Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2004
‎Eta ehun milatik gora ahok egin zuten oihu: " Goool!", eta oihu batek beste bati zerraion: " Bar ça, Bar ça!", espazioaren bihotza aho batu haietatik mintzo balitzait bezala.
2005
‎–Egin nuena jakin bezain laster esan omen zian ni hilda nengoela beretzat. Zer egiten dik hildako batek beste baten hiletetan? –eta, oso lasai, trago luze batez hustu zuen bere tomate zukua.
‎–Creo que ha dicho algo de La Berza –isilka ikasle batek beste bati eztenka nahian.
2007
‎Ero batek beste bati begiratuko liokeen bezala begiratu zidan, eta keinu horrek ia neure onetik aterako nindukeen, hain baitzen txeratsua, biguna eta mardula, une horretan txuleta ekarri izan ez balidate. Hura bai gogorra, ezer gogorrik bada munduan.
2009
‎Domingorena eta Teofilo Mariarena, aldiz, beste kontu bat zen, Adak aldez aurretik baitzuen hainbeste maite zuèn anaiaren haragizko irudia. Gabinorena?, eta Gabinoren haragi eriak ematen baitzien Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi mailatuei, nahita zapalduei? norabidea eta norantza, iparra eta helburua, arrazoia eta neurria, haragi batek beste bat senda zezakeelakoan, haragi baten sufrimendua beste haragiaren osasunaren truke, Jainkoaren begiradapean betiere, salerosketa itxurako haren gainbegiratzailea Jainkoa bera zenez gero, azken hitza zuena; Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi autolesionatuak, beraz, haragi itsusiak ziren, baina beren itsustasunean distira bat zuten, helburuak. Gabinoren osasunak?... guztiz justifikatzen baitzituen bitartekoak; esan nahi baita Adak distira hura ikusten zuela, agian, anai arreben elkartasuna eta batasuna adierazten zuena; Gabinoren haragiak jartzen zion, ondorioz, Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi argigabeari argia, ubeluneari aureola, eta bi anaiei heroien edo santuen koroa?
‎haragi nora ezean sortua, iparrik eta helbururik gabekoa, itxura batean; haragi zapaldua, bere baitan gauaren haragia eta haragiaren gaua batzen zituena; haragi itsusia, ezin edertu zena eta berak –Adak– ezin edertu zuena; haragi argirik gabea, bere argigabetasunaz baizik elikatzen ez zena; ubelune bat, ubelune soil bat besterik ez zena, bizitzaren zirkulua uko batean hasi eta uko berean bukatuko balitz bezala, porrot erabatekoan. Domingorena eta Teofilo Mariarena, aldiz, beste kontu bat zen, Adak aldez aurretik baitzuen hainbeste maite zuèn anaiaren haragizko irudia –Gabinorena–, eta Gabinoren haragi eriak ematen baitzien Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi mailatuei –nahita zapalduei– norabidea eta norantza, iparra eta helburua, arrazoia eta neurria, haragi batek beste bat senda zezakeelakoan, haragi baten sufrimendua beste haragiaren osasunaren truke, Jainkoaren begiradapean betiere, salerosketa itxurako haren gainbegiratzailea Jainkoa bera zenez gero, azken hitza zuena; Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi autolesionatuak, beraz, haragi itsusiak ziren, baina beren itsustasunean distira bat zuten, helburuak –Gabinoren osasunak– guztiz justifi...
2010
‎harik eta, denborarekin, iritziz aldatu, ezerezari, ezer ez den heinean, berdin zaizkio hala begirunea nola begirune falta? eta erantzutea erabaki dudan arte, zuregatik ez ezik, galderak, azken batean, erantzuna du zor, eta karta batek beste bat?, niregatik ere bai, halako kontzientzi azterketak primeran etortzen baitira noizean behin, zuk ere halaxe aitortzen duzu zeurean?, norberak bere bizitzan ordena pixka bat jartzeko; zuk, gainera, ederki hustu zenuen zeure barrua, eta ez esan orain nik ez dudala zuk egin duzuna egiteko eskubiderik: hustu ere, hustu dut barrua behin baino gehiagotan dagoeneko, egia esan; are gehiago:
‎baita, iluntasunaren ondorioz, aldatzen eta itxuraldatzen ere, batek eransten baitio ikusitakoari, bere joeren, gustuen eta fabulatzeko ahalmenaren arabera? xehetasun bat, beste batek beste bat, eta azkenean elefantea eta itsuen gaua protagonista dituen ipuin sufian jazotakoa jazotzen baita:
‎Logika eta garai zaharren ezagutza garrantzitsuagoa zela aurkikuntzak eta datu berriak interpretatzeko orduan. Arkeologo batek beste bati esanda.
‎Ordena ezartzean zegoen gakoa. Gauzak bata bestearen ondotik gertatzen baitira, gauza batek beste bat ekartzen du, eta horrek beste bat, eta horrela etengabe. Kausa efektua deitzen zioten horri eskolan, eta orain bizitza errealean aplikatzea zen kontua.
‎...aldea —esperientziaz diot— izugarria izaten baita, ez dakit maiz baina bai noiz edo noiz...?; iragana, izan ere, oraina denean, argia da; ondoren, baina, denborak aurrera egin arau, ilundu egiten da... baita, iluntasunaren ondorioz, aldatzen eta itxuraldatzen ere, batek eransten baitio ikusitakoari —bere joeren, gustuen eta fabulatzeko ahalmenaren arabera— xehetasun bat, beste batek beste bat... eta azkenean elefantea eta itsuen gaua protagonista dituen ipuin sufian jazotakoa jazotzen baita: elefanteari belarria ukitu zionak alfonbra bat bezala gogoratzen zuen, tronpa ukitu zionak turuta bat bezala eta hanka ukitu zionak zutabe bat bezala; nik ere neure joerak eta gustuak ditut —globo urdinak azaltzen zitzaizkidan umetan, zoriontasunaren sinbolotzat nituenak— eta neure irakurketak ditut —Lizardi dut nire poeta kuttunetakotzat, kuttunena ez bada—, nire oroimenean ere halako eragin bat izan zezaketenak...
2012
‎Baina tiradizo batek beste bat ekarri zuen eta beste bat eta beste bat. Etxean gertatzen zen bezala.
‎Gogoan dut albistegietan Zapatero ageri zela Ekialde Hurbileko buruzagi batekin. Eskutik helduta zihoazen bi gizonezkoak, eta esatariak txistea egin zuen, esan gabe utziz ekialdean eskutik heldu eta eramatea dela gizon batek beste bati ager diezaiokeen adiskidetasun sinbolorik handiena.
‎Kamioi batek beste bati aurrea hartzen zion. Dasilvak mantsotu egin zuen abiadura, eta seinale amorratuak egin zizkien kamioilariei argiekin.
‎Ezin nituen aurpegiak kokatu, ez geografikoki ezta fisikoki ere. Hiri eta momentu ezberdinetan ezagututako jendearen aurpegiak nahasten nituen, nortasunik gabeko manikiak ziren nire gomutan, kaletik bisaia batek beste bat gogorarazten zidan arte. Orduan ezezagun hari agur egiten nion, nola edo hala ezagutzen nuen pertsonari nire partetik eskumuinak emango zizkiolakoan.
‎«Batzuetan, bi erregeren arteko eztabaida, hirugarren bati jabetzak zeinek kenduko dizkion erabakitzeko izaten da, bietariko inork ez izan arren horretarako batere eskubiderik. Beste batzuetan errege batek beste bati erasotzen dio, honek berari erasoko ote dion beldurrez. Batzuetan baliteke arerioa indartsuegia delako hastea gerra, eta beste batzuetan ahulegia delako.
‎Jende pobre eta ezjakina duen nazio batera bidaltzen baditu printzeak bere indarrak, legezko zaio erdiak garbitzea eta gainerakoak esklabo bihurtzea, zibilizatzeko eta bizimodu basati hartatik ateratzeko. Inbasioren baten aurka babesteko printze batek beste baten laguntza nahi badu, inbaditzailea bota ondoren, duin, ohoragarri eta ohiko praktika da laguntzailea bera jabetzea lurraldeaz, eta laguntza eskatu zion printzea hil, preso hartu edo deserriratzea. Odol berekoen edo ezkontzazko aliantza gerrarako aski arrazoi da printzeen artean, eta zenbat eta estuagoa izan ahaidetasuna, orduan eta joera biziagoa liskarrerako; nazio txiroak gose izaten dira, eta aberatsak harro, eta harrokeria eta gosea ez dira inoiz bat etorriko.
2014
‎Agian baita Mikelengatik ere. Agian kraska batek beste batera eraman ninduen. Nire aita hil zenean bezala, mundu guztitik mila kilometrora sentitu nintzenean.
‎–esan zion Marjoriek goiko solairuan?. Gizon batek beste bat ikusten din neska dantzatzera gonbidatzen, eta pentsatzen din hor badagoela zerbait. Hara, bihar konponduko ditinagu beste zenbait gauza.
‎«Intimitatea berehala egiten da han, esan nion?. Gizon batek beste bat ezagutu dezakeen bezain ondo ezagutzen nuen nik».
2015
‎Beste zenbait, berriz, besteei begira gozatzen dira, toallak uretarantz noratu eta ea nork zer egiten duen: batek beste baten gainera salto egin duela, halakok halakori burua urpean sartu diola, norbaitek beste inori atzetik arrimatu eta bainujantzia jaitsi... –Hori, hori!?
‎Hortik aurrera zihoan bada Damiano. Hainbeste jende ibili ohi da iraganbide horretatik eta hain gutxi ikusten mendi zulo erdian, ezen guztiz normala gertatzen baita batzuetan bidazti batek beste batekin topo egitea. Nabaritzen zuen Damianok han aurretik baten bat hurbiltzen ari zitzaiola, nahiz eta deusik ikusi ez.
‎Gizaki batek beste bat armaz apuntatzean
‎Zeregin jasoa da betiere idatzia. Are gehiago udal batek beste bati bidaltzen dion gutuna eta, zer esanik ez, estatu biren artekoa denean hartu emana.
‎Desplazamendu erreakzioetan, elementu batek beste baten lekua hartuz, desplazatu egiten du,
2016
‎Zaintzailearen irudimenak ez du indarrik gerora gerta litezkeenak barruko agertoki horretara ekartzeko; ez du etorkizuneko ezer planeatzeko gaitasunik, ezer programatzeko edo aurreikusteko kemenik, bizitza asmo berriz suspertzeko ahalmenik. Ez da inoiz gauza izan bere etorkizuna pentsatzeko, eta aitagandik jasotako bizimodua jarraitu besterik ez du egin, billarreko bola batek beste batekin talka egiten duenean batak bestearen indarra jasotzen duenean bezala, inertzia hutsez. Makina bateko atal bat bezala bizi da, bere gainetik dagoen mekanismo batek eragiten diolako mugitzen den pieza bezala, edo gauero bere ibilbidea unibertsoaren legeei jarraituz hutsik egin gabe errepikatzen duen izar baten moduan.
‎–Zerri batek beste bat jan zuen, hori albistea! Errebuelta asko ditu Urkiolak, eta ez gutxiago bizitzak?
‎Askoz txeratsuagoa zen etxe barnean kalean baino. Erdi lo gelditu zen horrela, baina protagonista batek beste bati bere labana sudur zulo batean sartu eta mugimendu azkar batez ebaki bat egiten dion eszenaren zain zegoen Joseba, neskaren erreakzioa ikusteko. Espero bezala, Iratiren gorputzak hotzikara moduko zerbait nozitu zuen hura gertatzean eta zeharo esnatu zen.
‎horri jarraituz, propietate batek beste bat dakar eta berri horrek,
2017
‎Hau, ulertuko duzun bezala, konfiantzan esaten dizut, negozio gizon batek beste bati bezala; beste inoren beharrik ez dugu gure mahastietako mahatsa biltzeko, ezta. Eta ezagututa zure Amaren osasun delikatua, eta Hegoaldeko dama heziketa delikatukoek negozio kontuen aurrean ezinbestean sentitzen duten beldurra, eta horrelako kontuak oharkabean elkarrizketan zabaltzeko duten joera xarmangarri hori, nik esango nizuke ez hau berari batere aipatzeko.
‎Bai jauna, bai, esan nion, ixtorio haren arabera, munduaren hasieran zakur guztiek batzarre bat egin omen ziaten, jokabide arau batzuk erabakitzeko, batek beste bati potroetan hozka egitea ez zela zilegi eta antzekoak finkatzeko eta horrela. Eta ba omen huen haien artean nonbaitetik, seguru aski Kainek Andrea lortu zuen leku beretik, Roberten Legeko Mandamentuen ale bat zuen zakurra.
‎Bagenekien ETAkoak Euskadiren aldekoak zirela, eta gu ere bai. Hiltzea gaizki zegoela esaten ziguten eskolan, eta katekesian, baina horrek batek beste bat hiltzen zuenerako balio zuen, ez ordea ETAko batek polizia bat hiltzen zuenerako: hori gerra zen, eta guk bagenekien, mila pelikulatan ikusia genuelako, gerretan onak gaiztoa hil egiten duela, merezi duelako eta halaxe izan behar duelako.
2018
‎Kontratuaren doktrinaren ustekizun horrek, ordea, arazo sakon bat dakar: halako egoera batean, nolatan izango da sekula legitimoa gizon batek beste bat gobernatzea. Nola existituko da eskubide politikoa?
‎Ikuspegi kontraktualetik, berdin dio zer sexutakoak diren prostituten eskatzaileak, eta beste hainbeste gertatzen da amatasun subrogatuaren eskatzaileekin ere; hala, gizonek aukera dute ama subrogatu bat kontratatzeko beste emakumerik tartean egon gabe. Norbanako batek beste baten jabetza kontratatzen du, eta kito. Emazte bat ez da beharrezkoa halako kontratu bat egiteko (baina egia da emazte bat tartean egonez gero zilegitasun soziala ematen zaiola transakzioari).
‎–Ez du uzten bestek bera erabil dezaten; izan ere, zerbitzatu hitzaren benetako zentzuan, komunitatea baino ez du zerbitzatu behar?. Baldin eta, egoera sozialaren ondorioz, gizon batek beste baten zerbitzuan aritu behar badu edo enplegu kontratu batean sartu eta beste baten aginduetara lan egin behar badu, orduan ez du beteko, nortasun zibilaren, jabe izateko irizpidea, eta, beraz, herritartasuna ukatuko zaio.
‎Natur egoeran, gizabanako gizonezko batek beste bat konkistatzea lortzen badu, konkistatzaileak zerbitzari bat eskuratuko du. Hobbesek uste du inork ez liokeela borondatez uko egingo biziari; beraz, konkistatzailearen ezpata bularrean, gizon garaituak kontratu (baliozko) bat egingo luke, garaileari obeditzea onartzeko.
‎Jabetza babestu beharrekoa bada, norbanako batek beste norbaiten jabetza bat eskura dezake, soil soilik, hura konforme badago. Banako batek beste bati onartzen badio bere jabetzak erabiltzea, edo haiek alokatzea, edo saldu egiten badizkio, hala egingo du badakielako ez duela babesik galduko, badakielako horrek abantailaren bat ekarriko diola. Bi gizabanakok, halako egoera batean daudenean, kontratu bat egiten dute elkarrekin.
‎Izaro umeari ez zitzaion gustatzen txirlak eta karramarroak jatearen irudia, baina eguzkitarako krema jasotzeagatik egiten zituen kexa eta mainak ahazten zituenez, amuma kontentu eta aldiro kontatu. Kontakizun desatsegin batek beste bat estaltzen baitu.
2019
‎Orobat, beren amodio harremanez ari direnean, zibilizatuenak konkistaz mintzo dira, erasoaz, oldarraz, setioaz eta defentsaz, porrotaz, kapitulazioaz, gerraren ideia kalkatuz amodioaren ideiarako. Ekintza horrek, berekin dakarrenez izaki batek beste bat kutsatzea, halako harrotasun bat ematen dio kutsatzaileari, eta nolabaiteko umiliazioa kutsatuari, nahiz eta onartuz aritua izan?. Azken esaldi horretan beste mito bat ageri da:
‎Onartzen badugu emakume baten seme alabak ez direla harenak, haiek ez dute loturarik emakumea jaio den taldearekin. Ezkontzan, emakumea jadanik ez da klan batek beste bati eginiko mailegua: jaio zeneko taldetik erauzia da, eta senarrarenean atxikia; senarrak erosi egiten du emakumea, abere bat edo esklabo bat erosten den gisan, eta bere etxeko jainkoak inposatzen dizkio:
‎–Egia esatea nahi baduk, ez diat lapurtu, argitu zion Koppel Bärrek?, jakin ere ez nekian ontzia aguardientez beteta zegoenik. Ontzia bakarrik izan diat gogoan, eragotzi nahian astakirten haietakoren batek besteren bati buruan txiki txiki egitea. Hortaz, ontzia hartuta lagundu egin zioat, bizia eta osasuna salbatu, larrialdi gorrienean zegoen bati.
‎Telmok Txeferi ziòn maitasun apurrarena? edo gizaki batek beste bati gizatasun eta berezkotasun hutsez zor zionarena, ausaz.
‎Eta bulegoan lanean aritzen zenean ere, enpresa teknikari gisa? berdin gertatzen zitzaion, hitz batek beste hitz batera zeramala edonoiz eta irudi batek beste batera. Eta nola, bestalde, atsegin baitzituen animaliak, hegaztiak, ugaztunak, intsektuak??, amona mantangorri bat ikusi zuen, citroëna ikusi orduko.
2021
‎Bizitzeko gogoa zeukan artean Davidek. Ez zegoen aspertuta, ematen zuen betiko bizi nahiko zuela, baina, gure historiaren orrietan idatzita dagoenaren kontra, gure gizarteko herritar batek beste bat hil zuen egun horretan. Eta hilketa hori ofizialki berezko heriotza izan zenez, pentsa daiteke gure historia hain garbi horretan beste hilketa batzuk ere gertatuko zirela, inoiz kontatu ez dizkigutenak.
‎Zerbaiten kontra hitz egingo ez bagenu, mundu hau anarkikoa izango litzateke. Batek egingo luke bere liburua nahi duen moduan, eta beste batek egingo luke berea gustatzen zaion eran, eta irakurle batek hartuko luke bat, eta beste batek beste bat, edo biak, edo bat ere ez, ORAIN GERTATZEN DEN BEZALA, LAGUNOK. Eta edonork konprenituko luke zergatik ezin dugun inolaz ere ametitu ANARKIA hori, literaturak, existitu den bitartean, bizi izan duen KAOS JASANEZIN hori.
‎Egun batetik bestera kamusten dira gauzak. Ezbehar batek beste bat dakar errenkadan. Esterrek zakur bat bezala abandonatzea nahiko deskalabru ez, eta baztertu egin behar izan nuen, denbora batez, idazle izateko ametsa...
2023
‎Bihotz erdiragarria egiten zitzaion lau hilabeterekin haur eskolan uztea; egoerak bortxatuta uzten zuen, indarkeria ikusezin batek derrigortuta. Eskolan uzten duenean, batzuetan bortxakeria hura igartzen du oraindik, baina ez dauka berbarik adierazteko bortxa dela, zerbait fisikoarekin lotzen duelako bortxakeria, batek beste bati egiten dion zerbaitekin. Hala ere, min sakonagorik.
‎Kazetaritzan, ezinbesteko ariketa da entzutea. Izen batek beste batera eramaten zaitu, erreferentzia batek beste batera, eta horrela infinituraino.
‎Kazetaritzan, ezinbesteko ariketa da entzutea. Izen batek beste batera eramaten zaitu, erreferentzia batek beste batera, eta horrela infinituraino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia