Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 5.544

2000
‎Baina argi utzi nahi dut, Languedoc baino lehenago, Neolitos garaian euskara erabiltzen zela, bertako leku izenek adierazten diguten bezala. Gai horretaz hitzaldi bat eman nuen Andorran: I Congrés D. Història de la família als Pirineus hartan, 1991ko maiatzaren 10ean,. El Pirineo, eje en los orígenes de nuestra lengua?
‎Kauendios, bota zuen, eta supituan konturatu zen oinen ehuneko ehuna lurrean jartzea zela onena, haize harekin ez zegoela funanbulu jokotan ibiltzerik. Atzeranzko pauso bat emateko ahalegina egin zuen baina azken haize kolpe hura gogorregia izan zen, eta ostia ostia... ikusi zuen gorputzak ez ziola behar bezala erantzun, eta ezinbestean erortzen hasia zela. Besoak mugitu zituen gorputzaren beheranzko indarrari kontra egiteko, baina beranduegi zen eta jadanik turista zaharren oihu eta laguntza eskaera antzuak ere ez zituen entzuten.
‎Egun pare bat eman dut batere idatzi barik. Mundutxo hau harrigarria da:
‎zure maitale polita ihesean dabilen terrorista bat dela, Chrysler zuriko bidaiariak ez zirela turista soilak, argiekin ez zutela egin Ralphek lainoen kontrakoak piztuta zeramatzalako. Segi horrela, esaten zuen Txemak berekiko, eta garaipentxo bat emango didazu.
‎Umeei zerbait esan eta denak bildu ziren euren nagusiaren inguruan, argazkirako prest. Segundo gutxiren buruan papertxo bat azaltzen hasi zen kameraren azpitik, eta papertxoari haize apur bat eman eta gero, irudiak itxura konkretua hartu zuen. Argazkia tropa txikiari erakutsi ondoren, txintxeta batez josi zuen horman harrerako neskak.
‎Urkotxu!", entzun zion amari. " Ez, oraindik denboratxo bat emango du irudiak ondo definitu arte", ahots arrotzetako batek.
‎Mozkorren bat seguru asko. " Bakardadean edatea ez da dibertitzeko erarik onena, jauna!", eta eskuak animozko zartako izugarri bat eman zion Txemaren bizkarrari. Hain izugarria, ezen ia aulkitik ere bota baitzuen, eta mugimendu bortitz horren eraginez begien erdian jotzen zuen argia ere desbideratu zen, bistan utziz bere aurrean zegoen gizon handi eta irribarretsua.
‎Eider da inmentsitatea. Gogoratzeko arrazoiren bat ematen duen guztia; eta oroimenean hutsuneak gertatzearen arriskua, horixe da inmentsitatea. Zer sentitzen da mundu guztiak gogoratzen zaituenean, baina zuk inor ez duzunean gogoratzen?
‎Dohainik bidaiatzea maite dutenen, dugunon, merkatu bat ematen zuen Kilkennytik abiatuta Cashelera zihoan bide hark: gazte bat hemen, erosketak egiterakoan goiztiar ibilitako emakume edadetu bat harago, motxila handi bat bizkarrean zuen betaurrekodun despistatua urrunago.
‎Edonork esango luke, eta gehiago bere izena ezagututa eta aurpegi beltzarana ikusita, Rocío andaluziarra dela. Eta hara hor, bere jatorriaz pentsatzeko aukera labur bat eman didanean, eta Sevilla edo Córdobakoa izango zela ia sinetsita nengoenean (ahoskerarena pedantekeria hutsa izan zitekeen, ezta?), hara hor beste irribarre deabrutxo bat bere aurpegian; eta ez, esaten dit, ez da pentsatzen ari zarena: Kaliforniakoa naiz, kar, kar, kar...
‎Betikoa ez: askoz ere alaiago zegoen, eta" Eider" errepikatzen zidan, nire maitasun mordoari bultzada berri bat emanez, eta musu ematen zidan, eta besarkatu, eta nik gero eta gehiago maite dut.
‎Eta beno, aitortu dut: gurasoen etxera heltzeak lasaitasun punttu bat eman zidan. Badakit esan berri dudan horrek ez duela koherentzia handirik aurreko egunetan idatzitako gauzekin, baina egia da.
‎Besterik ez dakit, mapetan ere ez baitator urtegi hori, eta gutxiago bere azpian geratu zen herriaren izena. Despistaturik nenbilen, eta kotxea bide bazterrera eraman nuen mapari begirada bat emateko.
‎Gero, Txemaren erabakiz, denboratxo bat eman genuen, pare bat hilabete asko jota, gure harremanaren zimenduak bisitatuz eta errepasatuz. Berak zerotik hastea deitu zion horri.
‎–Hitza hartzen dizut. Baina utzidazu aholku bat ematen: akaso ez zara konturatzen, baina memoria bizkarrean daramazun karga bat baino ez da, eta bidean laga behar duzu ezinbestean.
‎Esku batean kabitzen ez diren eta beraz existitzen ez diren itsaso eta lurrak. Eta beste pauso bat emanda, bideak eta herriak eta fruitu arraroak eta kontinenteak eta lurmuturrak eta ezezagunak ziren txoko guztietako gau sargoriak (bere izar eta guzti) oparitzen zizkion Eiderri. " Esaidazu zein lurralde nahi duzun, eta zuretzat konkistatuko dut", promes egiten zion maitale utopikoak, artean poetikotzat jotzen zituen esaldiak erabiliz.
‎—Zure aita banintz, gogoratzeko moduko bertze bizkarreko bat emanen nizuke, bizkarra horrela kolpatzeagatik... —eta, azken igurtzitxoak emaiten zizkidala, zuri beha paratu, eta erran zuen—:
‎" Izena, izana", eta uste dut ezen alor honetan ere antzeko zerbait gertatzen dela. Izan ere, huts gara eta deus ere ez gara, baina noiz eta izen bat emaiten baitiogu geure deusezari, honek katoliko, hark protestant, eta noiz eta betetzen baitugu geure hutsa hotsez, obratzen da eta mamitzen da mirakulua, zeren iduritzen baitzaigu ezen, izenaren jabe egin orduko, zerbait eta norbait garela, halako suertez, non bihurtzen baitugu izena izana. Eta nola, alde batetik, ez gauden bakarrik, eta izenak leinu bereko eta talde bereko egiten gaituen —ahaide, senide eta taldekide—, eta nola, bertzetik, gure izanaren neurria izenaren neurriko bihurtzen dugun, hala hazten eta handitzen zaigu izana —ustezko izana, beti ere—, noiz eta izenaren hotsa berretzen eta emendatzen baita fedekideen bozetan eta hotsetan.
‎Zeren eta halakoa baitzen gure ama, egoerarik gaitzenei ere aterabideren bat edireiten ziena. Lurrikara batek, segurki, osabaren hitzek baino atsekabe eta nahigabe tipiagoa eraginen zion amari, baina, barrendik hautsia behar zuenak kanpotik bertze iduri bat emaiten zuela eta burua galdu gabe osaba Joanikoti mesprezuz behatzen ziola, erran zion:
‎Ongi jotzen zuen, ongi kantatzen eta, apal jantzia zihoan arren, ongi hezia eta ongi ikasia zela igar zitekeen, bere manerengatik eta jendearen aitzinean egoiteko moduagatik. Dozena bat entzule zituen inguruan eta, kanta akabatzen zuenean, mugimendu neurtuz eta begirune osoz pasatzen zuen kapelua, bat bederak, gogara edo ahalatara, eskupekoren bat eman ziezaion. Eta, kanta bat aditu eta, nola baikeunden gogara —osabari eta bioi jaun Marcel oroitarazten zigulako ote, noiz eta hark lauta jotzen baitzuen han jauregian...? —, bertze hiruzpalau kanta aditzen geratu ginen.
‎—Aita, berorrek badaki ezen behin baino gehiagotan joan behar izan dudala, berorrek hala manaturik, hango eta hemengo itsas portuetarat —Pasaiarat, Donibane Lohizunerat eta Baionarat—, hainbat kargamenduren begiratzeko eta haien bideratzeko, untzi batean zein bertzean, orain Ingalaterrarat, orain Flandriarat, gure oletako produktuen kanporatzeko asmoz... Eta jakin beza ezen itsas portuen mugimenduak finantzen jin joanei buruzko bertze ikusmolde bat eman didala, hagitzez ere zabalagoa, zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze... Eta berorrek ongi uler diezadan, zuhaitzaren parabolaz mintzatuko natzaio, ebanjelioaren eredurat:
‎Hala, bada, kontua da ezen Bolognatik jalgi behar izan genuenean, gau haietarik bat eman nuela, osabaren zurrungen artean, erreus eta ekurugaitz; eta, Bolognatik jalgi berriak ginelarik, berriz, tormenta izugarri bat izan genuen —euria goian behean—, eta gurdia lohitan sartua gelditu zitzaigun, eta bi zaldiak ere hantxe, ez arre eta ez so. Atertu zuenean, osaba eta biok gurditik jaitsi eta, gurdizainari laguntzeko asmotan, harri batzuk jarri genituen gurpilen aitzinean; gero, berriz, gurdian zituen bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat.
‎erran nahi baita ezen gehiago bizi zela eliztarrei beha bere buruari baino, ebanjelioko parabolako artzain onaren molderat. Eta okasinoa zuenean golos samarra zen arren eta gularat apur bat emana, ez zen Kixoteren ezkutaria bezainbat.
‎Zeren Michelangelok bete baitzuen neurria, eta sobera ere bete gainerat, edertasunaren ontzia gainezka utzirik, eta nik ez nioan, halatan, artearen munduari zer emanik ez zer eratxikirik, xorta bat bera ere ez. Eta, muga haren aitzinean, paralizaturik bezala geratu ninduan, urrats bat eman ezinik... zeren, erranak dioen bezala, Non progredi est regredi... Eta, halako batean, hain tipi sentitu ninduan Domenicok manatzen zizkigun gauza haien artean, non ezin hartu izan bainituen pintzelak...
‎—Mahatsaren esnea duk, ordea, arnoa... —erran zion Pedrok, irria betartean— Hauxe duk ene egunorozko gosaria, goizetik argitasun eta berotasun apur bat emaiten didana, zeren bertzela ez bainuke bizitzan aitzina egiteko indarrik ez kemenik izanen...
‎—Nik bertze berri bat eman behar dizuet, Joanesena bezain zorionekoa... —eta kopa berriro altxatu, eta bertze kurka batean hustu zuen.
‎—Mattin izan da. Belarrondoko bat eman dit...
‎—Bertze belarrondokoren bat emaiten badizu, erradazu, Elbira, zeren, lotan dagoela, labana sartuko baitiot bihotzean! —erran nion, ez dakit konbentzitua nengoelako, edo neure ametsetako dama irainduaren aitzinean joko hura jokatu behar nuelako, haren onespena eta haren oniritzia jaso nahi izaitekotan.
‎Ordea, berant zebilen jabea, zeren dadoetan ari zèn eta ozen mintzatzen zèn zaldun errabiatua hartaz ohartu eta jauzi batean altxatu baitzen. Eta, indiar gorri haietarik bati ostiko bat emaiten ziola, herratsu eta errietatsu, erran zuen:
‎Halarik ere, hura kontent joan zen, eskupeko eder bat eman nionean.
‎Eta nola sinetsi nuen istant hartan ezen egiten ari ginen guztia zuzena zela, zeren haien gorputzek bordako sutan akabatu baitzuten, eta haien arimek ere berdintsu eta orobatsu behar zuten, infernuko garren artean, bekatu mortalean hil zirelako! Eta, berria eman ondoren, osaba Joanikoten karta bat eman zenidan... baita zure koadro hura ere. Eta zenbat eskertzen dizudan orain orduan egin zenuena, nahiz eta haren ondorez neurrigabeki sutu eta koleratu nintzen!
‎Eta, presondegitik urrun geundenean, zakutik atera ninduten, eta handik borzpasei egunetarat, don Venancio Roblesen etxalekuetarik hurbil geundenean, berriro sartu. Eta bide guztian Nenbo izan nuen buruan, eta morroiei ere galdetzekotan egon nintzen nola ote zegoen ene zisne beltza, baina ez nintzen ausartu, ez dakit hartarat herabe nintzelako edo beldur nintzelako berri gaixtoren bat emanen ote zidaten... Eta, behin harat heldurik, morroien konbertsazioneetarik jakin nuen ezen haietarik bat don Venancioren bila joan zela... eta, hala, itzuli zen hura handik gutirat, hartu ninduten bi morroiek beren besoetan, ireki zuten ate bat, eraman ninduten eskailera batzuetan goiti, ireki zuten bertze ate bat, atera ninduten zakutik... eta don Venancioren aitzinean aurkitu nintzen, bekoz beko, haren gelan.
‎Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
‎Eta gazte haien artean bazen neskatxa bat, ederra baino ederragoa, baina beso bat ezindua zuena, zeren, behin batean, gizon zurienganik ihesi, arkabuz tiro bat eman baitzioten beso hartan, eta halaxe gelditu baitzitzaion menbro hura, parilisiak jorik balego bezala... Eta neska hari so egiten nion, eta Italiako bertze neska hura oroitarazten zidan, Laura zeritzana eta zangobakarra zena.
‎Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela. Eta, uste nuenean belarrondoko bat emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan: ‘Mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen dunala...?
‎Bertze musu bat eman zidan Rosak.
‎Eta, nola Joxek ez baitzuen ulertzen Antonioren jokamolderik, liskartzen eta ahakartzen hasi zitzaion, haserretzen eta etsaitzen noiznahi den, orain arrazoin bat emaiten ziola eta orain bertze bat, baina gipuzkoarrak ez aditu egiten zion edo irri batekin ihardesten zion, gisa hartan jokatzerat deliberatu zenez gero.
‎Horiek malabarismo filologikoak dituzu, bertzerik ez, burugabekeriak! Eta are burugabekeria handiagoa iduritzen zait halako kontuei jakintasun maila bat eman nahi izaitea... edo poesia zientziatzat hartzea, nola zuk kasik hartzen duzun.
‎Eta kontseilu bat eman zidan, bere zuhurtziaren erakusgarri:
‎Bertzenaz —eta natxekion behingoz gaiari—, nola aitaren anbizioneak eta handinahiak ez baitzuen neurririk, eta nola baitzekien ezen handikiek eta jende printzipalak beren erakustaldiak egin behar izaiten zituztela, beren jendeen eta bertze jauntxoen aitzinean, beren handitasunaren frogatzeko, hala, atsegin izaiten zuen jauregian festaren bat emaitea noizik behin...
‎erran diezadakezu ezen ene euskara hau Axularrenaren antzekoa dela, bai, baina ez dela guztiz haren berdina; eta erraiten ahal didazu ezen ene euskara hau ez dela Euskal Herriko nehongo bazterretan egiten... eta nik, haatik, baietz erranen dizut, egin egiten dela, zeren urbiaindarrak Urbiaingo euskaraz mintzo baitira, eta ni urbiaindarra nauzu, eta Urbiaingo euskara darabilt. Baina, ustekabekorik izan ez dezazun, Urbiaini buruz argibideren bat eman beharrean nagokizu, zeren, Cervantes bere Kixote Mantxakoan bezala, zeina hasten baita: Oroitu nahi ez dudan Mantxako toki batean..., has bainezakeen nik ere, berdinzki, liburu hau, erranik:
‎ANITZETAN ibili izan naiz gertaki haiei espliakazione bat eman nahian.
‎Eta elizkoiak dira eta ez dira aker beltzaren jarraitzaileak... Eta Jainkoak dohain berezi bat eman zien eta, halatan, ahal berezi bat dute, adurra bide onetik jartzeko... Eta hala joan zaizkit orainokoan negozioak, haiei esker, ezin hobeki...", ihardetsi zion aitak.
‎Eta nor naiz ni aitaren jujatzeko eta kondenatzeko, bertzalde, bere mundu hartan eta handikien mundu hartan salbuespena ez zenean? Erran nahi baita ezen anitz zirela handikiak —eta egun ere dira— kanporat beha iduri bat emaiten zutenak eta barrendik bertze molde batekoak zirenak, haien araua, emaztekiekin jokatu beharreko jokabideaz denaz bezainbatean, arauen haustea balitz bezala. Edo ez al dugu, urrunagorat joan gabe, Frantzisko I.aren etsenplua?
‎Ordea, borroka haiek, arestian erran bezala, mila oihu eta bertze hainbat irriren artekoak izaiten ziren, eta horrek ederki erakusten dizu ezen gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino. Baina oroitzen dut, halaber, nola borroka haietarik bat zinezkoa eta minezkoa izan zen, eta nola Markosek ukabilkada bat eman eta uretarat jaurtiki ninduen, nondik jalgi bainintzen nigarrez, sudurra odoletan. Baina Mattinek, noiz eta ikusi baitzuen gertatu zitzaidana, harrapatu zuen Markos iletik, makurrarazi zuen, sarrarazi zion burua uretan behin eta birritan, eta ez zen jabaldu ez sosegatu harik eta Markos eztulka eta hatsangaka utzi zuen arte.
‎—Zaudete hemen. Ekarriko dizuet nik txakurra —erran nien, pentsatzen nuelarik ezen morroiren bati manuren bat eman behar niola, txakurrarekin ihes egin zezan amoreakatik, baina ez nuen hartarako hautabiderik izan, zeren taldeburuaren errepuesta berehalakoa izan baitzen:
‎Ezta mementu bat bera ere!, zeren neure etxea izan baitut atzerri, neure etxea otserri, eta zeren zaldia atarian baitut, eta orain berean eginen dut alde! Baina, joan baino lehenago, gutun bat eman nahi nizuke, osabak zuri skribatua, bere burua hiltzeko erabakia hartu baino lehen... Eta koadro hau ere eman nahi nizuke:
‎Handik atera ginenean, ordea, gizon bat atera zitzaigun biderat, eta, so ere egiten ez zidala, Mignon besarkatu eta zaflako amoltsu bat eman zion ipur-masailean. Eta, bat batean, ene anaiarekin gertatu zitzaidan bezala Elbira zela kausa, jeloskor sentitu eta besoa tinkatu nion, frantsesez erraiten niola, haserre, ezen utz zezala Mignon bakean; gizonak ez zuen nik hitzez adierazia ulertu —zeren eta holandarra baitzen, berehala jakinen nuen bezala—, baina bai keinuz adierazia, eta, hala, hark ni paparretik atxiki, eta ulertzen ez nizkion hitzak erran zizkidan.
‎Eta ikararen gaineko ikara sentitu nuen. Eta kapitainak bertze manu bat eman zuen: " Paul, Beñat, mesanakoa jaits!" Baina Paul eta Beñat otoitzean ari ziren, beren onetik atereak, begiak zeruraino zabalik.
‎Baina hura ere ez zen guztiz hala izan. Zeren itsasoa infinitua eta mugagabea baita eta alde batetik kentzen diguna bertzetik emaiten baitigu... eta eskuzabala da eta eskulaburra, eta gaur bizi puska bat kentzen digu eta bihar bertze puska bat emaiten... eta gehiago, anitzez ere gehiago izan zen eman zidana kendu zidana baino.
‎Aire girotuaren ferekak goizaldearekin eztitu gabeko kanpoko tenperatura itogarriaren ahanzgarri ziren, behiala hainbertze izerdi isuritako tokian. Barra tokiz aldatuak eta luze zabal handiagoek halako funtzionaltasun aire bat ematen zioten, irudimen apur batez hiriko auzo berrietako pubetakoa oroitarazten zuena. Gainerakoan, berdin zirauen denak:
‎Ez nintzen batere fido deituko ote zuen. Neure burua azalpen bat ematera behartu nuen.
‎Gogoko huela uste nian. Hire sailean ari izan duk azken egunetan eta legezkoa duk aukera bat ematea. Togasek hitz politak izan ditik harendako.
‎Ez dakit noren begiradak adierazi zuen ezuste handiagoa, harenak edo nireak. Mugimendu bizi batez, ateari bulkada apal bat eman zion, tarte irekia murriztu nahian, nonbait.
‎Deus guti baketu ninduen haren irriñoa nirea bezain bortxatua zela ikusteak. Oraino han ibiliko ginateke, hitzari hitza ezin lotuz, Ttipik, harengana hurbildurik, mazeletan musu pare bat eman ez balio. Inoiz baino gehiago eskertu nion; Kristina eta biak ez ziren inoiz sobera ongi moldatu elkarrekin.
‎—Bertze kopia bat eman nioan atzo, elizkizunaren ondotik. Hirugarrenik ere badiat, Charlyrendako.
‎—Ardura berezi bat eman nian, ez hire gain ibiltzeko baimenik. Atzo ez hindudan arratsalde osoan ikusi, eta gaur ordu batean etorri haiz lanera...
‎—Aski arrarotua zen gure bereizketaz geroztik, eta banekien gaitz zitzaiola Ximurrarekikoa. Bertzalde, garbi ikusten nuen azalpenen bat eman behar niola. Ez da gehiago nini bat, gero eta gauza gehiagoz jabetzen da...
‎—Esker onekoa bainaiz, aukera bat ematera deliberatua nintzen, zu lagun egiteko prest egonez gero. Azken batez, une atseginak iragan ditugu elkarrekin hondar hilabeteetan, eta ez nuen dena pikutara bidali nahi azken momentuko zirtzilkeria batengatik.
‎Ikusi nuen momentuan ezagutu nian. Ez haiz oroituko, baina behin" Lux en" kartetan ari ginela, muturreko bat eman zidaan kabroi horrek.
‎—Kasu emak, bada. Berehala hiri ostia pare bat emateko maneran egonen dela ari duk atzotik erran eta erran.
‎—Pailazo bat ematen dut, ezta? —Anaren bisaiak isurtzen zuen kezka gezatu nahirik.
‎Ate aldera egin nuen. Lasterka ibiliz gero, ostaturen batean ogitartekoren bat emanen zidaten oraino.
‎Horietariko bat hautatu zuen lau langileetan zaharrenak. Gure argazkilari Patxik, panteoi handi batera igota, frankotiratzaile ero bat ematen zuen, kamerari su atera beharrean. Apezak errespontsuari ekin zion.
‎—Gorria zaukak udalkumeak! Orain, txakurrak karate kolpe bat emanen ziok eta eskuburdinak gibelera lotuko —Tomasek nire belarrira.
‎Bat baizik ez nuen bereizi. Disko zorroko giza irudiak hilobiaz haraindiko tximino bat ematen zuen, bisaia eta beso has goitituak hori gorrian eta ileak, ezpainak eta kamisetak argazkiaren hondo beltzarekin berdinduak. Zuritasunari egindako kontzesio bakarra diskoaren egilea eta izenburua ziren, letra ñimiñoetan, lerro lerro, elkarren segidan:
‎Erran bezala, hiltzaileak eskua sartu ziolakoan gaudek. Agian haren edukiak argi izpiren bat ematen ahal ziok nahaspila honi.
‎Hirurak batera akaso. Kontatu didaanak eldarnio bat ematen dik bertze zernahi baino gehiago.
‎—Lehengoan aholku bat eman nian eta bertze bat emanen diat gaur, dohainik eta lagunez lagun eman ere. Har itzak opor batzuk.
‎—Lehengoan aholku bat eman nian eta bertze bat emanen diat gaur, dohainik eta lagunez lagun eman ere. Har itzak opor batzuk.
‎—Bertze aukera bat ematea erabaki diagu. Baduk gauza bat hire alde:
‎—Kontu horrexekin etortzen zait larunbatero, ez dakit zenbat denboraz geroztik. Aspertu dela mundu honetaz eta pilula bat emateko, behin betikoz lokarrarazten dutenetarik. Eta nik,, ez ematen, eta orduan hura zakartzen eta garrasika hasten, eta barride guztiek jakin behar Rosarioren zorioneko pilularen berri.
‎—Berez, bertze bat eman nizuke honen partez, baina hemendik kobratuko dizut. Horrela ez duzu bueltatu.
2001
‎Baina musuak bihotz taupadak gerriraino jaitsi eta endredatu zizkidala sentitu nuen une berean, Antoniok mingaina atera zuen nire ahotik, eta gerezi txortenak bi korapilo zituela erakutsi zidan. Anpolai buztana oparitu, altxatu, eskuan musu bat eman eta alde egin zuen. Gitarra doinua entzun nuen hurrengo bagoian, eta neuk aspaldi jaitsi behar nuela ohartu nintzen.
‎Bi zulo txikitatik odola mara mara ateratzen hasi zen eta Mariaren oin biluziak hain gustukoa zuen erreka gorriaren lehen zipriztinek zikindu zituzten. Musu bat eman zion Alesi eta, jarraian, putzuaren gainean flamenkoa dantzatzen jarraitu zuen.
‎–Musu bat emanez ikusi nahi nuke ea benetan luze irauten duen.
‎–Ia ahaztu egin zait –ijitoak kaxaren tapa ireki eta eskua sartu zuen– Dibinak bat emateko agindu zidan.
‎Biluzteko eta neure burua masturbatzeko eskatu zidan; berak, bitartean, begiratu egiten zuen. Bukatzen nuenean, niregana hurreratzen zen eta ipurdian musu bat ematen zidan. Eta kitto, alde egiten zuen.
‎Baina guztiekin beti igual iguala. Ni irrikitan egoten nintzen bere eskuak sentitzeko neure azalean, baina berak nahiago zuen begiratzea eta, amaieran, ipurdian musu bat ematea. Asko jota koska egitea.
‎Ontzia ere oparitzen dizut. Ura noizean behin garbitu eta jateko pixka bat eman. Ez dizu enbarazurik egingo.
‎Aurrez abisatu gabe. Herminiori sorpresa bat ematea erabaki nuen eta inori esan gabe agertu nintzen etxean, gure etxean. Portaletik bertatik krabelin usaina zetorrela sumatu nuen eta, pasatako zikin eta kirats guztiak desagertu zirelakoan, irribarre batez hartu nuen igogailua.
‎Malko bakarra erori zitzaidan begi batetik eta plantxaren azpian erretzen ari zen ligeroak sortzen zuen usainarekin nahastu zen. Une horretan, plantxa mahaitik altxatu eta buruan kolpe bat eman nion mutilari. Ziplo erori zen.
‎Esan zigunez goragalea etorri zitzaion zakila ahoan sartu eta ia eztarriraino iritsi zitzaionean, baina gero, Txiruren hasperen eta deiadarrak entzunda, bera ere eszitatzen hasi omen zen eta, mutila hustu zenean, espermaren zaporea berak uste baino gozoagoa zela konprobatu zuen. Nazka pixka bat eman zigun Trinik kontatutakoak eta, egia esan, inork ez zuen inbidiarik izan. Handik urte batzuetara egin nion felazioa mutil bati, nire lehenengo senargaiari, eta ez nazka baina ezta kitzikapenik ere, ez nuen ezertxo ere sentitu.
‎Momentuan, baina, oroitzapenek sorturiko gozotasun hori gorde nahi izan dut eta, neure buruari besarkada bat eman nahiko banio legez, besoak gogor gurutzatuz itsasoari begira geratu naiz, Aitzolek ohi zuen gisan. Hura dena nirea zela egin dut amets, bistak eman ahala zerumugaraino, eta nabaritu dudan epeltasuna ez dela izan aurki gordeko diren eguzki izpiek sortua, baizik eta –zergatik ez– harkaitzen artean ezkutaturik zegoen maitale ezezagun batek eragindakoa, bere irrikari gehiago ezin eutsirik nire ondora etorri eta samurtasunez masailean musu bat eman didanean.
‎Momentuan, baina, oroitzapenek sorturiko gozotasun hori gorde nahi izan dut eta, neure buruari besarkada bat eman nahiko banio legez, besoak gogor gurutzatuz itsasoari begira geratu naiz, Aitzolek ohi zuen gisan. Hura dena nirea zela egin dut amets, bistak eman ahala zerumugaraino, eta nabaritu dudan epeltasuna ez dela izan aurki gordeko diren eguzki izpiek sortua, baizik eta –zergatik ez– harkaitzen artean ezkutaturik zegoen maitale ezezagun batek eragindakoa, bere irrikari gehiago ezin eutsirik nire ondora etorri eta samurtasunez masailean musu bat eman didanean.
‎Nola liteke, harritu da, taulan jarritako ordutegia zaharkitua dago edo gaizki begiratu dut. Edota beharbada, pentsatu du baretasuna pixka bat berreskuratuz, irakasleak atsedenaldi txiki bat eman die. Edozein modutara, Arantxa han dago eta, berehalako batean, jende pila sartu da atzetik tropelean, lehen hutsa zegoen kafetegi txikia betez.
‎Eta gure hitzen jolasa apur bat hausten zuen musu bat emanez ezpainetan, atzera aulki bat hartu eta txanda bukatu arte nire zain geratzen zen lasai lasai, gainetik begirik kendu gabe, hor barraren ertzean.
‎Azalpen sinesgarri bat ematen saiatu da Tasio orduan. Egia ezin eta gezurra asmatzen.
‎Pintxoa irentsi du. Trago bat eman dio txakolinari.
‎Kuleroak. Beste musu txiki bat eman zidan, aluan oraingoan. Hasperen bat jaurti nuen.
‎Koadernoa irekiz, kafesneari zurrupada bat eman eta ordurarte dakiena errepasatzen saiatu da Tasio. Ea ba.
‎Nola liteke horren zorte txarra izatea. Hormari ostiko bat eman dio ernegatuta. Zer egin behar diat orain.
‎Larunbat hartan, horregatik, jende gutxiago zebilela-eta lehenago itxi genuenean, ohera atseden hartzera joateko keinadari aurre egin eta kalera irten nintzen Aitzolen bila. Ustekabe on bat eman eta aspaldiko partez gaua berarekin bukatzeko asmoz.
‎Ezer ez da kasualitatez gertatzen, erabaki du Tasiok bide bazterrean botatako kokakola lata hutsari ostiko bat emanez. Arrazoi bat egoten da beti gauza guztien atzetik.
‎Goxo goxo zihoazen besotik oratuta, izan ere. Neska bere mutilari masailean muxu leun bat emanaz.
‎Oinarririk gabeko amets ero haien guztien amaiera eta betidanik ezagutu nuenetik oso urrun geratzen zen etorkizun berri baten hasiera. Beldur pixka bat ematen zidan horrek egia esanda, kosta ezaguna atzean laga eta itsaso zabalera igeri sartzearen pareko sentsazioa nolabait. Bizitzaren korronteak nora eramango ninduen zehazki jakin gabe.
‎Trago bat eman dio bere txakolinari. Motza.
‎Igande hura nire egun librea zen eta lagunek buelta bat ematea erabaki genuen. Buelta txiki bat, zer giro zegoen ikusteko soilik.
‎Egiak min egin zidan. Eta nire buruarekin haserre, ustekabeko kolpe bat eman nion besoan Armendarizi, nigandik urrun zedin.
‎Lanera presaka eta korrika joan naiz gaur iluntzean, amarekin telefonoz hitz egiten hasi eta berandutu egin baitzait konturatu gabe. Ohiturazko animalia naiz ordea eta, denbora galdu arren, trenbide ondoko horman eskegita egoten den eskelari begiradatxo bat eman gabe ezin izan dut igaro. 87 urteko gizon baten argazkia zegoen jarrita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat 5.544 (36,50)
Lehen forma
bat 5.544 (36,50)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat eman behar 169 (1,11)
bat eman nahi 160 (1,05)
bat eman ezan 82 (0,54)
bat eman joan 50 (0,33)
bat eman ari 44 (0,29)
bat eman ere 39 (0,26)
bat eman erabaki 28 (0,18)
bat eman saiatu 26 (0,17)
bat eman gogo 23 (0,15)
bat eman ez 20 (0,13)
bat eman ahal 17 (0,11)
bat eman asmo 16 (0,11)
bat eman atera 16 (0,11)
bat eman diol 15 (0,10)
bat eman baino 11 (0,07)
bat eman aukera 10 (0,07)
bat eman behartu 10 (0,07)
bat eman etorri 10 (0,07)
bat eman hasi 10 (0,07)
bat eman modu 10 (0,07)
bat eman zi 10 (0,07)
bat eman asmotan 9 (0,06)
bat eman esan 9 (0,06)
bat eman ote 9 (0,06)
bat eman al 8 (0,05)
bat eman ausartu 8 (0,05)
bat eman bezala 8 (0,05)
bat eman ukan 8 (0,05)
bat eman balio 7 (0,05)
bat eman bera 7 (0,05)
bat eman besterik 7 (0,05)
bat eman egon 7 (0,05)
bat eman eskatu 7 (0,05)
bat eman gai 7 (0,05)
bat eman omen 7 (0,05)
bat eman utzi 7 (0,05)
bat eman zuek 7 (0,05)
bat eman bultzatu 6 (0,04)
bat eman irten 5 (0,03)
bat eman keinu 5 (0,03)
bat eman ohi 5 (0,03)
bat eman pentsatu 5 (0,03)
bat eman prest 5 (0,03)
bat eman proposatu 5 (0,03)
bat eman saio 5 (0,03)
bat eman agindu 4 (0,03)
bat eman ahalegin 4 (0,03)
bat eman aitzakia 4 (0,03)
bat eman beharrean 4 (0,03)
bat eman gonbidatu 4 (0,03)
bat eman ia 4 (0,03)
bat eman ikusi 4 (0,03)
bat eman ni 4 (0,03)
bat eman ondoren 4 (0,03)
bat eman prestatu 4 (0,03)
bat eman aski 3 (0,02)
bat eman bide 3 (0,02)
bat eman buru 3 (0,02)
bat eman elkar 3 (0,02)
bat eman eraman 3 (0,02)
bat eman ezean 3 (0,02)
bat eman falta 3 (0,02)
bat eman gaitasun 3 (0,02)
bat eman garai 3 (0,02)
bat eman gura 3 (0,02)
bat eman jakin 3 (0,02)
bat eman manera 3 (0,02)
bat eman on 3 (0,02)
bat eman ondotik 3 (0,02)
bat eman orde 3 (0,02)
bat eman parada 3 (0,02)
bat eman abagune 2 (0,01)
bat eman abiatu 2 (0,01)
bat eman agurtu 2 (0,01)
bat eman ahalegindu 2 (0,01)
bat eman ahots 2 (0,01)
bat eman aitzin 2 (0,01)
bat eman alde 2 (0,01)
bat eman aprobetxatu 2 (0,01)
bat eman arte 2 (0,01)
bat eman artean 2 (0,01)
bat eman asti 2 (0,01)
bat eman baizik 2 (0,01)
bat eman bat 2 (0,01)
bat eman berri 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia