Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Indartsu zegoela zirudien arren, egun batetik bestera hil zen. Beasaindar bat ere bai, Mata abizena zuena; neumotorax tratamendua egin zioten, baina hobekuntzarik eragin ez zionez, plastia ebakuntza egin behar; ebakuntzaren ondoren bisitan joan nintzaion, animatua ikusi nuen goiko gelan; hurrengo goizean hil zen. Arruabarrena zeritzan bat ere bazen, marrazten artista zena; Merced egunean jaia antolatu zuten mojek, eta batzuk mozorrotuta ibili ginen marrazkilariari adorea ematen, baina ez dakit zer atarramentu izan zuen.
‎Mundu bat ikusi nuen han, ikusterik uste ez nuen jendea. Paisanozko txakur pila bat ere bai, bide batez; liskar batzuk sortu zituzten txakurrek elizkizunaren ondoren, korrikaldiak izan ziren. Jende heldua ikusi nuen hiletetan, gerran ibilitakoak izango ziren asko.
‎Oroz gain, Xani haren janzkerak eman zion atentzioa: mahonezko galtzak, baiki, txaketa beltz zabal bat ere bai, ordea. Agian hiriko moda zen.
2001
‎Halaxe egiten baitzuen urduritzen zelarik. Behi bat bagenuen, mando bat ere bai, zerriak, konejuak, oiloak, bai eta ahuntzak batzuetan ere. Arrautzak biltzen hasi zen eta oilo aldrebes xamarren bat bazuela iruditu zitzaion.
‎Seko maiteminduta dagoen norbaiten sentimendu amultsuak biziki ageri ziren. Sinadura bat ere bai: Peter.
2003
‎Damianek ura jarri du irakiten eta bertara bota ditu aurkitu dituen porru eta azenario bakarrak, zati eginda. Starlux pastilla erdi bat ere bai. Ondoren patata batzuk zuritu, borobilean moztu, oliotan igurtzi, gatzpipertu eta labeko azpil batean jarri ditu.
2004
‎Marckek itzuli behar izan zuen, eskuekin bukatu zelako keinua eginez. Eztul batzuk entzun ziren lehendabizi, gero marmar murduskatu bat, gero ahots ozenagoak, barreren bat ere bai. Marck desenkusa keinuz desagertu zen ate batetik harantz, errautsen bila edo, pentsatu zuen Harakinek.
‎" Gauean. Eta, besteren bat ere bai."
‎Txerrikume bat... Zulotik kanpo burua erakusten zian, eta zango bat ere bai: euria ari ote duen, leihotik kanpo eskua ateratzen duen andereñoaren antzera..."
2005
‎Ez nuen eskua soilik galdu: besoaren zati handi bat ere bai. Ebakuntza egiten hasi bezain pronto ohartu nintzen esku hura malguegi zegoela, errazegi tolesten zela eta apartatuegi zegoela gorputzari lotzeko.
‎haurrak beti geratzen ziren urruti ez zela, haien bihurrikerien ondorioak ikusteko. Haurrak han izango ziren nonbait, gertu –nire piano ikasle ohiren bat ere bai, tartean, lepoa egingo nuke– Banintzen zerbait beso bakarrarekin ere, eta gai nintzen denei nintzena erakusteko. Etxeko horma zuriak itsutu ninduen une batez.
‎Beti eskumakila, aiztoa eta mailu txiki bat lagun zituela. Eta zaku bat ere bai bizkarrean, biltzen zituen landareak garraiatzeko.
‎Eta hiru: odolean aurkitutako beste gauza bat ere bai. Argi zetorren azterketetan, neurriz gainezko metal kontzentrazioa zeukala Senperenak zainetan barrena.
‎Ezpain koloreko hortentsia oraindik behar bezala loratu gabe batzuk ere bai, ondoko komentuko harresien kontra landatuak. Ortu jostailuzko bat ere bai, sukalde belarrentzat antolatua: albaka, ezkaia, erromeroa... agerikoa du, hala ere, ez diotela baratzeari gehiegi erreparatzen Otsoenean.
‎Oso goian. Bi izokin eta lau basurde ageri dira bertan, eta hiru mastako bergantin bat ere bai. Harrigarria egiten da azkeneko irudi hau itsasorik ez daukan paraje mendizkoan.
‎Etxea ez bezala, altzariak garaikideak dira logelan: arasa bat, mahaitxo bana ohetzarraren bi alboetan, eta hirugarren mahai handiago bat ere bai, idazteko modukoa, merkataritza gune handietan erosi eta norberak muntatu behar izaten dituen horietakoa. Ikea, pentsatu du Damianek, eta ez dagoela zeharo gaizki iruditu zaio.
‎Ondoren oihu egiten duen isiltasun bat lokartu da telefonoaren hariko dilindan, zeu ere konturatu baitzara ezberdinak direla haur hitza eta mutil edo neska hitzak. Nolabait esateko, haurra abstraktua den bezala, mutila edo neska dela konkretua eta zehatza, bi begi eta aurpegia dituela, eta gorputz oso bat ere bai, zangoak eta besoak. Eta zilborra.
‎Beste gauza bat ere bai icasi dut nic guzti onetan, batzuetan pensatzen baitut gure Jaungoico Misericordiosoac gure izcuntza zarra den Eusquera ere ezagutzen duela eta beraren bitartez bidaltzen dizquigula sarritan ulertu ezin ditugun señaleac. Ezen Adan eta Eva Paradisuco atetic irten zirenetic deitu diogu guc belar orri Chertecha, zer deitzen diogun ulertu ezinic ainbeste urtetan.
2006
‎– Badakik, taberna honetan nahi adina zerbeza daukak –bostekoa estutzen jarraitzen du Anjelek– Eta lagun bat ere bai.
2007
‎Trenbidearen erdian aurkitu zituzten haien zatiak, gutun bat ere bai, neure izenean:
‎Oroitzen naiz nola tabernaren leihotik beretik ikusten ahal ziren lau behi bazkan, eta asto koskor bat ere bai, abandonatutako lau kamioi zaharren artetik bistaratzen zen soroan. Zozoak eta birigarroak ere agertzen ziren noiznahi, eta ohikoa zen, udazkenetan batez ere, trikuren bat taberna atarian bertan kausitzea noraezean.
2010
‎Errukia eta amorrua sentitu nituen. Beldur pixka bat ere bai. Ez bainekien zer gertatu zitzaion.
‎Barreiatuta zeuden denak: Enekoren eta honen anaien lagunak, eta akaso ezezagunen bat ere bai, oharkabean sartua. Gaztetxe itxura zuen etxe hark.
2011
‎Etxe moderno eta funtzionala, bilobak zaintzen zituen andre pizkorra, jostailuz eta ume kotxez betetako korridoreak, haurren marrazki naif desproportzionatuki zoragarriak txoko guztietan, ukitzeko gogoa ematen duten panpinak, gomazkoak eta oihalezkoak, kolore bizitako errinozeroak eta elefanteak. Hunkitu zuen detaile bat ere bai: manta eskoziarra gela bateko ohearen estalki.
‎Ez hau bakarrik: datorrenaren zati bat ere bai.
2012
‎Azken urtea lau hormaren artean igaro eta gero, min ematen zidan asteazken arrunt batean jendea kalean ibiltzen zela egiaztatzeak. Zakurrarekin paseoan han, hogeita hamabost urte inguruko neska gaztea, menturaz langabetua; ikasle adineko koadrila pare bat ere bai, txaparro eta guzti hondarretan luze jarrita, apunteak eskuetan zituztela; eskuinerago, bi gizonez eta emakume batez osatutako hirukote xelebre samarra; jubilatuak nonahi, aurrera eta atzera, binaka, bakarka eta baita taldetxotan ere. Osaba Amalio eta bere by-pass taldea ere ez ziren urruti ibiliko.
2013
‎Gizajoa! Sekulako pena sentitu nuen, eta kulpa puska bat ere bai ez niolako gehiago lagundu, ez nintzelako lehenago eta gehiagotan joan bisita egitera.
‎Etxekoandreak eta gure adineko neska mutikoak gehienbat. Gizasemeren bat ere bai. Guardia zibilak ere hantxe zeuden, bi land roverretan, zer gerta ere.
‎Gu ere ibiltzen ginen tarteka haiei segika. Haren beheitiko partean, berriz, errepide nagusira joateko gurdibidea hasten zen tokian, lamizulo bat bazen, eta, haren sarrera zaintzeko guardia bezala, intxaurrondo eder bat ere bai, herri osoko joriena. Haiek ere probatuak nituela ezin ukatu, agudo salatuko ninduen eskuetan iratsia gelditzen zen azal berdearen tortikak.
‎Nire logelako margolanak atseginagoak ziren zorionez: Klara anderearen bi alaben jaunartzeko erretratuak zeuden alboz albo zintzilikaturik, eta ahizpetako bat –zein ez dakit, umetan biek zuten-eta ile gaztainkara– txikia zeneko beste bat ere bai, baloi koloretsu baten aldamenean eserita ehoziri lanez apainduriko zaia handiarekin. Koadrora hurbildu nintzenean, azaleko margoaren azpian, orein baten silueta antzeman ahal izan nuen, margolariak iritziz aldatu eta urdin ilunez estali zuena.
2014
‎Neskatilaren bat ere bai.
‎Gogaikarria ez zen une bakarra Xabirentzat. Eraikin inguruan baziren belardiak, zuhaizti txiki bi, gorderik ibiltzeko txoko ugari eta, nahi zutenentzat, patinetean ibiltzeko maldatxo bat ere bai. Lehen egun hartan denak zebiltzan herabe, nor bere tokiaren bila.
‎Eta hori guzia shrapnell, granada handi eta ttipi, crapuillot, mitrallus eta obus erauntsi eder batez lagundurik. Egunero erizaindegirat igortzen dute soldadu bat edo bertze, batzuetan dozena erdi bat ere bai, gas pozoituen eraso horiek eriturik, kolore itsusi bat aurpegian. Errusiar sozialista traidore horiekin bakea sinaturik alemanak heldu baitira indar guziz mendebaldeko su zelaietarat, beren gas pozoitu eta Kruppen lantegietako berun guziak isurtzeko asmoetan.
‎Ohe buruan badu orri bat zintzilik, gizon baten gorpuaren marrazkia ageri duena bi aldeetarik, non ezarri baitizkiote marka batzuk garezurrean eta eskuin besoko hezurraren lekuan. Sarrera eguna eta orena ere agertzen ditu ohe buruko orriak, tratamenduari buruzko ohar batzuk, eta handik joateko eguna idazteko leku bat ere bai, zurian dena oraino. Buruko mina luzatzen uztea eta errehabilitazioa luzea izatea baizik ez du igurikitzen Etienek:
‎Eta hara nola Bertrand Riand koronelaren emazteak jaso duen bortz liberatako paper bat, sudurra urrintzen uzteagatik bertze emazte horri. Baina bihotz handikoa baita koronelaren emaztea, Gurutze Gorriari emanen dizkio bortz libera horiek, eta bertze poxiren bat ere bai menturaz, alabarekin oroiturik. Eta beharbada antolatuko du karitate obraren bat ere, soldadu erientzat.
‎Grabatuta dago hori ere, eta 2011n jarri zuten grabazio osoa interneten. Polizia artean jesarrita, isilik, gizon minimoa dirudi Eichmannek, lotsa ere ematen du, nazka kultural apur bat ere bai. Inpresioa da erraz akaba daitekeela pertsona hori, mengela, ostiko batzuk baino ez; igartzen da berehala lehertuko litzaiokeela aurpegia, likido beltzetan, zurietan, odol apur batekin ere bai.
‎Behera jaitsi ziren Irene Arrias eta besteak, mutilen bat ere bai, lorategira. Sasia ia guztia, harri apurtu asko.
‎Irene Arrias behin joan zen aitarekin zinemara, behin baino ez, bost urterekin, 1976an, bost urte bete eta hurrengo udazkenean. Algortako Gran Cinemaren aurreko zabalgunean sasiak, ate handi bat ere bai, pelikulak iragartzeko panela, ugertuta bazterretan. Marcelino, pan y vino pantailan, László Vajda hungariarrarena.
‎Ez zuela lapurtu osabak, nola lapurtuko zuen halako gauza bat, amak jarri ziola umetan. Orduan aldatu zuen andreak, pentsatzeko ahalegin bat egin zuen, pentsatu zuen badirela beste errealitate batzuk, jatekoa eman zien, lo egiteko leku bat ere bai, biharamunean jaitsi ziren herrira, berehala atxilotu zituzten.
‎Egunean hiru lau aldiz egiten nuen ilaran aurrera eta ilaran atzera, ehun metro, berrehun metro lehenengo egunetan, kilometro bat ere bai gero. Ez zen erraza ilaran aurrera egitea:
‎Francisco Veguillasek ere segurtasun modu guztiak betetzen zituen, baina aparkatuta zegoen auto batean jarri zuten amosala, eztanda handia, handiegia beharbada. Auto gidaria ere hil zen noski, kalean lanean ari zen tramoiari bat ere bai. Esaten dute orduko egunkariek lehen solairuko balkoi batera bidali zuela gorpuetako bat lehergailuak, zintzilik geratu zela han.
‎Istripu bat izan zuten bidetik, baina beste auto bat lapurtu zuten. Loiun gelditu zituen Ertzaintzak, tiroketa, ertzain bat zauritu zuten, komandoko bat ere bai. Anjel Irazabalbeitia hilda geratu zen bertan, Loiuko Batzokiaren ondoan, orduko egunkariek diotenez, Batzokia berriz.
‎Lagunei berehala esan zien pasatu zela, ondo zegoela. Gezur txiki bat ere bai, zorabioa izan zela, besterik ez.
‎Gazta oso bat eman zidaten, ogirik ez, ura, botila bi, manta bat ere bai gauerako. Esan zidaten ez nuela manta itzuli behar, gordetzeko niretzat gero.
‎Baina esaten zuen Tolkienek hizkuntzek, hizkuntza badira, hiztunak behar dituztela. Eta hiztunek historia behar dutela, mitologia bat ere bai, mundu ikuskera bat, kultura. Eta horretarako idatzi zituen The Silmarillion, The Hobbit, The Lord of the Rings ere bai noski, asmatzen zituen hizkuntzek hiztun komunitateak izan zitzaten, elfoak, hobbitak.
‎eskola umeak, gazte bat, kirol poltsa. Bikote bat ere bai, paseoan zirudiena, solasaldi naturala. Telletxetik zetozen guztiak, lasai asko.
‎Gorputz inteligenteak... Osaba medikua gure etxean, aitaren anaia, lehengusu bat ere bai..."
‎Hainbat lekutan irakurri duzu nola bahitu zituzten Irail Beltzekoek Municheko olinpiadetan Israelgo kirolariak. Enpatia moduko bat ere bai, esango nuke... Irene?
‎Sabela berriro ere, apur bat nahastuta, amaitu egin zuen geratzen zitzaion ura. Iruditzen zitzaion landareetarako erabiltzen zutela botila hura, ez edateko, plastiko zapore apur bat ere bai.
2015
‎Entzunaren entzunez, irudi bat osatzen dugu ahotsetik abiatuta, ez oso zehatza agian, baina gorpuzkera bat ematen zaio bederen, tankera bat. Izaera bat ere bai, hau ere ez oso zehatza beharbada, baina nortasun bat azken batean. Mario Castet ez zen ahotsak iradoki zezakeena, ez behintzat Aretxabaletarentzat.
‎ARANTZA: Beleak... eta sai handi bat ere bai. Aiko hemen!
‎orein adar berdeak azalaren azpian. Tatuaje bat ere bai ipurtaldean, Johannes zioena, hizki gotikoekin.
2016
‎Forma artistikoek beren denbora eta beren espazioa daukate. Polar klasikoak zedarri historikoak dauzka (20ko urteak, 50eko urteak), eta zentro geografiko bat ere bai, Estatu Batuak, orduan munduko zentroa zena, munduko merkatuko zentroa, polarra sorrarazten duen kontra iraultzaren zentroa. Artea merkataritza gai bihurtzen denean (kultura deitua), hegemonia politikoa eta ekonomikoa hegemonia kulturala ere bada.
‎Zurezko kutxetako batean kapeluak aurkitu zituzten. Beste batean bi kasko, horietako bat nazien garaikoa; eta gas maskara bat ere bai, hau ere alemana. Komandantziako liburutegian inoiz aztertutako liburuetan ikusitako irudiak ekarri zizkieten gogora jantziok.
‎Lizarrarako errepidean, Jurramendiko gurutze bidetik zetorren trafikoarekin topo egin zuten. Nahaste borrastea zegoen leku guztietan; istripu txiki bat ere bai: auto batek motoa jo zuen, edo alderantziz.
2017
‎Bazekien, gehiago aurkituko zituen, bilatzera etorri zenaren aztarna baitziren, izaerarekin ia bat egindako paisaiaren berezko osagaia. Kondoiren bat ere bai. Eskuaren keinu ilaun batez uxatu zituen Txoko Landara zerbitzatzera etorritako EHGAMeko lagunak.
‎Donostian edo inguruan ez ezik, Bizkaian, Kantabrian, Araban, Errioxan, Nafarroan eta Lapurdin ere hautsi zituen eskulturak; berak egindako txiki bat ere bai, Manurgan, Arabako herri txiki batean, 15 urte lehenago, lehiaketa bat irabazi eta gero, jarritakoa. Denbora tarte bat uzten zuen, gainera, eraso batetik bestera.
‎Nik lo hartzen ninan trenaren kulunkarekin, eta haren gona beltzezko magalera etzanda egiten ninan bidaia. Heroinazaleei xiringak eta kondoiak banatzen zizkienan, ogitartekoren bat ere bai batzuetan, eta eskutik helduta eramaten nindinan EHGAMen egoitzara. Orri batzuk eta margoak ematen zizkidatenan bilerak iraun bitartean entretenitzeko eta, asanbladaren ostean, txokolatea eta txurroak jatera gonbidatzen ninditenan –biratu egin nintzen, berriro– hango kafetegi hartan.
‎Claudia berehala etorri zen Izadiren bila. Uste baino handiagoa zen, azal eta haragizko arabeskoek masailaren erdia baino gehiago hartzen zioten, eta buruko larruazal pixkatxo bat ere bai. Horregatik ez balitz ume ederra zatekeen, begi beltzak eta ezpain mardulak.
‎“Udan edo neguan ezkondu nahi duzu? ”. Benetako aukerarik gabeko aukeraren bat ere bai noiz edo noiz: “Non biziko gara?
2018
‎– Prosseco botila bat ere bai, Maria. Horixe bera.
‎Bere purrustadengatik ere bada Jean Pharos ezagun. Musikariek, errespetua baino gehiago, fedea diote, eta, zertan uka, beldur apur bat ere bai. Mirariak egin ditzakeela zabaldu da, nahiz eta bere lema nagusiaren jakitun diren denak:
2019
‎Gatazka saihesteko feminitatea ezabatzera jo izan dut. Autoritatearekiko joko berezi bat ere bai, ez sanoa, aldi berean onarpen bila eta onarpenari uko eginez, eta ukoan berean onarpen eske. Praktikan, nire lekua zein den konstanteki gogorarazi didatela sentitu dut.
‎Atzo baino putzu gehiago dago estratetan. Batez ere ura dago bilduta, baina lokatz apur bat ere bai. Gutxi konpontzen dituzte bideak, normala da, alferrik da...
‎nola jariatzen zuen ahotik listu gorri horixka hura, berari begira. Ordurako, ordea, Axlek ez zekien benetako oroitzapenak ziren ala ez, izan ere gamelu bat ikusi zuen aitaren ohe ondoan hil hurren zen bitartean, kasino bateko erruleta bat ere bai eta dantzari batzuk, zikin eta ortozik... Hori guztia aitaren ohe inguruan...
‎erreak biguntzen ditu, eseak ere bai. Apalik hitz egiten du, keinuak eta jarrera ere otzanak dira, nabari da kostatzen ari zaiola, gogorra dela berarentzat eskatzea, Jateko apur bat, esnea, ogia, Ez, ez dute dirurik nahi, Janaria, gordin jan daitekeena, Arropa zaharren bat ere bai, bai. Aditzak txarto esaten ditu batzuetan, desegoki lotzen ditu esaldiak, baina oso ondo ulertzen da zer nahi duen, zer behar duten.
‎Iruditu zitzaidan gehiago lasaitu zela. Neska bera zegoen barruan, apalak ordenatzen ari zen, edadeko emakume bat ere bai, ama, izeko, aulki batean, hizketan. Astiro sartu ginen, errespetuz, emaztea batez ere.
‎Elkarrekin bizitzen jarri bezain laster, ia buruz ikasi nituen Tu Yi sukaldari handiaren ehun errezeta ospetsuak. Egurrezko zotz luze batzuk ekarri nituen gurasoen etxetik, eta portzelanazko katilu pare bat ere bai. Zeu ere nahiko ondo moldatzen zara sukaldean, baina onartuko didazu esnetan egositako ganbak, tomatetan egindako tofu puskak, eztitan erretako azpizuna edo mendarekin prestatutako muxikak ondo ateratzen zaizkidala.
‎Ez ginen gure onera nahi bezain laster itzuli, eta dendariak, seguru asko, ospakizunen batera joateko zerbaiten bila genbiltzala pentsatuko zuen. Artile koloreko jipijapa bat eskaini zigun lehendabizi, eta onddo kapelu beltz bat gero, eta salakot bat ere bai, badaezpada. Etsipenezko keinuren bat ikusiko zuen beharbada bezeroen aurpegian, baina ez hala ere berak uste zuenagatik; hortaz, emakumeentzako modeloak ere erakutsi zizkigun, hau da, cloche, canotier, fedora eta beste zenbait kapela dotore.
2020
‎Baina Cianirentzat gutxi asko ezagunak izan zitezkeen tokiez gain, ba omen ziren beste batzuk irudimen hutsezkoak zirela ematen zutenak: bihurgunez betetako ibai bat agertzen zen askotan, batzuetan ibai ondoko muino batean altxatzen zen jauretxe moduko bat, inguru hartakoa bertakoa zirudien errota bat eta beste leinu etxe moduko bat ere bai, zubi baten ondoan, denak ere edozein tokitakoak edo geografia topiko batekoak izan zitezkeenak, Cianiren ustez Vicenziren koadroetako giro erdi eldarniozkoarekin ondo ezkontzen zirenak. Baina, artikuluan horrelakorik aipatzen ez zuen arren, gerora gure arteko solas batean aitortuko zidan hasieratik sentitu zuela toki jakin batekoak zirela, berak ezagutzen ez zuen lekuren batekoak, halako irudipen edo bihozkada bat izan zuela hasieratik bertatik.
‎Joder! Ez, ez, betikoa, xerra, edo bueno, beste lata bat ere bai, badaezpada. Ez, baina, ez...
2021
‎Suabe. Hori denok dakigu eta denok edaten dugu, eta erre, eta igual zeraren apur bat ere bai, zergatik ez. Ulertzen?
‎Hori, eta bi anaien arteko harreman zail eta korapilatsua ere. Elkarri jaurtitako hitz ozenegiren bat ere bai. Kontra egingo ote zien Luisek gurasoei eta anaiari, ezetz, berak lehen lerroan nahi zuela eta ez zituela bere kideak bakarrik utziko?
‎Luis Fernandezen hilotzarekin batera, libreta gris txikia berreskuratu zuten bere armakideek, seguru asko gainean edo bizkar zorroan sartuta izango baitzuen; baita bere pistola eta hainbat eskutitz ere; baita bi argazki eta elurretarako txapin pare bat ere bai.
‎Omertá horrek belaunaldi gaztetan ezjakintasun orokor bat ezarri zuen, jakin nahigabetasun bat ere bai. Transmisioa lantzen ez bada, jakin mina kamusten da.
‎Nire ardura izango da hau dena ondo bideratzea. Baina badut beste ardura bat ere bai. Beharbada, handiagoa.
2022
‎Bere alabaren iazko argazki bat ere utzi zuen bistan, Cambrilseko ur parkeko txirristan ateratakoa, eta Vitaren seme txikiaren bat ere bai, hortz eroridun irribarrea erakutsiz. Aita bere idi parearekin, txabola aurrean aterata.
‎Motxila bat daramagu susmo bat ere bai:
‎Korrika saioak egiten dituzte. Soinketa apur bat ere bai. Gero, adeitasun handiz, GODOTi bankuan esertzeko esaten diote.
‎ESTRAGON: Eta ataka gaizto bat ere bai. Ba, orduan, pentsa dezagun une batez ataka gaizto hori nola gainditu.
2023
‎Bildu ditu obalatuak, horituegiak, gaixotuak. Ezkiaren hosto hezurtsuak, bihotz txiki hori horiek ere agertu dira nahas mahasean; haizeak ezkiari erauzitako fruitu iletsu biribil bakarren bat ere bai. Atea ixteko ahaleginean haizeak eramango zuen beldur izan da.
‎ Gaurgero detektibe pribatu bat ere bai, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia