2000
|
|
Eta, halarik ere, oroitzen dut ezen ene bizitzako lehen urte haietan gogotsu baino gogotsuago egoiten nintzela aitaren aiduru, hura bidaia haietarik noiz itzuliko, zeren eta beti ekarriko baitzigun Mattini eta bioi, present gisa, jostailu bana edo bertze edozein objektu, biak berdinak gehienetan, baina neurri edo material diferentekoak: zurezko zaldi bi, aitzin gibeletarat balantzaka ibiltzen zirenak,
|
bata
bertzea baino handiagoa; kanoi tipi bi, bata zurezkoa, bertzea brontzezkoa; berunezko bi soldadutxo, kolore biziz pintatuak, bata sarjentua, bertzea jenerala...
|
|
Eta aitak, irria ezpainetan, bi fardeltxo erakutsi, eta geldi eta baratx ekiten zion lokarri korapiloen laxatzeari,
|
bata
bertzearen ondotik.
|
|
Bi kandelaren garrek argitzen zuten borda barrena, eta Maddalen eta osaba Joanikot lasto gainean jarririk zeuden,
|
bata
bertzearen alboan. Eta egin zuen osabak iduri bat airean bere hatzaz, eta Maddalenek erran zuen:
|
|
Eta ez osabaren zurrungengatik! Izan ere, hain izan zen betea bezperako eguna, eta hain iduriz eta gertakiz asea —katedraleko meza, Pisako karriketan barrena ikusi hainbat eszena koloretsu, osabaren fosila, Maurice Ducreuxekin izan genuen solas aberatsa... —, non haiek guztiak,
|
bata
bertzearen ondotik... harik eta iduri haien artean bat gailendu zitzaidan arte: Laura... eta Lauraren behakoa.
|
|
Eskailera mailen eta zur nagusien arteko angeluetan, eskuineko aldean, bat, bi, hiru, lau, bortz eta sei habia kontatu nituen: hiru, hasi berriak ziruditenak, eta bertze hirurak, erdi eginak... eta haiek guztiak zeuden
|
bata
bertzearen gainean, posizino erlatibo berean.
|
|
—Bai, originala delako izan daitekek, horixe pentsatu diat nihaurk ere hatsarrean, nahiz eta gero eta gutiago sinesten dudan: izan ere, jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat, eta hori ez duk gure zozoaren kasua, zeren habiak egin baititu,
|
bata
bertzearen gainean, toki berdintsuetan; gero, jostalaria izan zitekeela pentsatu diat, baina habia, hegazti batentzat, den gauzarik seriosena duk, eta serios denarekin ez zagok josteta egiterik; eta, orduan, bertze zerbait bururatu zaidak —eta, hatza luzatzen zuela, erran zidan—: ez al haiz konturatzen, bada, ezen mailen arteko leihoak —edo errektanguluak, hobeki— berdinak direla, eta, berdinak direlako, zozoak ez dituela, beharbada, bereizi, ergela delako?
|
|
Izan ere, neurtu ezin dena iluna da, eta arimaren gau iluna ezin da hitzen ilunetik baizik argitu, Joanes Gurutzekoak erranen lukeen bezala: izan ere, hitzak sukarriak bezalakoak izan daitezke, eta argi egin dezakete,
|
bata
bertzearen kontra marrusterakoan.
|
|
...rk erabaki zituela ere ene handik aitzinako urratsak, halabeharrez; ez dizut erranen, halaber, maitatu baizik egin ez nuela, zeren baitakizu nolakoak izaiten diren umeen arteko harremanak, orain maite du batak bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain eta haserre, eta, beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta
|
bata
bertzeari darraiola, nola itzala gorputzari. Baina sentimendu hauen joan jinetan, edo joan jin hauen gainetik, uste dut, orobat, ezen beti ere mintza daitekeela jokamolde orokor batez, eta oker handirik gabe erran diezazuket ezen ene jokamolde hura maitasunezkoa izan zela.
|
|
Ai, nola jarri zitzaidan bihotza taupaka, eta nola sentitu nituen bihotzean mila igel haiek,
|
bata
bertzearen gibeletik jauzika...! Zeren eta ene bihotza ezagutzen ez nuèn mundu eme urtsu haren egarri baitzen, eta igel guztiek nahi zuten mundu hartan murgildu, lehorretik uretarat jauzi eginik...
|
|
izkina batean pareta zegoen, eta paretari itsatsirik ohea, non Mignon baitzetzan, ene begien gozagarri eta ene gorputz osoaren kilikagarri; ohearen ertza belaunez ukitzen nuela, berriz, zutik eta paretari beha, nihaur nengoen, hankarteko korapiloa laxatu ezinik, harik eta, bat batean, tiroka hasi nintzen arte, bihia bihitegitik ihes... Eta, atseginak guztiz hartzen ninduela eta guztiz itsutzen; eta, itsutasunak, aldi berean, ahalkearen gainetik ipintzen ninduela, kanoiari bi eskuz atxiki, eta halaxe joan zitzaizkidan tiro guztiak,
|
bata
bertzearen ondotik...! Eta ikustekoa zen nola ene balek ohearen gainetik egiten zuten, paretaren aurka bortizki jotzeko... halako suertez, non Mignon ez baitzitzaidan, uste dezakezun bezala, irriz hasi; aitzitik, miretsirik bezala zirudien; eta zazpigarren desarratik aitzina, kontatzen hasi zen:
|
|
Abuztuko ortzegun horretako goizean, aitzin gaueko irudiek uko egiten zioten ahanzturaren besarkada eztian lurrintzeari. Buru barnea pantaila eginik,
|
bata
bertzeari kateaturik ageri ziren, zuri beltzezko filme zahar bateko fotometrajeen gisara, eta haietan ni Buster Keaton nintzen, ziztu bizian emandako tren makina geldiarazi nahi eta ezinean.
|
|
Ez nituen zangoak erretiratu, ezta hark ere. Horretarainoko zentimetro urrien tartea gainditurik, bakoitza bere kontrarioa ukika ari zen orain, tribu afrikarren bateko esploratzaile ahalketiak iduri, aspaldi handian elkar ikusi gabe eta
|
bata
bertzearen azterrean. Leunak eta finak ziren harenak, latzagoak eta zailduagoak nireak.
|
|
Nik ere banekien zerbait horretaz, baina ez nion lan aferez luzatzeko biderik eman nahi. Galdera saila kanporatu zitzaidan,
|
bata
bertzearen ondotik, hats hartzeko etenik gabe.
|
|
Zinemako porrotak muturtuxea ni, eta zabor janari emana semea, isiltasunak jo gintuen puska batean. Biharamunean igerilekura itzultzeko hitza emanarazi zidan,
|
bata
bertzearen kontra lasterketa bat egitera, eta hori lortuta elkarrekin solasteko guztiak agortuak zeudela ematen zuen. Erdia zorroratua zuela mintzatu zitzaidan berriz.
|
2006
|
|
Banan banan irakatsi zizkigun. Banan banan irakatsi haien forma, haien pisua,
|
bata
bertzeari kateatzean hartzituz bezala bereganatzen duten mami berria. Josteta ezdeus baten itxura zuen horrek guztiak, baina aise ikasten nuen, eginahalik gabe eta axolarik batere gabe.
|
2009
|
|
Cremolino parte txarrekoak hilgarria prestatzeko zer gai erabili zuen, bakoitzaren inguruko ezagutzaren araberako erantzunak metatu ziren
|
bata
bertzearen gainean: hagina, astaperrexila, ira belarra?
|
2011
|
|
baita egun gutiren buruan husten ere, jakina: erran nahi baita haren joan etorri gehienak eskortatik Quiricoren tabernarainokoak izaten zirela, eta Quiricoren tabernatik eskortarainokoak, astoa beti lagun, zeinari bi saski egokitzen baitzizkion, lau hankakoaren alde banatan paratzen zituenak,
|
bata
bertzearen kontrapisu.
|
|
Baina,
|
bata
bertzearen ondotik kateatzen zituèn istorioez aparte, galderaz josten zutenean ere, nola baitzen eperra udaberrian baino hitzontziago eta axeria baino lixtoago, orotarako aurkitzen zuen Penanok erantzun egokia.
|
2013
|
|
Ezkaratz bat iragan nuen, jauregiaren gainerakoa bezala altzariz hutsik kasik osoki. Bi ate zeuden haratago,
|
bata
bertzea baino handiagoa. Oraingoan ez nintzen ausartu nire argiaz baliatzera, barnean zer ote zen ikusteko.
|
2014
|
|
Hasiera hartan, baina, koadro urdinak pintatu zituen,
|
bata
bertzearen ondotik. Eta alferrikakoak ziren Beñaten komentarioak,, zergatik mugatu behar duk bizitza kolore bakar horretara, Fox??, txakurrak ez baitzuen bertzerik nahi, antza.
|
2015
|
|
Urarekin alderatzen du Axularrek denbora,, zeren denborak eta urak elkarren idurika handi baitute. Ura beti doa,
|
bata
bertzeari darraika. Iragana aitzina da, etorkizunekoa gibela dago, eta aitzinekoak aitzinean guti irauten du?.
|
2017
|
|
Teorian bederen. Egun hartan, ordea,
|
bata
bertzearen gainean zeuden, ageriko ordenarik gabe. Teoriaren eta praktikaren arteko talkaren errepresentazio poetikoa ikusi zuen Lurrak furgonetako zaman.
|
2020
|
|
Errealitateko elementu solteen nahasketa bat baitira ametsak, finean. Elementuak puzzleko piezak bailiran
|
bata
bertzearekin ongi lotu beharrean, ordea, hari matazen modura korapilatzen zaizkio. Eta egiazkoegi dira errealitate nahasketak, ametsetatik ernatu orduko memoriatik ezabatzeko.
|
|
Halako batean unibertsitatean agertzen zaio haurtzaroko lagun bat, bertze batean etxean dago baina etxe hori ez dago bizi den herrian, elkarrekin zerikusirik ez duten lagunak ikusten ditu elkarrekin... Piezak
|
bata
bertzearen gainean, era desordenatuan, baina aldi berean kutsu erreal handiz, ernatu eta minutu luze batzuk behar izateraino dena gezurra dela ohartzeko. Baina ez ote da existitu bere pentsamenduan bada ere?
|
|
Baina bada iturri azpian bertze inork baino denbora gehiago pasatzen duen neska gazte bat: eskuak
|
bata
bertzearen aurka jo eta jo, eta ondotik sudurrera ekartzen ditu, lankideen trufen artean:
|
|
Berara itzulia zen, lan berria duenetik hamabortzean behin egiten duen bezala, eta plazako musikaz gozatzera atereak ziren auzoko batzuk bizkarretik helduta. Dantzatu zituzten fandango, arin arin eta zortzikoak, eta pasatu zituzten bertze hainbat bals doinu,
|
bata
bertzeari irrika izkina batean, plazara dantzan ateratzera nor ausartuko. Atera zuten dantzara Olazenbordako gazteena, Marineneko neska ere, eta bakarrik gelditu zenean, Manuel Arretxenekoa bere aldera begira ari zela iruditu zitzaion Josefinari.
|
|
Justu memento horretantxe izan zen. Zituen ondasun apurrak biltzeko zakua gona loredunaren gainean pausatu zuen Josefinak, izterretan, eta bi eskuak
|
bata
bertzearen gainean, erosoen zitzaion jarreran. Isiltasun sorgor bat egin zen, Citroën auto beltzak, bizikletak, zaldi karro bakanen bat eta motozikletaren bat paretik pasaturik ere xehatuko ez litzatekeena.
|
|
Testua aitzina doa, eta Mariek ez daki ongi zertan ari den ere. Ari ote den, edo ordenagailua den bere kabuz letrak
|
bata
bertzearen ondotik gehitzen dituena, taka taka taka.
|
|
–Begira horiek ere –telebistari so– Politikari guziak igualak ditun, ez diten deusetarako balio. Solas eta solas,
|
bata
bertzearen kontra, eta gero, zer. De Gaulle bai zela presidente ona, haren solasak!
|
2022
|
|
Nola ez zuen, bada, hamalau urteko neska batek hain testuinguru arrotzean beldurra sentituko? Are gehiago eurek baino hamar edo hogei urte gehiago zituzten gizonek zakarkeriak
|
bata
bertzearen gibeletik erraten bazizkieten. Kikilduta, maiz; beldurrez, tarteka.
|
|
Zer kontatu ugarirekin dator elkarrizketarat Pili Jauregi Zinkunegi ere, auzotarrak
|
bata
bertzearen gibeletik agurtuta, atsedenik gabe. 1955ean jaio zen Grosen.
|
|
barkatzeko. Pentsamenduak
|
bata
bertzearen gibeletik arrapaladan joatea zela antsietatea, nehora ailegatu gabe, eta bitartean arnasa ezin hartua, eta bularraldeko estutasuna. Pentsatu nuen bitxia zela, baina ez nuela halakorik eduki nahi.
|
|
Eskuin aldera, arrokak:
|
bata
bertzearen paraleloan etzaniko xaflak, naturak doi elkar ukituz jarri zituenak noizbait. Instagramerako argazki perfektua, zoriontsu bazina.
|
|
betierekotzea; azalaren jabeak daki zinez zergatik marra hori eta zergatik leku horretan, zehatz azaltzen ez baldin badaki ere. Tinta tanta ttipiak baino ez dira
|
bata
bertzearen ondoan, azalaren lehendabiziko geruzak zeharkatzen, haiekin elkartzen, haiek bilakatzen. Hori gogoratu zaizu Aturri ertzeko tatuaje dendan film paperez bilduriko ohatzean etzanik orratza zure kontra zaurika zaurika ari zen bitartean.
|