2005
|
|
Hizkuntzaren inguruan biratzen duten Humboldten estudio antropologiko pedagogikoek, arestian esandakoaren haritik, hizkuntz hezkuntzari eta hizkuntzen irakaskuntzari buruzko printzipio didaktikoez pentsatzeko aukera ematen digute. Hasieratik aitortu beharrekoa da, hala ere, bere asmoa ez dela hainbeste hizkuntz eskoletarako estrategia metodologikoak lantzea eta eskaintzea, baizik eta
|
batez
ere hizkuntz eskola horien izateko arrazoia eta zentzua aztertzea. Beste batzuk izango dira, ondorengoak eta jarraitzaileak, hizkuntzari buruzko haren teoria hizkuntz irakaskuntzaren praktikara eramaten saiatuko direnak, alegia, haren hizkuntz kontzepzioarekin bat datozen eskuliburu didaktikoak idatziko dituztenak138 Gure aldetik, ordea, ez gara gehiegi sartuko era honetako aspektu praktiko edo didaktikoetan eta, hark egindakoari jarraituz, hizkuntza ezberdinen ikas irakaskuntzaren sakoneko arrazoiaz eta azkeneko zentzuaz arituko gara jarraian.
|
2010
|
|
Egungo estudio linguistikoak, ikusi bezala," hizketa ekintza" hartzen du erreferentzia nagusitzat eta, Hudsonen esanetan, horrek" diziplina ezberdin askoren inplikazioa" ekarri du, besteak beste, hizketa hori" akzio edota interakzio sozio-kultural gisa" ikertu nahi dutenena109 Horien artean guk, jarraian,
|
batez
ere hizkuntza eta kultura elkarreraginean aztertzen dituzten hizkuntza antropologia edota etno linguistika kontsideratuko ditugu, baita bereziki hizkuntza eta gizartea elkarreraginean aztertzen dituzten hizkuntza soziologia edota sozio-linguistika ere. Gure aldetik, baina, ez dugu hemen" kultura gizartea" erlazioan sakonduko110 Kontua da diziplina horiek denak, honela Duranti," hitzen indar pragmatikotik" abiatzen direla; zentzu horretan, ez dira ere ahaleginak falta" hizkuntza ikerketa guztiak diziplina bakarrean biltzeko", horretan bereziki Hymesen" komunikazioaren etnografia" aipatu behar delarik111 Azken finean," hizkuntza" eta" hizketa" ez daude elkarrengandik Saussurek pentsatu bezain urrun —hizketa ez da inolaz ere borondate indibidualaren emaitza soilik—, baizik eta, egiaz, hizketak berak nabarmenki jasaten ditu baldintzapen sozialak eta kulturalak.
|
|
Bada, zentzu horretan —eta bereziki 1970 urtetik aurrera—, hizkuntz irakaskuntzak sakoneko eraldaketa edo" paradigma aldaketa" ezagutzen du, eta, beraz, egoki deritzogu Gonzalez Nietok garapen edo bilakaera horri buruz esaten duena jarraian biltzea. ...era hizkuntzak irakasteko modua, egiaz," sistema linguistikoan" baino gehiago" portaera linguistikoan" oinarritzera pasatzen den93 Horren atzean, jakina, aipatutako teoria linguistikoaren bilakaera dago —hizketa ekintza, gogora dezagun, erdigune izatera iritsi da—; horrenbestez, hizkuntzaren pedagogia ere, egun, ez da hainbeste hizkuntz egituran zentratzen, baizik eta
|
batez
ere hizkuntz jardueran. Gaurko irakaskuntza linguistikoan, alegia, presentzia galdu dute" Saussure eta Chomsky" bezalakoen erreferentziek, eta, aldiz, indartu egin dira" Halliday, Hymes eta Vigotsky" bezalakoen planteamendu humboldtiarrak.
|
|
Psikolinguistikak eta psikopedagogiak, beraz,
|
batez
ere hizkuntzan oinarritzen den interakzio didaktikoa ikuspuntu psikologikotik aztertu beharra aldarrikatzen dute, bai, baina garbi utziz ere interakzio hori —giza komunikazio den heinean— modu irekian kontsideratu behar dela.
|