Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2018
‎MALEN. Beno, batez ere nik uste nuen...
2020
‎" Zorrotz dihardu Fito Rodriguezek liburuan egunero pipatzen ditugun gezu rrez, jakinduriaz eta umorez hausten du gezurraren azala. Biziki gomendatzen diet liburu hau mota guztietako irakurleei, batez ere niri bezala filosofia ulertezina egiten zaienei. Liburu honek filosofia desfilosofatzen irakasten baitu.
‎Baliteke orain, atzera begiratuta, hala iruditzen zait behintzat isiltasun horrekin zerikusia izatea nire orduko egoera psikologikoak. Nahiko aldarte ilunean nenbilen azkeneko bi urteetatik hara, batez ere nire txikitako bi adiskide hil eta gero, berrogeita bost urtekoak biak, nire adin berekoak, bata biriketako minbiziaren ondorioz, bestea bihotzekoak jota. Erraz tristatzen nintzen eta are errazago ateratzen nire onetik, eta oihuka eta zalapartaka hasten, zakar, eguneroko bizitzako edozein kontu txiki okertze hutsarekin, emazteak azken orduko erosketa bat egitera bidaltzen ninduelako, laneko hitzordu bat atzeratzen zidatelako, bizikletan nenbilela gurpila zulatzen zitzaidalako...
‎nire subkontzienteak errealitateari uko egiteko asmatutako saio alperra. Errealitatea, ordea, nik uste eta nahi baino gordinagoa omen da beti, batez ere ni bezalako ama konbertitu baten semearentzat fede bakarra aldarrikatu eta onartzen duen erresuma atzeratu eta txit jerarkiko fanatiko batean. Errealitateak leotz honetaraino ekarri nau nire etsaiek mendeku gisa erabili gura dituzten salaketa batzuei aurre egiteko, inola ere ezeztatu behar ez nituzkeenak nire burutapenaren arabera gizakumeak libre eta ahal den moduan ere ikasiak edo gutxienez buruargiagoak izango ziren nire ametsetako gizarte batean bene benetan bizi banintz, non nork bere fedeari nahi bezala eusteko eskubide osoa izango lukeen.
‎Nire lau lagunetako Oskarrek hitzegin behar, batez ere nire Sarak oraindik behin edo bakarrik joan den alde zaharreraino parranda bila igo gaitezen motibo polit bat izan dezan.
‎Ez nion beste pistarik eman nahi, buruari apur bat eragin ziezaion. Bitartean, irribarre gozoari eutsi nion, eta aitortu behar dut ongi sentitzen hasi nintzela berehala, batez ere nire gorputzaren gainean bere begirada apur bat kikildua nabaritu nuenean.
2021
‎Nire ustez badago jende asko neska guztiz arduragabeko eta adoregabeko nauela, gaur egun aspaldi bezain argi gogora dezakedanez, hain zuzen ere auzoko nituen luzarotarren artean. Nire auzoko gehienek oso emakume xelebretzat ninduten, bitxia zein ernaia hein handi batean, batez ere nire zaletasunik handiena eta gaur egun nire ogibidea zena ondo baino hobeto jakinda, eta baita haietariko gutxi batzuek ere gizakume txit sentibera eta ikusberatzat ninduten aldetik. Azken hau, ostera, gure oso gertu gertukoek guregan oso bakanetan ikusi ohi dute.
‎Gaur egun, tamalez, agian edadetuetan bakar bakarrik, gazteetan, berriz, rocka nagusia baita eta badirudi gero eta gutxiago herri kantetan egiten dutela, bazkalosteetan gero eta parte gutxiago hartzen baitute, dagoeneko asebeteak erabat ahituta edo, baldin ez bada auzitan aritzeko edozein huskeriaren kontura, eta ia ia beti politika kontuak tartean, gogoan ondo baino hobeto dudanez; nola ez, ziur naiz, oso, halako batean erabaki zela nire familiaren etorkizuna. Gazteen zaletasun bizi eta zalu honen adibide ezin garbiagoa da gaur egun Euskal Herrian gazte mordoak txalotua eta agian milaka entzungorrek txit gurtua ere den rock talde luzarotar bat dugu, zoritxarrez orain ez dut izena gogoratzen, baina horregatik ere barkatzeko eskatzen diet taldekideei, hain luzarotar prestuak eta famatuak izanda, eta batez ere nik laster jasoko dudan dominaren berberaren jabeak ere diren aldetik. Nirea, ordea, oso gauza berezia, baliteke bitxi samarra, begitantzen zait.
‎Bestela gure artekoa ezinezkoa izango zen, are gehiago, ez zen inoiz inora iritsiko. Hasieran, eta hain planta oneko mutiko zintzoa eta saiatua izan arren, edozein neskato pinpirin liluratzeko gauza, batez ere ni bezalako Luzaroko neska herabe bat, guztiz kikildua udazken bukaezineko Viena arrotz, hotz eta latz hartan, ingelesez hainbestean moldatzen zena, baina alemanieraz tutik ere ez zekiena. Bera izan zen niregana jo zuen aurrenekoa, bere irakasle betebeharrekin, edo musika hutsarekin, zerikusirik ez zuen aurreneko eskeaz, zapatu gau batean berarekin afaltzekoa, harri eta zur utzi ninduena.
‎Azkeneko hau egunean hamaika aldiz edo gogoratu ohi zigun. Lizunkeria, gure aita bere onetik erabat ateratzen zuen hitza, batez ere ni tartean egonda, tartean edota erbestean, bertan bekaturako, lizunkerietarako, aukera gehiago, mordoka, izango nuela begitantzen baitzitzaion aita gaixoari. Hala ere, Sergyren gonbiteari ezetz esan eta berehala damutu egin nintzen.
‎Sergyk nire herriarekin nolabait erresumindurik nagoela uste izango du, kontatu bezala herriko gizonik aberatsenaren alaba izanda herri xumearen mesprezua eta ezinikusia pairatu behar izan ditudalakoan. Erantzungo diot neurri handi batean baietz, txikitan Conservas Abalosen jabearen alaba izanagatik behin baino gehiagotan mihiluzeen inbidia eta destaina sufritu behar izan nituela, batez ere nire kaleko lagunen aldetik gure aitaren kontura botatzen zizkidaten ziri pozoitsuak. Baina, hala eta guztiz ere, badakit hori ez dela nahikoa zergatik nire herritik ezkutuan igaro nahi dudan zuritzearren.
‎Sergyri ondoezak jota eta larri larri neritzon. Ez zekien nola jokatu nire erantzunik ezaren aurrean, batez ere nire aitarena, ia ia tupustean, bota eta gero. Zurbil zurbil ipini zen, bat batean aurrean zuen emakumea ezagun ez balu bezala, bat batean beti izandako neskato arrotz ulergaitza bere alboan.
‎Hor konpon edo antzeko zerbait esan dit Sergyk alemaneraz, errusieraz gain ingelesa baino guztiz hobeto dakien eta maizago darabilen hizkuntza, Vienan urte mordoa pasa eta gero, ozta ozta lehenengo hizkuntza duena, eta hori dela eta, txitean pitean, baina batez ere nirekin haserre dagoela, botatzen dizkidan alemanerazko ziriak ingelesezkoak baino zorrotzagoak begitantzen baitzaizkio. Nire aldetik, ordea, pianoari ekin diot berandu arte, Satie nagusi, nire senar maiteari erakusteko ez dudala saio handirik egin behar, Rachmaninovek bezain ondo menperatzen baitut, Sergyren azterkaritza zuhurra gabe, beharbada gehien mintzen duena, eta horregatik ere Jauregiko eszenatokitik alde egiten du uskekabean, alemaneraz ere esan duen" hor konpon" ozen bat atzean utziz.
‎Bestalde, oraindik ez dut erabaki azkenean joango naizenentz, baietz esan nion telefonoz Bilbora ailegatu orduko hots egin zidan Luzaroko zinegotziari, eta baietz, hariaz bestaldean nuen gizona guztiz atsegina begitandu zitzaidalako, oso ahots gazte eta xaloa, nire saria eta batez ere nire piano jole karrerari buruz esan zizkidan iruzkinak eta laudorioak erabat gorritzeko modukoak zirelako. Begi bistan, belarri puntan hobeto esanda, zegoen lausengatu nahi ninduena, baina hain modu bizi eta maitagarriaz ezen berehala ahaztu egin nintzen Luzarotik bertatik dei egiten zidala, azken urteotan ahazten saiatu eta ondotxo lortu ere egin nuen nire herri maitatu zein gorrotatutik, txundituta ninduen gazte begiko eta berba lapiko horrek, eta ezin nuen ase barik telefonoa eskegi; nola edo hala bera edo bere senitartekoak ezagunak zitzaizkidan jakin beharrean nengoen.
‎Luzaro? Zeharo ahaztuta nuen, bertan ez zitzaidan batere geratzen, batez ere nire gurasoak hil eta nire nebak Bilbo aldera alde egin eta gero. Oroitzapenak, bai noski, haurtzarokoak, oroitzapenik goxoenak, agian gehienak bat izan ezik, denok ondotxo dakiguna, denok urteotan ahazten saiatu garena.
‎Ez dakit, aldiz, behar bezain ondo lortu dudan, senar eta batez ere irakasle zein oso kritikari gogorra beharbada gogorrena, zorrotzena, eta gaiztoena ere baidudan Sergyk oraindik bikaina izateko dezente falta zaidala behin eta berriro nabarmentzen dit-eta. ...berari esker nituen akats bakan batzuk zuzendu ahal izan ditut, berari esker gero eta entzulego zabalago baten aurrean jotzeko ausartu egin naiz, eta berari esker, batik bat, saritu egin ninduten Liverpoolen, gaur ematen didazuen dominaren motibo nagusia, zeren eta, uste dut ditxosozko domina hau sekula emango ez zenidatela, sari horren emaitza iragartzen zuten egunkarietan azaldu izan ez banintz, batez ere nire biografian Luzaro zenbat aldiz aipatzen den kontuan hartuta. Dena dela, berriro eskertzen dizuet, nitaz onerako gogoratu egin zaretelako, eta ez bakarrik Ábalos Conservas biltegiaren jabe diruzale eta frankozalearen alaba nintzelako.
‎Gaixoak, asko sentituta ere onartu behar nauzue zuen artean, nik merezi beste ohorez gainera, horrelakoa da ospearen eragina, batez ere baliatu nahi izan ezkero beste batenaz. Lastima nire neba bertan ez egotea, bera ere omendua izango zatekeen, honela izango zela uste nuen nik, baina berak ezetz, ni ere konbentzitzekotan egon zen, baina azkenez, Sergyk bultzatuta, batez ere nire nebari jaramonik ez egiteko aholkatu eta gero, nire haurtzaroarekin, Luzarorekin, berradiskidetzen lortu egin dut. Eta berak ordea, barkazio moduko gorazarre honetara ez etorrita, aukera galdu egin du bere setakeria dela eta.
‎Ez nituen hitzak idoro, ez nekien ere merezi zuen zer edo zer esateak dena esanda baitzegoen nire presentziaz, Conservas Ábalos lantegiaren jabe diruzale eta Franko zalearen alaba, urtetan atzerrian egondakoan bere jaioterrira itzultzen zena Luzaroko alaba kuttuna izendatua izateko. Isildu nintzen ere inoiz izan ez naizelako oso berritsua, nahiago dut pianoz hitz egin, azken finean hori izan da betidanik, batez ere nire aita galdu eta gero, nire komunikabide nagusia, ez baldin bada bakarra. Horretarako gainera propio bueltatu naiz Euskal Herrira, pianoa jotzera bakar bakarrik, zer nolako iaiotasuna lortu dudan, Liverpoolen emandako saria norainoko zuzena izan den, erakustearren.
‎Behin gehiagotan hitz egin dugu, hau bezalako musikagile batekin aritzeko, bere musika samurregiari behar bezala eusteko, muinera heltzeko, ezinbestekoa da bere musikarekin nolabaiteko atxikimendua ere izatea. Nik ez dut, ezin dut izan, batez ere nire herrira bueltan nagoelarik, izan litekeen modurik krudelenean erauzi ninduen herrira, nire aitaren erailketa euren isiltasunaz nola edo hala zuritu eta onartu egin zuen herri gupidagabeko honetara. Ni hemengoa naiz, lur hau ikaragarri maite egin nuen, nahiz eta, agian, bere itsasoa maiteago, gutxienez gertuago, izan, gaur egun ondotxo gogoratzen dudanez, hemen nengoela nire etxeko balkoitik itsasora begira ordu gehiago eman bainuen herrira bertara begira baino.
‎Ba ez da batere bidezkoa zure jokabide hau, batez ere ni zanpatu eta gero.
‎Gainera, Mikel bera bezain bitxia eta areago exotiko den guztiak liluratzen du, eta nire ustez nire arreba oso exotikotzat hartzen du, berak guztiz kontrakoa emateko ahalegin itzelak egin arren. Mikeli entzun diot behin gehiagotan nire arrebari Fatimaren deitu beharrean Xerezade esatea, nire arreba gaixoak Xerezade izen xelebre hori norena den ez jakin arren, nik uste Mikelekin aspaldi lan egin zuen beste neska marokoar baten izena delakoan dagoela, batez ere nire arrebak izen hori entzun orduko berehala sudurra zimurtzen du-eta. Nik, aldiz, badakit nahiko ondo zein den delako Xerezade hori, nola ez, beti bezala Hâkimek txukun txukun azalduta.
‎Azken azkenean bizitzaz berriro gozatzeko mamizko motibo bat. Aspaldi ez nintzen hain ondo, batez ere nire buruarekin lasai, lasai asko, Laurarekin bezala. Oraingoz ezin dut esan maite dudala, baina bai berarekiko lotura gero eta handiagoa dela, nire aldetik behintzat.
‎Ageri da bizkorregi goazelakoan dagoela, horregatik susto ederra hartu du ustekabean, ez baitu niregandik antzeko proposamenik espero, biok orain arteko elkarrekiko arduragabekeriaz guztiz konforme geundela uste zuen eta. Egia esan, eta baita berak ondotxo adierazi egin didanez ere, ez du gogoeta handirik egin gure arte koaz nolabait esateko oraingoz inolako izenik jartzeko ausartzen ez naizena, agian ez zuelako, ezkutuko txortaldioz aparte, besterik gura edo espero, batez ere ni bezalako gizonezko osasuntsu, heldu eta diskretu bat topatutakoan, adinak zein nire egoera pertsonalak, hots, banatuta eta oso lantzean behin bakarrik dakusakedan seme batekin, eraginda inolako eragozpenik emango ez ziona.
‎Bada garaia organizazioaren alde zer edo zer egiteko, zor diogun konpromisuari eusteko, hala esan zidan argi eta garbi, ordura arte, hau da, hamaika sabotaje eta kale iskanbilak egin eta gero, aiko maiko izan bagina bezala bakar bakarrik, ala gutxienez gure sakelako diruaz, egunero hamaika Keler zurrupatu eta noizik behin ere presoen aldeko itsulapikoan txanponen bat bota eta gero. Asteburuetako kale borrokan parte hartzeaz eta batez ere hitzez behintzat aldeko nintzen erakundeari laguntzeko unea azkenean heldu balitzait bezala, urtetan, sikiera auzoko lagunekin bat etortzeko edo agian benetan sinistuta nengoela-eta, lau haizetara, eta batez ere nire auzokideen aurrean, hau da, auzoko abertzalerik sutsuen aurrean, etengabe aldarrika ari ginen abertzaletasunari eusteko parada ezin hobea.
‎Laurak pozarren ematen zuen, gaur arte ez bezala, nik etengabean esan eta egiten nituen txantxa zein zirtoei beti adi eta irribarretsu, bere ohiko sudur zimurdura, maiz pose bat besterik ez dena, egun batez erabat ezabatu balu bezala. Eta egun batez ere ni, nire burua barregarritzat hartzeaz gain, aspaldiko partez gazteago eta askeago sentitu egin naiz. Badirudi biok antzeko zerbait espero eta merezi genuela aspaldi aspalditik, gure ezkutuko topaketok inposatu omen diguten zurruntasunetik ihes egitea edozein maitale bikotek bezala libre eta alai jokatzearren, hots, irri, zirri eta ziri artean, logelako estutasun lizuna lehendabizi ahaztuta benetan zoragarria izan den egun batez gozatuz.
‎Ez nion inori inolako azalpenik eman nahi. Bere garaian eskatu adina eman banuen, senitartean zein lagunartean, egia esan nazka nazka eginda bukatu nuen, batez ere nik neuk nire buruari eman ohi nizkionekin. Erabaki nuen berriro bat ere ez ematea, ez nire buruari, ezta inolako eskubide barik nigana azalpen bila etorriko zen inori ere.
‎Edonola ere, espero dut berak nitaz lehenbailehen ahaztea. Merezi du Laura gaixoak, batez ere nik egindako zauri handia ahalik eta lasterren senda dakion. Eta berriro argitu beharra, ez naiz bere aitarenaz ari, nik uste orduz geroztik nire pekatua sobera ordaindu badudala, jende asko, ez baldin bada gehiena, aurka izanda ere, biok bakarrik hauspotutako txinparten artetik sortu zenaz baino.
‎Izan ere, ez dut inolako eskubiderik bizitzaz gozatzeko harik eta Laurari egindako samina zeharo sendatu arte. Bai arraroa pekatuarekin bat batean dudan erlazio bitxi hau, batez ere nire etxean oso fededun sekula izan ez direna kontuan hartuta edota ikastolara aldatu aurretiko fraile ikastetxe batean umetan soilik hezi naizena, gaur egungo gure ikastoletako irakasle super jatorrak eta ikaragarri aurrerakoiak ez baldin badira gehienbat praka ala gona azpian sotana daramatenak, hau da, arestian ez bezala, frailee txetako sotanen azpian prakak eta gonak zeudela ezinbestean.... Airean dago, beraz, nire burua oinazetzearren erabiltzen dudan hutsetik asmatutako pekatuaren kontzeptu berri hau.
‎Nire agentziako nagusiak behartu ninduen oporrak uda baino lehen hartzera eta ez nuen norekin etorri, batez ere nire neska lagunarekin apurtu eta gero.
‎haiek hainbeste gorrotatzen zuten harresiren kontra buruz zein harriz oldarka ere egitea. Baina, hobe dut gezurretan edo gutxienez erdizkako egietan ez hastea, batez ere nire konpromezu kriminalaren ondorio zitala zuritzeko asmoz, delako harresia bazegoen aldez aurretik nire buruan eta Edurneren onespena konpromezu horri atera nion atarramentu lotsagarri bat besterik ez zen izan.
2022
‎Bestetik, ni neu ez nintzen askorik puzten nire ezgaitasun agerikoekin, eta harrotzeko modukoak irizten ez nien alderdiak ere neure partetzat hartzeko eta gogoko nituen ezaugarriekin neurriz kanpo ez identifikatzeko eta batez ere nire frustrazio motibo ororen ardura besteri ez egozteko bide luze, gorabeheratsu eta nekoso bezain premiazko horretan lehen urrats zalantzatiak egiten nenbilen ordurako, are gehiago Noarekin ergel baten pare maitemindu nintzenetik.
2023
‎Inolako sonarik gabeko herria zen, ezezaguna, batez ere ni bezalako madrildar batentzat, hogeita bat urteko neska madrildar batentzat. Hona etorri behar nuela erabaki nuenean, mapan bilatu behar izan nuen herria, sekula ez bainuen lehenago haren izena entzun, eta aurkitzeko zailtasunak izan nituen, eskolan erabilitako mapamundian ez baitzen agertzen Espainari buruzko orrialdeetan esan nahi dut, noski, eta gasolindegian erositako errepide mapa batean topatu nuen azkenean.
‎Gurasoak, bi horiek, ez ditut hizpide hartu nahi, hau neba baten istorioa baita, batez ere nire istorioa, eta arreba batena, batez ere berea, salatariarena. Hizpide hartu nahi ez ditudan biak telebistari begira egoten dira elkarren ondoan eserita, elkarri helduta ibiltzen dira, ohe handi batean egiten dute lo.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia