Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.133

2000
‎Gerra zibila hasi baino lehen, jendea orain baino askoz hobe bizi zenean. Bertan ikasi nuen yankee inozo bat baizik ez nintzela, Afrikan mundu guztiak zenbait hizkuntza baitaki: angolarra, tribuetako dialektoak, portugaldarra, frantsesa, afrikaans, ingelesa, eta abar.
‎Euskal Autonomia Erkidegoan esan beharra dago haurtzarotik elebidun direnek gainerako hizkuntzak lasterrago ikasteko ahalmena dutela; aldiz, hizkuntza soil bat baizik ez dakitenei kaltegarri zaie beraien hertsitasuna. Gainera, hizkuntz tipologiaz elkarregandik hain desberdinak diren euskara eta gazteleran hezitzen direnek berez dute beste batzuk lasterrago ikasteko ahalmena.
‎Baina barre goxo bat baizik ez diot egin, eta eskuetan hartu dut berak emandako liburua. " Connemara in our heart" du izena, Elijah U. Oann izeneko norbaitek idatzia.
‎Moduak eta manerak aipatu dizkizut arestian, eta haiei buruzko xehetasun tipi bat baizik ez dizut emanen, hau guztia hobeki argituko dizuna, ikus dezazun zein diferentak ziren jaun Marcel eta aita Bartolome: Jaun Marcelek mahai baten inguruan emaiten zuen eskola, eta bera alde batean paratzen zen, ni bertzean; eta nahi izaiten zuen, bertzalde, nik hitz egitea eta ene zalantzen azaltzea eta guztian parte hartzea, kasik berdinetik berdinerat ariko bagina bezala; eta zuka mintzatzen ginen, eta ez zuen boza goratzeko ohiturarik.
‎Eta jauzika eta etenka datozkit orduan pentsuak, bakoitza bere aldetik balihoa bezala... batasunik eta osotasunik gabe. Eta osoa ez dena osoaren zati bat baizik ez da. Eta, helduko banio berriro, hatsarretik, arrazonamendu honi, jakinik ezen desordenaren erdian zati bat naizela —edo zati batzuk, harat eta honat barreiatuak— eta ez oso, ondorea izanen litzateke ezen zatiaren zati bat nintzatekeela.
‎Zeren eta halakoa baita libertatea: gose bat da eta egarri bat da, lur batetik bertze baterat garamatzana eta nekez ase dezakeguna, eskura dezakegun liberta tea libertatearen parte bat baizik ez denez gero... eta libertatea nehoiz konkistatzen ez den lurra denez gero, Piarres Oihartzabal kapitainak erraiten zidan moldean.
‎Sarreraren ondoan, berriz, esekitoki oindun bat eta, bere hartatik dilindan, nire jaka izan zitekeena. Zorua kolore argiko moketa batek estaltzen zuen, eta pareta horailetan, berriz, ispilu bat baizik ez zen ageri, handia —handiegia, aukeran—, begiz begi ohatzeari. Nonbaitetik, haize girotuaren asotsa heldu zitzaidan, baina hura ez zen aski nire trenpu txarra apaltzeko.
‎Bazen alderik, hargatik: jazoera horietan guztietan nahasitakoen izen deiturak —mihi kulunkariaren, beso zango zurtz barreiatuen nahiz ebakiondo odolduaren jabearen— lerro bat baizik ez ziren nire ordenagailuko pantailan antolatu beharreko paragrafoan, haien artean trukagarria eta niretzat esanahi bakoa," albiste" delako eremu hotz eta inpertsonaletik kanpora. Abuztuko larunbat gau horretan, dena diferentea izaten ari zen.
‎hor atzemanen nituen noski, beren hobietatik jaikitako hil bizidunak, oro koipe eta lizun, biharamunean itzultzeko prest mostradorearen karantza patetikoa areagotzera. Kontuak kontu, tripa hutsik eta azkar demonio ekin nien neure kankarrekoei, halako suertez non, ordu bete geroago, laugarrena edan orduko, tristezia mugagabe batek baizik ez baininduen lotzen errealitateari. Ostatuko giro berez hitsean ez zuten gaizki eginen lagun galduarendako nire mozkor lanturuek.
‎Espaloi berean, guregandik hogei bat metrora, ostatu bat zegoen, eta hango ateari nintzen ohartzenago, Ximurraren hitzei baino. Pertsiana erdi erorien artetik, argi eskas bat baizik ez zen iragazten ostatutik kanpora, bezeroz hustu gabe ere jadanik itxia zegoelako marka. Hala ere, minutu bat lehenago Charlyri sartzen utzia zioten.
‎Horiek deus guti dakite, ez nerabezaroaz, ez helduaroaz. Hamahiru urtetako bi obsesio haietarik, batek baizik ez du lehengo lekua ene gogoan. Beharbada horregatik, gaur egun, goiz beiletako bisitari ditudan irudi edo burutapenek eskas dute sofistikazioa, lehenagokoen aldean:
‎Suhiltzaileak ibai zolan zeuden beti, garabiko kablearen muturrari mukulu bat lotu nahian. Zubi gainetik arropa fardel bat baizik ez zirudien.
‎Argia gainbehera zihoan abuztuko ortzegun horretan. Minuturen bat baizik ez zen falta bederatzietarako; Kristina etxean aspaldi izateko tenorea. Atezain automatikotik haren ahotsik ez, ordea, Maiterena baizik.
‎Domina nire bularraldean idurikatu nuen, Edu beti erdi lerdoaren garaipena Ttipi liburu zorroaren jakinduria osoagoaren eta zabalagoaren aurka. Lipar bat baizik ez zen izan, haren keinu burlatia agertu bezain fite iraungi zena.
‎Lipar bat baizik ez zidan iraun Josefinarendako pentsamendu errukitsuak. Gauzak zuzen konprenitzen ari nintzela segurtatu nahi nuen:
‎Mamu rimeldunak baietz egiten zion buruarekin, lorian iduri. Ikusi bezalaxe ihesari ematen ez zion gizon plantako bat —mintzatzeko molde bat baizik ez da—, bakar bakarrik beretako; gisako maukarik ez dute, gero, egunero harrapatzen" Lisboako" bezero femenino bakanek.
‎—Itzulera lazgarria kanpinetik, lapurketa eta garaitikoak, beraz, John Forden Diligentzia ren remake txar bat baizik ez zituan.
‎Neure burua ezagutzen dut. Urrats bat baizik ez nuen eskas, psikiatrek depresio deitzen duten gogoaren beheraldiaren ataria zeharkatzeko.
‎Stones eta Led Zeppelin, Allmand Brothers eta Linyrd Skynyrd, Jethro Tull eta Black Sabbath..., bakoitza oroitzapen ezberdin baten soinu banda. Bat baizik ez nuen bereizi. Disko zorroko giza irudiak hilobiaz haraindiko tximino bat ematen zuen, bisaia eta beso has goitituak hori gorrian eta ileak, ezpainak eta kamisetak argazkiaren hondo beltzarekin berdinduak.
‎—Jendeak auzoaren berri nahi dik, senarraren, emaztearen, etsaiaren eta lagunaren, eta baduk horren aldera pagatzeko prest dagoenik. Nirea zerbitzu mota bat baizik ez duk —zuritzen zuen bere burua, hautatutako ogibidearen etikotasun zalantzagarriaz erasaten genionean— Begira Eduri —nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak— Informazioa lantzen diagu biok. Alde bakarra zabalkundean zagok.
‎Goraldiak, ondikotz, lipar bat baizik ez zuen iraun. Inarrosaldi apal batek jomugara ginela gaztigatu zigun, hain juxtu ere blusaren lehen botoia askatzera abiatzen nintzen momentuan.
‎Etxetzar hartan nahi adina ganbera eta ohe genuen, ordea, inolako esturarik gabe, familiako guztiak ez ezik bertze hamar lagun gehiago bere hartan egokitzeko. Aldiz, gure amak hiritik alde eginda izeba Gloriarekin herrian partekatzen zuen bizitegian, bi bizilagunen logelez gain, ganbera itsu ttipi bat baizik ez zen, batendako ere handixko agituko ez zen oheaz hornitua. Erran gabe doa huraxe zela, nire banatzeaz geroztik, Unai eta bion aterpe deserosoa herrira joaten ginenean.
‎—Singularrez ari haiz. Hiltzaile bat baizik ez duzue gogoan?
‎Arratsaldeko seiak ziren eta ordu laurden bat baizik ez neraman erredakzioan. Lehenago, optikan izana nintzen eta hango gizona nire dioptriak neurtzen tematua zen, hautsitako kristalen ordezkoak zuzen paratu beharrez.
‎Marikoiak bai, baina ergelak ez. Etxe multzo hantuste honi" hiri" erraten diozue harro harro, baina nik bezain ongi dakik herri puta bat baizik ez dela. Alegia, hemen kristo guztiak dakiela auzoaren berri.
‎Ez nengoen zorioneko: bestondoa buru gaineko karga apal bat baizik ez zen, urdaila ere bere onean nuen eta bularraldean ez zen ohi baino eramanezinagoa tabakoak eragindako herstura. Inork epeak laburtu ezean, Egun Handia ez zen niretako berehala izanen.
‎Gauerdia baino lehen etxean izan gintezkean, eta hara iritsita, deusetan berandutu gabe, izeba ohean sar, eta medikuari dei egin. Istorio polit bat baizik ez genioan kontatu, luzapena zuritzeko. Nik dakita...
‎Arraioa! Zuberotar bat baizik ez genuen ments!
‎" Edan duzu", esan zion aitatxiri: galde doinu batez, erreprotxe apur bat eztituaz, menturaz Xan han zelako; aitatxik hatz birekin xortaño bat baizik ez zuela edan adierazi zuen; amatxik isilik, buruari eraginez egin zion errieta; alabaina, ez zegoen aitatxi bere onik onenean; berriz ere zuri antxa, berriz ere flakezak hartuta zegoen; amatxik Xani: " jar zaitez sofan".
2001
‎" legea aplikatu besterik ez da egin". (Demokrazia estatistikaren akats bat baizik ez da, zioen Borgesek). Lehengoan Arzalluzek esaten zuen, arrazoi guztiz, PP eta Aznar, gero eta lotsagabekeria handiagoz, frankismoaren bidera ari direla itzultzen.
‎Zehazpen bat egin digu Marie Claire Salaberrik: «Enpresek parte bat baizik ez dute har tzen Herrikoatik, horregatik ez gara osotara banku bat. Enpresa batek bere kapitalaren parte bat ukaiten du guregandik, eta gero, bere kapitala beharren arabera osatzen du beste nonbaitetik».
‎Zertzelada orokorren bat baizik ez dago, egiari zor.
‎Hortik XX. mendekoeuskal eleberrigintzaren arazo nagusia: nola idatzi euskaraz euskara bera euskalerrealitatearen zati gutxitu bat baizik ez denean?
‎Hizkuntzaren egoera hobetua izan den barrutiren bat baizik ez dut aipatuko, ezin barkatuzko hutsuneak lagatzeko arriskuan banaiz ere. Argitaldarien lana, esaterako, Errepublika garaian baino joriagoa izan da:
‎Ziurtzat jotzen da, adibidez, kazetaritza politikoak informazioa modu sektarioan bideratzen badu molde beretsuko jarrera eta portaera sektarioak sorrarazten dituela gizartean zuzenean. Halaz ere, estereotipo bat baizik ez da pertzepzio hau, oso hedatua badago ere, eta xinpleegia gertatzen da hedabideak gatazkan eta, oro har, bizitza politikoan joka  tzen ari diren papera ulertzerakoan 1.
‎Niklas Luhman soziologi funtzionalistaren arabera (1990), inguratzen gaituen munduaren konplexutasun gai gutxi ba  tzuetara murrizten duen mekanismo psikosozial bat baizik ez da iritzi publikoa, eta iritzi publiko horrek ez ditu zainak afera publikoen gaineko eztabaida arrazional sozializatuan errotzen, baizik eta haien gaineko arreta publikoa moldatzea eta zehaztea helburu duen komunikazio politikoan sortzen dira. Luhmanen arabera, komunikazio publiko horren jatorrian sistema politikoa bera dagoen arren (izan ere, guztiz funtzionala da sistema politikorako gaien" murrizte" hori, herritarren interesak biltzeaz gainera, haien arreta ere biltzen baitu), tresna pribilejiatuak dira hedabideak publizitaterako duten gaitasunagatik.
‎" Herritar askok uste dute, egongelako besaul  kian eroso jarririk, pantaila txikian turrusta handian eta irudi gogor, biolento eta ikusgarrien bidez datozkien gertakari parrasta ikaragarri horiei begira seriotasunez informatzen direla. Gaitzeko okerra(...) Ahaleginik egin gabe informatu nahi izatea mobilizazio zibilarekin baino publizitate mitoekin lotuago dagoen ilusio bat baizik ez da. Informazioak bere kostuak ditu eta prezio horren truke eskuratzen du hiritarrak bizitza demokratikoan adimentsu parte hartzeko eskubidea".
‎Au rreko urteko kronika ren haritik, arlo honetan beste kapitulu bat baizik ez dute osatzen jarraian aipatuko ditudan berriak.
‎Gizon haien edari estimatua hurrupatzearen eta nehoiz sekula deusetara helduko ez ginen gure oinarrizko militante nahasketa likitsen sabeleratzeko ohitura zakarraren arteko arroila, kolonialismoz azpatua zen. Egiaz, garai hartan, Seaskaren sostenguzko atorra bat baizik ez genuen saltzeko.
‎Orduan? Autotektonikatik gintonikara urrats bat baizik ez eta, ederki afaldu genuen, lagunaren sukaldetik trinkili trankala edariek eragin burtzoroarekin atera baldin banintzen ere. Gerta daiteke, ez?
‎Dagoena da milurte askotako zibilizazioa, asmatu den onena, izan litekeenen artean onena, eta inoiz bukatzen ez den gerra; eta bata zein bestearen kudeatzaileak. Ministro bat, esaterako, kudeatzaile hauen zerbitzuko funtzionario bat baizik ez da, azken finean. Funtzionarioak gauzek funtziona dezaten lortu behar du, hori bada bere beste eginkizunetako bat.
‎Nahi duzun bezala deitu. Ni morroi xume bat baizik ez naiz, desenkusatu zen. Eta gainera, nondik nora halako harridura?
‎Probabilitate kontua da. Bihotzekoak jota, edo errepidean, edo minbiziaz hiltzeko dauzkadan probabilitateak zenbat diren kontuan hartuta, portzentajea igotzen laguntzen duen beste faktore bat baizik ez da; eta ez handiena, ez du portzentajea hainbeste igoarazten, jasangarria da.
‎Hil egin genuen, dena esatera. Baina Borges, hil genuenean, garrantzi oso txikiko terroristatxo bizarguri bat baizik ez zen, ekintza kaskar batzuk egindakoa, txoriburu bat. Inor ez zen hil genuela jakitera iritsi; ez polizia, ez kazetariak, ez bere burkideak...
‎Esklerosiak, gorputz batean, mugimenduak eragozten ditu, gero eta gehiago. Esklerosiak jotakoa gero eta gutxiago mugitzen da, gero eta mugatuagoak dauzka aukerak, gero eta ahalegin handiagoa egin behar du mugimendu txiki bat baizik ez bada ere egiteko. Hori horrela, zuhur jokatu behar du, ongi aukeratu behar du zer mugimendu egingo duen, indarra alferrik ez galtzeko, lehentasun batzuk finkatu behar ditu...
‎Klubeko zaindariak iritsi zirenean, eta atea irekitzea lortu zutenean, ikusgarri danteskoa kausitu zuten (albotik esan dezadan: zer pentsatuko luke Dantek ikusiko balu bere obra guztiak adjektibo bat baizik ez duela balio). Denak zeuden bainujantzian, edo toallan bilduta.
‎Oximoron Leibnizbarrutiaren lanak irakurtzeak sorrarazten dizkidan kezkak, inpresioak, iradokizunak eta galderak aletu nitzake neke askorik gabe: esaterako, oroimena, denboraren beste forma bat baizik ez da. Zenbat forma eduki dezake denborak, guk pertzibitzen dugunaz landa?
‎Gutxi horien artean hiru klasetako kritikariak edo adituak zeuden: batzuek ulertu bai, baina ez ziren ulertu zutena adierazteko gauza; beste batzuek ulertu bai, baina gogotik saiatu dira ulertu dutena ahalik eta ilunen transmititzen, beste inork uler ez zezan, beren jakinduriari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, beren burua kasta baten moduan iraunarazteko; pare bat baizik ez dira ulertu bai, garbi adierazten jakin bai eta, gainera, garbi adierazi nahi izan dutenak. Esan beharrik ez dago hauek idatzi eta esan dutela, aspaldi, idaztea eta esatea merezi zuen guztia.
‎Nik baratzeko letxugak jaten ditut eta zuek hipermerkatuko lerrokada hits batean zaudete, tetrabrik bat eskuan, zain, eta, etiketa sozialaren gorabehera hutsal batengatik, nitaz errukitzeko kirola praktikatzeko behartuta ikusten duzue zeuen burua. ‘Barbaroa’, ‘basatia’ naiz zuen begietan, edo korromioak jandako erresumina, baina ez zarete konturatzen barne muinetaraino ustelduriko sagar bat baizik ez daukazuela esku artean. Gogora zaitezte nola jausi zen Erromako Inperioa.
‎erdietsi dut nire helburua, gezurrak kontatzen dituzten liburuez baliatuz gezurrak kontatzen dituzten liburuak engainatzeko. Liburuari bukaera eder bat baizik ez zaio falta. Berlusgoñi irribarretsu zegoen.
‎egiazko demokrazia ez da" pertsona bat, boto bat"," pertsona bat, dolar bat" baizik. Demokrazia, behialako urrezko gezur polit eta historiko hori, orain kartoizko maskara bat baizik ez da, belusezko teloi bat, errealitate gordinenak ezkutatzen dituen gortina loreduna, kolore biziko ataria... Hain justu, teloiak ezkutatzen duen atzealde horretan hasten da egiazko bizitza, maila guztietan interesgarria den bizitza.
‎[I] eta �: lkasleek jadanik badakite idazkera hamartarraren zati bat baizik ez hartzen, hurbiltze bat eginez eskasean edo soberakinean. Zatiketa baten zatidura" kakotxaren ondotik mugiaraziz" bilatzeko testuinguruan ikasi dute (ikus 84 sekuentzia).
‎20 € ko billete bat baizik ez du.
2002
‎Bi enpresek orain baino askoz enplegu gehiago izan dute beren historia luzean, baina krisiek, pixkana, enplegua kendu egin dute. Lehengo BW hirurogeita hamarreko hamarkadan zuzeneko 5.000 enplegu inguru izatera iritsi bazen ere, gaur egun 600 bat baizik ez ditu. Bestetik, Mecapeña ere zuzeneko 1.000 enplegu inguru izatera iritsi zen, baina, gaur egun, daraman agonia progresiboaren ondorioz, 300 besterik ez du.
‎Ekosistemaren zati bat baizik ez garela pentsatze hutsak beldurra ematen du: gorputz bat, pentsatzeko gai dena, hori bai, baina usteldu eta betirako galdu ere egingo dena.
‎Aduanen lekualdatze horrek eragin berezia izan zuen IparEuskal Herrian, Hegoaldearekiko merkataritza trafikoa garestitu baitzen: hartara, antzinako merkataritza korronte garrantzitsu batzuk gutxitzen gutxitzen joan ziren, leku sinboliko bat baizik ez izateraino, hain zuzen ere XIX. mendearen bukaeraaldeko politika estatal protekzionisten ondorioz.
‎Bilduak ditut, ez aldiari dagokion hurrenkeraz (ez bait nintzen historia idazten ari), baizik eta eskura etorri ahala. Gauza bat baizik ez zaigu peitzen, zu zure aholkuaz eta ni nire aginduaz damu ez izatea. Beraz, oraingoz ahaztuxe ditudanak bilatuko ditut eta, berririk eginez gero, ez ditut baztertuko.
‎Berreraikia zuen zoriontasun guzia mila pusketan eroria zen. Uste zuen egiazko lagun bat atzemana zuela, baina lilura bat baizik ez zen izan: bere biziak berriz ere infemuaren eite zuen.
‎Gauaren iluntasuna nahikoa ez balitz bezala, harkaitzen itzalen bila joan zen Julen, lasaiago hitz egiteko. Ilargiaren argi indargabe bat baizik ez zen beraienganaino iristen.
‎–Afari bat baizik ez da izango, Mirari. Eta ez zaitez hasi.
‎–galdetu zion Mirarik. Azkar antzeman zuen zer zuen Julenek– Afari bat baizik ez da izango. Zuk zeuk esan zenuen.
‎" Porkulo hartzera. Zororen bat baizik ez duk." Hala eta guztiz ere, azken unean burua itzuli eta oihu egin zuen itzal aldera.
‎Sorgorturik eta gogogabeturik bezala zirudiena borrokan ikusi nuen bere buruarekin, bere indar hondarrak jokoan jartzen dituen naufrago ahituaren antzera, hondamenditik salba lezakeen ohol miragarriaren bila, fedearen eguzkia eguzki eklipse bat baizik ez denean. Munduko etsi osoarekin esan zidan:
‎Gaztea nintzenez susmagarria nintzen, eta kontuz ibili beharra zegoen nirekin, zentzatzeko ordua iritsi arte behintzat. Eta ordu arte, kontrolatuta eduki behar den euli gogaikarri bat baizik ez nintzen.
‎Ez da inondik ere unibertsoa, batzuek esan izan duten gisa. Herrixka batera ere ez da iristen, auzo koxkor bat baizik ez baita, adiskide gazte. Eta onar dezagun, bakarrik gaude, etsaiek inguraturik.
‎Marcel Du  champek arte plastikoen arloan frogatu zuen bezala, azken batean, pintorea edo eskultorea baino inportanteagoa da ikuslea. Nire ustez, idazle batek (eta, norbaitek esan zuen bezala, idazle bat, funtsean, lotsa galdu duen irakurle bat baizik ez da) ez du oinarririk esateko irakurlea edo beste idazle bat baino sentsibleagoa dela. Idaztea, azken batean, nahikoa gauza kontingentea da:
‎Administrazio horrek nafar guziok funtzionariogai bagina bezala azaltzen ditu, eta ez administrazioaren aitzinean Nafarroako bi hizkuntzetako edozein erabiltzeko eskubidea dugun herritar gisa. Gobernua rentzatnafar euskaldunak ehuneko txiki bat baizik ez dira, eta haien hizkuntzaz zerbitzu publikoak jasotzeko eskaera gehiengo erdaldunaren kontra doan pribilegioa da, inolaz ere ez eskubidea.
‎Irakaskuntza izan da unibertsitateen helburu nagusia, bakarra izan ez denean. Hori kasu batzuetan argiagoa izan da, eta ikerkuntzarako joera handiagoa duten unibertsitateetan ere (EHU, UN edo NUP), badira jakintza arloak eta ikastetxeak non gutxiengo batek baizik ez baitu ikerkuntza helburu. Horren adibide adierazgarri bat jartzearren, esan daiteke EHUn diren irakasle guztien heren batek baino ez duela ikerkuntza lanik egiten.
‎Barruan gabardina aulkiaren adarretan kokatu zuen Santosek. Besteak hankak mahai gainean ipini zituen idazmahaiaren bestaldean jesarri ostean, baina segundo bat baizik ez zuen horrela iraun, damututa legez hankak lurrera itzuli eta beso biak ohol gainean ipinita aurrerantz eroan baitzuen gorputza.
‎esateko era bat baizik ez zela ulertu dut.
‎• Lehen argitalpenean egin hautu bera atxikitzen dugu: a b idazkera(" a ken b") hein batean baizik ez lot b z ttipitzen den zenbakiaren egoerari eta" ken" edo" zenbat gelditzen da?" gisako galdeei.
2003
‎Hala eta guztiz, bisitaturiko hotelen %62tan eman zuten idatzizko informazio bakarra, hotel hartaraxe iristeko plano txiki bat baizik ez zen.
‎Ez da ordea puntu hau berehala ikusten; askok uste baitu inguramenak eskaintzen dizkigun gauzak oro aitzinetik berez ordenaturik zeudela, izen bat bizkarrean hartzea aski zutela. Edozein hizkuntza, hitz zorro bat edo izen zaku bat baizik ez balitz bezala.
‎kontzilioari hurbiletik jarraiki ondoan Pierre Eyt teologo gazteak idatzi zuen La Nouvelle Revue Théologique delakoan. Le tournant politique de la théologie? artikulua (1971 XII), adierazteko orain arte, teologiaren alorrean, politika arazoek bazter xoko itsu, mugatu bat baizik ez baldin bazuten hartzen, hemendik aitzina gai horiek berak teologiaren erdi erdiko lekuan jarri behar zirela eta bihurgune horren ondorioak noizbait ageriko zirela.
‎Lehenengo eta behin, globalizazioneoliberala, oinarriz, globalizazioaren alderdi ekonomikoari lotuta dagoela. Halaere, ez dugu ahantzi behar globalizazio ekonomikoa globalizazio prozesu orokorrago baten zati bat baizik ez dela, bizitzaren eremu guztietan (sozialean, kulturalean, politikoan) eragina duen prozesu orokorrago baten zatia (A. Giddens).
‎Ateari pitin bat bultza egin eta pasillo hutsari begiratu nion. Une horretan Monika, esku batarekin bere bularrak maindirearekin estaliz eta beste eskua ahoan zuela bere gelatik atera izan balitz, ez nuen jakingo zer esan edo zer egin, berriro atea itxi eta ihes egitea ere pentsaturik nuen, Monikak ez ninduen hain erraz ezagutuko, begi zelatari bat baizik ez zuen ikusiko ate zirriztutik, oraindik garaiz nengoen atea pausatuki itxi eta itzultzeko, baina erabaki bat hartu eta kontrakoa egiteko inoiz izaten dugun adurrarekin zabaldu nuen atea, gainditu nuen muga, jarri nuen oin bat etxe barruan eta lasaiago sentitu nintzen: gauzak bere lekuan zeuden, edo hormak gutxienez, aspaldian margotu gabeko horma gris zikinduak; marko pare baten hutsuneak nabari ziren, lauki argiago batzuk paperaren jatorrizko kolorea agerian utziz, aurreko jaberen batek inora eramanak, nik beti horrela ikusi nituen, ez lehen gauean, gau horretan Monikari jarraiki sartu nintzenean adiago bainengoen bere keinuei, aginduei edo esanei," hasi zaitez biluzten, segituan nator" esan zuenean, baina bai biharamunean, eguzkiaren argiak etxeko bi gelak eta, zeharka, pasilloa ere argitzen zituenean eta ni Monikak ukitzen zuen guztiaz, ez oheaz bakarrik, interesatzen hasia nengoenean.
‎–Ni postrea jaten ari nintzen zuek jatetxera sartu eta bi mahairen tartearekin eseri zinetenean. ...een garai batean, aisialdia edo su etena adierazten du gaur) eseri zineten, pozik, ingurumariari erreparatzeko astirik gabe oraindik, bukatu berri zenuten bilerako zertzeladak gogoan edo bidean hizpidea sortutako kontuak ahotan zenituztela, eta jakiak aukeratzen hasi baino lehen ardoen karta eskatu zenuten, ospakizunen bat antzezteko asmoarekin beharbada, baina ez zenuten toparik egin, keinu labur bat baizik ez elkarri begira, kopak mihise zuritik ozta ozta altxatuz, gizonezkook ez zarete zeremonien zale, eta, lehen tragoxka jo ondoren, ahoaren parean eusten zenion koparen gainetik geratu zinen niri begira –hasi zitzaion kontatzen emakumea, eta musu labur batzuk emateko eten zuen kontakizuna.
‎Tiro hotsak ez zuen berez etenik sortu sekuentzia horretan, eta eskuetan zituzten zigarro piztu berriei atxikia emanda umezainek buruak itzuli bazituzten, gizasemea kolpetik isildu zelako izan omen zen gehienbat, eta ez tiroak berak atera zuen hotsagatik, indarrik gabeko eztanda ahul bat baizik ez baitzuen egin, eta buruak itzuli zituztenean, usoak hegaldatzen ikusi zituzten lehenik, goizeko eguzkiak beren zilarrezko lumajean atera ohi dituen distirak erakutsiz, eta gizasemeari erreparatu zioten ondoren, eskuak airean amenazoka astintzen segitzen zuen arren ez baitzuen ezer esaten, edo ez baitzitzaion ezer entzuten, zerbaitek ahotsa ukatu balio bezala.... Haur izutuak dindanetan ahazturik negarrez utzi eta korrika hurbildu zirenerako gizasemea belauniko zegoen, eskuetara zerion odolari begira, eta ahuspez erori omen zen ondoren.
‎–Euskararen ikasteko behar dik lehenik euskalduna izan. Eta hi potiko tzarpaila bat baizik ez haiz...
‎Alde batera edo bestera okertzen diren pentsamendu sailek jasaten duten gaitza hauxe da, eta Niziasek arrazoi du: errealitatearen zati minbera bat baizik ez dute kontuan hartzen. Bi begi ukanki eta bat baizik ez zabaltzen, agertzen dena bere osotasun gatazkatsuan ez ikusteko.
‎errealitatearen zati minbera bat baizik ez dute kontuan hartzen. Bi begi ukanki eta bat baizik ez zabaltzen, agertzen dena bere osotasun gatazkatsuan ez ikusteko. Babiloniarrek hobesten dituzte beren zauriak.
‎Jakinik, orobat, emaitza ez dela gure espektatiba historikoekin bat etorriko. Jakinik abiapuntu bat baizik ez dela izanen, abiapuntu nahitaezkoa, lau urte hauetan galdu duguna berreskuratzeari lotu ahal izateko, eta, akaso, bertze alor batzuetan aurrerabideak aurkitu ahal izateko.
‎Oxford Klubean, esan ei zion orduan Urrutikoetxea tenienteak eta handik aurrera argitu omen zen argitu beharrekoa: gizon eta emakume askeek nahi zutena egiteko lagunarte bat baizik ez zela Oxford Kluba, horixe esan omen zuen Aranbarrik, eta hori ere ez zela hobena.
‎Zeharo zozoa. Beharrean dagoen emazte bat baizik ez naizela uste izan duzu eta ikaratu egiten zaitu horrek. Kikildu.
2004
‎21 euskal hautes-barrutietatik hamabostetan Akitaniako Kontseiluarentzako zerrenda sozialista eta ekologistak irabazi dio eskuinari! Segur emaitza hauek baloratu ordukoz Frantzia osoan izaniko uhain larrosa kontuan hartu behar da »22 eskualdetarik bat baizik ez da eskuinaren esku geratzen!». Gobernuak daraman politika" sozialaren" zigorra, alegia.
‎Lipar bat baizik ez.
‎Bestetik, Rio de Janeiron 1992an Ingurugiro eta Garapenaz egin zen Nazio Batuen Konferentziaz geroztik, garrantzi biziko goi goi mailako akordioak sinatu dira; dena den, hein apal batean baizik ez dira betetzen ari, hasieran jarritako gehieneko epeak gehiegi luzatu izan direlako.
‎Garbitasun gabezia hamar komunetik bakar batean baizik ez zen hauteman eta ekipamendua, oro har, gasolindegietakoa baino hobea zen, paperezko toailei dagokiela izan ezik, bitxia bada ere; eskuak lehortzeko aparatu automatikoen hornidura, ostera, taberna eta jatetxeetan amiñi bat hobea zen.
‎Alergia sor dezaketen produktuei alergeno derizte eta, makina bat diren arren, ohikoenen zerrenda labur bat baizik ez dugu hemen azalduko:
‎Ahoko higienean inbertsioak egiteaz mesfidati daudenei ohartxo bat baizik ez: hortz haginak garbitzeko egiten den gastua sendatzeko egin beharrekoa baino dezente txikiagoa da.
‎Abertzaleek ez dugu eskubiderik euskalduntasuna eta abertzaletasuna gauza bera bezala kontsideratzeko: bada abertzale ez den euskaldun asko eta abertzaleen artean gutxiengo bat baizik ez da euskaldun. Alta, orain arteko historiak ematen dizkigu eskubidea eta erantzukizuna zera aldarrikatzeko:
‎Izan ditzateke, bai, jokabide antzekoak hizkuntzaren bizitasunetik at eta landa jartzen ba dira. Baiña zentzuak berak erakasten duenez, sasi Akademia bat baizik ez litzake izango hizkuntzaren biziaz okupatuko ez litzakean Akademia. Beharbada, Euskaltzaindia, Araudiak besterik oihukatu arren, hauetako bat dugu, eta euskeraren bizia bera etzaio sobera axolarik.
‎esandakoak azaldu ondoren, ez du balio berriz ekiteak. Sasi marxista ezkerkoi batzuen ustez, berriz, hizkuntza ez da funtsezkorik ezer; edo okerrago oraindio," superestruktura" ren parte bat baizik ez da, hots, kapitalismoarekin erraztatu beharrekoa!... Marcel Cohen marxista izanik, 165 garren horrialdea eta urrengoak irakurtzeko erregutzen diet (Pour une Sociologie du Langage).
‎Halere 1764 ean uharteko 20.000 ek ez zekiten gaelikeraz baizik. 1874 ean laurden bat baizik ez zan gelditzen gaelikeraz mintzatzeko gauza, gehienak ingleseraz baliatzen hasiak. 1921 ean 915" gaelikaldun" baizik ez zegoen, gehienak zaharrak eta bi mintzodunak.
‎Galdera bat baizik ez da egin behar: zein da hartu eman egokiera horietan, alkar ulertzeko, alkar aditzeko, alkarri laguntzeko, nork bere bizia irabazteko, erabilli behar dan hizkuntza?
‎Hizkuntza bat mintzabide izan dedin, edo billaka dedin; bere oiñarrizko betekizuna obra dezan, bide bakar bat baizik ez dago: nazioko bizi guzian, aipatutako biltoki, ekintza leku eta ikasgu guzietan, mintzabide jarri behar da.
‎Herriaren hizkuntza nagusi dedin, bide bat baizik ez dago: erresuma libro bat etniaren zerbitzuko jartzea; eta erresuma hortan, legezko hizkuntza eta erresuma hizkuntza bakartzat etniarena jartzea.
‎Min ziztada zorrotz batek zeharkatu zidan bihotza, berriz ere saihetseko zauria zabalduko balitzait bezala. Oinazeak une batez baizik ez zidan iraun, baina istant hartan Mitxelenari oihu egitear egon nintzen, Lantza ez gordetzeko, berriz ere niri emateko, neuri, neu bainintzen Haren Eramailea...
‎" Gaizki jolasten ari zara" inori esaten badiogu, gertakari baten berri (irudia) ematen ari gara, ez besterik. Perpaus honek gertakari bat baizik ez du adierazten, egiazkoa nahiz faltsua izan: Urlia gaizki jolasten ari dela, alegia.
‎bertze era bat baizik ez dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia