Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 166

2000
‎Lehenengoan, beroan idatzitako esaldi irakurtezin eta erabat ulertezinak zeuden. Bigarrenean, esaldi ulergarriak bazeuden ere, egilea lotsati sentitzen zen. Eta hirugarrena eta azkena, mamiz eskasena, esaldi ulergarriz eta ulerkorrez osatu zuen.
‎Goraxeago aipatu dudan bezala, 1906ko udaberria zen. Urte erdi geroago, Gabon egunean, zoragarria zen jostailuaz oraindik ohiturik ez bazeuden ere, kapitainak Morse kodearen bidez Gabon mezu bat igorri nahi izan zion familiari. Telegrafista hori egiteko prest zegoelarik, bat batean ahots bat entzun zen, tokitatik zetorren baina entzungarri zen soinu bat, nondik arraio hel zitekeen inork ere ez zekiela, zeren kostaldetik oso urrun baitzeuden, Ingalaterra Berriaren parean.
‎Eta Villagrandeko dukeak ipuin hura kontatu zigun... eta osabak erraiten zidan fidatzeko eta fidatzeko, zeren, alde batetik, bera fidatzeko gizona baitzen, eta zeren, bertzetik, segur baitzegoen ezen Villagrandeko dukeak ez gintuela hargatik fusilatuko... afari hartako tratuan bi mila fusil jokoan bazeuden ere.
‎Orduan Belek: " Ikusten etxe haiek?", galdetu zion Xani;" iaz ez zeuden"; zeharka begiratzen zion, Xanen estonamenduaz amusaturik;" orain etxeak di da egiten dituzte"; euria ari zuela, errepidean ur balsak bazeuden ere, Lupok belozidade handian gidatzen zuen, Xan apur bat ikaratuta zihoan;" gu hor eta hor aritu izan gara", esaten zuen Belek;" txatarrak biltzen, hori da gurea. Hirian burdina zahar asko dago.
2001
‎Telefónica ren garaietan egunean zehar hiru tarifa xedatuak bazeuden ere (puntakoa, arrunta eta murriztua), orain, konpainia gehientsuetan bi tarte besterik ez dago: lan ordutegia (astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietatik ilunabarreko zortziak arte) eta asteburuko tarifa (gainerako egun eta orduetan).
2002
‎Hiriko autobusen kasuan, hartu zirenen %73 egokituta bazeuden ere, ia erdiak hutsuneak zituen egokitzapenean: gidaria ez da espaloira behar adina hurbiltzen eta, beraz, arrapala ez da espaloiaren gainean gelditzen eta koska geratzen da (errepidetik autobusera), edo autobusaren arrapala ez da lurreraino jaisten.
‎Nafarroako kasuan, zenbait zergarekin batera, Estatu zentralari ekarpen finko bat eman beharra ezarrizen 1841eko legean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien kasuan, 1876ko legearen arabera estatuko aurrekontua finantzatzeko zergak ordaintzerabeharturik bazeuden ere, kontra agertu ziren, eta legearen atal hori ez zuten bete.Hori zela kausa, urtebete pasa ondoren, dekretu baten bitartez, Kupo bat ordaintzerabehartu zituzten. Berriro ere, foru aldundiek ez zuten horrelako inposiziorik onartu, eta horren ondorioz, deseginda geratu ziren.
‎Askok hitzetik ekintzetarako urratsa ematea lortu ez duten arren, irrati gehienek euskararen aldeko apustua aldarrikatzen zuten. Egon ziren hasieratik euskaraz aritu zirenak, oso eremu erdaldun batean kokatuta bazeuden ere, Getxoko Bost Axola, adibidez. Beste batzuk, berriz, elebidun hasi ziren arren, euskara hutsez aritzea lortu dute, Hernaniko Molotoff Irratiak bezala.
‎Orain arte, produktu hori baztertu egiten zen gazta egiteko prozesuan. Baina duela hilabete batzuk, ikertzaile holandarrek jakin zuten minaren lasaigarri gisa eta agente kimioprebentibo gisa joka zezaketen zenbait proteina zituela, kontzentrazio oso baxuan bazeuden ere. Granadako taldea proteinak aldatu gabe zatikatzeko metodo eraginkor baten bila dabil.
‎1995ean, Pirinioetan Ibai Garai eta Ezker Aldai bilbotar gazteak elurretenak harrapatu zituenean, horrelako zakurrek aurkitu zituzten, elurretan bi metro barru bazeuden ere.
‎Poltsatik izerditutako elastiko eta galtzerdiak atera zituen eta ama erabiltzen ari zen sukaldeko mahaian bertan utzi zituen, zuritu berriko patata azalen alboan. Biharamunerako garbiak zituela esan zion, ez zuela ardura erabat lehorrak ez bazeuden ere, eta eskaileran gora egin zuen hirugarren solairuraino.
2004
‎Garai bateko festak erlijio ospakizunei egungoak baino lotuagoak eta mugatuagoak bazeuden ere, orduan ere izaten ziren ekitaldiak eta ospakizunak haur, gazte eta helduentzat. Francoren diktaduraren garaiko festak ziren.
‎Hori pentsatzen zuen Alejandrok. Besteen buruak nor bere kontu korrontean kontzentraturik bazeuden ere.
‎Bazterrek burua altxatu eta karrikan behera begiratu zuela ikusi zuen Harakinek. Aurpegiera nabarmentzeko urruti bazeuden ere, biek, bai Harakinek bai Bazterrek, bazekiten elkar ikusi zutela, bat koka kola kaxa eskuan, bestea Estiren sorbaldatik helduta, karrikan behera. Lasaiago itzuli zen atzerako keinu hura egin ondoren Estirengana, eta orduan esan zizkion gertatzen ari zitzaienari buruzko lehendabiziko hitzak kronika moduan, ordurako, Bazterren ikuste hartan bien arteko harremanaren onartzea izan balitz bezala.
2005
‎Are esanguratsuagoa da, eskuz, segur aski idazkariak idatzita, Irastorzaren (Bandako zuzendariordea) izenari gezi baten bidez lotuta agirian azaltzen dena. Lerro horiek oso ondoidatzita ez bazeuden ere, esan nahi zutena hauxe zen: emakumeen parte hartzearenkontua ez zuela Irastorza jaunak aurkeztu bileran, baizik eta alkateak.
‎Kolkoak bete bular itzultzen ziren, txalaka mikatz haiei haginkada bana egin eta harrika ekiten genion elkarri gero. Jota baldin bazeuden ere, nik banekien lurrekoak zirela onenak, eta zelai bazterrekoak hartzea libre bezala zegoela, horixe zela baserritarren legea. Umekeria hutsa iruditzen zitzaidan sagarrak ebastea, eta hala zen noski.
2006
‎Horrela, Enkarterri Valpuestako gotzaindegiaren menpe egon zen XI. mendearen bukaera arte, horren ostean Burgosen jurisdikziora pasa baitziren haren lurraldeak. Araba eta Bizkaia nuklearra, ordea, Armentiako (Araba) apezpikutzaren barruan kokaturik bazeuden ere, XI. mendearen bukaeran, gutxi gorabehera, Kalagorrikoaren parte bihurtu ziren. Gipuzkoaren kasuan, lurraldeko ipar ekialdea izan ezik. Bidasoa Urumea aldea?, non Baionako apezpikutza indarrean zegoen, Gipuzkoaren gainerako lurraldeko elizak Iruñeko gotzaindegian mantendu ziren mendeetan zehar (García de Cortazar et al, 1979:
‎Zeruko mekanika da atal nagusia, eta ikusitako astroen posizioak eta higidurak deskribatzea eta azaltzea du helburu. Antzinako zibilizazioek eguzki sistemaren eta Unibertsoaren hainbat eredu garatu zituzten, gehienetan, munduaren sorrerari buruzko mitoekin erabat nahasturik bazeuden ere. Baina, pixkanaka, metodo zientifikoak aurrera egin zuen eta Astronomiaren oinarri sendoak finkatu zituen.
‎Ia ordu erdi egin genuen sarreran, zutik eta isilik, nork bere txandaren zain. Handia zen pabilioian egiten zuen beroa, egunetan pilatua seguru asko, eta gelaren alde banatan ia sabaiaren kontra zeuden leiho txiki garaiak irekita baldin bazeuden ere, aireak ez zuen batere korritzen. Izerdi tantak sentitzen nituen besapetik behera.
‎Gehien gehienok gazteak ginen. Aurrera samarrean eseri ginen, eta, aulki gehienak hartuta bazeuden ere, elkarren ondoan. Berehala, Horts Wesel en omenezko himnoaren lehen notak entzun genituen.
‎Esan gabe, gainera, Gizon Handia bera bat zetorrela aipatu ondorioekin. Baina, guztiarekin –eta hau artikuluak sorrarazten zizkion sentimendu eta ideien matazaren hirugarren elementua zen–, iruditzen zitzaion Idazlea apur bat erlaxaturik zebilela, tentsioa galduta bezala, artikulu hartan bederen, apur bat zabar, bere egiazko motibazioak eta bere egiazko ideologia ageriegi nabarmenduz, alde zaurigarria erakutsiz; eta, alde horretatik, denok konforme bazeuden ere Idazlearen aurka egiten ausartuko zen edozein garaituta zegoela bataila hasi baino lehen, oinarrizko zuhurtzia batek esaten zion Gizon Handiari ez zela komeni defentsa hesiak eraistea hain azkar; eta hortaz, iruditzen zitzaion Idazleak gehiegizko konfiantza erakusten zuela, eta gehiegizko konfiantza, norbera inmune eta zigorgabe uste izatea –hori bazekien Gizon Handiak, ongi jakin ere Azkenik, honi guztiari gehitu behar zitzaion ezen Gizon Handiak, hainbeste karguren jabe izan eta gero, zeukan gizarte posizioa izanda, aholkulari izanda, Idazlea bera baino hamar bat urte zaharragoa izanda, ongia eta gaizkiaren gainean zegoelako itxurak gorde behar zituela, eta hortaz, ezin zuela, Idazlearenganako, pasio humanorik nabarmenduko zuen bestelako sentimendurik agertu, afektuzko kamaraderia batetik harantzago.
2007
‎Antzinateko zibilizazioetan (Asiria, Babilonia, Pertsia, Grezia, Erroma) gizon aske eta esklaboen arteko bereizketa egiten zuten. Lehenbizikoak noble edo plebeio izan zitezkeen, sailkapen horren barruan maila desberdinak bazeuden ere. Nobleak errege edo agintari nagusiaren aldamenean zeuden, eta harekin partekatzen zituzten boterearen alderdi guztiak, politiko, sozial, erlijioso zein militar.
‎Ikusten dugun legez, Eusko Ikaskuntzaren edo RIEVeren lankideei buruzko aipamenak urriak izan ziren Gure> Herrian, egon bazeuden ere. Kritiketatik, bat izan ezik, hau da, Angel Irigaraik Donostiari zuzendurikoa, laudoriozkoak izan ziren guztiak.
‎Konbenio bidez sinatu behar da orain. Gaiari zegokionean guztiak ados bazeuden ere, PSE EE tik Herme Gonzalez kexu zen. “Hitz emateko gai ez bazara, ez ezazu eman”, adierazi zion alkateari.
2008
‎Kontua zen kapitainaren edozein adiskide nahikoa zutela beldurrez akabatzen jartzeko. Eta, hitz gutxitan esanda, batzuk prest bazeuden ere zaldiz Livesey doktoreagana joateko, inork ez zigun ostatua defendatzen lagundu nahi.
‎Estatu Batuetako asko lanik gabe eta miseria gorrian bazeuden ere, marinel gazteek bazeukaten aterpea lo egiteko, hiru janari egunero eta soldata astero.
‎Gainerako 50ak biztanle hutsak ziren, eskubide politikorik gabeko biztanleak, alegia. Giza talde horren egoera oso kezkagarria zen, zeren herri mailako erabakitze prozesutik baztertuta bazeuden ere, zerga edota soldadu kontuetan besteek beste, edo gehiago, betebehar baitzituztelako77 Egoera hori ez zen Eibarko bitxitasuna, foru herrialde guztietan bizi zen errealitatea baizik, Europa guztian ez esateagatik.
‎Eskubide horrek hauxe adierazten du: gipuzkoarrak beren lurraldea defendatzera behartuta bazeuden ere, foru agintarien boterea estuki mugatuta zegoela, foru herrialdeetako biztanleak gerra ofentsibo batean erabiltzeko orduan. Hona hemen, beharbada, euskal inperiorik inoiz sortu ez izanaren arrazoi bat.
‎kanpo politika aitzakia aproposa bihurtu zen barne arazoak estaltzeko. Testuinguru horretan hasi zen Marokoren aurkako gerra, 1859an1024 Kanpaina horretarako pila bat gizon mobilizatu zen, eta teorian foru herrialdeetako biztanleak soldadutza zerbitzutik libre bazeuden ere, oraingo honetan soldaduak eman beharrean aurkitu ziren, hain izan zen sutsua espainiar sentimenduaren goraipamena1025 Edonola ere, herririk gehienek nahiago izan zuten tokatzen zitzaien soldadu kopurua kontratatzea, herritarren ordez bidaltzeko. Eibarko Udalak zerga berezi bat ezarri zien 18 urte bitarteko gizonezkoei1026, ordezkoak ordaintzeko.
‎Iñaki Lizaso villabonarrak Gazteluko plazako terraza batean egiten du lan. Haren hitzetan, lehen egunetan lanez «gainezka» bazeuden ere, aste erdian gainbehera izan zuten. Asteburu honetan eguraldi txarrak jendea terrazetatik aldenaraz dezakeen arren, lanean ondo ari direla azaldu du.
‎Izan ere, horixe zen saltzaileen ahotik gehien entzuten zena: gehienak salmentekin gustura bazeuden ere, krisiarengatik edo, aurreko urteetatik hona pixka bat jaitsi egin direla onartu dute askok.
‎Noiz bidaiatu ere izan genuen. Izan ere, AFAC eta beste NAEL bat urriaren 28an edota azaroaren lehenengo astean ateratzeko asmotan bazeuden ere, gurekin taldea sortzeko prest agertu ziren guztiek bi aste lehenago atera nahi zuten, urriaren 14an, hain zuzen. Horrek esan nahi zuen denbora gutxiago izango zuela Txinako gobernuak bidali beharreko –eta bidaia egiteko, nahitaezko– gonbidapen gutunak gure eskuetara iristeko, eta ez genekien arrisku hura onartzeko prest ote geunden.
‎Talde horretaz oroitzapen zoragarria atxikiko dugu gure baitan, kantuen edertasunarekin batera baitzen ere bihotzaren mintzoa, emazte horiek helarazi digutena; eta nonbait beren herrian bizi duten gerlaren ondoko aztarnak bizi bizian baldin bazeuden ere oraino, zoriontsu joan dira Euskal Herritik. Badugu denek besteengandik zer ikastekorik!
‎Jende ainitz irriz eta esku zartaz ari ziren, beste batzuk ixilik bazeuden ere. Entzule bat xutitu eta galdetu dio Manezi: Errazu bainan...
2009
‎Zifrek goitik behera egin dute. 2008an, 240.000 eurokoa izan zen laguntza, 300.000 aurreikusita bazeuden ere. Aurten inor gutxik sinetsi zezakeena prometitu zuen Euskarabideako zuzendari Xabier Azanzak:
‎Goizean Nazio Batuek errefuxiatuei laguntzeko duten erakundearen egoitza bonbardatu dute israeldarrek. Une horretan eraikinean ehunka lagun bazeuden ere, 3 zauritu baino ez dira izan. Hala ere, bonbek eragindako suak egoitzan pilatuta zeuden milaka kilo giza laguntza erreta geratu dira.
‎Gaur gauean tripako min ederra izango dute Lopez eta Zapaterok. Galizian galtzaile eta hemen PPren botoak hartzeko prest bazeuden ere, UPD behar. Hirutasun Santua izango ote dugu?
‎Zaragozan final estua jokatu zuten, eta harmailetako zaleak Escolapiosen alde bazeuden ere, presioa gaindituta Amianoren eta Gabilondoren mutilek –Aitor Rebalo, Martxel Balantzategi, Julen Kortabarria, Ander Atxa, Iker Barbero, Gorka Arejolaleiba, Iñigo Merino eta Jon Altube– ipar zonako finalera sailkatzea lortu zuten.
‎Egoeraren jakitun, porrot mingarriak hirugarren partidari begira izan dezakeen ondorioen jakitun, zigortzen jarraitu zuen Real Madrilek, gehien jokatzen duten jokalariak aulkian eserita bazeuden ere. Eman eta eman, zigortu eta zigortu.
‎Mankomunitateko buruak azaldu digunez, ostiralean larunbatean baino asistentzia handiago izan zen jardunaldietan, baina bataz bestekoa berrogei pertsonetakoa izan zen. Parte hartu zutenen artean udal ordezkariak toki erakunde guztietakoak ez bazeuden ere eta landetxeetako ordezkariak zeuden, batez ere. Bidelagun elkarteko Fernandok azaldu digunez," hizlariek kontzeptu oso garbiak erabili zituzten.
‎... Lehenago kontra eginda bazeuden ere, mila zortzirehun eta handik aurrerako urteetan txerokeak, nolabait,, txurien modua, egiten saiatu ziren.
‎Liberatuak buru nahasturik eta zalantzaz beterik zeuden. Alde batetik mendeku gosez bazeuden ere, bestetik ez zuten mendeku hutsez jokatu nahi. Hortik, dudak eta erabakirik hartu ezinak.
‎Halaber, leinu beraren barruan agintea oso hierarkizatuta zegoen: burua ahaide nagusia deitzen zen gizonezko bat izaten zen, eta ahaide guztiak printzipioz berarekin odolez lotuta bazeuden ere, ahaidegotasun maila desberdinak zeuden eta, beraz, botere maila desberdinak.
‎Beste urte bat pasatu eta ezin esan, kultur arloan behinik behin, aurreko arazoak konpondu direnik... Aitzitik, aipatutakoaz gain, Praileaitz I kobazuloaren inguruak lehen bezain gaizki babestuta segitzen du, orain Euskal Gobernuan daudenak duela urtebete" babesteko dekretua" aldatzearen alde bazeuden ere... baina horri buruz iaz idatzi nuen eta... J
2010
‎Bidebieta gaur egun Donostiako auzune bat da. Lehengo garaian, frankistek Altza udalerria Donostiako udalerrian txertatu baino lehen, etxetxo batzuk besterik ez bazeuden ere, oso ezaguna zen tiro zelaiari esker. Gero, Francoren armadak Donostia eta Altza hartu ondoren, terrorearen sinbolo bihurtu zen tiro zelai hori, presoak horra eramaten baitzituzten, bertan fusilatzeko.
‎Umetan, eskola eta kuartela elkarren ondoan baldin bazeuden ere, kuartela oso leku misteriotsua zen guretzat, oso leku ezezaguna. Bertakoak oso gutxitan ikusten genituen, eta horrek aukera ematen zigun gotorleku itxurako etxetzar hartakoen bizimodua nolakoa zen irudikatzeko.
‎Iñaki Aizpitarte, Hilario Arbelaitz, Juan Mari y Elena Arzak, Eneko Atxa, Aitor Basabe, Martin Berasategi, Aitor Elizegi, Iñigo Lavado, Andoni Luis Aduriz, Koldo Rodero, Mikel Santamaria, Pedro Subijana, Juan Antonio Zaldua eta Mikel Zeberio sukaldariek. José Carlos Capel ekimenaren presidenteak nabarmendu duenez, iazko urtearekin alderatuta bikoiztu egin da jarduera, aurten Madrid Fusion ospatzeko aukeren gainean espektatiba txikiak bazeuden ere.
‎Baina demokratek aliatu garrantzitsua topatu dute aseguru etxeetan, hasieran erreformaren kontra bazeuden ere, orain AEBetako 50 estatuetan ezartzeko esfortzua babestu dute.
‎Hain zuzen erredakzioa zein zuzendariak. Ramon Maria Aldasoro, Victor Ruiz Añibarro...? Buenos Airesen bazeuden ere, kolaboratzaile ugarik parte hartu zuten Uruguaitik, Txiletik edo Estatu Batuetatik.Era berean, Mexikoko mugak aise gainditu zituen bertako Euzko Deyak. JulioJauregi, Francisco Turrillas eta Jesus Garrizen zuzendaritzapean, beste herrialdeaskotatik iritsitako partaidetza zabala izan zuelako, iraun zuen urte luzeetan.
‎Asistentzia Sozialak bazituen bere karguan hartuta beste egoitza batzuk ere, baina hauetan kudeaketa ezberdina zen. Egoitzetan sailak jarritako zuzendari etalangileak bazeuden ere, beste etxe hauetan, «errepublikak» esaten zieten beraietanbizi zirenek, gobernua barrukoen esku zegoen. Asistentzia Sozial Sailak honenbesteko bat ematen zien errefuxiatuei eta diru horrekin beraiek moldatzen ziren lauerrepubliketan izan zitzaketen gastuei aurre egiten.
‎Sukaldaritza ekipoei dagokienez, labe eramangarriak bazeuden ere (ikusi 1.7 irudia), greziakoek ogia egiteko egurrezko labea asmatu omen zuten, gaur egun oraindik erabiltzen dena, ia ia aldaketa funtsezkorik gabe, esaterako, arkume errea prestatzeko. Egiptoko tandoor labea etzanda jartzea bururatu zitzaien, elikagaiak sartzeko zuloa aurreko aldean izateko, eta ez goikoan.
‎Ardoa: hemen mahatsondo autoktonoak bazeuden ere, erromatarrek ardoa egiteko teknika aurreratuak eta kalitate handiko mahatsondoak ekarri zizkiguten, Ebro ibarrean eta horren ibaiadarretan ezarri zirenak. Greziako zibilizaziotik ikasi ondoren, ardoa ez ozpintzeko erretxina erabiltzen zuten kontserbatzaile moduan, eta edaterakoan ur bero, ezti, lore edo belar usaintsuekin nahasten zuten.
‎Joan den urteko otsailaren 2tik haurrak ikasgeletan bazeuden ere, urtarrilaren 28an Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak egindako bixitarekin Doneztebeko Askin haurtzaindegiari nolabaiteko inaugurazio ofiziala eman diote. Kontseilariarekin batera, Teresa Aranaz Hezkuntza Departamentuko Antolaketa, Kalitatea eta Berrikuntza zuzendari nagusia Miguel San Miguel Doneztebeko alkatea eta Oskar Mindegia, Gloria Agerri eta Juana Muñoz izan dira bixitan.
‎Australopithecus ak, orain dela 2 eta 4 milioi urte tarteko gure arbaso bipedoak izan zirela gehienek onartzen dutela jakinda, eta sabana motako ingurune lehorrean bizi izan zirela jakinda, hipotesi ugari agertu ziren lokomozio mota berezi horren agerpenaren zioa azaltzeko: batzuentzat, belar artean zutik ibiltzeak belar gainetik ikusteko abantaila ematen omen zuen; beste batzuentzat, sabanan zehar garauak batzeko energetikoki eraginkorragoa omen zen zutik ibiltzea, paseo abiadura mantenduz gero; bazeuden ere eskuak libre edukitzeko aukeran oinarritzen ziren ikerlariak. Hauen iritziz sakabanatuta zeuden zuhaitzen artean tresnak edo janaria eramateko egokiago omen zen bi hanken gainean ibiltzea.
‎Printzipioz elizaren kontrolpean bazeuden ere, herri zenbaitetan apez erretorearen onespenik ez zuten irakasleak errejentakaurkitzen dira batzuetan; 1737an, adibidez, Lapurdin hogei bat herritako irakasleak egoera horretan zeuden.
‎Musika elektronikoa beste baliabide akustikoekin nahasten dute lanean, eta musika ñabardura bereziak sortu dituzte. Taldea sortu zutenean bi pertsona besterik ez bazeuden ere, gaur egun bost pertsonak osatzen dute taldea.
2011
‎Horregatik doa orain doan bezala; azkarregi, akaso. Denbora pasatuko da, hiruzpalau urte agian, herrialdea erabat kokatu arte.Eta zeinek aterako du etekin handiena. Anaia Musulmanak daude prestatuen; izan ere, erregimenaren garaian baztertuta bazeuden ere, antolatuta zeuden bakarrak ziren, hortaz, beraiek aterako dute onura gehien iraultza honetatik. Ramadanaren aurreko ostiralean, uztailaren 29an, beldurgarria zen manifestazioa ikustea; Tahrir islamistaz beteta zegoen.
‎Horrekin batera, eskuz egindako misil batek auto pribatu baten aurka jo zuen. Zaurituak Eilat eta Beersheva hirietako ospitaleetara eraman zituzten, eta medikuak greban bazeuden ere, atentatuetan zauritutako lagunak artatu zituzten.Indar Armatuen informazio bulegotik azaldu dutenez, «zazpi terroristek zibilen aurka egindako erasoaren ondotik eraso zien armadak terroristei». Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak larritzat jo ditu erasoak, eta herrialdeak «erantzun egokia» emango diela ohartarazi du prentsa ohar batean.Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak erasoen atzean Hamas Palestinako erakundea egon daitekeela eman du aditzera.
‎Garaiak aldatuz doazela-eta lehen liburugintzaren esparruan ardurak oso banatuta eta zehaztuta bazeuden ere, egun muga horiek ez omen dira horren argiak Garoako arduradunen ustez. Alde baikorra ikusten diote horri:
‎Garai berriak dira, bai Frantzian bai Gaztelan lehen europar monarkia modernoak eraikitzen ari dira, feudalismoari ez zegokion bertze sistema politiko baterantz, errege botere absoluturantz, eta bi biak dabiltza hegemoniaren bila kontinentean, Mediterraneoan eta Italian. Lehia hartan, gerra oinak gehienbat Italian bazeuden ere, erretagoardiako mehatxu halako bat ikusten zuten biek Nafarroa ahulean, nork erakartzen zuen berera elkarren beldur, gure erreinutik etsaiaren balizko inbasioen aurrean. Eta Nafarroako errege erreginek Frantziarekin zituzten senide loturak aitzakia hartuta, erraz aurkitu zuen Fernandok ziorik beaumondarrei laguntza emateko eta berak inposaturiko itun batzuen bidez nafar erreinu txikia indargabetzeko ez ezik, azkenik manu militari konkistatzeko ere bai.
‎Gogoa urrun zeukan. Kafetegian bezero gutxi bazeuden ere, haien solasek ernegatu egiten zuten. Deseroso mugitu zen aulkiaren gainean.
‎Bigarren datak Tolosako. La Esperanza? jarraiko paper fabrikaren sorrerara garamatza, Espainiako lehenengo jarraiko paper enpresa bezala aipatua izan dena behin eta berriro42, Zalduaren arabera gutxienez lehenagotik beste 3 bazeuden ere. Hala ere industrializazio gipuzkoarraren lehen mugarri handitzat har daiteke autore batzuen arabera, halako eraikinentzat ezagutzen ez ziren neurrietaraino iritsi zena43 Paper industria moderno honek eskualdean hedapen itzela jasango du eta Tolosaren baitan 8 lantegi eta bere 12 kilometrotako ingurunean beste 11 izatera iritsiko da eskualdea44 1860 hamarkadarako finkaturik topatuko dugu paper industria moderno hau, hamarkada honen baitan 9 paper ola moderno eratzen baitira eta iraganeko paper errota gehienak desagertu egingo dira honen aurrean, nahiz eta oraindik ere eskuzko paper lantegiak eratu45. La Confianzaren?
‎Sindikatoak sortu ziren, alderdiak,... dena. Akats historikoak akats, halako komentarioek garaiko biztanleentzat Errepublikak zein irudi utzi zuen erakusten digute eta zentzu horretan ez da gutxi. Komunistak ez bazeuden ere Euskadi Roja saltzen zuen bat bazegoela aipatzen digu, baina hau gerraren atarian.
‎El Díak asteazkenaz hitz egiten badu ere, La Vanguardiak eta ABCk diote ostegunean Tolosako autobusen eta tranbien zerbitzua hasi zela, Konpainiak bota zituen langileak berriro ere onartu zituenean. Greba orokorrak irauten zuela esaten bada ere asteazkenean baino jende gehiago joan zen lanera144, lantegi asko itxita bazeuden ere eta askok ez-ohiko funtzionamentua bazuten ere145 Komertzioak herria hornitzeko bakarrik iriki ziren eta behin hau egindakoan itxi.
‎Antolaketa eboluzio horrekin batera, SOV ELAk sindikatu heldutasuna eskuratu zuen, klase erakunde gisa. Lehenengo urteetako antisozialismotik beste planteamendu batzuetara igaro ziren; euskal kultura, erlijio eta estatu filosofiatik urrun bazeuden ere, langileen aldarrikapenak, lehiakor izateari utzi gabe, konpromiso aldarrikatzaile komunak ziren enpresetan eta langileen kontzientzietan. Zentzu horretan, jarreren erradikalizatzeaz hitz egin dezakegu.
2012
‎1972ko urtarrilean, Ipar Irlandako Eskubide Zibilen Elkarteak Internment aren kontrako manifestazioa antolatzeko asmoa azaldu zuen. Martxa guztiak debekatuta bazeuden ere, agintariek hau baimentzea erabaki zuten, beti ere auzo katolikora mugatzen bazen, hiriaren erdigunera hurbildu gabe. Ejertzito britainiarreko Parakaidisten 1 Batailoia Derryra eraman zuten, eliteko tropak, balizko istiluen eragileak atxilotzeko asmoz.
‎Neure irudiari erreparatu nion ispiluan; zurbiltasun hits batek biltzen zidan aurpegia, nabariak ziren loezinaren estirak utzitako aztarnak. Begiek, ordea, itzal ilun batek inguratuta bazeuden ere, harro eta gupidagabe distiratzen zuten. Oniritzia eman nion neure buruari.
‎Bai, ordea, kontua larria zela. Beti bezala pentsatu nuen hitz egin behar genuela, ez zegoela beste biderik, aspaldian gureak sasiz josiak bazeuden ere. Eseri nintzen sofan eta seinalatu nion berak salan erabiltzen duen pareko besaulkia.
‎Estatuen arteko akordioak kinka larrian jarri zuen Laugarren Mundua: akordio testuak 46 artikuluan onartzen zuen batasun printzipioarekin oso ados ez bazeuden ere, ez zituen ukitzen autodeterminazioa, lurra, lurraldea eta natur baliabideak, aurreko adostasun libre eta informatua, eta, azkenik, hitzaurrean agertzen ziren paragrafoak non herri indigenei dagozkien berezko eskubideak eta berdintasuna onartzen zaizkien. Gainera, edozein aldaketa sustatzea dinamika arriskutsuan sartzea gerta zitekeen.
‎Laburbilduz, Hegel-entzat bi gizaki mota bazeuden ere, menderatu esklabomasokistaksadikoak eta menderatzaile nagusi?, Nietzsche-ren aburuz ez dago esklaboa (esklabo moralduna) menderatuarekin parekatzerik, menderatzaileak ere menderatuak bezain esklabo izan daitezkeelako. Berdin berdin bigarren berdintasunarekin.
‎Halaxe dio Cleveland Clinic Lou Ruvo Center for Brain Health (Las Vegas, AEB) zentroko ikertzaileek egindako “Borrokalari profesionalen garun osasunaren azterketak”. eta American Academy of Neurologyren urteko LXIV. bileran aurkeztua. Ikerketa batzuek borrokalari profesionalen iraupena eta intentsitatea narriadura kognitiboarekin erlazionatuta bazeuden ere, gutxi ezagutzen zen aldaketa horiek nola garatzen ziren. Ikerketa honen bidez jakin nahi da burmuinaren erresonantzia magnetikoak (RM), beste proba batzuekin batera, pentsatzeko eta gogoratzeko zailtasunarekin lotutako aldaketa sotilak hauteman ote ditzakeen burmuinaren osasunean.
‎1 Lanbide Heziketa Randstad enplegu enpresak egindako txosten baten arabera, hamar lan eskaintzatik lau Lanbide Heziketako tituludunentzat dira. Duela pare bat hamarkada horrelako ikasketak gutxietsita bazeuden ere, gaur egun oso ondo prestatutako profesionalak dituzte, edozein adarretan. Prestakuntza praktiko handia duten langileak dira, enpresek asko eskatzen duten ezaugarria, LHko pertsonak nahiago baitituzte ezagutza teoriko gehiago baina, batzuetan, esperientzia gutxiago duten unibertsitate tituludunak baino.
2013
‎Esan bezala, Altzako26 baserrietan bertsolari harrobi eta topagune asko bazeuden ere, bertsolaritzaren grinagatik lau baserri nabarmendu ziren beste topaguneen gainetik: Bordaxar, Saiburu, Gaztelume eta Txirrita.
‎Klausurako hitzaldirako Jose Antonio de Agirre eta Jesus Maria de Leizaola iragarrita bazeuden ere, azkenean Leizaolak ez zuen joaterik izan eta azken hitzaldia Jose Antonio Agirrek eman zuen, Agirregoitia jaunak aurkeztuta. Agirreren berbaldia, espero zitekeenez, kutsu kulturalekoa izan zen:
‎Gipuzkoako udalerriaren kasuan, biztanleriaren etengabeko hazkundeak arazoa okertu zuen. Izan ere, gerra bukatzean, 1937an, Eibarren 9.126 biztanle bazeuden ere, handik gutxira 1940an 11.772ra heldu ziren, 13.823ra 1945ean, 16.318ra 1950ean, eta 26.856ra 1957an. Hau da, hogei urtean populazioa hirukoiztu zen, eta eraikuntza industriak ez zion erritmo berari jarraitu.
‎XIX. mendean, Eibar, goraka zihoan eta nazioartean saltzen zen armen fabrikazioan nagusitu eta espezializatu zen, baita armen industriarekin jaio zen damaskinatuan edo haien dekorazioan. Lanaren beharraren ondorioz, herriaren biztanleriak gora egin zuen, eta 1887an 5.103 biztanle bazeuden ere, 1910erako kopurua bikoiztu zen, eta 10.121 biztanle lortu zituen hiriak. Garai horretakoak dira «Garate, Anitua y Cía.» (1892), «Orbea» (1859) edo «Beistegui Hermanos» (1909) enpresak, baita Gerra Zibilarekin desagertu ez ziren udaletxea(), espazio falta zela eta Ego ibaiaren gainean eraiki zena?
‎boterenahia. Nietzsche-ren etxeko apaletan eboluzionismoari eta Lamarck i buruzko zenbait liburu bazeuden ere, ez dugu uste haren pentsamenduaren interpretazio darwinista egin daitekeenik, are gutxiago darwinismo sozialarekin lotzerik?. Hizkuntza joko nietzschetarrak berriz ere.
‎Orain, erromatarren eskutik, Antzinaroan sartuko gara. Erromatarrek, K.a. 179 urtean euskal lurraldeetara hurbildu zirenean garai hartako euskaldunak Historiaurrean bazeuden ere, mendeak zeramatzaten beren gertaerei eta bizimoduari buruzko testuak idazten.
‎MartxaArakil eta Iza lotu zituen igandean, euripean, mendi martxa batek. Bi ibarretako herritarrez gain Euskal Herriko beste zenbait tokitatik etorritako mendizaleak egin zuten ibilbidea, 29 guztira, hasieran 50 inguru bazeuden ere. Goi tentsioko linearen ibilbidea eta haren ondorioak zein liratekeen ezagutzeko aukera izan zuten mendizaleek.
‎Clara Bow izan zuten denek gogoan, zine izarraren neskatxa garaiak aspaldi pasata bazeuden ere. Less Kennedyren aurkako konbatearen ostean elkarrekin ikusi zituztela zioten Hollywoodeko zurrumurruek.
‎Ustekabean lurra jotzen bagenuen, urpean edo indioek janda bukatuko genuen erremediorik gabe. Guztiarekin, gizonak oso abailduta bazeuden ere, onez onean hitz egin nien, aurrera jarraitzera animatuz, lana erraztuz eta arriskuen aurrean lasaituz. Eta nire semea jarri nien etsenplutzat, zeren eta zazpi urteko umea izan arren haietako edozeinek bezainbesteko nekeak ari baitzen pairatzen eta beste guztiek bezalakoxe arriskua; eta neure burua, zeren, semea sufritzen ikusita, haiek denak batera baino gehiago sufritzen bainuen". 28
‎Otermin Casas Realesen fortifikatzen saiatu zen. Baina, indioek su eman nahi ziotela ikusirik, plazara atera zen bere gizonekin, ordurako gehienak zaurituta bazeuden ere. Borrokan eman zuten arratsalde osoa, indioek Casas Realesi su ematea galarazi nahian.
‎Sortaldeko mendilerroan ilargia azaldu da, ilberri aroa bezperan hasi dela azalduz. Apaiza eta epailea, aspaldian bigarren lerroan bazeuden ere, itxuraz baztertuta, aurreratu egin dira adoretsu eta oldarkor:
‎Guztiak hilda bazeuden ere, hamaika gehiago egongo dira diru honen bila.
2014
‎Boluntario gisa lanean aritzeko gogotsu bazeuden ere, gehienek aitortu dute joan aurreko zalantzek eragina dutela. Ezjakintasuna eta urrun joan beharra nabarmendu ditu Sagarnak:
‎Saltokien aurreko oihalak tolestu ziren; komedianteen antzeztokiak desagertu ziren puskaz puska; dantzak eta kantak gelditu; antzezpenak isildu; suak itzali; orekarien soka tenkatuak laxatu; ukuiluetatik gurdien endaitzetara itzuli ziren bizileku ibiltarietatik tiratzen zuten zaldi zahar hanka motelak. Poliziek eta soldaduek, zartailua edo makila eskuan, atzean gelditzen zirenak mugiarazten zituzten, eta ez zuten batere kezkarik dendak lurrera erortzen baziren, baita buhame koitaduak oraindik barnean bazeuden ere. Bistan zenez, neurri horien eraginpean, Nizhni Novgorodeko plaza zeharo hustuko zen ilundu baino lehen, eta basamortuaren isiltasunak beteko zuen merkatu handiaren iskanbilaren lekua.
‎Izan ere, Krasnoiarsketik hona lurraldearen ondasun naturalak beren horretan bazeuden ere, orain oihanek suaren eta burdinaren arrastoa erakusten zuten, bidearen bi aldeetako zelaiak hondatuta zeuden eta ezagun ezagun zen tropa handiren bat igaro zela han barrena.
‎2 Aro Modernoan euskal lurraldeak Gaztelako eta Frantziako monarkien barruan bazeuden ere, ohikoa zen errege erreginek foruak errespetatu eta beteko zituztela zin egitea. Baina zer ziren euskal lurraldeen foruak?
‎Aldizkari pornografiko batzuk topatu zituzten han, katekesia hasi baino apur bat lehenago. Beste ezeri ez bezala begiratu zieten argazkiei, faloak, titiburuak, hankarte irekiak, euriak bustita bazeuden ere, guztiz zimurtuta. Irene Arrias izan zen katekesira heltzen azkena, besteak baino denbora apur bat gehiago egin zuen aldizkariekin.
2015
‎Sakak hodeietan erdi ezkutaturiko gailur zorrotzei begiratu zien. Urrun bazeuden ere, Artaakar mendiek itxura mehatxaria zuten.
‎Haiek ate hotsak entzunik, ohean baitzeuden, izuturik jaiki ziren. Eginahalak egin behar izan genituen onera etor zitezen, baina meza emango zen ordua zen eta, haserre bazeuden ere, ez ziguten kalterik egin; eta zer zen konturatu zirenean, baretu egin zituen Jaunak.
‎Pilota jokoaren ezarpena alde zaharretan, ezarpen mailak arkitekturan ikerketan, jokoaren ezarpen publikotik espazio pribaturako ibilbideak sortu dituen aldaketak gizarteak publikotasuna erabiltzeko joera aldaketa nabarian uzten du. Historikoki kaleak eta plazak edonolako bilakaera jasateko antolatuta bazeuden ere, gaur egun, hauek ezartzeak sortzen dituen arau eta baldintzek lasaitasunaren kultura goraipatu besterik ez dute egiten.
‎Confebask eta UGT lehendakariaren agiria izenpetzeko gertu bazeuden ere, azkenean Ardanzak nahiago izan zuen erabat baztertzea itun sozialaren aukera; 225 haren lekuan, larrialdi neurriak finantzatzeko akordio instituzionala sinatu zuen hiru Aldundiekin.
‎UGT eta CCOO ELAk proposatutako bidetik urrats handirik emateko ez bazeuden ere, A sindikatuen arteko aro gozoagoari eman zion hasiera, batez ere UGTren jarrera berriari esker.188 Greba orokorraren ostean, bi sindikatu espainolen zuzendaritzekin bildu zen ELA, eta estatu mailan bideratzen ziren gaietan (greba legea, Gizarte eta Ekonomia Kontseiluaren eraketa, gizarte babeserako politikak...) elkarlanean aritzeko borondatea adierazi zien, betiere sindikatu haiek euskal er...
‎Zuhurra ere bazen. Futbolean diru errazaren urte eroak oraindik etortzeke bazeuden ere, garai hartan ere fitxaketek diru xahutze itzelak egitera behartzen zuten, baina Ezkurrak argi zuen hura ez zela Osasunaren bidea. Milaka milioi pezetako aurrekontuak" tentuz" zaintzen zituen, dirua" 26 000 bazkideena" baitzen.
2016
‎Agian aroz aro eraikitako izadia zuten begi aitzinean, oihanak eta belardiak denboraren epeltasunaren lekuko. Sumendi batzuen arrastoak bazeuden ere eta lehen egun berezi hartan eguraldia nahiko hitsa zegien. Haien ohiko bizilekuarekiko desberdintasun bakarra hutsik zegoela zirudien eta hori zen populu berriak baliatu behar zuena, noski.
‎SDSko bi sektore garrantzitsuenak PL eta RYM ziren. Lehenengoak Progressive Labour Partyko kideak ziren, hasiera batean maoismoaren orbitan bazeuden ere, sozialdmeokraziatik hurbil kokatuko dira. Talde honek beraien babesa ukatuko die beltzen eta emakumeen mugimenduari.
‎Bertan astero astero Frantzisko Astitz Arregik ateratzen zuen" Ikasi mikasi" sailaren funtsa eta asmoa gogor kritikatu zuen Berako medikuak. Bere ustez, fraide pasiotarraren idazkiak euskara jatorrean eginak bazeuden ere, herrietako euskaldun zaharrekiko mespretxuzko jarrera garbia zerien, eta egilearen azkeneko asmoak zehazki bete beharrean, fedea galtzera eroaten zituen irakurleak tamalez. Hona hemen Irigarairen hitz gogor haiek:
‎" Baina ez zen gauza bera gertatzen De senitarteen aldean, zeren eta haien armak, gaur hondatuak bazeuden ere, biharamunean konpondurik azaltzen baitziren, Goibne arotza olan izaki, ezpatak, lantzak eta jabalinak ekoizten; arma horiek hiru kolpetan egiten zituen. Luchtaine zurginak hiru kolpetan egiten zituen hagak; hirugarren kolpeak arradatu eta lantzaren begitik sarrarazten zituen; armak olaren ondoan jarrita zeudenean, eraztunak jaurtikitzen zituen hagatara; ez zegoen gehiago doitzeko beharrik.
2017
‎Horrez gain, 1960ko hamarkadan bazen atletismo talde bat ere. Kirolerako zaletasunaren aurreneko garrak ordurako piztuta bazeuden ere, Zumaiako Kirol Elkartearekin sortu zen sua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia