Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 234

2000
‎Mekauenka igo zituen literako eskaileratxoak. Koltxoia probatu (urtebete lehenago Rocíoren gorputza hain bigunki babesten zuen hura, Eiderren esanetan), otarteko bat jan, aterpetxea apur bat ezagutu, eta erabaki zuen autobusetik ikusitako Rock of Cashel hura bisitatu behar zuela. Bai:
‎Eta, hala, ogi eta gazta puska bat jan ondoren, eskopeta hartu, sonbrailu lumaduna buru gainean jarri, eta erran zuen:
‎Eta mugitu nuen nik peoi bat, mugitu zuen hark bertze peoi bat... eta hala ibili ginen, mugimenduz mugimendu, egunari gaua zerraiola, eta gaua egunari... zeren eta nik hari peoi bat jan bainion eta hark niri bertze peoi bat... eta aitzinago nik zaldun bat jan nion eta hark niri alfila... Eta mugimendu bati bertze bat zerraion, eta taula gaineko piezak urrituz joan ziren, urrituz eta urrituz, harik eta guti batzuekin geratu ginen arte.
‎Eta mugitu nuen nik peoi bat, mugitu zuen hark bertze peoi bat... eta hala ibili ginen, mugimenduz mugimendu, egunari gaua zerraiola, eta gaua egunari... zeren eta nik hari peoi bat jan bainion eta hark niri bertze peoi bat... eta aitzinago nik zaldun bat jan nion eta hark niri alfila... Eta mugimendu bati bertze bat zerraion, eta taula gaineko piezak urrituz joan ziren, urrituz eta urrituz, harik eta guti batzuekin geratu ginen arte.
2001
‎Ondo gogoan dut oraindik. Presaka sartu eta lehendabiziko gauza pintxo pare bat jango zituen. Horretarako antsia berezia izaten zuen beti, bi mokadutan irensten zituen aukeran zeuden ogitartekotxoak.
‎Ezkaratzetik irteterakoan alboko lorategi utziari begirada beldurtu bat zuzendu dio Tasiok horregatik. Katu neurriko arratoi bat irudikatuz, belar gainean lasai jarrita ogi barra bat janez.
‎Eguraldi onak animatuta seguruena. Gaur uda usaina dago airean izan ere, hondartzatik izozki bat janez itzultzen zaren egun horietako baten zerbait, nahiz eta oraindik udaberrian egon eta egutegiak zenbaki dezente ipini gu eta egun epelen artean.
‎Tomas ezkondu egin zen. Baina txikle bat jaten den moduan ezkondu zen. Eta oraindik ere ezkonduta egongo da, hil ez bada.
‎Lucas turroi zati bat jaten ari zen telebista aurrean. Telebista ahotsik gabe zegoen.
‎Heladería Humboldt-en. Amarekin zegoen limoizko bat jaten. " Limoiak ilberri potoloak dira" esan nion mailukizkoa eskatu nuenean.
2002
‎Gogogabetasunetik bizigogorantz. Jakina baita mota horretako pilulek, antsiolitikoek batez ere, menpekotasuna sortzen dutela, eta zaila izaten dela, honelatan, gaitzari eta pilula dosiei koska bat jatea. Hala, bada, oposizioetarako prestakuntzan, idazmakinako praktikak egiten zituen Sarak, edo kontabilitate liburuak miatzen zituen, edo kultura orokorrekoak.
2003
‎Matilde lehenagotik ezagutu izan balu," Puff" esango zion, edo" Ez dago beste zerbait?" esango zion, baina minutu bakar batzuk ziren Matilde ezagutzen zuenetik, eta etxe ezagutu berri batean ezin da" Puff" esan; are gutxiago," Puagg" edo" Ag" plater baten aurrean. Eta une hartan bildu ahal izan zuen borondaterik onenari esker, barazkien %54 bat jan zuen.
‎Mailuki bat atera zuen alkondarako patrikatik orduan. Zati bat jan zuen eta Matiasi eskaini zion. Matiasek ezetz esan zuen.
‎Mailukia inponentea zen. Beste zati bat jan zuen Dimasek eta atzera gorde zuen patrikan.
‎Gertaera hura ospatzeko, puru bat piztera mugatu zen don Justiniano, aitaren antzera antxume bat jatea arriskugarria zela iritzirik edo...
‎Platano bat jateko gutizia sartu zait. Goi aldeko azala kendu eta mamia estutuz, goranzka atereaz jatea gustatzen zait.
‎–Ile apaindegira joango naiz zure bila. Bokata bat jan, garagardo bat hartu...
2005
‎Zer dira haginak gure edadean? Zuk badakizu zer den gure edadean intxaur bat jatea, señe. Martirio bat infernukoa.
‎Seguru dakit 27an izan zela, ze mendi zati bat bota zuen itsasoak urte horretan. Mendi zati bat jan zuen itsasoak. Galerna handi bat egon zen 27an, abuztuan, eta horko hondartzako mendi zati bat jan zuen itsasoak.
‎Mendi zati bat jan zuen itsasoak. Galerna handi bat egon zen 27an, abuztuan, eta horko hondartzako mendi zati bat jan zuen itsasoak. 27an izan zen konpetizioa, eta juezak etorri ziren mundu osotik eta bazegoen bat bel beltza eta zera baino altuagoa.
‎Telebistan ere ematen dituzte animalien gauzak, eta atzo ikusi nuen lehoi batek dortoka bat jan nahi zuela. Baina dortoka oskolaren barruan sartu zen.
‎Pellorenera sartu naiz berriro. Txistor puska luze bat jan dut, zutik oraingoan; eta dozena bat sardina erre ere bai. Eta bospasei ardo beltz, arrapaladan.
‎Pelloreneko barran tartetxo bat lortzeko bultzaka ibili ondoren, txarranka pare bat jan dut txakolinaz. Eta gorantz abiatu naiz.
‎begiak irtenik, belarritik belarrirako irribarrea eta berbaldi ero amaigabeak. Pel Mazok behin batean tripi bat jan zuen, eta izugarria izan zen: inoiz baino astunago jarri zitzaigun, elizak hiru dorre zituela esanez; ondoren, zomorro erraldoiak ikusten omen zituen arrastaka, eta arbola batera igo eta han paratu zen goiza heldu arte...
‎Burura zetozkidanak oroitzapen xumeak ziren, baina oso gozoak: institutuan lehenbizikoz ikusi nuenean, esate baterako, Rosasi fotokopia batzuk eskatzen; herriko jaietan Hondartxo auzoan, noriatik gertu, irribarre luze bat eskaini zidanean; institutuan, presoen sakabanaketagatik gose greba egin genuenean, hark nirearen ondoan ipini zuen eta, gau hartan bertan, baraua apurtuz, patata frijitu pakete bat jan genuen bion artean. Sekulako tripako mina izan nuen gero!
2006
‎Afaltzen zuen bitartean eguneko gorabeherak kontatu zizkion: goiza ospitalean igaro ondoren taberna batean pintxo bat jan eta erredakziora joan zela korrika batean, eta edizioaren itxiera arte egon zela erredakziotik irten barik. Hau kontatzen zion bitartean bihotzaren taupadak entzuten zituen Nereak belarri ondoetan.
‎Posta bulegoko porrotak zein Audiaren gorabeherak hizketarako gogoa amatatu zieten. Goragaleak izan arren, Anek bere burua behartu zuen plater bakoitzetik apur bat jatera. Inondik ere ez zuen nahi Geppert bere arazoez ohartzea.
‎Espediziokoek zakurrak akabatzea eta jatea erabaki zutenetik ez zuen itxuraz jan. Nazka ematen zion janari hark, kide bat jaten ariko balitz bezala. Behin baino gehiagotan esan zuen bera ez zegoela era horretan ibiltzeko; itxurazko janaririk gabe nahiago zuela bertan geratu, bertan kieto, bertan kitto!
‎Liburuek gezurrik ez badiote, aberastasun gutxi eta amets asko zituen lorezainen familia batean maizter hartu zuten behin marinel bat. Marinel ezjakin hark etxeko zoko batean aurkitutako tipula uste zuen bat jan zuen hamaiketakoan sardinzar lehor baten osagarri, eta lau mokadutan amaitu zuen lorezainen familia hartako hainbat urtetako ametsa.
2007
‎Bai, esan zidaten ihes egitea ez zela soluzioa, baina begi politak ditudala esan zenidan. Eta peoi bat jan nuen. Garaipen txiki bat.
‎Bazkaltzeko orduan itzultzen da etxera. Sandwich bat jan ohi du, ez besterik, eta orduan bai, lanean sartzen da buru belarri, bost orduz edo, Patricia, bere laneguna bukatutzat emanda, altzariak diseinatzera dedikatzen den bitartean. Altzariak diseinatuz dirua irabazteko kapaza balitz ez luke beste liburu alurik idatziko, esaten du, aurpegi serioz, bere zirriborro kaierean sartuta dagoenean.
2008
‎edan ere, edaten zuen larregi, eta hala, zurrutak mota guztietako distantziak, hartzailearekin hartu beharrekoak eta zuhurtasunak ezarritakoak? ezabaturik, era honetan mintzatu zitzaion lehengusuari, gazta eta txokolatezko tarta eder bat jaten ari zirèn mementoan:
‎Baina, eguzkia sartzeaz batera, nire egiteko guztiak beteta etzalekurantz nindoala, buruan jarri zitzaidan sagar bat jan behar nuela. Kubiertara igo nintzen korrika.
‎–Apurtxo bat aurrerago bada borda bat, lagun batzuen artean daukaguna. Zer deritzozu bertara bagoaz orain zer edo zer edatera edo merienda txiki bat jatera?
‎Proba samurra zen: jogurt bat jan behar zuen. Ordura arte ez zuen solidorik probatu.
‎Bazkaltiarren artean Mateoren lehengusu bat zegoen –Zosimo Sukunza–, burtsa artekaria zena eta apurka apurka bere kapitala egin zuena, harik eta maisu jokaldi arriskutsu batek aberats aberats egin zuen arte. Lehengusua, baina, hitzontzia ere bazen, eta halaxe aritu zen bazkari osoan, hitz eta pitz, bere meritu balentrien arrandia eginez... edan ere, edaten zuen larregi, eta hala, zurrutak mota guztietako distantziak –hartzailearekin hartu beharrekoak eta zuhurtasunak ezarritakoak– ezabaturik, era honetan mintzatu zitzaion lehengusuari, gazta eta txokolatezko tarta eder bat jaten ari zirèn mementoan:
2009
‎Tira, bi esku ditu, baina dozena bat balira bezala mugitzen eta erabiltzen ditu. Gai da une berean play stationarekin jolasten, sms-ak bidaltzen, bokata bat jaten eta zigarro bat pizten egoteko. Eta Ola deitzen diogu neskatan ere halaxe ibiltzen delako, eskuak etengabe mugituz ea airean haragi puskaren bat harrapatzen duen.
‎Pare bat urte generamatzan elkarrekin eta hura barrezka ikusteak eguna alaitzen zidan. Batzuetan umea hartu eta neurekin eramaten nuen, parkera edo izozki bat jatera, eta Paulari orduan, berak ez zidan sekula horrelakorik egiteko esaten, piztu egiten zitzaizkion begiak, barruan bonbilla bat balu bezala.
‎Zirenak eta ez zirenak probatu nituen: gazta pusketa bat jaten nuen sukaldetik pasatzen nintzen bakoitzean, bizkarrezurra zuzen mantentzen ahalegintzen nintzen eta lepoa tenkatuta izaten nuen beti, egun osoan norbait tximetatik tiraka izango banu bezala, baina alferrik.
‎Anaiaren deklarazioa aditu orduko argitu zitzaion begia Adari, ezusteko ilargi bete batek, bat batean, gau minaren beltzunea bete balio bezala, betartean irri zabala loratzen zitzaiola; ongi erreparatuz, baina, irri bete hura ez zen osoa ez guztiz betea, bai baitzirudien ezen Adari azken istantean piztu zitzaiòn fidakaiztasunak puska txiki bat jan ziola osotasunari; hala, bada, Ada berrespen baten zain zegoen, itxura batean, eta hargatik galdetu zion, ausaz, Domingori:
‎Teofilo Maria pozik egon zitekeen, oso pozik ere bai, baina Domingok koska bat jan zion eztabaida hartan: esan nahi baita Teofilo Mariak aurrerantzean ez zuela Domingo trapu zahar bat bezala tratatu ez lurra musukatzeraino apalarazi; anai arrebetan zaharrenak mehatxatu egiten zuen, bai, lehen bezala, baina, lehen ez bezala, ez zituen mehatxuak betetzen; eskua gainean jartzen zion, baina ez zen handik pasatzen, ez belarrondoko beldurgarririk ez muturrekorik; berandu gabe izan zuen hura frogatzeko aukera, noiz eta Teofilo Mariak berriro gonbidatu baitzituen anaiak, agindutik asko zuèn gonbidapenean, ohi bezala?
‎Gabinok, bai eguerdietan eta bai ilunabarretan ere, paseo bat egiteko ohitura zuen Regina eneko ingurunean, etxekoekin batera bazkaltzeko edo afaltzeko gero, baina egun hartan ez zuen paseotxoa egin, ez afaldu nahi izan; bestela, amarekin lo egiten zuen Gabinok, bakoitzak ohe batean, ama semeari emana, honekiko eskaintza erabatekoan: egingo dizut ohea, fruta pixka bat jan eta basokada bat esne edan behar duzu, seme?; lo aurreko mementoak, batez ere, ezin gozoagoak gertatzen zitzaizkien biei, ohitura hura baitzuten, elkarren ondoan belauniko jarri eta gau mahaiaren gainean zegoèn Lourdesko Ama Birjinaren irudiaren aurrean Salbea errezatzekoa; ondoren, zutitu eta semeari eskaintzen zion amak eskua, baita hura zutiarazten eta besarkatzen ere, besarkada estu eta ... baita zimeldutakoak ere, amaren birika osasuntsuetatik arnasa hartuko balute bezala!?, ezkuzabaltasunaren eta samurtasunaren erresuma hartan, non biak ez duen zentzurik, zeren haragiaren logika ez baita matematikarena, ama semeen arteko harremanen esparru hartan, segundo luzeetako haragien jarraitasunean?
‎(?) Ada oso gozozalea zen, eta horregatik, beharbada, igande arratsalde hartan egiten ari zèn marrazkiak neska bat erakusten zuen, etxe txiki bat jaten ari zena, Hansel eta Gretel ipuinean bezala, zeinean protagonistek basoan galdutako etxe bat aurkitu baitzuten, hormak ogi gozozkoak eta txokolatezkoak zituena, eta leihoak azukrezkoak. Adak zazpi urte zituen, eta marrazkia oso elementala zen, baina lerro nagusietan argi eta garbi adierazten zuen bere intentzioa, nahiz eta, marrazkiari ongi erreparatuz gero, bazegoen lerro bat edo beste, zalantzaren batek edo eraginda?
‎Gero, haragiz eta barazkiz betetako pastel moduko bat jatera gonbidatu ninduten. Plater italiarra zela esan zidaten.
‎Erdi Aroan animaliak ere erantzuletzat jotzen zituzten. Michel Onfrayk kontatu duenez, behin batean Normandian ahardi batek, zerri eme batek, ume bat jan zuen, gurasoek bide ertzean eserita utzia zutena. Epaiketa egin zioten:
‎(•) Ada oso gozozalea zen, eta horregatik, beharbada, igande arratsalde hartan egiten ari zèn marrazkiak neska bat erakusten zuen, etxe txiki bat jaten ari zena, Hansel eta Gretel ipuinean bezala, zeinean protagonistek basoan galdutako etxe bat aurkitu baitzuten, hormak ogi gozozkoak eta txokolatezkoak zituena, eta leihoak azukrezkoak. Adak zazpi urte zituen, eta marrazkia oso elementala zen, baina lerro nagusietan argi eta garbi adierazten zuen bere intentzioa, nahiz eta, marrazkiari ongi erreparatuz gero, bazegoen lerro bat edo beste, zalantzaren batek edo eraginda... egon ere, egon baitzitekeen Ada, azken batean, bere berezko desioaren eta beldur ezkutuen artean zatikatua.
‎Teofilo Maria pozik egon zitekeen, oso pozik ere bai, baina Domingok koska bat jan zion eztabaida hartan: esan nahi baita Teofilo Mariak aurrerantzean ez zuela Domingo trapu zahar bat bezala tratatu ez lurra musukatzeraino apalarazi; anai arrebetan zaharrenak mehatxatu egiten zuen, bai, lehen bezala, baina, lehen ez bezala, ez zituen mehatxuak betetzen; eskua gainean jartzen zion, baina ez zen handik pasatzen, ez belarrondoko beldurgarririk ez muturrekorik; berandu gabe izan zuen hura frogatzeko aukera, noiz eta Teofilo Mariak berriro gonbidatu baitzituen anaiak –agindutik asko zuèn gonbidapenean, ohi bezala– desfiletan jolas zitezen, handik lauzpabost egunera; proposamenak ez zuen Domingo ustekabean harrapatu, besterik ez baitzuen espero egun haietan, eta erabakia baitzuen bere posizioa sendotzeko garaia zela... ezezko bat jartzekoa, alegia, bien artean:
‎Anaiaren deklarazioa aditu orduko argitu zitzaion begia Adari, ezusteko ilargi bete batek, bat batean, gau minaren beltzunea bete balio bezala, betartean irri zabala loratzen zitzaiola; ongi erreparatuz, baina, irri bete hura ez zen osoa ez guztiz betea, bai baitzirudien ezen Adari azken istantean piztu zitzaiòn fidakaiztasunak puska txiki bat jan ziola osotasunari; hala, bada, Ada berrespen baten zain zegoen, itxura batean, eta hargatik galdetu zion, ausaz, Domingori:
‎Gabinok, bai eguerdietan eta bai ilunabarretan ere, paseo bat egiteko ohitura zuen Regina eneko ingurunean, etxekoekin batera bazkaltzeko edo afaltzeko gero, baina egun hartan ez zuen paseotxoa egin, ez afaldu nahi izan; bestela, amarekin lo egiten zuen Gabinok, bakoitzak ohe batean, ama semeari emana, honekiko eskaintza erabatekoan: egingo dizut ohea, fruta pixka bat jan eta basokada bat esne edan behar duzu, seme...; lo aurreko mementoak, batez ere, ezin gozoagoak gertatzen zitzaizkien biei, ohitura hura baitzuten, elkarren ondoan belauniko jarri eta gau mahaiaren gainean zegoèn Lourdesko Ama Birjinaren irudiaren aurrean Salbea errezatzekoa; ondoren, zutitu eta semeari eskaintzen zion amak eskua, baita hura zutiarazten eta besarkatzen ere, besarkada estu et...
2010
‎aldea baita gurutzean hil behar izatetik lagunekin ur termaletako bainuetxe batera joan, bainu bat hartu, susmoa dut apostoluek ez ziotela maisuaren gonbitari uko egingo? eta afari on bat egitera, antxume erre bat jan zezaketen, edo arrain batzuk saltsan, ariketa kanibalak egin beharrean?, dantza eta guzti.
‎Mokadu bat jateko gogoa du. Mokadu bat baino gehiago, idia jango luke adar eta guzti.
‎BIHARAMUNEAN presarik gabe jaiki nintzen; eskolarik ez neukanez, egunkaria erosi, apunteak besapean hartu eta buelta bat emateko asmoa nuen; non edo non bokataren bat jan, liburutegian sartu hurrengo azterketarako apur bat ikasteko... Gero jakin nuen etxekoak nire bila ibili zirela eginahal guztian:
‎Ez zen errazagoa Jainkoak gizaki guztioi zuzenean barkatzea? Eta guztiok pozik, Semea zer esanik ez... aldea baita gurutzean hil behar izatetik lagunekin ur termaletako bainuetxe batera joan, bainu bat hartu —susmoa dut apostoluek ez ziotela maisuaren gonbitari uko egingo— eta afari on bat egitera —antxume erre bat jan zezaketen, edo arrain batzuk saltsan, ariketa kanibalak egin beharrean—, dantza eta guzti.
2011
‎Bazkaldarrak bigarren platerarekin ari dira jada: hau, hortzeria oraino ongi duelako, txuleta bat jaten ari da; hori arraina, eta hura piper beteak. Inork ez dio, beraz, platerari begia kentzen, Leon kontatzen ari denari ere adi dauden arren:
‎–Aizu, zalduna, esan dio erromes itsuak Presebali?. Sagar bat jan nahi nuke, hartuko al didazu onduren bat arbolatik?
‎Haserreak prejituta nindoan Tolosara iritsi aurretik eta purrustada batez erantzun nien bidaiakideei ea mokadu bat jatera edota deskantsu hartzera geratu nahi nuen galdetu zidatenean. Ordu erdi bat geroago, Tolosako hiri inguruak pasatu eta Montpellierrerantz abiatu ginenean, Mertxek mesedez geldialdi bat egiteko esan zidan, hurrengo restop ean, komunera joan behar zuela eta.
‎23:00 Jende gabeko herri trankil honetan mokadu bat jan ahal izateko, fast food txoko bateraino hiru kilometrotik gora ibili behar izan dugu. Patata frijituak maionesarekin jan ondoren, urratsez urrats bueltatzeko, beste hiru kilometro.
‎Kolpeka aritu zen, tarte batez gutxienez Lurri erreparoa eman ziezaion errazkadaka jarraitzeak. Ez zuen etsi baina;, nik bolumena behar nuen aztoramendua zanpatzeko, baina eraginkor izateari uzten zion erratz kolpeak zirela eta; galdu egiten nuen, pelikularen haria ez bazen, bai berau sentitzeko sotiltasuna; ez zuten laguntzen Greta Garbo, Suediako Kristina maiteminduak gelan zehar zerabiltzan itzuli mutuek, gelako posteari tripi bat jan balu bezala begira. Tripiak ere Lurrekin probatu nituen, biontzat izan zen lehen aldia, eta dibertigarria.
‎Antza denez, jan egin du gure oharkabean. Nire gizonetako batek zerbait murtxikatzen ikusi du, baina pentsatu du gozokiren bat jaten ari zela, ez entzunarena egin zion Mikelen barretxo garratzari?. Horrenbestez, agiriari buruz gogoratzen dituzuen datu guztiak errateko eskatu behar dizuet:
2012
‎egunean, Pablo eta Irati ikaratu bat agertu ziren Gernikako baserrian, gurinezko gaileta batzuk eta anisa elkarrekin hartzeko. Iratik coca cola edan zuen eta gaileta erdi bat jan.
‎Bokadillo bat nahi? Apur bat jan zenuke.
‎Ez dago udare hartu berria baino ezer gozoagorik; sarritan gaixotu naiz betekadak jota, horregatik asmatu nuen zenbatzearena: berrogei hartu, bakar bat jan.
‎Sandraren baitan, ez dakit nola azaldu... zain gogor bat zegoen. Haragi samur bat jaten ari zarela, bat batean hezur bat topatzea bezalakoa zen. Ez dakit nola, guk munduko maitasun guztia eman baikenion...
‎egun batean bazoaz haren bila egongelara, eta kaleko atearen hotsa entzuten duzu. Zein jertse jantzi duen ere ez dakizula joan da, lagunekin bokata bat jatera. Orduan lurrera jausten zaizu eskuetatik sukaldeko trapua, eta berarekin batera lurperatzen dira oraindik eman nahi dizkiozun laztanak, muxuak kopetan, kaletik eskutik hartuta joatea, elkarrekin bidaiatzea, belakiarekin haren sorbalda igurztea baineran, zure semea biluzik ikustea...
‎Lander ordu bietan heltzen da bazkaltzera, eta hiruretarako berriz dago lanerako bueltan, kanpoan menu bat jaten ez duenean. Prestatutako jakiak erosten ditu, konjelatuak, di da batean berotzekoak, ez baitu denborarik.
‎Ea, ea..., ikus dezagun, biharko helburua... Bai, nik uste dut, afaltzeko sagar oso bat jan beharrean, erdika batekin moldatuko banintz... eta urdaiazpiko gozotik xerra bat jan beharrean...
‎Ea, ea..., ikus dezagun, biharko helburua... Bai, nik uste dut, afaltzeko sagar oso bat jan beharrean, erdika batekin moldatuko banintz... eta urdaiazpiko gozotik xerra bat jan beharrean...
‎Ostirali agindu nion buru-hezurrak, beste hezurrak eta geratzen zen guztia bildu, pila batean jarri, eta sua piztu eta hauts bihurtu arte erretzen utz zitzala. Konturatu nintzen Ostiralek irrika zuela sabela haragi pixka bat jateko, eta senez gizajalea zela oraindik, baina ideiari berari eta haren agerpen txikienari horrenbesteko gorrotoa erakutsi nionez gero, ez zen agerian jartzera ausartu; nola edo hala jakinarazi bainion hil egingo nuela bere iritzia adierazten bazuen.
‎Baina ez nuen horrelakorik izan; beraz, antxumea etxera eraman, gau berean larrutu, eta ahal izan nuen bezala zatitu nuen, eta horretarako nuen ontzi apropos batean haragi puska batzuk irakiten jarri edo egosi nituen, eta salda bikaina egin nuen. Pixka bat jan ondoren, nire zerbitzariari eskaini nion. Oso gogoko zuela zirudien eta gustura jan zuen.
‎Horrela jakin nuen nire zerbitzari Ostiral uhartearen alderdi urrunekoan lehorreratzen ziren basatien artean lehenago egona zela, bera jateko eraman zuten giza jate jaialdi horien antzeko batean. Eta handik denboraldi batera, lehen aipatu dudan uhartearen alderdi horretara eramatera ausartu nintzenean, hark lekua ezagutu zuen, eta esan zidan bera han egon zela hogei gizon, bi emakume eta haur bat jan zituzten batean. Ez zekien hogei ingelesez esaten, baina harriak errenkan jarriz zenbatu zituen, eta niri harriak seinalatu eta zenbatzeko esan zidan.
‎Garagar buruak ardura handiz gorde nituen, ez izan zalantzarik, uzta garaian, hau da, ekainaren bukaera aldera; eta erabaki nuen ale guztiak bildu eta berriro ereitea, noizbait ogiz hornitzeko ale kopuru nahikoa izateko. Baina lau urte behar izan nituen haietako aleren bat jan ahal izateko, eta orduan ere nekez, geroxeago azalduko dudan bezala, lehenengo ereinaldiko uzta osorik galdu bainuen, ereiteko une egokia ez nuelako kontuan hartu, lehorte garaien aurretik erein bainuen, eta ez zen landarerik sortu, ez behintzat garai egokian erein izan banu sortuko ziren adina.
‎Era honetan antolatu nituen otorduak: mahats mordo bat jaten nuen gosaritarako, ahuntz haragi puska bat edo dortokarena errea bazkaritarako, zoritxarrez ez bainuen egosteko edo janaria saltsan jartzeko ontzirik; eta bizpahiru dortoka arrautza afaritarako.
‎Benetako baraua egin nuen egun horretan, eta otoitz eginez gorde nuen jaieguna, apaltasun handienarekin lurrean belauniko jarri eta Jainkoari neure bekatuak aitortuz, Hark niri bidalitako zigorraren zuzentasuna onartuz eta Jesukristoren izenean nitaz erruki zedin otoitz eginez. Ez nuen mokadu txikiena ere hartu hamabi ordutan, eguzkia sartu arte, eta orduan opiltxo bat eta mahats mordo bat jan eta oheratu nintzen, eta eguna hasi bezala bukatu nuen.
‎Ozpina edango duk, ausaz; krokodilo bat jan?
‎Ondorengo honengatik hasi zen: mundu guztiak onartzen du, jan aurretik arrautzak kraskatzeko era zaharra muturrik zabalenetik 20 egitea zela; baina gaur egungo Maiestatearen aitonak 21, mutikotan, arrautza bat jatera zihoanean, era zaharrean kraskatu zuelarik, behatzetariko bat ebakitzea suertatu zen. Ondoren, haren aita Enperadoreak, zigor handien mehatxupean, arrautzen mutur estuena kraskatzeko aginduz ediktua eman zuen menpeko guztientzat.
‎Goiz batez, eguraldi oneko egunetan egin ohi zuen bezala, Glumdalclitchek neure kaxan sartuta haizea hartzeko leihoan ipini ninduela gogoratzen dut (ez bainintzen ausartu leihotik kanpora iltzetik zintzilika utz zezaten kaxa, kaiolekin Ingalaterran egin ohi dugun bezala); eta kaxaren leihoetariko bat gora jaso ondoren, mahaian eserita pastel gozo puska bat jatera nindoalarik gosaltzeko, usainak erakarrita, hogei liztor baino gehiago sartu ziren gelara hegan, beste horrenbeste gaitaren baxuek baino burrunbada ozenagoz. Haietako batzuek pastela hartu eta zatitxoka eraman zuten, beste batzuk hegaldaka ibili ziren nire aurpegi eta buruaren inguruan, durdituta utzirik zarataz eta zeharo ikaratuta beren eztenaz.
‎Bitartean, mahaiaren goiko muturrean, emakume guzti haien artean bakarrik, bere plater betearen gainera makurturik eta haur batek bezala dafaila lepoan loturik, agure bat jaten ari zen, ahotik saltsa zeriola tantaka. Begiak gorriturik zeuzkan eta txirikorda txiki bat zeraman xingola beltz batez loturik.
‎Bera han zegoen; bestez, dantzaren inguruan, itzala besterik ez zegoen, gainerako guztiaren gainean kokatuta. Ezkerreko eskuaz maskor urregorri batean eusten zion marraskinozko izozki bat jaten ari zen, eta begiak erdizka ixten zituen, koilara hortzetan zuela.
2013
‎Bizitza planodun jendez inguraturik nagoenean, haien bizitzak nirea baino hobeak ez direla konturatzean aurkitzen dut naretasuna. Lan egiten dudan kafe etxe honetan egiten dute hitzordua emozioen eraileek, kruasan bat jaten eta kafea hartzen duten bitartean beste ezer pentsatu gabe eta elkarrizketa transzendentalik eduki gabe, munduan egon daitekeen leku zoriontsuenean daudela pentsatuz ilusio guztiak hiltzen dizkiote elkarri. Eta ni horiei begira egoten naiz lasai.
‎Giharrak moteldu zitzaizkion, hezurrak tontotu. . Mekaben dios, horrela ez noak inora!?, esan zion bere buruari, eta segidan albatros bat jan zuen gordinik. Geroztik, galdutako hamasei kiloak irabazteaz gainera, denetarik jaten du eta, orojale orojakile bati dagokion legez, neurri neurrian eta desmasia kaltegarrietan erori gabe.
‎Huraxe eskatuko zion, bada: pikondoko laranja bat jatea! Bigarren desioa, berriz, lehenengo ametsaren haritik etorri zitzaion:
‎baita azkenean erran ere: . Lehengoan bat jan nuen??. –Bada, lehengoan bat jan bahuen, jan ezan gaur bertze bat.
‎–Lehengoan bat jan nuen??. . Bada, lehengoan bat jan bahuen, jan ezan gaur bertze bat. Neska lotsagabea!
‎–Bada, hiriburura ilunabarrean iritsi, taxia koronelaren etxeraino hartu, afaldu? eta orduan izan zen, sagar tarta bikain bat jaten ari ginèn momentuan! Aipatu nion, izan ere, koronelari, halako batean, neure kezka, eta berak, hitzetik hortzera:
‎–Literatura ez dela ofizio bat esaten du Pierre Michonek, gaixotasun bat baizik, eta halaxe izan zen niretzat. Madalena bat jan eta Proustekin gogoratzen nintzen, giltzurdin bat harategian ikusi eta Joycerekin, eta askotan ez nuen pasarte horiek osorik irakurri arteko onik izaten. Kalean goizean goiz emakume guri samar batekin gurutzatzean Molly Bloomekin oroitzen nintzen eta parrafo osoak errezitatu behar izaten nituen ahapeka,, emakume mami ohean epelduak?
‎–Nahi al zenukete gurekin mokadu bat jan?
‎«Behe lainoari kosta zitzaion alde egitea, eta argitu zuenean, Tigre kanpora atera zen», kontatu du Clementek. «Eskolako atearen ondoko murru txikiaren kontra jarrita zegoen, ogitarteko txiki bat jaten. Hortxe jo zuten tiroz.
‎–Bada, hiriburura ilunabarrean iritsi, taxia koronelaren etxeraino hartu, afaldu... eta orduan izan zen, sagar tarta bikain bat jaten ari ginèn momentuan! Aipatu nion, izan ere, koronelari, halako batean, neure kezka, eta berak, hitzetik hortzera:
‎Huraxe eskatuko zion, bada: pikondoko laranja bat jatea! Bigarren desioa, berriz, lehenengo ametsaren haritik etorri zitzaion:
‎Ama haserre zegoen, dudarik ez; Raissak bazekien, beraz, isilik egon behar zuela –zamariak ere orduantxe isildu ziren, amaren irrupzioarekin batera–, baldin eta ondorio gaiztorik nahi ez bazuen; hura, baina, tentazio ikaragarria zen, hain zen neurrigabea amari" bere egia" errateko zuèn gogoa... baita azkenean erran ere: " Lehengoan bat jan nuen...". " Bada, lehengoan bat jan bahuen, jan ezan gaur bertze bat.
‎" Lehengoan bat jan nuen...". " Bada, lehengoan bat jan bahuen, jan ezan gaur bertze bat. Neska lotsagabea!
2014
‎Zeintzuk gelditu behar zuten. Gaileta bat jaten zuen bitartean sententziatu zituen, sei urterekin, arrotzak eta inpuruak. Zilar paperarekin batera bota gintuen zakarretara, bolatxo bat eginda, nire aita, nire familia eta ni.
‎orduan bai, onartu zidan igotzeko gonbita. Black Mirror en bigarren denboraldiko lehenengo atala jaitsi berria nuela esan nion, eta elkarrekin ikus genezakeela pizza bat janez. Ez zuen telesaila ezagutzen.
‎Ez, Josebak ez du gogorik; makinako sandwich bat jan du ikastaroko atsedenaldietako batean. Web tresna berriak informazioaren aroan.
‎–Nik uste ninan bokata bat jatera joango ginela?
‎Leihora hurbildu nintzen, zigarreta erretzera. Ez nuen erizain batek usaindu eta botatzera behartzea nahi, bi besterik ez zitzaizkidan gelditzen, eta, txokolatezko opil bat jan ondoren, ez nuen gehiago erosteko dirurik.
‎Sei orduko lo gozoaren ostean, eguerdi aldera esnatu nintzen. Bainu bat hartu eta mokadu bat jan ondoren, herriko liburutegira joan nintzen egunkari zaharrak ikustera, Ludovicen gorabeherak islatu ote zituzten jakiteko intentzioarekin. Garai hartako albisteen artean honakoa zekarren, esate baterako:
‎Halaxe kontatzen zen lehendik ere barrioan: koilara bat jan zuela entzun genuen lehen aldian harri eta zur geratu ginen, hura nola egin zitekeen asmatu ezinik, Uri Geller eta tankerako fakir magoen trikimailua ez baizik eta errealitate mingarria zela jakinik.
‎–Buzkantzas zegonan, Juamartinekin, gazta pixka bat jaten.
‎–Ba, badakizu zer pentsatu behar duzun? Bizimodu hori hartu bazenu, gaur egun haserre, pipertuta eta dibortziatuta egongo zinela ia seguru, eta ez zinatekeela egongo, orain zauden bezala, astegun zuri batean Lekeitioko portuan, bisigu eder bat jaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia