Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Oloteko palazio batean bizi izan ginen, bertako familiarekin. Beheko eta bigarrengo estaietan etxekoak, gu hirugarrenean, sei iheslariak.
‎Muga ondoko herri batean bizi gintezke
2001
‎Kantuaren xarma ez balitza, Joanesek ez zuen endelegatzen zerendako egiten zioten hainbat ohore, ohoratzaileak ez zirelarik nornahi pentsa emazu! Ohorea aldi berean zorrotz eta merke zen mende batean bizitzea egokitu zitzaiola gogoan atxikitzen zuen artzainak, kolko gantzatsuan ixkilima herdoilduez medailak itsasten zizkioten bitartean. Begiak hersten zituen eta ez zuen kasurik ematen:
‎Begira, esan zidan, hasieran ni gizon guztiz normala nintzen: pisu oso txiki eta zahar baina aldi berean izugarri garesti batean bizi nintzen, hirian, emakume bakar batekin, izatez poligamoa banaiz ere, eta lan egiten nuen zortzi orduz ezertarako ere gustatzen ez zitzaidan lan batean, pisua eta gainerako kontsumogaiak pagatu ahal izateko, beti zorpean ibiltzen nintzen arren. Hau da, zoriontsua nintzen.
2002
‎Denboraldi horretan Jimi Hendrixen azalean sentitu zara, beti arineketan, zer den ondoegi ez dakizun zer edo zeren bila. Lehorte informatiboan ederto batean bizi izan zara, harik eta gaur goizean The Guardian egunkarian ezagunak egin zaizkizun laburdura batzuekin topo egin duzun arte: " ETA politicians to get jail term".
2003
‎eta leku egoki batean bizitzen jarriko naiz.
2004
‎" Zu beti Londresen bizi izan zara. Zuk ez duzu ulertzen zer den herri batean bizitzea" erabakiko zuen Bazterrek.
2005
‎Azken denboretan hedoi batean bizi zen Graxi. Etengabeko aro ederra oparituko zion laino mihi arinetan zaldizka.
‎Kostako herri batean bizi naiz orain, eta ez dakit zergatik, inoiz baino presenteago ditut egun hauetan kartoizko kaxak, arrain laranjak, aitaren zapata bustiak, gure urte urperatu haiek. Lauraren haserreak edukiko du ziur aski horretan zerikusirik.
‎Ez zeukan aterik ere etxean. Anaia eta biok ez gara sekula ateak dituen etxe batean bizi izan. Eta horratx, gorputz gainean oraintxe sostengatzen dudan ohol hau gainera erori zaidan atea bezalakoa irudikatzen dudala, ireki ezin dudan atea, hori bai.
‎Eguraldi ona dugu, jendez irakiten dago eguterako alde hau, hemen jesarrita hartzen dute ribeiroa nire herritarrek, egun pekinesen eta huskyen kakarik edukiko ez balu bezala noan espaloian. Aitor ezazue, denok egin ohi dugu amets karrika nagusian biluzik goazela, ni ikara hori sentitzen ari naiz zeuen guztien gozamenerako, lotsariaren ordezkaria naiz, biluzik noa gogoak eman didalako, besterik gabe, ahalkearen eta fiertasunaren nahaste hordigarri batean bizi naiz, egidazue tu, otoi, edo emadazue harrika. Baina karitaterik ez, eskerrik asko, gorde ezazu hotz egiten duenerako, nola irten zaitezke beroki batekin eguzki galdatan?
2006
‎Etxe normal batean bizi naiz. Dutxa hartu dut, bizarra kendu, gosaldu...
‎Orduan negarrez hasi zen, isilik eta malko barik, hildakoek negar egiten duten moduan, eta itsasadarrera egin zuen salto, birritan pentsatu barik, eta hantxe, uretan zegoela, halako burbuila handi batzuk agertu ziren, eta handik apur batera halako balea marradun bat, zebra horiek daukaten larruazalaren modukoa, eta haren gainean desagertu zen Abra aldera... Punta Roncudora zihoala esan zidan oihuka, Candidaren bila... pentsatzen dut hango kalaren batean biziko direla, txortan egun osoan, euripean zein eguzkipean, egunez zein gauez... hildakoek ez daukatelako ez muga fisikorik ezta etikorik ere... Handik bi egunetara egunkariak zera zekarren, gau hartan Zierbenako arrantzale bik, txipiroietan ari zirela, bera eta balea marraduna ikusi zituztela, olatuen artetik, mendebaldera bidean...
2007
‎Nik, adibidez, ez nuen inoiz zinemara joateko ohiturarik izan; areto ilun horretan denak isilik pantailari begira egotea pixka bat denbora galtzea iruditzen zitzaidan eta, bestela ere, Pedroren pelikula haietako kontuak, pare batenak salbu, urruti gelditzen zitzaizkidan. Beste mundu batean bizi nintzelako izango zen agian.
‎Joseba bank robber bat izan zen laurogeiko hamarkadan eta, abentura kartzelan bukaturik, afera ilegaletarik urrun baldin bazegoen, kofreak zabaltzeko trebetasun naturalak irauten zion. Artxanda gainean eraiki zuen mobil-home batean bizi zen Joseba, emaztea eta hiru haurrekin.
‎Astebete lehenago oreinaren adar-muturrean zuloa egitea baino zailagoa irudituko zitzaion, baina inoiz ez da jakiten noiz, eta are gutxiago emazteki batekin. Etxearen teilatupeko arras ongi antolatu batean bizi zen Ainhoa. Ez zeukan ia altzaririk agerian.
‎Joakinek estetika garaikideagoa maite du eta surf dendetan erosi ohi ditu jantziak. Habeak agerrarazi zizkioten Alde Zaharreko etxetxo batean bizi dira, landa estilokoa da eta parpailetan lehertzen diren errezelek ezkutatzen dute bikotearen barne bizitza. Lana etxetik egiten duenetik, Anari itogarriak zaizkio etxearen iluntasuna eta hezetasuna.
‎haginlari herri batean bizi naiz
2009
‎Plastilinazko lorategi batean bizi naiz.
2010
‎Egoskortuko al zen horrela literaturarekin? Mendebaldeko demokrazia batean bizi izan balitz, obra bat idazten bukatzerako sortzen ikusi zuen kontestua zeharo aldatuta zegokeen eta, ondorioz, obra bera baliogabeturik, zaharkiturik, modaz pasata. Eta gauza berbera gertatuko zitzaiokeen bere hurrengo idazlan bakoitzarekin, artean idazteari utzi ez bazion.
‎Hiru urte eta erdi dira pisua hartu nuela. Hiriaren beste auzo batean bizi naiz, baina ez urrutiegi gure etxetik. Hamar minutu dira autobusez, aldaketarik gabe.
‎– Pisu ziztrin batean bizi gara, aita; lau horma uher horiekiko lotura afektiborik nahita ere ezin liteke gorde. Areatzan biziko bagina, akaso.
2011
‎– Zer esango dut, ba? Etengabeko paranoia batean bizi zara. Saiatu zara, behintzat, telefonoz hots egiten?
‎Eta hortxe ikusten zuen Paganik –denboran eta espazioan baino areago– obituarioaren beharra, bai eta biografiatik gehien aldentzen zuen arrazoia ere. Beren proiektu eta akzioen bidez hobeak izatera laguntzen ziguten gizon-emakumez osatutako mundu batean bizi ginen. Hori gogorarazten zigun obituarioak, Paganiren arabera, biografiaren elitismotik urrun.
‎Edo, agian, literatura unibertsaleko pertsonaia baten baitan. Biharamunean esnatzerakoan ere horixe izan zen burura etorri zitzaidan aurreneko gauza, alegia, aitak kanta batean bizitzea erabakitzearen ondorioa zitekeela bere desagerpena. Izan ere, gauean loa hartu ezinik egon nintzen nire baitan sortu berria zen zalantzari bueltak ematen.
‎Auto gorri bat edo beste edozein auto gidatzeko abildaderik balu Diego Lazkanok, bestelakoak izango ziren gertaerak. James Deanen kasuan erraz irudika genezake arrantxo batean bizitzen laurogei urterekin, kontserbadore, operatu, kaskagogor, alkoholiko, markatik fuerako kokainazale bilakaturik. " Guapoagoa banintz, hilda nengoke", nork esan zuen esaldi hori?
2012
‎Pasa den mendeko laurogeiko hamarraldiaren hasieran joan omen zen Parisera, zinema ikastera. Montparnasse auzoko chambre batean bizi izan zen, orduko ikasle ia gehienak bezala. “Eta?
‎Ni sekula izan ez naizen leku batean bizi zarete jadanik. Nigan dagoen herria, aberria, nirea baino ez da, nik baino ez dut ezagutzen.
‎...agardo eta oilasko zatia jan bitartean, La Santétik bere neska-lagunak gidatzen zuen helikopterora igota ihes egin zuen Michel Vaujorren balentria miresmenez harira aterata, hortxe bertan lurrartu baitzuten duela bi hilabete, bada nik ere... neska-laguna dut baina zoratuta naukazu, zurekin oheratu nahi dut, ezin zaitut ordea nire bizilekura eraman, ez, ez naiz lehengusu batekin bizi, gela ziztrin batean bizi naiz, eta ez ginatekeen ohean bata bestearen ondoan sartuko, inor ez eramateko agindu didate gela utzi didatenek, segurtasun arrazoiengatik, begiak itxita eramango zintuzket, hitzordu ezkutu hartako etxera eraman nindutenean bezala, kristalak itsututako eguzkitako betaurrekoen atzean ostenduta begi eder horiek, makulu zuri bat eskuan, itsurak egiteko nire besoa bestean, ni ere itsu, adimenez...
‎Hiru milioiko jendartea? Lur zati batean bizi diren pertsonak. Agirietan hitz larriz idazten diren hizkuntza historia eskubideak zuzentasuna independentzia sozialismoa ez espainol eta ez frantses?
2013
‎Mary Annette Duchamp von Arnim Pomeraniako etxalde bakarti batean bizi izan zen, bere hiru alabekin, Elizabeth eta bere lorategi alemana nobelan kontatu zuenez. Landareak eta zuhaitzak zaintzeko afanaren bidez adierazi zuen gizaldiko arau sozialen aurkako errebeldia, ironiaz eta sentiberatasunez:
‎Keinu bakar batean bizi den hilotza.
‎Erantzuna laburregia izan zen. Hotel batean bizitzea, tira, baina ez bizitzea eta hara eramatea amorante arrunt baten gisa...
2014
‎Xabik bazekien ezingo zuela inoiz Pontikako lagunik auzo hartara eraman, bestela denek jakingo baitzuten pobreentzako auzo benetan txiro batean bizi zela. Eta horrek biziki kezkatzen zuen.
‎Arbolez eta egoki moztutako karraskilaz inguratutako etxe zuri batean bizi zen Maite. Aitak etxe parean gelditu zuen autoa, eta musurik gabe agurtu zuen.
‎Elkarren segidan eraikitako etxe multzo batean bizi zen Oihana, eta haren etxea bi aldeetatik zelata zitekeen, aurretik nahiz atzetik. Eta bi-biak ziren puntu garrantzitsuak, atzealdea bezala aurrealdea, atzean bere gelako leihoa zegoelako eta aurrealdean etxeko atea.
‎Baina askozaz gauza gehiago kontatu zizkion Olgak, gogorragoak beharbada, gogorragoak ezin, sinesteko zailagoak beharbada. Izan ere, Sabina amona etxe komunal batean bizi izan zen senarra hil eta gero, alaba biekin, Olgaren ama eta izekorekin. Horraino normala dena, arrunta, etxe komunal asko Moskun sasoi hartan, liburu askotan aipatzen dira, pelikulak, dokumentalak.
‎Basurtuko ospitalea Manuel María Smith arkitektoak diseinatu zuen, jatorri irlandarrekoa, Algorta eta Neguriko erresidentzia asko egin zituena. Neguriko lehen etxeetako batean bizi izan zen Manuel María Smith, baina asko ibili zen Algortatik, Francoren tropekin etorri ziren marokoarrak bezala, Basagoiti etorbideko 5 eta 7 zenbakietako sotoetan sartuta egon zirenak. Askotan ikusten zituen arkitektoak kaleetatik, Marina Zabalaren atzetik abiatu zena ere bai beharbada.
2015
‎Jainkoaren zama, Jainkoak ez baitu garrantzirik haren protagonisten barne bizitzan, ez dago pertsonaien barne gatazka erlijiosorik, Jainkoa ez zaie arazo. Kristau zapalketa pairatu arren ateismo lasai batean bizi den horietakoa dirudi Saizarbitoriak.
‎Bi bihotz, hilobi bat-en, besteak beste, tanatofilia gailentzen zen protagonistaren inguruan: heriotza lehenesten duen kultura batean bizi dira Flora eta bere ama; Entziklopedistak bizitza jarri nahi du heriotzaren gainetik, Parisera joan Florarekin bidaian gerezi denboran, baina Florak nahiago du diru hori gurasoentzako panteoi bat erosteko erabili.
‎Inportante pintatzen gaituzten fikzio horiek are gehiago ahultzen gaituzte: besteek ez gaituzte ulertzen, guk ere ez dugu gure burua ulertzen, ameskeria hauskor batean bizitzeak erdi zoro eta zeharo zaurgarri egiten gaitu.
‎Bere baitarako baina entzungarri, atari aurreko larretxoan seme gazteenak zaharkindegi batean erositako golde bernizatuari beha, tinko, besteei bizkar, elkarri nahi hainbat keinu egin diezazkioten lasai alabek eta suhiek eta semeek eta errainek: Markusen maisuberbak hartuz, esan genezake Lorea Gernikaren familia habitus batean bizi dela naturala iruditzen zaion inkulturan, Lorea Gernika kulturan mugitzen den bitartean espiritua atertu gabe galdekatuz. Horrelakoaren kontzientziarik ez daukan arren.
‎Tolesik gabe mintzo naiz, ez daukat zertan zuritu nire jokaera. Gustatzen zait nire bizimodu ardurarik gabea eta ez dago gaizki txalet erraldoi batean bizitzea. Beste ezeren gainetik emakume praktikoa bainaiz ni.
‎Ezin esan abisatu ez zuenik, Ni ere izan nintzen behin zarataren parte izeneko ipuina profetikoa zatekeen nolabait, Thoreauren Walden zoragarriari egindako omenaldia, txabolaren gaia hartuta idatzitako narrazio labur eta ezezagun samarra. Entzuna nuen Tom Waits bera, Kaliforniako landa eremuko herri ttipi eta ezkutu batean bizi zela; asfaltoko parrandak, kabareteko keak eta klubetako liskarrak aski dastatu ondoren hori ote, bada, gizakiaren patu saihetsezina. Erretiro bat aukeratu eta baztertzea, natura besarkatu eta elefanteen hilerrira borondatez isolatzea?
‎Bilaketa luzearen ondoren, Utahko lautada izoztu eta isolatu batean topatu du ehun urtetik gertu den aitona nazi jada ezgaia. Kontenedore itxurako borda batean bizi da orain. Betaurreko beltzak janzten eta kentzen ditu etengabe naziak, egindako astakeriak aitortzen dizkion bitartean.
2016
‎Esango nuke premisa ideologiko honetan oinarritzen direla: sistema ustel batean bizi gara, baina sistemaren barruan badira ustelak ez diren heroiak, kasu batzuetan egia jakitea eta justizia egitea ahalbidetzen dutenak. Alegia, polizia ona, polizia sozialdemokrataren garaian sartu gara.
‎Metodo horiek ur joana dira. Bubulinas presondegiko azken torturatzailea geriatriko batean bizi da orain, Nikean, erizainak zirikatuz.{ 32}
‎– Hori ikasi duzu futbolean, gizarte injustu batean bizi garela, baina ezin genezakeela beti injustiziaren aitzakia egin?
‎Arrasateko kooperatibak, zakurraren biolina! Anton Monteiro mahastiz eta segurtasun kameraz inguratu pazo batean bizi zen, lepoa. Eta Andrea Monteirok aferen kontularitza zeraman, lepoa baietz.
‎Txomin Letamendiren ardura ETAren barruan propagandara mugatzen zen batez ere, aldizkariak, boletinak, paskinak inprimatu eta zabaltzen zituen. Bilbon zeukaten inprimategi klandestinoa, eta Txominek han jakin zuen, Zazpi Kaleetako pisu franko batean bizi zelarik, atxilotu egin zutela Andoni bere laguna. Arrizabalagaren ostean hainbat eta hainbat atxiloketa izan ziren, ETAren buruzagitza osoa ere erori zen, bi pisutan zeuden-eta denak bilduta.
‎Eta Anacon lan egiten hasiko da, Anzoategui izeneko estatu urrunean. Estatu Batuetako mediku eta teknikarientzat etxetxoak eraiki zituzten han, oholezkoak, zuri-zuriak, aurrefabrikatuak, eta haietako batean biziko da Karmele, bera bakarrik. Egunez eta gauez lan egingo du, etenik gabe, txandak bata besteari lotuz, oporrik ere hartu gabe.
2017
‎Pentsakizun hori iradokitzailea izanik ere, “mugimendu feminista” kategoria lehenetsiko dut nik, osotasun batean bizi garela konbentzituta bainago, unitate konplexu batean, tarteka zatikatua eta kontrajarria. Are gehiago ohartuta euskal feministok batera jarduteko eta agertzeko erakutsi ohi dugun prestasunaz.
‎Bestalde, diru-laguntza kultura batean bizi gara, eta elkarteek askoz lehenago pentsatu behar dute zer antolatu nahi duten epe ertainean. Gainera, instituzioek zehazten dute zer eta zertarako eska dezakegun finantzazioa, helburu nagusiak eta printzipio ideologiko zein kontzeptualak xedatuz, eta ez dugu ondo aztertuta zenbaterainoko eragina duen horrek mugimendu autonomoan.
‎Mendebaldean, alabaina, badugu berariazko arazo bat elkarrekikotasunarekiko, merkatuan oinarrituriko sistema ekonomiko batean bizi garenez, eremu “pribatuetara” (familia edo adiskide harremanak...) edo elkartruke txikietara bakarrik mugaturik gelditzen baitzaigu.
‎Argudio-bide hau muturrera eramanez ondorioztatu beharko genuke, patriarkatua disputatzen ari den testuinguru batean bizi garenez, indarkeria kasuak gutxitu baino hazi egingo direla.
‎Handitu egin zaio poza, kolkoa areago bete. Bera izango da Axiren oroimena, herri amnesiko batean bizi den bikote amnesikoa izan ez daitezen. Badaki aurrera poza izango duela, ez zoriontasuna, baina bai poza, uholdeka, erretiratzean, bizitzaren maxkala itsasoko ur putzuetako tontorrak balira bezala agerian utziz.
‎Soloko etxe okupatu batean bizi zen, Oreretan, eta txoko bat egin zidan bere ondoan. Horri esker, Euskadin geratu ahal izan nintzen Gernikako kontzertuak eta bestelakoak bukatu eta gero.
‎Astean zehar ikasle pisu batean bizi naiz, Gasteizen, beste hiru neskarekin. Sararekin eta Jonerekin bezain ni sentitzen naiz haiekin, edo gehiago, baina Sara eta Jonerengana itzultzen naizenean ez naiz nintzen pertsona bera.
‎Auzo on bateko etxe zahar batean bizi zen, laugarren solairuan. Gerora jakingo zuen urrutiko izeba batek utzi ziola oinordetzan, eta jaso ahala bitan zatitu zuela, beste erdia bizilagunei salduz zorrak kitatzeko.
‎Madalenek bi urte zituenean bereizi ziren Ixabel eta Ramon, eta handik urtebetera Ixabelen nobio berria haiekin bizitzera aldatu zen Hendaiara. Ordutik banakako etxe txuri-urdin batean bizi ziren, 50eko hamarkadan eraikitakoa, soro eder bat zuena atzealdean eta etxe aurrean Ixabel kolpetik irabazi zuen “Ene kabia” izena. Ramon Donostiara joan zen, han antolatzeko bizimodua.
2018
‎Zoriontasunarekin zin egitea da zure gomendioa? Ehun egunez ilusio batean bizitzea. Eta zergatik diozu hain serio eta hain konbentzituta zoriontasunak ezin duela zina eten?
‎– Esan nahi didazu ilusio batean bizi izan naizela. Dena nire buruak imajinatu duela?
‎Antza, heroiak Partisania izeneko lurralde batean bizi ziren, eta euren garaia iristen zenean, Partisaniako sarrerako zubia zeharkatu behar zuten egun batez heroi izateko. Eta hura gainditu berritan dinamitatu egiten zuten, ez zedin itzuli.
‎Laguna iritsi denean ekin diogu elkarrizketari, eta emakume beltzen errealitateaz eta horren inguruan egindako lanaz mintzatu zaigu Jeanne. Gure alboan, bikoiztutako mundu (guretzat) ikusezin batean bizi diren emakumeez ari da, eta zuriok haien errealitatearen aurrean dugun itsutasunaz eta gorreriaz jabetu gara. Ez ditugu ikusi ohi, ez ditugu entzun ohi. Jeanneren hitz-jario zuzen bezain goxoak gure arrazakeria agerian utzi digu, eta gure aulkietan eserita, Bartzelonako LAS OSCURASeko kideekin sentitutako deserosotasunak gorpuztu zaizkigu berriro.
‎Inoiz ez “sentitzen diat” bat, inoiz ez “mesedez” bat. Ez sarraila, ez kisketarik gabeko etxe batean bizitzearen desabantailak. Arakis bertan bizi zenean ere berdin jokatuko ote zuen harekin?
2019
‎biao batean bizitzea bezala
‎Gogoan daukat, Parisen. Sasoi hartan toki kutre batean bizi zen, eta ni hara joaten nintzenean bere etxean egoten nintzen. Gogoan daukat non, nola, noiz galdetu nion:
‎Mutikote kankailua da. Bebarru batean bizi dira ama eta bera. Leiho bakarra daukate kalera, tapak beti zabalik.
‎Ondo gogoratzen ditut gure atariko orri biko burdin hesia, harlauzak eta zurezko balaustrada. Aitita-amumei handiki batzuek alokairuan utzitako antzinako pisu batean bizi ginen eta horrexegatik genuen bainuontziaren pribilegioa, nahiz eta laster, hirurogeita hamarreko diru-goraldiarekin, familia askok gurea baino komun dotoreagoak luzitu ahal izan zituzten.
‎Bazter batean bizitzera behartua, eta hildakoan ere baztertua beraz... Bazterturiko gorpua beti; harrek ere maiteko ez dutena!
‎(PATATA eta KIPULA izozkailu zahar, zikin eta argindarrik gabeko batean bizi dira. Hala ere, ijitoen estereotipoari dagokion poztasun zoro eta zentzugabeko batez dantzan ari dira, ekialdeko buhameen musikaren erritmora.
2020
‎Vicenzo Vicenziren kontakizuna, Erdi Aro lauso batean kokatua, Pietro di Capria jaunaren aurkezpenarekin hasten zen. Dorretxe edo jauregi handi batean bizi zen jaun hori, inguruko lur guztien jabe, eta, lurrak ematen zuenaz gain, bere jabetzako eremuan zeuden errota eta burdinolen etekin ugariek eskualdeko jaun aberatsenetakoa egiten zuten, ia Ozzetako jaunaren pareko.
‎Luze jardun zaigu bere bizitzaz, iraganaz, orain arteko hautuez. Gazterik etorri zen Andaluziatik Euskal Herrira, etxe okupa batean bizi izan zen Trintxerpen hamarkada batez. Bere lanek oihartzuna dute galerietan; saldu egiten ditu obrak, egun gezurra badirudi ere.
‎Jose Luis Otamendi. Alokairuzko etxe batean biziko bagina bezala etengabe. Inoiz ez dago guztiz zure esku erabakitzea noiz hasi edo amaituko diren etxeko obrak, misterio bat dira portaleko bizilagunen bilerak, bertara jabeak joaten direlako soilik.
‎Oso ederra, oso aire girotua. Pelikularen une batean dio gogorra dela deskribatua izan ez den mundu batean bizitzea. Ibrahima Balde eta Amets Arzallus Antiaren Miñan ari naiz irakurtzen une honetan.
‎Itxaron, gogoan dut. Goiko pisu batean bizi zineten lagun bat eta zu, elkarrekin. Ez zen abuhardillatua, baina teilatura ematen zuen.
2021
‎zuzendaria goian eta beste guztiak azpian. Zuzendariaren gainetik egilea omen dago, baina erlijioaren paradigman bezala, izaki ukiezina izaten da, hilda dago honezkero edo linbo batean bizi da eta zuzendariak bakarrik dauka harekin kontaktatzeko edo haren hitzak interpretatzeko gaitasuna. XXI. mendeko dramaturgietan, aldiz, askoz horizontalagoak dira kontuak, eta elkarren interakzioan sortzen dira emaitza eszenikoak, ez era asanbleario hutsean, bakoitzak hobekien menperatzen duen arlotik baizik-testua aktoreen zuzendaritza, arlo eszenikoak…-elkarren eraginak onartuz eta haiekin elkar aberastuz.
‎Inaugurazio egunean dotore janzteko eskatu dit amak, baina nik erdibide bat aukeratu dut, dotoreegi joatea baino gauza zabarragorik ez dagoela jakitun. Dagoeneko galdu dut mutiko gorputza, orain norantz ari den hazten ulertzen ez dudan gorputz batean bizi naiz, nire etsaiaren barruan. Ama ez dut inoiz makillatuta ikusi, beltzarantzeko hautsak ematen ditu soilik, Husky siberiar begiak nabarmentzen zaizkio horrela.
‎Londres, 16 urterekin joan nintzen irakasleak aholkatuta, zazpi hilabete eta erdiz. Pisu batean bizi nintzen herriko beste batzuekin eta Kensington School Collegen, Kensington High Streeten ikasten nuen. Oso oroitzapen onak.
‎Gelan bada Goizeder izeneko neskato bat “etxean arazoak” dituena, horrela esaten diote. Etxe handi korrokoil batean bizi dela esan dit gaixorik dagoenean etxeko lanak eramaten dizkion gelakideak. Jakin-mina pizten dit neska arazotsuaren bizitzak.
‎Borda batean bizi den gizon batengana eraman nau aitak zaldi gainean ibiltzen ikastera. Oraindik uste dut mendian bizi den jende guztia euskalduna dela, baina ez.
‎Bigarrena, Brooklynen bizi zen filosofo batena. Prospect Parken ertz batean bizi zen, XIX. mendeko townhouse batean. Etxea ikusgarria zen, liburuz betea.
‎-Kostaldeko herri txiki batean bizi direla. Ni ere horrelako batetik nator.
2022
‎Ekonomia global batean bizi gara, neoliberalismoa izenekoan, modu krudel honetan funtzionatzen duena: gizateriaren zati batek sistematikoki beste bi gizateria-zatiren baliabide material zein immaterialak arpilatzean oinarritzen da, kapital-metatze etengabea dakarrena gero eta jende kopuru gutxiagoren eskuetan, beste pertsona-multzo handi batzuen esplotazioaren kontura.
‎(Pausa txiki bat.) Eskerrak sistema kapitalista batean bizi garen. Pentsa zer litzatekeen tragedia hau sistema sozialista batean...
‎Uztailak gogoz astindu dizkie buru gainak goizean goizetik, Rakelen txakur muturra areagotuz. Lo gutxi egin du, baina ia-ia ohitu da alditxartutako gorputz batean bizitzera. Migelen treneko begi-zuloak, berriz, argitu egin dira itsasoa eta jende ezezaguna ikusi orduko.
‎“Nik beti esaten dut gizonen mundu batean bizi naizela. Nik ustiategia hartu nuenean, lehenengo abere-tratuetarako ukuilura etortzen zirenean, esaten zuten:
‎Karmele gaixoa. Burdinazko bandeja batean bizi zunan.
2023
‎emakumea ez da existitzen “emakume” kontzeptua, eta, beraz, izena izan aurretik. Emakume bihurtuko da pertsona bat linguistikoki eta performatiboki emakume dela errepikatzen dion jendarte eta kultura batean bizi den heinean. Ez da norberak barnean duen esentziatik ateratzen den zerbait, kanpotik datorren agindu bat da, gizaki garen heinean eta sexu eta genero dikotomia batean bizi garen heinean birproduzituko dena.
‎Emakume bihurtuko da pertsona bat linguistikoki eta performatiboki emakume dela errepikatzen dion jendarte eta kultura batean bizi den heinean. Ez da norberak barnean duen esentziatik ateratzen den zerbait, kanpotik datorren agindu bat da, gizaki garen heinean eta sexu eta genero dikotomia batean bizi garen heinean birproduzituko dena. “Emakume” izendapen hori espero denean (espektatiba bilakatzen delarik) naturalizatzen da identitatea; nolabait, espektatiba sozialak egiten du norbanakoa gizon edo emakume.
‎Nahiz eta izaki sozial bezala ikusgarriak ez izan, biolentzia jasateko potentzialitate handia dute arau estetiko asko urratzen dituztelako. Iruditeria kolektiboan duten existentziarik ez horrek erakusten du ikusgarritasuna ez diela sexu desirak ematen, baizik eta genero espresioak, passing-ak ezkutatzen duen trans identitatea modu desiragarri batean bizitzeak eta erakusteak.
‎Ezohikoaren taularatze bat dakar turismoaren paradigmak, benetakotasunaren eszenaratze bat, non, Boorstinek zioen lez, ezin dezakegun errealitatea zuzenean bizi, sasi-gertakarien bidez ez bada [24]. Bauman harago doa eta zera dio, Mendebalde aberatsean bizi garenok-Mendebalde aberatseko kale aberatsetan, zehaztu genezake-oporraldi konstante batean bizi garela, non ez dagoen turistarena ez den bestelako sorik [25].
‎Beren programazioak inbertsio publikoarekin sustatzen dira, hau da, ustez guztiona den diru publikoarekin. Orduan, horrelako tramankulu bat dagoen herri batean bizi banaiz, eta bertan zerbait egiteko zailtasunak ditudala ikusten badut, eta ez badaukat ondo finantzatutako beste aukerarik, zer lortzen dut nik proiektu horrekin. Zer irabazten dut nik kultur eragile bezala?
‎Hau da: espazio batean bizi dadila sortzailea. Leku bat merezi dugu.
‎Antzerki irakasleok, oro har, modu prekario batean bizi garela esango nuke, baina nik hezkuntza orokorrean lan egin dudanetan sentitu dut errespetu falta gehien. Antzerkiarekiko ezjakintasun handia topatu dut, talka handi bat dago hor.
‎Ezjakintasunagatik. Jendartean ez delako hezkuntza edo transmisio bat egon, eta kulturak ez duelako bere tokia jendartean, ez duelako garrantzirik, halako “berdin du” batean bizi garelako... Horregatik, hori da transmititu behar dena:
‎Familia hori oso behartsua zen: zaborrez inguratutako txabola kaskar batean bizi ziren eta beren sostengu bakarra behi mehe bat zen, hark ematen zien esneari esker bizirauten baitzuten. Maisuak eta ikasleak egun bat pasatu zuten familia harekin, eta biharamunean, etxera itzuli baino lehen, maisuak, ikasle harrituaren aurrean, behia hil zuen.
‎Prekaritatearen harira: bai, gu prekaritate batean bizi gara Frantziari begira jartzen bagara, baina Hegoaldeari begiratuz gero, batere ez. Nire ustez Hegoaldean antzerkiarentzat problema handi bat da zinema.
‎-Lasai, ez dizut minik egingo-esan zidan, askatu eta labana eskura itzultzen zidan bitartean-. Pentsa ezazu oreka batean bizi zarela-jarraitu zuen-. Oraintxe ikusi duzu zein erraz hautsi daitekeen oreka hori.
‎Behin formula eta moldaketa paperean idazten direnean inprobisatzen hasten da eszena horren inguruan. Eszena hori sortzen, eraikitzen eta modu organiko batean bizitzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia