Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 313

2000
‎Ithakara iristear dagoela, etengabe bidaiatzea hobe duela erabakitzen duen Ulisses dugu Izuen gordelekuetan barrena liburukoa, Itaka beti gogoan duelarik, helburua hara iristea izanik ere, harantzako bidaian presarik ez duena, bidaia bera izango baita aberasgarria. Beti ere, bidaiez bidai, bere ziutatea gainean eramango duela dakien bidaiaria da halere," nire ahaleginak oro zapuztu egiten dira hemen" bere hirian, baina balu ere" ez duzu beste lehorrik ez beste itsasorik aurkituko" gogoratzen dio Kavafis ek.
‎Pierre Gassendiren erranetan, berriz, bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat —Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi—, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur. Baina nagok ezen, behatu izan balu ere, bertze hogei haiei bezala gertatuko zitzaiola, eta Alessandrok bezala erranen zuela: " Ez dut ulertzen!
2001
‎Inolako laguntza publikorik lortuko ez balu ere Petronor enpresak aurrera emango lukeen inbertsio honek zentzu estrategikoa du, bertako arduradunek aitortzen dutenez. Produktu finduen merkatuko aldaketetara egokitzeko eta enpresaren etorkizuna ziurtatzeko irtenbiderik onena dela diote.
‎Batzuek albaiteroarengana eramango dute zaindu dezan (dena dela, hark onartuko balu ere aukera hori ez da beharbada egokiena, litekeena baita norbaitek albaiteroaren aurka salaketa jartzea paperak eskatu ez dizkigulako) baina albaiteroak ez dauka zertan ezaguturik animalia horren ezaugarri guztiak, eta horregatik jabeak bere gain hartzen duen animalia arriskutsua izan daiteke (adibidez, ziztada pozoitsuak eman ditzake).
‎Haren gogo erne, beratx eta irrikor, bare eta aldartetsuak, eguzki eta laino, eta hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka? opa zuen bizi eta heriotza hortxe dago, hitz gutxitan emana," Urte giro" en azken hogeita sei bertsoetan, eta ez luke inork, burdinaz eta tupikiz ondu nahi balu ere, irudi sendoagorik sortuko.
‎Zenbaitentzat gainera," lana". Ez da hain ezaguna, ordea, eta biltzaile horrek ez bide zuen ezagutzen (eta ezagutu balu ere, ez bide zen oroitzen), behar, inoiz, eta mendebal aldean hain zuzen," kulpa, hoben, erru" ere bazela, lehengoez gainera. Horixe dio XVI. mendean bai Landucciren hiztegiak eta bai Garibaik jaso zuen andre Milia Lasturkoren kanta zaharrak.
‎Bertsolaritzari dagozkion lanetara mugatu gara orain arte. Zavalak alor horretan egin duen lana besterik egin izan ez balu ere, harrigarria litzateke haren obra. Be rtsolaritzari eskainitakoa, ordea, lanaren zati bat baino ez da.
‎Izan ere, ezagutza bat guztiz forma logikoaren araberakoa bada ere, h. d., honek bere burua kontraesango ez balu ere, orduan beti ere objektuak kontraesan ditzake (A59/ B84 (E104)).
‎Bat, akats praktikoa: nolabaiteko oinarriren bat edukiko balu ere, ezin dugula gure bizitza gerarazi —hau da, maitatu, ezagutu, hautatu gabe jardun—, ez banaka eta ez gizataldeka, zientzialarien gizakiari buruzko esanen zain. Bigarren akatsa:
2002
‎Beraz, osoko eskakizunak gora segituko balu ere, ez legoke bera asetzeko adina petrolio izango eta horrek ere prezioen igoera ondorioztatuko luke.
‎Euskal Herrian euskara hutsez arituko den Unibertsitatea sortzea legala da, beraz, Hegoaldean kokatuta egon balu ere.
‎Ustelkeria moral handi horretatik presoak libratzeko, pentsa daiteke neurri egokia izan daitekeela presoak bakardade erabatekoan uztea, gogoetarako eta damurako asti eta bidea aurki dezaten. Presoen inguruan hainbeste behaketa zuhur egindako Howard buru argi eta otzanak ere, ordea, argi ikusi zuen, hasieran bilatzen den efektua eragingo balu ere, gerora neurri hori erabat indargabetuko litzatekeela, lortuko genukeen bakarra presoa desespero larrienera bultzatzea litzatekeela. Halatan bada, iritzi jakintsuoi jarraiki, zer espero daiteke neurri anker honetatik, presoak tormentu alferrikakora jausiz, horien erreforma erabatekoa aldentzea baino?
2003
‎Handi mandi horiek ere ez dira hemen hain handi mandi. Estatuak ezezkoa emango balu ere, guk gure bidean jarraitu genuke. Baina behin herriaren hautu librea era nabarmenean adierazita, herri demokratiko guztietara joan dugu horren berri ematera eta babesa eskatzera, edota horrekin batera desobedientzi modu propioak landu ditugu.
‎Ainhizek askoz arinago zuen burua, hegan bezala, Unaxen etxera joango zen eguna inork ez ezerk izorratuko ez ziola bere buruari aginduta. Jakin balu ere, ez zuen ardura handirik hartuko, Joxe gehien mindu zuena, egun hartan beraren aldetik ez galderarik ez bestelako hitzik ez entzutea izango bazen ere.
‎Au da Elizaco ogui bedincatuac ezduen privilegio bat. Norc esan die, edo nongo arrazoiz sinistu, salutatzaille char alacoac bedincatu duten oguia jan ezquero, gordeco dala amorratzeco gaitzetic zacur amorratuac jango balu ere. Ez nuque nic beintzat orrelaco probaric eguin nai.
‎Karlismoaren pentsamendua ez da izan Karl Marxen pentsamendua, hori seguru, eta Marx azkenean bere pentsamenduagatik interesa dakiguke guri. Deskuido batean hark orriren bat oso karlismoaren alde idatzi izan balu ere (Engels-ek behintzat franko negatiboki epaitu ditu), beti izango litzateke jakingarria, zer esaten duen Marxek, hori egia da, baina galdetu beharra legoke, zer informazio eduki duen gizonak Londresko bere langelan buru belarri sartuta, bigarren edo hirugarren eskukoa derrigor. Zenbat balio dezakeen guretzat, beraz, haren iritzi batek zer eta karlismoari buruz.
‎–Benjaminek ez zioan ezer galdetuko Gure Gizonari, faxistatzat zuenez gero –esan zuen Sinbadek– Eta faxistatzat izan ez balu ere, berdin. Benjamin kaka dariola bizi duk.
2004
‎Ez gara ohartu, are okerrago, ez dugu ohartu nahi, ele eta kultura bitasunaren bideak lege eta arau zorrotzak dituela bere baitan. Egin dezagun kontu, izan ere, euskalduna eta espainola sentitzen dela dioenak sentierarik ondratuena izango balu ere, horrek ez lukeela bere joka bide praktikoan ondorio operatibo eraginkorrik izango euskaltasunari dagokionez. Bitasunaren dinamika asimetrian funtsaturik egotea da horren arrazoia, eta bost axola jarrera inkestetan jendeak zer aitortzen duen jakitea.
‎Edukiko balu ere, ez lizuke esango.
‎Eta karrera amaituondoren, teorian bederen, oinarrizko erreferentzia bibliografiko gehienak irakurrita etametodologia menderatuta izan lituzke ikasle saiatuak.Optimo hori oso zaila da betetzen. Akademiak ondo funtzionatuko balu ere (eta gauregungo euskarazko unibertsitateetan, zinez, ez da horrela), nekez bil lezake gazte batekgurea bezalako jakintza arlo batean funtsezkotzat jotzen den ondare literario osoa.Horrekin batera, idazkera soltea, zorroztasun zientifikoa, ikerketarako gogoa eta dohaina... suposatzen zaizkio lizentziatzen den pertsonari. Gaitasun horiek guztiak lortzeko bizitzaosoa behar bada ere, oinarri sendoen gainean eraiki beharreko gaitasunak dira.Umil eta muga guztiekin, horretara dator liburu hau.
‎Horregatik, gehienez ere 60.000 euroko isuna ordaindu dute. Generalitateko Kontseilu Betearazleak izapidetu izan balu ere, isuna hiru milioi eurokoa izan liteke.
‎Eta pentsatuko zuen hautsa joatean herriko ume guztiak etorriko zitzaizkiola korrika, kotxea inguratzera eta kopilotuaren lekura igotzera. Baina hautsa joan zen eta kotxea bistan geratu zen, eta apurtxo bat gehiago itxaron zuen, baina gauera arte itxaron balu ere berdin, ze umerik ez zen agertu, azken egunotan halaxe baitago giroa, narrastuta, eta arrastietan umeak etxean geratzen dira, gortinetatik urrun badaezpadan.
‎Hilketagatik batik bat, baina baita Amaiarekin zeukan harremanaren nondik norakoagatik ere. Amaiaren obsesio zela konturatu zen, eta neska munduaren azkeneraino joango zela berarekin... berak nahiko ez balu ere. Baina nahi zuen.
‎Nolako mundua, halako zortea. Hemengo mundu honetan guztiak porrot egingo balu ere, lasai; albokoan, agian, arrakasta besterik ez zen izango eta. Josebak beti erantzuten zion nahiago zuela Carroll en Cheshireko katua, bere imintzio irritsuaz.
2005
‎Ez zuen emoziorik ez eranztearenak eta ez zanpatze lanak. Erdi moxkortuta eta koadrilako batek taberna izkina batean egingo balu ere ez litzaidake bereziki zirraragarri irudituko. Etxeko besaulkitik so, edan gabe, eta protagonista koadrilakoa ez izaki, jasangaitza gertatzen da ipurdi trebetasun erakustaldia.
‎XXI. mendean garaiz kanpo dago abangoardia mota hori izatea. Haatik, ETAk Estatua baldintzatzeko eta lurraldetasuna eskuratzeko ahalmen militarra izango balu ere, abertzale demokrata garenok genuke berau onartu.
‎Funtsezko eskubideenegikaritzak ez du gehiengoez eta gutxiengoez ulertzen, ez baitzaie beren unibertsaltasuna unean uneko eta tokian tokiko interesen arabera erabiliak izateko aitortu, alderantziz. Emakumezko bakar batek Alardean gizonezkoekin batera berdintasunezko egoera batean parte hartzeko nahia azalduko balu ere, bere nahiak beharrezkobabes juridikoa jaso luke.
‎Pilatutako tentsio guztia malko potoloetan atera zaio eta adrenalinaren jaitsierak gorputza izoztu dio. Zutik jartzeko tokia balu ere ez du uste hankak gorputzari eusteko gai izango liratekeenik.
‎Edo bai, gehienez ere miretsi edo mespretxa dezagun gizona, baina irakur dezagun haren lana. Zeren Txillardegi orain dela 30 urte Parisen bizitzen geratu izan balitz, eta idatzi duen guztia frantsesez idatzi izan balu ere, oso lan onak izango ziren. Zinez ederrak.
2006
‎Katalina oharkabean emakumetua zitzaion, berak erregeri zerbitzu egiten zion bitartean. Bere begiz ikusi ez balu ere, gazteluko armagizonen so eta marmari likitsetan sumatuko zuen. Horiek ez ziren ausarkerietarako herabe izaten, buruzagia urrun uste bazuten.
‎Idazlea ezaguna eta liburua irakurria balitu bezala mespretxatzen zituen biak: ezta arazo pertsonalen bat izan balu ere Jüngerrekin!
‎Salamancako makrobiltegia, Francoren lehen hiriburuan sortua (badaezpada Portugalgo mugatik gertu dagoen hiri batean eraikia, kolpe militarrak huts egingo balu ere), ez zen urte askotan mekanika errepresiogile goibeletik atera. Handik ateratzen zen epaitegi eta ministerioetaranzko dokumentuen prozesioa, batetik izendapenei eta bestetik epaiei oinarri dokumentala emateko.
‎Bakarra izango da erreproduzituriko gauza edo gogoeta; aldiz, gauza berragerraraziko duten iritziak zein irudiak, gure munduko oiloak legetxe, kopuru zehaztugabekoak izango dira, baina ez azkengabeak. Gauzaren edo gogoetaren bikoizketaren eta erdibitzearen bitartez lorturiko iritzion zein irudion biderketa egitez inoiz ez da azkengabea izatera iritsiko, ezta argiak edo adimenak gauza erreproduzitzeko denborarik ez balu ere.
‎Autoa ondo aparkatu dut, horretarako ezarritako marren barruan, lasai lo egiteko. Gauaren erdian motozale batek ustekabean auto geldiaren ertz bat jo, airean ziztu bizian jaurtikia irten eta kaskezurra mila puskatan hautsiko balu ere, nik errurik ez dudala izan esateko moduan.
2007
‎Roberrek ez zuen izena aldatzeko ahaleginik ere egin, bere izenarentzako ordain egokia. Erroberta? zela jakitea aski izan baitzen halako burutaziorik izan balu ere derrepentean uxatzeko. Nire kasua, berriz, berezi samarra izan zen.
‎Bi liburu hauek besterik izkiriatu ez balu ere, Rosalíak bazukeen betirako lekune aparta Galizaren kondairan.
‎Ezhorixe. Oraindik orain esan dugunak inolako funtsik baldin badu behinik behin, boluntarismoaren estrategiak borroka gaitasun handia balu ere, erdietsitako emaitzak ezer gutxi izango luke teorian aitortzen dugun Euskal Herritik edo euskalnaziotik. Politikak salbatuko gaituela sinetsi izan dugu abertzaleok, politika betihizkuntza eta kultura identitate baten politika dela ohartu gabe.
‎Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da fakturak gordetzea eta, galduz gero, jatorrizkoaren balio bera duen kopia edo ordezko agiri bat eska daiteke. Gainera, saltzaileak faktura horren kopia bat gorde du Tributuei buruzko Lege Orokorrak ezartzen duen denboran, bere dirusarrerak justifikatzeko edo egin nahi duen edozein erreklamazioren aurrean aurkeztu balu ere. Argi izan behar da fakturek eroslearen eta saltzailearen arteko transakzioa egiaztatzeko balio dutela.
‎Eta hori zuen, bere ustez, sar arazi nahi etxeko kasko gogorrenean, Xantianaren buruan. Egia erran, alde hortarik bazuen ene arrebak zer egin amaren urguluaren heinera heltzeko, sekulan nahi izan balu ere. Bainan, ez dut uste hala izan zenik egundaino.
2008
‎Gizarteak oraingoan prozesua aurrera aterako zela sinestuta zegoen. Zapatero ausartagoa izan balitz zer gertatuko zen ezagutzea gustatuko litzaidake, baita ETAk aurrera egiteak zentzurik ez zeukala ulertu balu ere. Ez naiz menturatzen esatera non egongo ginatekeen...
‎Josefari heldu eta estu hartzen dute, senarra non den esan dezan. Andreak, ez dakiela, ez duela aztarnarik, baina, jakingo balu ere, ez liekeela esango, badakiela kartzelara eramango dutela; kartzelara, edo auskalo nora! Ez zen Juanitoren bila heltzen ziren estreinako aldia.
‎Berak irribarre triste bat egin zuen, interpretatzea ezinezkoa egin zitzaidana. Une horretan ohetik jaiki, armairuko barraraino joan eta baso bat whisky atera izan balu ere ulertu egingo nuen, edo onartu bai behintzat. Irribarre triste hori ezpainetan zuela itxi zituen begiak, eta eskuarekin nire aurpegia ukitzen zuela hartu zuen loak.
‎Sandalia bakar bat zuen eskuetan ezkutu gisa, bi bularren estalgarri. Arropak neuk kendu nizkiola esan izan balu ere, sinistu egingo zioten. Gauzak okertu baino lehen alde egitea erabaki nuen.
‎Auzi honetan, zuzen tasuna, egokitasuna eta beharra, hirurak elkarren eskutik ibili beharrean ikusten ditut, zorionez. Hauxe da, hortaz, nire epaia, inork entzun nahi balu ere: dabiltzala uztarri berean euskara batua eta euskalkiak; elkarren osagarri baitira, eta ez elkarren etsai.
‎EAJren EBBko buruari ez zaizkio gustatu EAk kontsultaren inguruan egin dituen adierazpenak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Galdeketaren Legea baliogabetuko balu ere galdeketa egin egin behar dela esaten ari da EAko lehendakari Unai Ziarreta; baina EAJko buru Iñigo Urkulluren iritzian, hori ez dator bat «Euskal instituzioen zorroztasunarekin». Gainera, atzo Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan, EAri ohartarazi zion bere jarrerak eragina izan dezakeela EAJk datorren legegintzaldirako bidelagunak aukeratzeko orduan.
‎Auzitegi Konstituzionalak Kontsultarako Legea baliogabetzea erabakiko balu ere kontsulta egin egingo dela ez dago esaterik, EAJren iritzian. Izan ere, gogora ekarri duenez, Eusko Legebiltzarren onartutako legean bertan zehaztuta daude kontsulta horren inguruko xehetasunak:
‎Indar harremana guztiz desberdina da, ETAren sinesgarritasuna eta indarra ez da gehiago bera. Su etena eginen balu ere, ez luke garai hartako garrantzia. Orain, larrialdiko irteera bat bezala hartuko litzateke, eta garai hartan hautu politiko bat bezala bizi izan zen.
‎Bizitzaren tonbolan tokatutako desgrazia bat zuen Tomas, bizitza infernu bihurtzen zion patu txerrena. Tomasek portaera guztiz aldatu izan balu ere, ez zukeen sekula lortuko Rosak nahi zuen gizona izatea, ez bizitza osorako ezta epe laburrenerako ere. Aukerarik txikiena izanez gero, patua gainetik kentzen saiatu behar zuela, garbi zeukan hori.
‎" Egunero ikasten da gauza berri bat". Txatxukeria hori ikasi genuen eguna zabaldu ez balu ere, kalte haundirik ez. Horrezaz gainera, gaur hemen ikasiko duzuna da hobe dela mila bider egunero gauza berri bat ahaztea.
‎Eta gero, nahi duenak, master mailako ikasketak egin ahal izango ditu. Horrek ez du zerikusirik enpresen interesekin; eta zerikusirik izango balu ere, ez dago inongo arrazoirik ikasleentzat txarra dela pentsatzeko.
2009
‎–Amnistia izan zen 77an. Salinasek Gaztelu plazaren erdian jende haiek eta beste ehunka batzuk fusilatu zituela oihuka aitortuko balu ere, ezinen genuke ezer egin haren kontra.
‎Bidaiarien artean gerraren kontuak baino ez ziren entzuten baina Rosak gerra batean galduak zituen gurasoak eta batere gogorik ez beste bati buruz hitz egiteko. Nahi izan balu ere, bidaiariekin hitz egitea ez zen batere ideia ona. Azken baten, polizoia zen eta ondo gordeta ibili behar zuen.
‎Erloju bakoitzak bost franko balio ditu, halako moldez, non, hain diru gutxiren truke, frantses batek Hindenburg bereganatu eta kartzelara bailezake bere sakelan, horretarako Alemaniara joan balu ere, erloju hauek Alemanian bakarrik baitaude salgai, Joffre markakoak Frantzian bakarrik eskura daitezkeen bitartean.
‎Orduan, Suitzako zentroko adituak ziurtatu zuen distira globalaren eragile nagusia airearen poluzioa gutxitzea zela, ez bakarrik Europan, baita Ipar Amerikan, Australasian, Japonian eta Txinan ere, industrializazio hasiberria izan arren. Hala ere, salbuespenak ere egongo lirateke, iluntze globalak okerrera egingo balu ere, batez ere Asiako hegoaldean eta Afrikan. Orduan, kutsaduraz arduratzeari utzi litzaioke klima aldaketari aurre egiteko?
‎Presidentetzatik indarrez kendu zuten militarrek ekainaren 28an, baina itzultzeko prest dago,, mugekin bada ere?. Izan ere, kargua berriz eskuratuko balu ere, ez luke Estatuko gainontzeko botereen orain agintean daudenen babesik izango. Horiek Roberto Micheletti sostengatzen dute, estatu kolpearen ondoriozko gobernuburua, orain artean erakutsi dutenaren arabera behinik behin.
‎Gauza batzuk aldatzeko bai, badago borondatea, baina beste batzuetarako falta da. Funtzionarioak generoaren ikuspegitik heztea eskatzen dugu guk, eta epaiak hori jasoko balu ere, behar bezala betetzea zail ikusten dut. Izan ere, Estatuak esan du:
‎Erloju bakoitzak bost franko balio ditu, halako moldez, non, hain diru gutxiren truke, frantses batek Hindenburg bereganatu eta kartzelara bailezake bere sakelan, horretarako Alemaniara joan balu ere... erloju hauek Alemanian bakarrik baitaude salgai, Joffre markakoak Frantzian bakarrik eskura daitezkeen bitartean. (...)
‎Gorroto zuen bere talentua enpatiaren susmopean egotea. Bere buruari halako edo halako pertsonaia iluntzen debekatzea, iluntze horrek masokismora eramango balu ere, subjektibotasunean erortzea litzateke. Hori ote idazle frantziar bilakatzeko ordaindu beharreko prezioa?
‎Seguru nago zure aitak ez duela ezer txarrik egin, gaitzesteko moduko ezer. Baina lapurtu izan balu ere edo hil, mundu osoak abandonatuko balu ere, gure eginbeharra litzateke hura babestea, maitatzea eta laguntzea.
‎Seguru nago zure aitak ez duela ezer txarrik egin, gaitzesteko moduko ezer. Baina lapurtu izan balu ere edo hil, mundu osoak abandonatuko balu ere, gure eginbeharra litzateke hura babestea, maitatzea eta laguntzea.
‎Grand Placen honela kontatzen da aldaketa: " Txabiren heriotza krudel eta anker hark bihurtu zuen gure borroka, ez guk ere parte hartzen genuen herri bat bere buruaren askatasunaren aldekoa, baina gatazka xit indibidual, pertsonala, ni, geu eta frankismoaren artean, euskal herririk eta politikarik existitu ez balu ere existituko zukeen borroka gogor eta zital bat".
‎Eta prekarioagoa egin zaio bizitza. Jesarlekutik salto egitea erabaki izan balu ere, etengabe atzera begiratuko zukeen, amak hortxe segitzen duela ziurtatzeko, begirakune urduriarekin, heldu alkoholizatu baten esku dardarizoarekin.
‎Bizitzak deus gutxirako balioko balu ere: balio dezala behintzat libre izateko.
‎Iritzi publikoa beti etorri ohi da boterearenarekin bat, eta orduko gizarteak ez zuen euskara ikusten. Begiratu izan balu ere euskararen plazara, ez zuen deus ikusiko, ez bada traba, gizartean aurrera egiteko oztopoa, arrunkeria, ahalik lasterren baztertu beharreko astungarria. Garaiko gizarteak hori guztia pentsatzen zuen euskarari buruz eta guk iritzi publikoa gizentzen genuen:
‎Garbituta, txukun txukun du, nonbait, goitik behera sator zulo osoa: urak aise egingo du kanalean behera, asko moduz egingo balu ere. Noski, hainbeste errepide eta tunelekin akordatu naiz...
2010
‎Pilotari bat bolada onean dagoenean ez dugu partida nahita etengo. Niri pilotalekuko inork ez dit esaten noiz gelditu, eta nahiko balu ere, ezinezkoa litzateke, nik ez baitut harremanik teknikariekin. Nirea iragarki tarte hori sartzea da.
‎" Hori egin izan da betidanik". Irakasleak azpimarratzen du, baina, gaur egun Euskal Herrian ezinezkoa litzatekeela hori, legeak hala baimenduko balu ere. Ez dago leku nahikorik bakoitzak nahi duen lur puskan ehorzteko hiltzen zaizkion senideak.
‎Hocevarren ondorioa da edozein modutan honelako enpresari interesatuko zaiola hizkuntza gutxituko ondasunak ekoiztea, hauek hizkuntza nagusiko ondasunak baino merkeago salduko dituelarik. Erabakiko balu ere prezio bereizketarik ez egitea, bi hizkuntzetako ondasunak salduz hizkuntza gutxituko ondasunen prezioan (bietatik merkeenean), hala ere aparteko mozkinak irabazten jarraituko luke.
‎Kalisto kraterrez josia dago; oso gainazal zaharra duela adierazten du horrek. Beraz, jarduera geologikoa izango balu ere, jarduera hori ez litzateke nahikoa handia izango gainazala birmoldatzeko. Gainera, ez dago besteekin erresonantzian, eta, ur likidoa izatekotan, Ganimedeskoa baino barrurago egongo litzateke.
‎Morfina eskatu nion gero, baina berak ez zuela morfinarik; are gehiago: izan balu ere, ez zidala emango esan zidan, berak anaia morfinomano bat zuela, eta ez nekiela zer zen hura: –Infernuan ere mailak eta mailak daude, eta morfinomanoena da okerrena?.
‎esan nion behin batean: gogoratzen al zara horretaz, Gabino??, baina Domingok ezta kasurik ere?. Zuk barre egiten duzu, baina upel bat erabili izan balu ere, ez harritu upelarekin hegan egitea, Jainkoak guztia lezake-eta??, harik eta, halako batean, amore eman zuen arte: –Arrazoi duzu, Damaso.
‎Beste kontu bat da egiten duten hizkuntz politika gustukoa duzun edo ez. Eta ofizialtasunik ez balu ere, mahaian ofizialtasuna emateko eragozpenik ez legoke. Bigarren mailako arazoa zen?.
‎Urduritasunak, garaipenak, porrotak... Kirolak jolas soil izan balu ere, lehiaren itzala beti agertzen da
‎meza emateko, kaliza normal bat erabili beharrean, upel bat ardo erabiliko balu, auskalo...!" esan nion behin batean: gogoratzen al zara horretaz, Gabino? —, baina Domingok ezta kasurik ere —" Zuk barre egiten duzu, baina upel bat erabili izan balu ere, ez harritu upelarekin hegan egitea, Jainkoak guztia lezake-eta" —, harik eta, halako batean, amore eman zuen arte: " Arrazoi duzu, Damaso.
‎Gainera, balak femurraren haustura eragin dizu, bai, baina hezurra ezpaldu gabe, hortxe gelditu baitzaizu, hezurraren atarian... ’ Morfina eskatu nion gero, baina berak ez zuela morfinarik; are gehiago: izan balu ere, ez zidala emango esan zidan, berak anaia morfinomano bat zuela, eta ez nekiela zer zen hura: ‘Infernuan ere mailak eta mailak daude, eta morfinomanoena da okerrena’ Eta nola burua galdu eta garrasika hasi bainintzen —eskatu ere, eskatu nion pistola bat, neure buruaz beste egiteko, zeren hilzori ezin minberagoan bainengoen eta zeren heriotzak minezko min guztiak moztuko baitzizkidan errotik—, bera gogorrago jarri zitzaidan:
‎Begiratu balu ere, ez zuen deskubrimendurik egingo, zoritxarrez. Teresaren mezu bakarra neukan eta mami gutxikoa, niretzat altxorra izan arren.
‎–Joxe Mari nirekin ezkonduta ikusiko balu ere berriro joango litzateke beste mundura, esan zuen barrez Esmeraldak?. Ziur nago hark beltzak argazkitan baino ez zituela ikusi.
‎Konstituzioaren indargabetzeko xedapenetako bigarrena: " Ezeren indarrik balu ere, behin betiko indargabetutzat ematen da 1839ko urriaren 25eko Errege Dekretua Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei legokiekeenean.
‎[28] Espainiako Konstituzioa, bigarren Xedapen indargabetzailea: " Ezeren indarrik balu ere, behin betiko indargabetutzat ematen da 1839ko urriaren 25eko Errege Dekretua Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei legokiekeenean. Era berean, behin betiko indargabetutzat ematen da 1876ko uztailaren 21eko Legea ere".
‎Esku Ikusezinak, pertsonari ere araua eta zedarria, seinalatuz noraino hel, bere xedea, bere mugarria eta marra. Eta nahi balu ere, ez du erraz muga hartatik hara joatea.
‎Penizilina deskubritu izan balu ere ez zegokeen hain arranditsu. Buelta eman zuen basoen bila joateko, alaitasun lodikote batez, saltoka edo.
2011
‎Batetik, «atzera bueltarik» ez dagoela esan du, eta «ETAk egiten duena egiten duela» Sorturen estatutuek bermatu egiten dutela hango kide eta hautetsiek indarkeriazko jarduerak errefusatu egingo dituztela, bestela alderditik botako dituztelako?. Bigarrenik, estatutuetan idatzitakoak huts egingo balu ere, Espainiako Gobernuak Alderdien Legean egin dituen aldaketekin alderdia berehalakoan legez kanporatu eta hautetsiak kargutik kendu daitezkeela ekarri die gogora. «Zorrotz gainbegiratutako legeztatzea izango litzateke», esan du.
‎Horregatik, EAEko hiru kutxetako presidenteek joan den ekainean notarioaren aurrean sinatu zuten integrazio kontratualk klausula loteslea du: hiru erakundeetako batek atzera egingo balu ere, prozesua bertan behera ez uztea. Aukera hori gehitu zen, ez dagoelako argi zein izango den Gipuzkoako Kutxako batzar nagusiaren emaitza.
‎Bai, Rajoyk ez duela ETArekin negoziatuko jarri du hauteskunde programan, eta horrek esamesa ugari sortu du hemen, baina ez du ETArekin ezer negoziatu beharrik, nahikoa du legea berak nahi duen bidean betetzea eta kito; hobe litzateke ETArekin arituko balitz, baina Aieteko Adierazpena betetzeko ez du erakunde armatuarekin zuzenean hitz egin beharrik. Eta balu ere, horretarako daude bitartekariak.
‎Chicagoko unibertsitatean ikasi zuen Antropologia, eta hura AEBetako onena zen garai hartan. Euskaldunekin topo egin izan ez balu ere, Chicagoko irakasleetako batek Caro Baroja irakurtzera jarri izan ez balu ere, Douglassek arrakasta izango zuen mundu akademikoan, arrantzan izan duen moduan, adibidez. Arrakasta izango zuen, idazle ona delako, burutsua delako, saiatua, workoholic (lanaren menpekoa)...
‎Chicagoko unibertsitatean ikasi zuen Antropologia, eta hura AEBetako onena zen garai hartan. Euskaldunekin topo egin izan ez balu ere, Chicagoko irakasleetako batek Caro Baroja irakurtzera jarri izan ez balu ere, Douglassek arrakasta izango zuen mundu akademikoan, arrantzan izan duen moduan, adibidez. Arrakasta izango zuen, idazle ona delako, burutsua delako, saiatua, workoholic (lanaren menpekoa)...
‎Legez, puntatik puntara behintzat, inon ez. Legea alde balu ere bere formulazioak, errealitate demolinguistikoaren arabera arnasgune bakan batzuetan bakarrik aplikatu ahal izango litzateke hori, arnasgune horien barne esparruan. perspektiba ekonoteknikoaren eskala dimentsioa, informazioeta komunikazio teknologien leher eztanda eta euskaldun gazteen ohitura eta lehentasun soziokultural berriak kontuan izanik, azkenik, horietan ere ez194 Beraz, non?... inon ere ez. gehiagok ere egin du gogoeta, gure artean, funtsezko gai honetaz. gogoetarik argienetakoa, irakurri ditudanetan, Martin orberena da.
‎Helburu nagusia prozesua ondo ezagutzea da, jakiteko zergatik egin behar izaten diren hainbeste zesarea. Izan ere, OMEren arabera zesarea tasak% 15 baino txikiagoa izan balu ere, leku askotan gainditu egiten da tasa hori. Adibidez, EAEko ospitale publikoetan% 13,23 da, eta, pribatuetan, berriz,% 29,6.
‎Isiltasunik eskatu ez balu ere nuke ezer esan. Ahotsa galduta daukat honezkero, eta nahita ere nuke hitzik egin.
‎Alferrik zen itxura egitea. Indarra eduki balu ere, ez zien sekula neska txikiei bularra emango, ezta haiekin jostatzen ibiliko ere. Ez, bazirudien arnasa hotz batek barrena zeharo izoztu ziola, bidaia izugarri horietako bakoitzean; ez zuen berotasun hondarrik haiei emateko.
‎–Iritzi publikoa beti etorri ohi da boterearenarekin bat, eta orduko gizarteak ez zuen euskara ikusten. Begiratu izan balu ere euskararen plazara, ez zuen deus ikusiko, ez bada traba, gizartean aurrera egiteko oztopoa, arrunkeria, ahalik lasterren baztertu beharreko astungarria?. Anjel Lertxundi, Eskarmentuaren paperak, 2009, Alberdania, 158 or.
‎Nazio kulturalaren alienazioa lortua duen indar kolonizatzaileak de facto nazio politikoarena ere eskueran baitauka, aldez edo moldez: hau da, independentziaren sokatiran galduko balu ere, irabazian aterako litzateke.
‎–Zalantza handiak ditut Kurt horren oroimenari buruz, erran zuen?. Eta eskutitz hori bidaliko balu ere, ez dut uste nazi zahar horrek gure galderei erantzuteko gogorik izanen duenik.
‎Amaitu da. Espiritu bonbak Frizer akabatzeko indarra balu ere, ikusi egin du, eta dut ezustean harrapatu.
‎Hori ezinezkoa duk. Ezta munduko urre guztia balu ere!
‎Une horretatik aurrera, konponbiderik ez dagoenean, inplante koklear bat jar daiteke, sei hilabete eta bi edo hiru urte bitartean. Ez da gomendatzen sei urte baino gehiago izatea, puntu horretan hizkuntza ereduak bereganatu behar dituelako, eta, inplanteak entzungo balu ere, ez litzateke gai izango gormutuen hizkuntza garatzeko. Urte inguruan adin egokia da, baina sei hilabete eta sei urte bitartekoa dela uste da.
‎Harek ematen duen esnetik, gordinik edan lukeelarik, jendeak berak bil dezake gaitza. Ez balu ere oraino gaitzik behi zaharrak, laneko zain gutiago du, jana baitu, aldiz, bertze batek bezala: baizik jan hori ez baitezake bertzeak bezain ongi bil kanpoan.
‎Gero, gainera, Madrilgo bonbak ez zetozen bat ETAren modus operandi historikoarekin. Eta, azkenik, Arnaldo Otegik, Batasuna alderdi politiko ETAzaleko buruak, berehala eta kategorikoki adierazia zuen ETAk ez zuela zerikusirik hartan, eta adierazpen horietan argudio sinesgarria bota zuen, alegia, halako sarraskia egin nahi izan balu ere, ETA, erakunde ezkertiarra izanik, nekez hasiko zela langile klaseari eraso egiten jendetza orduan.
‎Inguruan eta bere baitan dago aldi berean murgilduta. Ezin adiago egon arren, atsedena nabari zaio, patxada, eta azpia galduko balu ere, beste leku batera berehala salto egin ahal izango lukeela dirudi.
2012
‎Inor gutxik du zalantzarik politikak akuilatua dela Auzitegi Konstituzionalen sententzia, Mubarakek izendatutako berberak baititu kideak. Presidentetzarako hauteskundeak garbiak direlakoan daudenen argudioa da parlamentua eta presidentetza kontrolatzea eragotzi nahi diela Junta Militarrak Anaia Musulmanei, haien hautagai Mohamed Mursik irabaziko balu ere. Hauteskundeak. Ahmed Xafik hautagaiak, Mubaraken lehen ministro izandakoak irabaz ditzan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia