uharte-eraketa, etab.).
‎konstituziogileak pentsatu zuen Konstituzioko eduki jakin batzuen eraldaketa debekatu nahi izan arren, gehiengoak aldaketa horiek nahi baditu, aurrera egingo dutela, Konstituzioan ezarritakoa gorabehera, eta horrek testuaren apurketa ekarriko lukeela. Hori dela eta, testu osoa eraldatzeko modukoa izatea erabaki zen, baina bereziki sentikorrak ziren eduki batzuk eraldatzeko (gogoan izan, adibidez, estatu-buruzagitza) adostasun handia egon behar zen . Adostasun hori bermatzeko, prozedura areagotua ezarri zen (168 artikuluan ezarritakoa), gehiengo oso kualifikatuak eta, nolanahi ere, erreferenduma eskatzen dituena, herriak azken hitza izan dezan.
‎Izan ere, gai hori oso polemikoa izan zen orduan, eta gaur egun ere halakoxea da. Carta Magna onesteko prozesua ez oztopatzeko, formula anbiguo hori hautatu zen, eta une hartan oztopoa gainditzeko baliagarria izan zen, baina arazoaren konponbidea artikulu hori garatu behar zen unea arte atzeratu zen. Eta une hori Gorteek 1983an Zigor Kodea eraldatzeko Lege Organikoaren Proiektua onetsi zutenean iritsi zen, Kode horren 417 bis artikuluan abortu-kasu batzuei zigorra kendu zitzaien eta.
‎Azken horrek probintzia ordezkatzen zuten lau senatari hautatzen zituen, eta probintzia guztiek senatari kopuru bera zuten, herritarren kopurua gorabehera. Senatari izateko, Konstituzioaren 62 artikulura bildutako kategoriaren batekoa izan behar zen (orain edo lehen Kongresuko lehendakari, ministro, Estatu Kontseiluko lehendakari, Auzitegi Goreneko lehendakari, kapitain nagusi, almirante, Unibertsitateko errektore, katedradun, Probintziako diputatu, 30.000 biztanle baino gehiago zituen udalerriko alkate, Errege Akademiako zuzendari, enbaxadore, artzapezpiku edo apezpiku, etab. izatea, edo probintziako 50 zergadun nagusien arteko bat izatea).
‎Konstituzioan bi artikulu baino ez zitzaizkion eskaini Diputatuen Kongresuari. 40.000 pertsona bakoitzeko diputatu bat egon behar zen gutxienez, hauteskunde-legearen arabera hautatua. Aldi horretan indarrean zegoen hauteskunde-legeak, 1870eko ekainaren 23koak, izen bakarreko barrutiak hautatu zituen eta gizonezkoen sufragio orokorrari eutsi zion (1868tik indarrean zegoena).
‎kanpo politikaren eta defentsaren zuzendaritza, indar armatuen agintaritza, diru-sistemaren eta nazioko herri-zorraren arauketa, aduanak, osasuna, komunikabidea eta kode orokorrak. Edonola ere, titulu horretan beren beregi aipatu gabeko gaiak estatuek beren gain hartu zitzaketela ulertu behar zen . Izatez, testuaren XIII. tituluak, horiek aipatzen zituenak, autonomia osoa bermatzen zien esparru ekonomiko-administratiboan eta nazioarekin bateragarria zen autonomia politiko osoa (92 art.). Estatuek, euren Konstituzioa izateaz gain, biltzar legegileak sufragio orokorraren bidez hauta zitzaketen, eta kasuan kasuko gobernuak botere federalaren esku-sartzerik gabe izenda zitzaketen (92 eta 94 art.). Arlo hauek arautzeko autonomia aitortu zitzaien:
‎Estatu Batuetako Konstituzioan ez bezala, lehendakariak ez zuen botere betearazlea zuzenean egikaritzen (gobernuari zegokion), lotura-botere izenekoa baino. Botere hori bitartekaria edo tartekaria izan behar zen gainerako botere guztien artean, eta modu horretan, sistemak modu egokian funtzionatzea erraztu behar zuen.
‎Erreginak onartu egin zuen. O. Donnellen gobernuak 1845eko irailaren 15eko Dekretu bat erreginak sinatzea lortu zuen eta, horren arabera, 1845eko Konstituzioa berrezarri zen, baina akta gehigarri bat erantsi zitzaion Konstituzioa modu partzialean eraldatzeko, akta hori Konstituzioaren osagai moduan hartu behar zen –.
‎Eraldaketaren egokiera eztabaidagarriagoa zen: batetik, batzuen ustez, 1837ko Konstituzioaren jatorri irregularra betiko ezabatu behar zen , «La Granjako» matxinadari lotuegi zegoelako. Aitzitik, beste batzuen ustez, Konstituzioa aldarazi behar zen, bestela gobernuek nahitaez hautsi beharko zuten eragingarritasunez jokatu ahal izateko.
‎batetik, batzuen ustez, 1837ko Konstituzioaren jatorri irregularra betiko ezabatu behar zen, «La Granjako» matxinadari lotuegi zegoelako. Aitzitik, beste batzuen ustez, Konstituzioa aldarazi behar zen , bestela gobernuek nahitaez hautsi beharko zuten eragingarritasunez jokatu ahal izateko. Bestetik, aurrerakoiek eta moderatu batzuek (Istúriz, Pachecho, etab.) eraldaketa beharrezkoa ez zela uste zuten, zorigaiztoko aurrekaria baitzuen:
‎Legea Gorteek onetsi ondoren, legeria frankistak ezarritako izapideak betetzeko betekizun bakarra geratzen zen: legearen inguruko erreferenduma egin behar zen . Erregeak erreferendum hori deitu eta 1976ko abenduaren 15ean egin zen.
‎Eraldaketa Politikorako Legean ezarritakoaren arabera, Kongresuak eta Senatuak onetsitako testuak desberdinak zirenez gero, Kongresua-Senatua Batzorde Mistoa eratu behar zen bi testuen arteko desberdintasunak gainditzeko. Batzorde Misto horretako burua Gorteetako lehendakaria zen (Antonio Hernández Gil), eta Batzorde hori osatzen zuten Diputatuen Kongresuko lehendakariak (Fernando Álvarez de Miranda, UCDkoa) eta beste lau diputatuk (UCDko, PSOEko, PCEko eta Minoría Catalanako ordezkariak), Senatuko lehendakariak (Antonio Fontán, UCDkoa) eta beste lau senatarik (bi UCDko ordezkariak eta beste bi PSOEkoak).
‎Testua bi Ganberek onetsi ondoren, horren inguruko erreferenduma egin behar zen . 1978ko abenduaren 6an egin zen.
2008
‎Bestalde ere, lehen kanpoko Herri-zorra atzerriko monetan ordaindu behar zen ; indarreko eraentzan, ordea, kanpokoa eta barrukoa eurotan zein atzerriko monetan ordain daitezke (ALOren 97 art.). Edozein kasutan ere, Kanpoko zorrak eta atzerriko monetan ordaindu beharrekoak trukaneurri kontrolaren arauak eta haiek negoziatzeko merkatuko arauak bete behar dituzte.
‎Horretara, errealitate ekonomikoaren printzipioa ezarri zen tributu-arauak interpretatzeko irizpide nagusitzat, itxura juridikoaren gainetik. Zehatzago esateko, autore horiek zioten zenbait legeren edukia (tributu-arauena, esaterako) batez ere ekonomikoa zela, nahiz eta legeok itxura edo forma juridikoa izan; halakoak interpretatzeko, errealitate ekonomikoa hartu behar zen abiapuntutzat. Bide horretatik, printzipio eta forma juridikoak bazter utzi eta horien ordez beste batzuk ezartzea lortu zen (printzipio askoz zehaztugabeagoak, jakina).
‎Aurretiaz, irizpide hertsi eta zurruna aplikatu ohi zen: horren ariora, arauek indarrean jartzeko unean zuten esangura hartu behar zen kontuan, besterik ez; gizarte-errealitatearen printzipioa onartu zenean, aldiz, interpretazio askoz malguagoa lortu zen. Auzitegi Gorenak zenbait epaitan adierazi duenez, interpretazio-irizpide horri esker, «jurisprudentzia zaharkiturik» geratzea oztopatu da (1988ko urtarrilaren 22ko epaia) eta, horrez gain, Zuzenbidea aplikatu behar duenak «modu egoki eta malguan joka dezake, kasuan kasuko inguruabar bereziak aztertuta» (1988ko martxoaren 22ko epaia).
‎Lehen zehapena eta ikuskapena prozedura bakarrean gauzatzen ziren; eraldaketaz geroztik, aldiz, bi eginkizun horiek bereizi egin dira. Eraldaketak, alabaina, ez zuen zehaztu zeintzuk ziren eginkizun horiek burutzeko organo eskudunak, ezta noiztik aplikatu behar zen eraentza hori ere. Ikuskatzaileek arazoa Ministerioari azaldu zioten eta horrek zirkularra eman zuen hori guztia argitzeko.
‎Fase horretan, subjektuak aitortutako datuak edota Administrazioak berak aurretiaz eskura zituenak kontuan hartuta, Administrazioak tributuaren zenbatekoa zehazten zuen eta horren ordainketa eskatzen zion betebeharpekoari. Hortaz, administrazio-egintza burutu behar zen , behin-behineko likidazioa egiteko.
‎Azkenez, prozedura amaitzeko honako egintza hau burutu behar zen : behin betiko likidazioa.
‎b) Administrazioaren jarduna subjektu pasiboak egindakoa kontrolatu eta egiaztatzea besterik ez da. Administrazioaren zeregina garatzen da, beraz, subjektuak jardun eta gero edo, hala denean, subjektuaren jarduna gauzatu behar zen unean, subjektuak ez zituelako bete berari zegozkion eginbeharrak.
‎Hala ere, azken urteotan, kontrako mugimendua gertatu da eta, horren ondorioz, kudeaketa-organoei gero eta egiaztapen-eginkizun gehiago eratxiki zaizkie. ...erdinak aipa daitezke mugimendu hori azaltzeko, hala nola, aurkeztutako autolikidazioak gehiegi izatea (masifikatzea), informatika-sistemak hobetzea, likidazio «paralelo»en erabilera orokortzea, informazioa lortu eta ematea behartzeko ahalmenak berrindartzea, itzulketarako eskubidea dakarten autolikidazioak ugariagoak izatea, etab. Arrazoi horiek direla eta, kontrol prozedura azkar eta orokorra behar zen , organo ikuskatzaileek ezin zutelako eginkizun hori burutu. Ondorenez, kudeaketa-organoek egiaztatzeko eginkizun berriak eskuratu dituzte; modu horretara, tributuen kontrola gertu-gertukoa da, zergadunek autolikidazioa aurkezten dutenetik hasita.
‎Betearazpen-aldirako zorrak bere barruan izan ditzake berandutza-korrituak (esate baterako, subjektuak bere egoera ezkutatu dionean Administrazioari, zorra osorik edo zati batez ordaindu gabe utzita). Administrazioa subjektuaren egoeraz konturatzen denean, likidazioak barneratu beharko lituzke berandutza-korrituak, zorra ordaindu behar zen unetik zenbatuta. Premiamendu-errekargua, beraz, zor osoaren gainean ezarriko litzateke, berandutza-korrituak barne.
‎Dekretu horrek Ekonomi Itunaren kontzeptu juridikoa eta politikoa argitu zituen. Horren ariora, Itunak jasotako eskumenak ezin ziren parekatu zerbitzuen errentamenduarekin; aitzitik, Ituna lege bidez jasotako akordioa zen eta, hori aldatu ahal izateko, ezaugarri eta lerrun bereko beste xedapen bat eman behar zen .
‎Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren arteko Ekonomi Ituna negoziatzeko batzordeak Itun berriaren negoziazioari ekin zionean, 1976ko hori zen indarrean zegoen Itun bakarra. Horrez gain, Autonomia Estatutuaren zortzigarren xedapen iragankorrak xedatu zuenez, Araban indarrean zegoen Ekonomi Ituna izan behar zen Itun berriaren oinarri materiala.
‎Erregela orokorraren ariora, lotunea da dohaintza-hartzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko egoiliartasuna izatea; erregela bereziaren arabera, berriz, ondasun higiezinak dohaintzan ematen direnean, Lurralde Historikoei dagokie eskumena, baldin eta dohaintzan emaniko ondasunak euskal lurraldean badaude. Horrez gain, Lurralde Historikoen arauak aplikatu ahal izateko, kausatzailea edo dohaintza-hartzailea Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarra izan behar zen bost urte lehenagotik, zergaren sortzapenetik atzera zenbatzen hasita.
‎Hirugarren muga da Administrazioaren ariozko berrikuspenaren gainean auzitegiek egin dezaketen kontrola. Administrazio-jardun oro auzitegien kontrolpean dago, auzitegien benetako babesaren ondorioz (Konstituzioaren 24 art.). Lehen Administrazioaren ariozko berrikuspenak aurkaratzeko, ekonomia-administraziozko erreklamazioa aurkeztu behar zen ; gaur egun, ordea, zuzenean jo daiteke Administrazioarekiko auzietara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia