Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2000
‎Baina artean zalantza bat nuen, zeren, kapitainaren hitzak entzun bezain fite, osaba Joanikot eta Maddalenen amoriozko iduri ezin ederrago hura etorri baitzitzaidan berriro bururat: ordea, bertzeetan ez bezala, iduri hura bertze iduri batek irentsi zuen segidan, zeren orain bainekien zertarat joaiten zen osaba Joanikot Iruñarat, Donibane Lohizunerat edo Baionarat Pazko Mendekosteetan, urteroko konfesionearen aitzakiaz bekatu bat gehiago egiten zuela eta bekatu bat gehiagorekin itzultzen. Eta, gogoan bertze iduri hura nuela, galdetu nion neure buruari ez ote nuen nik ere Pazko Mendekosteekin konplituki konplitzeko eskubiderik, nola izan baitzuen osabak, gero gerokoak.
2003
‎Zambia, ordea, urruti dago, eta hango egoerak hemengoarekin zerikusirik ezduela pentsatuko du norbaitek. Mendebalde gero eta teknologizatuago eta (ustez) aurreratuagoan ere, ordea, badu eraginik prozesu horrek; ene bizilekutik gertudagoen supermerkatua, adibidez, multinazional handi batek irentsi zuen duela ezhorrenbeste; hori egin eta segidan, digestioa arintzeko edo, hauxe deliberatu zutenbertako agintariek: behargin zaharrenei lan itunean agindutako soldata igoerarik ezbermatzea, 96.000 pezetako (600 euro baino gutxiago) soldata garbirik ez ematea (enpresaren barne agiriek taldearen emaitzak geroz eta hobeak zirela eta lantegiberriak zabaldu behar zituztela zioten arren) eta beharginak eurak lan-lekuz aldatzea; haien ordez, diru gutxiago irabazten duten neskato gazteak paratu zituztenlanean.
2004
‎Lasterka itzuli zen Bulebar aldera. Dianneren irudia ikusi zuen, beste aldeko kale batek irensten zuela.
2005
‎Horregatik disimulatzen zuen, eta horregatik ematen zizkion zorionak amonari, beste jende guztiak bezala, bai, baina aparteko berotasunik gabe, barrutik beste sentimendu batzuk nagusitzen baitzitzaizkion: . Sumendi bat zara, bai, baina beste sumendi batek irents zaitzala: Vesubiok edo Etnak?!?.
2007
‎Musika are altuago jarri zuen. Ez aurrera ez atzera zegoen Gros auzoan, auto ilara batek irentsita. Metro batzuetara, semaforoa ikusi zuen, gorritik berdera eta berdetik gorrira aldatzen, eta ilara hark kieto segitzen zuen.
‎Ez nekien emakume batek utzi ote zuen horrela behea jota, ala beste izugarrikeriaren batek irentsi ote zion barrena. Hori berdin zitzaidan.
2008
‎a) Sozietate anonimoa azkendu eta horren ondare osoa bi zati edo gehiagotan banatzen denean; zati horietako bakoitza batera eskualdatzen zaio sozietate berri bati, edo aldez aurretik eratutako sozietate batek irensten du berori.
‎Zatiketaren ondorioz sozietate edo erakunde bat edo gehiago sortu bada, horietako bakoitzaren datuak, aurreko artikuluan aipatzen direnak. Beste sozietate batek irensten badu zatitutako ondarea, sozietate horren aldarazpenak, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.
‎Den denak ziren galdutako urrezko eraztunei buruz, eta nola aurkitu zituzten urte asko igaro eta gero, erarik sinesgaitzenetan. Lagunen batek deitu ere egin zidan telefonoz, esanez Tim Burtonen Big Fish filma ikusi zuela eta han ere arrain handi batek irensten duela urrezko eraztuna eta ea ez ote zidan Tim Burtonek poemako istorioa kopiatu.
2009
‎Hala zioen, duela mende eta erdi pasatxo, Manifestu Komunistak, eta hala diote oraingo hauteskundeen emaitzek. Marxek eta Engelsek orduan aipatzen zuten mamua, Komunismoa, beste mamu batek irentsi eta ordezkatu duela aldarrikatzen ari dira orain batzuk. Bozak boz eta pozak poz, toki ederrean geratu da ezkerra.
‎Mitologia egiptoarrean Osirisek bere tribunalean, berrogeita bi lagunek asistiturik, hildakoak juzgatzen ditu. Gaiztoak betiko kondenatuak dira eta munstro batek irensten ditu (arte erromanikoan halaxe ikusten dugu); zintzoak,, goretsien, erresuman jasoak, Osirisen Gortea osatzera pasatzen dira, eta ez dute inoiz gose eta egarririk sufrituko, zenduen Nagusi hark betierean, ogiaz eta zerbezaz?
‎Itsas alga txiki horiek, aldi berean, co2 a erabiltzen dute hazteko. Hala, izaki bizidunen batek irensten duenean, barruan ere harrapatzen du gas hori. Ondoren, animalia iraizten edo hiltzen denean, CO2 gehiena berriz askatzen da.
‎–Onartezina da Espainian atxilotu bat bost egunez desagertuta egotea, zulo beltz batek irentsita egongo balitz bezala?. Nicola Duckworth Amnesty International erakundeko buruak horrela kritikatu du Espainian atxilotuekin erabiltzen den legedia.
‎–egin zidan kontra, keinu lizun batekin lagundurik?. Benetako literatur lan zentzuzko batek irentsi eta ezabatu egin behar ditik egilearen zantzoak. Kixotea irakurtzen ari haizelarik, zer axola dik hiri Cervantesek non galdu zuen besoa, zer axola dik nola moldatzen ote zen beso bakarrarekin, idazteko bezala beste premia kuttun goxoagoetarako?
2010
‎–Armairuan gorde al da??, edo: . Hormaren batek irentsi ote du???; baina, ezer esan beharrean eta armairuari eta hormei begiratu beharrean, nire erreakzioaren zain geratu zen, nire harridurarako; eta ondorioa argi eta garbi azaldu zitzaidan: Adak bazekien, bai, Helenak eta biok elkar ikusten genuela, baina ez zekien Helena gelan zegoela une hartan:
‎Gainera, emaitzen arabera, polibromodifenil eterra (PBDE) arrainaren bidez hartzeak segurtasun tarte handia du LOAEL kutsatzailearen aldean; izan ere, LOAEL da osasunerako ondorio kaltegarriak eragiten dituen toxiko baten mailarik baxuena. Dieta doitu Tresna informatiko batek irensten diren toxikoak ezagutzeko aukera ematen du Lortutako emaitzen ondoren, kontsumitzaileari dietan kutsatzaileen karga zein den jakiteko aukera ematen dion tresna garatu da. Ribefood izena du programak, eta aukera ematen dio kontsumitzaileari bere ohiko dietako elikagaiak eta errazioak astean sartzeko, elikagai bakoitzaren poluitzaileen kontzentrazioak ezagutzeko.
‎" Armairuan gorde al da?", edo: " Hormaren batek irentsi ote du?"?; baina, ezer esan beharrean eta armairuari eta hormei begiratu beharrean, nire erreakzioaren zain geratu zen, nire harridurarako; eta ondorioa argi eta garbi azaldu zitzaidan: Adak bazekien, bai, Helenak eta biok elkar ikusten genuela, baina ez zekien Helena gelan zegoela une hartan:
‎Diot ilehoria zela eta gorputz puska zuela, diot arroka artean arin eta trebe zebilela eta diot bat batean, arroketako zulo batek irentsi duela edota olatuen aparrekin nahastu dela, ezin ziurta nezake, finean arrastorik utzi gabe desagertu da.
2011
‎Egun batean ekaitz izugarri bat izan zen inguruan, eta ibaia inoiz ez bezala hazi zen, obran lanean zihardutèn bi kamioi zeramatzala: badirudi handik ez oso urrun zegoela don Faustino, zeinari, hondamenaren erdian, zeharo aldatu baitzitzaion aurpegia; eta badirudi, halaber, bere izaeraz alde ilun superstiziosoa gailendu eta amesgaiztoz amesgaizto ibili zela handik aitzina, eta noiznahi galtzen zuela loa, erranez, oihuka, ur suge handi batek irentsi nahi zuela?
‎SEI. Horrek ez du esan nahi digitalizazioaren iraultzarekin kontrolatu ezineko dimentsio izugarriko fenomeno batek irentsiko gaituenik. Gauza jakina da teknologiak ez dituela erabakitzen gauzatzen diren aldaketak, asko baldintzatzen baditu ere.
2012
‎Bi eredu horiek kontrajartzen zituen eskemak problema asko ematen ditu gaur egungo sorkuntza kulturalak sailkatzeko: urte asssko pasa dira ekoizpen kulturala prozesu industrial bihurtu zenetik, eta hori gertatzearekin batera herriarena zen kultura eta eliteena, biak fenomeno berri batek irentsi zituen: " masa kultura" k.
‎Nire egoeraren alderdi pozgarri horrek adimenari atsegin eman ondoren, ingurura begiratzen hasi nintzen, non nengoen eta zer egin behar nuen aztertzeko, eta berehala ikusi nuen pozaldia makaltzen hasia zela eta, hitz batean, egoera tamalgarria nuela aurrean. Bustita nengoen, ez nuen aldatzeko arroparik, ez jatekorik edo edatekorik indarra hartu ahal izateko, ez nuen inolako aukerarik ikusten etorkizunerako, goseak edo animalia basatiren batek irentsita hiltzea ez bazen; eta benetan atsekabetzen ninduena zen, ez janaritarako animaliarik ehizatu edo hiltzeko, eta ezta ni jan nahi ninduketen izakien kontra babesteko ere, armarik ez izatea. Hitz batean, ez neraman ezer aldean labana, pipa eta toxa txiki bat izan ezik.
‎Honelako gauzak esango nituzkeen: ...gin nuen lehenbizi, eta indar pixka bat hartu ondoren, hondartzan batera eta bestera lasterka hasi nintzen, eskuak bihurrituz eta buruan eta aurpegian, zapla, astinduak emanez, nire zoritxarraren kontra oihuka eta garrasika, nireak egin zuela eta nireak egin zuela; azkenean, leher eginda eta zorabiaturik, lurrean atseden hartzeko etzan behar izan nuen arte, baina lo hartzen ausartu gabe, piztiaren batek irentsiko ninduen beldurrez».
‎Hasieran ez zitzaion horren nekosoa egin ibiltzea: harizti txiki batek irentsi zuen eta haren hosto berriek osaturiko geruzaren estalpean geldituko zen zoru hura bezperan; halatan, zirudienez, euriak ezin izan zuen lokatzik sortu gune hartan. Hariztia atzean utzi bezain laster estropezu egin zuen lurrean zegoen zuhaitz adar ihartu batekin; gorputza orekatzea lortu zuenerako laprast egin zion eskuineko oinak eta erortzeko zorian egon zen berriro ere.
‎Bere hitzak: " Onartezina da egungo Espainian edozein arrazoigatik atxilotutako pertsona zenbait egunetan desager dadin, zulo beltz batek irentsi bailuen. Gardentasun falta hori erabil daiteke giza eskubideen bortxaketak ezkutatzeko".
‎Bizia sobera maite nuen. Ez dut nahi estali huts batek irets nezan ene nahia ebatsirik.
‎Corot baten gisako zeru hodeiek dena apaintzen zuhaitz argien itxurak urki, haritz, xurtxuri bainan denak gazteak ez dute mende bat ere ur kanale garbiak noiztenka mendixka leun luzeak urrutian belar edo arto landa zabal oparoak udazkenak ez du ongi agertzen hainbeste leherketa zartatzeen oihartzunak ixiltasun haundi batek irentsiak bele garratoinek ez dituzte gehiago haragi puskak bilatzen izen motzeko kurutze xuri apainez beteak treinetik ez da hilerririk ageri lur peza irauliak obus eta kartutxa oskolekin ba omen dira denetan nola ote ziren hor lau urtez hemen gure aitatxiak etxeko sukalde eta haurrak gogoan sekulan gelditzen ez ziren egun luze dorpeetan ezin lo eginez haragi ustelduzko lohietan uste zutena bizi...
2013
‎Ez dakit gau hartan esan ote zidan ere. Baina olatu batek irentsita hiltzen imajinatu nuen.
‎Hara zertan amaitu zen elkarrizketa hura, hasieran argi errainu batek argitu, baina, azkenean, inoiz baino gau ilunago batek irentsi zuena?!
‎Banekien erabat burugabea zela nire ibilera, lehenago edo geroago saltokiren batean desagertuko zela, taxi batek irentsiko zuela edo aldez aurretik egindako hitzordu batean norbait izango zuela zain. Nire burugabekeriaz jakitun, hamar bat metro atzeratu nintzen pare bat aldiz, baina semaforo gorriren batek elkarretaratu gintuen berriro, eta gutxiena espero nuenean tupust egiteko zorian ere izan ginen, kutxazain baten aurrean geratu baitzen, bere poltsa ñimiñoan txartelen bat bilatzeko seguru asko.
‎Bildumenerako garaia heldu da azkenik, arre edo iso egitekoa. Bost urteko zulo beltz batek irentsi du gurekiko zure jarrera esplika zezakeen gakoa; 1944an arrastoa galdu genizunetik 1949an Henriette ezagutu zenuen arteko epeak eraman du, hain zuzen. Zipriztin fosilduak besterik ez ditugu ebidentzia gisa jaso.
‎Ez dakizu noiz artio iraunen dautzun zure aterbeak. Orobat bertze zilho batek iretsiko du zurea, obus handi bat aldean erortzearekin: ezen lurra harat hunat badabila, itsasoko ur handien pare, atzemanak oro uzkailirik ehortzen dituela.1108
‎Ikus entzunezko ekoizpen interesgarriak eta audientzien erakargarriak bilatzea eta bultzatzea da EITBren funtsa. Izan ere, gaur ez da falta telebistagintzan aritzeko euskal profesionalik, eta 30 urteotan metatutako esperientzia ezin du zulo beltz batek irentsi.
‎Hara zertan amaitu zen elkarrizketa hura, hasieran argi errainu batek argitu, baina, azkenean, inoiz baino gau ilunago batek irentsi zuena...!
‎Horretan Espainiako Estatuaren eredua jarraitzen da. Salbuespen ohoragarriren bat aparte, ez dago Euskal Herririk, EAE Espainiako zati huts bat da," euskara EAEn, Nafarroako zenbait tokitan eta Frantziako hegoaldean" (sic) mintzatzen da, mapa gehienak EAEkoak dira, Trebiñu zulo batek irentsi du; testu historikoak espainiar ikuspegiz azaltzen dituzte gehienek, EAE Nafarroatik aparte, noski. Antolamendu politiko administratiboan arreta berezia egiten zaie Espainiako Konstituzioari eta Espainiako erakunde politikoei.
‎Egia da eten batzuk izan zirela, tradizioarekiko haustura gogo baten laineza bazegoela nagusitutako aldearen parte batean, eta euskaltzaletasun klasikoaren multzo batek irentsi egin behar izan zuela edota bazterrean geratu zela, letra horren lehia sinbolikoan, besteak beste. Euskalkien tokiaren inguruan egindako hautu batzuk berrikusteko gogoa ere piztu da geroztik.
2014
‎Sumintasunezko, harrotasunezko, irrikazko, gorrotozko eta samintasunezko milioika esaldi izan zituen Dexterrek ezpainetan, ateratzeko borrokan. Gero, sekulako emozio olatu batek irentsi zuen, berekin hondarra ekarri zuena; senezko, konbentziozko, zalantzazko eta ohorezko hondarra. Bere neska zen mintzatzen ari zitzaion hori, bere berea, bere ederra, bere harrotasuna.
‎Eta zuhurtziaren bat? «Bai, kontu handiz ibili behar da botilaren tapoia askatu ezin dadin; izan ere, animalia handi batek irentsi egin dezake eta heste buxadura larria eragin», dio Galvanek. Horrek azaltzen du, gainera, kandelaren jokoa gainbegiratuta dagoela istripuak saihesteko.
‎Asetzea, besta, auto haustea, izigarriaren tiratzea eta sekulako ziularekin etxera sartzea mutiko tzarren betiko balentriak dira. Menderen mendeetan hola izanen da jendeak arnoa ekoitziko dueino, krepaut batek irentsiko du. Buhame jaunaren solasa, edozein mutiko tzarrek baxoa pasatu eta San Ferminetarik itzultzean kontatzen duena da, beti edale ohi eta edalegai guzien plazerarendako.
2015
‎Kotxean bakarrik doanean eta ni etxean geratzen naizenean, X hil egiten da kotxe istripu batean. Kamioi gosetu batek irensten du, baleak antxoa nola, bada, hala; murtxikatu gabe, apenas isurtzen duen odolik. Edo euria ari du eta labain egiten du errepidean, bueltaka hasten zaio kotxea, beste baten edo biren edo zortziren kontra talka egiten duen arte; eta hor bai, hor badago odolik, badago airbag aren usain nazkagarririk, badago segurtasun uhalak azalean eragindako erredurarik, kristal apurturik, denak hilik egon arren isiltzen ez den klaxonik.
‎Ginny Beherakoa udan, zer gertatzen zaio txakurrari? Txakur batek irensten duen elikagaiak zortzi ordu inguru behar ditu bere hesteetako tunel eta hodietan barrena ibiltzeko. Ibilbide horretan, janariak uraren %80 inguru galtzen du barruan duena.
‎Lau aurrezki kutxen artean egoera okerrenean zen. Nafarroako Kutxak saihestu ahal izan zuen Wall Streeteko arrain handi batek irentsia izatea, baina trukean arrain pozoitsua xurgatu zuen. Ironikoki, azkenean, bere helburua lortu zuen Goñik.
2016
‎Hogeita lau urte egin berri nituela, bizitza ezegonkortzen hasi zitzaidan, ordea. Porrot eta gorabehera ustez hutsalak pilatu zitzaizkidan ikasketetan, tabernako lanean, neska lagunarekin eta gurasoekin; droga mendekotasuna ageriko egin eta arazo bihurtu zitzaidan, eta depresio zorrotz batek irentsi ninduen. Beheraldi hura izango zen nire gainbeheraren hasiera.
‎Gurinez moldatutako Venus bizi batek irentsiko dio sexu harritua.
2017
‎Ez ziren sekula itzuli. Eremu mortua zeharkatzen ari zirela horren gogoko zuten ehiza lekura iristeko, bat batean, zingira traidore batek irentsi zituen. Uda ikaragarri euritsu hartan gertatu zen, jauna:
‎Egonarria galduta, lehorrerantz hasi nintzen igerian, besakada indartsuak saiatuz. Beste olatu batek irentsi ninduen. Zuria.
2018
‎Sasoi sasoian zegoen artean, eta bat bateko istripuzko heriotza batek baizik ezin zezakeen eraman. Ez dakit, ordea, nola izan zen; ibaian ito zen edo sugeren batek irentsi, ala Ezpata Hagin tigre zaharraren urdailean desagertu zen, ez dakit.
‎Laino gris batek irentsi zuen eguzki mutiriaren azken izpia, esne zuridun behi beltzek hirusta bezain aise eta neke gabe.
‎Hilerrian loreak jarri omen zituen, eta aspaldian handik inor ez zela pasatu ondorioztatu zuen. Anak azken urteetan gertatutako gorabeherak aipatu zizkion, eta horrelako gauzetarako denborarik ez zuela esan zion barne amorru batek irentsita. Ez zela aita ez zen beste inorengatik kezkatzeko gauza, nahiz eta berak hala nahi izan.
2019
‎Nekanek aurrera eta atzera irristatzen segitzen zuen, alde batetik bestera laprast egiten. Halako batean, justu putzuaren erdian zihoala, bat batean, azpiko izotz oskola apurtu egin zitzaion eta neskatila plaka azpian desagertu zen, lera eta guzti, ezkutuko atzapar batek irentsi izan balu bezala.
‎Elikagaiekiko alergia, haurren artean anafilaxiaren arrazoi nagusia Ogitarteko batek, izozki batek edo gaileta batzuek alergenoren baten aztarnak izan ditzakete, eta erreakzio larria eragin dezakete alergiko batek irentsiz gero. Ez da ahaztu behar elikagaiekiko alergiak eragiten duela anafilaxia gehien haurrengan, eta gehien sortzen duten elikagaiak esnea, arrautza, arraina, lekaleak eta fruitu lehorrak direla, Alergologia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak (SEAIC) azaltzen duenez.
2020
‎Orain, benetan, ziñez, bakardadearen leize hondoraiño amildu naizela esan dezaket. Eta goitik beretik argi erraiñurik heltzen ez zaidala, kanpoko zerua izarrik gabeko gau doillor batek irentsi izan balu bezela"...
‎Gel hidroalkoholikoak haurrengan eragindako intoxikazioak Arriskutsua da gela hidroalkoholikoa etxean egitea. Baina baita haur txiki batek irentsi, arnastu edo gehiegi erabili arte ere. Eta ez da zaila hori gertatzea.
‎Ukondoz ukondo geunden, bizkarrak dendaren pareta batean bermatuta eta oinekin parekoari indarka eutsiz. Bizirik elurretan hobiratuta hiltzeko bestelako aukerak haztatuak genituen, jakina, elur jausia gainetik igarotzea, arrakala batek irenstea... baina hau ez zen haien artean sartzen. Epika gutxitxo aukeran!
‎Aizkora kolpe batez erdi bi egindako soka batean bezala, ebaki zorrotz batek garbi bereizita utzi zituen alde batera eta bestera geratu ziren puskak, inolako lotunerik gabe: erabaki hura hartu nuenetik ezagutu nautenek ezer gutxi dakite lehen zatiaz eta ordura arte ezagun nindutenek ez dute harrezkerokoen berririk, zulo beltz batek irentsi banindu bezala. Egun batetik bestera desagertu nintzen haien mundutik, arrastorik txikiena ere utzi gabe; ordura arte izan nintzena izateari utzi nion, eta Martin Steinbrück izaten hasi nintzen.
2021
‎Denbora neurri finkatuekin izena bera ere utzi daiteke isilpean, gaur zortzi gisako egiturak eratuz —hau da, gaur (dela) zortzi (egun), hots, ‘gaur astebete’—: Gaur zortzi izan zen partida; Hegiaphalia sute ikaragarri batek irentsi du gaur hamabost (Etxaide). Hizketa uneaz bestelako abiapuntuekin ere erabili ohi da esapide laburtua, adberbioarekin edo inesiboko postposizioarekin:
‎Suge batek irentsi izan balu bezala joan zen, karraskari txikia.
‎Algaren oihartzunak zetozkidan zohar eta zilar. Emozio olde batek irentsi eta kafearen usain azkarrak hantu ninduen. Bost kikaratara bete eta taldera ernatu nintzen:
‎Oso ozen abestu zutenez, elur jausi batek irentsi omen zituen.
2022
‎Beroa goitik, beroa behetik, Aricako hondartza baino 4 km gorago altueran... eldarnio batek irentsi hau, sukar ametsek berenganatu haute. Guanakoak eta bikuinak heltzen ikusi dituk, tropelean, mendi mazeletan behera, eta termen zaindariaren txakurrarekin borrokan jardun dituk, bertakoen eta kanpotik etorritakoen arteko borroka betierekoan; kondorren karrankak ere aditzen zituan denbora guztian, baina ikusi ez, haiek ez zituan inondik ageri.
‎Hori bai, jakin gabe: mikroplastikoak zuzenean irentsiz sar daitezke kate trofikoan, animalia batek irensten dituenean. Hori oso argi ikusten da itsas animaliekin; izan ere, uretan dauden mikroplastikoak zuzenean irents ditzakete, edo, bestela, esekiduran dauden mikroplastikoak hartu dituzten beste itsas animalia batzuen bidez. Gainera, konposatu horiek elikagaietan ere egon daitezke, produkzio eta kontsumo kate osoan zehar gainazalean jalkitze hutsarekin, hauts atmosferikoa osatzen duten mikrozuntzekin gertatzen den bezala.
‎Taula gainean anitz saiatutako aktoreak eta eszenografia erakutsi dituzte; hondamendi batek irentsi du publikoa, eta hainbertzekoak dira estimuluak non ez baitaki zeri so egon: argi eta soinu efektuek xurgatu dute ikuslea.
‎Zenbat denbora daramate biek isilik? Itsasoa jaitsi egin da apurtxo bat; ur azalera agertu dira lehen urpean zeuden zenbait uhartetxo hori; trena desagertu egin da, urrutiko geralekuren batek irentsita.
‎Berehalakoan edaten ez bazuen, bitaminek ihes egingo zuten. Ahoa ireki nuen, baina zinkurin batek irentsi zizkidan hitzak.
‎Bazirelako urte batzuk elkar ikusi gabe. Eta ez delako erraza hutsune metafisiko batetik bezala kas kas ate joka azaltzea urteetan ikusi ez duzun eta haren bizitza sare sozialetan zintzilikatutako argazkietatik bakarrik jarraitu duzun bati kontatzea hiltzera zoazela, sendabiderik ez duen gaitz malapartatu batek irentsiko zaituela, behinola zuek krispetak eskukadaka irensten zenituztenean bezala.
‎Lubaki batek irentsi du eutsita nindukan mundua, ikara izugarri batek ezkutatu, nekusan iragana eta balizko geroa.
‎Zigarrito, pixa, badakizu... Une horretan lurrikara batek irentsi izan banindu ni pozik, baina ez zen lurrikararik izan… Bai, ordea, sektakoen barreak eta adar jotzeak.
‎Telebista piztu aurreko segundoan, neure burua ikusi nuen pantailaren ispilu beltzean. Ohartzerako, olatu erraldoi batek irentsi ninduen; zinematik ateratzean ikusi nuen itsasaldiarekin abiatu zuten gaueko informatiboa, eguraldiaren partea ere baden narrazio ideologizatuan. Informatiboari belarriz jarraitu nion sukaldera ogi zati bat hartzera jaikitzean.
‎Ni ere bizirautera ohitu naiz, eta jada ez dakit bizitzen, errutinak eta pasibitateak ez didate bidea ikusten uzten. Min, dezepzio eta konfiantza faltazko baso batek irentsi nau.
‎Zure ama piztia batek irentsita hiltzen ikusteak traumatizatu egin zaitzake.
2023
‎Urteetako praktika eta artistek eman lanak, segundo batzuk aski dira beren obrak makina batek irensteko. Adimen artifizialak artistak etsitzen ditu, baina ez dute azken hitza emana.
‎Eta baita ere eguneroko komunikazioan lehen hizkuntza milaka pertsonarentzat. Baina ezin dugu soka gehiegi tiratu, ez norabide batean, ez bestean, munstro batek irentsiko gaituelako.
‎Baina alfer alferrik. Bazirudien nire adiskidea arrastorik utzi gabe desagertu zela, zulo beltz batek irentsi balu bezala. Oraindik gogoan dut nola esan zidan mugaldeko erregistro bateko bulegari batek:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia