Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2000
‎Ilun iluna zegoen. Begi zorrotzekin gaueko itzalak miatzen ari zela, kaleaz beste aldean, etxe handi bateko ate gainean: Etxart, irakurri zuen.
2001
‎Harrisonen mitinera baino lehen bi aldiz aldatu nintzen taxiz, metro eta autobus batzuk hartu nituen, itzulinguruka ibili nintzen hainbat saihesbidetatik, zenbait egunkaritako orrien atzean ezkutatu nintzen, etxe bateko ate nagusitik sartu nintzen, gero atzeko atetik ateratzeko, ileordeak, postizoak, gabardinak eta bestelako mozorroak erabili nituen, eta, oro har, profesioaren eskuliburu denek agintzen dituzten guztiak bete nituen.
2002
‎Zer baldintza bete behar ditu establezimendu batek janaria zerbitzatzeko? Zer esan nahi dute, adibidez, jatetxe bateko atean jarritako hiru sardexkek. Gaur egun, Konstituzioak eta kasuan kasuko autonomia estatutuek esleitzen diete turismoa antolatzeko lege esparrua autonomia erkidegoei, eskumen esklusiboak baitituzte arlo horretan, eta beren legeria onartzeko bidea ematen baitie.
2003
‎Kepa, ni eta beste hainbat lagun tren geltokiko barrikadaz arduratu ginen. Harantzean, pontxe batzuk hartu genituen (parentesi artean, txotxak sartu genituen kutxa bateko atean eta baita beste denda batzuetan ere; biharamuneko  greba orokorrak gogoangarria behar zuen). Berehala, Simonek  garajearen atarian nahitara uzten zizkigun pneumatikoak jaso genituen.
2004
‎Gela bateko atean ispilu handi bat jartzeak handitu egin dezake ikusmena, eta armairu bat gertu edukiz gero, jantzi atsegina izan daiteke. Jakina, instalazio hori ezin da edozein ate motatan egin.
‎Nahikoa kezka nituen buruan bueltaka, neska maribero batez arduratzeko. Karrikako atera bidean nindoala, ordea, gela bateko atea zabaldu eta neska atera zitzaidan bidera. Zaila zen bidali zidan begiradari antzematea.
‎Profezia ilun hura buruan bueltaka, karrikan gora abiatu nintzen. Hiru etxe multzo aurrerago, liburu denda ttiki bateko atea zabaltzen ari zen emakume pottolo bat ikusi nuen. Kapela erantzi eta inguruan hotel merkeren bat ba al zegoen galdetu nion.
2005
‎Binilo autoitsaskorrek, hormak apaintzeko ez ezik, etxe bateko ateak apaingarri handi bihur ditzakete.
‎Oso jende gutxi azaldu zen Julioren hiletara; ez zeukan familiartekorik alde hauetan, eta lehengo lagunek ez zuten nahi garai bateko adiskidetasun interesatuaren hautsak inork harrotzerik, ezen lehenbailehen ezabatu nahi zituzten beren iragan frankistaren arrasto guztiak, garai berrietara egokiturik, demokrazia gaztearen baitan berriz ere ahalik eta etekinik handiena ateratzen jarraitzeko. Dena dela, Julioren hilketak hauts ezkutuak harrotu zituen auzoan; jende asko hasi zen halako ekintzak gaitzesten, nahiz eta artean inor gutxik adierazi halakorik jende aurrean, ezen, etxe itxi bateko ate leihoak bezala, mutu, gor eta itsu izatea baitzen gehienen jokabidea. Hiletan, Marisa eta biok Adelaren ondoan eseri ginen, lehen ilaran, eta nire gurasoak bigarren ilaran, Joxe Marirekin eta Anarekin.
2006
‎kolore askotan aurki daiteke, eta, beraz, ongi konbinatzen saia daiteke, egonaldiari ikusgarritasun handiagoa emateko. Koloreak konbinatzean, kolore bateko tiraderak eta beste bateko ateak jar ditzakezu, edo, beheko altzariek tiradera eta atea badituzte, bien koloreak modu asimetrikoan txandakatu. Argazkian kolore argiak, zuriak eta urdinak aukeratu dira.
‎Aitzineko gauerdiaz geroztik nenbilen bidean, eta inoiz ez nuen horren bidaia luzerik zaldiz egin. Lagunen bat izan banu nirekin, gure ezpatak batuko genituen laborari etxeren bateko atea irekiarazteko, ohantze eta janari eske. Bakarrik nengoen, eta ausardia ez horretarainokoa.
2007
‎Baiki, ulertua nuela irakaspena, barneratua, ez zuen balio errepikatzea. Berina zehargiak, hodiak, tresna zibernetikoak eta jantzi zuritan apaindu kideak zebiltzan gela zabal bateko atea bultzatu zuen Estevezek.
2008
‎Ordurako, korrontearen indarretik aldenduta, gure bideari eustea posible zitzaigun hain mantso arraun eginda ere, eta nik txalupa helmugarantz gida nezakeen. Baina okerrena zen orain segitzen ari nintzen bidearekin txoparen ordez alboa erakusten geniola Hispaniolari, eta oilategi bateko atea bezain jomuga aproposa eskaintzen genuela.
‎Hala, mostradore eta mahai batzuk 80 eta 85 zentimetro bitarteko altueran egongo dira, eta oztoporik gabeko azpiko espazio bat izango dute, gurpil aulkian doazen erabiltzaileei arreta errazteko. Komunek zabalera jakin bateko ateak izan dituzte, gurpil aulki bat pasatzeko (85 zentimetro), eta kanporantz irekiko dira. Eremu horietako lurzoruak irristagaitza izan behar du, eta gomendagarria da kolore argia, uniformea eta gainerako altzariekin kontrastea izatea.
‎Oxigeno maskarak askatu ziren bat batean, alarma zantzurik gabe, gaizki itxitako armairu bateko atea irekitzen den legez, nagi, helbururik gabe. Maskararen plastiko gardenean islatu zen une batez bere aurpegia, superfizie okerrarengatik desitxuratuta.
2009
‎Espaloitik agure bat zihoan, etxerantz seguruenik, erosketekin betetako paperezko zorroa, brown bag, bularraren kontra zeramala. Puertorrikotar musika kolpe bat joan zen ihesi arropa denda bateko atea irekitzean. Minutu batzuk geroago Angie agertu zen eta Tomek bozina jo zuen.
‎UNAIk gela bateko atea irekitzen du. Bere poltsa bertan dago, ireki gabe.
‎Baina gizonaren ibilaldia ez zen hantxe bukatu. Postetxeraino jarraitu eta barrura sartu zen; bulego bateko atea ireki, sartu, eta handik ordu laurdenera edo bertatik alde egin zuen, pozik.
‎Taberna bateko atean turismoa erakartzeko afixa: tarta erraldoi batetik irteten ari zen striper baten argazkia, eta haren oinean hizki larriz:
‎Zutitu eta gure aurretik jarri duk, botila hutsa eskuan duela, korridorean barna abiatzeko. Gela bateko atea zabaldu, bidoi batetik botila bete, eta trapu bat sartu ziok muturrean. Gasolina usaina zeriok.
2010
‎Horixe pentsatu zuen, behintzat, agurearen atzetik komunean sartu zen mutil gazteak. Gizonak, astiro astiro ibiliz, kabina bateko atea ireki, barruan sartu eta kisketaz itxi zuen. Mutilak, ostera, tarte batez ispiluen aurrean plantak egiten egon ondoren, komunean lekukorik ez zegoela ziurtatu zuen.
‎Hoteleko gela bateko atea irekitzen da eta NAROA sartzen da barrura. Nekatuta dator lepoari eusten.
‎TXIMISTA pasilloan doa kontuz. Bat batean gela bateko atea irekitzen ikusten du, ALI da. Ezkutatu egiten da, ALI bere ondotik pasako da, baina ez du hor dagoela imajinatu ere egiten.
‎Honela zioen nazien garaian kontzentrazio eremu bateko atean jarritako kartel batek, eta toki latz, ilun, deabruzko eta ikaragarri horretan sartzen zituztenek hori irakurtzen zutenean ziur nago ez zutela sinetsiko, nahiz eta esaldi horri amore eman eta" kontsolatu". Ordudanik hona gure aurreko belaunaldietan ere sinesten zuten lanean baino hobeki ezin zitekeela egon, denok langileak eta arduratsuak izan behar genuelako. Zenbat aldiz ez ote dugu entzun jende franko depresioak jota gelditzen dela jubilatu eta gero? Ez duelako zereginik, edo ez dakielako non sartu denbora, edo gauzaeza sentitzen delako?
‎Azkenean iritsi zen hitz emandako eguna; iritsi zen gaua ere, bere itzalekin. Zaintzaileen txandakatzea nola egiten zen aztertuta, bazekiten lorategiaren izkina bateko atea zelataririk gabe geratzen zela segundo batzuetan, eta tartetxo hori baliatu zuten gure lagunek, arraina labaintzen den bezain leun ateratzeko. Hainbat korridore eta pasabide igaro behar zituzten gero, erdizka baizik ezagutzen ez zituztenak baina ordu hartan hutsik espero zituztenak; harresietatik jaisteko, berriz, soka sendo batzuk eskuratuak zituzten, eta haiek almenetan tinkatuta sokan behera irristatu behar zuten, isilka, gaueko guardiek ezer sumatu gabe, behera iritsi arte.
‎Audientzia handietara iristen ez diren abestiak badira ere, entzule guztiei irekita daude, eta ez dira rara avis edo entzuteko zailak diren horietakoak. Tobias Kirmayer DJ alemaniarrak egin du aukeraketa; bere bilduma pribatuko ateaz gain, hemen oso gutxi ezagutzen dugun eszena bateko atea ere ireki digu.Sartu eta gozatu. ARKAITZ VILLAR
2011
‎Ordutik fadoaren mezua eta bihotzaren dardara bilatzen ditut Portugalen nagoenean, ez gura nukeen bezain sarri?, eta ahal dudanean igeri egiten dut miste­rio horretan. Gazi eta gozoaren nahastearen misterioa erdi zabalik dagoen klub bateko atearen bestaldean dago maiz.
‎Ikusten nau animaliak, saltaka hasten da. Jabeak oihu egiten dio, baina jakiterako zakurrak obeditu egin ote dion, nik taberna bateko ateari bultzatzen diot. Lokala iluna da, jende gutxi dago bertan.
2012
‎Gogoan dut urte batean AEK k egin zuen kanpainaren kartela: bazen baserri bateko atea, erdi irekia, etxe barrenetik ikusita, eta ateaz bestaldean zer nolako mundua zabaltzen zen antzematen zen. Halako zerbait izan da niretzat euskara ikastea:
‎Irudiak Irango telebistak zabaldu ditu. Iranek atzerriko gobernuburu bati gisa horretako planta bateko ateak ireki dizkion lehen aldia da. Hain justu, lehengo astean Teheranek gezurtatu egin zuen NAMeko kideei Partxingo planta nuklearra bisitatzeko baimena emango ziela.
‎Gelaren albo bateko atea ireki eta hilkutxak apaletan ikusi zituen. Hurrengo hildakoa noiz iritsiko zain.
‎Nik sagar bat dut eskuan. Etxe bateko ate ondoan gaude, hautsetan jolas egitera etorriak. Berak harri koskor bat du eskuan.
‎Arratsean eta goizean, posta zaldiek, hirunaka, kalea zeharkatzen zuten uraskara edatera joateko. Lantzean behin, taberna bateko ateak bere txilinari eragiten zion, eta, haizea zebilenetan, dendaren ezaugarri ziren motxailearen kobrezko bizarrontzitxoak karranka entzuten ziren bi burdinziriren gainean. Dekorazio gisa moda grabatu zahar bat zeukan kristal baten kontra erantsita, eta ile horiak zituen argizarizko emakume soin bat.
‎Hirira sartzeko garai bateko ateetako bat
‎Lagun iletsuaren begiak eta belarria ere asko hondatzen dira. Gainera, Alzheimerra duen txakur batek orientazioa gal dezake etxean bertan edo gela bateko atea urratu dezake, non dagoen ez dakielako. Oroimenaren murrizketak azaltzen du, batzuetan, ez duela jaberik ezagutzen edo ez duela erantzuten hark deitzen dionean.
‎Hortxe euskararen normalizaziorako konponbidea! Izan ere, gaurtik aurrera, supermerkaturen baten sarreran edo Jaurlaritzako bertako sailen bateko atean, Irekita, bihar eta berandu ikusten baduzue, ez harritu, ez eta larritu ere, Irekita, goiz eta arratsaldez esan nahi zuen.
‎Inazio aurkitu zuen eskaileraren azken aurreko mailan eserita kortarako oinetakoak ipintzen. Elkarri egun ona opa bezain laster, logela bateko atea ireki zen: Malenenak ziren goitik zetozen oin hotsak.
‎Badago jendea panteoietan bizi dena. [...] Atsoño batek panteoi bateko atea zabaldu du eta bertan sartu da eskuan erosketaren poltsa duela. Dirudienez, hantxe dauka bere etxea".
‎Bulegoko komunetan inor ez dabilela egiaztatu ondoren, Etxebe ispilu aurrean jarri da, Giza Baliabideetako Ibon K. nagusiaren presiotik ihesi (Asko falta al zaizu txostena bukatzeko?) eta, bide batez, kopetaren erdian hazi zaion sumendia lehertzeko. Bihotzak ia buelta eman dio komun bateko atea ireki denean. Josu irten da bertatik, baina bonba botatzera itzuli behar izan du.
2013
‎Claudio Tolcachir muntaiaren zuzendaria izanik, haren aurreko lanetako estetika txiroan eraiki da dekoratua, baina oraingo honetan airetik zintzilikatuta agertu dira hirugarren eskuko aulki multzoak eta zurezko altxariak. Zoru mailan, berriz, karratu handi bat markatu dute manta tolestu askorekin egindako hormek, eta atzeko aldean, ziega bateko atea zirudienak definitu du etxe hartako giro klaustrofobikoa. Tolcachir argentinarra ezaguna egin zen, merezimendu osoz, La omisión de la familia Coleman lan artegagarriarekin, eta gero sortutako Tercer cuerpo eta El viento en un violín ere Euskal Herrira etorri ziren, agerian utziz antzerkigilearen ideia berritzaileak testuan eta aktoreen zintzotasunean oinarritzen zirela.
‎Zerbitzariak pasilloan barrena lagundu zion, sala handi bateko ateraino iritsi arte. Atean bi aldiz jo eta zerbitzaria erretiratu egin zen, barrura sartu gabe.
‎Horrexegatik erabaki nuen euskara ikastea. Hasi ondoren ohartu nintzen oso erabaki ona eta garrantzitsua izan zela, euskaraz hitz egiteak beste mundu bateko ateak irekitzen baititu?.
‎1.45 irudia. Koadro elektriko bateko atean kokatutako elementuen kableatua.
‎Octavian Dan Shoji panelak Mendebaldera iritsi ziren Japoniako eta Asiako beste eskualde batzuetako kulturarekin batera, eta laster funtsezko elementu bihurtu ziren barnealdeen dekorazioko estilo garaikide eta minimalista batzuetarako. Neurri handi batean, horrek esan nahi du giro bat ixteko edo tabikatzeko ez ezik, horma baten ondoan ere jar daitezkeela, atzean geratzen dena ezkutatzeko edo armairu bateko ate gidaridunak eratzeko. Shoji panelak tradizioak adierazten duen bezala egin daitezke, hau da, arroz paperarekin.
‎Korridorean barrena nindoala, bizkarrean aditzen nuen haren takoi hotsa. Aldagela bateko atea zabaldu zidan. Lihozko txabusina bat eman zidan plastiko garden batean bilduta.
2014
‎Igogailuan doala, bigarren solairuko etxebizitza bateko atea entzun da. Maiderrek ez daki zein diren bizilagunak.
‎Irudia: The Consumerist Askotan, jatetxe edo taberna bateko atea zeharkatu baino ez da egin behar, lokala garbi dagoen edo han kontsumitzen diren elikagaien segurtasuna arriskuan jar dezaketen akatsak dituen ikusteko. Jatetxeek, kafetegiek edo jateko janari establezimenduek jateko seguruak diren elikagaiak zerbitzatzeko betebeharra eta erantzukizuna dute, eta, horretarako, higiene eta mantentze baldintza jakin batzuk bete behar dituzte.
‎Hasieran urrunak ziren hotsak hurbildu eta sailkatu ditu: kotxe motorren burrunba, jendea hizketan, zarataka, klaxon hotsak, denda bateko atea zabaltzean zintzilikario metalezkoak egindako hotsa, oihuak, kotxe gehiago, zarata, zarata, zarata, piiiiii. Kolpean begiak zabaldu eta bolumena jaitsi dela dirudi.
‎Elizaren alde bateko ateraino iritsi ziren. Olio eta baba usaina sentitzen zen.
‎Etxeko eskaileretara irten zara orduan eta, demagun, kalera jaitsi barik, hirugarren solairura igo zara. Etxebizitza bateko atea ireki eta ikusi duzu bikote ezkonberria bizi dela hor, edo agian ezkondu ere ez direla egin, baina elkarrekin bizi direla duela gutxi. Eurek ezin zaituzte ikusi, jakina.
‎Baina eskaileretan behera egin beharrean, gora egin duzu. Etxebizitza bateko ate bat ireki duzu, demagun, hirugarren solairuan. Sartu egin zara.
2015
‎Baina, halako batean, balkoi bateko atea hasi zen irekitzen. Apur bat hasieran, arrakala bat, gehiago gero, guztiz zabaldu arte.
‎Gizon bat atera zen orduan balkoira, gizon dotorea, biboteduna. Apur bat geroago, beste balkoi bateko atea ireki eta andre bat agertu zen, dotorea hura ere, soineko nabarmen batekin; beste sasoi batekoa ematen zuen. Hirugarren balkoi bat ere ireki eta mutiko bat agertu zen, Aroaren adinekoa.
‎Nonbaiten irakurri zuen, baina ez du akorduan non. Komunen bateko ate ostean akaso, esaldi aldrebesen territorio libre bakarra. Gaztetako kontu urrunak dira.
‎Okotza goratu zuen, pareko biltegi bateko ate herdoildu batengana. –Euskal Argitalpenak?
‎Ernegu bat egin zuen berekiko Borisek, ezustean harrapatua. Nor arraio hasten zen kamioi bateko atea zabaltzeko joka. Polizia?
‎Ostera zabaldu zituenean Ikuskatzailea bi pauso atzerago zegoen, esku hutsik eta berari so, aurpegia baino beheraxeago begira, zehatz esanda. Miliak bere buruari begiratu eta alkandora goitik behera irekita zuela ikusi zuen, etxe abegitsu bateko ateen moduan. Botoi guztiak han hemenka zeuden barreiaturik, oihalari kateatzen zituzten hariak errotik aterata.
‎Haien ibilbidea, ordea, ez zen dendan bertan bukatzen: bideak denda osteko ilunpeetan barrena segitzen zuen eta, itzalen erreinu miresgarri hartan bidaia misteriotsu bat eginda, eroslea aldameneko karrika zulo bateko ate ttiki batetik ateratzen ohi zen, fardel bat besapean edo beroki azpian, bat batean hazitako konkor bat iduri. Salmenta burututa Domenico jauna, nire Errege Beltza alegia, berriro esertzen zen ate ondoko lastozko aulkitxoan, bere aurpegi bizarduneko irribarrea Maximilian plazako eguzki aldera itzulita, Napoliko karrika bihurri batean egonen balitz bezala.
‎10 Dena prest prest eguna argitu nahirik zenean eta gure asmoen berri jakin ez zezaten emakumeei ezer esaten ausartu gabe, atea irekitzen hasi ginen; barruko horma bateko atea zen eta patio oso txiki batera ematen zuen. Haiek ate hotsak entzunik, ohean baitzeuden, izuturik jaiki ziren.
‎Marisak eskolako laborategiaren ondoan dagoen gela bateko atea ireki du. Oskarrekin dago; Kimikako lehen ikasturtean ari dira biak.
‎Hori gertatzen zait niri, behintzat. Autopistatik noan bitartean, munduan nagoela sentitzen dut, eguneroko lehiaren lekuan; baina handik atera eta, trafiko hotsa eta auzo jendetsuak atzean uztearekin batera, intimitate sentipena izaten dut aurrena, gela bateko atea itxi balitz bezala, eta denboran behera noala iruditzen zait gero, iraganean barrena. Batzuetan, gainera, halabeharrak indartu egiten du sentimendu hori.
2016
‎Gaua iristerako, pot eginda zegoen, horko eta hemengo bide luzeak ibilita. Aterpe bila ari zela, jabea oporretan zegoelako itxita zegoen saltoki bateko ate azpitik pasatu zen barrura, halako batean. Adriana zen hango nagusia, kremailerak jarri eta adabakiak josten zituen jostun prestua.
‎–Zer iruditzen zaik sartzen bagara ikustera? , galdetu zidan, prostituzio etxe bateko atea seinalatzen zuelarik kokotsaz.
‎Bularretako bat aurkitu nuen bart gela bateko ateko maratilatik zintzilik. Nola esango nuke:
‎Pixka bat aurrera egin dutelarik hirugarren solairuko korridorean, mutil gazteak, gela bateko atea ireki eta ezker besoa zabaldurik sartzeko gonbita eginez, esan dio:
‎Erran daiteke gehiengoa osatzen zuen jendea zela, ahozko kultura zeukana, bretoieraz egiten zuena eta, dudarik gabe, frantsesez ez zekiena, sozialki noble ez zena, esku lanaz edo laborantzaz ari zena eta ikasia. Heziketak beste mundu bateko ateak ireki zituzkeelako eta, noski, fededuna.
‎Antzoki zahar bateko ate nagusiaren giltzarrapoa behartu, eszenatoki hautseztatura panazko galtzez eta penazko txaleko hutsez mozorrotuta igo, Kursaal-eko zubiko iturginek soilik darabilten nekatu bat zinta amerikarraz tranpaldoko eustarri bati lotu, argia zugana zuzendu eta aspaldi autozentsuratua izan behar zenuen monologoari ekin:
‎* Orain, gaur arratsez, aspaldiko partez, ganbara bateko ate azpitik sartu behar nuke Haitzandiko jaun etxekandereen ganbaran. Hortik ogi puska xokolatina aireko bat ari zait sudurrera deika ta deika.
2017
‎Gogoratu zen Klara hil zen egunean negar asko egin zuela eta, aurretik kontrakoa erabakia zuen arren, azkenean hiletara sartu zela zergatia argi izan gabe. Urteak zeramatzan eliz bateko atea zeharkatu gabe, eta han barruan ikusi eta entzun zituenek luzez iraun zuten bere oroimenean. Oraindik ere nabaritzen du Klararen hutsunea eta hori inoiz ez zela bere lagun maiteenetakoa izan.
2018
‎Beste bi neskek ere ozenki hitz egin dute. Halako batean, gizonak bazihoala esan, apartamentuan sartu, eta gela bateko atea daunba itxi du.
‎Haurra izateagatik gobernuak emandako laguntzarekin bizi zitezkeen lehen hilabeteetan, baina gero bietako batek lanen bat bilatu zuen. Ejdak argazki artistikoak alde batera utzi eta egunkari edo aldizkariren bateko atea jo zezakeen, beharbada. Edota Karlosek, zergatik ez, herriko musika eskolan beretzako moduko posturen bat ba ote zen galdetu.
‎«Izaera aldaketa horiek normalak dira txakur eta katu zaharrengan, baina areagotu egin daitezke hits dalako maskotan, gizakiekin interakzio gutxiago eskatzen du eta orientazioa galtzen du, lehen normalki egiten zuten lekuetatik mugitzeko arazoak ditu», gehitu du albaitariak. Alzheimerra duen animalia bat bere etxean gal daiteke edo gela bateko atea urratu, non dagoen ez dakiela. Bere oroimenaren murrizketak azaltzen du batzuetan ez diola gizakiari onartzen edo ez duela erantzuten hark deitzen dionean.
‎Handik laster, txintxarri hotsak entzun nituen. Lau agure agertu ziren, pieza bakarreko jantzi lur kolorez, katedralaren albo bateko ate behe batetik. Baratxe baratxe inguratu zitzaizkidan, txintxarriak airean astinduz.
‎Baina zer esan buruko minaz. horiek hil arte pairatu ditu, horma baten aurrean edo igogailu bateko ateari begira hogeita hamar segundo baino gehiago pasatzeko ezintasun patologikoarekin batera.
2019
‎Nire azala inoiz baino zuriago sentitu nuen, inoiz baino zaurgarriago. Berriz irekitzen zen furgoneta bateko ate irristatzailea, eta zulo beltz batera jausten nintzen, eskuak eta hankak lotuta. Eta nire alderik intimoena lapurtzen zidaten.
‎KRISTINA: Etxeren bateko atea bortizki zabaltzen zenean, gainerako etxeetako leihoak zarratu egiten ziren. Orduan, kamioiaren motor hotsa bakarrik entzuten zen...
2020
‎Etxe zapal eta luzanga bateko atea zabaldu du emakume ilegorriak. Egurrezko mahai pilo bat dago ondo lerrokatutako ilaratan, eta haien atzean ondo orraztutako neskatila isilak aurrera begira.
‎Kalearen behereko muturrean, lantegi ate eskerga batek kukutua, eta adrilluzko pareta gorria bukatzen zan puntuaren parean, etxe apal bateko atean jo zuen, eta amak ideki:
‎Egurrolaren bulegoa izan behar zuen gela bateko atearen aurrean gelditu zen etxezaina azkenik. Atea jo eta erantzunari itxaron gabe barrura sartu zen.
‎Noski, ikasten dugun hizkuntza bakoitzarekin kultura berri bateko ateak irekitzen zaizkigu, baita pertsona talde berri batekin konektatzeko aukera ere.
‎Buelta ematera zihoan, etsituta, bere azpi azpian oso gertu metalezko kolpe bat entzun zuenean. Berriro agertu zen eta hantxe zegoen emakumea, beraren oin oinetan eta hiruzpalau metrora baino ez, lonja bateko atean deika. Kontuz eta arretaz atzera makurtu zen eta barandako barren artetik begira geratu.
‎Giltzak erori zaizkio. Goiko solairuren bateko atea ixten ari dira. Amaiak etengailua topatu aurretik, baten batek argia piztu du.
‎Halako batean, Solokoetxerako eskaileratan gora jo zuen, gure institutura bidean. Eskuinaldean zegoen eraikin bateko atetik sartzen ikusi nuen. Zazpi Katu gaztetxea zen.
‎Kontua da eraikinaren lehenengo eta bigarren solairuko leiho guztiak daudela adreiluez estaliak. Beheko atean ere bazeuden, eguerdi batez, hiribidearen zaratotsaren pean, bi mazorekin albo bateko atea kanpotik estaltzen zuten adreiluak birrindu, atea zabalik aurkitu eta barrura sartzea lortu zuten arte. Izaskunek halaxe kontatuta daki Sarak, bera ez baitzen presente egon San Damian Klinika Sendategia okupatu zuten egunean, duela hamar hilabete.
‎" Arrazolak jarri ninduen Galarraga Okariz kapitain gazteiztarraren zerbitzura. Galarraga hura izan zen jantzi ninduena, gorputza eta adimena elikatu eta etorkizun duin bateko ateak zabaldu zizkidana. Hark prestatu ninduen geroago Oñatiko unibertsitatean Zuzenbidea ikasteko.
‎Edonori ezin diogu esan Amilibiaren negoziokideak garenik. Lotsagarria iruditzen zait halako arinkeriaz jokatzea handiki familia bateko ateak zabaltzeko. Gure bizimodua ez da handikeria ustelekin nahastu behar.
‎" Orain ere gaztelauek gustura hartuko lukete guk emandako mailegu bat, baina gure aldetik jai daukate", Galdosek bere kautan, egoitzako bulego bateko ate kisketari eragiten ziola. Barruan norbaitek txeratsu hartu zuen zaldun begi berdea.
‎Atera kalera goizeko sei eta erdiak aldera, abiatu espaloitik oinez, eta haien txinta iluntasunean. Ez da beste soinurik izaten ordu horretan; gehienera, autobus baten urruma urrutian, edo garaje bateko atearen hotsa. Hala da behintzat Gasteizen, Hegoaldeko hiririk lasaienean.
‎Eman dugu egun guztia lanean, iritsi gara gauez hostalera neka neka eginda, akituta, eta zuk, “goazen zerbait hartzera, Mari Jose! ”. Jaitsi gara, bada, eta ireki dugu taska bateko atea: sekulako anbientea, jende gaztea, urdaiazpikoak zintzilik… “Kamarero!
2021
‎Laguntzaileak begirada basati bat bota zuen patio inguru guztian, eta airea eta argia barrote lodiz gurutzatutako leiho bakar batetik sartzen zen ziega moduko guardia gela txiki bateko atea erakutsiz, erantzun zion:
‎* Polizi zainketaren aitzakian birgaitze gela bateko atea irekia mantendu izana, garbiketa funtsezkoena den areto batean, har dezakegu Daviden egoeraren gaiztotzearen arrazoi nagusietako bezala+. 153
‎Eta ahots gogaikarria zuen, kirrinkaria banda herdoilduak dituen komun bateko ate batek bezala?
2022
‎Arratsaldeko protagonista izango zena ere garaiz iritsi zen Mendibeltzera; hitzordua baino ordu laurden bat lehenago bai. Zelaiaren albo bateko atetik sartzeko agindu zioten, jendetza saihesteko, eta Orioko futbol elkarteko arduradunek umeak zelaian kokatzeari ekin zieten. Bi ilara luzetan jarrita, txaloka hartu zituzten Orioko eta Zarauzko futbol taldeetako kirolariak, ordezkariak, Orioko udal ordezkariak eta arratsaldeko protagonista:
‎Taj Mahalak desagertutako garai bateko ateak zabaltzen jarraitzen du. Mughal Indiako mamuek korraletako marbre distiratsuak inguratzen dituzte, arkupeen azpian eta burdin sare atzetik pasatuz.
‎Zergatik ez zenuke zakurra lotu behar denda bateko atean
‎Horma bat; tren bagoi bat; etxabe bat; garaje edo tailer bateko ate bat, parke bat. Mota askotakoak izan litezke euskarriak, baina guztiek kalea dute ezaugarri komuna, habitata.
‎Dinbi danba, kartzela bateko ateak ixten direneko hots metaliko karraskaria. Zineman hamaika aldiz errepikatutako zarata.
‎Ordura arte jakintzat eman genuen Paulita bizirik zegoela. Nire irudimenean, ziega bateko ate astuna zabaldu eta neskatoa aurkitzen genuen, zikin eta negarrez, baina onik.
‎Norbaitek zelda bateko atea ireki zuen.
‎Makinistak begiak ñarrotu ditu, pentsakor. Korridorearen erdian gelditu da, maindire aldatu berrien usaina darion logela bateko atearen ondoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia