Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2009
‎Aurten arkitektura egiteko prozesuetan bereziki sakondu egin dugu. Horretarako blog bat sortu dugu Interneten [2], baita ikasle guztiak haien lanak erakusteko blogak egitera behartu ere. Horrela, zirriborroak publiko bihurtzean, ikasleak hobeto neurtzen du erakusten duena, eta txukunago egiten du.
‎Badirudi, krisia dela eta ez dela, baita bestelako arrazoiengatik ere, ez dutela arkitektoek estudio bat sortzeko garairik aproposena. Nolanahi ere, egoera deseroso honetan hastapenetan dauden estudioek sekulako gizontze emakumetze proba gaindituko lukete, baldin eta berezko lantokia biziaraziko balute, krisiak aitzin.
‎Ahaztu egiten da egitura antolatu bat eratzea zeinen funtsezkoa den. Bulego bat sortzeak dakartza hartu beharreko erabaki inplizitu batzuk, hala nola enpresaren egitura zer nolako izango den (autonomoa (k), s.l.p., s.c., kooperatiba?), edota lan metodologia finkatu: piramide hierarkia, horizontala, zeinek hartzen duen proiektu baten nondik norakoen azken erabakia, zeinek sinatuko duen, zeinek ez, estetikak, estiloak, eta abar.
2010
‎Gakoa etxebizitza eta alokairu publikoko eskaintza indartsu bat sortzean datza, non behar duen eta prezio altuak ezin ordain ditzakeen edonork bizitzeko toki bat eskuratzeko posible
2012
‎Materialen birziklapena sustatzeko, proiektuetan material birziklatuak erabiltzea garrantzitsua izango da, industria eta ikerkuntzaren arreta erakarriko baitu horrek, eta birziklapen sare zabalago bat sortuko baita, aukerak zabalduz. Horrez gain, ahal den neurrian material berdina erabiltzea ere beste estrategia bat izan daiteke, materialen banaketa erraztu eta garraioak gutxituko bailirateke.
‎Normalean, produktu berriak garatzerakoan arreta material edo eraldaketa prozesu berrietan jartzen da, baina beste batzuetan honezkero existitzen den produktu baten erabilera hobetzeko ikerketa batek diseinu eraginkorrago bat sor dezake. Horixe da metal zabalduaren kasua:
‎2004 urtean jarri zuen abian lehiaketa hau Pasaiako Udalak. Asmoa erabilera anitzeko eraikin bat sortzea zen, beste erabilera batzuen artean arraun elkartea ere barne hartuko zuena. Arraunketarako eraikinetan esperientzia bagenuen, eta ongi ezagutzen genituen bete beharreko baldintzak.
‎Kirolerako instalazioak eraikin bereizietan kokatzeko joeraren aurrean, bestelako estrategia bat proposatzen da hemen: kirol jarduerak beste gizarte eta kultura ekipamenduekin batera bildu eta herriko bizitzaren suspertzaile izango den gune bat sortzea, alegia. Herriko aldirian kiroldegi moduko bat sortu beharrean, erabilera horiek erakusketa, liburutegi, antzoki edo hitzaldi aretoekin biltzen dira, herriaren erdian txertatuta dagoen eraikin batean, biztanleak sakabanatu beharrean, leku batean elkartu eta aktibitate ezberdinen arteko sinergiak errazteko asmotan.
‎kirol jarduerak beste gizarte eta kultura ekipamenduekin batera bildu eta herriko bizitzaren suspertzaile izango den gune bat sortzea, alegia. Herriko aldirian kiroldegi moduko bat sortu beharrean, erabilera horiek erakusketa, liburutegi, antzoki edo hitzaldi aretoekin biltzen dira, herriaren erdian txertatuta dagoen eraikin batean, biztanleak sakabanatu beharrean, leku batean elkartu eta aktibitate ezberdinen arteko sinergiak errazteko asmotan. Pasai Donibaneko eraikin honen programa herriko elkarteekin batera egin
‎genuen gogoeta prozesu kolektibo baten emaitza da. Auzo, kultura eta kirol erakundeekin izandako bilera haietatik behar eta azalera zerrenda bat sortu zen, eta estuki jarraitu diogu proiektuaren garapenean. Arraun elkartea, gimnasio publikoa, zaharren gimnasia, tai chia, yoga eta dantza, elkarteen batzarrak, hitzaldiak, kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, ikastaroak, liburutegia, mintegiak?
‎airearen eta uraren kalitate ona, mugikortasunean lortutako emaitzak, hondakinen trataera, berdegune kopurua, eta, duda barik, Gasteizko ingurumen politiken ikur bilakatu den eraztun berdea kontuan hartu dira, ingurumenari dagokionez hiria ondo kokatuta dagoela azpimarratzeko. Egia da, Gasteiz inguratzen duten Salburua, Armentia, Olarizu eta Zabalganako basoak eta Zadorra ingurunea babesteari eta hauen inguruan korridore bat sortzeari esker indartu dela naturarekiko lotura eta hobetu dela hiriaren bizi kalitatea. Esan dezagun ere, hiritik gertu dugun ingurune natural hau gaur arte iritsi izana, batez ere, mendeetan zehar babesten jakin duten gure arbasoei zor diegula.
2013
‎Olinpiar jokoen ostean, ordea, hiria beste liga batean sartu eta txikitasunetik hiria handi egiteko dinamika hori pixkanaka hirigintza planteamendu orokorrek ordezkatu zuten, hiriko sektore handiak eraldatzeari ekinez. Ordura arte agertu ez ziren proiektu estrategiko berriei heldu zitzaien, garraio eta teknologia berriak hiri zentralitate berri bat sortzeko tresnatzat hartuaz. Aurrerantzean espazio publikoa ez da gehiago hiri proiektu berrien oinarria izango eta, ekonomia globalaren beharrei erantzunez, hiriko zenbait gune balioetsiko dira, bereziki higiezinen, merkataritza eta turismo arloak sustatuz.
‎M.M. Euskal Kostaldeko Geoparkearen esperientzia aipatuko nuke. Horretan, parte hartzean oinarritutako kudeaketa paregabea eginez, hainbat geologia interesgune (GIG) baliatu dituzte bestelako turismoa suspertzeko, hots, turismo berri bat sortu da inguru horretan: naturari eta giza aztarnari loturiko suspertze ekonomikoa.
‎Can Ricart fabrikaren ezaugarririk adierazgarriena bolumen edo nabeek sortzen duten espazio sekuentzia da. «Hiri barnean eraikitako hiria» dela esan dezakegu non zenbait nabek hiri trama propio bat sortzen duten eta haien disposizioak espazialki oso aberatsak diren hutsuneak sortzen dituen (barnekaleak, plaza irekiak, etab.). «Bete hutsune» joko hau proiektu originalean agertzen da (1853) baina urteetan zehar egin diren zabaltze lanen bitartez ideia hori indartzen joan da.
‎Soroak oso emankorrak ziren Besós ibaitik ura ekartzen zuten ubideei esker. Pixkanaka nekazaritzasoro haiek ubideen arabera antolatu ziren eta nekazaritzapartzelazio konplexu bat sortu. Nicolas Visscher kartografo nederlandarraren planoan ikusi daitekeen moduan, partzelazio hori XVIII. mendean dagoeneko nahiko garatuta zegoen.
‎Egoera horren aurrean, bertako biztanleak aurka atera, eta mugimendu auzotarren bitartez espekulazio operazio hauek eta hiriko tailer guztien desagerpena gelditzen saiatu ziren. Dena aldatu zen 2002 urtean auzoarekiko konpromiso maila altuarekin adituen talde bat sortzean; taldearen helburua industri patrimonioan gelditzen ziren elementuak berreskuratu eta mantentzea zen. Azkenean ontzat emandako planteamenduaren errektifikazioa lortu zuten.
‎Garai hartan beste behin ere, hilerri programa horren bitartez heriotza zibilaren (eta sinbolikoaren) kontzeptuaren irudikapena, tokia eta funtzioa berrezartzea lortu nahi zen, Modernotasunaren/ Postmodernitatearen ardatzean Donostiako hirirako nortasun ez simulakriko baten, paisaia baten premiarekin egituratuta. Oteizaren arabera, proiektuarekin zera lortu nahi zuen, portaera berri bat sortzea zerbitzu moduan, zonalde hori kulturaren eta hirigintzaren aldetik eraldatu eta zabaltzeko politika, museoko Herri Unibertsitate edo parke gisa (5).
‎1984ko abendutik 1985eko abendura bitarte, Izarrak alde proiektuaren ideietan eta, bereziki, V3 hirugarren bertsioarekin loturiko, proiektuaren espiritua? delakoaren edukian Donostiarako sinbolo bat sortzeko aukerari buruzko saiakera egin zuen, heriotza zibilaren adierazleari buruzko sinbolo bat, haren ondare balioak, kultura balioak (eta gurtza balioak) artearentzat, kulturarentzat eta bizitzarentzat garrantzitsu izateari uzten dion unean. Hala ere, Modernotasuna/ Postmodernitatearen ardatzean kokatutako kultura une hartako zirkunstantziak hurbiltzean, gaur egun oraindik ere zera irudika dezakegu, adierazle horren (heriotza) prebalentziaren premia ulertzea eta (berr) ezartzea ahalbidetu dela eta, horretaz gain, bai eta bere kokalekuaren (hilerria, kultura parkea) balioa ere, hiriaren nortasunarekin eta paisaiarekin lotura handia duelako.
‎Hala ere, eraikinen ezintasun ebolutiboa gizakiaren presentziaz konpentsatzen da. Sortzaile eta sorkuntzaren artean nolabaiteko erlazio sinbiotiko bat sortzen da, non gizakiak eraikinak eskaintzen dion medio erosoaz gozatzen duen bitartean eraikinaren degradazio naturala geratzen du erabilera eta mantenuaren bidez. Eraikina gizakiarentzat den bezain beharrezkoa da gizakia eraikinarentzat. Gizakirik gabe, eraikitako medioa degradaziora dago kondenatua.
2014
‎Jorge Sainz arkitektoaren banaketa aipatuko dugu, lehenbizi; arkitekturaren eta eraikinaren arteko lotura kausa efektuzkoa burutzen du Sainzek, hau da, proiektu marraztua ez du elementu existentzialistatzat hartzen, haren ustez eraiki gabeko arkitekturak ez dauka eraiki denak daukan bezainbeste garrantzirik. Testuinguru horri helduz, proiektuaren araberako banaketa bat sortzen du, «lehenagoko» irudiak aipatzen ditu (denbora mugarria obran, hots, eraikian, kokatzen duelarik), «bitarteko» marrazkien segida, obra egikaritzen den bitartekoak, eta azkenik «geroko» irudiak aipatzen ditu, jada eraikita dauden elementuak islatzen dituztenak. Aipagarria da nola Boullè edota Archigrameko marrazkiak azken kategoria horretan kokatzen dituen, eta ez «lehenagoko» marrazkietan.
‎Prozesua gauzatzeko hainbat mekanismo eta baliabide jarri genituen martxan, erabiltzaile guztien parte hartzea eta hartu emanak ahalbidetzeko. Prozesua bultzatuko zuen talde motor bat sortu zen, ikasturte ezberdinetako eta profil ezberdinetako ikaslez osatuta, eta beharren ikerketa eta detekzio lanetan eta beste ikaskideen proposamenen balorazio lanetan izan zuten zeregin nagusia. Bestetik, prozesuko une ezberdinetan txertatuta, erabiltzaile guztiei bideratutako tailerrak egin ziren:
‎Bestetik, eremuaren eta badiaren arteko konexioa bereziki lantzen da, badia hirira irekiko lukeen hiritarrentzako pabiloi berri bat sortuz, proiektuaren elementu bereizgarria izango dena. La Herrerako alde berri honen «Frontoia» izango da, hainbat erabileratara moldatzeko gai izango den egitura.
‎Prozesuaren jarraitasunari begira, lantalde motor bat sortzea ezinbestekoa izango da, zeina udalerriko sektore, adin eta ikuspegi desberdinetako ordezkariek osatuko duten. Gai zehatzak jorratzeko lan prozesu berri bat da hau, teknikarien proposamenak garatzeko helburuaz.
‎Fabrika oparoa izan zen, 4.000 edo 5.000 langile izatera iritsi omen. Eskubideak loratzen ari ziren garaia izanik langileentzako bizitokiak sortu behar, herri bat sortu behar. Hala, bizitokiaz aparte Victorio Luzuriagak hainbat zuzkidura sortu zituen; ez dakit Elizak berak sortuko zituen ekonomatua, jangela, eta abar, baina esan daiteke garai haietan, Antxo fabrika erraldoi bat izanik, Victorio zuela jaun eta jabe guztiahalduna.
‎Arkitekturaren arloan autoeraikuntzaz ari garenean, aldaera ekonomikoak badu pisu garrantzitsua horrek dakarren inbertsio handia dela-eta, baina komunitatearen eraikuntzak ere pisua hartzen du lagun artean, auzolanean edo bestelako formuletan eraikuntza fisiko hori gauzatzen denean. Industria nagusitik aldentzeko ariketa egitean, kontrakultura moduko bat sortzen da, identitate propio bat eraiki eta lekukoa izan eta elkarbanatzea direlarik mahai gainean jartzen diren eragiketa nagusiak.
‎Produktuen pertsonalizazio maila hori aldakorra da ekoizle, produktuen tipologia, material edo erabiltzaileen arabera. Horrela, tunning aren kulturak edo Ikea bezalako enpresek eraldaketarako aukera irekiak uzten dituzten diseinuen merkatu bat sortu dute eta lehenago aipatutako" kapital subkultural" bat sortu.
‎Produktuen pertsonalizazio maila hori aldakorra da ekoizle, produktuen tipologia, material edo erabiltzaileen arabera. Horrela, tunning aren kulturak edo Ikea bezalako enpresek eraldaketarako aukera irekiak uzten dituzten diseinuen merkatu bat sortu dute eta lehenago aipatutako" kapital subkultural" bat sortu.
‎Aipatzekoak dira Matta Clark en" Splitting" (1974) eta" Alteration of a Suburban House" (1978). Lehenengoaren kasuan, artistak eraikinean dauden egiturak erauzten ditu eta fatxadetan islatzen den arrakala handi bat sortzen du eraikinean. Ez da ezer berririk gehitzen.
‎Astoak alokatu eta materialak gurdietan garraiatzen zituzten. Auzokoen arteko harreman estuak, eta zituzten beharrizanek, komunitate sendo eta kohesionatu bat sortu zuten, zeinek beraien eskubideen alde luze eta tinko borrokatu zuen. Eta oraindik ere, borrokatzen du.
2015
‎Beste asko, Google ren egoitza berria kasu, hastear edo jada eraikitzen ari dira momentu honetan. Blokeen artean beste plaza bat sortzen ari dira, Pancras Square izenpean. Plaza hori Argent en eskumeneko plaza pribatua izango da.
‎Gainbabestutako eta araututako marko horretan, hiri barruko burbuila irreal bat sortzen dela ondoriozta dezakegu beraz; errealitatetik at, guztiontz krolatu eta zaindutako eszenografia baten barruan. Geltoki handi eta garrantzitsuak eremuan bertan badaude ere, eremuaren loturak inguruko hiri eta hiritarrekin ez dira hain onak, aldi berean isolatuta biziaraztenbaititu.
‎Guztiz bateratu daitezke espazio hauek Marc Auge k deskribatutako ez lekuekin. King, s Cross ek bere alde du bertako eraikin historiko adierazgarriak mantentzeko esfortzua egin dela, beraz faux heritage dekoratu bat sortu beharrean, garapenak jendearen memoriolektiboaa krekin eta nortasunarekin konektatzea lortu du; eta horrek bihurtu du seguruenik ezohiko erreferentzia. Baina, Mintonek dioen moduan, sustatzaileaezkatuak kgo daude epe laburrera onura ekonomiko handiak ekarriko dizkieten espazioome krtzialak sortzearekin, tokiarekin eta bertakoekin erlazioa duten espazioak sortzearekin baino.
‎Horrek inguruarekin harreman berri bat izatera eraman zuen gizakia, eta bera izan zen ingurunearen moldaketaren bidez espazioarekiko harremanak baldintzatuko zituena. Leku batean finkatzeak nekazaritzaren garapena eta, ondorioz, lanen banaketa ekarri zuen, gizarte antolaketa bat sortuz. Horrela, gizakiak espazioarekiko zuen harremana soilik fisikoa izatetik psikologiko eta soziala ere izatera pasa zen.
‎Gizakiak espazioarekiko harreman berri bat sortzen du eta, ondorioz, gizakien arteko harreman berriak ere. Espazio publikoaren eta pribatuaren arteko ezberdintasunak bizitza publiko eta pribatuaren sorrera dakar.
‎Hiri erakargarriak sortu nahi izan dira, tokiko biztanleriaren eguneroko beharrekin zerikusirik ez duten estrategiak bultzatuz. Horrek egunerokotasunetik kanpoko fikzio bat sortzera eraman dezaketen hiri tematikoak eraikitzeko joera ekar dezake, hiriak museo edo atrakzio parkeak balira bezala. Aurretik aipatu den bezala, arkitekturak bere adiera fisikoaz gain, psikologiko eta soziala ere badu, baina agintari gehienen berehalakotasun behar bati eta arkitekto batzuen egiletasun obsesio indibidualista bati jarraiki, ikusleak txunditurik uzteko helburua duten eta munduan erreferentzia izango diren eraikinak egiteko joera da eredu gaur egungo hiri askotan.
‎Kanpo inbertitzaileak erakartzeari utzi zaio eta hiria kontsumitzaileek ez dute kontsumitzeko ahalmenik.Administrazioaren eta gizartearen arteko goitik beherako botere harremana zalantzan jartzen ari den egungo egoera honetan, hiriaren eta hiritarren arteko harremana ere birpentsatu behar da. Gaur egungo hirietan distantzia bat sortu da hiri legalen, administrazioek planifikatutako hiriaren eta egiazko hirien artean, hiritarrak bizi izandako hiria.
‎Baina beste alde batetik, ezin da ahaztu honako hau: espazio publikoei ahal den etekin handiena ateratzen saiatu behar dela, erabilera desberdinak eta osagarriak ahalbidetuz eta txertatuz, ezin delako espazio publiko bat sortu soilik noizbehinka eabilgarria izateko, erabiltzeko urteko sasoiaren arabera edo funtzio zehatz bakar batekin lotuta, hau egun ekonomikoki jasanezina delako.
‎Horrek arloaren garapena oztopatu izan du, eta, alde horretatik, hitzarmenak bateratze bat ekarri du definizio orokor bat geureganatu egin dugulako. Horren haritik, hitzarmenak dakarren definizioak zehaztu eta testuinguru bat sortzen du, baina, hala ere, nahiko irekia da, ezta. Izan ere, lurralde bakoitzeko ingurumen faktore zehatzez gain, bertan bizi den giza faktorearen araberakoa ere bada paisaia ezberdina.
‎Egia da dekretua bi legealditan prestatu egin den zerbait dela, hasteko lege aurreproiektu bat sortuz. Egun, legearen ordez, proiektuko zenbait atal jasotzen dituen dekretua daukagu.
‎Eskualde bakoitzeko txosten bat eta eranskinen dokumentu bat sortu dira, prozesu guztia eta emaitzak biltzen dituena. Enkarterrietan eta Donostialdean paisaia ibilbideei lotutako dibulgaziorako materiala ekoitzi da.
‎Leku horri azpiegitura desmuntagarri eta efimeroa ematen dioten elementu fisiko batzuk gehitzearen bidez, harremanak izateko espazio bat sortzen du astebururo, eta horren bitartez haren kokagunearen ezaugarrietatik urrun dagoen berezko identitate eta kultura paisaiaren eraikuntza bultzatzen da.
‎2014 urtean, Utopías localizadas, utopia kokatuak? izeneko proiektu batetik abiatutako esplorazio bat egiten ari nintzenean, espazio publikoaren eremu batzuk aurkitu nituen, non gizabanako batzuek haren erabilera eraldatzen baitzuten, aldaketa txikien bitartez, «bestelako» harreman sistema bat sortuz existitzen diren harreman sistemetatik kanpo. Orain aipatzen dugun espazioan, etorkin talde batek kokagune hori okupatzen du astean behin; hala, pertsona horiek igandero biltzen dira bertan, boleibol eta futbol partidak jokatzeko eta beraien jatorrizko herrialdeko janaria bazkaltzeko, jai giro ludikoan.
‎Horregatik, utopiarentzat planteatzen dugun ideia desio moduan sortzen da; haren bitartez, komunitate bati ahalduntzea ahalbidetzen dion egoera bat sor dezaketen estrategiak bilatzen ditugu, ezarrita dauden sistemetatik kanpo; idatzita ez dagoen kontratu baten bidez adostutako zirkunstantzia batetik abiatuta, identitate paisaia baten
‎Lerro eta irudi hauen bitartez egindako ibilbidearen mamia izan da leku hutsera zuzendutako begirada partikular bat sortzea irakurlearengan, utopia horren metafora gisa, oraindik ere guztia gertatzeko dagoen leku bezala.
2016
‎Jokaerok ukaezintzat hartuta, botereak bere egiten du kultura, eta behin bereganatua, kultura zehatz bati baino ez dio bultzada ematen. Ezeztaezinak diren kontsentsu politika horietan oinarrituta, sen onaren edo zentzu komunaren ideologiak hiriaren kulturaren irudi esentzialista bat sortzen du; hau da, inolako ñabardurarik ez duen proiekzio bat. Horri esker, kanpora erraz esporta daiteke, ulerterraza delako eta sinplea izanik azkar bidaiatu eta ugal daitekeelako.
‎Borondateak batu nahi dituzte izaera transbertsaleko kontzeptuei apelatuz, eztabaida ezereztuz, guztion onurarako diren kontzeptuak direlakoan. Hizkera positibista eta teknokratikoa (askotan teknologiaz edo teknikaz mozorrotua) erabiliz, hiriaren mistika bat sortzen dute. Kultura urbanoa despolitizatu egiten dute eta izaera neutral bat ematen diote; denek ulertzen duten ideia unibertsaltzat hartzen da.
‎Ibilgailu pribatuak eta etengabe produzitzeko gogoak bizi erritmo berria ekarri zuten hirira, eta hirigune frenetiko hartatik umeak babestu beharra zegoela sinetsi zuten helduek. Etxetik atera eta kanpoan dagoen mundua arriskutsua dela sinetsi dugu, txikiak kalte guztietatik babesteko «haien neurrira» egindako mundu bat sortuz hiriaren baitan. Asmatutako haurren unibertsoa espazio kolektibotik at geratu da, hiriaren funtzio nagusiak umeen beharrizanetatik aldenduz eta umeei euren hiriguneetan aske mugitzeko eskubidea ukatuz.
‎Azken hori, eraikinaren hermetikotasunak (energia eraginkorrak bultzatuta), aireztapen eskasak (Konfiantzaren Pedagogian aireztapena garrantzitsua da ikasleek aktibitate fisiko handia egiten dutelako) eta eraikinaren barne akabera pobreek bultzatzen dute. Horren ondorioz barne giro heze eta ez eroso bat sortzen da, eta aipatutako elementu biologikoak agertu. Umeek horiek ukitu eta haien esporak arnas ditzakete, horren ondorioz gaixotzeko arriskua izanez.
‎Aldaketari beldurra kendu behar diogu, ezin ditugu gizarteak eta egoera berriak sortzen dituzten aukeren aurrean begiak itxi. Arkitektoaren figura malguago bat sortzea komeni zaigu, diseinuan eta sorkuntzan trebatuta egoteaz gain, pentsatzen duen subjektu aktibo eta kritikoa beharrezkoa da. Garai bateko arkitektoaren eredua hiltzear dago.
‎Talde bakoitzak oinplano eta ebaketa sorta bat jasoko du, A1 formatuan. Irudi matrizial hori eraldatuz bit mapadun irudi bat sortuko dute. Paper zuriari aurre egin beharrean jatorrizko dokumentu batzuk maneiatzeak prozesua azkartzen du, eta berriro ere aurreiritziak saihesteko lagungarri izango da.
2017
‎Batzuetan Metropoli, besteetan Euskal Hiri eta azken aldian Euskal Erregio. Hitzek politika jakin bat sortzen dute eta horien menpe marrazten dira lurralde plangintzak hiri berrikuntza eta bestelako foroetatik onartze n dire n begirada teknifikatuak direla medio, mamu en antzera, lurraldea airetik soil i k begiratuz, lurretik, sasiz beteriko larretatik, ikuspegiak ez baitie uzten metro oliaren osotasuna ikusten.
‎Hori horrela izanik ere, fatxada honetan hainbat egoera suertatzen dira, esate baterako, orientazioa aldatzen doalako inguratzaile horren puntu ezberdinetan zehar. Hori dela-eta, fatxada bera diseinatzean egoera ezberdin hauei erantzuteko gai izan zitekeen sistema bat sortzea izan zen erronka; hau da, formaren irudi garbia mantenduz eta eraikuntza sistema eraginkor bat aplikatuz aldakortasun maila bat ahalbidetu zezakeen fatxada diseinu bat sortzea.
‎Hori horrela izanik ere, fatxada honetan hainbat egoera suertatzen dira, esate baterako, orientazioa aldatzen doalako inguratzaile horren puntu ezberdinetan zehar. Hori dela-eta, fatxada bera diseinatzean egoera ezberdin hauei erantzuteko gai izan zitekeen sistema bat sortzea izan zen erronka; hau da, formaren irudi garbia mantenduz eta eraikuntza sistema eraginkor bat aplikatuz aldakortasun maila bat ahalbidetu zezakeen fatxada diseinu bat sortzea.
‎Behin hiru pixel ezberdin horien arteko konbinazioz sortuko den sistema finkatuta, diseinuaren konplexutasunari tokian tokiko soluzioa emateko helburuarekin parametro ezberdinek «informatzen» duten diseinu bat sortzea erabaki zen. Aurrez aipatutako egoera bakoitza (erradiazioa, barne erabilerak, ikuspegiak, egituraren zutabe eta diagonalak, etab.) mapeatu egin zen fatxada kurboaren plano proiektatu ezberdinen gainean, ondoren gainjartze prozesu bat ahalbidetzeko.
‎Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren ekimen iradokitzailearen ondorioz sortzen den pabiloia da Möbius. Proposamena espazio akonfesional bat sortzea zen, edo beste modu batera esanda, erlijio guztientzako espazio bat. Aurrekari horrekin, Möbius zintaren erreferentzia da proiektuaren kontzeptu gakoa, erlijio askoren betikotasunaren metafora adierazten duena.
‎batetik, lur oinarri bat, gorputz nagusi baten inguruan eta zutaberik gabeko 7 m ko espazio bat duena; bestetik, itzal araudiak, zeinek behartzen baitute dorrea lursailaren hegoaldeko muturrean kokatzera. Bi muga horiek erronboide formako lur oinarri bat sortu zuten, zeina gero kokapenaren beraren mugen eta itzalen azterketaren arabera doitu baitzen. Gainera, dorreak goitiko bistan duen aleroi formak bi funtzio betetzen ditu proiektuan:
‎Eraikinaren zimurtasunak, zeina erlaitzeko desbideratzeak eta oinarriaren azalerak definitzen baitu, airea berritzeko eta eguzkiaren argia jasotzeko prozesuak erregulatzen laguntzen du. Estrategia horrek hiri mikroklima atsegin bat sortzen du, eguzkiaren argia ahalik eta gehien aprobetxatzen duena eta haizea iragazten duena eraikinen materialaren iragazkortasunari esker, hala kostaldeko brisari eta abiadura egokiko haizeei sartzen utziz.
2018
‎Azken finean, profesionalen artean hitz egitean euskarazko ekoizpena «egon, bazegoela» ikusten zen; batek plegu batzuk eskuratu zituela lehiaketa publiko batetik, besteak aurrekontu bat prestatu zuela? Jardunaren xede nagusia, ezbairik gabe, arazoa mahaiaren gainean jartzea zen, eta bide batez sare bat sortu.
‎2016ko bileran, UEUko 44 Udako Ikastaroen testuinguruan burutu zena, arkitekturaren munduan (mundu horretan hirigintza, diseinua, barne diseinua eta abar ulertzen direlarik) euskarak duen egoera aztertu zen, guztion artean AMIA (Aukerak, Mehatxuak, Indarguneak eta Ahuleziak) diagrama bat sortuz, egungo egoeraren diagnostiko bat osatze aldera. Era berean, arkitekturaren prozesuan (bezerotik obra bidean) zer nolako oztopo topatzen diren aztertu zen, garai bakoitzean euskaraz aritzeko baliabide minimoak zeintzuk diren aztertuz.
‎Aipatu ospakizun horrek ahalik eta arkitekto euskaldun gehien biltzeko aukera emango liguke, sare bat osatzeko, oihartzun mediatikoa lortzeko, atxikimendu gehiago lortzeko, eta horrela, errazagoa izango litzateke webgune bat sortzea, finantzaketa lortzea, eta arestian aipatu diren helburuak lortzeko urratsak ematen hastea, hala nola bere garaian burutu zen eraikuntza eta hirigintzaren euskarazko hiztegiaren bultzada, dibulgazioa eta berrikusketa abian jartzea; hirigintza mailan, batik bat arau eta legeetan finkatuta dauden hamaika definizio eta izendapen euskaraz ere normalizatzea; euskaraz lan egin nahi duten admini... Eta nola ez, batean eta bestean gure lubakietatik bakardadean sortzen ditugun euskarazko eredu horiek, gure moduan bakardadean ari diren gainontzeko arkitekto euskaldunekin trukatu ahal izateko benetako baliabideak guztion eskura jartzea.
‎...diren helburuak lortzeko urratsak ematen hastea, hala nola bere garaian burutu zen eraikuntza eta hirigintzaren euskarazko hiztegiaren bultzada, dibulgazioa eta berrikusketa abian jartzea; hirigintza mailan, batik bat arau eta legeetan finkatuta dauden hamaika definizio eta izendapen euskaraz ere normalizatzea; euskaraz lan egin nahi duten administrazioentzat, euskaraz dihardugun arkitektoen mapa bat sortzea. Eta nola ez, batean eta bestean gure lubakietatik bakardadean sortzen ditugun euskarazko eredu horiek, gure moduan bakardadean ari diren gainontzeko arkitekto euskaldunekin trukatu ahal izateko benetako baliabideak guztion eskura jartzea.
‎Auzokideekin egindako lanak bloke baten baldintza higienikoak hobetzea baino askoz gehiago lor zezakeela erakutsi zuen. Bellvitgen bezala (kasu hartan obra fisikorik garatu ez zen arren), auzotarren arteko lanak biztanleen arteko elkarbizitza hobetzen du, haien arteko ezagutza sustatuz eta konplizitate sare estu bat sortuz. Guernica blokearen beheko solairu berriak zulo txiki batzuk uzten ditu bentilazioa bermatzeko eta Guernicatik Raval ikusteko,
‎web orria, formatua, komikia irakurri bitartean musika? Interneterako artefaktu bat sortu genuen. Formatuarekin jolastu genuen, eta horren emaitza Kakalardo (KKLRD) da:
‎Open Building aren teoriaren arabera, arkitektoak ez du etxebizitzaren azken zehaztasunera arte diseinatzen, baizik eta soilik funtsezkoa den euskarria (egitura, instalazioak, inguru komuna?), gainerakoa erabiltzaile bakoitzaren esku baitago. Habrakenen eraikuntza ereduan, etxebizitza indibidualaren diseinua erabiltzailearen kontrolpean uzteko, arkitektoak eraikinaren eskala orokorrean kontrol handiagoa izan eta diseinu sofistikatuago bat proposatu du, nolabait, proiektua itxi beharrean, erabiltzaileari aukera eremuak zabaltzen dizkion azpiegitura bat sortzeko.
‎Bi urte hauetan, formazio eta ikerketa lana egin bitartean, KoopFabrika eta La Dinamo bezalako elkarteen laguntzaz, legeek bestelako etxebizitza eredu bat nola barne har dezaketen aztertu dugu. Instituzio, alderdi politiko eta gainerako eragileekin bildu gara, Abaraska proiektuak ez baitu guretzat etxebizitza bat lortzea soilik helburu, politika publikoek bere egingo duten eta errepika daitekeen adibide bat sortzea baizik. Horrez gain, taldea osatu eta sendotzeari berebiziko garrantzia eman diogu.
‎Hori posible izan dadin, sektore honetan irabazi asmorik gabeko kooperatibismoaren garapena erraztu, jabetza kolektiboa aintzat hartu, eta erabilera eskubidea legez indartu lukete. Baita lurzoruak laga eta finantzaketa publikoaren sistema bat sortu ere, finantza entitate etikoek bakarrik ezin baitute beren bizkar hartu eredu berri honen zabalpenak sortuko lukeen karga.
‎Bestetik, bakoitzaren errealitatearen arabera, Bilbo, Bilbao edo «Bilbado», ekonomia eta jendartearen mapa hegemonikoetan kokatu da. Dispositibo hauekin «Bilbao» marka berri bat sortu da, Guggeheim efektuaren jarraipen gisa identifikatu daiteke, eta etorkizunean etorriko diren hiri politiken adierazle. Finean, euskal lurraldeetako turismo masifikazioa ezin da ulertu hauek kontuan hartu gabe, zeharka erlazionatuta baitaude.
2019
‎Nekazaritza Parke bat sortzeko aukera.
‎Nekazaritza Parkearen marka bat sor daiteke (merkaturatzeko laguntza).
‎Modu honetan, ikerketa bi ibilbide nagusi uztartuz egituratzea proposatu da. Lehenengo ibilbideak marko teoriko bat definitzea bilatu du, ikuspuntu lokala zein globala aintzakotzat hartuz, eta hezkuntza espazioekiko diziplina ezberdinetako norbanako, aditu eta eragileen begiraden mapa bat sortuz. Hala, alor ezberdinetako ahotsak bilduz, hezkuntza espazioen paradigmara gerturatzeko ibilbide ezberdinak aztertu nahi dira, hezkuntza eraikinen arkitektura ulertzeko eta bizitzeko ikuspegi ezberdinak bilduz.
‎Hala ere, gaur egun, poema dadaista bat sortu nahi badugu ez dugu guraizerik behar. Nahikoa dugu Dada Poetry Generator3 aplikazioa erabiltzea.
‎Lehenik eta behin, beharrezkoa zen egunkari batetik zenbait hitz guraizez lagundurik moztea. Ondoren, poltsa batean sartu eta ondo nahasi behar ziren, jarraian banan banan, ordena aleatorio batean atera behar ziren, poema bat sortzeko (Tzara, Picabia eta Haltter 1972).
‎Goiko solairu hori fatxada planoarekiko atzeraemanda eraiki zen, eta arkupedun gune bat sortu zen, erlojuaren alboko bi kaleetako fatxadara aurreratutakoa. Arbel beltzez estalitako linterna lirainek errematatzen zuten mantendu zituen alboetako bi dorre oktogonalak.
‎Irudiak, sentsazioak, soinuak, hitzak, ahotsak modu zatikatuan agertzea konpartitzen dute. Baina oroitzapenak edo ametsak zinemaren bidez adierazteak berezko arazo bat sortzen du: adimenaren paisaia, bere irudiak eta logika sekuentzialak ez daude ikusgai.
‎Eisner komikigintza modernoaren sortzaileetariko bat da, eta nahiz eta publikoak The Spirit serie ospetsuaren sortzaile bezala ezagutu, arte honen inguruko teorizazioa hasi zuen lehena izan zen 1985ean Comics and Sequential Art liburua argitaratuz, hurrengo belaunaldiek oinarritzat hartu duten obra. Aipatu dugun Contract with God obrak Eisnerrek obra teoriko horretan azaldutako teknika guztien katalogo bat sortzen du, Bronxeko Dropsie etorbideko 55 zenbakiko eraikina agertoki hartuz. Eisnerren estilo pertsonalarekin batera, leihoak, eskailerak, barlasaiak, erlaitzak eta farolak binetaren muga bilakatzen dira, eta muga horien barruan ikusten ditugu tenement horretan bizi diren etorkin judu, holandar eta italiarren bizipen neketsuak.
‎Beste aukera bat, alabaina, François Schuiten eta Benôit Peeters belgikarren Les Cités obscures seriean errepara dezakegu. Bertan, antza elkarrekin zerikusi handirik ez duten istorioen bitartez, berezko unibertso bat sortzen dute egileek, Europa «zahar» horren kopia eta pastiche. Hain zuen ere, «pastiche» kontzeptu hori erabiliko du, urte batzuk geroago, Fredric Jameson ek Posmodernism, or the Cultural Logic of Late Capitalism idazkian.
‎«1 Narrazio fikzional orok fikzio bat sortzen du, baina fikzio oro ez da narrazio bat.
‎Arkitekturak ez ditu fikzioak sortzen soilik bera denaren inguruan, baita historia izan denaren inguruan ere. Kale bati izen konkretu bat emateak pertsonaia historiko baten inguruan fikzio bat sor lezake. Kale eta etorbideek pertsonaia txalogarrien izenak jasotzen dituzten gizarte batean, edozein hiritarrek sakonean ezagutzen ez duen pertsonaia historiko batekiko duen pertzepzioa erabat alda dezake horren izenak kale bat izendatuz gero.
‎Lehen kasuan, egileak bere errealitatearekiko lotura sendoa dauka, eta hori hausnartzeko, hori erakusteko, edota hori salatzeko sortzen du fikziozko hiri edo mundua. Bigarren kasuan, egileak ez du bere garai edo gizartearekiko lotura zuzenean sortzen, fikzioa eta, besterik gabe, errealitate berri bat sortzen du bere obrak eduki beharreko baldintzak dituena.
2020
‎Garaiko agiriei esker, xehetasunez ezagutzen dugu padurak labore lur bilakatzeko jarraitzen zen sistema. Lehen urratsa sail jakin baten perimetroa hesiz, zohiz edota harrizko dikez ixtea zen, basa finkatu eta uren mugimenduei eusteko; gero kanalak eta atakak irekitzen ziren, drainatzea errazteko12 Egitura horren bidez, padura ekosistema guztiz antropizatuta gelditzen zen, polder itxurako paisaia bat sortuz. Era horretan mugatutako irlak jatorrizko padura baino askoz egonkorragoak ziren, mareen nahiz ibaien emariaz iristen zen ura bideratuz higadura murritz baitzitekeen.
‎Garaiko argazkietan ere ageri denez, eremu horretan guztian padurak itxi eta laborantzara bihurtu izanak polder itxurako paisaia bat sortu zuen (3 irudia). Gaur egun, Donostiako aireportuaren eraikuntzak paisaia hori neurri batean eraldatu duen arren, Amute Kostako parte handi bat padurari irabazitako baratzeez osatuta dago oraindik (2 irudia), toki askotan kanalak eta euste hormek zutik dirautelarik.
‎" Gure aldetik egunerokotasunean marko horri aurre egin behar diogu begirada kritikoa landuz eta iruditegi horri kontrairuditegi bat sortuz"
‎Dirua eta diruaren industria dago honen atzean. Eta finean min egiten dute, eta gure aldetik egunerokotasunean marko horri aurre egin behar diogu begirada kritikoa landuz eta iruditegi horri kontrairuditegi bat sortuz.
2021
‎Baita fotokazetari batentzat liburu bat diseinatzen ere. Parisko galeria baterako pieza batzuk sortzen, Huescarako erakusketa bat prestatzen eta Madrilen urte amaieran egingo dudan beste bat sortzen. Baita Galiziarako horma irudi bat sortzen ere, hango herri txiki bateko emakumeekin eskuz esku asmatua.
‎Parisko galeria baterako pieza batzuk sortzen, Huescarako erakusketa bat prestatzen eta Madrilen urte amaieran egingo dudan beste bat sortzen. Baita Galiziarako horma irudi bat sortzen ere, hango herri txiki bateko emakumeekin eskuz esku asmatua.
‎Erantzunak ez datoz hutsetik larrialdi egoera batean, baina liburutegiak urteak eraman izan balitu ikastetxeekin eta auzotarren elkarteekin lanean, eremua ezagutzen, aukera ugari izango zituzketen: liburuak eramatea ospitaleetara edo mugitu ezin diren adinekoak dauden lekura, Internet bidezko kudeaketetan laguntzeko plataforma bat sortzea (pandemiaren drametako bat), boluntarioak umeei etxeko lanekin laguntzeko erabiltzea, etab. Gauza bera aplika dakieke kirolari, adinekoen politikari edo beste edozein ekipamenduri. Oraingoan ere, helburua ez da kritika egitea, etorkizunerako proposamena baizik.
‎Hans Bernoulliren eredua, lurraren jabetza sozial eta liberalarena, autolaguntzako erakundeen edo irabazi asmorik gabeko garatzaileen kultura oso baten abiarazlea izan da, eta 100 urte baino gehiagoz eman ditu etxebizitzak hainbat xedetalderentzat. Ideia horiek eskualdearen garapen estruktural eta sozialari forma ematen ere lagundu dute, etxe jabetzaren kultura berritzaile bat sortzean. Baina hori urteetan zehar jarraitzea ezinezkoa izango zen laguntza ekonomiko, legal eta filantropiko horiek gabe.
‎taldeentzako apartamentuak edo apartamentu partekatu handiak. Helburua da espazio bizigarri trinko eta kostu txikiko bat sortzea, espazio komun erakargarriekin osatua: teilatu lau zabal bat, ezkaratza, gonbidatuen gela, alokatu daitekeen gela bat pisuan, tailerra, garbitegia, musika gela eta askoz ere gehiago.
‎(Cooperative Zimmerfrei, 2015) Zimmerfreik hiri ingurunean etorkizuneko etxebizitzaproiektuak garatzeko, planifikatzeko eta egiteko tresna gisa sortu zuen kooperatiba. Etxebizitza propioaren eredu horrek iraganari buruzko ezagutza metatu guztia biltzen du, eraikuntzatik eta bizikidetzatik abiatuta kultura bat sortuz. Autolaguntzaren fenomenoa eta hirugarren olatuko arkitekturaren arreta bateratzean, fase aitzindariko lurra ‘errentan emateko’ eskubidearekin eta haren ikuspegi komunitario sendoa sartzearekin batera, Zimmerfreik prototipo handia lortu zuen etorkizunera eramateko.
‎Lehen urratsaren automatizazioa funtsezkoa da, baita konplexuena ere. Eraikuntzei dagokienez, txantiloi generikoen bilduma bat sortzen da kategoria nagusietarako (teilatua, hormak, harlauzak eta leihoak), eta hormen eta harlauzen kasuan kanpoko, barneko eta lurrarekin kontaktuan banatzen dira. Erabiltzaileak hautatzen du bere eraikinaren konbinazioa, eta atzeko planoan propietate fisikoak (transmitantzia termikoa edo bero espezifikoa) txantiloietatik IDF fitxategiko" Eraikuntza" objektura mapeatzen dira.
‎Bigarrenik, modelatzeko jarraibide bat sortu da sarrerako IFC fitxategi egokienak bermatzeko, lehendik dauden jarraibideetan oinarrituta (adibidez, See & Welle, 2010). Hala ere, eskakizun hauek nahiko generikoak dira eta BERTIMen Energy Plus kasurako zehaztu dira.
‎Akademiak (unibertsitateetako irakaskuntzaeta ikerkuntzasareak osatua) ikerketa ulertzeko eta balioztatzeko eredu bat asmatu du eta aldizkari zientifikoek berau legitimatzeko balio dute. Ikerlari eta unibertsitateko postu duin bat lortzeko bidean daudenentzat, puntuazio sistema bat sortu dute, eta, puntuak eskuratzeko, artikulu zientifikoak Akademiak hobetsitako aldizkari rankingean argitaratu behar dira. Nolabait esateko, aldizkari zientifikoen liga bat sortu dute, lehen mailako futbolaren ligarekin antzekotasun handiekin:
‎Ikerlari eta unibertsitateko postu duin bat lortzeko bidean daudenentzat, puntuazio sistema bat sortu dute, eta, puntuak eskuratzeko, artikulu zientifikoak Akademiak hobetsitako aldizkari rankingean argitaratu behar dira. Nolabait esateko, aldizkari zientifikoen liga bat sortu dute, lehen mailako futbolaren ligarekin antzekotasun handiekin: negozio handi bat eta ikerketaren (eta jakintzaren) elite bat muntatu dute.
‎Lan itzela da egunkari bat sortzea. Are gehiago lehen aleak argitaratzeko bultzada gaindituta, proiektuari jarraitutasun eta iraupena ematea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia