2009
|
|
Bidegurutzeko isfinje honen aurrean
|
batek
esan lezake: –zentzua badaukat, zirtzikatua bada ere; berritu egingo dut?.
|
2011
|
|
Ez zegoela hil kanpaiak jotzen ibili beharrik, hemen berritu dudana berritzeko. Are gehiago: baten
|
batek
esan dezake hil kanpaien ahots etsigarri horrek egiantzetik ez daukala askorik, euskararen beraren historia dela horren lekuko. Hainbatek hainbatetan jota ere, oraindik hemen gaudela bizirik, eta munduko leku askotan, beharbada, beste horrenbeste gerta litekeela.
|
2013
|
|
Bazkaria ezin ederragoa izan zen, eta hortxe egon ziren Collins jaunak agindutako zerbitzari eta zilarreria guztiak; eta, halaber aurresana zuenez? gizonak mahaiburu batean hartu zuen lekua, Lady Catherineren gogoz, eta bere itxura ikusita
|
batek
esan zezakeen ezina iruditzen zitzaiola bizitzak gauza bikainagorik eskura jartzea. Zatitu, jan eta laudatu, gogotsu eta pozarren egiten zuen; eta jaki guztiek zituzten goraipamenak, lehendabizi Collins jaunarenak eta gero sir Williamenak, ordurako nahikoa suspertua baitzen suhiak zioen guztiaren oihartzuna emateko, eta halako moduan eman ere, ezen Elizabethi harrigarri egiten baitzitzaion Lady Catherinek berak jasan ahal izatea.
|
2015
|
|
Idazle titulua eman ohi didaten arren, ni irakurlea naiz beste ezer baino gehiago. Kalkulu azkar bat eginda, idazten ematen dudan ordu bakoitzeko berrogeita hamar pasatzen ditut irakurtzen; baten
|
batek
esan lezake, denboraren kontuan halako jauzi kuantitatiboa egonda ere, idazten dudanak egin nauela ni ezagun, ez irakurritakoak; subjektu eta egile naizela batean, kontsumitzaile huts bestean. Arrazoi apur bat izan dezake hori dioenak, baina apur bat bakarrik:
|
|
Poliki idazteari buruz jardun nuen Errekarteko koadernoa n, eta ez dut han esandakorik errepikatzeko asmorik (baten
|
batek
esan lezake, dena dela, erraz beteko ditudala orriak besteen aipuak horren maiz eta oparo kopiatuz gero). Astiro irakurtzeaz den bezainbatean, ni, eskuarki, arin arin irakurtzen saiatzen naiz; testu bat gustatuz gero, haren baitan sartu eta jan egiten ditut orriak:
|
2016
|
|
Bidaiari mediku
|
batek
esan lezake: –Bendaje desegokiei zor zaie?; umore txarreko bidaiari batek, berriz, airerik ezari; eta bidaiari ikusmin batek, sistema indartzeko, haien etxeen neur dezake, haien kaleen estua, eta zein oin karratu gutxiren barruan zenbat Bourgoisieren kidek elkarrekin jaten eta lo egiten duten seigarren eta zazpigarren bizitzetan; halere, gogora datorkit nola Mr.
|
|
Urrutia: «Baten
|
batek
esan dezake: –Euskaltzaindiak zer dauka ikustekorik euskararen estatusarekin??.
|
2018
|
|
Wittigek kontratu heterosexualaren arau eta eredua delakoan deskribatzen duen heterosexualitate koherentearen ideala ezinezko ideal bat da, «fetitxe» bat, berak ohartarazten duen moduan. Interpretazio psikoanalitiko
|
batek
esan lezake ezinezkotasun hori agerian jartzen dela hasieratik eta beti heterosexuala ez den sexualitate inkontzientearen konplexutasun eta erresistentzian. Ildo horretatik, heterosexualitateak eskaintzen ditu izatez gorpuztu ezinak diren posizio sexual normatiboak, eta posizio horiekin guztiz eta inkoherentziarik gabe identifikatzeko ezintasun tematiak azaleratzen du ezen heterosexualitatea, nahitaezko legea izateaz gain, komedia bat ere badela, ezinbestean.
|
|
Ordea, emakumeen identitatea halako esklusio prozesu baten bidez finkatu beharrean, Wittigen estrategia da jatorriz eremu maskulinokoak biden ziren «balio» horiexek berrapropiatzea eta modu subertsioan berrantolatzea. Baten
|
batek
esan lezake Wittigek balio maskulinoak bereganatu dituela, edo, are gehiago, «maskulinoarekin identifikatzen dela», baina literatur lan hauen testuinguruan «identifikazioaren» ideia bera infinituki konplexuagoa da termino horren erabilera akritikoak pentsaraz lezakeena baino. Garrantzitsua da azpimarratzea indarkeria eta borroka testuinguru berrian jartzen direla lan hauetan, eta ez dituztela zapalkuntza testuinguruetan dauzkaten esanahi berak.
|
2019
|
|
Marmolistas. ...o Bibliotekan ere egonen da (deskomekatzen ezpanaute),/ liburu bat (behar bada, ezta seguru),/ inork letuko eztuena, nire izenarekin./ Eta gizon batek esanen du kardanberak loratzen direnean:/ Nire aitak esaten zuen bezala, nik ere?/ (Andre bat etorriko zait Done Santuru oro lore koroa batekin)./ Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati/ nire izenik eman dezaiotela./ (Eztut nahi bizargile hordi
|
batek
esan dezala:/ Ni Arestin bizi naiz, anaiaren koinata nagusiarekin. Badakizu.
|
|
Ez dago proportzio horretara iristen den beste erabilera esparru eta multzorik gure gizartean. Baten
|
batek
esan dezake, datua ikasleek berek emandakoa denez, puztuta egongo dela. Baliteke, baina, grafikoetan ikus daitekeen bezala, ikasle horiek berek aitortzen dute gelako atea iragan orduko jolaslekuan askoz ere gutxiago erabiltzen dutela (%29).
|
2020
|
|
Bikiak, berdin berdinak, ispiluaren ispilu, ahoaren aho eta sudurraren sudur, eskuen esku eta zilborren zilbor, bata bestearen atzetik, baina heriotza bizitzaren atzetik doan bezala agertu nintzen ni lehenengo, bizirik, eta ahizpa gero, hilda. Eta agian baten
|
batek
esan diezazuke, haur jaio berria izanda, horrelako galeretan erreparatu ere ez dela egiten, begiak irekitzera ere iritsi ez zarelako oraindik, baina ez egin kontu horrelakoei; zeren niri ahizpa kendu didate. Ez dut ikusi.
|