Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2010
‎Baina bakardadea ordaindutako prezioaren zati bat baizik ez da izan, prezio osoaren ehuneko hogei edo hogeita bost gehienera. Izan ere, beste orbain bat daukat kopetakoaz gain, ez dakit non, ariman esan nuke, edo espirituan, edo gogoan:
‎Hasieran erregearen boterea mugatu nahian sortu zen mugimenduak azkarki hartu zuen abiada eta, denbora gutxian, eredu politiko zaharra irudikatzen zuen guztia suntsitu nahi izan zuen. Mugimendu honi izen bat baizik ez zegokion: iraultza.
‎Arabiarrak Ebro ibaiaren inguruko lurraldeetan kokatu ziren eta beren nagusitasuna XII. mendea arte luzatu zen. Baina" kokatu" esaten denean, ez da pentsatu behar Afrikatik etorkin saldo gaitza iritsi zela, eskualdea menperatu zuen elite bat baizik ez baitzen; funtsean, penintsula osoan gertatu zen bezalaxe. Islama askoz irekiago eta toleranteago zen bai politika arloan, bai erlijioareneanbisigodoen erresuma baino eta populazioa segidan ohartu zen haren abantailaz, denbora gutxiren barne islamizatuz.
‎Badirudi X XI. mendea arte jendearen deitura sortzeko izen bat baizik ez zela erabiltzen. Garai horietan bi izen erabiltzeko joera nagusitu bide zen:
‎Garbi ageri da, 365 eguneko aroa, ur denbora bat, ziklo bat baizik ez zela. Ideia zaharra agerian gelditzen da oraindik Nafarroako zenbait herritan (Urdiainen, Etxalekun...) urte berria ospatzeko egiten diren ohituretan, Urteberri eguneko ur berria biltzen, etxez etxe banatzen eta edaten baita.
‎Une horretan, Frantziaren kontra omen zituen asmoak supituki desagertu zitzaizkion, bidaia alferrik egin ondoren ingeles armada Ingalaterrara itzultzen zen bitartean. Funtsean, Gaztelako erregeak aspaldidanik zuen gogoan erresuma zaharra kontrolatzea eta uneko egoera aitzaki bat baizik ez zen izan.
‎Literatura errealitatea amaitzen den ertzean hasten da. Liburuak errealitate ausentzia bat baizik ez darama.
‎Ifni espainolaren alde ordura arte erabilitako aitzakiak desmontatu behar izan zituen. Espainiako probintzia zela esaten bazen, Cuenca bezala," probintzia funtzional" bat baizik ez zela azaldu behar. Lekuaren balio militarraz, Ejertzitoak berak azaldu behar izan zuen Ifnik ez zuela inportantzia estrategikorik batere.
‎Estereotipoekin bizi gara inondik ere. Walter Lippmannek argi esan zuen gutako bakoitza lurraren azaleko parte txiki batean bizi dela, zirkulu estu batean mugitzen dela eta topatzen dugunetik apur bat baizik ez dugula benetan ezagutzen. Urberuagako Guillermo Ichu bezala bizi gara, Marrakexetik pasatzen diren turisten modukoak gara.
‎Espainian 120.000 mutiletik gora sartu behar izaten ziren soldadutzako sorteora urtero; 137.000 1909an. Egiatan, hirutik bat baizik ez zen praktikan sartzen, erredentzioak, emigrazioa eta abar medio. Dirudunak eta soldadutzara joaten ez zirenez gero, edozein urgentzia militarretan, Ejertzitoak lehen erreserbako mutilak deitzen zituen berriro, laugarren, bosgarren edo seigarren urteko zerbitzua betetzeko.
‎Eta protektoratu nagusiaren jabe zen Frantziarentzat ere mehatxua zorrotza zen. Bereziki kaltegarria gainera, zuzena ez zen aldetik, zeren Frantziari ez zitzaion ardura sultana aldatzea, txotxongilo bat baizik ez baitzen metropoliaren eskuetan.550 Baina Mohamed ben Abdelkrimek errebindikatzen zuen independentzia arriskua zen Frantziarentzat, eta Britainia Handiarentzat ere bai, beste herri askorentzako egitasmo bihur zitekeelako.
‎" gerlako gorabehera bat baizik ez da izan, hagatik deitzen da gerla". 487
‎Espainiak Santa Cruz de la Mar Pequeña delakoan zituen eskubide historikoak Diego Garcia de Herreragandik zetozen, marinel horrek Gaztelako pendoia paseatu omen baitzuen 1476an Afrikako kostako hondartza galdu batean. Espainiaren eskubideak sinaturik, orain xehetasun txiki bat baizik ez zen falta: territorioa non zegoen jakitea.
‎Erdialdeko Amerikan atureen tribua bisitatu nahi izan zuen, baina heldu zenerako karibeek hil zituztela guziak ohartu zen. Tribua bizi zeneko lekuan, papagai bat baizik ez zuen aurkitu, baina hura mauka, atureeraz egiten zuen. Alexandre von Humboldtek orduak eta orduak eman omen zituen galdutako hizkuntzaren hondarrak biltzeko ahaleginean, papagaiari galdezka.
‎Bi bizki, bi planetatan, modu desberdinean zahartuko lirateke. Edozein leku, espazioan, posizio erlatiboa bat baizik ez da, beste lekuekiko. Erlatibitatearen teoria konprenitzen zaila bada ere, sorrera eta amaiera sinpleak erakusten ditu:
‎Subalternoari" zentzu komun" apur bat eta, aldi berean, indiferentzia apur bat baizik ez zaio eskatzen. Diren gauzak daitezkeen hoberen direla pentsatzea.
‎Munduko Literatura, berriz, urrunetik ikusi behar da, ezinbestean. Ez da testu orijinala leitu ahal izango agian, itzulpena baizik, bigarren eskuko testua, eta distant reading bat baizik ez da egingo: irakurketa urruna.1136 Testura hurbildu behar du irakurleak, baina eman dezagun ezin duela mikroskopioa erabili, Munduko Literatura teleskopioz so egin du beharbada.
‎Askatasunaren aldeko borroka unibeltsalaren eskema, Hegelen teorian, honela laburbil daiteke: esklaboa gauza bat baizik ez da," bere buruarentzat lan egin ezin duena", jabearen dependentea da eta harentzako erreminta. Jabea bai" bere buruarentzakoa dela", bere buruarentzako erabiltzen du esklabotza tresna legez; baina esklaboa kontzientzia hartuz doa eskulanaren bidez natura materiala aldatzeko gauza dela.
‎1372. Erdierroa, biziera, pentsaera edo hizkeran bezalako atzizkiarekin. Erdaldunek erdi hizkuntza bat baizik ez lukete izango. Ohikoa izan da besteen hizkuntza hala izendatzea.
‎Su txinparten bat baizik ez zuen behar Espainiak bere mamu historiko eta geografikoen kontra borroka egiteko.
‎Damurik, barealdia zegoen: urrunera so, mendebaldean hodei ilun bat baizik ez zen antzematen, eta, ur azalean, kizkurdurarik tipiena ere ez; aria hartan arraunlarien lana akigarria izanagatik, jaterako orduan guti eta gaitz: zopa uher bat, non labezomorroak eta ahaideak igerika zebiltzan.
‎Kolpeak izuturik, usoak nahasmenean hegaldatu ziren eta Yumih ren segizaleek on eduki zuten haren izpiritua uso idurian ihesi joan zela eta zerura igan. Ondotik, alegeraki eman ziren etsaien ezpata ahoetara, uste baitzuten hurreneko bizian norbait handi izanen zirela, eta 6.666 bizietatik bat baizik ez zirela xahutzen ari.
2011
‎Begier behar zaie guztiz behatu ikusteko, oraino inguruka hasia ez delarik, gaitzak hartua dela. Urdintzen zaio begia, eta geldirik dauka zerbaiti beha balego bezala, baina, izatez, deus handirik ez bide du ikusten; galtzen ere ditu zenbait aldiz bi begiak, batzuetan bat baizik ez. Holakotan trebe direnek begietarik ezagutuko dute laster, gaitzak joa den ardi edo aharia.
‎Baina, nola harraraz errauts horiek oiloer? Eri bat baizik ez baduzu artatzeko, hari eman diezaiokezu errautsa ahotik behera, ala urean, ala jatekoarekin nahasirik. Duzunean, aldiz, eri asko, hobe duzu bertzela eginik eta errautsa emanik jatekoarekin nahasirik, behar den izarian.
‎Buzokak hamabortz, hogei sagu edo satorretaraino jaten ditu egunean. Badu, beraz, laborariak zeren begi onez ikus. Eta badaukat hemendik goiti ez dugula buzokaren izena trufaz erabiliko, ez eta nehori eratxikiko, zeren ez baita eder gizon bati edozein ihiziren izenaren ematea, eta ez baita zuzen, ihizi bat baizik ez izanik ere, buzoka zoroa edo alferra dela aditzerat ematea.
‎Hortarakotz oroit satorrak ez direla elkarrekin bizi, kumeen hazteko denboraz kanpo. Ikusten dituzunean, beraz, elkarretarik hurbil satorrak egin lur meta multzo batzu, badaukakezu sator bat baizik ez dela han. Eta elkarretarik hein bat urrun diren meta multzo bakoitzean bada sator bat.
‎Gauza bat baizik ez dizuet eskatzen, Nire hilarrian bertso hau jartzeko:
‎Badakizu? Herri honetan, udako ilunabarretan, itsaso ondoko pretiletan neskame hegoamerikar anitz jartzen dira, baina zaude seguru niretako emakume bat baizik ez dagoela mundu honetan, eta emakume hori zerori zara. Inork ez zaitu maitatuko nik beste.
‎" Hala ere, denboraren joanean iraganari begiratzen diozunean, eta hainbat konbikzio berme desziurrean lanbropetu zirela konturatzean, zeure buruari esaten diozu agian ia dena ustekeria bat baizik ez zela, eta ustekeria bat hasieratik; eta ez gure gurasoek gezurra esan zutelako (nahiz eta egia erdizka ere sarri esaten zuten), guk geronek geure bizitza eta geure ahalegina pietatezko gezurrez jantzi beharra genuelako baizik, horrela zutik iraun ahal izateko[...]. Askotan pentsatu izan baitut, eta urteak pasa diren neurrian gero eta argiago, gure aldarrikapen gehienak, gure oihuak, gure profeziak fantasia hutsa ez ote ziren". 86
‎...giaren epifania haiek zintuzten blaitzen ezteiak zeudelarik izpiritua eta zentzuen artean, baina gero, egun agortuaren azken arnasan eguzkia sartaldera amiltzen zenean sentitzen zinen hain umezurtz, hain herabe non lurrean ahuspeztuz gurtzen baitzenituen bizia, argia, usaiak, lurra, ortzia eta dohainak, gero gaua zen eta gauarekin zu gizakume soil, mugagabe antsiatuetatik deserriratua gogoeta izpi bat baizik ez zorion ukatuaren atarian.
‎Gauez bakarrik dago dena bere tokian iluntasun errukitsuak bizidunen liskarrak dituenean baretzen, arauak, arrenak, kexuak, aldarrikapenak hitz bakoitza gehiegikeria bat baizik ez denean, gauez bakarrik gatzaizkio hurbiltzen ia oharkabean galtzen joan ginen jakituria zaharrari, han irudiak, han urtaro iraganak soroetan etzaten zen eresi arnastuena, betirako itzali zitzaizkigun sartaldeko eguzki gorriak udaren hondarrean... gauez xukatzen ditugu zapi errukitsuz guztiz gureak ditugun hilkutxak malko lotsatiek ihes egin baitzuten maitatuen egoitza urrunetara, gela b...
‎Gure gaia zehazki hau ez denez, gainbegiratu bat baizik ez diogu emanen. Begira zer dioen Julio Caro Barojak (1982, II:
2012
‎Galdera horrek balio du orokorrean hartuta eta, baita ere, zinemaren mundura soilik lotzen bagara. Filmaren egileen ustetan garbi dago Ama Lur lan honek ez duela jarraipenik izan eta, bestalde, penagarria da ohartzea gaur egun mugitzen garen esparrua eremu intelektual bat baizik ez dela. Eta gai sakon eta grabe horrekin lotuta beste bi gogoeta egin ziren segidan saioari amaiera emanez.
2013
‎Hizkuntza ez da dena. Poliseko gaien zati bat baizik ez.
‎Ezintasun estruktural horiek, kopuru eta masa kritikoaz gain, pertsonaren subjektibitatearen baitakoak dira gehienetan. Ekintza eta aukeren zapping zabalera jarrita dago euskal hiztuna, eta zapping horretan pertsona bakoitzarentzat euskarazko eskaintza bere gustuko menu osoko zati mugatu bat baizik ez izanik, ez da erraza antolatzen diren sare eta dinamikei dentsitatea ematea. Migratzaile latino edo magrebtarrek aiseago lortzen dute hori Bilbon, euskaldunek baino.
‎Poliedroaren aurpegietako bat baizik ez da hori. Azpikoa.
‎Demagun, kapituluko orrialde hauetarako bakarrik, politika deitzen diogula adiera mehe horri, estatuaren kudeaketan lehiatzeko alderdijokoari, eta polistika deitzen diogula herrigintza osoari, polisa pentsatu eta kudeatzeari. Ohiz politika deitzen dioguna, polistikaren zati bat baizik ez da. Polistika osoak bere baitan hartzen du politika mehea.
2014
‎• Ez, ez, ez! Berta debrusa bat baizik ez da, libertitzen maite duena. Bazter guziak airean atxikitzen, gure antzerkiaren iturri egiten dituen jukutria guziekin.
2015
‎Alabaina, ez da erregimen modernora iritsi metaforaren izaera konbentzionalaz ohartu ez dena. Signifikatze praktiken modernizazioa hasten baita, zinez, irudikatua eta irudikapenaren arteko lotura konfigurazio adieratzaile baten ondorioa dela ohartzean, edo bestela esan, lotura hura sinesmen komun bat baizik ez dela onartzen denetik aitzina. Lotura sinesmen kontua izaki, badago hura aldatzerik, eta bada, halaber, zeinu eta zentzu guztien artean esku hartzerik.
‎Sarean aurkitu ahal izan nituen bakarrak dira, hala ere. Hemen euskaratu dudana ehunka poemen artean aukeratutako poema baten zati bat baizik ez da. Inork sarean argitaratzeko aukeratuta hain zuzen, egilea itsusteko asmotan.
‎Horrek egin ninduen komunista, zulo nazkagarri horretan sartu eta gero. Atxilotua izan aitzin, sindikatuan afiliatutako langile bat baizik ez nintzen. Eta zu, maisu?
‎—Ordu erdi bat baizik ez dizut eskatzen. Hogei minutuz besterik ez zaituztet eragotziko.
‎Urte askoan leiho bakar bat baizik ez zen izan Nafarroako euskarak aire poxia har zezan, eta hura izanki Agerreren artikulua El Pensamiento Navarron. Migel Anjel Astizi esker.
‎escuela del milenio bat, baina kitxueraz. Oso berria da eta berak ere ez du informazio gehiago, bideo koxkor bat baizik ez. Bideoak erakusten du baliabide handiko eskola berria dela, laborategi eta instalazio berriekin, herrialde osoan egiten hasi diren eskola publiko bateratu horien ildoan.
‎Bai ordea, gauez sabeletan min. Beba ohartu zen haitiarrak magurioak, karramarroak eta hamarratz bakanen bat baizik ez zirela gai biltzera.
2016
‎Carlos errepideko gasolindegiaren argi urdin eta gorriaz ohartu zen, eta ondorenean kolore konbinazio hura errealitatera itzultzeko klabea izan balitz bezala, kristalaz haruntzaldeko ilunetik ernetzen ziren gainerako argi guztiak ikusi zituen, herriko elizarena, urbanizazioetako farolena, Montserrateko urrutiko maldan bizirik zirauen sutearena. Terraza berriz aski ixilik zegoen, murmurio bat baizik ez zen iristen apartamenturaino. Eta murmurioaren gainetik telefonoaren tinbrea entzuten zen.
‎Berehala, apartamentuko atea itxi eta ilunpetan gelditu zenerako, zerbait sumatu zuen eskailera zuloan, xuxurla batzuk, argi baten zantzua, baina bere aldarteak ez zion erne egoteko premiarik sortzen, eta beheraka jarraitu zuen barandaren gida aintzat hartuz. Baina berehala, bigarren solairuko eskailbururaino iritsi eta hurrengo mailadirantz jiratu zuenean, hasierako seinale ahul haiek indartu egin ziren kolpetik, eta Carlosek argizko begi bat ikusi zuen beragana zuzendua eta beragana hurbiltzen, linterna bat baizik ez zena baina berak hasieran ezer jakinarekin identifikatu ezin izan zuena; eta, beraz, larritu eta tentsioan jarri zen eraso baten aurrean bezala. Eta orduantxe bertan, argizko begia artean bizpahiru metrora zeukala, goraka zetorren norbaiten gorputzarekin estropezu egin zuen.
‎Marmokak bezala, ez dakik? Marmokek hamarreko bat baizik ez diate organikoa, gainerako guztia ura diate, eta halere bizi dituk, ez?
2017
‎Iturria arrakala ilun bat baizik ez zen. Hori zen dena?
‎Deitu zuen eskerrak emateko berriz. Domaia egun pare bat baizik ez baitzitzaizkion gelditzen. Joan aitzin kafe bat hartzen egon ginen aita eta biak.
‎gizakiaren harrokeria. Oso gizatiarra baita Lurra, Gu guztiaren erdigunea garela pentsatzea, hots, bakarrak; Kopernikoren teoriak harropuzkeria hori hausten zuen, Lurra planeta askoren artean Eguzkiari itzuliak ematen dizkion beste bat baizik ez zela azaldu zuenean.
‎Plater batekin konpara genezake: gainetik zabala eta borobila da, baina, zeharka ikusita, lerro bat baizik ez da ageri (irudian).
2018
‎Faxisten munstrokeriak salatu zituen No me avetgonce del Evangelio liburuan. Honela ba, Aierrak ongi ezagutzen zuen Yzurdiaga eta hari buruz mintzatzean hegazterren harroputz bat baizik ez zela zioen. Gerraren hasiera haietan, Aierra guztiz harrituta gelditu zen Yzurdiagak bere egoitzan zuen liburutegia ikusi zuenean, eta sumaturik nola lortu zituen, hauxe esan zion irri mirrikaz:
‎Hainbat frontetan armada frankistatik ihes egindakoak; gerran zehar Iruñetik Nafarroa Beherantz edo berehala ipar fronte gisa osatu zen alderantz ihes egindakoak; hasiera batean Gipuzkoara jo zutenak eta, gero, itsasaldeko euskal lurraldea matxinatuen mende geratu ostean eta agintari frantsesek larderiaz eskatuta, Kataluniara iritsi zirenak. Artean argitzeko eta kuantitatiboki analizatzeko dagoen errealitate baten erakusgarri txiki bat baizik ez da eskaintzen txosten honetan. Bestalde, Gurseko kontzentrazio esparruan egondako hamarnaka iruindarren berri eman ahal izan da.
‎Hortxe ditugu deserriratuak, boluntario behartuak armada frankistaren lerroetan, ihes egindakoak, diruzko zigorrak jasandakoak, emakume irainduak, beren lanpostuetatik kargugabetutako funtzionarioak, eta abar. Horietatik guztietatik gertatutakoaren zati txiki bat baizik ez dugu islatu, handia baita egiteko dagoen ikerlana. Iturriek adierazten dituzten errepresio kategorietan bildu ditugu, behin ongi egiaztatuta bildu ere, errepresio mota horietako bat jasan zuten auzoak, gisa honetako lan batek eskatzen duen zuhurtzia guztiarekin.
‎Estatu aske hartan ikusten zituen zazpi probintziak. Haatik, probintzia bakoitza ia estatu bat izanen zen, eta Euskal Herria estatu haien konfederazio bat baizik ez. Harentzat Bizkaia zen ardatza.
‎Mankomunitate hura autonomia bat izanen zen Euskal Herri penintsular osorako.277 Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko diputatuak Gasteizen bildu ziren 1917ko uztailaren 16an, autonomiaren aldeko batzar batean. Nafarroa Garaiko agintariak ere gonbidatuta bazeuden ere, ordezkaritza bat baizik ez zen agertu, entzule gisa. Nafarroa Garaiko sektore batek —karlistek—, haatik, lauak elkartzearen aldarrikapena sostengatzen zuela oroitarazi zuen.278
‎Testuak ukatzen du Nafarroaren konkista, ez du kontuan hartzen Nafarroa Beherea ere badagoela, eta nafartzat jotzen ditu Nafarroa Garaian bizi diren espainolak, ez ordea Nafarroa Beherekoak. Euskararen ezagupen mugatu bat baizik ez zuten onartu. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko harremanak Espainiako edozein autonomia erkidegokoekikoen mailara mugatu zituzten.330
‎Gobernuak kontrolpean daukan lurraldean jartzen ditu bere legeak.26 Carre de Malbergek27 dio lurralde batean bizi diren herritarrei inposatzen zaizkien arau multzo bat baizik ez dela zuzenbidea, eta hori da Estatu batek duen autoritatea. Adibidez, 1861ean Italia batu zenean, nahiz eta lurraldearen mugak eta hizkuntzarenak bat zetozen, herritarren artean ez zegoen oraino batasun sentimendurik.
‎Euskal Herriaren independentziaren eta Euskal Herriaren batasunaren kontrakoek zentzugabe historikotzat dauzkate bi aldarrikapen horiek. Euskal Herria sekula ez dela batua izan eta beraz zazpi herrialdeen mapa hori irudimenean sortutako ameskeria bat baizik ez dela ihardesten dute. Herri artifizial bat litzatekeela.
‎Gaur egun gipuzkoar batek Lapurdin bizi duen arrozte sentsazio hori bera bizi izan bide zuten gure arbasoek ere, berentzat arrotza zen hizkuntza zabaldu zenean. Orduan ulertzen dute Lapurdi mirail bat baizik ez dela: egia da euskara ofiziala dela zenbait lekutan, nagusi ere bai, herri batzuetan; halarik ere, espainolik ez dakien euskalduna Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako edo Nafarroa Garaiko hiri batzuetara joaten bada, frantsesik ez dakien euskalduna Lapurdin bezala sentituko da.
‎Ustekabean urrezko urteak urdintzean ulertu duzu Bizitza by-pass bihurri bat baizik ez dela Istant batean ia ia ihesi iragan dena.
‎Lekuz kanpokotasun hori asumitzen, aitzindari ikusi dut nik Txomin hainbat alorretan, jakinda izeberg baten parte txiki bat baizik ez dudala nik urrutitik ikusi:
‎"... boto ematea, epaimahaiak nahi izatea, tolerantzia erlijiosoa, hilerrien sekularizatzea, nork bere ideiak ahoz ala idatziz libreki azaltzeko askatasuna..." hiriburuan zebilen haizearen erakusgarri. Halako pekatuen defendatzailearen aitzinean bide bat baizik ez zuen: eskumikoa.
‎Bengarairen oroitza berreskuratzea ere ez zen sobera samurra izan. Hasieran etxean aditutako izen bat baizik ez zen, gerran hila omen, zinez nor izan zen ez zekitelarik. Geroago bakarrik, kasualki, ikusi genuen aipamenen bat errepublikar ezaguna bezala, etxean bakanetan xuxurlatutako izen hura norbait izana zen beraz.
‎Ganbaran gorpua aurkitzean lehena izan omen nintzen baina gogoan atxiki ez. Aitatxi Pedro izen bat baizik ez zen guretako, ez genuen konszienteki ezagutu; misterio zerbait zuen pertsonaia zen, bai bagenekien gazte denboran Ameriketan egona zela luzaz, Estatu Batuetan, eta Ingelesez ere mintza zitekeela, aski exotiko bilakatzen zuena; aldiz, ez genekien Euskaraz ere egin zezakeenik.
2019
‎332); berau Alderdi Komunistaren Manifestuan agertzeagatik da ezaguna. Azken honek zera dio," orain arte izan den jendarte ororen historia klase borroken historia da", eta testuinguru honetan," oraingo estatuko gobernua burgesia guztiaren aferak kudeatzeko batzorde bat baizik ez" dela aldarrikatzen zuen (Marx eta Engels, 1976: 482 eta 486).
‎Hori hoberenean. Okerrenean, Venezuelako kasu honetan bezala, humanitarismo mediatikoa aitzakia bat baizik ez da izango konkista gerrak jarraitzeko. Ez da kasualitatea petrolioa edo uranioa produzitzea urgentziaz lagundu beharreko lurraldeetan.
2020
‎Etxera igo orduko urratu nuen gutun azala. Kartaren pisu urriak iragartzen zuenez, ohartxo bat baizik ez zegoen barrenean; aizturrez mozturiko orri zuri zati bat, hura ere eskuz idatzita. Azalaren idazkera bera zen, oraingoan letra txikiago baita ez hain argi, idazlari urduri edo presati baten adierazle.
‎Planeta gorputz lez imajinatzea metafora da, edozein komunitateren gorputza ere metafora da. Baina larrialdi honek erakusten du norbera ere, gizaki bakoitza, bere izen abizenekin eta biografiarekin, metafora bat baizik ez dela heriotzaren parean, gertaera desegoki bat bezala desegiten dena ustekabean.
‎Bere ardandegian mozkortzen naiz, egia da; printzeen lehen krimena horixe da, herria ongi eginez umiliatzea, ezta? Desohore hori garbitzeko modu bat baizik ez dago, hil behar ditugu; halako lotsa ez da odolez baizik berdintzen". 93
‎zikina eta garbia, beroa eta lasaia, ona eta txarra, ederra eta itsusia, kaotikoa eta kosmikoa. Baina ez, Eçarentzat, zutabeen eta zarzuelen hiria, bere milioi guztiekin ere, tabakorri biltegi bat baizik ez zen, izerdi putzua, palmondoen txotxontzia...
2021
‎Indus ibaiaren eskualdeko herri errebeldeek bero tropikal hezean ordurako leher egina zegoen armada bati erasotzen zioten. Itzulerako neguan, Indiara iritsitako lau soldadutik bat baizik ez zen gelditzen.
2022
‎Gastronomia maiz agertzen dute sukaldaritza artistikoarekin eta goi mailako jan edanekin bakarrik loturik, baina hori atal txiki bat baizik ez da, gastronomiak hainbat osagai kultural dituelako aztergai, janaria ardatz hartuta, hala nola osasuna, herrien kultura, bromatologia, sukaldaritza, soziologia, nutrizioa, enologia, elikagai segurtasuna, dietetika, ekonomia, trababilitatea, higienea, antropologia, ekologia, erlijioa, historia, nekazaritza, etab.
‎Urdaia, txerri produktuei zaporea ematen dien partea izaki (giharra, berez, motela baita), Euskal Herriko jende gehienaren ia eguneroko elikagaia izan da historikoki, lekale edo zerealez osaturiko jakien ardatz, baina kontsumoa arrunt murriztu da, esku-lanarekin batera. Urdai gehiena koipeen urtze industrialera bideratzen da, giza elikaduran egun apur bat baizik ez delako kontsumitzen, nahiz eta naturalki (txerritokitik kanpora ere) hazitako urdearen usain zaporeak gustagarriak diren. Urdaia kontserbatzeko eta bere zaporea areagotzeko, • gazitzen da:
‎bi usteldura lizunkeriak emaiten dituen horietarik, bat, omenez eztiena. Irri bat baizik ez zuten hunentzat frango burhasoek eta halako espantu bat bezala, batzuetan, beren haurra gizontzen abiatuia zela, familia ez zankotela suntsituko. Zer den ez jakitea!
‎Kapitalismo liberalak sistema aldatzerik ez dagoela dioen bitartean, planeta gorputz legez imajinatzea metafora dela ohartu gara, edozein komunitateren gorputza ere metafora dela. Larrialdi honek baina, erakusten du norbera ere, gizaki bakoitza, izen abizen eta biografiarekin, metafora bat baizik ez garela heriotzaren aurrean eta parean, gertaera desegoki bat bezala desegin daitekeena ustekabean.
‎Hezkuntzan Denzel eta Haynesek jarritako puntua berresten saiatu naiz gure ibilbidetik, baina beste ideia batean jarri dut pisuaren parte bat: hezkuntza adar bat baizik ez da. Funtzio terminotan pentsatu behar da hizkuntza.
2023
‎Zeren egiaren bilatzeko sortuak baikara; jabetzea ahaltasun handiago bati dagokio. [.] Mundua ikerpen eskola bat baizik ez da. Eta ez da helburua zeinek eskuratzen duen, baina lasterraldirik ederrenak zeinek eginen dituen (iii, viii).
‎Nork nahiko luke, hala ere, lorerik ez egotea? Nik lehenago eginen nieke uko patatei arrosei baino, eta uste dut munduan utilitarista bat baizik ez litzatekeela gauza izanen tulipa parterre bat kentzeko bertan azak landatzeko.
‎Bataiatu bitartean, niniari muxu emateko debekua zen herri ugaritan, ez baitzen oraino" garbia". Urdiainen (N), adibidez, diabrutxo bat baizik ez zela uste zuten, beste batzuetan moro (Zerain G, Agoitz N.), judu (Olaeta A), mairu (Baztan N); Baztanen, hain zuzen, bataiotik itzuleran emaginak esan ohi zuen: Mairu bat eraman dugu, kristau bat dakargu.
‎Argi kopurua maiz, hildakoen" kalitatearen" araberakoa zen, etxe jabeek hiru kandela jartzen zituzten Zeanurin (B), adibidez, maizterrek bat baizik ez. Hauxe bera gertatzen zen gainerako adierazpideetan, gizartean zeuden mailak agerian utziz hil ondokoan ere; horrela hiletak hiru kategoriakoak ziren eta horien arabera apaiz kopurua, kantuak, argiak..., eliza barneko sepulturak edota jarlekuak aldarera hurbilago kokaturik eta kategoria gehiago, bai eta heriotza bat iragartzeko elizako hil ezkilak kopuru desberdinean jo ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia