Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 205

2017
‎Azken esaldi honek, istorioarekiko arreta berpiztu zuen umeengan: nazkagarri hitzak ontasunari itsatsirik, halako erakargarritasun misteriotsu bat sortzen zuen. Izebaren ipuinetan agertzen ez zen sinesgarritasuna ematen zion.
‎Edozein arrazoi aurkitzen dute gu zapaltzeko, judua, ijitoa, homosexuala, elbarritua... izateagatik. Ezin dut sinetsi, ez nuke inoiz imajinatu ere egingo pertsona bat gai izan zitekeenik honelako leku bat sortzeko eta, are gutxiago, berarentzat perfektuak ez direnak edo gustuko ez dituenak hiltzeko.
‎Alaba gizon batekin ezkontzea pentsatu zuten bizi on eta zoriontsu bat izan zezan. Mutil egokia aukeratuz gero, neskatxak ez zuen inoiz diru eta lur faltarik izango, eta horrela, familia eder bat sortu ahal izango zuen. Hori zen, zoritxarrez, antzinako garai haietan gurasoek nahi zutena beraien alabentzat.
‎Horrek talde giro bat sortu du, baina benetan uste dut talde kontzientzia hori, eta BECen islatzen zen giro hori, ematen duena dela badaukagula bertsotaz harago dagoen zerbait egiten aritzeko kontzientzia. Alegia, gure helburua ez dela bertsotan egitea bakarrik, gure helburua ez dela txapel bat irabaztea, txapelketaren funtzioa eta hor dauden bertsolariena hortik harago doan zerbait da.
‎Beste kontu bat da bertsolaritza gaur egun mugimendu bat dela, hizkuntza minorizatu batean gaudela, eta gaur egun bertsolaritzaren masa mugimenduan oso funtzionala eta erakargarria dela bertsolari puntakoenen arteko lehia hori. Eta gainera balio duela kalitatea berritzeko, prestigio irizpideak berritzeko, eta masa mugimendu astinaldi interesgarri bat sortzeko. Orduan nik mugimenduko partaide moduan hori babesten dut, baina artista moduan ez zait ateratzen parte hartzea.
‎Ez berari bakarrik, noski. Baina emakume musaren paper tradizionalki pasiboa baliogabetu zuten, ama eta prostitutaren polarizaziotik harago zihoan eredu ordura arte ezezagun bat sortu zuten, genero gailenei bizkar eman zieten, pinturari eta eskulturari, besarkatzeko argazkilaritza, bideogintza edota performancea. " Hala ere, esaten didatenean, konplimendua da niretzat".
‎Zamak burrunbaka jarraitzen zuen behean. Mastaren ertzetik txinparta urdin eta gorriztak atera ziren eta uztai bat sortu zuten gabian. Juana de Jesusek inork baino lehenago ikusi zuen dena.
‎Lehen unean, osabak ez zion erantzun. Lotsa pixka bat sortu zitzaion, gailentzen utzi ziolako tristurari. Gero malkoek estaltzen zuten aurpegitik aldendu zituen bere esku meheak...
‎Moteltzean, kanta luze bat sortuz urrundu zen astiro astiro. Amorfinoetako kanta bat.
‎(...) Baita: turismoa baldin bada herri baten industria bakarra, morroien gizarte bat sortzen duzu, serbitzarien gizarte bat, etorkizunean baliokoa izateko beharrezkoa litzatekeen I+ D horretatik guztiz urrun, baina irabaziak esku gutxitara doazela, lan prekarioa sortzen duela, bertokoentzat bizimodua garestitzen dela, ingurogiroa kaltetzen dela, idiosinkrasia galtzen dela eta serbitzarien gizarte bat sortzen dela kenduta, zer du txarrik turismo sistema honek. Ezer ez.
‎(...) Baita: turismoa baldin bada herri baten industria bakarra, morroien gizarte bat sortzen duzu, serbitzarien gizarte bat, etorkizunean baliokoa izateko beharrezkoa litzatekeen I+ D horretatik guztiz urrun, baina irabaziak esku gutxitara doazela, lan prekarioa sortzen duela, bertokoentzat bizimodua garestitzen dela, ingurogiroa kaltetzen dela, idiosinkrasia galtzen dela eta serbitzarien gizarte bat sortzen dela kenduta, zer du txarrik turismo sistema honek. Ezer ez.
‎Community managerraren irudia orain dela urte gutxiko kontua da. Izan ere, sare sozialak, gutxi gorabehera, orain dela hamarkada bat sortu ziren.
‎Orduan zeren zain gaude esan zuten bi ahizpek Triusek zulo handi bat sortzen ari zen bitartean hitz magikoak esanez.
‎Hain zegoen liluratuta bere buruaz ze, halako baten, aintzirara jausi eta ito egin zen. Erori zen lekuan lore bat sortu zen, eta nartziso izena jarri zioten.
‎Begirada edo irribarre batzuen atzean dauden aukera guztiak eguzkitsu loratzeko. Batzuetan, unibertso osoa lerratzen da ordura arte ezezagunak ziren ezpainetan musu bat sor dadin, edo norbaitek irribarre egin dezan, eta horrelakoetan ez dago bihotzari bidea egiten uztea bezalakorik, egun bakoitza ametsetan bildutako oparia izateko.
‎Badakizue zer gerta daitekeen, gure taldea Aragoiko lurretan harrapatzen badute? Hainbeste desiratzen ari diren gudaldi berri bat sortzeko aitzakia eskura ematea!
‎Entzun arretaz esan behar dizudana, hitzez hitz Romani esan ahal izateko: Negozio petral honetan koadrila bat desagertu zen zoritxarrez joan zen neguan, eta beste bat sortu da udaberrian. Sinplea da mezua, ezta?
‎" Oso aintzat hartuko dugu emaitza dio Arregik herritarren hitza agindu zehatza delako guretzat". Uztailaren 26an udal plenoak mozioa onartu zuen esanez Usurbilek Gipuzkoako" hondakinen arkitektura instituzionalean" ez duela tokirik, eta batzorde bat sortzea erabaki zuen aztertzeko teknikoki, juridikoki eta ekonomikoki nola atera daitezkeen San Marko mankomunitatetik. Batzorde horrek memoria bat aurkeztuko du" bi hilabeteko epean, gehienez ere".
‎Eta hi, bestalde, esku hutsik bere ahoratzeko ezer izan gaberik. Inguruko harri bat hartu duk eta bere kontaktu hotzarekin batera estutu egin duk, bigundu nahiez edo, ogi bilakatu hadi, madarikatu zikin hori!, eta ibaiaren erdira jaurti duk korrontearen erdian osin txiki bat sortuz.
‎(diximulatzen) Ez zaitez hain zorrotza izan. Ez badu jokatzen mutikoak pena haundia hartuko du eta horrek trauma bat sortu diezaioke.
‎Istorioaren aldeko olatu bat sortu zen: " mortal" hitza zintzotasunarekin lotzea laudatzeko moduko berritasuna zen.
‎Printzearen erabakiaren bikaintasunak onarpen xuxurla bat sortu zuen; hainbat pertsonak kontrako erabakia hartuko zukeen.
‎egia bakoitzak hotzikara bat sortzen duen ringean,
‎D' Aueaulony kondesak ere ideia idealizatu horietako bat sortu zuen batelariez, 1691 urtean, jantzi ederrak soinean ibiltzen zirela esanez. Zetazko arropaz irudikatzen zituzten, eta kapelu handiak buruan.
‎Beste lanabes batekin azala kentzen die. aizkorarekin forma ematen die. Habe lauki pilo bat sortzen ditu. Habe guztiak traktorean kargatzen ditu.
‎Dena den, orain postuetan eta gero konpartsaren atzetik saltoka dabilen mutiko indiarrari beti beldur izpi bat sortu dio erraldoi horrek: irribarre maltzurrarekin, begi handi zabalekin, baina une bat besterik ez da izaten, harridura, gozamena, dantza, zalapartak une hori ezerezean uzten baitute.
‎Gero feniziar merkataria berriro ere eskaintzetara hurbildu eta erakustaldi bat egin zuen, gauza bakoitzaren balioa adierazi nahian. Bitxia zen pertsona hau, beste arrotzen artean ezberdinena, oihal zuri batek goitik behera estaltzen zuen, baita burua ere eta bibote beltz batek margotzen zuen bere aurpegia kontraste bitxi bat sortuz zuritasun harekin. Merkataria Xemeinen begirada kuriosoaz ohartu eta oihala ukituz atorra, hitza esan zuen:
‎Oh Buhame aparta! Kanta bat merezi duzu. Itxoin pixka bat eta kanta zoragarri bat sortuko dut zuretzat munduan zehar zeure abilezia ezagut dadin. Itxoin pixka bat!!
‎Ez alafede! Eta eskuan zeraman zaldi ilez egindako zurda luze bat airean astinduz tximista bat sortu zuen, eta gero beste bat eta beste bat, ortzia bere begi amorratuak baino beltzago jartzen zelarik. Zaldi guztiak bere Zamaltzainaren tximistak entzutean itzuli eta juxtu basotik Kabana eta beste kaüterak Pitxuren laguntzan zetozenean, elkarren ondoan jarri eta denek izaki bat osatu zuten, erdi zaldi erdi gizon, hots, Zamaltzain bera, Zamaltzain erraldoi, dotore eta beldurgarria era berean, eta ikuskizun haren aurrean izuak jota, buztana hanka artean, basoan sartu ziren kaütera gizotsoak, lau hanketan.
‎Baina, elur antzara udako lurretara itzultzen zenean, umearen eta gizonaren artean langa bat sortzen zela ematen zuen, eta Fritha ez zen itsasargira joaten. Urte batean, hegaztia ez zen itzuli, eta horrek lur jota utzi zuen Rhayader.
‎Lantegiaren sarrera trafiko handiko errepidean zegoen, albo bietan platanondo handiek inguratzen zutenak. Zuhaitz sendoak ziren, eta udaberrian arku bat sortzen zuten kotxeen gainetik, bizitzak derrigor lantegi sarreraraino eramango zintuela iradokitzen zuena.
‎Ziurtasunez hitz egin zuen, baina zalantza bat sortzen ari zitzaiola ikusi nuen. Jainkoarren, utzi hitz egiteari behingoz oihu egin nion. Den dena nire aurka dago.
2018
‎Botereak askotariko aldeak ditu, baina bortxa da eragingarrienetariko bat. Norbaitek, bortxaren boterea galtzen duenean, ziur mendeko bat sortu dela, banako nahiz erkidego izan.
‎Lehen gaia" elefante" bezala aurkezteak, aitortzen dut, deserosotasun bat sortu dit. Ez naiz ni, sententzia finkoegien zale, eta aurrera dezadan abiapuntutik bertatik, ez dudala inolaz ere, terminoak biltzen duen lan esparruko euskararen presentzia, erabilera eta hitz batean, betetzen dituen funtzioen eskasia gutxietsiko.
‎Eta hemendik beste galdera bat sortzen zaigu: Hiztunek nolakoak izan behar dute hizkuntza bati bizi indarra emateko?
‎Niretzat, pozik handiena, zuen iruzkinak jasotzea litzateke. Ea denon artean oihartzun pixka bat sortzen dugun eta euskararen ahotsa iritsi behar den tokira iristen den. Aldez aurretik, MILA ESKER.
‎Nafarroa aparte mantendu zuten, eta Saturren lagunek botereari eutsi zioten. Alderdi berri bat sortu zen eta bertan bildu ziren bera bezalakoak. Garai bateko su beroa apaldu behar izan zuten.
‎elkarte bat sortzea erabaki zuen,
‎Arratsalde osoan jarraitu genuen, tartean behin geldituz, eta adiskidetasun sentimendu alai bat sortu zen gure artean. Azkenerako ez zidan ihes egiten, eta elkarren ondoan esertzen ginen, besoez elkarri heldurik.
‎Arrats batez, ia ilun zela, iskanbila handi bat sortu zen herrixkan. Sentipen bakar batek pizten zuen taldea:
‎Kanpora ateratzen ginenean, intzigarrak karraska egiten zuen oinen azpian. Goiz batean izotza aurkitu genuen edalekuko osineko ur geldien gainean, eta zurrumurru handi bat sortu zen gure artean hari buruz. Hezur Handi agure zaharra zen gure taldeko kiderik zaharrena, eta ordu arte inoiz ez zuen halako gauzarik ikusi.
‎JULEN. Begira ezak. (Julenek bi txalo joko ditu eta pareta ireki egingo da igogailu forma borobileko gelaxka bat sortuz.) Hemen duk.
‎Margoihal bat pintetan, horrexetan. Jakina, hagoen lekutik, irratiaren bestaldetik, ezin duk ezer ikusi, baina imajinatu egik margolana, zelan noan oihal zuriko ezerezetik unibertso bat sortzen. Lehen planoan, estatua bat.
‎Elkarri begira gelditu ginen Bertizko kaskoan hasten edo amaitzen zen, beti ere abiapuntuaren arabera, pagadira iritsi ginenean, entzundakoa sinistu ezinik. Jakina zen noski," robasetas" titulua izan bagenuela, baina hortik elkarte bat sortzera eta" labela" exijitzera eta gure kontrako" gurutzada santura" deitzera, sekulako aldea zegoen. Hamaika ikusteko jaio ginen, bai horixe!
‎LAU. Beatles ek estilo berri bat sortu ditek... Frantziak, Italiak, lpar Amerikak ere baditiztek beren estilo bereiziak.
‎Paulo Petrovitxen begi oro ohartzaileak erreparatu egin zuen eta hizki bakar batez nolabaiteko bizitza bat eman zion: hutsegite batek aurpegirik gabeko tenienteorde bat sortu zuen, familia-buru bat.
‎Zapalkuntzak, umiliazioak eta zigorrak esklaboago bihurtzen dituzte esklaboak. Familia bakoitzean ez da Espartako bat sortzen, horien kontra egiteko. Garai ilunenetan jende xeheak nahiko lan du eguneroko bizimodu tristean aurrera egiten saiatzearekin.
‎Enpresariei ez zaie eskatzen Giangiacomo Feltrinellik bezala jokatzeko, jatorri aristokratikoari uko egin eta, argitaletxe aitzindari bat sortzeaz gain, iraultzaren aldeko bonbak jartzen hiltzeko. Lekutan daude Italiako langileek Fiat edo Pirelliko jauntxoen kontra 60ko hamarkadaren bukaeran egiten zituzten zigor ekintzak.
‎Ekimen pribatuak? Inork negozioak egin nahi baditu, kabiarra inportatu eta saltzeko enpresa bat sor dezala, kabiar barik bizi daiteke eta. Hezkuntza negozio bihurtzea herritarren funtsezko eskubideak urratzea da.
2019
‎Amets guzti haiekin lotua zegoen berak barru barrutik basoarekiko sentitzen zuen dei ikaragarria. Dei honek gogo eta egonezin berezi bat sortzen zion. Ez zekien ziur zer sentitzen zuen.
‎Baten batek itsu izatea leporatuko dit. Sekulako arazoak ditugula, ez dagoela etxebizitza duin bat erosterik bizitza osorako hipotekatu gabe, hezkuntza sistemak ez duela funtzionatzen, unibertsitatean ikasitakoa eta lan merkatuak eskatzen duena maiz ez datozela bat, gizarte ustel bat sortzen ari garela, elkartasunik gabekoa, Ameriketako Estatu Batuen isla ezin fidelagoa.
‎Familiek mezuak uzten zituzten euren asmoak azaltzen, batzuek bere kasa joateko asmoa zuten, beste batzuk NAEL baten zerbitzuak kontratatzekoak ziren, eta bagenekien AFACek berak bidaia bat antolatzeko asmoa zuela. Guk, ordea, gure kasa joango ginela erabaki genuen, NAEL baten zerbitzua kontratatu gabe, baina horretarako sei bat familiak osatutako taldetxo bat sortu behar genuen, gastuak ikaragarri handiak izan ez zitezen. Asignazioko egunean ezagututako familien artean lau prest geunden gure kasa joateko.
‎Baina bizikletak alde batera utziz gero, munduko garraio mota ia guztiak ikusi ahal izan genituen hango errepideetan: ...k bere tarifa zuelarik, motor arruntak, moto taxiak, sidekarrak, aterik gabeko kamionetak, kamioi handiak, kamioi txikiak, gurea bezalako mikrobusak, lineako autobusak den denak modu ezberdin batez margotuak, gurdiak... ez zuen inporta nola, kontua zerbait edo norbait garraiatzea zen, eta ibilgailu haiek guztiak hango errepidetan elkartzen ziren, aldapetan gora eta behera, ikaratzeko moduko koktel bat sortuz. Chongqingen bazaude eta arriskua gustuko baduzu, ez galdu taxi bat hartzeko aukera; bi euroren truke adrenalinaz beteriko bidaia ahaztezin batez gozatuko duzu!
‎Pixka bat aurrerago iturri ezagunarekin topo egin zuten. Tomi dar dar larri bat sortu zitzaion. Han zegoen kandela muturra, zeharo gastatuta.
‎Hori entzunda, izeba zaharren zimur sakonak arindu eta bigundu ziren, eta begitan poz berri bat sortu zitzaion:
‎Gau hartan benetako ekaitz bat sortu zen herrian. Tximista eta trumoiak, berebizikoak.
‎Guztia ilunetan zegoen. Une batean argiune bat sortu zen, inguruko sasi eta sastrakak ikusarazterainokoa. Gero, berriz iluntasuna nagusitu zen.
‎Gero, berriz iluntasuna nagusitu zen. Baina geroxeago beste bat sortu zen. Eta hurrena beste bat ere bai.
‎Kultu horren inguruan baziren besta eta erritualak urte osoan zehar, baina batez ere, bi solstizioen inguruan. Neguko solstizioan eguzki zaharra hiltzen zela uste zuten eta baita eguzki jaio berri bat sortzen zela ere. Sinesmen hori zuten antzinako erromatarrek, zeltek eta baita euskaldun jentilek ere.
‎Gero izuturik, lasterka egiteari ekin zioten. Horietako batzuk erori egin ziren mendi magaletik behera zihoazela, lubizi bat sortuz. Euren gorpuak Arrastarango trikuharriaren azpian omen daude ehortzirik.
‎1960ko hamarkadan Suediako Elkarte Psikoanalitikoaren babesean lan egiten zuen Margitek, baina freudiar berrien korrontean kokatzen zuen bere praktika. Margitek talde bat osatu zuen, berak psikoanalizatu zituen pertsonez osatua, neurri handi batean; beraz, ezagutzen zituen haien arazo intimoak; freudiarra ez zen elkarte berri ezkutuko bat sortzea planteatu zien. Taldearen orientazio teorikoa Frieda Fromm Reichmann ek Psikoanalisia eta Psikoterapia liburuan planteatu zuena zen.
‎Berriki zesarea bidez haur bat sortu zen herrian, eta ohi kanpoko gertakizuna zenez, haur guziak nahasiak ibili ginen. Zesarea hitza bera lehendabiziko aldiz aditu genuen; bazuen halako misterio pittin bat eta errekreo orduan gai nagusia izan zen.
‎Institutuan fundamentu handirik ez zuen egin, eta amak ofizio bat ikasteko lanbide heziketetara zuzendu zuen, eta mekanikari ikasten hasi zen. Ama maite zuen, baina ezin zitzaion mintzo, ezin zion bere bihotza ireki, eta bien artean harresi bat sortu zen. Mutila berez irekia eta alaia, iheskor eta betizu bihurtu zen, aspaldi ikasi baitzuen bere ekintzen berri ez ematen, bakarrik eraman beharreko zama zen, beraz, pisu handiko zama hura.
‎Zikinen adoratzaileen ñapurkerietatik Bartak libre atxikitzeko, lurraldea ber biziaraztekoa zen, odol hotza isuriz hiper erruralitatearen zainetara, horrela eufemizatzen baitziren jada gure kanpainetako basamortu humanoak: eskola bat sortu, sosa zutenentzat izan arren, oinez ibiltzeko bideak marraztu eta ekintza kultural ezberdinak antolatu.
‎221 Nolabaiteko lehia bat sortzen da beti ea nork dakizkien hobeto idatzita ez dauden arauak.
‎594 Agian euskal gogoan gizabanakoarenaren zilegitasuna onartzen zailtasun edota susmo kultural bat egon daiteke, erromantizismotik trantsizio ez oso bat, niaren erditasuna egungo mendebaldeko zibilizazioan eten bat bere errealitatearekiko ikuspuntu orokorra asumitzea galarazten duena, eta salneurririk garestienean ordaintzen ari dena. Baliteke batzar, biltzar eta asanbladetako tradizio errotuak, antzinako gertuko demokraziakoak alegia, eztabaida zuzenaren mitifikazio bat eragin izana gurean beharbada, gizarte orokorraren iritzia eratzeko prozesu konplexuen balorazioaren kaltean, eta horrekin batera aspaldi honetan edozein kezka sozialen inguruan" kolektibo" bat sortzeko joera, garapen bereziak ernarazteko gauza bailiran. Egiazko kolektibo bakarra gizarte bera osoa ez bailitzan, edo gizateria bera ere hein batean, eta gure historian eta munduko historian ere" talde egiek" aski min eta gatazka ez bailuten egin.
‎679 Kultura herrikoiak urtero belar, lore eta zuhamuxka ereintza galanta bultzatzen zuen eta duen bitartean, non goi kulturaren zuhaitz lerdenak haz daitezkeen, masen kulturak bere aldetik, adin nagusitasunera XX. mendean heldu den unetik, gizasemearen arimaren oroimen ilunean meatzaritzari ekiten dio bakarrik. ...n kontzeptu bera ere kolokan jartzeaz aparte, esklabotasun garaietatik ikusi ez zen bezala, sineskeriak Ilustraziotik salbatzen saiatzen da jo eta su, irudi eta soinuaren erregistratzeko sistema berriak erabiltzen ahaleginduz izpirituen izatea `frogatze" arren, eta halaber behin egia diskurtsoen ezaugarri prestigiotsu bat besterik ez dela onartzea lortu duelarik, arte gehienetan genero berezi bat sortuz izpirituen izate hori biziagoki irudikatzen duena.
‎795 Errenazimenduko iratzarpenari leporatu ohi diogu gizakiak bere borondate hutsez norabide guztietan eta aldi berean haz daitekeelako ustea, baina egiatan Ilustrazioan bakarrik ausartu ziren aurrelariak entziklopedia bat sortzera.
‎16 jelkaldian, Cassinek Eusko Jaurlaritza ordezkatzen zuen Manuel Irujorekin hitz egin zuen, Ingalaterran euskal tropa bat sortzeko asmoz:
‎Sarako bilkura horretan, Gilbeauk eta Vinson euskalariak euskararen ortografia finkatzeko akademia bat sortzea deliberatu zuten. Azkenik, 1901eko irailaren 16an, Hendaian lehen Euskal Ortografia Biltzarra izan zen, eta bertara hurbildu ziren Bidasoaren bi aldeetako euskaltzalerik famatuenak:
‎Uztailaren erdi aldean hizketan hasi ginen, bero bero eginda, eta Berttoli eta Hazia elkarteetako hainbat jendek hori aitzina eraman behar zela deliberatu zuten. Uztailaren bukaera alderako lehen batzarrak izan ziren eta batzar horietatik talde eragile bat sortu zen. Hastapenetatik koordinatzaile edo arduradun nagusiak Xerar Urrutia Berttoli elkartekoa eta Zelin Duperou Hazia elkartekoa izan ziren.
‎Bateragarria ote da Irisarriko lanbide nagusia den laborantzarekin? Ez al du gizarte berri bat sortuko. Ez ote da euskararen eta euskal kulturaren kalterako izanen?
‎3 Euskal dantza talde bat sortzea agindu zuen, horrelako euskal besta ederrak gehiagotan antolatu ahal izateko eta country giro horrekin behin betiko amaitzeko.
‎Legenda edo sineskeria guzti horiek elikatzen zituzten hibrido horien mitoa non gizakiak piztiarekin bat egitean naturaren aurkako nahaste bat sortzen zuen. Kasu gehienetan gizona da nahasten dena piztiarekin, bortxaz, bere ezkutuko apeta bortitzenak azalaraziz; horrekin justifikatu nahi da, nolazbait, gizakiaren, gizonaren alde bortitza, aseezina eta kontrolagaitza, piztiak gain hartzen baitio, ustez.
‎Gizakiak berezkoa du fantasiarako, ameskeriarako grina, ulertezinak diren fenomenoekiko miresmena, arrazionalismoarengandik ihes egiteko beharra. Manikeismoa ezartzen badiogu kontzeptu horri, bere kontrakoa irudimena litzateke; lehena, ameskeria suntsitzailea da, kontrolaezina bilaka daiteke, erotu ahal gaitu, gure buruak antolatutako antzerki bat sortuz; irudimena, ordea, lagungarria da ezagutzen dugun errealitatetik azalpenak, bideak eskaintzen digun neurrian.
‎Baina pentsatzen badugu gizakia desagertzeak ekarriko dituen baldintzak gaur eguneko bizidunentzat erabat kaltegarriak izango direla, oso bestelako egoera bat sortuko litzateke. Adibidez, guk orain oxigenoa arnasten dugu, eta ezinbestekoa zaigu bizitzeko, baina oxigenoa zianobakterioek metabolismotik ekarri zuten substantzia guztiz kutsatzailea da.
2020
‎Izenburuaren bigarren osagaia(" aizkora") goregi jasotzen baduzu, izan dela pentsatuko duzu (dute) lehen osagaiaren mende zabiltzalako susmotik libratzearren. Horregatik, erarik zuzenena (eta neure kritika ahalmen urria ezkutatzeko egokiena) iruditu zait poema zati batzuk kateatzea dela, osoaren gurari bat sortzeko neure lagun askorengan. Baita etsaiengan ere, bizi badira.
‎La antorcha del siglo XX Austriako K. Kraus jadanik duela mende bat sortzen ari zen kultur eskumuturrari aurre egiteko egunkariaren berrargitalpenaren antzeko ahalegina izan da.
‎Bertan elkartu ginen gure aldetik estaturik gabeko hizkuntza gutxituen artista eta idazleok, kurduak, euskaldunak, baita irlandarrak ere eta, handik, liburu eleaniztun bat sortu zen K Planet izenekoa.
‎Gerra napoleondarrak izan ziren Latinoamerikako herrialdeen independentziaren abiapuntua, bai, baina Europako abertzaletasunetan ere sekulako eragina izan zuten. Gogoratu garai hartakoa dela Joseph Garat lapurtarrak" Fenizia Berria" izeneko euskal estatu bat sortzeko egin zuen proposamena.
‎Saiakeraren ekarpen literarioa bezain sintetikoa eta laburra aldiz, estilo horren kontrakoa izango da, erabat. ...ero, eleberri, aforismo edo elkarrizketa bihurturiko saiakerak badaude ere, ezin esan entseguak osagarri ezberdinak bere hartan biltzen dituenik; aitzitik, elementu guztien sintesia da saiakera, proposamen berria eta laburra, lanaren poderioz gero garatuko den zirriborroa aurrekaria besterik ez dena, non testuak, aipuak eta burutazio solteak desagertzen diren denen artean osaturiko bestelako gauza bat sortuz.
‎Nik, berriz, esaten nuen liburuan toponimia hots, izendegia oso lotuta dagoela mitoari," erabilera morala agerikoa da batzuetan, iluna beste askotan". Hau da, autokontzientzia bat sor liteke toponimoetatik, hala irakasten digute kantariek, eta, demagun kantariak poetak direla. Esan nahi da liburu honekin poeta bilakatu naizela, eta aurretik saiakeragilea edo narradorea besterik ez nintzela?
‎Bilera bat egin zen 1956ko martxoaren 4an, Deban, eta Jokin Zaitegi, Gabriel Aresti, Pablo Garcia de Arteaga, Paulino Larrañaga, Andoni Berrueta, Evaristo Martinez de Iturrate eta Alfontso Irigoien agertu ziren. Urteak pasa eta 1969ko irailaren 6an, Euskal Idazleen Elkartearen antzeko bat sortzeko biltzarra burutu bide zen Baionan non Gabriel Aresti, Jose Azurmendi, Jose Antonio Artze, Jean Erdozaincy Etchart, Salbador Garmendia, Xabier Gereño, Daniel Landart, Amaia Lasa, Jose Luis Lizundia, Ramuntxo Kanblong, Xabier Kintana, Ibon Sarasola, Joan Mari Torrealdai," Txillardegi" eta Anjel Zelaieta bildu ziren.
‎Eta idazten jarraitzen badugu, idazten dugunarekin hilabete batean jateko ezer irabazten ez badugu ere, zera uste dut: idaztea ez dela kultura objektu txiki bat sortzea, eta gure testu horiek eraldatu egin dizkiguten testuen eta munduaren balioa, metamorfosian erabiltzen ditugun testuen funtsa horixe baita eta ez, berez, mesedegarriak izatea. Hala eta guztiz, zentzuz jokatzen jarraitzen badugu, uste dut bitarteko bat geratzen zaigula:
‎Donostiako Udal Liburutegiko sotoetan aurkeztu genuen Egunero egun ero liburua, eta aipatu nuen blogen kalitate literarioaz polemikatxoren bat sortu zela eta erabaki nuela liburu gisa kaleratzea. Blogak autoikasketa, pentsatzeko idatzi beharra eskatzen duela aitortu nuen, eta Zubimendi, ordea, iritzi sail baten funtzioaz mintzatu zen, ikuspuntua seinalatu eta horizontea sakondu beharraz, irakurleak zeureganatu eta eztabaida probokatzeaz.
‎EITBk joan den urtean kazetari eskola moduko bat sortu zuen, albiste faltsuei aurre egiteko. El Paísek graduondo bat antolatu du horretarako, baina hori El Paísek duela zortzi urte planteatu du, 500.000 ale saltzen zituelako, eta egun 50.000 besterik ez.
‎" Diziplina kontrola, gorputzak espazioan banatuz, gizaba nako bakoitza zelula dibisio batean kokatuz eta espazio akordio analitiko horretatik kanpo espazio funtzional bat sortzera datorkigu. Azkenean, espazioko matrize hori erreala eta ideala da aldi berean:
‎Ibinagabeitia abertzale jeltzalea bazen ere, asko sufriarazi zioten alderdikide erdaltzaleek. Aldizkari hartan idatzitako artikulu batean, euskararen aldeko organizazio bat sortzea proposatzen zuen euskal matxinadari ekiteko. Matxinada horren aurkako birustzat honako hauek salatzen zituen:
‎Gipuzkoako Batzar Nagusietan, 1830ean, lehenbiziko aldiz goi agintari batek euskararen gainbeheraren kezka azaldu zuen eta Sustapen batzorde bat sorturik hizkuntza plan bat idazteko enkargua eman zitzaion, eta lantegi horretarako zein aukeratuko eta Agustin Iturriaga aukeratu zen aditu gisa. Hark 1831n aurkeztu zion Batzarrari euskara suspertzeko plana, eta onartua izan zen, baina dirurik ez zuten jarri aurrera eramateko, eta handik laster sutu zen lehen gerra karlistarekin betiko asmo hutsean gelditu zen.
‎Euskal Herriari lokarri bat eman behar diogu. Benetako Herri bat sortu nahi badugu eta bere buruaren jabe izan nahi badu, oinarri nagusi bat behar dugu eta oinarri hau Euskara da.
‎Fundazio bat sortu zuen Markok, alegia, bere ondareari etxeari eta akzioei xede bat jarri zion bera egongo ez zen momenturako: HIESak eta beldur eta gorrotozko izurriteak jotako gaixoak artatzeko erabili zen bere dirua.
‎Hemen ez zagok zergatik susmo txarretan ibili behar. Egoitza honetan familia handi bat sortu nahi ditek, besterik ez, eta gu guztiok familia berri baten partaide senti gaitezela.
‎Horixe! Kooperatiba bat sor dezagun bota zuen Abelek, paradaren zain egon balitz bezala. Brunok eta biok aukera hori geneukan buruan gure erretiroa planifikatzen ibili ginenean, baina ez genuen nahikoa jenderik aurkitu, edo, hobe esanda, ez genuen jende egokia aurkitu.
‎Ez pentsa. Esan diadanez, atezain bezala lan egiten hasi zian kalea utzi zuenean, eta handik lasterrera, bere nortasun ekintzaileak bultzatuta, atezainen enpresa bat sortu zian, beste albaniar herrikideak kontratatuz. Draganek atezain bezala izen ona lortua zian gaueko enpresarien artean, eta hortaz, berak aurkeztutako atezainek kalitate bereko zerbitzuak eskainiko zituztela uste zitean enpresariek.
‎Ameriketara, alde egiten dut inork ezagutzen ez nauen mundu berri baterantz, libre izango naizen lurralde batera, zu bezalako urraiztar begigaiztoak jasan behar izango ez ditudan hiri bat sortzearren saiatzen naiz aditzera ematen nola edo hala baina inolako gogorik gabe.
‎Baina argitu orduko zutik ginen. Hain zuzen ere, bitartean ekaitz jasa amorratu bat sortu zen, tximista, trumoi, haize eta euri izugarria.
‎" Amodioa da guztia urre bihur dezakeen alkimista bakarra; amodioa da heriotzaren, zahartzearen eta ohikeriazko bizitzaren aurkako sorgintasun bakarra", azaldu zuen Henry Millerren eta beste zenbaiten amoranteak. " Haragiak haragiaren kontra perfume bat sortzen du, baina hitzen talkak sufrimendua eta banaketa besterik ez du ekartzen", deskribatu zuen idazleak. Anaïs Nin 1977an hil zen, obarioetako minbiziak jota.
‎Ezkondu aurretik, amak ez zidan inoiz ezkutatu ez zuela batere gustuko: gizon azala iruditzen omen zitzaion, kalean eta hortik zehar firin faran ibiltzeko modukoa, ez ganorazko familia bat sortzeko egina. Esaten zidan bizimodua gogorra dela eta gizondu gabeko senar batekin arrastaka baten emango nuela bizitza osoa, hainbeste mutil egonda hobe nuela begiak ondo zabaltzea.
‎Baina zer besterik egin zezakeen? John Starhurst irteten tematzen bazen, eta bere burua jaten utzi, ehunka giza bizitza kostako zen gerra bat sortuko zen.
‎Ene adiskideok esan zuen lemazain alemaniar batek, hau negozio kaxkarra da. Hain zuzen, lege osoz ehiza on bat egin orduko, ezbeharren bat sortzen da, eta orduan errusiarrak azaltzen dira, larruak eta ontzia harrapatu eta Siberiara bidaltzen gaituzte denok. A zer nolako atarramendua!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia