Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.214

2004
‎Genovevaren zintzarriak ez zuen huskeriagatik soinurik aterako, ez zen lurraren dardar arin batekin larrituko. Ordea, zerbaitek kolpe gogorren bat ematen bazion, orduan bere zintzarriak soinu latz eta iluna aterako zuen, zintzarria bera pitzatzeko gauza zena. Eta, hain zuzen ere, andre haren bihotzak pitzatua zirudien senarra eta beste bi lagunen fusilamendu hartaz geroz.
‎konpainia apur bat egin ziezaion zeukala Genovevak morroi. Hala ematen zuela, diot, eta oso ondo esana dago, zeren morroi zaharrak ustekabe bat emango baitzigun behi guztioi, baita La Vacheri ere. Etxe hartako arrarotasunetako bat zen Bizkarroker.
‎Inbitazioa onartu eta barrura sartu zen La Vache, eta haren atzetik abiatu ginen beste sei beltzok; guretzat baitzen egun hartako banketea, ez gorrienzat. Baldin eta Bidanik edo beste gorriren batek sartzekoa egiten bazuen, Bizkarrokerrek makilazo bat ematen zion beste alde batera bidaliaz.
‎Ukuiluko behiek, eta areago granja edo herri handietan bizi direnek, mila gauza desberdin dauzkate egiteko eta ikusteko: batean, kamioi berrian eramango dituzte; bestean, musika ezezaguna jarriko diete; hurrengoan, pentsu bitxiren bat emango die ugazabak. Eta beti bisitak, eta beti behi berriak, toki eta nazio guztietakoak, eta abar eta abar.
‎Handik aurrera eta udazkenak iraun zuen bitartean, ez zidan erantzun txar bat eman, eta petraldu ere gutxiagotan petraltzen zen. Horren ordez, mutu jokatzen zuen, niri ezer kontatu gabe, eta gau batzuetan —mutu eta isil orduan ere— nire aldamenetik altxa eta alde egin egiten zidan.
‎—Ene lagun on ona —entzun nuen orduan—, alde kobazulo horretatik. Zoritxarrez, zure lagun hori nahastu egin da burutik eta, bere naturalezaren aurka jokatuz, atzerapauso bat eman du. Baina zu ez zaitez itsutu.
‎Halere, animalia ohiturazalea izan behia, eta betiko bizimoduarekin jarraitu nuen. Arratsero, bukatu nire frantziberde edota pagotxa jateak, eta buelta bat ematen nuen etxalde hartatik. Jakin gabean, nire etorkizunaren oinarri eta hesolak jartzen ari nintzen.
‎—Ezin al didazu ideia ttiki bat eman, lagun? —esan nion orduan, eta ez dakit nola esan nion ere.
‎koxkor guztiak elurraren gainean zeuden orain; hamasei bat ziren, denak belarridunak. Pauso bat eman nuen, belarridunek beste bat. Nik hiru, haiek hiru.
‎Ondorio hau gaur ateratzen dut, memoriak idazten ari naizela eta dakizkidanak dakizkidalako; baina egun hartan harlauzak, asperkeriaren harlauza astunak, ez zidan inolako aukerarik luzatu. Bi hortzaundiei begiratu eta buelta bat eman nuen inguruetatik, ea La Vache ikusten nuen zelata lanetan. Ez nuen arrakastarik eduki, hartan ere ez.
‎Antiaju Berde ez zen bere tokitik mugitzen, zutik lokartuta zegoela ematen zuen. Baina ez, adi zegoen, aldian behin bastoia altxa eta kolpe bat ematen zion hesiaren harri bati. Eta bitartean, mendiko bidean inor ez, ezta pauso baten arrastorik ere.
‎Karral! —egin zuen deiadar hesiko harriari zartako bat emanez. Bere erreakzioak ustekabean harrapatu ninduen, eta larritu egin zitzaidan bihotza.
‎Inondik ere, bere barruko ahotsa ari zitzaion esanka," jo horri, sartu adarra hari, alde egin mendira ukuiluan sartu gabe". Keinu bat eginez, ez erokeriarik egiteko erregutu nion, hogeita hamar guardia zeudela han eta tiro bat emango ziotela deskuidatuz gero. Oso kontseilu txarra, bide batez esanda.
‎Baina ez zizien egosi. Enperadoreak, ontsa jakinki mexantak, beharri finetan nahi zeiozun egin min, eta pertza plaza erdian ezarri ondoan, edikt bat eman omen zizun: sari handia ukanen ziala pertz hari kolpurik handiena emanen zeionak.
2010
‎Hobbesek, estatu modernoaren diseinatzaileak, estatuak erlijio bat besarkatu behar zuela defendatzerakoan(" domeinu mundutar eta izpiritualaren arteko bereizpenak ez du lekurik"), estatuaren nagusigoa azpimarratu eta erlijioarena gutxitu nahi zuen. Eremuak ongi bereizten hasi ziren, eta estatuaren sekularizazioan aurrerapauso bat eman zen, elizak haren menpe behar zuela defendatzen zelako. Lockek eman zion, berriz ere, honi ere erremate biguna; estatuak ez du eliza erabiliko, ezta elizak estatua ere, bi eremu guztiz desberdinak baitira:
‎Sekularizazio prozesua pasa ondoren beste funtzio sozial batzuk hartu ditu erlijioak, eta funtzio identifikatzailea ez da gutxienekoa. Samuel Huntingtoek 1993eko artikulu ezagun batean (gero izen bertsuko liburu bihurtu zen The Clash of Civilizations and the Remaking of the World Order, 1996) historiaren interpretazio berri bat eman zuen. Komunismoa erori ondoren erlijioarekin lotutako zibilizazioek indar berezia hartuko zuten, eta estatu nazionalek jada ez zuten historiaren joana gidatuko.
‎Eremu politikoaren mugaketaz gainera, izan bada beste saiorik aniztasunaren kudeaketan. Rawlsen berrikuntza epistemologiko hauek erabili gabe, antolaketa politikoari gutxieneko eduki moral bat ematea litzateke irtenbidea, J. Razen iritzian. Eduki moral hau ongizate orokor bat bultzatuko lukeena litzateke; nork bere ongiaren ideia gauzatzeko erraztasunak emango lituzkeen antolaketa hobetsi litzateke.
‎Horrengatik, historian zeharreko pluralismo kasuetara begiratu bat emanez gero, ikaspen politak atera ditzakegu. Aurrenekoa:
‎Villamil ek iraultza, irabaz ondoan Bere zorren ordaintzeko, uharte bat eman Nik aberastarzuna, hola bildu nuan Floreana ukeitez, Galapagosetan.
‎Aita Laburuk 1928ko urtarrilean beste hitzaldi bat eman zuen Iruñean, eta haren karietarat Larrekok beste argibide hau agertu zigun Baionako astekarian:
‎Puntu hartan, zabaldu eta lasaitu egiten zen. Kilometro bat beherago, mendi maldetatik iristen zitzaion ur guztia bildu eta gero, beste erreka bat ematen zuen, indartsua eta zabala. Halaxe pasatzen zen zerrategiaren paretik, eta halaxe jarraitzen zuen itsasoaren bila Urtza izeneko presa hartan geldiune bat egin ondoren.
‎" Herri guztiak daki", ekin zion Martinek. " Ez hadi orain kontu horrekin hasi!", eskatu zion Josebak, eta pauso bat eman zuen aurrera laukian sartuz. Adrian, Paulina eta Victoria jarraitu zitzaizkion, eta laurek Martin inguratu zuten.
‎Ezin izan nion neure buruari eutsi. Martinengana oldartu eta laukitik kanpora bidali zuen bultzada bat eman nion. " Uztak jendea bakean!", egin nion oihu, ukabila altxatuz.
‎Adrian zerrategiko beste sarrerarantz abiatu zen, bere etxerantz. " Telebistan futbol partidu bat ematen ditek gaur. Arsenal Bartzelona.
‎" Bihar lorategira jaitsiko gara, Teresa. Paseo bat emango dugu handik", agindu nion. " Aspaldiko egunetan bezala", erantzun zidan hitzetik hortzera.
‎Zure zain dagoela uste dut". Normalean oso andre tentea zen, serioa, baita hotza ere, baina goiz hartan beste bat ematen zuen: lehengoagandik sortua nola sortzen den panpina errusiarra aurrekoaren barrutik— baina desberdina.
‎Gau batzuetan ez da etxera etortzen lotara. Kolegioko lagun batzuekin gelditzen omen da, azterketak prestatzen azken esaldiari mespretxu ukitu bat eman zion— Zer gezur baldarra, ezta. Baina Martin halakoxea izango da beti".
‎Uda betea izatera, uztaila edo abuztua, hotelean mugimendu handia egongo zen, eta bezeroen oihuak zein autoen motor hots edota bozinak entzun izango genituen. Baina egun hartan teilatupeko gelaxkak urna bat ematen zuen, isiltasuna bildu eta metatzen zuena. " Nola hartuko duzu mendeku?
‎Gero berriz piramide bat. Orain, ikusten duzue, erpina kendu dio." Atxiki luze bat eman zion zigarroari.
‎" Ez dira guri entzuteagatik gelditu —sartu zen Adrian, baizik eta Susanaren soineko laranjarekin inpresionatuta. Arkupe ilun honetan eguzki bat ematen du."" Miss Obaba izendatzen zaitut, Susana", lagundu zion Redinek. Ikasturte oso baten ondorenean, nahiko konfiantza bagenuen elkarren artean.
‎zailtasunak entretenitu egiten ninduen; desbideratu egiten zuen gorilaren begirada. Horregatik, azterketa egin eta emaitzak Obabara iritsi zirenean, eta Cesar hoska hasi zitzaidanean —" Matematikan, matrikula, David!" — egiazkoa eta aldi berean bitxia zen erantzun bat eman nion: " Zuri zor dizut matrikula honen erdia, eta beste erdia berriz Bernardinori, Humbertori eta beste fusilatuei".
‎eztakit nola etsiko nuken zure kontu politik gabe restaurante ontan lanian...". Angelen irudi on bat ematen zuen gutunak, bere andregaia alaitu nahi duen gizon goxoarena. Baina horrek ez zituen bere erruari buruz neuzkan susmoak arindu.
‎Badakizu zer komentario egin zuen lehengo egun batean, bazkarian, sozio sartu naizen klubaren berri ematen ari nintzela?". Signora Soniak atxiki bat eman zion zigarroari eta ezetz egin zuen buruaz. " Niri begira jarri eta esan zuen:
‎" Martin e pazzo!", gaineratu zuen gugandik aldendu aurretik. " Xahar hauei bizi-poz pixka bat eman behar zaiek, David —esan zidan Martinek. Nire hurrengo proiektua duk.
‎" Ipuin bat idazteko asmoarekin nabil —esan nuen— Gerra garaian gertatuko da. Ez litzaidake gaizki etorriko kaxa hartan zeuden gutunei begiratu bat ematea."" Kaxa hori hortxe dago, armairuan. Kaskoa ez nuen jaitsi, baina paperak bai.
‎" Zure autoan joango ginateke, baina farol bakarrarekin utzi dute kolpe bat emanda eta guri argia izatea komeni zaigu. Frantziarako bidea oso ilun egongo da", esan zion besotik heltzen ziotenetako batek don Jaimeren tonua hartuz.
‎Baldarki egiten zuen lasterka, baina bere adineko zeinahik egin izango zukeen bezain azkar, edo are azkarrago; bere 115 kiloak 95 edo 85 bihurtu izan bailiran. Heriotza ziurretik ihes egin beharrak arindu egiten zizkion hankak, eta kemen trinko bat ematen. Ez zen jada bere gelan zain egondako kondenatu otzana.
‎Behin behean, jarri erreka ertzeko sastraka baten babesean eta bailarako lehen etxe hura aztertu zuen. Ez zuen bizitoki bat ematen, ez une hartan behintzat. Pistola trajearen galtzetako poltsikotik atera, eta errekatxoa zeharkatu zuen oinak harrietan jarriz.
‎Errekaren zuloan sartu zen, urtearen sasoi hartan zeraman ur gutxiak bidezidor moduko bat uzten zuelako haren alde batean, eta goraka abiatu zen, etxe zurietarantz. Erne zihoan, ur hotsaz gaindi entzun nahian, eta etxe haietako baten parera iritsia zela iruditzen zitzaionean burua atera eta begiratu bat ematen zion. Hala, auzuneko beste lau etxeak pasa zituen bata bestearen atzetik, eta guztiez egin zion bere buruari galde, han laguntza eskatu ala ez; guztiei buruz pentsatu zuen ondo zein gaizki, Kainen bizileku bailitzan eta Abelen bizileku bailitzan; herioleku edo salbaleku.
‎Ihesbidea baso hartan egon zitekeen. Gelditu egin zen, ordea, eta harrizko errotari, etxe zuriei, ekarritako bideari, errekari, azken begiratu bat eman nahi izan zien. Burua jiratu zuenarekin batera konprenitu zuen egia:
‎Hor goiko leihoa gortinarik gabe uzten baduzu, argia zulo honetaraino iritsiko da."" Gelak bi leiho ditu."" Hobe."" Lasai egon behar du, eta ahalik eta gehien mugitu, gimnasia egin. Bestela guztiz gogortuta aterako da hortik, pauso bat emateko gai ez dela."" Beste gauza bat —esan zion don
‎Pirpok dantzari bat ematen zuen, lirain liraina zen. Txanberlainek antz handiagoa zeukan lehoi hezitzaileekin.
‎Obaban eta inguruetan gehienek" amerikanoa" deitzen bazioten ere, edo bestela" don Pedro", banaka batzuek, maltzurrenek, hirugarren izen bat ematen zioten: Hartza.
‎Anaiari ordea halaxe esan zion Corgean izeneko doktore batek— inpresioa handia egin zion enkontruak —the incident left a strong impression on him—, eta gau hartan bertan alde egin zuen ospitaletik bere burua laku bateko ur hotzetara botatzeko. " Ardura ez badizu, aholku bat emango dizut lagun bezala —esan zion Corgean doktoreak— Zaindu egin behar duzu. Litekeena da zuk ere anaiaren joera izatea."" Zer joera?"" To commitsuicide." Bera argudioka hasi zenean, hartza izan zela eta ez bere burua botatzeko joera, Corgean doktoreak" zeuk ikusiko duzu, nik esan dizut ene ustea" adierazi nahi zuen keinu bat egin zion.
‎" Familia daukagu han, eta behar bezalako etxea izango dugu", argitu zuen. Don Pedrok bizkarreko bat eman zion don Migueli: " Ikusten duzue?
‎Errepublikaren aurkako indar nazionalak herri baten jabe egiten zirenean, apaiz bat ekarri eta bertako elizan meza bat ematea izaten zuten aurreneko lana, leku hura deabruak hartuta gelditu izan bailitzan errepublikazaleek agindu bitartean. Eta Obaban ere halaxe jokatu nahi izan zuten Nafarroako batailoia herriko udaletxean sartu eta bandera aldaketa egin orduko.
‎" Nork esan dizue etortzeko? Ez dugu garbiketarik behar." Arratsalde hartako mezaren ondorenean, harenga bat eman nahi zien Obabako gazte guztiei bere batailoian kemenez sar zitezen, eta arkupe hura lekurik egokiena iruditzen zitzaion. Herriko zazpi gizonek isuritako odola zapaltzea:
‎Bukatu zutenean, talde osoa errekaraino jaitsi zen garbitzera. Gero, osaba Juan buru zutela, artzainaren etxera abiatu ziren denak errenkadan, barrezka, pozik lana bukatu zutelako eta bazkari on bat emango zietelako. Ni ez nintzen mugitu, petrilean jarraitu nuen.
‎Une batzuetan, benetako boxeolariak ematen zuten. " Tony Garcia horri muturreko bakar bat ematea lortzen badu, zerraldo botako dik! Hori sasoia dauka gure Ubanbek!" Osabak barre egin zuen bere kolkorako.
‎" Neska horrekin hitz egin baduk, jakin beharreko guztia badakik —esan zidan bururik jiratu gabe. Eskua luzatu zuen bere begiradaren norabide berean— Hemendik egun batzuetara monumentu berri hori inauguratuko ditek hor, Obaba erdi erdian, eta gero oturuntza bat emango ziotek Uzkuduni hotelean. Eta argazki bat ere egingo zietek denei batera, hurrengo egunean egunkarietan ateratzeko.
‎Bolada batean, beste konturik ez zen hemen. Eta, ez dakit ba, baten batzuk, ume artean batez ere, zure aitaren izena zabaltzen hasi ziren, ez ote zen bera izan..." Ubanbek ukabilkada bat eman zion aulkiari besoan. " Pantxok ikusi zinan!
‎Astelehenean, Matematikako azterketa egiten genuen" konposizioa" esaten zitzaion La Salleko lexikoan; asteartean, Fisikakoa eta Kimikakoa; asteazkenean, Filosofiakoa; ostegunean, Literaturakoa eta Artearen Historiakoa; ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten, eta gure gelako tarima gainean jartzen ginen ilaran, onenak aurrena eta txarrenak azkena; larunbatean, beranduago joaten ginen kolegiora, meza izaten genuen kaperan eta nik harmonioa jotzen nuen. Igandean —berriro harmonioa jo eta gero, Obabako elizan— zinera joaten nintzen Adrianekin, Martinekin eta Josebarekin, edo bestela, eguraldi eguzkitsua bazen, Obaban bertan gelditu eta buelta bat ematen nuen Iruaindik, eta bisita egiten nion Lubisi. Halaxe bizi nintzen:
‎Martinek nahiko nota txarrak ateratzen zituen, eta ez zuen inolako trebezia berezirik, baina ikara pixka bat ematen zien beste ikasleei bai patioko liskarretan eta bai irakasleen aurrean erakusten zuen ausardiagatik. Ordurako, gainera, kolegioan zebilen kontrabandoko tabako eta edari guztia bere eskuetatik pasatzen zen.
‎Halere, prefektuak jo zidan zartakoak gelako atzeko hormaren aurka bidali ninduen, indarragatik eta, batez ere, ustekabean harrapatu ninduelako. Balkoirantz abiatzekoa egin baitzuen aurrena, aldizkaria handik botatzeko asmoa balu bezala; baina, erdizka jarri zenarekin batera, jiratu eta ukabilkada bat eman zidan ezkerreko matrailezurrean, begia ere hartuz.
‎Hurbiltzean, Angelek masaileko bat eman zidan. Ez zen kolpe zakarra izan, baina aurpegiaren ezker aldean jo ninduen, Hipok bezala, eta min hartu nuen.
‎Pabiloitik ateratzerakoan, Pantxok zaplazteko bat eman zion Avari sabel azpian. " Zergatik ote zara hain eroa!", esan zion Lubisek haserre, eta kanporantz bultzatu zuen.
‎Komunera sartu orduko, don Pedrok zartako bat eman zion bere buruari. Inbentarioaren datuek bere buru hartan jarraitzen zuten —bost olio zahagi, hamaika ardo zahagi, hamasei gaileta kaxa— bertan erantsita gelditu izan balira bezala, eta ezin zituen uxatu.
‎Don Jaime haren aurretik pasa zen begiraturik ere eskaini gabe. Gero, itzuli oso bat eman zion mahaiari.
‎Militarrak eskua aurpegira eraman eta igurtzi bat eman zion, bizarra zenbateraino hazi zitzaion ikusteko bezala. Ez zen erabat jabetzen entzun berri zuenaz.
‎Begiratzera ere gelditu gabe, don Pedro bainuan babestu zen: txukunago zegoen hura, nahiz ispilua pitzatua egon, eta baskula bazter batean iraulita, norbaitek ostiko bat eman eta halaxe utzi balu bezala. Baina xaboiak bere lekuan zeuden, eta gatza eta xanpu Frantziatik ekarriak ere bai.
‎" Oso dotore jantzi zara Frantziara joateko —esan zuen don Jaimek. Barre egin nahi izan zuen, baina eztula etorri zitzaion— Itzal ezazu puru hori!" Oihuarekin batera zaplazteko bat eman zion eskuan, eta lurrera bota zuen purua. " Pistola azkar aurkitzen ez baduzu, gaixotu egingo zara nerbioetatik", esan zion don Pedrok.
‎" Poz handia ematen didak. Goizeko hamarretan han goian, David. Larunbatean." Beste Martin bat ematen zuen. Gozoagoa, zintzoagoa.
‎" Kapa gorri horrekin azaldu denean martxa polit bat jo behar huen", esan zidan benetakoa ematen zuen irribarreaz. Harrotuta zegoen, eta lezio bat eman nahi zidan, solfeoa irakasten zidanean bezalaxe. Ni baino soinujole hobea zela erakutsi.
‎" Londresera noa. Ezin naiz Miarritzeko hotel batean hasi ingelesez ondo jakin gabe." Besarkada bat eman nion Adriani: " Hitz egingo diagu itzultzen haizenean".
‎Josebak moztuta zeukan bere ile luzea, eta ikasle arrunt bat ematen zuen; Agustinek bisera bat zeraman, beisbol jokalariena bezalakoa. " Eskafandra bat jarri nahi zian, Komaroven antz handiagoa izateko, baina ez zioagu utzi.
‎Herriko plazara joan ginen tabernan garagardo bat edatera, eta Adrianez mintzatzen hasi zitzaidan Joseba, zer albiste ona zen gure lagunak klinikara joatea erabaki izana. Isidrok beste gizon bat ematen zuela, eta proiektuak zeuzkala aspaldiko partez. " Aita eta biak zurezko jostailuen merkatua aztertzen ari dituk orain.
‎Mary Ann atrilera joan da orduan, eta irakurri beharreko testuak aurkeztu ditu. " Hiru errelato labur dira, edo, hobeto esanda, hiru aitorpen." Joseba ohartu egin da nonbait entzuleen eta beraren arteko bederatzi mila kilometroko tarte izugarriaz, eta azalpen berri bat emateko premia sentitu du: " Ez dakit hemen Estatu Batuetan jakingo den, baina Euskal Herriko gerra ez zen Gernikako bonbardaketarekin bukatu.
‎" Goizaz gero ez nauk sukaldetik atera", erantzun nion. Atean danbateko bat emanda joan zen. Gure orbitaz kanpora zegoen jada.
‎Urduri jarri nintzen. Bat batean, Ramuntxok kolpe bat eman zion eskuan bere pareko poliziari, zeren, jakina, poliziak baitziren, eta haren pistola lurrera joan zen. Makurtu egin nintzen erreflexu hutsez, eta arma hartzen saiatu.
‎Gazteak eta izugarri sendoak, guardia bereziak seguru asko. Haietako batek karate kolpe bat eman zidan lepo ondoan, eskua txaldanduta utzi zidana. Abuztuaren hemeretzia zen, larunbata.
‎Ez, ezta? Eta bitartean zuk txerri bat ematen zenuen kurrinka". " Todo sepega, menos la belleza", esan nion.
‎Begiak beherantza zuzenduz gero, berriz, gure planetako tokiak ikusten nituen: Txinako kostaldea, eta Korea izan behar zuen kakotx moduko bat, eta Japonia, bufanda bat ematen zuena. " Ez dakit jakingo duzun, Vladimir, baina Japonia kristautu zuen santua euskalduna zen.
‎Ez nuen erabakia gauzatzeko aukerarik izan. Hiru egun geroago, trenean gindoazela, polizia batek pistola batekin apuntatu zigun Trikuri eta bioi, eta nik kolpe bat eman nion eskumuturrean arma kentzeko, erreflexu hutsez, nire giharrek artean ez zekitelako, edo onartu ez zutelako, buruak pentsatu eta erabakitakoa; baina ez nuen, zorionez, poliziaren ekintza zapuztu. Eta izan nuen, geroago, zalantzarik, batez ere Trikuren garrasiak entzuten nituenean tortura geletan, eta Altzurukuko muinoan hartutako erabakia barregarria eta higuingarria begitandu zitzaidanean.
‎Ontzia hondora zihoala ikusi zuenean, itsaso hartan, dena lainoz inguratuta geundela, niregana ahal bezala etorri eta, zer egin behar dugu orain?, galdetu zidan. Ontziak astindu bat eman zuen orduan, eta irristatu eta itsasora erori zen. Ez nuen gehiago ikusi"."
‎" Igo zaitez zu ere". Larrituta, astindu bat eman eta besoa libratu dut: " Ez da nire trena!
‎Eta nik baietz. Berak ukabilkada bat eman zidaan, sorbaldako hezurra bere tokitik ateratzeko modukoa. " Hau duk faltsua hau!
‎Baina hi ere berdintsu, e? Asto zahar bat ematen duk hire hortz handiekin eta kalpar zuri horrekin! Politagoa hengoen lehengo zima luze haiekin!"."
‎Josebak zartako bat eman dio urari makilarekin," sugeak uxatzearren", eta jauzi egin du gero errekara. " Bere andrea Rulika deitzen duk, eta umea Iliana —esan dit uretatik— Adrian txoratuta zegok berarekin.
‎" Esnatu, David!", xuxurlatu zuen Josebak besotik heldu eta astindu bat emanez. Goiko literatik erdi zintzilik zegoen, buruz behera.
‎Behitegiaren parera iritsi ginenean, Joseba" hornigai" batzuen bila joan zen, eta miopia handiko betaurrekoen imitazio bat kokatu zidan aurpegian. " Jarri hau ere, ea zer itxura daukaan", esan zidan beret gris bat emanez. " Oso ondo.
‎muinoak berde bizi, etxeak zuri. Hilerriak ere etxe zuri bat ematen zuen, besteak baino zabalagoa eta teilatu faltan zegoena.
‎Etxe barruan, lan tresnak gordetzeko erabiltzen zen ezkaratz zabal batean, Carlos ikusi nuen artista itxura zeukan ile zuriko kide batekin hizketan. Berehala, niregana oldartu zen, eta zartako bat eman zion bandexari. Franbuesa tartaleta guztiak lurrean barreiatu ziren.
‎Lacoste markako niki besomotz berde argi bat zeraman; galtzak, arraiaz lisatuak eta beixak ziren; oinetakoak, sandalia soil batzuk. Zaila suertatzen zen lanbide edo estatus jakin batekin lotzea, baina, edozein modutara, han inguruko pertsona bat ematen zuen, konfiantzazkoa. " Berriro hola jokatzen baduzue, alferrik eskatuko didazue laguntza", zehaztu zuen.
‎" Mamousine utzi beharrean gaudek", esan nion. Besarkada bat eman zidan berak: " Asko sentitu diat hire amarena.
‎Eta ez badauzkak amak konponduko dizkik."" Ez dut txaketarik behar", erantzun nion. Begiz begi jarri zitzaidan, eta beldur izan nintzen ez ote zidan ukabilkada bat emango. " Zer jantzi behar duk, orduan?
‎Danbateko bat emanda joan zen. Amaren bila, seguru asko.
‎Sebastian zeukan oinetan. Posizio hartan eta bere ile kizkur kizkurrarekin, mutikoak paje bat ematen zuen.
‎" Sudurra, David —jakinarazi zidan Sebastianek— Boxeolari izan nahi badu operatu egin beharra zeukak sudurretik. Eta horrek itsustu egingo duela iruditzen zaiok berari, eta neskek bizkar emango diotela."" Egon hadi isilik, Sebastian, ezer ez dakik eta", hartu zion kargu Ubanbek buruan zartako bat emanez. " Horrelako marikoi jotzen baduk ez haiz oso boxeolari ona izango", lotsagabetu zen mutikoa.
‎Maisuak beste autoan eraman dituzte, eta kanpoan daude zutik. Etorri da gizon haietako bat eta, bestaldeko leihatilatik, nik ikusi gabe, fusilaren muturrarekin kolpe izugarri bat eman dit saihetsean, ni baino gizon ahulago bat hantxe botata utziko zuena. Jiratu dut burua eta hortxe dago, apuntatzen ari zait tiroa emateko.
‎Ni altxa egin naiz korrika jarraitzeko. Altxatzen ari naizela don Bernardino zerraldo erortzen ikusten dut herio marru izugarri bat emanez, eta segituan beste marru bat entzun dut, eta gero hirugarrena, hil dituzte don Mauricio eta don Miguel. Bihotz betean eman diete tiro hirurei.
‎Apopilo etxe kaskar batean?" Mary Annek baietz egin du. " Toshiro zen errealitatean, ez Yukio."" Zergatik ez didazu zure bertsioa rantxotik paseo bat eman bitartean kontatzen. Atertu egin du."
‎Mahaitik altxa eta musu ozen bat eman dit masailean. " Thule ezpainen hotsa!", esan diot.
‎Españolistek jende pila bat erre dute ezer lortu gabe". Azalpen bat eman zigun gero langile frontearen egoeraz eta haren ahuleziak izan zitzakeen ondorioez, edo, zehatzago esanda, azalpen hura eman zuen Josebak eten zion arte: " Irakurri diagu hire artikulua, Papi.
‎Uztaileko egun batez—1964ko uztaileko bake urte hartan—Martin eta biok zerrategira joan ginen Adriani bisita egitera, etorri berria baitzen Bartzelonako ospitaletik bigarren ebakuntzaren ondoren, eta ez baitzen artean kalera ateratzen. Telebistan, halabeharrez, Bigarren Gerra Handian girotutako pelikula bat ematen zuten, eta ikusten ari ginela zerrategiko gerentea azaldu zen salan, Joseba gure lagunaren aita. " Ez dakit nola eman ditzaketen pelikula horiek", esan zuen.
‎Zerrategiak Obabako auzune bat ematen zuen. Adrianen eta Josebaren etxeez gainera, hamar bat estalpe edota etxeordek osatzen zuten bere muina; ingurumarian, berriz, ibaiaren edo errepidearen albo bietan eraikitako ohol gaztelu eta enbor piloak zeuden.
‎Armairua ez zegoen betiko tokian. " Uda guztietako lana izaten diat —esan zidan berak zalantza baten ondoren— Zulo honi begiratu bat eman ohi zioat, ea beti bezala segitzen duen."
‎Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin. " Hilobi bat ematen du honek!", hots egin nuen. Osaba Juanek barre egin zuen zabal:
‎Inoiz hartu dudan bainurik onena hartu nuen hango urmaelean", esan nion. Albiste txar bat eman zidan orduan: " Gaur ez zenuke hartuko, David".
‎Egia, izan, askozaz ere gogorragoa zen. Izan ere, susmoak zentzu berri bat ematen zien Angelen keinu, hitz eta begiratu guztiei: ez zen jada nire aita, Obabako soinujolea, baizik eta Berlinoren lagun mina, pertsegitzaile bat agian, hiltzaile bat agian.
‎" Nolanahi ere, guk ez dizugu monsieur Nestor deitzen esan nion— Teresak bai, baina beste guztiok ez". Trago luze bat eman zion garagardoari. " Ez?", galdetu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat eman nahi 40 (0,26)
bat eman behar 29 (0,19)
bat eman ezan 15 (0,10)
bat eman joan 11 (0,07)
bat eman ari 8 (0,05)
bat eman ahal 7 (0,05)
bat eman esan 6 (0,04)
bat eman saiatu 6 (0,04)
bat eman utzi 6 (0,04)
bat eman asmo 5 (0,03)
bat eman bera 5 (0,03)
bat eman etorri 5 (0,03)
bat eman atera 4 (0,03)
bat eman hasi 4 (0,03)
bat eman omen 4 (0,03)
bat eman aurre 3 (0,02)
bat eman balio 3 (0,02)
bat eman ere 3 (0,02)
bat eman ez 3 (0,02)
bat eman gai 3 (0,02)
bat eman gogo 3 (0,02)
bat eman lortu 3 (0,02)
bat eman premia 3 (0,02)
bat eman ukan 3 (0,02)
bat eman agindu 2 (0,01)
bat eman al 2 (0,01)
bat eman alde 2 (0,01)
bat eman aukera 2 (0,01)
bat eman berri 2 (0,01)
bat eman besterik 2 (0,01)
bat eman diol 2 (0,01)
bat eman egokiera 2 (0,01)
bat eman egon 2 (0,01)
bat eman egun 2 (0,01)
bat eman etxe 2 (0,01)
bat eman ezagutu 2 (0,01)
bat eman gonbidatu 2 (0,01)
bat eman imintzio 2 (0,01)
bat eman kontatu 2 (0,01)
bat eman menturatu 2 (0,01)
bat eman ni 2 (0,01)
bat eman nu 2 (0,01)
bat eman onartu 2 (0,01)
bat eman ote 2 (0,01)
bat eman proposatu 2 (0,01)
bat eman zi 2 (0,01)
bat eman abeltegi 1 (0,01)
bat eman adostu 1 (0,01)
bat eman ahalegin 1 (0,01)
bat eman ahalegindu 1 (0,01)
bat eman argi 1 (0,01)
bat eman arte 1 (0,01)
bat eman asfalto 1 (0,01)
bat eman asti 1 (0,01)
bat eman aurpegiera 1 (0,01)
bat eman ausartu 1 (0,01)
bat eman azaldu 1 (0,01)
bat eman bai 1 (0,01)
bat eman bakarrik 1 (0,01)
bat eman bat 1 (0,01)
bat eman beharrean 1 (0,01)
bat eman behe 1 (0,01)
bat eman bereago 1 (0,01)
bat eman beta 1 (0,01)
bat eman bezala 1 (0,01)
bat eman bezpera 1 (0,01)
bat eman bide 1 (0,01)
bat eman bultzatu 1 (0,01)
bat eman deitu 1 (0,01)
bat eman desio 1 (0,01)
bat eman diet. 1 (0,01)
bat eman diru 1 (0,01)
bat eman dohain 1 (0,01)
bat eman edan 1 (0,01)
bat eman edota 1 (0,01)
bat eman ekarri 1 (0,01)
bat eman erabaki 1 (0,01)
bat eman eraman 1 (0,01)
bat eman eskailera 1 (0,01)
bat eman eskatu 1 (0,01)
bat eman Jose 1 (0,01)
bat eman San 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia