Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.371

2000
‎Ezagunak zaizkidan keinuz etsipen urduriz, esango nuke, nire buruari azalpen bat ematera nindoan, eta orduantxe Schubert entzun nuen. Laster batean ezagutu nuen; samin sakon hornidura gabeko batek jakinarazi zidan bakarrik nengoela.
‎Zergatik esaten zuen orduan berdeak ikusten zitzaizkiola begiak? Arrazoi asko leudeke itaun horri taxuzko erantzun bat emateko, baina nork berak aurki beza gustukuen lukeena, nik ez dut-eta sekretu hori argituko. Gehiago interesatzen zait zeruaren amildegia; izan ere, norentzat da zerua amildegi bat, paraxutista batentzat ez bada?
‎Deereren behementziaz nahikoa nazkaturik, Otsotzarmendi jaunak hartu nahi izan zuen hitza, itaunketari ukitu gizakorrago bat eman nahian, baina Deerek ez zuen men egiteko inolako intentziorik. " Jakin behar du jendeak, jakin behar du etxeko teleikusle errespetagarriak, gizaseme dohakabe itxurako hau, gizaseme onanista zikin hau zer den, zer izan den, gizarteak berriz inoiz halakorik pairatu beharrik izan ez dezan".
‎Otsotzarmendi jaunari hortzeria berria ipini zioten, saioa hasi aurretik zendu zen Borge jaunarena, hain zuzen ere, nahiz eta ahoa guztiz desitxuratzen zion. Postontzi bat ematen zuela oihukatu zuen publiko artetik norbaitek, eta tipo zirtolari hura fusilatua izan zen begiramen handirik gabe. " Horrelaxe!
‎Irain gratuito andana, pertsonalizatua, batere kontrasterik gabea. Platoko ikusleek panpinak, eskulturak, txotxongiloak barne ezinago gustura egin zuten barre karkara, lehertu arte barre egin ere, eta leherketa eztandatsu haiek plus koloretsu bat eman zioten programaren taxuari, errealizatzaileei eta oso artistikoa iruditu zitzaiena. Eztanda gehien sortarazi zuena, noski, nire zazpi andregai birjinen kontua izan zen.
‎Keinu gaizto bat egin zidan Migelek. Gero, sarrailari jira bat eman, eta zuzendariaren aurrean eserita nengoela gogoratzen naiz. Mahai handi bat, liburu mordoaren aurrean zuzendariaren zapelaitz aurpegia, Migelen eta nire arnasa.
‎Masaileko bat eman zidan. Ez nuen minik sentitu.
‎Eta musu bat eman zion Migelek. Barrez jaiki zitzaigun.
‎Oso neska atsegina zara Olgak, niri. Inbidia pixka bat ematen didazu.
‎Orain bizikletaz ibiltzen hasi behar al duzu? Belarrian beste zulo bat; hippy horietako bat emango duzu... Oroitzen dut Dabid, irribarre biratsuarekin, aldian aldiko nire proposamenei erantzuten.
‎Eta horixe bera da nik orain sentitzen dudana: orain arteko argiune nagusia Dabid aldatzeko beharrizana; kablea pasatzeko zuloa egina dago, ongi egina dagoenez, eta orain igeltsu edo kolore doi bat ematea besterik ez zait falta: doi bat makilatu eta azeleragailua zapaldu...
‎Erotzen hasia naizela pentsa dezakedan arren, ezin dut ukatu: Ruben musu bat ematera hurbildu izan balitzait, erantzun egingo niolakoan nago. Bai, badakit hilabete batean ezin dudala bizi Dabidekin urtetan bizi izan ez dudana, baina, ez dakit nola esan.
‎Zer gura duzu ba nik esatea. En plus, Luisek bera zirikatzen jarraitzen du eta atzo, urrunera joan barik, aspirina bat eta kondoi bat eman zizkion: aspirina, Rakelek coca cola hartzen duenean haren edalontzira botatzeko, Luisen esanetan, nahasketa horrek emakumeak ble ble jartzen dituelako; kondoia, horren ostean etorriko diren olgetetarako...
‎Halako batean, hartza denda atarira hurbil  tzen sumatu dut, eta atzaparra sartzen zuela artean zabalik zegoen atearen artekatik. Ez bat eta ez bi, urontzikada bat eman diot, bortitz, garrasi egitearekin batera, baina istantean beste garrasi bat ere entzun da, eta segidan barre algara bat. Neure harridurarako, barreka ari zena Karmelo zen eta, piztean, Tom ikusi dut esku minberari gora eta behera eraginez.
‎Gaur ohi baino goizago deitzen dizut, ze gauera arte ez ei dugu beste telefonorik izango. Gaur berri on bat emango dizut: Adela nire gerizpea bilakatu da, edonora noala atzetik datorkit, edonon esertzen naizela ondoan esertzen zait.
‎Baleki. Eta Rubeni zer esan erabakitzen ari nintzela, mahaira hurbiltzearekin batera musu luze bat eman diot. Gero, luzamendutan ibili gabe, eta, kafe txepel bat hartu bitartean, dena laburbildu diot.
‎Ez zakinat zorionez ala zoritxarrez, baina gertatu zainana aski normala dun. Erlatibizatzen ikasi behar dun, erlatibizatzen eta hire bizitzari norabide berri bat ematen. Azter ezan orain artekoa, bidaiatu, urrundu pixka bat.
‎Rakelentzako moduko mutila Ruben dela erantsi zidan; baina mutil hori dela eta ez dela, atzo ez nintzen pub irlandarrean sartu berak aurrea hartu zidalako. Dena jakin gura baduzu, handik Rakelekin irten zen eta, furgonetara iritsi aurretik, elkarri musu bat ematen ikusi nituen. Bon, gaurkoz nahikoa da.
‎Guztiarekin, Dabidek egiaz tiro egin zidanetik anestesiatua bezalaxe egon naiz, lozorroan Loti Ederraren antzera, eta ez dakit norbaitek musu bat emanez guztiz esnatuko ote naizen... Baina, azken finean, hori pentsa  tze hutsa aski zait dagoeneko gogoa etorkizunean ere badudalako, eta horixe, eta etengabe errebobinatzen ez ibiltzea, delako Teresak behin eta berriro aholkatzen zidana.
‎Hale hop! esan du orduan Danek, eta bolanteari beste esku zartada bat emanez, errepidean aurrera abiatu da.
‎nonbait, hasiera hasieratik, Luisek adoretu zuen niregana hurbil zedin, baina Rubenek ez zuen halako laguntasunaren beharrik (Las Vegasen, azkenik, aitortu zidan Luisek aspirina bat eta kondoi bat eman zizkiola ni benefiziatzeko; baina haren harropuzkeriaz aspertua, Mesa Verdeko kanpinean afaltzen ari ginela, Luisek coca cola bat edaten ari zela ikusirik, ezkutuka berari bota zion, berez, ni ble ble jarri behar ninduen aspirina Mesa Verdeko hartan ez al nuen bada Estherrekin ipurtargiak biltzen harrapatu..., eta, zera, kondoia, geroko jostaldi batean erabili genuen.
‎Eta Ruben aipatzen ari naizenez, ez dut adierazi gabe utzi nahi gaurko iluntzeko itsasaldia. San Frantziskora inguratu, eta Danek hiriaren ikusmira ezin hobea eskaintzen zuen muinora heltzean, ezusteko bat eman digu:
‎Bon, ba kontua da poliziak negozioko buruak salatzea proposatu ziola eta berak, ustezko adiskideak guztiz desagertu eta arbuiatu zutenez, salatu egin zituen. Horren ordainetan, poliziak beste nortasun bat, beste izen bat eman, eta Massachusetts estatura eraman zuen, Bostondik ez oso urrun dagoen herrixka batera. Baina prezioa garestiegia egin zitzaion:
‎" Zu ez arduratu", esan dit lo ziplo geratu aurretxoan; ni, ostera, erne baino erneago geratu naiz eta ezinbestekoa egin zait, mesanotxeko telefonoa hartu, komunera sartu, eta zuri deitzea. Tamala, zu erantzuteko eta aholkuren bat emateko ez egotea, ze orain artega nago, Dabid, net artega. Hemen goizaldeko hirurak direnean, Ã demain.
‎Hoteletik bertatik jarraitu dizuet, baina zubian Karmelo eta Tom delako horren atzetik nentorrela, auto batetik tiroka hasi dira... Ni zuri ustekabe bat emateko asmotan nentorren, eta aurrez aurre esatera telegraman idatzi nizuna, baina ustekabea nik hartu dut, auto batetik gizon bat pistola ateratzen ikusi dudanean... Sentitzen dut.
‎Sentitzen dut. Zergatik ez didazu aukera bat ematen gaurko topaketa ostera ere hasteko. Gura baduzu, goizeko txango hau amaitzen duzuenean, hoteleko kafetegian itxarongo dizut.
‎Badakizu, bizkartzainon aspaldiko partez, gaur ez du" luxuzko ertzain" adierazpidea erabili lehen araua sistemaz sistematikoa ez izatea da; horrexegatik etorri naiz zureganaino, aurrikuspen guztiak hautsiz, zuri ustekabe bat ematera. Egia esan, Karmelok ere bereak eta asto beltxarenak esan dizkit.
‎Gustatu egin zitzaidan nitaz ezertxo ere ez galdegitea (ezkondua naizen, zein lan mota dudan edo orain arteko bidaiak nora egin ditudan jakiteko Adela edo Esther bezalakorik ez dago) eta, aldiz, haren gaiak zeintzuk ziren ikustea. Pubetik irten ginenean, esate baterako, gaugiro ederra egiten zuen eta, laranja atal bat ematen zuen ilgora ikusirik, honela mintzatu zitzaidan:
‎Azken amodioak ez bide dio luze iraun, eta auto stop eginez lortu du furgoneta harrapa  tzea. Eta ongi etorri kalapitatsuaren ondotik (Danek bolanteari ukaldi bat emanez erreakzionatu badu ere, Luisen ezusteko etorrerak berriro bizipoza eta zeresana ekarri dio, batez ere Olga eta Xavierrena eta, neurri batean, Adelarena gertatu zenetik, aski moteldua zegoen furgonetako giroari), bidaiariek galdeketari ekiten zioten bitartean, Ruben eta bion belaunek elkar laztanduz jardun dute.
‎Eta telegrama berrirakurri ondoren, Adela edo Estherrena den krema baten bila ibili naiz, setati, eta topatu dudalarik, aurpegian krema doi bat eman eta gero, prospektuko hitz lasaigarriak berrirakurri ahal izan ditut: " Nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea.
‎Orduan, zurekin jarraitu nahi du... xuxurlatu dit, eta nik, zer esan ez nekiela, eskutik heldu, eta estualdi bat eman diot.
‎Baina bigarren egunerokoa irakurri dut, eta baita ohar batzuk hartu ere, eta, bigarrena diotsut, gaur merkatalgune batean gelditu garenean, erosketen artean beste koaderno bat ikusi diodalako, baina honezkero horrek ez dit batere pizten. Edozein modutan, irakurri dudanaren arabera, jakizu Rakelek Tom birigarro susmagarri horren bidez lortu duela erantzungailuko mezuak entzuteko aparailua, eta susmagarria diot, Rakelek eta gainerakoek Grand Canyoneko jaitsiera egin zutenean, behe behean Tom beste gizon batekin elkartu zelako, eta gizon hark pistola bat eman ziolako eta, attention!, elkar agurtzerakoan, gizon hark Tomi Ray deitu zion, hau da, amesgaiztoetan ahoskatzen zuen izena... Eta, bref, Dabid, esango nuke gure geletan ibili den morroi hori Tomen atzetik dabilela.
‎Halakoetan larritu egiten nintzen eta naiz, eta zazpi ahaleginak egin behar izaten ditut lasaitzeko eta berriro neure onera etortzeko: arnasa kontrolatzen saiatu, lepoaldean lurrin doi bat eman, eskumutur barrenak txorropean ipini...
‎Rakel nahiko isilik egon zen, baina bizitza honetan bilatu eta apustu egin beharra dagoela esan zuen, nahiz eta batzuetan galdu, eta nago Rakel karta onenak noiz etorriko zain dagoela... D, ailleurs, serio samar jarri ginenez, Tomek galdegin zidanean ea Rakelen dendara txantxetako izualdi bat ematera joango ote ginen, ze inguruan hartzak ei zebiltzan, nik baiezkoa eman nion. Eta joan gara, eta Tomek bere eskua luzatu du Rakelen dendara eta danba!, hark tout à coup ukaldi batez erantzun ez dio ba!
‎Istantean, Danek mahaiari ostiko bat eman, eta, ingelesez zerbait marmarikatuz (nik soilik son of a bitch ulertu diot), hanka egin du. Adelak eta Estherrek ere sumindurik eta espantuka aldendu dira guregandik.
‎Furgonetak ere hasieran benetako erlauntza bat ematen zuen, trufa eta haserre hitzak nahasian; baina gero, berandu erretiratu eta egunsentia ikusteko goiz jaikitzearen eraginez, banan banan, denak lotan geratu dira. Adelak eta Estherrek, ordea, ahopekoetan jarraitu dute, eta nik, begiak itxirik izan arren, haien haserre hitzak entzun ahal izan ditut.
2001
‎U (haserre): Ba aprobetxatu, bai, baina sortutakoari beste ahalmen eta esanahi bat emanez... horixe baituk artista bat finean: txaman bat.
‎Automobil urdin bat iristen da halako batean. Bertatik, bezeroa jaisten da, poliki, eta hurbiltzen zaion zakurrari ostikada eder bat ematen dio irribarrez. Zakurrak intzirika alde egiten du eta bere etxetxoan ezkutatzen da.
‎Bi minutu... (Koipe pixka bat ematen saiatzen da): Konprenitzekoa da nazkatuta egotea, erantzukizun handia sorbaldaratu baitizute, benetan izugarria...
‎Gonbidatuen aurrean larritzen hasi; egiten dizkizuten galderei taxurik gabe erantzun, edontziak bota, erlojuari batere disimulurik gabe begiratu; jakin, ez zaizula denbora askorik geratzen, duzula inolaz ere argibide arrazoizko bat eman; zeure baitan sentitu, sukar beltz gaiztoa bailitzan, gonbidatu itzaltsuen barreak eta solas alaiak eta desitxuratu egingo direla, bekaiztu, mahai sutontzidunaren azpitik ipotxak, trapezistak, pailazoak, lehoiak hain berean bilduak irteten hastearekin batera.
‎Gero, sasi Jostun sorginarengana itzuli, eta jabetasun agiriak kendu zizkion. Zeharo ernegatuta, ukabilkada bat eman, eta sudurra hautsi zion gizajoari.
‎Euskarak erdaraz esan ez diren, edo hain ongi adierazi ez diren, gogoeta eta bihotzondokoei bide emanaz bakarrik jaso dezake burua, lehen, orain eta beti. Gainekoari izen itsusi bat eman diote frantsesek: pastiche.
‎Segur dakidana besterik da: ez Eleizalderen, ez neronen, ez hark dioen bezala horretaz, beste hizkuntzei begiralditxo bat emanaz, noizean behin bederen pentsatu duenaren ustez, ezin dezakeela iraun gure hizkuntzak oraingo heinean, bakoitzaren" amaren hizkuntza" delarik, ama horiek gehiegi direlako eta desberdinegiak dituzten mintzaerak.
2002
‎Baina galdera hutsa gertatu zen, zeren Paulok, burua bueltatu eta Manuel ikustean, haren gainera salto egin baitzuen,  besarkada izan nahi zuen bultzada bat emanez. Lagun gehienak Toki Onan ziren  jadanik, atarian gertatzen ari zenaz batere ohartu gabe.
‎Lagun koadrilakoak ez ziren ohartu ere egin haren sarreraz.  Kandido noski, baina hark ere arreta guztia pantailan zeukan jarria, eta ez zion deus esan. Une hartan, luxuzko itsasontzi barruan, ilehori platinoak zaplazteko bat eman zion Maurice Ronet i, eta, kanpoan, Alain Delonek  itsasontziaren motorra konpontzeko ahaleginak egiten zituen. Filmak interesgarria zirudien.
‎Filma amaitua zen. Lagun koadrilakoek denbora apur bat eman zuten komunean eta atseden-tokian, zigarroak erretzen. Hurrena, kanpora egin zuten.
‎Ama zahar elbarria eta biak bakarrik bizi ziren. Besarkada bat eman zion Manueli, eta plazako arkupeetan barna jarraitu zuen, Astarloarantz hartzen zuela gero.
‎Nire kuttuna, niri gehiena gustatzen zitzaidan kios  koa, lehenengoa zen, bidegurutzean bertan zegoena. Izugarri atsegin nuen kirol egunkari  eta aldizkariei gainbegiratu bat ematea. Niretzat ez zegoen egunik, kioskoaren aurretik pasatu, eta neure burua kioskoko leihatilatik sartu gabekorik.
‎Aitak kolpe bat eman zion sofaren besoari:
‎Â Negar zotinka eta garrasika, aita ikusi nuen halako batean, eskuan bi izozki zituela. Zaldikotik jaitsi ninduenean, izozkietako bat eman zidan. Lurrera jaurti nuen.
‎Zerbait galdetzen die ertzainei, eta haiek eliza seinalatzen diote. Argazkilariak ostikada bat ematen dio aireari eta zigarroa jaurtitzen du zorura. Berandu iritsi delako haserretu dela pentsatzen dut.
‎Ez da atetik apartatuko, nik bere gustuko argibideren bat eman arte behintzat.
‎Kolpe bat eman zuen ukabilaz mahai gainean. Gorrotoz eta mozkor zirriparraz jardun zuen:
‎Ertzaina, ordea, ez zen nire aztoramenaz jabetu. Beste pauso bat eman zuen nireganantz. Belaunez belaun geunden ia.
‎Ikasketa buruak belaun bakoitzean esku banaz kolpetxo bat eman, eta jaiki egiten da. Apunterik hartu gabe gelditu den ertzaina ere bai.
‎Baina gauzak aldatu egin dira. Disgustu bat eman behar dizut.
‎Harrezkero, kontzertu bat eman behar dudanean, urduri nagoela konturatzen banaiz, aurrean txakur bat banu bezala begiratzen diot pianoari. Txakur leiala nola, hala trata  tzen dut pianoa:
‎Irakaslea fotokopia batzuk banatzen hasi zen. Nire parera iritsi zenean, fotokopia mahai gainean utzi eta kolpetxo bat eman zidan sorbaldan, animu emanez bezala. Ez nuen ia bururik jaso.
‎Luze zain egon behar izan genuen, zuzendariak noiz errezibituko. Ia ordu erdi igarota, hesola bat ematen zuen gona gorri motzeko neska bat agertu zitzaigun eta aberats berri kutsuko dekorazio dotore uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen. Gela hartaz gogoratzen naizen aldikoz, pentsatzen dut bere buruaz harro zegoen hantuste batek bakarrik egin zezakeela lan halako gela batean.
‎Mutxikinak,  behea jotzean, txinparta txiki batzuk atera  tzen ditu. Argazkilariak ostikada bat ematen dio mutxikinari. Txinpartik ez.
‎Unibertsitatean, klase bat ematen
‎Baina ez dakit zer egin dezakeen prozedura honekin segituz terminologia berriko hitzekin. Nire ustez, hemen unibertsitateekin elkar lana egitea ezinbestekoa da, eta hartzen diren erabakiei beste maila bat ematea, ez, beharbada, hain ofiziala. Gauzak aldatzen ari dira.
‎Euskaltzaindiaren bigarren erreferentzia, Sarasolak zuzentzen duen Orotariko Euskal Hiztegia da. Bada, litzateke han" non" sarrerari, esaterako, begirada bat ematea. Nork gaitzesten ditu orduan, bada, eta baztertzen, gaitzesten eta baztertzen omen ditugun egitura horiek?
‎hori guztia ikusirik, kontu hauek hain oker eta triste baldin badaude, hain makurka baldin bagabiltza, ez dakit gauzen konpontzeko okinarekin ingelesez hastea gomendatuko nukeen edo, oraingoz behintzat, bere horretan uztea dena dagoen moduan, aldamenekoekin zenbatenaz eta trabatuagotzeko tematzen garen, hanbatenaz izango baita euskara kontrara tratatua. Uste baitut, datu horien arabera, gizarte elebidun baten alde egiteko arrazoi pila bat ematen zaigula hor, esperimentuekin hasi aitzinetik. Gainera, familia guztietan badugunez urruneko edo hurbileko norbait euskaraz ez dakiena, pentsa zer aurpegi mota jarriko lukeen egun batetik bestera ingelesez hasten baldin bagintzaizkio.
‎bezalakoak entzuten hasi ginen etxeetan. Muturreko bat emango dizut, esaten zioten mutikoek elkarri, baina gero morea jarriko zaitut (edo dizut ere, beste bertsio batean). Joan aitzinetik irabaziko dizut ateratzen zitzaien, baina orain ez da modurik irabaziko zaitut ez dena esateko.
‎Zer aurpegi jarriko genuke garai hartako ministroak (orduan ez genuen autonomia erkidegorik ez Hezkuntza sailbururik) ikastola baten zuzendariari holako zerbait esango balio?: " Oso ongi, datorren ikasturtetik aurrera etxebizitza horretan duzuen eskola hori, ¿ dice usted que se llama Ikastola Etxaun o Etxaun Ikastola?, lekuz aldatuko dugu, eskola publiko bihurtuko dugu, eraikin bat emango diogu bere kiroldegi eta guzti, ofizialki onartuko dugu eta behar dituen diru laguntza guztiak izango ditu, aldameneko edozein eskolak bezala. Gainera, irakasleek eta langileek beren lanpostuak mantenduko dituzte eta bankuetako zor guztiak berdinduak utziko ditugu, ez baitugu baliabiderik xahutuko euskal irakaskuntza duin bat izan dezan herri honek".
‎Hara joateak euskaldunago egin zaitu? Arduradun zuzenak kenduta, ez dut zalantza izpirik batzuk joaten direla ikastolek beren historian egin lana aitortzera, beren adiskideekin egun atsegin bat ematera, etab.
‎Esango nuke batzuek beren kontzientziari astindu lasai bat ematera joaten direla: sinboloa baita han biltzea, hara joatea baita, definizioz, euskararen alde egotea.
‎Eta orotariko euskara, hirugarrenik, gure mintzaira aberastu nahian inolako irizpide argirik gabe euskalki guztietako hitzak eta esapideak ez bat eta ez bi denak nahasian ematen ditugunak. Adibide argigarri bat ematen du Zuazok, prentsa artikulu batetik hartua: Alta, jubilatuentzako egoitza berri bat eraikitzen ahal da igandean bildu sosagaz.
‎Zein, euskarak behar duen sendabelarra? Zuazoren ustetan, euskararen erabilerari itzuli bat eman behar diogu, eremu desberdinak bereiziz. Eremu hauek, berez, aski zabalak dira, baina bistan da hor erregistro desberdinak daudela:
‎Baina azalpenen bat aurkitzea ere ez litzateke hain zaila izango: normala da behin eredu bat eman ondoren, eta behin apustua horren alde egin ondoren, batasuna eta berdintasuna bilatzea euskara bezalako hizkuntza baten egoera sakabanatuan, alde batera utzirik batasun horretan noraino joan den Euskaltzaindia bera, jendeak Euskaltzaindiak berak baino urrunago joan nahi baitzuen praktikan. Akademiak ez bazuen argitzen editore batek, demagun, funtsezkotzat jotzen zuen punturen bat, ulertzekoa da argitaletxeak halako batasun bat nahi izatea argitara ematen zituen liburuetan.
‎izan ere, Sarrionandiak berak kontatzen  duenez, barrez lehertzen bide zen lagunei Metamorfosia edo Gaztelua bezalako lanak ozen irakurtzen zizkienean. Eta, beste adibide bat ematearren, nago Karlos Linazasoro idazle tolosarrak ere horrela pentsatzen duela, esan bezala, Kafkaren miresle handia baita; haren edozein ipuin liburutan aurki daiteke umore beltzaz ondo hornitutako narrazio bat baino gehiago. Eta, bide batez, orain arte esandakoa biribiltzeko izugarri ondo egokitzen diren Linazasororen beraren hitzak dira ondoko hauek:
‎Gure literaturan oraindik ere betetzen da, adibidez," egunkarietan poesiaz idazten dutenak poetak berak direla" ekuazioa, hein handi batean, behintzat: azken bi urteko kritikei begirada bizkor bat emanez gero ikusten da, esaterako, poesia liburu guztien kritiken %42 inguru poetek eginak direla; lan horien guztien iruzkinak egin ohi dituen Jon Kortazarrenak kenduz gero, poeten nagusigoa eztabaidaezina da esparru horretan (ezin da gauza bera esan, ordea, nobela edo ipuinari buruz: horien iruzkinak argitaratzen dituzten eleberrigileen eta ipuinlarien  kritiken portzentaia ez da, inondik ere, maila horretara hel  tzen).
‎" Nire inpresioa da, nobelaren hamarkada? mendeetako gabezia partikular bati premiazko erantzun bat ematearen behar historikoa (baina bai koiunturazkoa ere) asetzera etorri dela". Azken batean, aurreko argudioarekin lotuta dago:
2003
‎–Zer, muttiko, buelta bat eman nahi duk zaldi berrian? –galdetu dio anaiari, hari ezer esan gabe atzeko aldean eseri denean.
‎–Kendu atzapar horiek zaldi gainetik, motel! , oihukatu dio Aitorrek, esku batean zartako bat emanez. Gabik orduan ogitartekoa urrutira bota eta eskuak praketan igurtzi ditu, antsia batean.
‎Polizia. Lagunek telefonoa gaizki duela esaten diotenean horixe erantzuten die, ziurrenera telefonoa pintxatuta daukalako dela, eta horrek, zergatik ez aitortu, harrotasun punttu bat ematen dio. Motiborik badu.
‎Neskak oraindik tarte luze bat eman zuen barre algaraka, Aitorren bekozkoaz ohartu gabe. Harekin azaltzen denean, edo txolin txolin egoten da, edo mutu arraio, oraingo honetan bezala.
‎–Pirata bat ematen duk, erantzun dio Manuk, Gabik sugandilari begira segitzen zuela ohartuta.
‎Tabikeak bota, sukaldea eta komunak montatu, tarima jarri... Inbidia puntu bat ematen zion garai hartan. Askotan damutu zaio ikasketak garaiz utzi ez izana, Danik egin zuen bezala.
‎Hi, beti bezala, ikasle guztien ondotik sartuko haiz. Indiferentzia ukittu bat ematen ziok horrek hire jardunari. Portea.
‎Hiru lau urte heraman auzotik kanpo, seinalerik eman gabe. Hik pentsatzen huen kanpoan egon izanak nola halako aura bat emango ziala Mariasunen begien aurrean, nola halako karisma bat. Halaxe gertatzen duk-eta bidaia luze baten ondotik bueltan datozen guztiekin.
‎Txapela bekainetaraino sartua, matrailezur agerikoa, txerrama begirada... Atapuerkako ehiztari bat ematen huen, batez ere kalashnikovari heltzeko huen jarrera trakets harekin. Penagarria argazkia.
‎Beste pipada bat eman dio zigarroari. Txabolako teilatuan zapelatza ari da karraka, ingurune elurtuak arakatzen.
‎Hots, iraganaren eta geroaren ahazte erabatekoa. Eta hori irristagailu baten gainean bueltaxka bat emanda lortzen da.
‎Zuhurtasun gutxikoa izanen litzateke esatea zein izan zen heriotzaren arrazoia, baina ez nintzateke oso oker ibiliko aurreratuko banu aihotz ukaldi izugarri hura (25 cm luze x 5 cm zabal) izan zela heriotza ekarri ziona. Halako atakan geundela, eta zenduaren garuneko zulotzar hura jendea apurtxo bat distraitzeko aprobetxatzearren (denak deseroso xamar zeuden, gizakiak ez daki heriotzaren aurrean naturaltasunez jokatzen; zenduak badi  rudi despitaz edo gorrotoz edo haserrez begiratzen duela beti, inoiz ez eskertzaz edo neurriz  edo berotasunez), bada anatomiazko ikasgai magistral llabur bat ematea pentsatu nuen.
‎hura gizontasuna! Besarkada bero bat eman nion gure heroi ausartari.
‎Oso xinplea da... Ontzitxo bat ematen dizute eta...
‎Eta han Morganek egundoko tramankulu xelebrea jarri zidan eskura, tridente antzeko zerbait, baina ziriak barrualdera guztiz makurtuta; izorratuta zegoela eta beste bat emateko esan behar nion, baina orduan kendu eta goitik beheraka sartu zuen belarretan, tiratu eta belar mordoa lurrera. Orduan konturatu nin  tzen.
‎" Mari Miguelen echean, olloa ollar; to da no". Emaztea esan txarrekoa baldin bada, zarta edo jipoiren bat ematea gomendagarria da, nahiz eta, hori bai,  aurrena aitorleari baimena eskatu behar zaion: " [emaztea] geniño gaistocoa bada, soberbia, ta suster, ta izpi charrecoa, gangarra beeratuteco ondo litzateque nosic beinchuan azurric  ausico ezteutsan ciorchu bategaz lepoa neurtuco baleutso eta astinduco baleu" (Zabala, I: 66).
‎Dira lotsati edo graveac. Berriz euscalerrietan eznaiz atrebitzen irtetera pesta egunean paseo bat ematen, cerren ecusi oi diran zatarqueria asco. Nondic dator?
‎Ingurukoengandik bereizten gaituen katolizismo etniko hori argi azpimarratuko du Sabino Aranak, jakina denez, baina bera baino lehenago eta geroago ere euskal jendearen eliz  koitasun biziaz hitz egiten duten testigantzak kontaezinak dira. Datu objektiboren bat ematearren, hona hemen herri hau apaiz herria izan dela frogatzen duten estatistika batzuk. XVIII. mendetik XX.aren azken herena arte behintzat, euskal probintzietako apaizeriak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako datuak dira, eta klero sekularraz ari gara, erregeladuna –fraideak eta mojak– alde batera utzita) Espainiako  batez bestekoa bikoiztu egin izan du gutxienez1:
‎Eta salbatzeko ezin huts egin diren sakramentu guztien artean, maiztasun eta jarraikortasun handia eskatzen duen bakarra, hain zuzen ere, aitortza edo penitentziarena da. Dagoeneko aipatu dugu agiri edo txartel bat ematen zitzaiela fededunei Pazkoan behintzat aitortu zirela kontrolatzeko, eta paper hori gabe ezin zutela ezta eskale izan ere. Baina txartel hori lortzeko baldintzak gogortzen joan ziren:
‎Azalpen mota berri horrek ez du dagoeneko" errudun moralez" hitz egiten, baizik eta" legeen" bidez jokatzen duten kausa fisiko edo naturalez; zientziek lege horiek deszifratu behar dituzte natura hori aurreikusi edo aldatu ahal izateko. Gertatutakoaren interpretazio onargarri bat emateko gai ez diren kasuetan, berriz," zoriaz"," kasualitateaz"," ezbeharraz" hitz egingo da. Gaizkiaren halako azalpenak, ordea, hotzak eta inpertsonalak izan ohi dira.
‎Apologiarako ez ezik, doktrinamendurako ere sinesmen ezin egokiagoa zen hau, eta Elizak gogotik sustatu zuen. Euskarari eduki moral bat eman zitzaion, horrela, eta ideia heretikoen sarrera eragozten zuen murru bihurtu zen: berak gorde eta bermatu zituen euskal nekazarien fede eta ohitura bertutetsuak.
‎" Niretzat, komunikabideetan eta gainerako sailetan, lege orokorra, problema nagusia zera da: guk pausu bat ematen dugun bitartean, erdarek berrogeita hamar ematen dituztela39". Hala da tamalez.
‎Atzerri hurbileko nazionalistak (espainiarrak nahiz frantsesak) horrela askotan mintzatu izan zaizkigula dut gogoan. Bake apur bat emanda estandarragoak izango gara, baita euren begietarako ere.
‎Irrati gehienek eskaintzen dituzten saioak, aurretik eman direnak edo zuzenekoak izaten dira gehienetan eta, bestetan, artxiboko ahotsak entzun eta grabatzeko aukera eskaintzen dute. Gutxi batzuek, berriz, musika edo informazioari buruzko bigarren programa bat ematen dute; hala ere, ezin da esan oro har Internet en dauden irratiek gaur egun programazio propiorik garatzen dutenik".
‎Eztabaidarako adibide bat ematearren eta bidea urratsez urrats egiten joan ahal izateko, Euskal Autonomi Erkidegoak bere Lurralde Historikoen Legea alda zezakeen zirkunskrip  zio probintzialak gaindituko lituzkeen zirkunskripzio linguistiko zabalagoak sortuta, azken hauen esku uzteko zenbait eskumen, administrazio euskalduna sortzeko helburu eta horizontearekin; pausoz pauso joan liteke: eskumen batzuekin hasi eta gora jotzea litzateke bidea.
2005
‎Berriro konorteratu nintzenean, oholtxo pare batez loturik neukan hanka, zurrun. Petrikiloa kristalezko ontzi txiki bat ematen ari zitzaion amari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat eman behar 42 (0,28)
bat eman nahi 36 (0,24)
bat eman joan 20 (0,13)
bat eman ezan 15 (0,10)
bat eman atera 10 (0,07)
bat eman ez 10 (0,07)
bat eman erabaki 9 (0,06)
bat eman ari 7 (0,05)
bat eman etorri 6 (0,04)
bat eman irten 6 (0,04)
bat eman asmo 5 (0,03)
bat eman ahal 4 (0,03)
bat eman baino 4 (0,03)
bat eman gogo 4 (0,03)
bat eman omen 4 (0,03)
bat eman ote 4 (0,03)
bat eman deitu 3 (0,02)
bat eman diol 3 (0,02)
bat eman ere 3 (0,02)
bat eman esan 3 (0,02)
bat eman gai 3 (0,02)
bat eman pentsatu 3 (0,02)
bat eman saiatu 3 (0,02)
bat eman aukera 2 (0,01)
bat eman ausartu 2 (0,01)
bat eman baldin 2 (0,01)
bat eman besterik 2 (0,01)
bat eman bezain 2 (0,01)
bat eman duda 2 (0,01)
bat eman egon 2 (0,01)
bat eman gauza 2 (0,01)
bat eman hasi 2 (0,01)
bat eman ikusi 2 (0,01)
bat eman jaitsi 2 (0,01)
bat eman utzi 2 (0,01)
bat eman abagune 1 (0,01)
bat eman adierazi 1 (0,01)
bat eman ahala 1 (0,01)
bat eman ahalegin 1 (0,01)
bat eman ahalegindu 1 (0,01)
bat eman alde 1 (0,01)
bat eman arreta 1 (0,01)
bat eman asmotan 1 (0,01)
bat eman baliatu 1 (0,01)
bat eman balio 1 (0,01)
bat eman barra 1 (0,01)
bat eman beharrezko 1 (0,01)
bat eman behintzat 1 (0,01)
bat eman bekoki 1 (0,01)
bat eman bera 1 (0,01)
bat eman bertaratu 1 (0,01)
bat eman debekatu 1 (0,01)
bat eman deliberatu 1 (0,01)
bat eman denbora 1 (0,01)
bat eman dieta 1 (0,01)
bat eman doktore 1 (0,01)
bat eman ea 1 (0,01)
bat eman eduki 1 (0,01)
bat eman egokiera 1 (0,01)
bat eman enkargu 1 (0,01)
bat eman erori 1 (0,01)
bat eman erreakzionatu 1 (0,01)
bat eman eskatu 1 (0,01)
bat eman eskertu 1 (0,01)
bat eman eskuratu 1 (0,01)
bat eman esnatu 1 (0,01)
bat eman estandar 1 (0,01)
bat eman galdetu 1 (0,01)
bat eman gaurko 1 (0,01)
bat eman gomendagarri 1 (0,01)
bat eman gonbidatu 1 (0,01)
bat eman gu 1 (0,01)
bat eman gustatu 1 (0,01)
bat eman guzti 1 (0,01)
bat eman hartu 1 (0,01)
bat eman herrialde 1 (0,01)
bat eman hitz 1 (0,01)
bat eman hobeto 1 (0,01)
bat eman honelaxe 1 (0,01)
bat eman hurbildu 1 (0,01)
bat eman igaro 1 (0,01)
bat eman imintzio 1 (0,01)
bat eman inbaditzaile 1 (0,01)
bat eman iraindu 1 (0,01)
bat eman iritsi 1 (0,01)
bat eman iruditu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia