2000
|
|
Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana: alegia, denborak bere bihotza duen bezala, neure bihotzak ere bere denbora duela, eta ez duela denbora
|
batek
bertzearekin zerikusirik, zeren denbora bat baitzen makinarena, monotonoa eta beti berdina, eta bertzea odolarena, zentzuei eta sentimenduei lotua, eta barrendik bizi gaituena. Eta lehenak bere sekeretua gal bazezakeen ere, bertzeak ez, nehoiz ere ez, zeren gizonaren bihotza beti izan ohi baita sekeretu bat, zeinak bere baitan bertze sekeretu bat gordetzen duen, bertze bat eta bertze bat.
|
|
—Arrazoin zuen, bai, Koheletek, erran zuenean ezen osasuntsu dela gorputz arimentzat arnoa neurriz edatea —eta, autore
|
batek
bertze autore batenganat zinderamatzala, erantsi zenuen—: Eta arrazoin zuen, halaber, Senekak, noiz eta neurria eta neurrizko plazerrak kontseilatzen baitzituen.
|
|
Akabatu dik! —erran zion morroi
|
batek
bertze bati, eta biak jauregi atarirat joan ziren, eta ni haiekin batean, aita noiz itzuliko...
|
|
Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! Baina bertze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati
|
batek
bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan.... Eta ez ote duzu uste, halaber, ezen, zenbatenaz zabaltzenago dugun bihotza eta adimendua, hainbatenaz gehiago uler dezakegula ezen hainbat partez eginik gaudela... eta parte batean garela ardi, bertze parte batean otso, eta gizon bakoitza bere ardiak bizi duela, nola otsoak ere bizi duen?
|
|
Ez al zuen berak ere merezi, merituen arabera ordain ziezaioten, bertze ostiko batekin, lehengusua hain itsuski eta krudelki tratatzeagatik? Eta, nola galdera
|
batek
bertze bat dakarren, hala, bertze anitz galdera egin ditzaket. Zer meritu du aberats jaiotzeak, noble edo aitonen seme?
|
|
halarik ere, hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean —zeren ene alfertasun hura ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa—, non deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik, baina ez antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.... Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki
|
batek
bertze eguzki baterat...
|
|
—Hala, bada, misione hartan erdietsi nian lehen hari muturra, eta hari hartarik tiraka laxatu nian lehen korapiloa... Eta, geroztik, hala ibili nauk, hari
|
batek
bertze hari baterat ninderamala eta korapilo batek bertze baterat, harik eta korapilo guztien laxatzea erdietsi dudan arte... ez trabailu eta izerdi gutirekin, zeren zazpi aldiz gutienez amore emaitekotan izan bainaiz, baina, gibelat egiteko puntuan eta tenorean izan naizen bakoitzean, beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana —eta, barrendik hats hartz... Eta, hala, azken hariak don Venanciorenganat eraman nindian eta hari esker laxatu ahal izan nian azken korapiloa eta etorri ahal izan nauk honaino...
|
|
—Hala, bada, misione hartan erdietsi nian lehen hari muturra, eta hari hartarik tiraka laxatu nian lehen korapiloa... Eta, geroztik, hala ibili nauk, hari batek bertze hari baterat ninderamala eta korapilo
|
batek
bertze baterat, harik eta korapilo guztien laxatzea erdietsi dudan arte... ez trabailu eta izerdi gutirekin, zeren zazpi aldiz gutienez amore emaitekotan izan bainaiz, baina, gibelat egiteko puntuan eta tenorean izan naizen bakoitzean, beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana —eta, barrendik hats hartzen zuela, gainearatu zuen—: Eta, hala, azken hariak don Venanciorenganat eraman nindian eta hari esker laxatu ahal izan nian azken korapiloa eta etorri ahal izan nauk honaino...
|
|
Eta mugimendu haiek ziren, ororen buruan, gorputz
|
batek
bertze bati dei egiteko modu bat, menbro bakoitzetik eta gorputz zati bakoitzetik: esku oinetarik eta gerritik, begietarik eta bularretarik, bihotzetik eta humoreen baitarik...
|
|
Eta aita Zacaríasek hura erran zuen, eta ni, istant batez, damutu ere nintzen egiten ari nintzenaz, zeren, alde batetik, ene sinestea ez zen Antonio Ibarbiak izan zezakeenaren laurdena, eta zeren imajinatu bainituen, bertzetik, indiar haietarik batzuk neure gorputzaz oturuntza egiten, kentzen zidalarik batek belarri bat, bertze
|
batek
bertzea, honek beso bat, hark zangoa... eta, orduan, ezker oinean falta zitzaidan eriarekin kontsolatu nintzen... hura behintzat nekez kenduko zidatenez gero.
|
|
Eta segidan kontatu zidan ezen bera zuria eta indiarra sentitzen zela, biak baterat, zeren aita zuria izan baitzuen eta ama indiarra, eta bere ariman ere bi kolore haiek igartzen zituela, eta ez zuela nahi kolore
|
batek
bertzea uka zezan eta irents, baina eskutik joan zitezen.
|
|
Eta hausten da soka batzuetan, eta erortzen eta amiltzen gara zuloan beheiti, non herensugeak eta munstroak ditugun aiduru —izua eta bekaitza, herra eta zorigaitza—, ahutzak zabal eta hortzak zorrotz. Baina amets
|
batek
bertze amets bat dakar, eta amesten dugu orduan ezen ametsez bete dezakegula bertzela bete ezin dezakeguna eta hala edireiten diogu zulo bakoitzari bere estalkia... eta, hala eta halatan, baldin badakigu ezen zulo horietarik batean herensuge bat dagoela, amesten dugu ezen aitagure batez uxa dezakegula; baldin lamia badago, kandela piztuz uxa dezakegula; eta baldin Basajauna badago, ur benedikatua... Eta gaitz bakoitzari edireiten diogu erremedioa, eta hala egiten dugu aitzina...
|
|
—Duintasunak, batzuetan, ez dik erdibiderik, Joanes —eta osabaren erran hura dardo bat bezalakoa izan zen, ene bihotza erdibitu zuena, eta orduan jakin nuen ezen ene bihotz hautsi hartarik ez nuela munduan deus ere maite bertze bihotz hautsi hura bezainbat; eta hurbildu nintzaion, eta besarkatu nuen, nola gau
|
batek
bertzea, su beltz batetik bertzerat.
|
|
Ttipiren eskuaren keinu hanpatu
|
batek
bertze sail batera aldatu gintuen, aldi gaiztoak eman baino lehen. Bat batean adiskidetsuago agertu zitzaidan.
|
2006
|
|
Eta miraz begi aitzinera agertu zaion paradoxaz. Bere izpiritu ahula Jeannetteren bihurguneen tentaldi indartsuari nagusitu bazaio, bekatu
|
batek
bertze bekatu bat eragotzi duelako izan da. Erran nahi baita, Kalbinoren seme baten izkribuak –Erromako Eliza Amaren kontrakoa, beraz– lagundu duela bertutearen bideari jarraikitzen, Erromako Eliza Amak manatzen duenarekin bat.
|
2011
|
|
Inguruko herrietan ur andere zuri
|
batek
bertze mundura eraman zuela zabaldu zen.
|
|
Paperezko hegazkinak egiten genituen boladan izan zen, txibena iragan ondoren? halaxe ibiltzen baikinen mutilak, jolas
|
batek
bertze bati lekua egiten ziola, aurrekoaz gogaitzen ginenean.
|
|
–Guztiak alferrikakoa dirudien arren, ez duk deus alferrik gertatzen: hire ekintza txar batek zeruan izar bat itzal zezakek, hire ekintza on
|
batek
bertze bat piztu. Dena lotua zagok.?
|
|
–Guztiak alferrikakoa dirudien arren, ez duk deus alferrik gertatzen: hire ekintza txar batek zeruan izar bat itzal zezakek, hire ekintza on
|
batek
bertze bat piztu. Dena lotua zagok.
|
|
Carlos Muzkiriz, berriz, Urgaindik Bilbora joan zen gaztetan, Gallartan bukatzeko, meategi batean? harik eta, bederatzi hamar urteren buruan, biriketako infekzio larri
|
batek
bertze mundura eraman zuen arte, astebete eskas batean eraman ere, ez bere azken borondatea emazteari eta seme bakar Alejandrori erakutsi gabe, Urgainen ehortzia nahi izan zuela. Athletic en intsignia paparrean, inondik ere, eta ez bertze inon.
|
|
Eta, ametsik amets, lagunetarik batek gauza bat erran zuen, bertze
|
batek
bertzea, eta Leonen anaiak. Tomásek?, bere burua arkeologotzat edo harturik, erran zuen, halako batean, munduko atseginik handiena hartuko zuela, baldin eta harria altxatzeko gai izanen balitz, azpian gordetzen zuèn filistearraren hezurrak ikusi ahal izateko?
|
2022
|
|
Hari buruz ahalik eta gehien jakitea bilakatu zen erronka, baina ez nekiena zen hori anitzez zailagoa izanen zitzaidala Hugo ohatzera eramatea baino. Intimitate
|
batek
bertzea ekarriko zuelakoan saiatu nintzen, edo hara eraman ninduen desirak, beharbada. Beti erakarri izan ninduen zailtasunak.
|