Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2000
‎Dabidek maitalearekin hautsi duela aipatzen zuen eta atzo Teresari kontrakoa entzun nion, izan ere Patxik bikotea zineman ikusia baitu... Ez dakit zer pentsatu baina, batera nahiz bestera izan, beranduegi da.
2002
‎Ez dakit, benetan diot, euskaltzaleok nahi dugun kontsolamendua den horrela pentsatzea edo benetan errealitateak eskatzen duen zerbait den. Baina batera nahiz bestera izan, ez dut dudarik euskaltzaleok hartu behar dugula aitzindaritza hausnarketa honetan, ez dugula besteren esku uzten ahal gogoeta hau, eta jakin behar dugula non gauden: hausnarketaren ondorioa izan daiteke bere horretan segitzea orain arte bezala, edo ibilbidea aldatzea.
2003
‎irakasleen prestakuntza lehenik, «Unibertsitate guztiek duten ESKOLA BEREZIA edo horrelako zerbaitetan bilakatuz joatea» eta lan monografikoak lantzeko bilgune bilakatzea79 Bide horretan, UEU ez zen desagertu behar, baina beste aukera batzuen artean aritu behar zen eta betiere «Era askotako abertzaleen bilgunea izan behar du. Alde batera nahiz bestera polarizatzea oso arriskugarria litzateke». Etxenikeren posizioa logikoa zen, kontuan hartzen bada, Jaurlaritzan zuen postua eta unibertsitateari buruz zuen ikuspegia.
2006
‎Trenbide ondoan jaioa izateak mundua bi aldetara irekitzen zela erakutsi zion. Alde batera nahiz bestera joan zitekeela. Joan eta etorri.
2007
‎Hamelingo xirularia datorkit gogora Txema Viñasprez oroitzean, hark saguekin bezalako eragin hipnotikoa sortzen baitzigun honek gitarra hartzen zuen bakoitzean. Miretsi egiten nuen, lagun handitzat izan nuen, eta ni bide batera nahiz bestera eramateko gaitasuna ere izango zuen, baina, zorionez, hipnosi egoerak amaitu egiten dira halako batean, eta Txemak nigan zuen eragina ere bai; nire fedea koloka jartzearekin batera, gu denok Txemarentzat bere proiekturako tresna besterik ez ginela iruditu zitzaidan, baina baliteke alderantziz izatea ere, hots, bere proselitismo lanerako instrumentuak ginela kon turatzean hastea nire... Berdin dio honezkero.
2011
‎Azken urteotan, guztiok dakizuten bezala, eta zorionean, hagitz ugaritu dira ikastolak eta modu batera nahiz bestera euskara irakatsi nahi duten lekuak. Eta hortik etorri da euskal irakasleen arrakasta eta premia gaur aparteko modu batean eta sekula ez bezala nabaritzea.
2012
‎Nia babesteko mekanismoek honako hau dute bereizgarri: modu inkontzientean jardutea eta era batera nahiz bestera errealitatea eraldatu edo faltsutzea. Niak honako babes mekanismo hauek erabiltzen ditu:
2013
‎Egunean 30 minutu inguru aski dira gorputza molekula kaltegarrien kontra aktibatzeko. Baina kontuz, kalteak berdin berdin etorriko baitira erdibidetik alde batera nahiz bestera aldentzean; bestela esanda, sedentarismoa bezain kaltegarria gerta daiteke gehiegizko ariketa fisikoa, edo kirola adin bakoitzari dagokion neurritik kanpora egitea.
‎Keinu horrekin lotuta, jarrera komunikatiboen barruan sailkatutako estrategia bat gehitu behar zaio, ikasleei instrukzioak ematerabideraturikoa, honen ebidentzia, itxaronaldi bat eginez, bera klasearen erdian kokatuz eta bai alde batera nahiz bestera begiratuz eta booklet a bera (lantzen ari diren materiala) eskuan duela eta ikasleek ere eskuan dutela ziurtatuz (2). Estrategia honek ikasleak «kokatzeko» balio du eta testuinguratzearen estrategiarekin lotura zuzena du.
2015
‎Halabeharra hitza, berdin berdin erabil liteke euskaraz txiripa adierazteko, kasualitate hutsa alegia, ala patua, izarren zeinuetan gertatu behar zuela idatzitakoa. Berdintze horretan ez dago kontraesanik zeren, modu batera nahiz bestera izan, aldez aurretik ez baitago igartzerik zer etorriko den, eta gertatu ondoren ere horixe besterik ez baitakigu: gertatu egin dela.
‎Ez zirudien kreaturekin zebilenik, hain askaturik zen guztitik! Gauzak era batera nahiz bestera izan, bake osoaz hartzen zituen, eta beti ikusten zuten sen batean; hainbesteraino, non ahizpa batek esan baitzion, denik eta zintzoenetakoa zirudiela, gosez hilko balira ere, kanpokoek ez sentitzea nahiago zutenetakoa zela; izan ere, ezin zuten sinetsi gauza batzuk sentituko ez zituenik, ez zituela sentitzen ematen bazuen ere.
‎4 Orain, era batera nahiz bestera sufri dezadan, berorren gorentasunaren etxe horretako ama prioreak idazten dit berorren gorentasunak nahi duela moja bat bertan hartua izan dadila eta berorren gorentasuna mindurik dagoela, nik ez nuela hartzerik nahi esan diotelako; hura eta aita Ripaldak dakarren beste bat hartzeko baimena bidal diezaiodala. Uste dut ez diotela egia esan.
‎2 Jainkoak barka biezaio, nik diotsot ez duela sinetsiko zein poz handia ematen didaten berorren gutunek. Ez utzi niri idazteari eta berariaz berorren arimaren berri emateari, eta esan biezat nola doakion aita frai Gabrielekin, gure Jaunak berorrengatik ekarri zuela berriz horra uste baitut; nik ere, biziki nahi nuen, eta aita priore karguaz itzul dadila nahiko nuke, ziurrago izan dezaten hor, baina nik uste dut, Jainkoaren laguntzaz, egongo dela orain, eta uste dut era batera nahiz bestera probetxu berdina egingo diela; izan ere, hark beroriei dien bezalako maitasuna izanik, praktikan jartzeko abagunea izango du. Nik eginahalak egingo ditut hortik urrundu ez dezaten, egiaz oso maite baitut, eta bihotzean sentituko nuke aldatuko balute.
‎2 Orain arte, hor etxea izateko esperantzaz, badirudi onar zitekeela era batera nahiz bestera egotea; baina hain denbora luzean eta lau fraide oinuts egotea, sinets beza, ene aita, ez zaiola ongi iruditzen inori, eta asko begiratzen dela, eta ez oihaldunen aldetik soilik, ez baitzaie jaramonik egin behar; eta kolore kontua tartean denean, okasio oro saihestea nahiko nuke, markes jaunak nuntzioa ez litzatekeela haserretuko berorri esan badio ere, ez baitzaio horri kasurik egi...
‎Kontrakoa egin dezatenei, badakit ez zaiela ezer axola nik hau esatea, ezta niri ere neure buruz epaitzen dudala esatea, egia esango dute-eta. Nik uste dut Jaunak gu honela gaixo izatea nahi duela; Niri behintzat mesede handia egin zidan hala izateaz, era batera nahiz bestera neure buruarentzat atsegina bilatuko nuenez, arrazoiz izan dadila nahi zuen.
‎Patioan istorioak neska koxkor bat aurkezten digu, Malen, eskolako jolas orduan, mutilak patioan futbolean ari direnean, patioaren erdian jartzea erabakitzen duena, hortxe egon nahi duelako. Malenen jarrerak hainbat arazo eta buruhauste sortuko ditu, eta horren aurrean modu batera nahiz bestera erreakzionatu dute irakasleek, ikaskideek, gurasoek… Ausardia erakusten du egileak gaia hautatzean, eta trebezia berau lantzean. Haurrentzako istorio batek eskatzen duen sinpletasunean baina sinplekerian erori gabe.
2016
‎Edo piiiii... piiiii... Ez dakigu zein soinu egiten duen, 1980ko abenduan edo, Madrilgo hotel bateko gelako telefonoak txirrina jotzean, eta axola ere ez zaigu askorik axola, era batera nahiz bestera jo, ziztu hori matraka jasangaitza izango baita aldameneko ohean lo gutxi samar eginda dagoen emakumearentzat. Galduta dabil Alsina lehenengo unean, bere ametsaren barruan integratu dira txirrin hotsak, eta kanpoko zarata dela konturatu denean ere ez du identifikatzen, ez da hori bere iratzargailuaren soinua, ez etxeko telefonoaren hotsa ere.
‎Halere, Artadik Kontseiluaren kritika zorrotzak jaso ditu, upategiaren egungo estatusa Errioxari zor diola gogoratu nahi izan diote, Lopez de Lacalleren argudio demagogikoak ukatzearekin batera.Ardoaren borroka honetan, euskal administrazioek bereizketaren eta identifikazioaren alde hitz egin dute. Arabako Aldundiak argi eta garbi esan du prest dagoela herrialdeko upategiak babesteko, batera nahiz bestera egin. Hausnarketa dago eskualdean, eta protagonistak tokiko mahastizainak izan behar dira.
2019
‎Bi mila eta bateko urtarrila hasieran, kasik urte berriarekin batera, agerraldi harrigarri batek ustekabean harrapatu zituen bertako herritarrak: zikoina eder bat agertu zen zeruan hegaz, eta, alde batera nahiz bestera pasada urduriak eman ondoren, azkenean, udaletxe ostean dagoen elizako kanpandorrean pausatu zen habia egin eta atseden hartzera.
‎Arraroa litzateke hiltzailea bera ez izatea. Modu batera nahiz bestera hiltzen duen, hildakoen erraiak ateratzen dituen nahiz haien gantza edo are bihotza lapurtzen duen, horrek ez du axola. Horrek berresten duen gauza bakarra da neska hori psikopata bat dela, eta ez dela konformatzen bere biktimak hiltzearekin; horretaz gain, hain harro sentitzen da haien patu zorigaiztokoen jabe izateaz, non atsegin hartzen baitu haien gorputzak suntsitzen.
2021
‎Haur batzuk, ongi ikasiak, bizi dira etxe hartan. Molde batera nahiz bestera datu horiek guztiek toki berera eramaten gaituzte: adjektiboen joera beti izenaren eskuinean agertzea da gaur egun.
2022
‎Beste gurdi bateko gidariak birao egin zion, eta oinezko batek, mahukatik elurra kentzen zuen bitartean, begirada gaiztoa zuzendu zion, kalea zeharkatzen ari zela sorbaldarekin zaldiaren muturraren aurka egin zuelako talka. Iona ez zegoen eroso gidari eserlekuan, orratzen gainean eserita balego bezala, ukondoak alde batera nahiz bestera mugituz eta begiak noraezean, zorabioak jota, non dagoen eta zertan ari den ez dakienaren gisan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia