Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2001
‎Adituek «iraultzailetzat» jotzen duten teknika batek ateak irekitzen dizkio horizonte itxaropentsu bati aortaren disekzioen aurkako borrokan, hau da, arteria horrek, giza gorputz osoko arteriarik handienak jasan dezakeen kalte katastrofikoenaren aurkako borrokan. Teknika horri esker, pazienteak ez dira behartuta egongo bularraldea edo abdomena irekitzearen erasoa jasatera, eta gaixoen heriotza tasa murrizten da.
‎Txominek, ate ondoan zelatan zegoenak, oihu bat egin zuen eta, barru aldera ziztuan itzulirik, mahaietan barreiaturik zeuden hainbat paper, plano, kargadore, arma eta abar biltzen hasi zen, su herioan. Prostatas batu zitzaion eginbehar premiazko hartan, eta Ugatzak berak, nitaz ahazturik, azken begiratu bat bota ere gabe, pistola bere zorroan sartu eta buztinezko zoruan ordura arte nire oharkabean egondako tranpatxo baten ate irekitzeari ekin zion, Aita Zaindariak! azkar, goazen hemendik, agintzen zuela, oihuka.
2003
‎Komeni da jakitea 30.000 euro baino gehiago kobratu ditzakeela kudeaketa batengatik. Sustapen Ministerioak 2000ko apirilean emandako lege batek ateak ireki dizkio edozein pertsonari bere lana egiteko, kualifikazio profesionalik gabe eta abusuak nabarmen gehituta. Kontsumitzaileen elkarteek gomendatu egiten diote bezeroari eragiketa pertsonalki egitea, inolako bitartekaritzarik gabe.
‎Hotzeri arruntaren kontrako botika batek ateak ireki dizkio Asiako pneumoniaren sendaketari
2005
‎Janari lasterreko kate baten aurkako demanda batek ateak ireki dizkie obesitatearekin sor daitezkeen auziei, funtsezko arrazoi gisa.
‎–ez zuen esaldia bukatzeko astirik izan. Brastako batez atea ireki zuena, pistolarekin apuntatzen ziguna gure bistatik erabat desagertzea lortuz, Itziar haserretu bat izan zen. Arma bistatik galdu bezain azkar, Mateok, zalu, salto egin zuen Itziar barrura bultzatuz eta atea berriro itxiz.
‎Jatetxeko jangelatik ikusten ari ginen etxe baten atea irekitzen zuten. Etxea zuria zen, txikia eta txukuna, habe zuri batzuk zituen beheko solairuan eta habe hauen artean terraza bat plastikozko mahai eta aulki zuriekin, dena larrez inguratuta eta hondartzatik hogei bat metrora.
2006
‎Habermas ekin, indarrean dagoenaren ukazioaz gain, aurki daiteke aipamenik gizarte berriak izan lituzkeen ertz eta ezaugarriez. Habermas ekin tarte handiagoa utziko zaio utopia positiboari, eta utopia berri baten atea irekiko da: hizketa egoera ideala (Apel en, argumentaziorako komunitate idealaren?
‎Gizarte modernoan bereizita agertzen diren bi azpisistema horiei (esfera politiko administratiboari eta esfera ekonomikoari) ekintza teknikoa dagokie, eta ekintza komunikatibotik gero eta aldenduago agertuko dira. Instituzio berriaren bidez, hots, merkatuaren bidez, fikzio kolektibo bati ateak irekitzen zaizkio: baliokideen arteko truke bidezkoaren fikzioa.
‎Hala bada, segitu nuen. Baina zer harridura ikusi nuenean kamioi ttipi baten atea irekitzen zuela, eta ez taxi hori eder batena. Ene harridura ikusi zuenean irri trabatu batekin esplikatu zidan:
2007
‎Edonola ere, Zalduak irakurlearen eta idazlearen arteko bitartekarien ezabatzea positibotzat jo zuen Sustatu.com atariaren 5 urteurren jaian esakainitako Nola salbatuko duen Internetek Euskal Literatura mini hitzaldian. Hori da idazleak blogei eta oro har Interneti ikusten dion bertuterik handiena, literatur produkzioaren demokratizazio handiago bati ateak ireki diezazkiokeen heinean. Are kritikagintzarenari ere.
‎Alemaniako zientzialari talde batek, medikuntzaren historian lehen aldiz, hiesaren birusa giza zelula batetik arrakastaz bereiztea lortu du, eta horrek gaixotasuna sendatuko duen sendagai bati atea irekitzen dio, “Science” aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Hanburgoko Heinrich Patte Institutuko eta Dresdeko Max Planck erakundeko aditu horiek zelulen birusaren geneak erauzi zituzten “guraize molekular” baten laguntzaz.
‎Sophie eta beste juduak eraman zituzten eraikinera eraman gaitu. Gela baten atea ireki baino lehen, erran digu ikusiko ditugun gauza guziekin meta bat egiteko eta beste gelan diren labeetan ezartzeko. Mark eta biok beldur ginen.
‎Zuk emandako sinadurak balio handia du. Hauteskundeetarako formula zehatz bati ateak irekitzeaz gain, herri honetan zinezko hauteskunde demokratikoei ateak irekitzeko balio du.
‎Baina ezin izan zuen jarraitu, bat batean atea ireki eta, aurrekoetan bezain aztoratuta, bezperako gazteak ziplo oldartu baitziren soto barrura. " Altxa!
‎Oilasko bat akabatu eta odola edanaraziko ziola pentsatu bazuen ere Migelek, armairu baten atea irekitzeko eskatu zion lehenik eta behin. Arropaz beterik zegoen, eta sonbrero batzuk ere bazeuzkan.
2008
‎Itxita aurkituko du ordea. Berebiziko indarrez beso kolpe batez atea irekitzen saiatuko da baina zoritxarrez, atearen burdinak, besoan erredura mingarri bat egingo dio.
‎Bat batean atea ireki eta KAR sartuko da.
‎Bi ertzainak atea noiz irekiko zain daude. Bat batean atea irekitzen da. Neska batek zabaldu du, irribarretsu; Milenaren antza du, nabarmen, baina ez da bera (10 urte).
‎Gatazka hori dugu Espainiako Erreinuak eta Uruguaiko Ekialdeko Errepublikak sinatutako 1870 urteko Ezagutze, Bake eta Adiskidetasun Tratatua indarrean ote dagoen zalantzaren inguruan sortu dena. Hitzarmen horren xedea elkarrekiko zenbait eskubideren ezagutza zen, modu horretan nazio faboratuen kondizioa gauzatuz edo gutxienez antzeko egoera bati ateak irekiz. Hitzarmen horren 8 artikuluari jarraiki:
‎Oxigeno maskarak askatu ziren bat batean, alarma zantzurik gabe, gaizki itxitako armairu bateko atea irekitzen den legez, nagi, helbururik gabe. Maskararen plastiko gardenean islatu zen une batez bere aurpegia, superfizie okerrarengatik desitxuratuta.
‎EHAK-k «beste iruzur bati ateak irekitzeko arrisku nabarmena» antzeman dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila lantzen ari den hizkuntz ereduen erreformari dagokion lege aurreproiektuari. Aurreproiektuak ez luke bermatuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) bukatzen duten ikasleen euskalduntzea, Ezker Abertzalea legebiltzar taldearen ustez.
‎Alderdiko afiliatu eta kargudunekin egindako ekitaldian, hauteskundeetan bi aukera egongo direla esan du PSE EEko idazkari nagusiak: «Aukeratu egin behar da; edo Ibarretxerekin eta gizartea zatitzeko eta aurrez aurre jartzeko planekin jarraitzen dugu, hori ezkutatzeko ahaleginak egiten dituzten arren; edo garai berri bati ateak irekitzen dizkiogu, ezberdinen arteko akordioen garai berri bati». Ezberdinen arteko akordioak aipatzerakoan, Jaurlaritzak eta PSE EEk aurrekontuak aurrera ateratzeko lortutako ituna jarri du Lopezek adibidetzat.
‎Hegel eta Beethoven garai edo ziklo beraren agurtzaileak eta beste baten aitzindariak dira. Biek, garai baten bukaera adieraziz, garai berri bati atea ireki zioten. Hegelek:
2009
‎Geroz eta gutxiago falta da uda agurtu eta urtaro berri bati ateak irekitzeko. Horrek, jai eta opor giroa atzean uztea eta ikasketa aroa abiatzea ekarriko du.
‎Galeria estudio berri batek ateak ireki ditu Hondarribian, Atelier Guevara. Diseinu grafikoa, pintura eta arkitektura lanak ekoizteko tokia da.
‎Espaloitik agure bat zihoan, etxerantz seguruenik, erosketekin betetako paperezko zorroa, brown bag, bularraren kontra zeramala. Puertorrikotar musika kolpe bat joan zen ihesi arropa denda bateko atea irekitzean. Minutu batzuk geroago Angie agertu zen eta Tomek bozina jo zuen.
‎UNAIk gela bateko atea irekitzen du. Bere poltsa bertan dago, ireki gabe.
‎KOLDO sartzera doanean, berak atea ukitu aurretik, bat batean atea ireki eta KANDIDO agertuko da. Zurbil geratuko da.
‎Hirugarren titulua konfesio erlijiosoen ondareen araubidea zen, eta bertan, aldaketarik sakonena jabetzaren eta edukitzaren artean ezartzen zuena da. Hau, ez dugu «desamortizazio» bati ateak irekiko lizkiokeen prozesu batekin nahastu behar.
‎Komunikabide batzuek argitaratu dute beren esperimentuak petrolioa sintetizatzeko sistema berri bati ateak irekitzen dizkiola, erregai agortezina bailitzan. “Metanotik abiatuta hidrokarburo astunak sor daitezke lurreko mantuan” Gehiegikeria handia dela uste dut.
‎Baina gizonaren ibilaldia ez zen hantxe bukatu. Postetxeraino jarraitu eta barrura sartu zen; bulego bateko atea ireki, sartu, eta handik ordu laurdenera edo bertatik alde egin zuen, pozik.
‎Iñaki Arriolak, Gipuzkoako PSEko zerrendaburuak, aldaketa urteetako konfrontazioa gainditzea dela esan du, kanpaina aurkezpen ekitaldian. Elkarbizitzarako eta akordioetarako garai berri bati atea irekitzea da aldaketa.
‎EAJk eta PSE EEk egungo esparru politikoari beste 30 urtez eutsi nahi diotela uste du. Baina beste ziklo bati ateak irekitzea ezinbestekotzat jo du ezker abertzaleak. Eta horixe dago jokoan hauteskunde hauetan, Erasunen ustez.
‎Horren guztiaren gainetik, baina, diktaduratik eskenatoki demokratiko baterako trantsizio falta da bizirik dirauen iruzur handiena. Horrek Nafarroaren etorkizuna modu iraunkorrean baldintzatu du eta garai berri bati ateak irekitzea ezinezko egin du, eta Diario de Navarra, Opus Dei eta Del Burgo bezalako pertsona eta eragileek aitzineko zama alde batera uztea ezinezko egiten dute.
‎Komunikatzeko zailtasun horren aipamena da, baina historian atzera ez botatzearren, aukera ederra galtzen du artistak, esaldia berez Japoniako esaera tradizional zahar batetik baitator, Hiru Tximu Jakitunen irudiaren bidez errepresentatzen dena maiz. Apropiazio, aldaera eta berrapropiazioaren historia honek irakurketa politiko baterako ateak irekiko zituen ziur asko.
‎Gaur hasiko da Donostiako 70 Musika Hamabostaldia, eta aro berri bati atea irekiko dio. Jose Antonio Etxenikeren agurraren ondoren urtez izan da jaialdiko zuzendaria, Patrick Alfaya zuzendari berria hasi da karguaz jabetzen, eta atzo, Hamabostaldiaren gidari gisa egin duen lehen agerraldian, aurkeztu zituen aurtengo ekitaldiaren inaugurazio eguna osatuko duten kontzertuak.
‎Aro politiko berri bati ateak ireki eta gatazka gaindituko duen, estrategia eraginkorra, abian jarri beharra dagoela uste du Batasunak.
‎Lurralde birtuala gero eta gutxiago baita alegiazkoa, eta gero eta gehiago egiazkoa. Etxe berri batek ateak ireki dizkie hizkuntza guztiei, eta guztiei komeni zaie etxe berri horretan ostatu hartzea. Gainera, gazteen artean euskararen erabilera bultzatu eta sendotu nahi bada, nahitaezkoa da gizarte berri honetako komunikazio sare horietan behar beste indarrez egotea.
2010
‎Eta hala gertatuko da. Hortik aurrera, Chloek Davidekin dituen saioak kontatuko dizkio Catherineri, eta horrek ezagutzen ez zuen mundu baten ateak irekiko dizkio.
‎Aupa Etxebeste! izan zen pixka bat ateak ireki zituena eta jendeak espero du dena maila berekoa edo bide horretan egina izatea, eta proposamen batzuk hain ongi ateratzen ez direnean pazientzia galdu egiten dute. AEBetan, estudio handiek urtean hamar proiektu aurreikusten dituzte eta horietatik bi baino ez dituzte azkenean aurrera ateratzen.
‎Nik ere neure egiten dut rock and rollak bizitza salbatu didala dioen esaldia. Oso gaztetan, anaia zaharragoen eraginez, Victor Jara, Paco Ibañez, Kilapayoun eta enparauak entzuten hasi ginen, baita Pantxoa eta Peioren estiloko euskal musika ere, baina niretzat Deep Purple eta AC/ DC bezalako taldeak deskubritzea mundu berri baterako atea irekitzea izan zen. Pentsa, oraindik gogoan dut 15 urterekin Ingalaterran izan nintzela eta AC/ DC ren partitura liburua eta MXR distortsio pedal batekin etorri nintzela bueltan.
‎Horixe pentsatu zuen, behintzat, agurearen atzetik komunean sartu zen mutil gazteak. Gizonak, astiro astiro ibiliz, kabina bateko atea ireki, barruan sartu eta kisketaz itxi zuen. Mutilak, ostera, tarte batez ispiluen aurrean plantak egiten egon ondoren, komunean lekukorik ez zegoela ziurtatu zuen.
‎KLAUDIAren etxeko egongela ilunpetan dago. Halako batean atea irekitzen da eta AITOR sartzen da. Argiari eman, berokia erantzi eta ordenagailua pizten du.
‎Hoteleko gela bateko atea irekitzen da eta NAROA sartzen da barrura. Nekatuta dator lepoari eusten.
‎Bat batean atea ireki eta ALIZIA sartuko da, bidaia poltsa txiki bat eskuetan daukala. Moztuta geratuko da.
‎TXIMISTA pasilloan doa kontuz. Bat batean gela bateko atea irekitzen ikusten du, ALI da. Ezkutatu egiten da, ALI bere ondotik pasako da, baina ez du hor dagoela imajinatu ere egiten.
‎1998ko abuztuan, EAJ PNV eta EA ETArekin negoziatzen saiatu ziren, baina saioak porrot egin zuen. Ahalegindu ziren, modu zintzoan, bake prozesu bati atea irekitzen; hau ere saio zintzoa izan zen, Gonzà ¡ lezen, Aznarren edo RodrÃguez Zapaterorenak izan ziren bezalaxe. Zintzoa izan ez zen bakarra GALekoena izan zen.
‎1984 urtean, Errumaniako agintaria zen Ceausescuk Bukaresteko hirigintza plan berri bati ateak ireki zizkion: egolatriak eta Ipar Korean ikusitako arkitektura propagandistiko monumentalaren ereduak bultzatuta, sozialismoaren estiloari jarraituz auzo administratibo berri oso bat altxatzea erabaki zuen.
2011
‎Azkenean, ordainaren parte bat, zortzi lanegun? Soldatak Bermatzeko Funtsetik (Fogasa) ordaintzea onartu zuen, eta aldaketa sakonago bati ateak ireki zizkion. Austrian erabiltzen duten sisteman bilatu zuen gobernuak inspirazioa.Kapitalizazio funts hori lan bizitza guztian egongo litzateke martxan.
‎Aupa Etxebeste! izan zen pixka bat ateak ireki zituena eta jendeak espero du dena maila berekoa edo bide horretan egina izatea, eta proposamen batzuk hain ongi ateratzen ez direnean pazientzia galdu egiten dute. Amerikarrek hori oso ondo dakite eta estudio handiek urtean hamar proiektu aurreikusi badituzte, horietatik bi baino ez dituzte azkenean aurrera aterako.
‎Francoren diktaduraren lehenengo hamar urteetan ia ez zen orrialde bakar bat ere inprimatu euskaraz Hego Euskal Herrian eta ez zen hizkuntza hori erabili ia inongo ikasgeletan. Hurrengo urteetan, aldiz, euskaltzale jantziak gai izan ziren egoera hori iraultzeko, neurri batean bederen, eta garai berri bati ateak irekitzeko. Sasoi hartan bizitako zapalkuntzak gerraurreko bidea ia erabat moztu bazuen ere, etena ez zen erabatekoa izan eta belaunaldi berriek jakin izan zuten aurreko ondarea berreskuratzen eta norabide berrian jartzen, hizkuntzaren batasunaren bidetik.
‎Musika eta dantza Gauak Alkazarreko lorategietan: udako gauetan, eguzkia erortzean, Sevillak bere lekurik enblematikoenetako baten ateak irekitzen ditu, musikazaleek inguru paregabe eta pribilegiatuan goza dezaten. Alcázarreko lorategietan, ekainaren 29tik irailaren 11ra, musika klasikoa, antzinakoa eta beste genero batzuetako kontzertuak (jazza edo flamenkoa, besteak beste) biltzen dituen musika zikloa izango da.
‎Gerturatu ahala, autoa abiadura moteltzen zihoan, eta burdin hesiaren parera heldu zenean gelditu, eta ateari begira geratu zen. Handik minutu batera edo, metalezko karraska batek atea irekitzen ari zela iragarri zuen. Segituan, autoa barrura sartu eta bertan desagertu zen.
2012
‎Gallardo Taldearen Corrugados Azpeitia lantegiko beste 60 langile aurki daitezke ekainetik aurrera. Enpresak lehendik ere 100 langile bota ditu eta despido gehiago ez izateko akordio batera iritsi zen Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, kreditu eta hobarien bidez. Baina lan erreformak ekarritako aldaketa nagusietako batek ateak ireki dio despidoari: 51 artikuluak dio kaleratze kolektiboak egin ahal izango direla enpresak hiru hiruhilekotan diru sarrerak gutxitzen baditu; krisiarekin enpresa gehienak daude egoera horretan.
‎Irudiak Irango telebistak zabaldu ditu. Iranek atzerriko gobernuburu bati gisa horretako planta bateko ateak ireki dizkion lehen aldia da. Hain justu, lehengo astean Teheranek gezurtatu egin zuen NAMeko kideei Partxingo planta nuklearra bisitatzeko baimena emango ziela.
‎Gelaren albo bateko atea ireki eta hilkutxak apaletan ikusi zituen. Hurrengo hildakoa noiz iritsiko zain.
‎Partaideek egindako lanarengatik zoriondu ostean, Lega Norden urteko lorpen politikoei buruz mintzatu zen. Haren hitzetan, Italiako iparraldea lozorrotik berpizten ari zen eta horrek etorkizun oparoago baten ateak irekitzen zituen padanoentzat. Noizik behin partaideek. Si!?
‎Naziotasunerako formulazio honek, Euskal Herritar batzuk euskal naziotikat uzten dituen arren, jendartearen sektore zabalago bati atea irekitzen dio, immigrazioari batez ere. Hortaz, lehen begiradan murriztailea dirudien formulazioa, eraginkorragoa suertatzen da nazioa den subjektu politikoa zabaltzeari begira.
‎Naziotasunerako formulazio honek, Euskal Herritar batzuk euskal naziotikat uzten dituen arren, jendartearen sektore zabalago bati atea irekitzen dio, immigrazioari batez ere. Hortaz, lehen begiradan murriztailea dirudien formulazioa, eraginkorragoa suertatzen da nazioa den subjektu politikoa zabaltzeari begira.
‎Hiru urtez auzoko gazteon bilgune izandakoak hutsune handi samarra utzi zuen. Hori dela eta, eta auzoan gazte mailan ugaltzen ari diren ekimenek erakutsi digutenez, Santutxuk gaztetxe bat behar du.Azken hilabete hauetan Santutxuko gazte mugimendua berrindartzen dabil, eta bide horretan azkeneko urratsa larunbat goizean eman zuen auzoko gazte asanbladak, Santutxuko hamarnaka gazterekin batera lokal huts baten atea ireki zuenean, geure ametsak eta ilusioak giltza. Erantsi beharra dago lokalak hamar urtetik gora zeramala hutsik, eta banku erraldoi horietako bat dela jabea.Okupazioa goizean goiz burutu zen.
‎Inazio aurkitu zuen eskaileraren azken aurreko mailan eserita kortarako oinetakoak ipintzen. Elkarri egun ona opa bezain laster, logela bateko atea ireki zen: Malenenak ziren goitik zetozen oin hotsak.
‎Aitzitik, lantzari bi eskuekin heldu eta atzerantz bultzatu zuen berarekin zihoan askari bat. Luma gris eta gorriko loro bat atea irekita zeukan kaiola batetik irten, eta paillotearen teilatura igo zen, zalaparta batean deiadarka:
‎Bulegoko komunetan inor ez dabilela egiaztatu ondoren, Etxebe ispilu aurrean jarri da, Giza Baliabideetako Ibon K. nagusiaren presiotik ihesi (Asko falta al zaizu txostena bukatzeko?) eta, bide batez, kopetaren erdian hazi zaion sumendia lehertzeko. Bihotzak ia buelta eman dio komun bateko atea ireki denean. Josu irten da bertatik, baina bonba botatzera itzuli behar izan du.
2013
‎Askotan, horrek matxurak eta kalte txikiak sortzen ditu sarrailetan. Beraz, udaltzainen bati atea irekitzeko eskatzekotan, benetan larrialdia behar du izan, eta, udaltzainak, sarrailagilearekin telefono bidez edo komunikatuta ireki behar luke, adierazi dute UCESetik.
‎Askotan, horrek matxurak eta kalte txikiak sortzen ditu sarrailetan. Beraz, udaltzainen bati atea irekitzeko eskatzekotan, benetan larrialdia behar du izan, eta, udaltzainak, sarrailagilearekin telefono bidez edo komunikatuta ireki behar luke, adierazi dute UCESetik.
‎biktimen politika, torturaren errealitatea eta espetxe politika. Jon Mirena Landa jardunaldiaren zuzendariak uste du munduko txoko ugaritan aplikatutako «egia eta justiziaren» errezeta Euskal Herrira ekar daitekeela, gatazkatik irteteko, elkarbizitzan sakontzeko eta etorkizun justuago bati ateak irekitzeko «lagungarria» izan daitekeelako. «Ikastunak gara bakea eraikitzeko mundu honetan; horregatik, esperientzia guztiak ongi etorriak dira, nola heldu ez dakigun gaiei korapiloa askatzeko».
‎Zer ikasi badago. Hasteko, bakea ez dela aro bat gainditzen duen akordio hutsa, aro berri bati ateak irekitzen dizkion prozesu bateratzaile, emankor eta erabakigarria baizik. Guk ikasi genuen bake bidea muturreraino eramateko eragile sendoak behar direla, elkarlanerako prest izango direnak.
‎Horrexegatik erabaki nuen euskara ikastea. Hasi ondoren ohartu nintzen oso erabaki ona eta garrantzitsua izan zela, euskaraz hitz egiteak beste mundu bateko ateak irekitzen baititu?.
2014
‎Zuzenbidea ikasi zuen Nantesen eta Parisen, baina letrek ozenago deitu zuten auziek baino. Arrakasta handirik gabe antzerkian saiatu ondoren, Bost aste globoan idatzi eta literatur genero berri bati atea ireki zion: zientziaren eta geografiaren eleberria.
‎Jonan eta Mikel batera mugitu ziren, aldez aurretik saiaturiko koreografia batean bezala. Gizonak Renault Laguna baten atea ireki eta barrura sartzekoa egin zuen, baina Carlos azkarrago ibili zen. Azken metroak lasterka egin eta, abiada mantsotu gabe, atearen kontra bota zuen gorputzaren pisua.
‎Atezain elektronikoa hainbat aldiz jo zuten, erantzunik gabe. Beste txirrin batzuk sakatuta, lortu zuten auzoko batek atea irekitzea. Hirugarren solairuari zegokion postontzia gainezka zegoen.
‎Orain arte, ekografia izan da haurraren pisua kalkulatzeko metodo estandarra, baina hori ez da teknika zehatza, haurtxo erraldoien pisua kalkulatzeko batez besteko errorea 577 gramokoa baita. Hala ere, Orenseko Ospitaleak berriki ikerketa bat egin du, eta bide berri bati ateak ireki dizkio fetuaren makromomia ez diabetikoak egiteko. Lan horrek adierazten du erlazio bat dagoela A proteina deitutakoaren haurdunaldian haurdunaldiari eta jaiotzean haurraren pisuari lotuta.
‎" Normalean, eguneroko bizitzan baliagarri izan daitezkeen gauzak lantzen ditugu, gero, kalean erabili ahal izateko. Horien artean, ordua, zenbakiak, janariak, arropak, eguraldia, gure buruak aurkezten..." Aretxabaletan, egun baten, fruten izenak ikasi zituzten eta, gero, denda batek ateak ireki zizkien, euskaraz, fruta horiek erosteko. Fruta burruntzia egin zuten erositako guztiarekin.
‎Ohean ezin zituen begiak bildu. Bat batean atea ireki eta Arantza berarekin oheratuko zela imajinatzen zuen Xabik. Edo egongelara joango zela, emakumea han egongo zela bere gizontasuna frogatzeko zain, hurbiltzen ikustean irri egingo ziola, zangoak zabalduko zituela haragiaren enkontrua errazteko.
‎Etxeko eskaileretara irten zara orduan eta, demagun, kalera jaitsi barik, hirugarren solairura igo zara. Etxebizitza bateko atea ireki eta ikusi duzu bikote ezkonberria bizi dela hor, edo agian ezkondu ere ez direla egin, baina elkarrekin bizi direla duela gutxi. Eurek ezin zaituzte ikusi, jakina.
‎• G: Herri elkargo batek ateak irekitzen ahal lizkieke beste herri batzuei, Euskal Herrian ez diren herri batzuei, nola ikusten duzu arrisku hori?
2015
‎Gizon bat atera zen orduan balkoira, gizon dotorea, biboteduna. Apur bat geroago, beste balkoi bateko atea ireki eta andre bat agertu zen, dotorea hura ere, soineko nabarmen batekin; beste sasoi batekoa ematen zuen. Hirugarren balkoi bat ere ireki eta mutiko bat agertu zen, Aroaren adinekoa.
‎Ikasturtea hasteko egunean, gogoan dut patioan eman genuela denbora puska bat ateak ireki zain, eta bitarte horretan besteei begira egon nintzen: jendea taldetxoetan bilduta, hizketan, edo barrezka; ni txoko batetik begira, gehienak ez bainituen ezagutzen, eta ezagutzen nituenekin galdua nuen harremana.
‎Marisak eskolako laborategiaren ondoan dagoen gela bateko atea ireki du. Oskarrekin dago; Kimikako lehen ikasturtean ari dira biak.
‎Tresna hori zenbait estatuk munduko hainbat lekutan beren boterea zabaltzen zuten bitartean egindako esku hartzeak justifikatzeko eta interes ekonomiko edo estrategikoak lortzeko bilatzen zuten heldulekua da. R2P doktrina «baketze misioak» edo «esku hartze humanitarioak» bezalako terminoek laguntzen dute, eta gerra egoera bati atea ireki ostean esku hartze armatuak eragindako hondamenak birbideratzera zuzendutako neurriak ezartzen dira. Gainera, kasu gehienetan, esku hartze militarrak eragindako kalteen «faktura», politika esku hartzaile horren ondorioak pairatu dituen biztanleriak ordaindu behar izaten du.
‎4 Akatsak egitea ez da helburua, eta ez da huts egitea. Ez zaie beldurrik izan behar, eta nahikoa konfiantza izan behar dute egiten badira, zuzentzeko. 5 Beldur horren atzean zer dagoen pentsatzea barneko gatazken edo landu beharreko psikaren zati baten aurrean ateak irekitzen ditu. 6 Ondo prestatzea funtsezkoa da. Gaia zenbat eta gehiago menperatu, orduan eta gaitasun handiagoa izango dute ustekabekoek eta segurtasun eta irmotasun handiagokoek.
‎Ni vitoriano peto petoa jaio nintzen, baina egun batean euskara ikasteko hautu kontzientea egin nuen, jakin banekielako hizkuntza gure herriaren ondarea eta altxorra dela, eta bizirik iraun dezan gure hizkuntzaren jabe izan behar dugula; eta laudoriatu soilik ez, erabili eta bizi egin behar dugula hizkuntza (maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago). Hizkuntzak beste mundu anitzago eta aberatsago baten ateak ireki zizkidan. Nire inguruan bizi ziren kanpotik etorritako auzokoekin elkarbizitzeak ere mundu zabalago eta aberatsago batera iristea ahalbidetu zidan; kolore, usain, usadio, hizkuntza eta kultura askotakoa.
‎Garbiena argazkia markotik atera eta txiki txiki egitea zen. Ez zion lurrera botata txikitzeak eman ziezaiokeen plazera emango, baina efektua antzekoa da eta beste aukeraren bati atea irekitzen zion. Esate baterako, argazkia, nahi izanez gero bortizki, txikitu eta koadro hutsa paratu apalategian.
2016
‎Frantses ofizialak irriño bat egin zuen, eta nire belarrira xuxurlatu zidalarik, batere ideiarik ez nuen jakituria baten ateak ireki zizkidan.
‎Pixka bat aurrera egin dutelarik hirugarren solairuko korridorean, mutil gazteak, gela bateko atea ireki eta ezker besoa zabaldurik sartzeko gonbita eginez, esan dio:
‎Erran daiteke gehiengoa osatzen zuen jendea zela, ahozko kultura zeukana, bretoieraz egiten zuena eta, dudarik gabe, frantsesez ez zekiena, sozialki noble ez zena, esku lanaz edo laborantzaz ari zena eta ikasia. Heziketak beste mundu bateko ateak ireki zituzkeelako eta, noski, fededuna.
‎Lauaxetak, Orixek ez bezala, euskal literatura aurreiritzi klasizistatik askatzen duela? Hala pentsatzen duela dirudi Jon Kortazarrek dioenean Lauaxetak poetika berri bati ateak irekitzen dizkiola,, klasiko, kontzeptuari objektibitatea eta normatibitatea ukatuz gero, poesiaren funtsa edertasun eta egiaren baitan ezartzen duenean.
2017
‎Ez ditugu haien ikuspuntuak eta ohiturak ulertzen eta, aukeran, haietatik ihes egiten dugu, manba beltzetik ihes egiten dugun bezala. Neskame oso txukun batek atea ireki zidanean, ia ezin nuen hitz egin.
‎Atoiontzia ibaian behera itzuli zen, ura zilindro luze birakarietan irekitzen zuela, azkenean gabarrari ere eraginez bere iragaitearen oihartzunarekin, gabarrak zilindro birakarien gainean balantza egiten zuelarik ploplop hotsarekin, eta soinu luze kirrinkatsu bat atea ireki eta bi gizon azaldu zirenean, kanoa batekin. Ur gainean jarri zuten eta handik pixka batera Bland atera zen, arraunekin.
‎Andre batek atea ireki zuen. Begiratu egin zidan, gero italieraz hitz egin zion neskatoari abaila bizian, goranzko inflexioarekin, gero isilune bat, galderazkoa.
‎Ertzainetako batek atea ireki eta medikua eta Alfonso baino ez ziren sartu.
‎Zorro karratu handi horietako bat zeraman eskuetan, motorraren kaskoa buruan oraindik. Protokoloak esango zion tinbrera deitu baino lehen kaskoa kentzeko, pizzak sortutako zirrarak bultzaturik korrika batean atea irekiko zuen haur hori ez zedin ikaratu. Pizzeriaren aurpegi atsegina izan zedin.
‎Urrutiko agintearekin ixten dugunean, keinukariak aktibatzen dira eragiketa berresteko: keinu batek ateak ireki direla adierazten du, eta bi keinuk ateak itxi direla.
‎" Ziklo berri" bati ateak irekitzeko prest
‎Baina, hori, gehienbat, herrialde azpigaratuetan gertatuko da, enpresentzat interesik ez duten tokietan, hain zuzen. Lehen munduan ordea, birusak negozio erraldoi baten atea irekiko du.
2018
‎Etxe aurrean aparkatzen ari ziren. Gidarietako bati atea ireki niolarik, zenbait polizia ikusi nituen haren atzean, harantz eta honantz sakabanatzen. Handik berehala, harrera egin nien bi jaun arras printzipali; lord jaunak, hallean haiekin bat egin, eta egongelara lagundu zien.
‎Ustez, amaren ekonomia libidinalari dagokion aniztasunak indarra dauka aitaren adierazlearen unibokotasuna zartatzeko eta, ustez, atea zabaltzeko kontraesan ezaren lege estuaren hain menpe ez dauden adierazpide kulturalei. Baina esanahi zelai baterako atea irekitzen de asaldatze horrek, ala arkaismo biologiko baten adierazpidea da, zeinak «aitaren aurreko» kausalitate natural baten arabera funtzionatzen ei duen. Kristevak uste balu lehen aukera dela kasua (baina ez du uste), interesa izango luke aitaren legea kolokan jartzeko, aukera kulturalez betetako zelaiaren alde.
‎Astea igarotakoan ez zen beste zigorrik edo neurririk etorri, inork ez zion ezer iragarri. Egun batean, besterik gabe, zaindari batek atea ireki eta dutxatu, bizarra egin eta zenbaketara jaisteko prestatzeko agindu zion. Itzulia zen egunerokotasuna.
‎You Sipok letagin marka haietan finkatu zituen begiak, eta une batez haiei adi adi begiratu ondoren, paretan bermatu eta zutitu egin zen. Ateko markoan ezkutatutako giltza batez atea ireki, eta ateratzen utzi zion Laugarren Ergelari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia